Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2012ko uztailaren 28a. 271 zenbakia

euskal kulturaren kolore

deia.com

guztiak

IMANOL LAZKANO “Hizkuntza behartu gabe adieraztea bilatu dut beti�, dio erretiratze bidean den bertsolariak -- 4-5. orrialdeak --

SEIURTEREN BOSGARRENA Berrizko taldea disko berria ari da grabatzen egunotan -- 7. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko uztailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

D D

EFINIZIO asko eman izan dira poesiari buruz, baina Bob Dylanena dut gustukoenetako bat: “Poema bat da pertsona bat biluzik”. Biluzik, bilutsik, bilo hutsik. Ederra izan arren, badu baieztapen horrek iruzur-puntu bat, biluzketa gehienak ez direlako izaten ez integralak, ez frontalak. Poetak aztertu egiten du bere biluzketaren modalitatea: top less egiten du batzuetan; fotoglamour besteetan (aldizkari espezifikoetan kolorezko laino artean eta dekoratu tematiko batekin egin ohi dena)... baina gutxitan geratzen da larru gorri huts. Izan ere, zilegi da alderdi intimoak –deitu lotsariak nahiago baduzue– erakusteari muzin egitea, irakurleak ere deskubritzeari egin diezaiokeen bezainbeste. Dena den, poetaren biluztasuna beti da estrategikoa: bere mezuaren gorputza honako edo halako sintaxiaz edo forma lexikoz jantziko du, sentsualago edo erakargarriago aurkezteko. Lehengo batean esaten zidan irakurle batek, aholku-doinuarekin, “gehitxo” esaten dudala nire testuetan. “Ez kezkatu” erantzun nion, “kontziente naiz

nire exhibizionismoaz, eta horixe da eskaintzea plazer dudana: zirrara eragingo dizun zerbait, konnotazio sexualez hornitua, edo halakorik gabe”.

Kontziente naiz nire exhibizionismoaz, eta horixe da plazer dudana: zirrara eragiten duen zerbait eskaintzea”

BILUZIK

Artearen munduan, biluzia genero bat da giza irudiak soinekorik gabe islatzen dituena. Hor dira Lucas Cranach Zaharraren Adam eta Eba, biluztasunaren erreferente mitiko klasikoak, adabaki batekin jantzita eman bazaizkigu ere, mahats-hosto diskretu horrekin. Garaiko moralaren fruitua, irudi biluziak erotikotzat jotzea ala ez. Ezen benetako munduan badira beste biluztasun bortitz batzuk, hala nola biluztasun derrigortua, bota militarrek nahiz fusilek zapalduen aurkako arma gisa erabilia kontzentrazio-esparruetan; edota zaurgarritasunaren eredu lotsagarria, ahora hauts-eskukada bat baizik eraman ezin duten ume gosetuena. Lagunok, joan diren hilabeteetan hainbat berba izan ditugu ardatz gogoeta batzuk partekatzeko. Geruza pilo batekin estalita, belo gardenetan bilduta edo itzalak han-hemen estrategikoki kokatuta, biluztu egin gara gure buru-bihotzak zirkin nola egiten duten erakusteraino. Plazer bat izan da zuen begiak gure azalean sentitzea.

OSKAR MARTÍNEZ

HARKAITZ CANO

TT

ATXATU hitz bat eta jendeak hari erreparatuko dio tatxatu gabekoari baino gehiago. Zerbait azpimarratu nahi baduzu, ez dago hura ezabatzea edo ezkutatzen saiatzea baino bide eraginkorragorik. Egunkarietako iragarkietan titiburuak estaltzen dituzten izartxo beltzak, zinema japoniarreko gizon-emakumeen hankarte pixelatuak eta duela zenbait urteko ostiral gauetako pornografia kodifikatuak izan zuten aurrekaririk: patetikoenetakoa, Pio Nono Aita Santuarena. 1857an gizonezkoen marmolezko estatuei mailu eta zizelez zakilak erauziarazi zizkien, eta igeltsuz edo brontzez egindako hostoekin estaliarazi. Nobeleskoa iruditu izan zait beti ogibide hori, katedral batetik bestera zizelaz estatua biluziak zikiratzen ibiltzen ziren haiena. Kutxatan pilatutako harri puska haiek guztiak, errekara botatzen ote zituzten gero? Ala Vaticanoko gela zigilatuetan ondo gordeta daude oraindik? Irudimen apur batekin, aise imajina daiteke marmolezko sexu-organo erauziak trukagai liratekeen merkatu beltza. Bizioa eta bekatua asmatu egin behar baitira lehenbizi, gero erreden-

tzioa eman nahi digutenek soldata izan dezaten.

Bizioa eta bekatua asmatu egin behar dira lehenbizi, gero erredentzioa eman nahi digutenek soldata izan dezaten”

Gauza gutxi bere gogoz biluzten dena eta bortxaz biluzarazia dena baino kontrajarriagorik. Diogenes gogoan, bere jabetza guztiak galtzen zituena –arropak ere barne– upel baten barruan irudikatu ohi zuten komikilari klasikoek: upela, gizaki biluziaren babes bakar bilakatzen zen hartara –jantzi eta etxe, estalki eta bizileku, naufragioari aurre egin eta ez hondoratzeko txalupa–. Izan ere, biluzia lotsati eta lotsagarri izan dadin hezi gaituzte; esku bat aurrean eta bestea atzean esamoldea bera, ez al da atzerakoi samarra, eskuak ekintzarako ukabildu, zabaldu edo lagunari eskaintzea eragozten duen heinean, lotsariak ezkutatzea lehenetsiz? Itsas ertzean eguzkipean etzanik edota lakuan igeri, azal biluziak xurgatu egiten du naturaren indarra, ukimen kamustua berpizten zaigu, giza gorputzak urtaroen menpeko fruitutik duena gogorarazten. Are hobeto: eguzkiaren ordez jarri beste eguzki ttipi hori, maitalearen gorputza. Zein da gure lekua munduan, gauzen alde erantzia ez bada?


Larunbata, 2012ko uztailaren 28a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Okredun istorioak TITULUA: ‘MARLBORO GIZONA ETA BESTE BI IPUIN’

EGILEA: MIKEL ZUBELDIA

·

ARGITALETXEA: ALBERDANIA

GOIZALDE LANDABASO

H H

IRU ipuin ditu Mikel Zubeldiak (Donostia, 1972) kaleratu berri duen liburuak. Hirurak lehiaketetan sarituak, eta liburuari izena ematen dionak Donostia Hiria Kutxa Saria 2012 eskuratutakoa. Beraz, Marlboro gizona liburuari izena ematen diona dugu, bestetik, Udal zoologikoa, eta azkenik, Salomon Weingarten. Azken biekin Julene Azpeitia Literatur Saria irabazi zuen. Orden honetan agertu ditu idazleak ipuinok. Intentsitatea ere orden horretan agertzen dela esango nuke. Lehenengo ipuina izugarri ederra da. Indartsua, bisualitatea ematen dizuten deskribapen zehatzekin egina. “Atmosfera lizundu hartako zuhaitz erraldoien adaska erdi biluziak eztarrian korapilatzen zitzaizkion. Zenbat eta aurrerago joan, orduan eta korapilatuago. Eta itodura areago”.

egia osoagorik ba ote?”. Baina ipuinak beste protagonista bat badu: Marlboro gizona. Cowboy kaukasiarra da bera. Kontrastedun pertsonaia bi dakartza ipuinak. “Dorarentzako gizasemeak pintatzea zigor handia da, gainditu beharreko zigorra, gerora plazer estrainio bat esleitzen diona”. Tentsioa goratzen dihoa, eta idazleak ondo eusten dio gorakada horri amaiera borobilduz. Hezurdura sendoa eta estrukturazio egokikoa da lehen ipuin hau. Bigarrenak badu loturarik lehenengoarekin. Izan ere, hiri berean kokatuta daude (nire internet bilaketak kale egin ez badu) existitzen ez den Ôchreland hirian hain zuzen ere. Bestetik, bada beste kikurik: protagonistetako batek, Jonek, taberna batean Dora Maggo lagunaren margolana aurkitzen du. “Goxoa jarriko zen Dora Maggo laguna koadroa egoera hartan ikusita”.

Hiru ipuinek bakardadeak inguratutako pertsonaiak dituzte. Lehenengo biak, emakumeak; hirugarrena, berriz, gizonezkoa. Dora Maggo pintore figuratiboa da lehendabiziko ipuinaren ardatza. Gizonen mundua eta gorpuzkera ez ditu ondo ezagutzen, eta beharbada ezezagutza horrek liluratuta Zer ote dute gizonezkoek zintzilik erakusketa sortzeari ekin dio. Adin eta mota guztietako gizonak agertzen ditu larrugorritan: “Biluztea baino

Bigarren ipuinak beste emakume bat du protagonista: Ardelia Pisanello. Hau ere bakarrik bizi da Dora Maggoren modura, etxe bilakatutako usategi zahar batean. Eta istorioa irakurrita edozeinek pentsa lezake bera ere uso dela. Edozein momentutan hegan egingo duen usoa. Hemen ere kontrajartzen ditu pertsonaia bi: Ardelia eta bere maitale bilakatzen den Jon. Ipuin honetan ere egilearen deskripziorako abilezia nabarmen gera-

SALDUENAK

Fikzioa

tzen da. “Bideko hagin, ihar, ezki edo sahatsen maiestateak izua eragiten zion. Panikoa. Dena bihurtzen zen beltz edo gris kolore belatu. Tarteka geratu egiten zen arnasestuka. Atmosfera lizundu hartako zuhaitz erraldoien adaska erdi biluziak eztarrian korapilatzen zitzaizkion”.

Hiru ipuinek (‘Marlboro gizona’, ‘Udal zoologikoa’ eta ‘Salomon Weingarten’) bakardadeak inguratutako pertsonaiak dituzte

Hirugarren ipuina zeharo ezberdina da. Hasteko gizon bat du protagonista, diplomatiko garrantzitsua izandako gizona. Emazte eta semeak gau latz batean abandonatu egiten dute eta bere azkenazkenak kontatzen ditu ipuinak. “Hau bada gero... Honela amaitu beharra. Nork eta, mundu osoko diplomazian errespetatua izandako honek! Hainbeste mundu, eremu, itsaso, ordeka, bular, bizipen, oinaze, muga, baso, izan, errepide, izerdi, arrisku, odol, itzal, gezur, aldaka, arima, azal, eta mapa zeharkatutako agure nekatu honek”. Ez dakigu ze hiri den, bai kostaldea dela, eta baita gizona azkenetan dagoela ere. Bestetik aurreko ipuinetako deskripzioetara eta hizkuntza aberatserako joera ikusten zaio. Baina, niri neuri, gutxien gustatu zaidan ipuina da. Beharbada liburua eraikitzeko antolamenduagatik. Lehenengoaren indarra erauntsi bihurtzen baita beste bi ipuinentzat, baina batez ere, azkenengoarentzat.

Ez Fikzioa

1. Hodeien adorea

4. Haizea aurpegian

Yoseba Peña. Susa.

Iker Yurrebaso Picazo. Zertu kultur elkartea. Urtzi Urkizu. Ikas.

2. Boga boga

5. Pantaleon eta bisitariak

Itxaro Borda. Susa.

3. Hegorik gabeko txoria

Mario Vargas Llosa. Elkar.

6. Saski bete intxaur

Jose Javier Abasolo. Erein.

1. Kezka bat gutxiago 2. Euskal Herria. Errealitatea... Pako Aristi et al. Elkar.

3. Euskal baleazaleak Jose Maria Unsain. Untzi Museoa.

4. Euskal Herriko alegia, ipuin eta kondairak Luis Barandiaran Irizar. Txertoa.

5. Ez dugu nahi Edurne Elizondo. Txalaparta.

6. Kukutza gaztetxea Lutxo Egia. Txalaparta.

Patziku Perurena. Alberdania.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA GAZTE LITERATURA

‘Blog’

ELEBERRIA

‘Nemesis’

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Zonbiaren haragia’

Jean-Philippe Blondel. Irati Fernandez Erkizia (itzul.). Alberdania. 112 orr. 13,50 euro.

Philip Roth. Beñat Sarasola (itzul.). Meettok. 234 orr. 18,50 euro.

Tommy Donbavand. Desclee de Brouwer. 128 orr. 13 euro.

‘Bortxakeria birtuala’ blogosferan

Galdera ilunei aurre eginez

Zonbiak, erlikiak eta rock n’ rolla

“Bloga nire gune pribatua zen. Eta dena izorratu du aitak. (...) Ez baitu nire bloga kasualitatez aurkitu (...), xeheki aztertu du. Orain, bere aurrean nagoenean, inpresioa daukat hiri erdian biluzik paseatzen ari naizela”. Aitaren traizioak, “bortxaketa birtualak”, eraman du narratzailea matxinadara eta erabaki du ez diola hitz erdirik esango gehiago. Aitak, berriz, barkamena eskatzeko modu bitxia jarri du martxan. Semearen eskura utzi du bere iraganean murgiltzeko aukera paregabea…

Hauxe da Rothen obra berri eta liluragarriaren gai harrigarria: gerra garaiko polio epidemia bat, 1944ko udan, eta haren eragina Newark barruti batu eta familiabaloreetan oinarritutakoan. Istorio honetan ere Rothen azken aldiko nouvelletako –‘Everyman’, ‘Indignation’ (Suminez), ‘The Humbling’, eta orain, ‘Nemesis’– galdera ilunarekin egiten dugu topo: zein erabakik baldintzatzen du halabeharrez bizitza? Zenbateraino gara indargabeak zirkunstantzien indarraren kontra?

Zonbiak Scream Streetera iritsi dira... Hemen da Ustel Rock jaialdia, zonbien rock jaialdirik garrantzitsuena! Otto Handiputz jaunak ez du dantza egiteko gogorik, eta iskanbila ikaragarria eragingo du Garun Huts rock-taldea erbesteratu eta Lurpeko lurralde ankerrera bidaltzen duenean. Lukek eta bere lagunek auzora bakea ekarri nahi dute, baita bilatzen ari diren erlikia aurkitu ere. Horretarako, rock-taldearen atzetik joan beharko dute munduko lurralderik sakon eta iluneraino.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Javier Colmenero

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko uztailaren 28a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

IMANOL LAZKANO BERTSOLARIA

«Hizkuntza behartu gabe adieraztea bilatu dut beti» Bere lehen bertsoa buruz ikasi zuenean, Imanol Lazkanok lau urte baino ez zituen. Mende erditik gorako ibilbidea egin ostean, gazteei bide emateko unea heldu dela irizten du bertsolariak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko sortzaile eta lehendakari ere izan denak DABI PIEDRA

H H

AMALAU urterekin hasi zen Imanol Lazkano (Azpeitia, 1936) plazetan bertsolari. Mende erditik gorako jardunaren ondoren, urtarrileko Bertso Egunean iragarri zuen aurten erretiroa hartzekoa dela. Abenduan Azpeitian, Txapel zenaren omenaldian, abestuko du ziurrenez jendaurrean azken aldiz. Erretiroaz eta bertsoaren munduaz jardun zaigu eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko sortzaile eta lehendakari izan zeneko garaiak (1987-2005) oroitu ditu.

Zergatik orain erretiroa? Euskal Herrian kulturari, euskarari arnasa eman dion jendea, herri bakoitzean musutruk dabilena, ezagutu dut bertsoari esker. Mimatu egin gaituzte herri guztietan, oso polita izan da horrenbeste lagun egitea. Guztiarekin mozteak pena izugarria emango didalakoan nago. Baina,

garaia heltzen denean, traba egin baino lehenago norberak uztea hobeto da. Bertsolaritzak nire beharra duela ikusiko banu, ez nuke laguntza ukatuko, baina gaur egungo egoeran, ni ez naiz hain garrantzitsua. Adin batera helduz gero, ez gara lehengoak. Gazteei pasoa eman nahi diet.

Urtarrilean iragarri zenuen erretiroa; harrezkero, saio guztiak bereziak izango dira zuretzat. Ahalegin guztiak egin ditut saioak arruntak izan daitezen, ez dut ezer berezirik nahi. Baina jendea den bezalakoa da, lehengoan Urretxuko auzo bateko San Juanetan, 30 urtez jarraian kantatu dudan plaza batean, koadro bat eman zidaten. Santa Isabel bezperan ere, Zumarragan, oroigarria eman zidaten.

Denboran atzera goaz, Landeta auzoan hazi zinen, nolakoa zen bertso giroa Azpeitia aldean?

PASADIZO BAT Imanol Lazkanok gazte denboretatik gogoratzen du: “Santa Ageda egunean bazegoen ohitura handia lehen, baserriz baserri kantuan ibiltzeko, etxe bakoitzeko kide guztiei bertso landuak botatzen zitzaizkien. Baserri guztietako gorabeherak ederki ezagutu behar ziren, ez zen lan makala. Behin, Elosu inguruan ibili nintzen Santa Ageda egunean, hango baserriak nik ez nituen ondo ezagutzen eta halako batean niri egokitu kantatzea. Azkoitiko batek esan zidan orduan, ‘baserri honetako alaba alarguna duk eta semealaba asko dizkik kargura’. Han hasi nintzen ni, senarra zeruetatik zaindari izango zutela-eta bertsoak modu solemnean abesten. Amaitu nuenean, andrea etorri zitzaidan eta ‘aizu, bertsoak ederrak izan dira, baina nire senarra bizi da!’. Barre gustura egin zuten denek, baina nik non sartu ez nekien, lotsaren lotsaz”.

Gurasoak, inguruko asko bezala, bertsozaleak nituen. Aitonak 4 urte nituela bertso bat erakutsi zidan, buruz ikasi nuen, kantatzeko eskatzen zidaten eta nik, serio, aitonak irakatsitakoa errepikatzen nuen. Gero, Santa Ageda inguruan hasi ginen bertsotan irteten, giro berezia sentitu da beti hemen, eroso aritzen ginen bertsotan. Azpeitia izan da izugarri bertsozalea. Euskaraz egiteagatik isunak jartzen ziren garaian, Azpeitian Santo Tomas egunean, lau bertsolari handik udaletxeko balkoian egiten zuten saioa. Guk, haiek entzun bakarrik ez, jan egiten genituen.

Eta zu, zer motatako bertsolaria izan zara? Neure buruarekin nahiko exijentea izan naiz. Bertsolari bakoitzak bere izaera izaten du, esaterako, Basarriren segurtasuna, Uztapideren pikardia, Xalbadorren sakona, Lasarteren perfekzioa, Joxe Lizasoren tinbrea. Saiatu naiz denetatik ikutu bat hartzen. Lortu ote dudan besteek esan beharko dute. Hizkuntza behartu gabe adieraztea bilatu dut beti.

Norbaitekin kantatu al duzu gusturago? Bertsolari artean, gauza bat ona izan dugu, elkarrekin ondo eraman gara. Puntuka, hemen inguruko azpeitiarrekin ibili gara gustura, baina Lasarterekin ere bai. Gainera, aspalditxoan kantatu gabe ibili banaiz batekin, ilusioa egiten dit harekin elkartu eta zirika hastea.

Txapelketetan ere ibilia zara. ¿Gustura?


Larunbata, 2012ko uztailaren 28a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

AZPEITIA

tapenak ez ziren errazak izan, ezta? Euskaltzaindiarekin puskatu genuen harremana, eta gertatu zen bertsolariok antolatu behar genuela txapelketa, hutsetik hasita. Bertsolaria berez, lanerako alferra da, baina alferrak izaten du begirik onena lana ondo zeinek egingo duen jakiteko. Hortaz, Euskal Herrian ezagutzen genuen jende jator, langilea bildu genuen eta horrelaxe hasi ginen. Txapelketa hori, 1986koa, ondo irten zen, sos batzuk geratu ziren, eta animoa ere bai. Elkarte bat osatzeko indarra bazegoen eta 1987an sortu genuen. Ideia ona izan zen bertsozale guztiei atea zabaltzea, denen proposamenak entzutea.

Denek ez zuten zuen eredua ulertu, baina. Denei entzun zaie Elkartean, denek parte hartu dute eta eztabaida gogorrak ere sortu dira. Giro aurrerakoi hori sortu genuen, behetik gorako antolakuntza. Niretzat hori barru-barrutik ezagutzea ederra izan da, neu janzteko eta elkartea hazten ikusteko. Erakundeekin beti ez gara ondo moldatu, goitik beherako antolakuntza nahi izaten dute haiek kultur mailan eta nik beti esaten dut, goitik behera eta ondo, euria baino ez. Baserritarrek ondo dakigu hori, landareak, zuhaitzak, hori guztia behetik gora dator, hori da bidea.

2005ean utzi zenuen EHBE. Geroztik, osasunak ere sustoren bat eman dizu.

Erakundeek goitik beherako antolakuntza nahi dute eta nik beti diot: goitik behera eta ondo, euria baino ez” Gaur egun gazteak ez daude ahoz komunikatzera ohituta. Bertsolaritzak lagunduko du euskara bizi hori zabaltzen”

2006an, zorabio batzuk tarteko, medikuak topatu zuen bihotzean neukala akatsa, patataren fontanerian zegoen hutsa; hura konpondu zidaten eta, harrezkero, aurrera. Lehen baino gehixeago zaintzen naiz, erretiratuta nago, baina enpresa geurea dugu eta noizean behin joaten naiz hara, pare bat ordu. Trabarik egiten ez dudan bitartean, seinale ona. Baserrian badaukat terrenotxo bat, behi pare batekin eta horrekin ere entretenitzen naiz.

Bertsoa aurki utziko duzu, plazetakoa behintzat. Balantzea egiteko unea heldu da, nola ikusten duzu bertsolaritza gaur egun? Sekula ez da egin bertsotan gaur egun bezain ongi. Garai bateko gauza polit batzuk beharbada galdu dira, baserri munduko bertsolarien kantatzeko era, orduko grazia hura, hizketarako bizitasun hori. Baina bidean galdu dena baino gehiago irabazi da bertsolarien jakinduria mailan.

Orain, bertsoaren mundua batua ikusten duzu?

Euskal Herriko bi finaletan egon nintzen, baina txapelketa ez da nire fuertea izan, eroso sekula ez naiz egon. Buruan beti erabili dut bertsoa neurtezina dela, zein da gai bertsoa ondo neurtzeko, nola erabaki zer baloratu behar den gehiago, non dago baskula, non metroa? Gustuen gorabeheran gelditzen den zerbait da. Horregatik txapelketarik ez litzateke egin behar zentzu horretatik begiratuta, astakeria da. Bestetik, bertsolari batek bere burua erakutsiko baldin badu, txapelketa beharrezkoa da, bertsoari indarra emateko.

Hasi zinenetik, bertsoaren mundua zertan aldatu da? Zorionez, hiritartu egin da, hizkuntza ezberdina da orain, baserri gehienak hankaz gora joan diren honetan eskertzekoa. Ez da kasualitatea, azken txapelketa nagusi bietan, finalista guztiak unibertsitatean ibilitakoak izan dira, bertsolaritzaren onerako.

Bai, bai. Tirabirak egon dira beti, baina bertsolariok daukagun ezaugarri bat da, ondoko lagunaren beharra dugula. Herriaren aurrera irten eta errespetua ematen du, orduan konturatzen zara ondoko laguna behar duzula horri aurre egiteko, doinua erabakitzeko, saioaren nondik norakoak aukeratzeko. Elkar behar izate horrek eragin du bertsolariok elkarrekin ondo moldatzea. Bakarrik ez gara inorako gai.

Zer landuko zenuke gehiago etorkizunean? Munduarekin batera, ahal bada pitin bat lehenago, joan behar du bertsoak. Gainera, ikusi dut bertsolari gazteek ez dutela lehengoek bezain ondo kantatzen, ahotsa ez dute lantzen eta galdu egin da sasoi bateko kantaera, Joxe Lizaso batek zeukan tinbreaz oroitzen naiz, orain hori ez dago. Lehen, mikrofonorik ez zegoen eta bertsolari bakoitza kantari ona ere bazen.

Bertsozaleak nolakoak dira orain? Beharbada, garai batean bertsoaren forofo gehiago egon zen, baina gaur egun hainbeste bertso eskolarekin, bertsoez dakien entzule asko dago, jende gazte prestatua.

Zubilana egin duzue zuen belaunaldikoek? Bai, bertso-eskolak hasi zirenean, gazteak ikusi eta horretan sinesten nuen. Gipuzkoako eskola-artekoan lehenbiziko 25 urteetan epaile izan nintzen eta hazten ikusi ditut Maialen Lujanbio, Sarasuatarrak, Xabier Euzkitze, Jon Maia. Pixkanaka bertsolari egiten ikusi ditut, nire haurrak balira bezala.

Berritze prozesu horretan, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak (EHBE) ere lagundu du, baina has-

Eta euskararen geroa nola ikusten duzu? Nabarmendu nahi dut, bertso-eskolek badutela zeregin garrantzitsua euskararen etorkizunean. Bertsoa lantzeak eskatzen du hizkuntzarekin jolastea, euskara da lehengaia. Gaur egun gazteak ez daude ahoz komunikatzera ohituta, idazten eta irakurtzen ikasten dute ikastolan, baina ahozko jarduna falta zaie, kalean gutxiago jolasten delako, mundua aldatu da. Bertsolaritzak lagunduko du euskara bizi hori zabaltzen umeen artean.

“Bertsoaren mundua hiritartu egin da”, dio. JAVIER COLMENERO


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko uztailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Literaturaren betaurrekoekin antzerkiari so eginez Euskal literaturaren historia proiektuak beste urrats bat eman du aurrera. Karlos del Olmok zuzenduta, ‘Egungo euskal antzerkiaren historia’ du izena ondu duten lan berriak eta bertan antzerkiari buruzko dokumentazio ugari topatuko du irakurleak AINHOA LORES

EE

LEBERRIAREKIN, poesiarekin edo ipuingintzarekin gertatu zen bezalaxe, Jon Kortazarren ikerketa taldeak bere seigarren alea argitaratu du orain gutxi, joera bera jarraituz: “Sarreran azken 30 urtetan nobelak, poesiak edo antzerkiak izan duten ibilbidea kontatzen dugu eta gero, bananbanan 15-20 lan bereizi aztertzen ditugu, generoak eman dituen obra nagusiak aztertuz”, azaldu du Kortazarrek, oraingo honetan koordinazioaz arduratu dena. Karlos del Olmok Kortazarren gonbita jaso zuen liburu hau zuzentzeko, nahiz eta berak aspalditik zeukan buruan horrelako ideia bat. “Banengoen Euskal Herrian egin dugunaren moduko lan baten beharra zegoelakoan, literatur kritikaren aldetik nahiz euskal antzerkigintzaren historia bestela, era ezberdin batez, idazten hasteko ere. Bestalde, Del Olmok argi utzi du azken euskal literatura dramatiko argitaratuaren historia egin dutela, “literatura dramatikoari gaurko euskal literaturaren sisteman merezi duen lekua emateko saioa izan da”. Kontuak horrela, liburua idazteko irizpideen artean euskal literatura dramatiko argitaratua aztertzea izan da lehena. Bigarrena aldiz, “ekialdeko nahiz mendebaldeko idazleak edo dramaturgoak analizatzea”. Emakume idazle eta gizonen lanak modu parekatuan ere jorratu dituzte eta aztertutako hamarkada bakoitzeko ordezkariren bat izatea ere kontutan izan dute. Gainera, “autonomia estatutuek zenbait euskal lurralderi euskarazko politika kulturalak abian jartzeko aukera emaniko unea” aukeratu dute irizpide historiko nagusi moduan.

Euskal antzerkigintzaz, Del Olmok dio taularatzen dena “merkatuaren legearen mendean” dagoela gehienbat. Euskal Herrian, “ekimen pribatuak ez du antzerkia sektore estrategikotzat ikusten, eta erakunde publikoek ez dute euskal antzerkigintza bultzatzeko politikarik, ez antzerki nazionalik ezta konpainia nazionalik ere”, gaineratu du. Gauzak hala, konpainiek nahiago izaten dituzte lan itzuliak edo egile ezagunen lanak, idazlanak propio agertokirako idatzita egin ez arren. “Inor ez da ausartzen egile edo obra berririk ekoiztera. Eta zer egin behar du idazleak, bere konpainia eratu lana eszenaratu hala izateko?”. TESTU DRAMATIKOAK SUSTATUZ Antton Luku izan da liburuan aztertu den idazleetako bat. Bere kasua bestelakoa da. Amikuztarrak antzezle moduan eman baitzituen bere lehen urratsak antzerkiaren munduan. 1985ean izan zen hura, Hirurak bat taldearekin, hain zuzen. Ibilbide literarioa 1996an hasi zuen Lukuk Tu quoque fili obrarekin, hauxe bera izan da Iratxe Retolaza EHU-ko irakasleak aztertu duena. “Lukuren narrazio-laburrak ezagutzen nituen, eta asko erakarri ninduen begirada jorratu zuen narrazio horietan. Jakin-min hori areagotu zitzaidan Lukuren Euskal kultura? irakurri nuenean. Saiakera hartan argi ikusi nuen pentsalari eta sortzaile interesgarria zela. Tu quoque fili-ren inguruko lan honek Lukuren antzerkigintzara, eta zehazki testu dramatikoetara, hurbiltzeko aukera eman dit”, azaldu du. Retolazaren ustez, “nolabait, literatura dramatikoa aztertuz, eta haren iraku-

rraldia eginez, testu dramatikoek ere, antzezpenaz beste, irakurgai interesgarriak izan daitezke”, eta horrelaxe adierazi nahi izan dute Egungo euskal antzerkiaren historia liburuarekin. “Testu dramatikoen irakurketa sustatzeko asmoa ere izan dugu. Shakespearen obrak ikusi ezezik irakurri ere egiten ditugu. Euskal antzerkiaren esparruan, aldiz, bai klasikoekin, bai obra modernoekin irakurraldiaren bide hori oso gutxi garatu da”. IRAKURTZEKO EDO ANTZEZTEKO? Xabier Etxaniz irakaslea ere euskal literaturaren historiaren ikerketa-taldeko kidea da. Berak bi obra aztertu ditu liburu honetarako, Lurdes Iriondoren Buruntza azpian (1979) eta Patxi Zubizarretaren Ohe deseginak (2008). Etxanizen kasuan, antzerkigintzaren teorian dauden obrez gain, haur eta gazte literaturari buruzkoak ere kontuan hartu behar izan ditu Iriondoren lana aztertzerako orduan. “Burun-tza azpian liburu moduan irakurria izateko argitaratu zen eta baita jolas moduan, eskoletan, lagun artean… antzeztu ahal izateko ere. Horregatik, haurrentzako honelako liburu askok bezala, bi irakurketa ditu: literatura liburu gisa edo antzezteko testu gisa. Edozein modutan, nire ustez obra hau irakurtzeko egin zen; garai hartan irakurtzeko testu samurrak eta sinpleak behar zirelako; baina, era berean, antzezteko aukerari zirrikitu bat zabalik utzita”.

Euskal Herrian idatzitako antzerki-testu guztiak beraz, entzuteko baino gehiago, irakurtzeko sortuak izan direla ondorioztatu dezakegu. Ikusteke dago etorkizunean literatura eta eszenatokiak uztartzerik duten.

Beste askoren artean, ‘Egungo euskal antzerkiaren historia’ ikerketan aztergai izan dira Daniel Landarten ‘Nola jin, hala joan’, Aizpea Goenagaren ‘Arrainontzia’, Ixiar Rozasen ‘Gatu bakar bat’ eta Patxi Zubizarretaren ‘Ohe deseginak’ antzerki-lanak. GORKA ESTRADA/JAVIER COLMENERO/JOSE SAMPEDRO/ZIGOR ALKORTA


Larunbata, 2012ko uztailaren 28a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BERRIZ

Bosgarrena labera bidean

Iñaki, Iokin eta Ekain Elortza anaiek eta Julen Oarbeaskoagak osatzen dute Seiurte taldea. SEIURTE OLATZ PRAT

Seiurte taldekoak disko berria ari dira prestatzen, patxadaz eta “soilik gaurkoari” erreparatuz. Oraingo honetan ere, bere

EE

GOSTEN bukatu arte zail da ziurtatzen pastela goxoa aterako denetz, eta modu berean, disko bat amaitu arte ezinezkoa da asmatzea nola geldituko den. Osagai aproposak modu egokian ipinita eta beharrezko denborak emanda ordea, labeko usainak soilik jada erotzen du sukaldaria. Osagaiak bildu eta prestatu ostean, kazolan sartu dituzte dagoeneko, Seiurteren disko berria izango dena grabatzen hasi berri baitira berriztarrak egunotan. Iñaki, Iokin eta Ekain Elortza anaiak eta Julen Oarbeaskoaga taldekideak kantu berri hauek egiten aritu dira azken urte eta erdian. Baina, prozesua oso lasai hartu dutela diote, izan ere lana eta bizitza pribatua musikarekin bateratzea gero eta zailagoa suertatzen zaie, “denborarekin gero eta konpromiso gehiago hartzen joaten gara eta orain ez dugu duela hamabost urte izan genezakeen denbora musikari eskaintzeko”, dio Iokin abeslari eta gitarra jotzaileak. Grabazioari ere, denboraren presiorik gabe ekin diote. Azken diskoak bezala, hau ere etxean duten estudio txikian grabatuko dute: “Gaur egun zorionez, ordenagailu bat, soinu txartela eta bozgorailu txukun batzuekin, emaitza txukunak lor daitezke”. Diskoetxeren batekin datarik lotzen ez duten bitartean, beraz, egunean egunekoan pentsatu nahi dute Berrizkoek. Grabatzen hasi eta biharamunean zioen Iokinek, ez dutela biharkoan pentsatzen, “gaurkoa

etxeko estudioan grabatuko dute lana. “Beharbada pixka bat rockeroagoa izango da”, aurreratu dute Berrizko musikariek

soilik ikusten dugu, ikusten dugu atzo hasi ginela grabatzen baina oraindik ez dugu pentsatu diskoa norekin kaleratu edo nahasketak non egin”. Gauzak etorri bezala eta gorputzak eskatu legez egitea bezalakorik ez baitago. Dena den nahiko argi daukate nahasketak kanpoan egingo dituztela, “beste nonbaiten eta batez ere beste norbaitek, alde batetik geuri lana kentzeko eta, bestetik, nahastuko digun horrek bere ekarpena egiteko. Izan ere oso talde endogamikoa gara, guk geuk egiten dugu dena eta askotan ez dugu bosgarren iritzirik ere bilatzen”. Lau kidetatik hiru etxe berean jaio izanak edukiko du, zalantza gabe, horretan eragina. ANIZTASUNA BAI, BAINA BETI SEIURTE 2007an Durangoko Plateruenan grabatutako zuzenekoa albo batera utziz, lau disko kaleratu ditu Seiurtek eta bakoitzak bere ezaugarri eta berezitasunak izan dituen arren, sonoritate eta estilo berari eutsi diote guztietan, popa eta rocka nahasten diren uretan dabiltza. Datorren honetan ere Seiurte guztiz izango da Seiurte, nahikoa desberdin aurreikusten badute ere, “aurrekoekin konparatuta beharbada pixka bat rockeroagoa izango da”.

Desberdintasun handiena hitzen edukiek emango diote disko berriari. Azken urtean Euskal Herrian eta munduan izan diren gertaera, aldaketa eta iraultzei aurrez aurre begiratu beste aukerarik gabe, “ia derrigorrez idatzi dugu horiei buruz, ezin ginen isilik gelditu”. Horre-

ATZERA BEGIRADA 1997an Izurrai taldean kide ziren Iokinek eta Julenek sortu zuten Seiurte eta handik gutxira elkartu zitzaien Iker. Hirukote formatu horretan ‘Orain’ maketa atera zuten. 2000. urtean Ikerrek taldea utzita sartu zen Ekain (Hissopus) eta 2001ean ‘Non’ maketa kaleratu zuten. 2002an bigarren gitarra baten beharra ikusita, Iñaki sartu zen taldean, gaur egun diren laukotea osatuz. Urteetan egiten joandako abestiekin bildumatxo bat osatu eta Euskadi Gazteako XII. Maketa Lehiaketa irabazi zuten, Metak diskoetxearekin ‘Bapatean’ (2003) diskoa kaleratzeko ateak irekiz. Haren ostean etorri ziren ‘Ekiozu’ (Metak, 2004), ‘Jauzia’ (Estoldetan zigilu propioa, 2006) eta ‘4’ (Estoldetan, 2009); tartean, 2007an Plateruenan eskainitako kontzertuaren zuzeneko diskoa kaleratu zuten.

gatik, Euskal Herriko egoeraren inguruko gogoetak daude, baita mundu mailako krisiaren edo mundu arabiarrean izan diren iraultzen inguruko gogoetak ere. Orain arte barne errealitateei gehiago erreparatu badiete ere, “oraingo hau gehiago dago lotua aktualitatearekin”. Diskoa eskuartean noizko galderaren erantzuna argia da: diskoak berak nahikoa da esaten dienean. “Gure esaera bat da diskoak ez direla bukatzen, abandonatu egiten direla –azaltzen du Iokinek–; beti dago hobetzerik, beti zerbait gehiago ukitzerik. Baina iristen da momentu bat utzi egin behar duzuna, bestela oraindik lehenengoa amaitu gabe izango genuen”. Grabatzen hasi berritan, noski, urrun dute oraindik abandonatzearen ideia. Baina oso gustura daude daramaten ibilbidearekin: “Esatera noana oso apala ez den arren, gero eta disko hobeagoak egiten ditugula uste dut”, dio Iokinek, eta datorrena ere bide beretik joango dela sinisten dute. Zuzenekoei dagokienez, artean lortu ez duten zerbait lortu nahi lukete, “diskoa atera eta hilabete bat edo bi edukitzea zuzenekoak prestatzeko”, dio Iokinek hasperenka; arrazoi batengatik edo besteagatik, beti gertatu baitzaie diskoa atera eta zuzenekoak ondo prestatu edo entseatu gabe hasi direla kontzertuak ematen. “Ea bada oraingoan lortzen dugun”. Zaleei zain egotea besterik ez zaie gelditzen, laster hasiko da labeko orea usain goxoa zabaltzen.


08 // Ortzadar

komikia

Larunbata, 2012ko uztailaren 28a


Ortzadar280712