Page 1

Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

AITZIBER

ALONSO Ilustratzaile batek darama Galtzagorri elkartearen lema [4-5. orrialdeak]

Isaac Fernandez Euskara-galiziera hiztegia osatu duen filologoa 6. orrialdea

www.deia.com

214. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Amarrua

Zortzi bat lagun

Behin baten…

UNAI ELORRIAGA

I R AT I J I M E N E Z

B

ANKURA sartu naiz, asteazkenero bezala. Jende asko dago ilaran, adinekoak gehienak; nik tarte bat hartzen dut lanean asteazkenetan, bestela ez dut astirik izaten bankurako. Egun horretan ez dut hamaiketakorik hartzen, ez naiz laneko lagunekin hizketan egoten, bankura etortzeko tartea hartzen dut eta ez dut besterik buruan. Ordu erdi luze egiten dut bankuko ilaran asteazkenero; zortea bada, hogei minututan egiten dut alde. Atzean emakume bat jarri zait, umeen kotxea darama, kapota eta guzti. Umeari gauzak esan eta esan ari da, baina hilabete gutxiko umeak behar du barruan. Aurpegi atsegina dauka emakumeak inguratzen nautenekin alderatuta. Minutu batzuen buruan kotxea mugitzen hasi da, umea loak hartzea nahi balu bezala. Ama-semeei (edo amaalabei) begira nago. Halako batean, trajedun gizonezko batzuk sartu dira bankuan. Hasieran, bertako langileak zirela pentsatu dut, baina gehiegi dira; zazpi bat lagun sartu da eta bankuko langileak lau dira guztira, zuzendaria kontuan hartuta. Sartu berri diren lagunetako bik metraileta bana atera dute eta beste batzuek pistolak dauzkatela ikusi dugu. Bankuko langile bi, zuzendaria tartean, mehatxatu dituzte eta beste biei eurengana hurbiltzeko esan diete. Bankuko langile guztiak bildu dituzte txoko batean. Urduri jarri dira bezero guztiak. Adineko pertsona batzuk eserarazi behar izan dituzte bankuetan egon ohi diren besaulki horietako batzuetan. Agure batek bihotzean jarri du eskua eta pistola daukanetako batek bankuko atera eraman eta kalean utzi du, espaloian. Gizona zer egin ezean geratu da kalean, ez aurrera ez atzera. Bankuaren barrualdera begiratu du halako batean, baina berehala hartu du buelta. Bankutik hiru bat metrora dagoen kaleko petril batean jesarri da; ez du eskuko telefonorik ateratzeko eta poliziari deitzeko inongo keinurik egin. Urdurien dagoena, baina, kotxea daukan emakumea da seguruenik, ulertzekoa ere badenez. Egia esan behar bada, bankuko guztiok gaude emakumeari eta kotxeari begira. Emakumea gorputzaz estaltzen ari da kotxea eta gizonen metrailetak zaintzen ditu. Gizonetako batek, ezin da jakin ze intentziorekin, kotxeko kapota ukitu du pistolarekin. Emakumea oihuka hasi da. Gizonetako batek kolpe batez isilarazi du. Arin egin dute guztia: diru apurra hartu, elkarri pasatu eta ostiko eta kolpe artean atera dira kalera. Irtetean bezero gehienak aztoratu dituzte, baita neu ere. Isilik geratu da bankua une batez. Umearen amarengana hurbiltzeko keinua egin dut, baina ez dut ikusi: kotxea baino ez dago. Kapota kendu eta umea ondo dagoen ikusi nahi dut. Izara artean katu heldu baten burua dago; izarapean dena da odola eta tripaki itxura daukaten haragi zati batzuk.

Bankura sartu diren lagunetako bik metraileta bana atera dute

J

ENDEA KEZKATU egin zen. (Emakume bat, langabeziaren aharrausitik atera ezinik zegoena, gutxieneko sariarekin eta itxaropena izateko nekatuegi).

Eta mesfidantza deitu zioten. Jendea haserretu egin zen. (Gizon hura, enpresa bakarrarekin sinatutako kontratu mordoa baino, kontratu-mendilerroa zuena, beti telefonoaren zain bizi zena, noiz lanera joango, noiz beste kontratu baten izena jarriko). Eta gorrotoa deitu zioten. Jendea galderak egiten hasi zen. (Herritarrak, kaletarrak, auzotarrak, zu eta biok, jendea). Eta itaunketa deitu zioten. Jendea, hala ere edo horrexegatik, nazkatu egin zen. (Bizitza osoan lanean egondakoak, bizitzan behin ere lanik egin gabeak eta telebistarako gau-txanda egiteagatik 1.050 euro kobratzen zituzten bi gazteak). Eta nazkagarria iritzi zioten.

Jendea jende sentitu zen. Behin baten, halako baten

Jendea aspertu egin zen. (Zain egotearekin, larrituta egotearekin, errealitatea neurtzeko neurgailuak beti neurkari berdinek egiten zituztela ikustearekin eta edozein neurketetan neurri oro neurri bakarra zela sentitzearekin, haiena, besteena, gutxi batzuena). Eta apatia deitu zioten. Jendea kalera atera zen. (Kalea haiena ere bazela sentitzeko, behintzat bizitzan behin horixe sentitzeko). Eta inbasioa deitu zioten. Jendea batu egin zen. (Gizonak, andreak, zu eta biok). Eta boikota deitu zioten. Jendea jende sentitu zen. Behin baten, halako baten. Eta amarrua deitu zioten.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz Beramendi Portadako argazkia: Rubén Plaza Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

Ortzadar \\ 03

Kritika ‘ H A R I A Z B E S T E ’, A R I T Z G O R R O T X AT E G I ( E R E I N )

Hari filosofala

I G O R E S TA N K O N A

H

ARRIARI TIRAKA, hari filosofala aurkitzeko ahaleginean kausitu dugu Aritz Gorrotxategi Hariaz beste aski metafisiko honetan. Taxi bat Hamletentzat (Hiria, 2002) eta Zaldi hustuak (Erein, 2007) poemategien egilea bere ezaugarri behinenekin itzuli da poesiaren lurralde ezezagunera, ezagunagoa zaiguna zenbait erreferentzia errepikatzen direlako: klasizismoari egindako keinuak, unibertsala izateko aspirazioa eta metafora hain handiak, non alegoriak diruditen. Klasizismoaren begi bistakoa da. Ajax eta igarlea poeman hezurmamitzen dira Ajax bera, Filoktetes, Odiseo, Neptolemo, Herakles… eta erakusten digute nondik gatozen, gure hariak zeintzuk diren, mitoak nola egin gaituen mendebaldarroi. Istorio horien ostean –hirugarren zatian– liburuak haiku edo pieza hiper-laburren lurralde labainkorrera egiten sartu-irten bat, emaitza bikaina eta detaile gogoangarriak utziz:

Metaforetan metaforena, gehien erabiltzen dena, harria da Irudien inflazioa barik, poesiaren bertutea lantzen duen idazlea da

“Eskua hitzaren ildaxkan, irailari begira, mahatsa mahatsondoan larri”. Zati hori sentimendu hutsa, eta beraz salbuespena den Ez zaude bakarrik itzelarekin bukatzen da. Gero Hariaz bestek leun jarraitzen du poema/narrazio luzeekin, amaierara iristeko. Amaiera horrek, gainera, hasiera zaporea du. Bidaia, beraz, Itakara izan da. Metaforetan metaforena, liburu honetan gehien erabiltzen dena, dudarik gabe harria da. Harri gogorra, harri biguna, izotzezko mendia, harribila. Liburua era berean hari eta harri diren horiekin hasten da, norbere burua aurkitzeko erabiltzen diren erreferentziekin: “Harria da besteek utzitako mundua: guk ere utziko ditugu gureak basoan ez galtzeko, harribilak, ipuinetan bezala”. Argonauten antzera, Gorrotxategi egiaren xerka doa, apaltasunez: “Ulertzea, besterik ez. Horretarako sortuak. Ulertzea, lanbide. Inori minik eman gabe. Eskua zabaldu… Garen kontzientzia-ibaiari itsasoratzen utzi, pixkana”. Izpirituaren etengabeko hobetze eta ulertze horretan berriro kausitu dut Zaldi hustuak liburuko sentipen berbera, hitzen lasaitasuna eta irakurtzearen plazera. Irudien inflazioa barik, poesiaren bertutea lantzen duen idazlea begitandu zait beti Grosekoa. Egunkari honetako orrialdeetan Zaldi hustuaken gainean idatzi nue-

Erakusleihoa

na ezer ukitu barik ekar daiteke oraingoan ere gogora: “sufrimenduaz diharduenean pairamenezko arrandirik gabe ari da, eta jendeaz ari denean xamurtasuna nahiago du erabili laztasuna baino. Idazteko era orekatu hori plazer iturri da, abesti leun bat izan daitekeen antzera. Ez da idazteko modu bakarra, noski, baina (…) eragina apurka-apurka igartzen da horregatik. Orrialdeak dastatu ahala. Tentuz landutakoaren xarma dauka, eta ondo landutakoak ematen du berez atera dela idazlearen lumaren estraineko ahaleginetik”. Agian, oraingoan, sufrimendu eta pairamen eta xamurtasun gutxiago dago, gehiago zuzendu duelarik idazleak luma gogoetara, berdetuz eta berrituz aspaldiko gizakiaren kezkak. Horren adibide garbia eta laburpen ona da hasierako Borgesen zita, egokiri ekarria: “Inoiz ez dugu haria aurkituko; behar bada aurkitu bai, baina fede-zurrean, kadentzia batean, ametsean, filosofia deritzoten berbetan, edo zorion soil eta garbian, galdu egiten dugu”. Hari horien bila dabil idazlea, existitzen ote diren jakin barik. Hasierako puntura iritsirik liburuaren amaieran, aho-zapore gozo batekin bukatu dut irakurketa. Juan Ramon Makusoren hitzak (Diario Vasco, 2011-05-06) egingo ditut neure, laburpen moduan: ez zara damutuko, irakurle, liburu honekin.

Salduenak

Zamaontzia

Xola eta Ameriketako izeba

Pinto oilarraren ezteiak

Askatu beharreko korapilo mingarria

Oilarraren Xola aurreiritziz ezkontza eta beteta bizi dela azeriaren konturatzen amorrua denekoa

Iñigo Aranbarriren hirugarren nobela hau kontakizun asaldagarri bat da, non gatazkan sartzen diren abandonuaren atsekabea, laguntasunaren babesa, doilorkeriaren destaina. Kontu uher batzuk argitzeko premiarekin mintzo zaio Nerea bere aitari. Gaztetako gertakariak ekarri ditu gomutara... Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, krosko herdoilduan gatibu, SOS aldarrika, hilabetetako soldatak kobratu gabe...

Errealismoaren bidea hartu du Bernardo Atxagak Xola saileko laugarren liburua idazterakoan. “Aurreiritziei buruzko kontakizun errealista da, portaera demokratikoak bultzatzen dituena”, esan du egileak. Txakur librea dela dio Xola protagonistak ipuinaren hasieran, baina Clementine Ameriketako izeba etxera bisitan joatean aurreiritziz beteta bizi dela konturatuko da. Sortako aurreko hiru liburuak bezala, oraingoan ere Mikel Valverde marrazkilariak ilustratu du.

Aspalditik zebilen Pinto oilarra Juliana neskatoaren inguruan, hura nola lortuko, eta Remigia behiak egin zituen ezkontzaginaren lanak. Ezteiek beti pozten dute ingurua, eta horregatik zeuden hain pozik guztiak ukuiluan; guztiak, Pinudiko Azeria izan ezik! Hark ezin zuen jasan halakorik, amorru bizian zegoen! Nola ezkon zitekeen zilarrezko neskato bat oilar kanpoeder harekin? Hiru urtetik aurrerako umeei zuzendutako narrazio hau Natalie Pudaloven ilustrazioekin hornituta dator.

Egilea: Iñigo Aranbarri Generoa: Narratiba Argitaletxea: Susa

Egilea: Bernardo Atxaga Generoa: Haur literatura Argitaletxea: Erein

Egilea: J. Alfonso Belmontes Generoa: Haur literatura Argitaletxea: Txalaparta

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Etxeko hautsa

1. Haserretu zaitezte!

Anjel Lertxundi. Alberdania

Stephane Hessel. Denonartean

2. 3 Mariak

2. Moroak gara behelaino artean

Arantxa Urretabizkaia. Erein

Joseba Sarrionandia. Pamiela.

3. Sakoneta

3. Ertzeko zatiak

Xabier Mendiguren. Elkar

Jon Sarasua. Argia urtekariak

4. Biodiskografiak

4. Azukre xehea, gatz larria

Iban Zaldua. Erein.

Mikel Hernandez Abaitua. Alberdania.

5. Spray

5. Surf

Paddy Rekalde. Susa

Aitor Zuberogoitia. Alberdania

6. Errotik

6. Abestitzak eta poemak

Gotzon Barandiaran. Susa

Xabier Lete. Elkar

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

H A U R L I T E R AT U R A > E L K A R R I Z K E TA

aitziberalonso “Haur literaturari ez diogu behar duen garrantzia ematen” Galtzagorri elkarteko lehendakari berria dugu Aitziber Alonso (Donostia, 1971) ilustratzailea. Hogeita bat urte lanean daramatzan elkarteak haurrak eta gazteak literaturara hurbiltzeko egiten du lan, mota horretako elertien balorazio murritza salatzen eta haurrak txikitatik irakurtzen has daitezen ahalegintzen JANIRE MENDIETA LUSTRATZAILEEN lana ezkutuan geratu ohi den arren, idazlearen pare jarri behar dela erreibindikatu du Galtzagorri elkarteak betidanik. Orain ilustratzaile bat du elkarteburu.

I

Zeintzuk dira Galtzagorriren helburuak? Gehienbat, haur eta gazte literatura sustatzea da. Eta momentu honetan Bularretik Mintzora proiektuarekin ari gara lanean, haurren artean, txiki-txikiak diren momentutik, literatura sustatzeko.

Noiz sortu zen elkartea? Galtzagorri elkartea 1990. urtean sortu zen, eta 1997rako gaur egun funtsezkoak ditugun hiru ekintza sorturik zeuden. Batetik, Liburuen Altxorra, Bizkaia eta Gipuzkoan zehar dabilena, Itziar Zubizarretak koordinatuta. Bestetik, Liburu Gaztea; urtero ateratzen diren liburuak helduen komisio batek irakurri ondoren, horietatik hiru aukeratzen dira DBHko maila bakoitzeko eta, haiek hiru liburu horiek irakurri eta bozkatu ostean, bat aukeratzen da azkenean. Eta, hirugarrena, literaturari loturiko Aretoei dagokie; lehenengoa poesia aretoa izan zen.

eta teknologia berriak” ikastaroa eskaini berri du. Zertan datza? Gaur egun inoiz baino gehiago irakurtzen dute gazteek, baina hori orain modu desberdin batean egiten dela azpimarratu behar da. Literaturak bide berriak ireki ditu teknologia berriak direla eta; bide zabala eta erakargarria dugu hor.

Zer bilatzen duzue `Bularretik Mintzora’ egitasmoarekin? Haurra jaiotzen den momentutik literaturaren munduan murgiltzea nahi dugu. Haur txikitxikiekin lan egin behar dugu, gurasoen laguntzarekin, umeekin literatura sustatzeko eta irakurtzen hasteko. Noski, lehendabizi, gurasoak irakurtzen eta txikientzako hitz-jokoekin landuta. Hasi gara ikastoletan eta anbulategietan ere programak sartzen. Jaioberriei liburuxka bat ematen zaie ipuin eta irudiekin, eta CD batekin. Azken horretan ipuin edo poema horiek abestuak daude, eta gurasoei informazioa ematen zaie haiek lantzen hasteko.

Herriko 23 herritan ospatzen da Haur Libururaren Nazioarteko Eguna. Nola ospatzen da? Ekintza asko egiten dira haurrekin ikastoletan eta haur liburutegietan: ipuin kontalariak, ilustrazio tailerrak, orri markatzaile bat ere egiten da, poesia errezitaldiak… Festa handi baten modukoa da. Apirilaren 23a, Liburuaren Eguna, denok ezagutzen dugu, baina Haurraren Liburuaren Eguna ez da horren ezaguna. Haurren literatura pixka bat bultzatu behar dugu oraindik. Ez diogu duen garrantzia ematen eta oso garrantzitsua da, gaur egungo umeak biharko irakurleak izango direlako. Garrantzia bera edo handiagoa izan beharko luke. Ea poliki-poliki egun hori gehiago ezagutzen hasten garen.

“Literaturak bide berriak ireki ditu teknologia berriak direla eta; bide erakargarria dugu hor”

Urtero, apirilaren 2an, Euskal

Liburuaren Altxorrak edo Liburu Ibiltariak ekimenekin motibazio literarioa sustatu nahi duzue txikienen artean. Zer nolako harrera izaten duzue? Ona. Gainera, Liburuaren Altxo-

Nork hartzen du parte elkartean? Bai idazleek eta bai ilustratzaileek, eta baita irakasleek eta gurasoek ere.

Aitziber Alonsoren irudi bat; istorioak kontatzea beti gustatu zaio.

Elkarte ezberdinekin aritzen zarete elkarlanean?

rra eramaten duten pertsonek, ekintza hori antolatzen duten pertsonek, alegia, badakite zer ari diren egiten. Eta hori oso garrantzitsua da, haurren aurrean egongo den pertsona hori haurrak motibatzen eta jakin-min hori pizten aritu behar baita umeekin. Oso ondo funtzionatzen du.

eta ekimen horrekin jarraitu nahi dugu ea hori ere urteroko ekintza bihurtzea lortzen dugun.

Berriki urteroko batzar orokorra ospatu duzue. Zeintzuk dira 2011rako aurreikuspenak?

Zelan hasi zinen literaturako grafismoarekin edo ilustrazioarekin?

Idazle elkarteekin parte hartzen dugu, editoreen elkarteekin, eta Galizia, Katalunia eta Madrilen ere badira Galtzagorriren antzeko elkarteak. Adibide bat GALIX da, Galiziakoa, eta beste bat ClijCAT, Kataluniakoa, edo OEPLI, Madrilgoa. Mundu mailan badago beste elkarte bat haur eta gazte literatura bultzateko, IBBY. Eta Euskal Herrian bertan ere APIE dago, ilustratzaileen elkartea. Haiekin ere lan asko egiten dugu.

Laguntzarik jasotzen duzue? Bai, noski. Gehienbat diru-laguntzetaz bizi gara. Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Institutuak... laguntzen digute.

Maiatzean, Fernando Morillok “Gazteen irakurtzeko zaletasuna

Ordenagailua eta teknika mixtoa erabiltzen ditu Alonsok.

Orain arteko gauzekin jarraitzea, ditugun gauzekin pozik baikaude, funtzionatzen ari direlako. Momentua ez da oso ona, krisia dela eta. Hortaz, ditugun gauza horiekin jarraitzea bilatzen dugu. Eta poliki-poliki bestelako proiektu txiki batzuk ateratzen ere joan nahiko genuke. Adibidez, Marraz(i)oak Topaketak egiten dugun hirugarren urtea izango da

Berriki hartu duzu kargua. Zer moduz doakizu? Oso gutxi daramat, ezta hilabete bat ere. Oraindik pixkat bat murgiltzen nabil, oso gustura eta ilusioz.

Orain errazagoa da ilustrazioa ikastea. Baina nire momentuan, agian ezjakintasunagatik, Arte Ederrak egin nituen margotzea gustatzen zitzaidalako. Eta karrera amaitu nuenean, dena probatu ondoren, marraztea eta marrazkietan istorioak kontatzea betidanik gustatzen zitzaidala konturatu nintzen. Alde horretatik jo nuen, liburuaren munduan sartzen saiatuz.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

Orain, lehendakaria izanik, ilustratzen jarraituko duzu? Jarraitu nahi dut, oraindik asko ikasi behar dut. Proiektu asko ditut eta azkenean ilustrazioan, beste lan guztietan bezala, politena hastea da, geldirik ez egotea eta eboluzio bat izatea beti.

Zaila da zuen lana hain merkatu murritzean garatzea edo beste merkatu batzuetara irekita ere bazaudete?

“Euskaraz nahiko argitaratzen da. Agian gehiago begiratu behar da zer produktu ateratzen den”

Beste merkatu batzuetara zabaldu behar dugu. Irudiak unibertsalak dira, edonork irakur ditzake, edozein hizkuntzatan hitz eginda ere. Hemengo merkatua txikia da, baina guk handicap hori ez dugu.

Teknologiaren aro honetan, ordenagailuek zer nolako eragina dute ilustrazioan? Momentu honetan eragina oso ona da. Ordenagailu bidez edo teknika mistoa baliatuz –hau da, eskuz eta gero ordenagailuz– lantzen dituzten irudiak oso onak dira. Lehen, ikusi eta “ordenagailuz egina dago!”, esaten zenuen. Eta momentu honetan ez duzu hori ikusten, ikusten dena da teknologia berriekin oso gauza aberatsak eta politak irteten ari direla. Trukoa hartu diogu, nolabait.

Zenbat argitaratzen da euskaraz? Nahiko argitaratzen dela uste dut. Durangoko Azoka produktu berriz beterik egoten da, eta urtero iraultza berri asko daude. Alde horretatik ez dut arazorik ikusten. Joan den urtean, haur literaturan (0-11 urte) 175 liburu kaleratu ziren eta gazte literaturan (12-16), aldiz, 40. Agian gehiago begiratu behar da zer produktu ateratzen den. Hasi behar gara asko argitaratzen, baina produktu onak ateratzen.

Zeintzuk dira irakurlego gaztearen irakurketa ohiturak? Pertsona bakoitzaren aukera izaten da. Txikiek oso gustukoa dute poesia, hitz-jokoak. Gazteek momentu honetan fantasiazko literatura dute gustuko, modan dago, eta halako liburu batzuk ere euskarara itzulita daude, hala nola Hobbita edo Harry Potter.

Zenbat urterekin hasten da irakurtzen oro har euskal gazteria? Umeak sei urtetik aurrera hasten dira irakurtzen, eta hortik aurrera irakurtzea gustukoa badute aurrera jarraituko dute. Galtzagorritik Bularretik mintzora programarekin hau guztia landu nahi dugu, txikitatik literaturari gustua har diezaioten.

Zein da egungo haur eta gazte literaturaren egoera? Borrokan dabil. Beti ematen zaio garrantzia gehiago, edo badirudi pisu handiagoa daukala helduentzako literaturak. Eta oraindik bide luzea dugu. Baina gauza onak argitaratzen dira, eta alde horretatik ondo goaz. Dena den, badago zer egin oraindik.

Eta baliabide guztiak zure alde bazenitu, zer egingo zenuke gazteen literatura eta ilustrazioa bultzatzeko? Alde batetik produktu bereziak aterako nituzke, altxor txikiak. Gauza bereziak egingo nituzke, produktu oso zainduak eta aldi berean prezio onean, eta gero marketina egin. Azkenean, marketinaren bitartez gauza asko lortzen da. Baina garrantzitsuena produktu erakargarria ateratzea da beti. Hor dago gakoa.

Aitziber Alonsok ilusioz hartu du elkarteko lehendakari kargua. Irudian, bere ilustrazioekin lanean. ARGAZKIA: RUBÉN PLAZA

Ortzadar \\ 05


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

INTERNET > KOTXE ELEKTRIKOAK

TXIMISTAREN PARE Familia gehienen gastu erregular potoloenetakoa automobila izaten da. Luxu behar luke, baina normaltasun bihurtu zen behinola eta harekin arrastaka dabil jendea geroztik JON MARTIN

P

LANETA mailako petrolio krisi baten bezperatan gaude, eta ibilgailuak mugiarazteko teknologia berrien bilaketa behar bihurtu da. Oraingoz, auto tradizionalek potentzia gehiago eskaintzen dute, eta prezio merkeagoa; baina bigarren hau erlatiboa da: erosketa unean gutxiago ordainduagatik erregaietan ordaintzen dena kontutan hartuta, kontuak parekatu egiten dira. Internet erosketak egin aurretik informazioa kontrastatzeko leku egokia izan da beti; http://www.forococheselectricos.com/ helbidea gomendagarria da inoiz auto elektriko bat erostea planteatu duen jendearentzat. Bertan topatu liteke, besteak beste, Nissan Leaf; 2011eko Urteko Autoaren saria irabazi duen autoa. Elektrikoa! Zerbait aldatzen ari da‌ Marka gehienak hasi dira auto elektrikoak ekoizten orain. Horietako bat Tata Nano, kontzeptuz eta prezioz, merkatuak hausteko erronkarekin sartu liteke 2012an. Nissan, Renault eta Mercedes elkarlanean ari omen dira beraien proposamen bat prestatzen. Lasterketa hau galdu nahi ez duenak: http://cocheseco.com/ helbidea bisitatu beharko luke. Halako teknologietan aitzindari bihurtzeko interesa erakutsi du Toyotak (www.toyota.es). Taxi zerbitzuetan gailentzen ari da Toyota Prius modelo hibridoa. Eta taxistek ordu asko ematen dituzte errepidean‌

Behin merkatuan egonkortuta, zenbait berrikuntza gehitu dizkiote. Aire girotua elikatzeko eguzki energia erabiltzeko esperimentuak egiten ari ziren hasiera batean, baina azkenean eguzkia energiaz soilik elikatuko litzatekeen autoa sortzea jarri dute helburu. Eguzki energia hau autoa martxan doanean ez ezik, geldirik dagoenean ere kargatu liteke. Parking estalietan, berriz, parkingaren teilatuan bertan instalazioa eginda lortuko litzateke hori. Auto elektriko askoren morrontzatako bat, entxufea izan ohi da; baina Toyota. WiTricity enpresarekin elkarlanean hasi da eta laster autoak birkargatu ahal izango omen dira, kablerik erabili gabe. Haririk gabeko errekargari dagokionez, Panasonic enpresak ere badu eguzki zenbait proiektu: mugikorra kargatzeko mahaia, esaterako. Bitrozeramika baten antza duen egitura bat (energia fotovoltaikoa erabiltzen duena) da funtsean, mugikorra automatikoki kargatzeko gai dena kable bidez entxufatu beharrik gabe (wireless karga). Ez da aukera txarra izango tabernen terrazatako mahaietan jartzeko. Are urrutirako joanda, bere burua kargatzeko gai diren mugikorrak sortzea da hurrengo pausoa. Eguzki plakak dituzten telefonoak sortzea, alegia. Ez da erokeria. 2009an Samsung eta LGk aurkeztu zituzten prototipo batzuk Mobile Word Congress-en.

Parisen prest daude auto elektrikoen presentzia normalizatzeko. ORTZADAR

Bere burua kargatzeko gai diren eskuko telefonoak sortzea da hurrengoa

armiarmasarea@gmail.com

Oraingoz, entxufe bat behar dute kotxe elektrikoek kargatzeko. ORTZADAR

WEBGUNEAN Teknologia arloko informazio ugari

Txirrindu elektrikoak

Seguru bat kontratatzeko

www.xataka.com

www.25kmh.es

www.km77.com/seguros-coche.html

Lan ona egiten du webgune honek teknologia arloan. Hona hemen bizikleta elektriko bati buruzko artikulua: http://www.xataka.com/analisis/una-vuelta-en-bicicletaelectrica-probamos-una-de-booster-bikes.

Oraindik ere, auto elektrikoak ez daude guztion esku. Baina bada alternatiba bat: bizikleta elektrikoa. Geroz eta indar gehiago hartuko duen ibilgailua da. Prezio eta estetika oso ezberdineko modeloak daude merkatuan.

Autoa duenak segurua behar du. Aukeren artean arakatu eta konparaketak egiteko, web hau duzu. Seguruen ataletik atarira salto eginda, autoei buruzko webgune interesgarria topatuko du bisitariak.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

Ortzadar \\ 07

HIZKUNTZA > HIZTEGIA

GALIZIERAREN ETA EUSKARAREN ARTEKO SAGUA 5.000 hitz inguru jasotzen dituen ‘Galego-Éuscaro, Euskara-Galiziera’ izenburuko hiztegia osatu du Isaac Fernandez filologo galegoak. Oinarrizko hiztegia da, eta bi hizkuntzak gerturatzeko ere baliagarria izan daitekeela nabarmendu du egileak ratu behar da”. Hartara, azalpena bera ere ulertzea bermatuta geratzen da”, filologoaren hitzetan. “Hiztegi askok ez dute hori errespetatzen baina, nire ustez, beharbeharrezkoa da. Izan ere, sinonimo oso onak eskaintzen ahal dituzu, baina gero ez badira beste aldean azaltzen, ez da baliagarria oinarrizko hiztegi baterako”.

MIREN RUBIO

S

AGUTXIÑO deitzen zion amonak txikitatik Isaac Fernandezi (A Coruña, 1978), baina urteak beharko zituen Fernandezek hitzaren benetako esanahiaz jabetzeko. Galiziar jatorria zuen berba zela erabat sinestuta baitzegoen, azaltzen duenez. “Filologia galegoa ikasi nuen nik, eta gazteleratik ez datozen hitzak maite genituen bereziki. Horietako bat zen sagutxino, inon ageri ez zelako, eta erabat bitxia iruditzen zitzaidalako”. 25 urterekin Euskal Herrira euskara ikastera etorri zenean, baina, lehen egunean bertan, urteetako bilaketa eta usteak bertan behera geratu zitzaizkion. “Euskaltegian nintzela, lehen eskola egunean, irakasleak fotokopia bat pasa zigun animalia batzuen izenekin. Zazpi edo zortzi izenekin, besterik ez. Eta nire begiak zuzenean sagua hitzera joan ziren. Une horretan haurtzaro guztia pasa zitzaidan aurretik, eta ulertu nuen hitza euskalduna zela”. Izan ere, Euskal Herrian urte batzuk eman ondoren, gogoz kontra itzuli zen bere amona Galiziara, gero Fernandezek jakin zuenez, eta “oroimen hori bizirik mantentzeko” deitzen zituen ilobak sagutxino. “Bitxia da nola gure amonak sagu hitza galizierako ñabardurarekin uztartu zuen, eta baita mantendu ere”. Geroztik, euskarazko eta galizierazko hitzen atzetik dabil Fernandez. Irlandako Cork hiriko unibertsitateko Galego irakurlea da, baina euskararekin lanean jarraitzen du. 5.000 sarrera inguru dituen hiztegia osatu du, esaterako, Galego-Éuscaro, Euskara-Galiziera izeneko hiztegia, eta literatura arloan ere itzultzaile gisa dabil. Kirmen Uriberen New YorkBilbao-New York eleberria itzuli du, adibidez. Hiztegiak ekarri du, hala ere, Euskal Herrira bueltan, azken aste hauetan hiztegia aurkezten aritu baita Fernandez, hainbat hiri eta herritan.

HIZTEGIA SINBOLO Erabilgarritasu-

netik harago, hiztegi honek aparteko balioa duela ziur da Fernandez. “Hizkuntza minorizatuei buruz ari garenean, uste dut horrelako gauza sinbolikoak behar ditugula, bizi dugun egoera oreka-

tzeko”. Gainera, euskal eta galiziar kulturak gerturatzeko baliagarriak izan daitezkeelakoan dago. “Kultura oso hurbilak direla konturatzeko balio dezake, hizkuntzak oso ezberdinak badira ere. Kataluniak eta Euskal Herriak elkarri begiratu diozue, baina Galizia urrutiagoa zaizue, oso lotuta egon arren, esaterako, arrantzagatik”. Zubia ere bada horregatik hiztegia, gazteleraren premiarik gabe bi hizkuntza lotu dituelako Fernandezek, eta txikitasunekin ekarpen handia dela uste du.

“Hizkuntzak oso ezberdinak badira ere, kultura oso hurbilak direla konturatzeko balio dezake”

5.000 sarrera inguru dituen hiztegiaren azala. ARGAZKIA: ORTZADAR

zeuden elkarrizketa gida batzuk atera zituzten Galizian, baita euskaraz ere, eta asmoa zapuztu egin zen. Hala ere, ez zuen etsi, eta lan hori hiztegi bihurtu zuen, 5.000 hitz izateraino. Oinarrizko hiztegi bat dela dio egileak. “Galizierara edo euskarara gerturatu nahi duenarentzako moduko hiztegia da, hasiera baterako. 5.000 hitz asko direla badirudi ere, oinarria besterik ez da eta”. Baina, funtsa soilik jaso arren, lanordu askoren emaitza da. “Hiztegi bat osatzea ez da beste itzulpen lanak bezalakoa. Orduak eta orduak eman ditzakezu lanean, eta ezta hitz bat bera ere idatzi”. Etengabeko lana eskatzen du horregatik, eta buru-hausgarri baten antzera osatu behar da. Bai behintzat bi hizkuntzen arteko simetria mantendu nahi bada. “Saiatu naiz hiztegiaren alde batean dauden hitz guztiak bestean ere egon daitezen. Kontuan izan behar da hitz baten esanahia ematerakoan, sinonimoak ere bilatzen dituzula, esanahia eta adiera ezberdinak ere izan ditzakeelako. Baina sinonimo hori beste aldean ere sartu behar duzula gogo-

“Filologia galegoa ikasi nuen nik, eta gazteleratik ez datozen hitzak maite genituen bereziki”

IKASTEKO ZERRENDAK HIZTEGI

Beste hizkuntza oso ezberdin bat ikastea onuragarria izango zitzaiola pentsatu zuen Isaac Fernandezek, filologia ikasketak bukatu berritan, eta sagutxinoren jatorria zein zen jakin gabe, Bilbora etorri zen euskara ikastera. “Ikasten joaten nintzen heinean hitzak apuntatzen nituen, dena berria zitzaidalako”, dio Fernandezek. “Ondoren, Vigoko unibertsitatera bisitan joan nintzenean, euskara-galiziera elkarrizketa hiztegitxo bat egitea proposatu zidaten, han denek baitzekiten Bilbon nengoela euskara ikasten. Eta horrelaxe hasi nintzen hiztegia osatzen”. Ideia bururatu eta gutxira, hainbat hizkuntzatan

Asteotan, Isaac Fernandez (A Coruña, 1978) Euskal Herrian dabil bere lana aurkezten. ARGAZKIA: ORTZADAR


08 // Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a


Ortzadar 28/05/2011  

Euskaraz egindako aldizkaria aisiaz eta musikaz.

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you