Page 1

Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

Umorea eta kritika

Tartean-ek bakarrizketa barregarria estreinatzen du [4-5. orrialdeak]

Ander Izagirre Bidaia eta kazetaritza uztartzen [7. orrialdea]

Netiketa Interneteko protokoloa [6. orrialdea]

www.deia.com

188. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

L I T E R AT U R A > A H O T S A K

‘Giharrak’

Innocenten mendia atzo

Egin edo egon

UNAI ELORRIAGA

I R AT I J I M E N E Z

A

ULKI AKOLTXATU BATEAN, ordenagailu baten aurrean, bulego epelean lan egiten duten gehienek, harro-harro, esaten ari direnaz oso seguru, zeharo arbuiatzen dute giharra. Badira salbuespenak, jakina. Batzuek kirola egiten dute argaltzeko, beste batzuek gorputzaldiari eusteko, baina gehienek uste eta esaten dute pertsona gihartsuak buru hutsak direla, egunaren erdia edo gehiago muskuluei begira ematen omen dutela. Eta, jakina, ezin da alderatu gizaki zuntzez puztu mota hori lan intelektualarekin, garuna eta atzamarrekin egiten denarekin, ordenagailu baten bitartez sortzen denarekin. Eta gogoeta hori zehatza izango da kasu batzuetan, baina ordenagailu baten aurrean, epel, aulki akoltxatu batean lan egiten dutenen artean ere zenbatuko genituzke buru huts batzuk ere. Eta alderantziz. Eta gauzak ez dira sekula horren manikeoak. Baina demagun mendebalde epel hau hoztu egiten dela egunen batean. Esan nahi da, esaterako, beste gerra zibil (edo militar) bat pizten dela. Eta bulegari ordenagailu maitale horiek mendira egin behar dutela. Eta, osabak kontatzen zuen moduan, Asturiaseko mendietan ezkutatu behar dutela eta hotzari aurre egin, eta atzetik datozenei aurre egin, eta goseari loreak janez aurre egin. Kontatzen zuen osabak lo egiten zuen kobazuloan esnatu zela halako goiz batean eta ondoko laguna hilda topatu zuela. Giharrak salbatuko zituen batzuk orduan ere. Eta balizko, bihar edo etziko, gerra batean ere intelektualek arbuiatzen dituzten horiek salbatuko lirateke. Edo itsasontzi istripu batean. Edo hegazkin istripu batean. Edo bahiketa batean… Eta zer izango litzateke gerrarik ez, istripurik ez, baina halako egun batean, Ruandan 1994an gertatu zen bezala –atzo–, baten batek genozidio edo masakre bat saiatuko balu gure kontra. Gure herrietako sarrera guztietatik, aihotza eskuan, gizon gihartsu eta indarkeriaz gainezkakoak sartuko balira. Kontatzen du Innocent Rwililizak, Nyamatako irakasle batek, 1994 zorigaiztoko hartan, Interahamwe taldekoak (tutsien xerka ibiltzen ziren hutu taldeak) herrian sartu zirenean, Kayumbako mendixkara alde egin zuela berak hainbat lagunekin. Esaten du asko zirela hasieran mendixka hartan, ehunka, milaka, ez dut ondo gogoratzen baina berdin dio, jende asko, eta Interahamwe taldeak etortzeari utzi ziotenean, dozena batzuk baino ez zeudela bizirik, hogei, hogeita hamar, ez dut ondo gogoratzen baina berdin dio, oso pertsona gutxi. Innocentek esaten du korrika ematen zutela egun osoa, ihesi, eta indartsuenak baino ez zirela bizirik atera. Gihartsuenak berriro ere. Nortzuk gara, orduan, ordenagailudunak espezieen eboluzioan? Baten batek esan dezake: Ruandan izan zen hori, baina hemen… Harro eta esaten ari denaz seguru esango luke. Nik ez nioke sinetsiko.

Gehienek uste eta esaten dute pertsona gihartsuak buru hutsak direla

D

ENA DA GIHARRA –esan dizu Anak, eta ez duzu ulertu.

–Nola dena? –Den dena. Zure lagun mina da, zure min guztien laguna, eta garrantzia duten hiru-lau gauzetan inoiz erratu ez denez, “dena” ulertzen saiatu zara eta denaren dena ikusi duzu. Zeure burua, ume lotsorra zinenean eta lotsaren lotsaz ogia erostea ere ezinezko balentria egiten zitzaizunean. Akordatzen? Nazkatu zinen halako batean eta adorearen azken erreserba erabilita barra luzea eskatu zenuen, burua makurtu gabe, egun on esanda, ausarta bazina bezala. Gauzak aldatu ziren egun hartan, lotsak kentzen hasi eta auzoan ibiltzen ikasten hasi zinen. Egunetik egunera errazago izan zen gero eta orain, haurtzaroko lotsa ia guztiak oroitzapenak baino ez dira. Bihotzak duen azken patrikan gorde dituzu, ez duzulako ahaztu nahi batzuetan irabazi egiten direla zeure oztopoen kontrako gerrak. “Dena” gauza asko dira. Edo bakarra, baina kolore zuriaren antzeko gauza bakarra. Barruan astiro begiratu eta mila kolore agertzen zaizkio. “Dena” institutuko lehen egunak dira, jendea ezagutzea, lan berriko lehen orduak, emango duzun muxuaren bezpera. Beldur txikien antologia zabala eta latzenen bilduma latza.

Bizitza giharra da; erabili eta berotu egiten da. Utzi eta gogortu

–Dena. Anak irribarre egin du. –Bizitza –esan dizu–, bizitza bera da giharra eta bizitzan egin behar dugun guztia ere bai. Zure bizitzako aukera guztiei begiratu diezu. Ez dira asko, hautu gehienak bizitzak bere kabuz egin baititu eta zu trenean joan zara, gonbidatu. Baina batzuk gogoratu dituzu. Muxua eman edo ez, lan berria bilatu edo lehenean geratu, jende berria agurtu edo agurrik gabe uxatu. Erabaki bakarra dira, ausartu edo geratu, egin edo egon. Eginak egin zaitu eta egin duzun bakoitzean gero zailagoa egin zaizu egotea. Bizitza giharra delako. Erabili eta berotu egiten da. Utzi eta gogortu. –Nik ez diot nireari gogortzen utziko –esan dio Anak bere buruari eta askotan erratuko dela jakin duzu eta behin ere ekibokatuko ez dela–, erabili egingo dut egunero. Bihotza puztu zaizu lagunarekiko maitasunez eta bihar maitasun horren agujetak izan dituzula jakin duzu. Pozaren gorakadak negargurea eman dizu, segundu batez.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz Beramendi Portadako argazkia: David de Haro Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

Ortzadar \\ 03

Kritika ‘ E Z E R G A B E H O B E ’, I T X A R O B O R D A ( S U S A )

Think global

IBON EGAÑA

M

IGRAZIO KLANDESTINOA da Itxaro Bordaren Ezer gabe hobe eleberriaren gai nagusietarikoa, edo, zehatzago, eleberriaren diskurtso politiko norabide anitzekoa garatzeko abiapuntua. Legez kanpo Mendebaldera datozen migratzaileen inguruko kontakizunak abiatzen du nobela, izan ere, eta Mendebalde kapitalistak ezarritako muga eta harresien aurkako aldarri ozena bihurtzen da liburua, Europara nahiz AEBetara sartzeko jasan beharrekoaz hausnarketa eginarazten duena. Edonola ere, Bordaren eleberria harantzago doa, eta migrazioen kontakizunetik abiatuz, egungo munduaren erretratua egin nahi izan du, neoliberalismoak eragindako hondamendiak xeheki irudikatuz. Altermundializazioaren think global, act local goiburu hura buruan izanik bezala, munduaren erretratu globala egin nahia dago Ezer gabe hobe anbiziotsuaren oinarrian, Euskal Herritik abiatuz Afrika, Europa ekialdea, Mexiko, Afganistan eta beste hamaika espazio eta gatazka ibiliz edo eta sala-

Egungo munduaren erretratua egin nahi izan du liburu honekin Mundu idealizatu eta naifegia erakusten du modu batzuetan

tuz, betiere liburua bitan banatzen duten bi migrazio-ardatzen inguruan: Afrikatik Europarakoa eta Mexikotik AEBetarakoa. Ez da berria migrazioaren eta mugaren gaia Bordaren literaturan; Amaia Ezpeldoiren Euskal Herrian barnako ibilerak eta migrazioak ezagunak genituen lehendik, eta Ezpeldoiren bidez Bordak bere neurrirako nazio linguistiko eta kulturala eraikitzen zuen gisan, eleberri honetan ere, migrazioen narrazioa ez da soilik neoliberalismoaren kalteak salatzeko bide, ezpada, halaber, bestelako mundu bat irudikatzeko aitzakia ere, migrazioen bidez askotariko pertsonaiak elkarrenganatzen baititu Bordak (pigmeoak, Afganistaneko transgeneroak, euskaldunak, mexikar indigenak… ). Sigmak egindako bidaiek eta haietan batutako jendeak, hala, jendarte kulturanitz bat itxuratzen dute eta “beste mundu bat” posible dela erakutsi, modu batzuetan idealizatu eta naifegian, nire ustez. Sigma baionarra da narrazioaren bi ataletan protagonista, eta bera da (europar, zuri, paperduna) bi ataletan mugak klandestinoki pasa beharko dituena, kasualitate eta utzikeria hutsez (puntu horretan, narrazioaren sinesgarritasuna kolokan jartzeraino, nire ustez). Hala, Bordak mendebaldarra jarri nahi izan du migratzaile klandestinoaren lekuan, agian irakurlea ere ariketa hori egitera behartu nahirik. Sigma eta Lambda; hizkien izenak eman dizkie

Erakusleihoa

protagonistei egileak, zehaztugabetasunean utziz pertsonaien identitatea eta, bereziki, haien generoa. Neoliberalismoak bizitzaren alderdi guztietara (orobat bikote-harremanenetara) dakarren prekariotasuna papereratu nahi izan du Bordak eleberrian, eta baita identitateen prekariotasun eta aldagarritasuna ere. Neoliberalismoaren aurkako diskurtsoarekin batera, Judith Butler eta Monique Wittig lagun, generoaren berrirakurketa eta deseraikuntza da, izan ere, eleberriaren diskurtso politikoaren bigarren zutoina, queer teoriaren edo postfeminismoaren ekarriak bere egiten dituena. Sigma da eleberriaren diskurtso politikoari ahotsa jartzen diona, bere bakarrizketa eta elkarrizketen bidez, baina baita narratzailea ere, iraganean oraingo gizarteaz mintzo baita. Alabaina, ez dago kontraesanik diskurtso horien artean, eta Sigmak nahiz narratzaileak ikuspegi ia bera plazaratzen dute. Halaber, diskurtso politikoa lehen planoan jarri denez, zenbaitetan narrazioaren gorabeherak eta pertsonaiak urruneko eta lauegiak begitandu zaizkit, eskema ideologiko orokorraren menpekoegi bailiran, bigarren planoan baleude bezala eta pertsonaien bizipen eta sentimenduak biziarazi baino gehiago kontatu egiten zaizkigulako irudipena geratu zait hainbat pasartetan. Edonola ere, eskertzen zaio Bordaren liburuari gutxiri bezala darion anbizioa, ausardia, amorrua eta urgentzia.

Salduenak

Zahartzeko modu berriak asmatu nahi dituen nobelak

Iruña-Veleia inguruko polemikaren kronika

Euskalduna ontziolaren borrokako egunak

Arantxa Urretabizkaiaren eleberririk autobiografikoena da 3 Mariak. Bertan, bi protagonistei hamabost hilabetetan gertatutakoa kontatzen da. Bereizkuntzarik nagusiena, seguru aski, protagonisten adina da, laurogei urte inguru dute nobelaren hasieran. Zaharrak dira eta hitz hori erabiltzen dute beraien artean, leungarririk gabe, ez hirugarren adin ez ezer. Nobela honetan gutxienez zortzi urtetako aldizkako lana dago, ogibideak eta bizitza pertsonalak utzitako tarteetan egina baita.

Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika xehe eta dokumentatua egin du Alberto Barandiaran kazetariak. Indusketan lan egindako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso, gaia kanpotik baina arretaz jarraitu duten espezialisten iritziak bildu... Arkeologia, epigrafia, filologiazko argumentuak agertzen ditu alde eta kontra.

Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila, mendekuaren bihozkada dira Gotzon Barandiaranen lehen nobelako gaiak. Bilboko Euskalduna ontziolan 2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean. Luis Urresti langilearen eta alaba Lorearen arteko solas etenek eta oroitzapenenek egituratzen dute kontakizun osoa.

Egilea: Arantxa Urretabizkaia Argitaletxea: Erein Generoa: Narratiba

Egilea: Alberto Barandiaran Argitaletxea: Elkar Generoa: Saiakera

Egilea: Gotzon Barandiaran Argitaletxea: Susa Generoa: Narratiba

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Autokarabana

1. Eskarmentuaren paperak

Fermin Etxegoien. Pamiela.

An jel Lertxundi. Alberdania

2. Ertzeko zatiak

2. Ez dago etxean

Jon Sarasua. Argia urtekariak

Jokin Urain. Susa

3. Eguzpi kolpea.

3. Loiolako hegiak

Horacio Quiroga. Elkar

Imanol Murua Uria. Elkar

4. Utopiaren itzalak

4. Geroa gurea da. Ibarretxe...

Asel Luzurraga. Txalaparta.

Koldo Ordozgoiti. Alberdania

5. Bilbao, New York, Bilbao

5. Hau koaderno bat zen

Kirmen Uribe. Elkar

Maialen Lujanbio. Lanku Bertso Zerb.

6. Fucking artists

6. Eta orain zer? Gure urte haiek

Xabier Montoia. Elkar

Ignacio Arregi. Alberdania.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

A N T Z E R K I A > TA R T E A N - E N E S T R E I N A L D I A

Goitik behera, Patxo Telleria, Jokin Oregi eta Mikel Martinez, maskaz, laborategian sartzeko prest. ARGAZKIA: DAVID DE HARO

Martinezek (behean) interpretatzen du Oregik eta Tell

GAITZAREN AURREAN, BARREZ LEHERTU Mikel Martinezek interpretatzen du Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako ‘Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa’ KAROLINA ALMAGIA

H

EGAZTIEN GRIPEA, behi eroen sindromea, A gripea…, aldiro, efektu apokaliptikoak izango dituen gaitz berri batekin astintzen gaituzte berriek. Egia ote da, ala farmazeutikoek asmatutako alarma faltsua izango da? Batek daki, baina badago kezka hori plazaratu behar dela pentsatzen duenik, horren guztiaren aurrean jarrera kritikoa errebindikatzen duenik. Hori bai, beti ere barrea eta parodia medio. Horixe pentsatu zuten Jokin Oregik, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, Tartean konpainiako partaideek, Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa (LKM) antzezlana sortzeari ekin ziotenean. Emaitza abenduaren 7an ikusiko dugu, Durangoko San Agustin aretoan,

Liburu eta Disko Azokarekin bat eginaz estreinatuko baita. Patxo Telleriak (Bilbo, 1960) eta Jokin Oregik (Soraluze, 1970) idatzitako obra Mikel Martinezek (Lizarra, 1955) interpretatzen du. Bakarrizketa izan arren, hiru pertsonaia jokatuko ditu Martinezek. Akzio berberak hainbat efektu sortuko ditu, egilearen arabera. Hitz berberak hainbat esanahi izango ditu, esatariaren arabera. Ibilbide luzeko aktoreak aurretik ere egin ditu beste bakarrizketa batzuk, baina hau erronka berezia izango da. “Pirandelloren Ni eta nire sudurra,

Stanislaw Lem-en Izarretako bitakora, eta Patrick Süskind-en Kontrabaxua bakarrizketak egin ditut. Azken hori, gainera, erabakigarria izan zen nire ibilbidean, 350 emanaldi egin bainituen. Baina Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa erronka bereziki handia da. Lan galanta izan da prestaketetan, kontzentrazio itzela eskatzen du emanaldietan, adrenalina zurrustan doakio. Formula 1eko ibilgailua gidatzea baino askoz ere gogorragoa. Badakit obramotor ona daukadala, oso ona, eta nire eskuetan dagoela publikoa harrapatzea. Kristoren ilusioa egiten dit hori lortzeak”.

Hiru pertsonaia izanda, aktore bakar batek interpretatzea ez da izan “merkeago ateratzeko” edo antzeko zerbaitengatik. “Estilo ariketa bat da –esan du Patxo Telleriak–. Bakarrizketa idaztea abiapuntua izan zen, gero etorri ziren beste ideiak. Aspaldi neukan hiru pertsonaiekin gauza bat sortzearen asmoa. Aktore batek hiru paper ezberdin egiteak sortzen duen jokoa interesatzen zitzaigun”. “Hain zuzen ere, horregatik du grazia pieza honek, magia berezia ematen dio”, gaineratzen du Mikel Martinezek. Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa antzezlanak pil-

pilean dagoen gaia jorratzen du. “Orain urtebete, denok oso kezkatuta genbiltzan A gripearekin –gogoratzen du Jokin Oregik, muntaiaren zuzendaritza eraman duenak–. Diru publikoarekin ez dakit zenbat txerto erosi ziren, eskola batzuk itxita egon ziren astebetez, sortu zen beldurra globala izan zen. Ni neu estu eta larri ibili nintzen, ikusten nuelako zelako zaurgarriak garen, nola maneiatu ahal gintuzten… Gure seme-alabei txertoa ipini behar genien ala ez jakin gabe ibili ginen, interneten horren inguruan hamaika kontu ira-


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

Ortzadar \\ 05

“Aktore batek hiru paper ezberdin egiteak sortzen duen jokoa gustatzen zitzaigun”

eriak idatzitako obra. ARGAZKIA: DAVID DE HARO kurtzen genituelako. Hori guztia gertatu eta gero, zer geratzen da? Milioika euro gastatu dituela Estatuak txertoak erosten eta baten batek irabazi duela diru hori guztia. Beraz, euren mende gaude”. “Bai, zaurgarriak gara zentzu guztietan –-baieztatzen du Patxo Telleriak–. Izurritea egiazkoa bada, zaurgarriak gara. Eta gezurra bada, zaurgarriak gara, engainatu gaituztelako. Kontua du guk ez dakigula zehazki zer gertatzen den. Badakigu egiaren parte bat badagoela, eta badakigu gezurraren parte bat ere badagoela”. Horren aurrean, obraren bidez, “gure eta jendearen kezka eta haserrea plazaratu nahi dugu”. Eta mezu bat bota: “eutsi diezaiogun kritiko izateari ahal den neurrian”. Alta, “guk ez dugu leziorik ematen, kaleko beste edozeinek bezain gutxi dakigu gai horri buruz –ohartarazi du Telleriak–. Guk dakiguna da komedia egiten. Hasiera batean, milaka buelta eman genion formatuari eta proposamen serio

Martinez, antzezlanaren une batean. ARG.: DAVID DE HARO xamarrak sortzen zitzaizkigun, baina berehala erabaki genuen komedia arlora eramatea. Komedia baita biderik egokiena jendearengana iristeko. Nahiz eta gertaera sasibenetakoa izan, errealitatetik urrundu gara. Muturrera eraman dugu, horregatik komedia basatia eta barbaroa atera da”. “Gertaerak parodiara eraman ditugu, baina seguru errealitateak gaindituko duela baita gure fikzio barbaroa ere –dio Oregik–. Obra hau metafora bat da, eta metafora horrek dio gu guztiok akuriak garela, gurekin esperimentatzen ari direla”. Kontuak kontu, barreak izango dira nagusi komedian zehar, nahiz eta bertan gertatzen direnak “nahiko latzak” diren. Telleriak esaten duen bezala, “hau ez· da komedia arina, ezta bodebila ere”. L a r r i a , Kutsak or ra, Mendebaldekoa obran ez dute bakarrik negozio farmazeutikoei buruz hitz egiten, baizik eta gure gizarteari buruz ere.

“Jendeari buruz ari gara. Hiru pertsonaiak oso ezberdinak agertzen direnez, oso argi ikusten dira jokabide batzuk eta jendearen miseriak azaleratzen dira”, azaltzen dute. Horrek “samurtasuna, konplizitatea eta irribarrea” piztuko dituela uste du Mikel Martinezek.

“Formula 1eko ibilgailua gidatzea baino gogorragoa da; adrenalina zurrustan”

EUSKARAZ, BAINA KALITATEZ Izan

‘Euskarazetamol’ Arriagara iritsi da Tartean-en euskarazko produkzioak salbuespena dira antzerkimerkatuan. Alta, Patxo Telleriak sortutako obrak primeran saltzen dira. Mikel Martinezek eta Telleriak berak eratutako Ez Dok Hiru Bikoteatroa Euskal Herri osoko antzokiak betetzen ari da euskararen inguruko komedia trilogiarekin: Euskara sencilloaren manifiestoa, Larru Haizetara eta Euskarazetamol. Azken lan horrekin egongo dira etzi eta etzidamu (hilaren 29 eta 30ean) Arriaga Antzokian. Euskarazko eta formatu txikiko obra batekin horrelako antzokietan aritzea ez da arrunta, ordea. “Pentsa: Bilboko taldea izanik, zortzi urte daramagu Bikoteatroren obrekin antzokiak betetzen eta lehenengo aldia da Arriagan gaudela. Eta astelehen-astearte batean programatu gaituzte. Hala eta guztiz ere, pozik gaude”. Arean ere, “antzerkia egitea berez zaila bada, euskaraz egitea zailagoa”, Oregik dioen bezala.

ere, “jendea hunkitzea” da Tartean konpainiaren asmoetako bat muntaia guztietan. Euskarazko kalitatezko antzerkia egitea da beste bat. Eta betiere, beraiek sortutako obrak taularatzea. Hain zuzen ere, premisa horiekin eratu zuten Tartean Patxo Telleriak, Mikel Martinezek eta Jokin Oregik, Maskaradan urtetan elkarrekin ibili ostean eta bakoitzak bere kabuz hainbat proiektutan parte hartu eta gero. Taldeak lan batzuk ekoiztu ditu aurretik: Sonata segundo batean eta piku eta Ezin dut egia esan, kasu. Bere baitan beste bi talde artistiko ere badaude: Ez Dok Hiru Bikoteatroa –Telleria eta Martinez aktore direla, arrakasta handiko euskarazko obrak taularatu dituena– eta Marie de John, Robot Maitea edota Zer duzu negarrez, Marie familia osoari zuzendutako ikuskizun sarituak egiten dituena. Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa lanak gaztelaniazko bertsioa izango du, Gorka Minguez Portugaleteko aktorearen eskutik. Laster hasiko dira hori prestatzen.


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

I N T E R N E T > S A R E K O P O R TA E R A K

NETIKETA, EDUKAZIO ARIKETAK SAREAN ERE BADU GARRANTZIA Emailak idazterakoan, letra larriak erabiltzea edukazio txarrekoa da eta berbidalketetan, helbideak, CCO atalean jarri behar dira. Ez da tontakeria: interneteko protokoloa da. JON MARTIN

E

TIKETA ETA PROTOKOLOA garrantzitsuak dira jendartearen konbibentziarako. Protokolo ugari daude interneten (HTTP, FTP, ARP, ICMP, IP, Telnet...), baina artikulu hau ez da protokolo horiei buruzkoa; edukazioarekin zerikusia duen protokoloari buruzkoa baizik. Netiketa moduan bataiatu dute erabiltzaileen portaera arautzen duen gomendio multzoa. Teknologia berriek sortutako egoeratarako portaera kodea ere sortua dute dagoeneko protokolo eskolek. Zenbait aholku bildu ditugu artikulu honetan. Ez dira derrigorrezkoak; baina kontsentsu zabala dutenez kontutan, behintzat, hartu beharko lirateke.

EMAILETAN Mintzakide dugun

eta momentuan erantzun ezin badugu, aurrerago erantzungo dugula jakinaraztea ere bai. Berbidalketetan, helbideak CCO atalean idaztea komeni da. Modu horretan, jasotzen duenak ezin du ikusi nori gehiagori bidali zaion mezua. Batzuetan iristen diren mezu berbidaliek email zerrenda luze-luzea dakarte eta hori erabiltzen du zenbaitek gero spama bidaltzeko. Berbidalketa bat burutu aurretik, pentsatu bi aldiz. Baliteke mezua jasotzen duenak ez irakurtzea norberak irakurtzen duen pasioz, edo emaila irakurriko duen lekua ez izatea leku egokiena halako mezu bat irakurtzeko... Hoaxe-ak ez berbidali. Email kateak dira hoaxe-ak (amenomen-ak, euskaraz). Hasieratik gezurrezkoak dira gehienak eta beste batzuk denborarekin bihurtzen dira gezurrezko (interneten bidaiatzen daramaten denboragatik). Inoiz iritsiko zitzaizkizuen hotmail ixtera doazela esaten dutenak, edo cocker-kume batzuek adoptatzeko aukera emanaz... Azken astean AB odol-taldeko donanteen beharra zabaltzen duen bat dabil Euskal Herrian. Iritsi zaizu? Fitxategi handiak bidaltzerakoan, kontuz! Posta guztiek ez dute edukiera bera. Ez da berdina euskalerria.org-era fitxategi bat bidaltzea edo gmail-era bidaltzea. Azken honek askoz kapazitate gehiago du-eta. Betalde, foro batean lehen aldiz parte hartu nahi duenak zenbait egunez foro hori jarraitu beharko luke eta bere funtzionamendua barneratu. Lehenengo postean (erantzunean) norberaren aurkezpen

‘Hoaxe’-ak edo email kateak ez berbidali; gezurrezkoak dira gehienak hasieratik

pertsona aurrean ez izateak komunikazioa zailtzen du. Ariketa onena, ordenagailuaren bestaldean beste pertsona bat dagoela pentsatzea da. Oroitu zenbait esaldiren zentzua asko alda litekeela irakurtzen duguneko gorputzaldiaren arabera. Hunkikiak lagungarri dira holakotan, nahiz eta gehiegizko erabilera ere ez den egokia. Emailak idazterakoan gogoratu letra larriak (maiuskulak) erabiltzea edukazio txarrekoa dela. Garrasi egitearen parekoa dela interneteko hizkuntzan. Mezuei beti erantzun behar zaie irakurri eta 24 ordu baino lehen. Mezua jaso dugula jakinaraztea, hori bakarrik, edukazio onekoa da

Hanks eta Ryanen filmaren afixa; emailen idazkerak gaizki-ulertuak ekar ditzake. labur bat egitea ez dago soberan. Foroko esaldi zehatz bati erantzun nahi bazaio, zein den berridatzi behar da, irakurleak testuinguruan jartzeko (oroitu urtebete pasa ondoren ere irakurtzen direla mezuak). Sinadurari dagokionez, datu interesgarriak badira soilik jarri: irudirik ez, ezta bideorik eta testu luzerik ere. MUGIKORRETAN Badira mugikorraren erabi-

lera dela-eta, errespetatzen ez diren arauak: zinean mugikorra ez itzaltzea edo afari batean mugikorrak jo eta elkarrizketa hamar minu-

tuz etetea adibidez; edo garraio publikotan besteen isiltasunerako eskubidea urratzea mugikor bidezko elkarrizketa ozen baten bidez... Mugikorraren tonua egoera gehienetarako egokia izatea komeni da, gure bururik ez lotsarazteko espero ez dugun gunean edo konpainian kantari hasiz gero. Halaber, SMSak norberaren izenez sinatu behar dira jasoko duen pertsonarekin tratu handia ez badugu; eta, era berean, deiak egiten direnean deitzeko momentu ona den galdetu. armiarmasarea@gmail.com

WEBGUNEAN Hoaxe -ehiztarientzat

Internauta sutsuentzat bakarrik

http://ihatehoaxes.blogspot.com/

www.tipete.com/userpost/topics/las-normas- http://www.protocolo.org/ de-conducta-en-internet-netiquette

Aurten sortu den bloga. Hoaxe-ehiztari baten bloga da. Emailen bat susmagarria dela uste baduzue ez dago soberan hari buruzko artikulurik badagoenez begiratzea. Jarraitzaileen emailekin elikatzen da, beraz, zergatik ez parte hartu?

Gaiari buruzko interesa duenak bertan topatuko ditu arau gehiago eta zehatzagoak. Interneten asko dabiltzanentzat soilik.

Mundu ez-birtualaren protokoloa

Protokoloa eta etiketarena mundu konplexua da. Internetez kanpo ere protokoloa jarraitu nahi dutenentzat (edo arauez barre egin nahi dutenentzat), hona webgune interesgarria.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

Ortzadar \\ 07

BIDAIA > KUADERNOA (I)

Anderizagirre “Ikusi dut gure etxeko leihoak estuak direla; leiho horiek zabaltzen ahalegindu naiz, niretzat eta irakurleentzat” Kazetaritza ez da ofizio erosoa. Edo ez luke izan behar. Horrela ulertzen du Ander Izagirrek bere lanbidea, eta hor legoke bere kroniken arrakastaren giltza IÑAKI MENDIZABAL ELORDI

K

azetari “destajista” dela dio, baina bere lanbidearekin maiteminduta dago. Jakin-minak bultzatuta, begirada trebatuta, hurbiltasuna praktikatzen du bere bidaietan, eta emaitza begi-bistan dago: bere kroniketan bizitza ageri da borborka.

Zerk bultzatuta aukeratu zenuen kazetaritza? Oinarria jakin-minean dago, kezkan. Beste lurralde batzuk ezagutzeko eta beste pertsona batzuk nola bizi diren ikusteko jakin-mina neukan. Besteengana hurbiltzeko modu ona da kazetaritza, gizarte desberdinak sakonki ezagutzeko aukera ematen duelako.

Eta ‘freelance’ moduan zabiltza hasieratik. Bai. Horrek askatasuna ematen dit nire egutegia antolatzeko, nik nahi ditudan gauzak egiteko, enfokeak nik nahi ditudan moduan egiteko, formatoa aukeratzeko. Askatasun hori gehiago estimatzen dut freelance izateak ematen dituen desabantailak baino.

Eta bidaia-kate luze batek piztu zizun gaur duzun grina hori.

horiek apur bat zabaltzen ahalegindu naiz, niretzat eta irakurleentzat.

Bai, kontinente ezberdinetako sakonetara joan nintzen, eskarmentu handiko bidaiariekin, Josu Iztueta tartean, eta hor ikusi nuen bidaia eta kazetaritza uztartu litezkeela. 24 urterekin egin nuen hori dena. Ikusi nuen istorio politak topa nitzakeela bidaiatzen. Niretzat master baten antzekoa izan zen abentura hura.

Zein da kazetariak eduki behar duen jokabidea? Eta non dira mugak?

Gero, apur batean kanpokoak utzi eta bertakoari erreparatu zenien. Begiratu aldaketa?

PROFILA

Ez zen prozesu kontziente bat izan, baina nire etxe ondoan, Ulia mendian, hogei urtez bideak zaindu dituen jubilatu baten istorioa kontatzen konturatu nintzen urrutira joan gabe ere konta zitekeela zerbait interesgarria, oso berezia. Baina begirada entrenatu behar da horretarako. Nik 24 urterekin ezingo nuen hori egin. Begirada hori lantzeko urteetako prozesua behar izan dut.

Bidaiatzean zer ikasi duzu zutaz? Ez naiz introspekzio zalea. Esango nuke bidaia horietan begirada trebatzen ikasi dudala. Modu profesionalean bidaiatzeak adi ibiltzea eskatzen dizu. Dena aprobetxatu behar da. Eta ikusi dut baita gure etxeko leihoak estuak direla. Leiho

Errespetua da jarrera nagusia. Eta gero jendeari denbora eskaini behar zaio, bestela harremana hotzagoa izaten da eta istorioa ez da berdin ateratzen. Nik asko ikasi nuen Euskal Herrian bertan egin nituen

● Jaioterria. Donostia, 1976. ● Lanbidea. Kazetaria. ● Lanak. Bidaia kronika eta errepor-

taia ugari idatzi du azken hamar urteotan (National Geographic, Altaïr, Lonely Planet Magazine, Euskal Herria, Nora...). Egunkarietan ere kolaboratzaile ohikoa da. Pangea espedizioan parte hartu zuen (2000-2001) eta Rikardo Arregi saria eman zioten orduko hartan idatzitako lanengatik. Liburuak ere baditu idatziak, tartean ‘Los sótanos del mundo’ (2005), ‘Plomo en los bolsillos’ (2005) eta ‘Cuidadores de mundos’ (2008). Sari asko jaso du azkenaldian, besteak beste Manos Unidas kazetaritza saria (Boliviako haur meatzarien lanagatik) eta Essery saria (Groenlandiakoagatik).

erreportajeekin. Azkenean elkarrizketa zena solasaldia bihurtzen zen, konfiantzaren poderioz. Denbora galtzearen kontu hori onuragarria izan daiteke, oso praktikoa da batzuetan. Kapuscinski maisuak esaten zuen bati buruz bere bizitzaren puska txiki bat konpartitu gabe.

Eta zein izango da zure hurrengoko bidaia?

Zure ustez partziala edo inpartziala behar du izan kazetariak? Neutraltasuna eta objektibotasuna kontzeptuak aipatuko nituzke nik. Askotan ezin duzu neutrala izan, baina beste kontu bat da objektiboa izatearena. Hau da, inplikatzea zilegi da, eta beharrezkoa askotan, baina errealitatea kontatu behar da objektibotasunez.

Boliviatik bueltan erreportajeak idazten hasi nintzen eta batzuk argitaratu dira. Gero, hango koadernoak hartu eta konturatu nintzen istorio eta testigantza on asko nituela kontatzeko; erabaki nuen hasiko nintzela idazten eta orrialde mordoxka bat idatzi dut jada. Ez dakit horrek liburu baterako emango duen.

Osasuntsu ikusten duzu XXI. mendeko kazetaritza?

Bidaietarako koadernoa edo grabagailua nahiago?

Komunikazio enpresak krisian daude eta horrek eragina dauka egiten duten produktuan, baina ez da nahastu behar komunikazio enpresen krisia kazetaritzarekin. Bide berri asko zabaltzen ari dira kazetariontzat, eta oso bizi sumatzen dut nik ofizioa. Kazetaritza oso ona topatzen dut liburuetan, blogetan, interneteko webguneetan, Periodismo Humano, Frontera D, Pikara bezalako atarietan. Beste kontu bat da errentagarriak diren edo ez, duin kobratzeko aukerarik dagoen edo ez.

Hamar urtetan lehenengoz erabili dut grabagailua. Boliviara eraman nuen. Ez dut atsegin, askotan grabagailua oztopo txiki bat delako. Hori bai, oharrak hartu eta gero segidan errepasatzen ditut, garbira pasatu eta osatu.

Baina badira desabantailak ere, eta ez gutxi. Bai, ez daukazu egonkortasun ekonomiko bat, beti jendearen atzetik ibili behar duzu, ate-joka. Baina hori ez da horrenbesteko arazoa niretzat, bizi-modu sinplea daramadalako.

Damututa ez, beraz.

Aurrerantzean ORTZADAR-en idatziko du Izagirrek, hamabost egunetik behin

Ez, inondik inora.

Baina ohiko medioetatik kanpo publikatzen duzu gehienetan. Bai, asko interesatzen zaidan kontu bat da. Egunkari batzuk atzera botatako erreportaje batzuk gero ibilbide kuriosoa izan dute. Interneten, blogean eta aldizkari digitaletan publikatu eta gero, handik ia urte batera, hasieran ezetz esan zidan ohiko komunikabide bat etorri zen erreportajea erosi nahian. Bide berriak ireki zaizkio kazetariari, eta aprobetxatu egin behar dira. Oraindik berde samar daude, baina hor daude eta baliagarriak dira. Freelance bezala lan egiten dugunontzat aukera aprobetxagarria da.

Nekagarria ere bai. Ideala denak norberaren atzetik ibiltzea da, baina egoera ez da hori eta moldatu beharra dago. Sare sozialak zaindu, blogean idatzi, denetarik egin behar da. Baina horrek gauza onak ere baditu, jende berria hurbiltzen zaizu eta irakurlearekin zuzeneko harremana duzu.

Izagirrek Groenlandian eta Pakistanen aurkitu izan ditu paisaiarik harrigarrienak. ARGAZKIA: JOSU IZTUETA

Angolara joango naiz seguruenik. Pelikula bat egiteko asmoa daukagu, Kapuscinskiren liburu bati buruz egin nahi dugu.

Eta liburu berriren bat kaleratzeko asmorik bai?

Hamabost egunetik behin idatziko duzu gurean. ORTZADARera zer dakarzu? Guretzat arrotzak diren gizarte batzuetako istorioak, askotan pentsaezinak diren bizimoduen kontakizunak.


08 // Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

Ortzadar  

Revista de ocio y cultura.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you