Page 1

Larunbata, 2011ko martxoaren 26a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

Imanol Marrodan Bilbon erakusten ditu azken arte-lanak [6. orrialdea]

Mireia Gabilondo ‘Mugaldekoak’ filma eta ‘Hostoak’ ikuskizuna ditu ikusgai [4-5. orrialdeak]

www.deia.com

205. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko martxoaren 26a

L I T E R AT U R A > O R O I T Z A P E N A K

mikelhernandezabaitua “Gure kalitate literario hutsa ez da igo Aresti, Saizarbitoria, Atxaga eta abar hasi zirenetik hona” “Arras ezberdina ikusten da Euskal Herria euskaraz ikasi ondoren”, dio Mikel Hernandez Abaituak bere liburu berrian. Literatura, politika, musika... hainbat gai errepasatzen ditu irakasle honek, memoria modura aurkeztuta KAROLINA ALMAGIA Literatura, politika edo musikari buruzko bizipenak eta gorabeherak ditu gai nagusi Azukre xehea, gatz larria (Alberdania) liburuak, Mikel Hernandez Abaituaren (Gasteiz, 1959) ezohiko memoriak. Etorriko haiz nirekin eta Ohe bat Ozeanoaren erdian eleberrien eta Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza tesi-liburuaren egileak nostalgiarik barik begiratzen dio iraganari.

‘Azukre xehea, gatz larria’. Izenburu luzea aukeratu duzu. Normalean, izenburuak nahiko azkar etortzen zaizkit burura, gehiegi pentsatu gabe, baina kasu honetan bat baino gehiago nituen gogoan, eta zalantza handiak izan nituen aukeratzeko orduan. Ez nuen izenburu arruntegia nahi, Oroitzapenak adibidez, edo Oroitzapen autobiografikoak. Bizitza gazi-gozoa da eta, hortaz, oroitzapen batzuk kontatzean logikoa da gauza gozoak eta gaziak idaztea, azukrea eta gatza. Hala ere, Oroitzapen gazi-gozoak izenburu arruntegia iruditzen zitzaidan, eta azukren artean xehea denez nire gustukoena, eta gatzetan, berriz, larria, ba horrela jartzea erabaki nuen. Lagun azkoitiar batek aspaldi esan zidan bere etxean sal gorda-ri gatz larria esaten ziotela. Saizarbitoriak izeba bati galdetu eta hark baietsi egin zion gauza asko zirela xeheak eta larriak Azkoitian.

Zerk eraman zaitu memoria hauek idaztera? Nire lehen ipuin-liburuaren 2. edizioa ateratzeko orduan, “epilogo autobiografiko-sentimental” bat idaztea otu zitzaidan. Halaxe izendatu nuen. Nahiko oharkabean pasatuko zela pentsatu nuen, baina berehala hasi zitzaidan jende asko esaten zein polita zen, zein ongi idatzita zegoen... eta horien artean zegoen Alberdania argitaletxeko Inazio Mugika Iraola editorea ere; hark hitzatzea luzatzeko proposamena egin zidan, liburutxo moduan

Mikel Hernandez Abaitua, liburua aurkeztu zuen egunean. ARGAZKIA: ASIER BASTIDA argitaratzearren. Hasieran ezetz esan nion, ez nuela oroitzapen gehiago idazteko gogorik. Baina doktorego tesia bukatu nuenean pentsatu nuen saiakera lehorretik literaturarako pasabide gogorrean, nobela berri bat idazteko asmoa bainuen, egokia izango zela tarteko zerbait idaztea, eta hizkuntzaren eta kontakizunaren edertasuna bilatuz narrazio kutsuz idatzitako oroitzapen autobiografiko batzuk idaztea erraza izango zela iruditu zitzaidan. 80 bat orrialde idatziko nituela pentsatu nuen, baina 150 bat atera zitzaizkidan. Laudorio asko jaso ditut, nire fikziozko liburuekin baino gehiago, guztiz pozgarria ez dena, kar-kar-kar.

Baina beste gauza askotaz ere hitz egiten dut liburuan, musikaz adibidez. Hain zuzen, Euskal Filologia ikasten hasi baino lehen garrantzitsuagoa zitzaidan musika literatura baino.

Esan genezake literatura eta politika direla gogoeta hauen ardatza. Bistan da bi elementu horiek zure bizitza markatu dutela.

Zure ikasle garaian euskaldungo gaztearen barruan ETAren kontra berba egitea tabua zela kontatzen duzu liburuan. “Abertzale ezkertia-

Zure obran ‘euskal gatazka’ oso presente dago eta, liburuan aitortzen duzun bezala, istorioetan beti saiatu zara ekidistantzia agertzen. Zentzu horretan, sortzaile bezala mugatua sentitu zara? Ez naiz mugatua sentitu, errealitatea errealismo handiz kontatu nahi izan dudalako, edo saiatu behintzat, eta Errealitatea eta Egia alderdi politiko guztietatik ekidistante daude. Bestalde, hainbat ipuin fantastiko ere idatzi ditut.

“Euskal gatazkaz idatzi dudanean, errealitatea errealismo handiz kontatu nahi izan dut”

rra ez izatea bekatu mortala zen”. Gaur egun, zer-nolako sentimenduak dituzu garai hura gogoratzean? Oso garai interesgarria izan zen, benetan. Tristea, zirraragarria, gogorra, kitzikagarria, pozgarria, latza... baina garai historiko guztiz interesgarria: diktadura baten amaiera eta demokrazia baten hasiera ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, gero.

Atzera begira jartzen zarenean, euskalgintzan egin den bidea harrigarria iruditzen zaizula esan duzu. Lehengo egunean Joseba Intxaustiri ere horrelako zerbait irakurri nion elkarrizketa batean, eta hura ni baino zaharragoa da; beraz, ongi daki zertaz ari den. Baina gurea bezalako herri bat 50 urtean euskaldundu daitekeela uste duenak ez daki ezer soziolinguistikaz. Hortik baikortasunak eta ezkortasunak.

Oso gertutik jarraitu duzu euskarazko literaturaren bilakaera. Nola ikusten duzu gaurko panorama? Oso ondo. Ni idazten hasi nintzenean baino askoz ere gehiago idazten eta argitaratzen da. Gure hizkuntza literarioa ere asko hobetu da. Baina, nire ustez, gure kalitate literario hutsa, kopuru kontuak alde batera utzita, ez da igo Aresti, Saizarbitoria, Atxaga eta abar hasi zirenetik hona.

Saizarbitoriak badu ordezkorik? Ezein idazle ez da ordezkaezina eternitate luzean. Baina, epe laburrean zaila izango da Hamaika pauso baino eleberri hoberik idaztea. Nire ustez horixe da oraingoz gure gailurra nobelagintzan. Ehun urte barru garbiago ikusiko dutelakoan nago, oraingo kritiko gehienak ere iritzi berekoak izan arren.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz Beramendi Portadako argazkia: Oskar Martínez Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko martxoaren 26a

Ortzadar \\ 03

Kritika

Beste panfleto bat idazteko prest

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

A

AZKEN eguberrietako oporretan lan bat hartu nuen etxean egiteko: neure testu batzuk errebisatu behar nituen, berrargitaratzeari begira. Testu zaharrak ziren, orain dela 20 urtekoak, eta dudarik gabe izango zuten zer zuzendua, Euskaltzaindiak aldi horretan emandako arauetara moldatzeko, besteak beste. Aurrez pentsatu gabeko beste arazo bat topatu nuen, ordea: istorioek ez ninduten konbentzitzen, herren egiten zuten, eta akatsak ez ziren moldaketa arin batekin konpontzeko modukoak. Hortaz, erabaki nuen aspaldi agortutako liburu haiek hobeto zeudela betiko deskatalogatuta. Ondorio on eta txarrak atera litezke kasu honetatik: onak, orain hobeto idazten dudala eta ez dudala galdu autoesijentzia maila bat; txarra, beharbada orain balekoa iruditzen zaidan nire testu bat ez dela izango objektiboki hain txukuna. Dena dela, gaur ez dut norbere testuen zahartze edo berritzeari

Pozik nago panfleto hura idatzi izanaz, balio literario eskasa badu ere Haserre nago munduko potentzien zinismoarekin, txepelkeriarekin

buruz hitz egin nahi; hau dena burura etorri zait, bazterrean utzi nituen liburu haietako bat delaeta: Joxeme gerrara daramate haur ipuina, 1991n idatzia, Golkoko Lehenengo Gerra garaian, hain zuzen ere gerra huraxe baitago istorioaren muinean eta motibazioan. Gogoratzen ez dutenentzako argibideak: Saddan Husseinek gobernatzen zuen Irakek Kuwait inbaditu zuen, herrialde hori historikoki Iraken zatia zela eta britainiarrek beren interesetarako artifizialki bereizi zutela argudiatuta; nazioarteko koalizio batek, Bush aita presidente zuen AEB buru zela eta Schwartzkopf jeneralak gidaturik, eraso bortitza jo eta Kuwaitetik kanpo bota zituen irakiarrak, nahiz Hussein agintetik kendu ez (Iraken kontrako bahimendua hasi zen gero, eta handik urteetara Iraken inbasioa, Bush semearen garaian, baina hori beste gerra bat da, beste istorio bat). Gerra hura haurrentzat modu alegorikoan esplikatu eta salatu nahi zuen panfleto bat da Joxeme gerrara daramate delako ipuina, panfletoei sarri (baina ez derrigor eta beti) gertatzen zaien bezala gaizki zahartu dena. Pedagogismo gehiegi du, datuen pilaketa, egituran desoreka zenbait, eta orduan pil-pilean egon arren gaurko haurrei urrunak zaizkien hainbat kontzeptu (soldadutzaren eragozpena, insumisioa...). Hala eta

Erakusleihoa

guztiz, eta hauxe da gaur esan nahi nuena, pozik nago panfleto hura idatzi izanaz. Nahiz eta balio literario eskasa izan eta eragin praktikoa are eskasagoa, norbere kontzientziaren neurgailua behintzat bada, sumintzeko geratzen zaigun gaitasunaren ispilu, injustiziaren aurrean EZ! esateko ohitura ez galtzeko akuilu, desadostasun indibidualak kolektiboki ere adierazteko, aldarri sozialak kulturara ere eramateko. Orain bi aste, orri honetantxe, munduko arazoen aurrean artistak isilik geratzeko eskubidea goraipatzen nuen, zarata mediatikoaren erdian topikoen parrasta gizentzeak ez diolakoan ekarpenik egiten ez arteari ez munduari. Gaur, ordea, kontraesanean nagoela jabetzen naizen arren, alderantzizkoa defenditu nahi dut: alegia, kasu batzuetan ozen egin behar dela protesta, kalean eta egunkarietan, uzten diguten tarte guztietan, nahiz eta ez jakin ezertarako balioko duen, edo nahiz eta jakin ez duela ezer askorako balioko. Libiaren kontrako inbasio inperialista eta bidegabearen hasieran idazten ditut lerro hauek, guztiz haserre mendebaldearen zurikeriarekin, munduko potentzien zinismoarekin, gure agintarien txepelkeriarekin. Misilik ezean, gure langintzaren arma xumeak geratzen zaizkigu idazleoi, musikariei, marrazkilariei... Ni neu, beste panfleto bat idazteko prest.

Salduenak

Kriseiluaren argipean

Lurra, zorua bailitzan

Bere aitaren alaba

Beheko suaren inguruan kontatutako ipuinak

Benetazko garapen iraunkor baten alde

Familiako sekretuak lehertzen direnean

Lugoko hegoaldeko lurralde gogorra da Caurel. Mendizerretan, oraindik ere, arranoak hegan ikus daitezke, eta baso itxi eta ilunetan otsoen ulua entzuten da. Hantxe kokatu zuen Folek dorretxe eder antzinako bat. Negua da eta Abrantes etxeko ugazabak etxera itzuli dira. Denak beheko su handi baten inguruan eserita daude. Kontukontari hasi dira beldurrezko ipuinak esaten eta, ezerezetik, sorginak, otsoak eta mamuak ateratzen hasi dira. Jose Mari Navascuesek itzulitako eleberria.

Munduak inoiz ez bezalako arazo ekologikoak ditu, eta haren etorkizuna bera ere kolokan egon daiteke. Kantauri itsasoko arrantza ia bukatu, eta armatutako atunketarietan doaz arrantzaleak munduko hainbat itsasotara. Legea nahi erara baliatu dugu natur-guneak garapen eroaren hankapean hartzeko. Atzerako bidaiaren unea heldu delako, gogoetatzeko gonbita egin nahi dizu liburu honek. Etorri garen bezalaxe, irteera aurkitzea berez zaila izango dela jakinik ere, has gaitezen atzera.

Hiru ahizpa dira Jon Muñozek euskaratu duen eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten kariaz. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak… Postre garaian, berriz, luze ernemuindutako bonba lehertu da: komentario zaurigarri baten ondoren, familiako sekretu bat agerian geratzen da.

Egilea: Anxel Fole Sánchez Argitalet.: Alberdania-Elkar Generoa: Narratiba

Egilea: Iñaki Petxarroman Argitaletxea: Txalaparta Generoa: Saiakera

Egilea: Anne Berest Argitaletxea. Alberdania Generoa: Narratiba

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. 3 Mariak

1. Moroak gara behelaino artean

Arantxa Urretabizkaia. Erein

Joseba Sarrionandia. Pamiela.

2. Kriseiluaren argipean

2. Autopsiarako frobak

Anxel Fole.Elkar-Alberdania

Koldo Izagirre. Susa

3. Zu zara orain txoria

3. Konkistak 500 urte

Mikel Etxaburu Osa. Elkar

Batzuk. Nafarroa Bizirik! ekimena

4. Sakoneta

4. Haserretu zaitezte!

Xabier Mendiguren. Elkar.

Stephane Hessel. Denonartean

5. Maitasunezko oihua...

5. Eskarmentuaren paperak

Kyoichi Katayama. Denonartean

Anjel Lertxundi. Alberdania

6. Ihesaldi politta

6. Surf

Anna Gavalda. Alberdania

Aitor Zuberogoita. Alberdania

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko martxoaren 26a

ZINEMA > `MUGALDEKOAK´

mireiagabilondo “Pilotu aliatuak salbatzeko beren bizitza arriskuan jarri zuten euskaldunak omendu nahi genituen” Mireia Gabilondok (Bergara, 1965) Tanttaka taldean eman du bere ibilbidearen parterik handiena. Aktorea, zuzendaria eta gidoilaria, urtetan aritu da antzerkian, telebistan eta zineman, ikuskizun arrakastatsu askotan parte hartuz. Berak zuzendu eta antzeztu duen ‘Mugaldekoak’ filma karteldegian dugu orain

KAROLINA ALMAGIA Mugaldekoak filmean 1940ko hamarkadan Comete izeneko Pirinioetako mugalarien sarearen lana kontatzen da, fikziozko trama eta pertsonaien bidez. Istorio berberarekin, Tentazioa ekoizpen-etxeak telesail bat egin zuen, iaz ETB1ean emandakoa. Lan bikoitz hau izan da Mireia Gabilondoren eta bere bikotekide Fernando Bernuesen erronka handienetariko bat. Ez bakarra, ordea. Izan ere, lan bat hurrengo batekin lotzen dute. Egun euskal antzoki nagusietan dabilen Hostoak ikuskizuna ere nekaezina dirudien andre honek zuzendu du.

Telebistatik pasa ostean, ‘Mugaldekoak’ zinema-aretoetara iritsi da. Telesailarekin alderatuta, zer ekarpen egiten du pelikulak? Gauza bat da pelikula, eta beste bat telesaila; oso desberdinak dira. Lehenengo pelikula egin genuen eta gero telesaila, beste trama eta istorio batzuk gehituz. Pelikulan Comete sarea nola sortu zen ikusten da eta hura gure historiako zati garrantzitsua da, askorentzat ezezaguna den arren. 1942. urtean, Europan II. Mundu Gerra gertatzen ari zela, euskaldun askok beren bizitza arriskuan jarri zuten Pirinioetan erortzen ziren abiadore aliatuak salbatzeko. Euskal mugalariek laguntzen zieten menditik pasatzen eta Hendaiaraino ekartzen zituzten. Hala lortu zuten 800 bat pilotu beren etxera bueltatzea, nazi eta frankistengandik ihesi. Pelikula honek gure omenalditxoa izan nahi du jende horrentzat guztiarentzat.

film honetan. Pertsonaia gehienek euskaraz egiten dute, herrietako jendeak garai hartan hizkuntza hori erabiltzen zuelako. Baina gero, nahitaez, gaztelania ere erabiltzen zuten agintariekin eta hori ere erakusten dugu; era berean, abiadoreek ingelesez hitz egiten zuten. Errealismoa garrantzitsua zen guretzat eta horretarako ezinbestekoa zen jatorrizko hizkuntzak mantentzea. Beste alde batetik, komunikazio-inkomunikazio hori erakutsi nahi genuen. Jatorrizko bertsioan horrela dago, eta horrela ikusiko da orain hemengo zinema-aretoetan, gaztelaniazko azpitituluekin. Baina badago beste bertsio bat gaztelaniara bikoiztuta dagoena, eta hori da Madrilen eta Bartzelonan erakutsiko dena.

Zer moduz joan zen telesaila? Hura programatzeko orduak eta datak ez ziren izan onenak, ezta? Bai, gu pena pixka batekin geratu ginen. Hasieran egun batean jarri zuten, gero eten egin zuten telesaila udaran, eta berriro jarri zutenean jendeari zaila egin zitzaion haria jarraitzea. Dena den, ikusi zuen jendeari asko gustatu zitzaion.

Garaikoa izanda, garestitxoa izan behar zuen. Zuen apusturik handiena izan da? Handienetariko bat, bai. Lan aldetik oso proiektu handia eta zabala izan da. Hau duela bi urte grabatu zen, baina urtebete atzerago egin behar duzu hasi ginenetik. Eta oraindik bikoizketarekin gabiltza. Garaikoa izanda, beti garestitzen da apur bat: dekoratuak, jantziak, kalean grabatzeko zailtasunak... Azkenean, Goizuetan eta Artikutzan grabatu genuen atalik handiena.

Zuzendari eta aktore lanak egin dituzu pelikula honetan. Ez da izan zoramen handia? Pixka bat, bai. Zaila eta gogorra izan da. Baina hasieratik plantea-

Baina, horretaz gain, beste gauza batzuk ere kontatzen ditu filmak, amodiozko istorioak barne. Horretaz aparte, garaiko pelikula bat da eta herri txiki bateko jendarteko harremanak erakusten ditu. Beraien arteko maitasun istorioak, iraganeko gertakizunak nola bueltatzen diren, gerraosteko bizimodu zaila, elizak eta alkateak zuten boterea... hori dena kontatzen da.

Jatorrizko bertsioan euskara da nagusi, baina beste hizkuntza batzuk ere entzuten dira. Nola planteatu duzue hori?

Bikoizketa-estudioan, sesio batean. IRUDIA:

Hizkuntza beste pertsonaia bat da

RUBEN PLAZA

tu zen horrela eta egia da zuzendari bat ondoan izateak lagundu didala. Aktore bezala, proiektua hain neurea izanik, batzuetan neketsua egiten zitzaidan, beste eginbeharra eten eta, ia-ia kontzentratzeko denborarik izan gabe, paperean sartu behar bainintzen. Dena den, egin beharrekoa egiten nuen eta pozik nago emaitzarekin.

Oso zaila da euskarazko film bat karteldegian mantentzea. Zuek baduzue esperientzia ‘Kutxidazu bidea, Ixabel’-ekin. Zer da huts egiten duenak? Oso zaila da gaur egun ikusleak zinema-aretoetara eramatea. Merkatua bera zaila da, are zailagoa bizi dugun egoeran, eta produktu amerikarrekin lehiatzeko diru gehiago behar da. Horregatik animatzen dut nik jendea pelikula lehenengo egunetan ikustera, ez baitago aretoetan zenbat denbora iraungo duen jakiterik. Kutxidazu-rekin oso esperientzia ona izan genuen, jende asko joan baitzen hura ikustera, baina

“Grabaketan zuzendari eta aktore lanak bateratzea gogorra da, zoramena”

IBILBIDEA

batek daki zer gertatuko den film honekin.

● Antzerkia. Gazte-gaztetik Tanttaka taldean hasi zenetik, genero guztiak jorratu ditu, bai aktore, bai zuzendari bezala, hauen artean Agur Eire Agur (1988), Flaminio (1989), Todas culpables (1994) eta abar. ● Zinea eta telebista. Fernando Bernuesekin batera, Kutxidazu bidea, Ixabel (2006) zuzendu eta interpretatu zuen. Martin (20032004), Jaun ta Jabe (2007) eta Ertzainak tele-saileetan ere hartu du parte.

Musika, ahotsa eta dantza uztartzen dituen ‘Hostoak’ ikuskizuna zuzendu duzu, Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeekin. Nolakoa izan da esperientzia? Polita. Dagoeneko, Arriagan, Kursaalen eta Gayarren erakutsi dugu, beste antzoki batzuen artean. Kukairekin lana egina nuen aurretik, baina Oreka eta Amaren Alabak-ekin ez, eta sorpresa izan da. Hiru hizkuntza horiekin ikuskizun bakar bat egitea erronka handia zen. Baina, lehenengo emanal-


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko martxoaren 26a

Ortzadar \\ 05

“Fernando eta biok bide beretik goaz, nahiz eta bidean eztabaidak eta tirabirak egon”

Mireia Gabilondo eta Isidoro Fernandez, ‘Mugaldekoak’ filmaren fotograma batean. diak eginak, publikoa hunkitu egiten dela ikusi dugu.

Zer beste egitasmotan zaude sartuta orain? Bada, Tanttakarekin egingo dugun hurrengo lana prestatzen hasi gara dagoeneko. Telebistarako ere proiektu berriak aurkezten gabiltza, Kukairekin ere beste ikuskizun bat egingo dut datorren urterako... Horretaz gain, paseatu, zinemara joan, alabarekin egon, eta halako gauzak egiteko gogo handiarekin nabil.

Fernando Bernuesekin egiten duzu lan gehienetan. Zure bikotekidea izanda, nola egiten duzue lantokiko tentsioak etxera ez eramateko, eta alderantziz?

Hori berari galdetu beharko genioke. Baina tira, seme-alabak gurasoen bizitzara moldatu behar direla pentsatzen dugu guk, eta nik uste dut gureak ondo eraman duela. Txiki-txikitatik gure obra guztiak ikusi ditu, biretan gurekin eraman izan dugu... Zerbait geratzen da, eta egun antzerki mundura gerturatzen ari da. Mugaldekoak-en parte hartu du aktore bezala, nire pertsonaiaren neskamearen alabarena egiten, Angela izenekoa. Eta oso langilea da.

“Antzerkiaren egoera beti izan da txarra eta, hala eta guztiz ere, une onak ere bizi izan ditugu”

Pedagogian ez, ezta pentsatu ere. Egia esan, ondo ala txarto, antzerkia da egiten dakidan gauza bakarra, baina bizitzan gauza asko daude ikasteko eta egiteko. Sekula ez dago jakiterik zer gertatuko den.

Nola ikusten duzu euskal antzerkigintzaren panorama?

Nola sartu zinen zu mundu honetan?

Ez, etxera eramaten ditugu, karkar-kar... Beno, urteak dira eta oso ondo ezagutzen dugu elkar. Batzuetan tentsioak egoten dira, baina saiatzen gara horiek errodajetik eta etxetik kanpo uzten. Beste alde batetik, abantaila handia da hain ondo ezagutzen zaituen lagun batekin lan egitea, bide bakar batetik zoazelako, nahiz eta bidean eztabaida asko izan behar eta batzuetan frontoian bezala ibili. Kontuak kontu, oraingoz elkarrekin jarraitzen dugu, lanean zein etxean, kar-kar.

Bada, 16 urte nituela, antzerki talde bat sortu zen institutuan eta nik izena eman nuen bertan. Urte pare bat horretan ibili eta gero erabaki nuen hura ikasi nahi nuela, eta sortu berri zegoen Donostiako Antzerti Eskolan sartu nintzen. Baina etxekoak kontentatzeko Pedagogia ere hasi nintzen ikasten. Goizez joaten nintzen Zorroagara, eta arratsaldez Antzerki Eskolara. Oso gustura sentitu nintzen hasieratik mundu horretan, eta han nengoela Tanttakatik dei bat jaso nuen beraien lan batean parte hartu nahi nuen galdetzeko. Hortik aurrera, partaide bezala geratu nintzen taldean. Beraz, hauxe da egin dudan lan bakarra.

Eta alabak zer moduz eraman du guraso artisten bizimodua?

Eta imajinatzen duzu gaur egun zure bizitza beste lanbideren

batean? Pedagogo bezala, adibidez?

Bada, alde batetik, oso ondo, gero eta profesionalagoak garelako, kalitatezko produktuak egiten dira, jende gazte asko ere hor dabil... Baina orain, krisia dela eta ez dela, gero eta zailagoa da honetan lan egitea. Dena den, hor jarraitzen dugu. Eta egia da antzerkiaren egoera beti izan dela txarra, baina hala eta guztiz ere, momentu onak ere bizi izan ditugu.

Zer lanekin gozatu duzu gehien zure ibilbidean?

Lan bat beste batekin lotzen du Mireia Gabilondok. IRUDIA: RUBEN PLAZA

Momentukoak izaten dira gozagarriak, eta batez ere dudatan jartzen zaituzten horiek. Baina hasierakoak beti gogoratzen dituzu emozioz, eta nire kasuan Agur, Eire, agur oso garrantzitsua izan zen. Baina Flaminio opera bufarekin ere oso ondo pasatu nuen. Egia esan, saiatzen naiz lan guztiekin ondo pasatzen eta barreak egiten.


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko martxoaren 26a

A RT E A > D I Z I P L I N A A N I T Z E KOA

IMANOL MARRODANEN PINTURA ATMOSFERIKOAK ETA BESTELAKO LANAK Apirilaren 30a bitarte, artista deustuarrak bere pinturak, eskulturak eta argazkiak aurkezten ditu Bilbon zabaldu berri duten Krisis Factory galerian KAROLINA ALMAGIA

B

ILBOKO hiri-erdigunean (Estrauntza, 7) zabaldu berri ditu ateak Krisis Factory galeriak. Apirilaren 30a arte Imanol Marrodanen artelanak erakusten ditu. Bilbon 1964. urtean jaio eta egun Gasteizen bizi den artistak, hain zuzen, pinturak, argazki pintatuak eta eskulturak jarri ditu ikusgai bertan. Pinturek eta argazki pintatu horiek aluminiozko oinarri bat dute eta horrek oso itxura industriala ematen die. Urte askoan ikertzen ibili ostean, teknika berezi hori garatu du artista bilbotarrak. Horren bitartez, Pintura atmosferikoak deitzen diren pieza horiek distira eta sendotasun itzela ematen dute. “Argia eta kolorea komunikazio tresna bezala hartu ditut”, azaldu dio artistak Ortzadarri. “Inpaktu emozional gogorra sorrarazten duten irudi edo metairudi ezinezkoen bilaketa izan da”. Horretaz aparte, eskultura serie bat erakusten du Marrodanek Krisis Factoryn. Eskultura hauek behinbehinekotasun itxura ematen dien materiala dute ezaugarri nagusi. Bukatu gabe egongo balira bezala ageri dira. Altzairuz forratutako aretoko lurrean, eskulturek instalazio

txiki baten modura eragin-trukea egiten dute. Azkenik, erakusketan badaude ordenagailuz egindako bi marrazki sinboliko ere, espiral itxura dutenak. Lan hauek guztiek “arrazoia eta intuizioaren arteko kontraesana islatzen dute”, artistaren esanetan. “Gizakiak sortu duen artifizioa, naturaren erritmoa aurrez aurre duela. Horixe da ideia. Egonkortasun emozionalaren beharra eta hori egonkorra den medio batean lortzeko zailtasuna. Kaosa eta egongaiztasuna, paradoxikoki sorkuntzara eramaten dutenak”. Imanol Marrodanek sekula ixten ez dituen serieetan lan egiten du normalean. Multzo bakoitzak espresio forma ezberdinak hartzen ditu: margolaritza, argazkilaritza, instalazioak, eskultura. Bide hauen guztien bitartez hizkuntza propio bat sortzen du. “Gero eta gutxiago interesatzen zait lineala den eta ezagut daitekeen arista-lana; horrek koherentzia faltsu baten itxura ematen du. Egilearen ‘ezaugarri zigilu’ deritzoten hori ez dut nahi. Oso esplorazio mugatua iruditzen zait; esperientzia pertsonalaren atal txiki bat besterik ez du islatzen”. Berak nahiago du “atlas moduko kartografia bat eraiki”, horrek islatuko baititu “are eta espe-

rientzia eta kezka gehien. Irakurketa askotariko eta norabide anitzeko mapa, alegia”. Dena den, aitortzen du gizaki bakoitzak “errealitatea interpretatzeko modu jakin batzuk” dituela. Beraz, “nahiz eta gauza ezberdinak egin, funtsean hari koherente eta eroale bat egoten da”. Marrodanen obran Ekialdeko korronte filosofikoen influentzia ageri da. “Filosofia horretatik gehien

interesatzen zaidana aldaketaren ideia da; existentziak etenik gabe aldatzen duela, ziklo naturalei esker. Ekialdeko filosofiek gizakiaren esentzia naturala eta bere konstante intuitiboak dituzte oinarri. Arrazoia eta intuizioaren arteko dualtasuna gizakiaren funtsezko osagarria dela uste dute. Naturarekin zerikusia duen oreka hori bilatzen da. Aitzitik, Mendebaldeko kultura erlijio judu-kristauan oinarritzen da. Eta bertan arrazoia da nagusi, eta intuizioa mespretxatzen da. Ezagutzen ez dugun hori beldurgarria dela irakatsi digute. Pentsamendua goraipatzen duen kultura da gurea,

Krisiaren beldur ez diren galeristak Pasa den azaroan zabaldu zituen ateak Krisis Factory galeria berriak. Bilboko erdigunean kokatuta (Estrauntza, 7), 84 metro karratu ditu eta astelehenetik larunbatera dago zabalik, goizez eta arratsaldez. Areto honen atzean, Inma del Villar eta Blanca Vallés daude, biak ere abokatuak eta artezale sutsuak. Fernando Biderbost artista bilbotarraren erakusketa batekin hasi zuten egitasmoaren ibilbidea. Geroztik, besteak beste, Iñigo Agirre eta Baroja Collet, Ramón Pérez eta Santi Rodriguezen obrak erakutsi ditu. “Sortzaile berriei zabalik gaude. Edozein kasutan ere, izen entzutetsuak eta gutxi ezagutzen diren artistak tartekatuko ditugu”, azaldu diote Ortzadarri. Krisiak ez ditu izutu emakume hauek eta hori frogatzeko lapurtu diote izena. “Arriskutsua da une honetan hau bezalako apustu bat egitea, baina atsegingarria ere bada. Artea eta ideia onenak krisitik sortzen dira. Arte garaikidea arlo hunkigarri bat zeharkatzen ari da: tekonologia berriak, erronka berriak, globalizazioa... Euskal Herria ez dago hortik kanpo eta horrela erakusten du. Mundu artistiko osoan daude onak diren sortzaile berriak”.

intuizio ahalbideak albo batera uzten dituena”. Imanol Marrodanen artelanetan ez da naturaren eragina lehenengo begirada batean ikusten. Are gehiago, elementu teknologiko eta industrialak oso presente daude bere obran. Baina, mendigoizale sutsua da Imanol, eta horrek bere izaera guztiz markatu du. Eta bere obrak intuizioa, subjektibotasuna, atmosfera, subkontzientea, isiltasuna, kontenplazioa eta halako kontzeptuak ditu ardatz. Kontraesana azaleraztea gustatzen zaionez, artistaren obrek itxura hotza eta industriala dute, baina, aldi berean, atmosfera epela, berezia, eta zirrara ere eragiten dute, argiari eta kolorearen tratamenduari esker. Sorkuntzan jarraitzen duen bitartean, Imanol Marrodan Gasteizko Udalaren kontrako auzi batean sartuta dabil. La inocencia, lo inesperado izenburuko bere obra publikoa beste leku batera eramango dute eta, artistaren ustez, “esentzia guztia galduko du”. Izan ere, artelan hori Euskaltzaindia plazan egoteko propio sortua izan zen bere garaian. “Hamar urte daramatzat borrokan. Alkatearen jarrera intrantsigenteak ez du errespetatzen, ez artelana, ez egilea. Nirea errebelio jarrera bat da. Prezioa oso altua da, baina duintasuna mantentzearen satisfazioa bera ere handia da. Alkatea ahaztuta egoten denean ere, eskulturak bizirik jarraituko du. Prozesu naturala da”.

“Gero eta gutxiago interesatzen zait artistaren ‘zigilu propioa’ deitzen duten hori” “Gasteizko Udalaren kontrako auzia errebelio jarrera bat da, duintasun kontua”

Imanol Marrodan eta Krisis Factoryko zuzendari Blanca Vallés, erakusketan. ORTZADAR


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko martxoaren 26a

Ortzadar \\ 07

KOADERNO BIDAIAK X >

HOGEI PAPER-GERUZA Etorkinak milaka pilatzen ziren XIX. mendeko New Yorkeko apartamentu kalamastretan; etxe haietako barrunbe eta istorioetan barrena murgiltzeko aukera eskaintzen du oraindik ere Orchard kaleko 97. zenbakiko eraikinak ANDER IZAGIRRE WWW.ANDERIZA.COM

J

ULIUS Gumpertz lan bila atera zen etxetik eta betiko desagertu zen. Lanpostua galdu berri zuen, 1873ko krisi latz hartan New Yorkeko lau biztanletik bati gertatu zitzaion bezala, eta ezin zuen jada familia mantendu. Ordura arte, Lower East Side auzoko lantegi batean zapatentzako larruzko takoiak mozten zituen emigrante judu alemaniar honek, eta horrela lortutako soldata eskasarekin pisu txiki eta ilun baten alokairua besterik ezin zuen ordaindu: egongelatxo bat, sukalde estua eta logela bakarra. Eta han bizi zen, etxeko lan guztiez arduratzen zen Nathalie emaztearekin eta lau umerekin. Gumpertz ez zen sekula itzuli. Lagunak auzoan gora eta behera ibili ziren egun batzuetan bere bila, baina ez zuten arrastorik topatu. Agian zorrak zeuzkalako hil zuen norbaitek, agian hiritik iheska joan zen hainbat langabetu etsituk garai hartan egin zuten bezala. Nathaliek bere gain hartu zituen hiru alabak (laugarrena, seme txikia, beherakoak hil zuen azkar) eta auzoko beste emakume askok baino hobeto egin zion aurre kolpe latzari: ez zen prostituzioan hasi (garai hartan, hiru emakumetik batek horixe egin zuen familia mantentzeko), ez zuen babesik eskatu emakume behartsuentzako aterpetxeetan (hala eginez gero, seme-alabak kentzen zizkieten: gizarte hartan pobrea erruduna ere bazen, eta gurasoen porrotak ematen zien eredu txarretik aldentzen zituzten seme-alabak). Nathalie josten hasi zen etxean bertan eta neskatilek, eskolatik itzultzen zirenean, lagundu egiten zioten lanean. Urte batzuk beranduago, aitaginarrebaren herentzia txiki bat jaso eta Upper East Side auzora aldatu zen alabekin, etxebizitza erosoago batera. Mende bat beranduago, 1988an, Gumpertz familia bizi izan zen Orchard kaleko 97. zenbakiko etxea zaharberritzen ari ziren. Haien pisuko hormetan hogei paper-geruza kendu zituzten. Etxe hura bost solairuko tenement bat zen, New Yorken XIX. mendean ugaritu ziren blokeetako bat, eskrupulu gutxiko eraikitzaileentzat negozio oparoa. Milioika emigranteren etorrerarekin, Manhattango irlan perretxikoak bezala sortu ziren lau, bost eta sei solairuko blo-

keak, apartamentu oso txikitan banatzen zirenak, Europatik iritsi eta Ellis Island-eko harrera zentroko bahea zeharkatu zuten familiak bertan bizi zitezen. Etxea zaharberritzen ari zirenek baieztatu zutenez, Gumpertz familia bizi izan zen etxea 1863 eta 1935 bitartean izan zen erabilia, harik eta lege berri batek etxeei bizi-baldintza duin minimo batzuk ezarri zizkien arte. Orduan, birmoldaketa garesti bati ekin ordez, jabeak eraikina ixtea erabaki zuen. Zabalik egon zen 72 urte haietan, Orchard kaleko 97. blokean hogei herrialdetako zazpi mila etorkin inguru bizi izan ziren. Horietako bat izan zen Julius Gumpertz, betiko galdu zena. Julius desagertu eta Nathalie neskekin joan zenetik, etorkin berri gehiago iritsi ziren eraikinera: errusiarrak, ukraniarrak, italiarrak, greziarrak, txinatarrak… Alokairurik ordaintzeko sosik ez zuten emigranteek kanpalekuak jartzen zituzten atzeko

Zabalik egon zen 72 urte haietan, 97. blokean hogei herrialdetako zazpi mila etorkin bizi izan ziren

Etorkin familia bat, 1910ean bizi ziren Manhattango apartamendu bateko gelan. patioetan, txabola-auzo bat ere sortu zen gaur egungo Central Parkeko lurretan, eta milaka langabetuk Manhattan superpopulatu, zikin eta gatazkatsuan gora eta behera ibiltzen ematen zuten eguna, txanpon batzuk irabazteko lantxo baten bila. Jaioterritik aurrezkiren bat zekartenek edo ogibideren bat lortzeko gai izan zirenek apartamentutxo eskas bat alokatzen zuten: gortinekin banatutako espazioetan bizi ziren familiak. Adibidez, Baldizzi-tarrak, Siziliatik paperik gabe etorritako emigranteak. Euren ondasunak ikusgai daude orain Orchard kaleko 97. blokeko bigarren solairuan: armairuak, kutxak, umeen ohe tolesgarriak, aita arotzaren tresnak, benefizentziak emandako gazta-kutxak… Gaur egun, 97. eraikina Tenement Museum-eko parte bat da, New York

altxa zuten emigranteen etxebizitzetatik bisitak eta ibilbideak eskaintzen dituena. Xehetasun handiz berregindako geletan erraza da berogailuaren inguruan bildutako familia haiek irudikatzea, etxezulo umel, ilun eta hotzetan negua pasatzen, lau horma hauen artean hazi zen Josephine Baldizzi amonaren hitz grabatuak entzuten ditugun bitartean. 1930eko hamarkadako arratsaldeak ditu gogoan Josephinek: aita egongelan arotz lan txikiak egiten edo neskekin kartetan jokatzen, eta ama jantziak almidoitzen, eltzeak xaboiaz eta espartzuaz garbitzen (”eltzeak indar handiz garbitzea gustatzen

IRUDIA: JESSIE TARBOX BEALS

zitzaion amari, `shine-em-up-Sadie´ deitzen zioten, Sadie leuntzailea!”) eta irrati-nobela italiarrak entzuten. Gaztetan Palermon ezkutuan ontziratu eta gurasoak berriz ikusi ez zituen amak irrati-nobela italiarrak entzuten zituen Manhattango apartamentuan eta malko lodiak irristatzen zitzaizkion masailetatik. Hori kontatzen du Josephine Baldizzi-k. Lower East Sideko maizterren etxeak bisitatzea komeni da. Hartara, Empire Stateko punta zorabiagarrira igotzen garenean, begirada beheraino iritsiko zaigu, sakon sakoneraino, Manhattango zimenduetaraino.

Manhattan superpopulatu, gatazkatsu eta zikinean gora eta behera ibiltzen ziren lan bila

‘Tenement House’, New Yorkeko Manhattan auzoan, XIX. mendeko etorkinentzako egindako etxebizitzak. IRUDIA: A. IZAGIRRE


KULTURA ETA AISIA

08 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko martxoaren 26a

JAGON galdera erantzunak 1. ‘Aita etorri izanak poztu du’ moldatu eta ‘Aita etorri izanagatik (kausa) poztu da’ esan daiteke? Kausa balioan ez dago gure literatura-tradizioan Aita etorri izanagatik poztu da bezalako egiturarik. Ez, behintzat, Orotariko Euskal Hiztegiko corpus osoan. Baletike kausazko perpausetan aspektu burutua adierazteko aditzforma jokatuak (Aita etorri delako/zelako poztu da) erabili izan direlako gertatzea hori, edo aditz-izena oinarri duen forma jokatu gabea (etortzeagatik) erabili delako. Kontua da izanagatik formaren erabilera guztiak balio kontzesibokoak direla. Adibidez, honako hau: Polik maite zuan bizibide ura bete arriskoan bizi izanagatik (Anabitarte, Poli, 43. or.)

2. Badakit Euskaltzaindiak ‘bailitzan’ bezalako formak ez dituela hobesten; baina, erabiltzekotan, nola behar du ‘egon’ aditzaren 3. pertsonak singularrean? Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki auzi horretaz. Gramatika batzordeak, ordea, horrelakoak baztertu gabe, beste egitura batzuk hobesten ditu: esaterako, balego bezala. Hortaz, literaturan (XX. mendekoan, oso berria baita) nola erabili den bakarrik esan dezakegu oraingoz. Menderagailua -EN dela aitortu arren (ikus EGLU, V), literaturan -AN bukaeradunak dira nagusi (bailuan, bailitzan, bailegoan eta abar) mendebaldeko testuak direlako edo.

3. ‘Indabak jan nahi ditut’ esaten badugu, zergatik ez esan ‘indabak jan nahiago ditut’? Nahi izan eta nahiago izan bi aditz dira, eta desberdin jokatzen dute askotan. Kasu honetan, nahi izanekin doan jan aditzaren objetuak aditz nagusiarekin egiten du komunztadura: Sagarra jan nahi dut, Indabak jan nahi ditut. Nahiago izanek, ordea, mendeko perpaus jokatugabea du osagarri; baina mendeko perpaus horretako aditzaren objektua da indaba, eta ez nahiago izan aditz nagusiarena: Nahiago dut (indabak jan). Ezezko perpausetan ere desberdin jokatzen dute bi aditz horiek: Ez dut egin nahi, Nahiago dut (ez egin).

www.euskaltzaindia.net

Euskaltzainen bilera batean ateratako irudia. ARGAZKIA: ORTZADAR

HAMAR URTE EUSKARAK SORTZEN DITUEN ZALANTZAK ARGITZEN JAGONET Euskaltzaindiaren kontsulta-zerbitzuak hamar urte bete ditu eta 800.000 bisita baino gehiago jaso ditu ORTZADAR

J

AGONET (http:// www. euskaltzaindia.net /jagonet) Euskaltzaindiaren kontsulta- eta aholku-zerbitzuak hamar urte bete ditu. Interneten bidez euskararen erabilera zuzena eta egokia eragiteko zerbitzua da, eta bi helburu nagusi ditu: batetik, herritarrak zerbitzatzea, eta bestetik, gure hizkuntzaren kalitatea bermatzea. Ortzadarreko irakurleek soberan ezagutzen dute zerbitzu hau, orrialde honetan bertan larunbatero laburpen txiki bat argitaratzen baitugu ondoko zutabean.

835.000 BISITA Euskaltzaindiak eman dituen datuen arabera, 2001eko martxoan abian jarri zenetik, 835.517 bisitarik kontsultatu dute JAGONET zerbitzuko galde-erantzunen datu-basea. Bestalde, hamar urteotan, posta elektronikoz galderak bidali dituzten 10.513 lagunek hartu dute banabanako erantzuna. Oro har, herritarrek hizkuntza mailan izan dezaketen edozein zalantza argitzeko kontsulta-zerbitzu informatikoa da JAGONET. Hala ere, euskara lanean eguneroko tresna duten sektore profesionalei zuzendua dago nagusiki (irakasleak, kazetariak, itzultzaileak...), beren lanak garrantzia handia baitu hizkuntzaren modernizazioan eta estandarizazioan. “Galdegile gehienak irakasleak edota ikasleak dira, baina denetarik dago; eta, gainera, mundu zabaleko leku askotatik bidaltzen dizkigute galderak”, azaldu dio Ortza-

JAGONET datu-basea Euskaltzaindiaren webgunean dago.

Euskaltzaindiaren egoitza nagusia, Bilboko Plaza Berrian. darri Joxe Ramon Zubimendi euskaltzain urgazleak eta zerbitzu horren arduradunak. Jakina denez, www.euskaltzaindia.net webgunean

hizkuntzaren arlo desberdinetako Euskaltzandiaren erabakiak aurki ditzake bisitariak: Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak (pertsona- nahiz leku-

izenak), Orotariko Euskal Hiztegia, Euskera aldizkaria, eta abar. Webgunean bertan, JAGONET galde-erantzunen datu-basea kontsulta daiteke. Izan ere, zerbitzua hizkuntza mailako kontsulta interaktiboak egiteko prestatua dago eta erabiltzaileak eskuragarri ditu Euskaltzaindiaren batzordeek aztergai izan dituzten galderarik ohikoenen erantzunak. “Gramatikaren alorreko zalantzak izaten dira ugarienak”, baieztatu du Zubimendik. Eta horien artean ohikoa da 11 zenbakia izen gisa erabiltzean sortzen den zalantza. JAGONET erabiltzen dutenek badakite idazkera zuzena martxoaren 11n dela. Zer gertatzen da, adibidez, Euskaltzaindiak kontu konkretu baten gainean oraindik erabakirik hartu ez duenean? Bada, euskal literatura tradizionalari begiratzen diola. “Tradizioari begiratzen diogu: euskal literatura klasikoari eta herri literaturari. Izan ere, tradizio horretan jasoa baitago gure arbasoen hizkuntzaaltxorra. Horrez gainera, jakina, bada beste iturri nagusi bat ere, iturri bizia: ahozko tradizio aberatsa”, azaltzen du Zubimendik. Hala bada, galde-erantzunen datu-basea emandako erantzunak bilduz osatzen doa. Une honetan, datu-basea 542 galdera-erantzunez osatua dago. Bestalde, euskaltzaleak bilatzen duena hor ere aurkitzen ez badu, orduan Euskaltzaindiari bidal diezaioke bere zalantza. Galdeleku informatiko hau posta elektroniko bidezko zerbitzu zuzena eta banakakoa da, eta pribatua galdegilearekiko. Kontsulta ahalik eta azkarren argitzen saiatzen dira horretarako propio izendatutako adituak.

Ortzadar 26/03/2011  

Euskaraz egindako aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you