Page 1

Larunbata, 2011ko otsailaren 26a

Maite

Arrotajauregi Mursego taldearen arima berezia

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

Percebeiroak Itsasoari so, adi-adi [7. orrialdea]

[4-5. orrialdeak]

www.deia.com

201. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko otsailaren 26a

L I T E R AT U R A > ’ 3 M A R I A K ’

arantxaurretabizkaia “Garbi dago zahartzaroaren inguruko ideologia falta zaigula oraindik ere, eta hori asmatu beharko dugu” Zahartzaroaren bizipozaren inguruan idatzi du Arantxa Urretabizkaiak 3 Mariak eleberrian, zahartzaroaren irudi tradizionala iraultzeko MIREN RUBIO Lagunek utzitako ganbara batean bukatu zuen iaz 3 Mariak izenburuko nobela Arantxa Urretabizkaiak, laneko geldiune bat aprobetxatuz. 12 urtez idazten aritu den eleberria borobildu zuen horrela, kazetaritzak denbora gutxi uzten baitio literaturarako, beretzat “askatasunaren eremua” horixe bada ere. Oraingoan, “zahartzaro berri bat asmatzeko” baliatu du fikzioa, 80 urteko Txuri, Gorri, eta Handi pertsonaiekin.

“Ez nuen pentsatzen gaztetan, baina gau hartan aitortu nion hitzez nire buruari ederra dela zahartzaroa”. Hala dio Txurik, zure liburuko protagonistak. Nobela bera horren aldarria dela esango zenuke? Ez da gogo jakinarekin egindako aldarria. Ni prest nago zahartzaroa aldarrikatzeko, eta akaso hori da nobelan islatzen dena. Baina, harritzen nauena zera da: gazteei buruz idazten duzunean, beti gazteak eta droga munduan, edo borroka politikoan, gaineratzen duzu. Zaharrak esaten duzunean, berriz, badirudi definituta dagoela. Eta nobela hau ez da zahartzaroaren ingurukoa bakarrik. Hala ere, iruditzen zait gizarte honek gorroto duela zahartzaroa, eta nik ez dudanez gorroto, zahartzeko modu berri bat asmatu behar dugula aldarrikatzen dut.

Nobelako protagonistak zaharrak direla diozu, edadetuak edo hirugarren adinekoak deitu beharrean. Baina ez zaharregiak. Bai. Nik zaharra naizela onartzen dut. Eta zer? Ez dira denak nire adinera ailegatzen. Gainera, zaharregia izatearen gauza hori oraingo gizarteak du, eta ez lehenagokoak. Garbi dago oraindik ere falta zaigula zahartzaroaren inguruko ideologia, eta horixe asmatu beharko dugu.

Horretaz orain jabetu zarete zu eta zure belaunaldikoak? Ni bai behintzat, eta ez naiz bakarra, gai honek interes handia baitu. Esaterako, AEBn baby-booma hemen baino lehenago gertatu da, eta orain 68koak jubilatzen ari dira.

tzen zela, eta hori kendu, eta mendia edo tontorra jarri nuela uste dut, ez zehazteko. Horretan ibili nintzen. Dena den, mitoak ere badio garai hartan denak antifrankistak ginela, eta hori gezurra da. Franko hona etorri zeneko argazkiak daude, eta haietan ikus daiteke nola etxeko leihoak bandera espainiarrez bete ziren. Hori aipatzen da, bai, baina gehiago ere sakondu ahal nuen. Hala ere, erabaki nuen ez zela aproposa.

Horrek dakartzan aldaketak aztertzen ari dira, bai diru aldetik eta baita ideologia aldetik ere. Zerbait gertatzen ari delako ari dira hori aztertzen. Guri ere iritsiko zaigu aldaketa hori, eta zerbait egin beharko dugu ez badugu zahartzaro tradizionala nahi; nire belaunaldiaren errua baita gaztetasuna gailurrean jarri izana.

Zahartzaroa irudikatzeko, pentsamendu eta bizimodu oso ezberdineko hiru pertsonaia aukeratu dituzu. Zergatik?

Belaunaldi horretako ordezkari nagusiak emakumeak dira. Gutxi ezagutzen ditugun belaunaldi bateko emakumeak?

Nobela honekin hasi nintzenean gure ama oraindik bizi zen, eta azken urteetan berarekin egotea zahar kontuak etengabe erabiltzea zen. Ni gauza hauei buruz hasia nintzen hausnartzen: nola zahartu, zer den zahartzea... Eta pentsatu nuen agian aproposa izango zela fikzioa erabiltzea modu ezberdin batean horiei buruz hausnar egiteko, eta pentsatzeko zer nolako zaharra izan nahi nuen. Horregatik esan nuen aurkezpenean nire nobelarik autobiografikoena hauxe dela.

Bai, dudarik gabe. Belaunaldi horri, eta akaso hauek baino pixka bat zaharragoak izan zirenei, aldaketa izugarria gertatu zitzaien errepublika garaian. Mundua zabaldu egin zitzaien denbora gutxian. Eta mundu hori Gerra Zibilarekin batera itxi zitzaien. Gerrarekin, eta gero ere bai. Ondoren, galtzaileak eta irabazleak gauza batean etorri ziren bat: emakumeak etxera bidaltzen.

Txuriren ahotsa aukeratu duzu kontakizunerako. Belaunaldi bat ordezkatzen duelako, akaso?

Eta atzetik etorri diren belaunaldiek ere ez dituzte entzun... Garai hartan Alemanian edo Frantzian zer egiten zuten irakurtzen duzu, nolako bikote harremanak zituzten, esaterako, eta abar... Hori ez ziguten kontatu, eta nire belaunaldiari iruditu zitzaion asmatzen ari zela aspaldian asmatua zena.

Bai, baina ahots horren ikuspuntutik ikusita. Hala ere, ez da erraza belaunaldi oso bat jasotzea. Jaiotza datak ez du nahitaez esaten zuk momentu bakoitzean zer egin behar duzun. Gainera, belaunaldi oso bat jasotzeko askoz ere ahots gehiago sartu beharko nituzke, eta nobela hau ez da azterketa soziologiko bat.

Emakume hauei ere, zuk nobelan aipatzen duzun zahartzaroko askatasuna alarguntzearen ondotik datorkie. Bai, behintzat, Txuriri.

Antzekotasunei erreparatuta, pertsonaia nagusiek baldintza batzuk partekatzen dituzte, eta horietako bat da Gerra Zibila.

Bai, sinesgarria dela uste dut. Nire inguruan ikusi dut emakume adindu askori, gizona galtzearen oinazearen ondoren, askatasun sentsazioa datorkiela. Hala ere, Txurik bezala, senarraren irudia offean gordetzen dute.

Hala da. Ni gazteagoa naiz, agian, baina Gerra Zibilaren ondorioek markatu dute maila batean nire bizitza. Horren inguruan buelta pixka bat eman nahi nuen nobelan.

Aske eta erraz irakurtzen da zure nobela. Ahizpak “sinpleegia” izateagatik kritikatuko zizutela ere esan zizun, ordea.

“Jaiotza datak ez du nahitaez esaten momentu bakoitzean zuk Memoria historizer egin behar koari lotuta ere, duzun” hala dio Txurik: “Alzheimerra baino bortitzagoa den amnesiak estali du herria”. Ez dut propio zer herri den aipatu, baina begi bistan geratzen da zein den. Momentu batean esaten nuen eguzkia Jaizkibel atzetik ezkuta-

Hamabi urtez aritu izan da nobela idazten Urretabizkaia. IRUDIA: G. ESTRADA

Bai. Irakurle klubetan ibiltzen da, eta ikasi du pittin bat liburuak aztertzen. Eta han kritikatu egingo zidatela esan zidan. Gure artean badago halako joera bat, zenbat eta gauza korapilatsuagoak egin, orduan eta aberatsagoa direnaren ustea izatearena. Gauza korapilatsuak aberatsak izan daitezke, baina korapilorik gabeak ere bai. Ni ahalegintzen naiz horretan oztoporik ez jartzen, behintzat.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz Beramendi Portadako argazkia: Javi Colmenero Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko otsailaren 26a

Ortzadar \\ 03

Kritika

Arrakastaren joan-etorriak

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

P

ARNASOKO jainkoek egingo balute idazle bat, balizko dohain eta onura guztien giltzari, azken orduan jakingo luke atea nori ireki: lehenengo, bere barneko adierazi beharrari; gero irakurleen estimazio eta haiekiko komunikazioari; gero, arrakasta komertzial eta mediatikoari; eta azken orduan isil-isilik, geroan iraunaraziko duen ospe hilezkorrari. Musen edo patuaren opari horiek guztiak jaso zituen Ivo Andritx idazle jugoslaviarrak (Jugoslavia dagoeneko existitzen ez bada ere, haren kasuan ez dago izendapen hori baino zehatzagorik: guraso kroaziarrak zituen, Bosnian jaio eta hazi zen, eta serbiarrekin ibili zen eskuz esku hego eslaviar guztien batasuna lortzeko, kanpoko potentziak –Turkia, Austria-Hungaria– Balkanetatik egotzita). Gaztetan militante abertzalea izan zen, I. Mun-

Titoren garaian ohore guztiak eskuratu zituen Ivo Andritxek Gerla zibilen ostean, sinboloa izandako idazlea aho batez arbuiatu zuten

du Gerran preso, gero aberriaren aldeko diplomatiko Vatikano, Paris, Madril, Ginebra eta Berlinen. II. Mundu Gerran etorri zitzaion idazteko astia, naziek okupaturiko Belgradon, etxe batean itxita zegoela ondu baitzuen bere obra gehiena, tartean Zubi bat Drinaren gainean, bere liburu nagusia, XVI. mendetik XX.era bitarteko Vixegrad hiri bosniarraren kronika biltzen duena, baita zeharbidez Jugoslavia osoarena ere, etnien arteko liskarrek zatitua eta arrotzek menderatua. Titoren garaian litezkeen ohore guztiak eskuratu zituen: Idazleen Elkarteko lehendakari, parlamentuko kide, edizio etengabeak, sariak, itzulpenak, eskola guztietan irakurria… eta 1961ean Nobel saria ere bai, idazle karrera oparo baten erramu koroa. Arrakastaren gailurrean zegoela, nori bururatuko zitzaion handik inoiz jausiko zenik? Gizakion eskertxarra zenbaterainokoa izan zitekeen sumatzeko aukera izan zuen azken urteetan: Vixegradeko bere etxea (zubi mitikoaren ondoan) Udalari oparitu zion Andritxek, bertan kultur etxea, museoa edo halako zerbait eratuko zutelakoan, baina herriko agintariek zer egingo eta saldu egin zuten, diru pixa bat ateratzeko. Deskalabrua, baina, gero etorri zen, Titoren heriotzarekin eta haren osteko gerla zibilekin; inork ez zuen jugoslaviarra izan nahi zentzu eku-

Erakusleihoa

menikoan, eta herrialde desagertu horren sinboloa izandako idazlea aho batez arbuiatu zuten denek. Vixegraden zeukan estatua Drina ibaira bota zuten Bosniako gerran. Gaur egun, han ibilitakoek kontatzen dutenez, ez omen da erraza Andritxen libururik topatzea liburu-denda batean, ez Serbian, ez Kroazian, ez Bosnia-Herzegovinan, ez Eslovenian, ez Montenegron, ez Mazedonian, ez Kosovon. Galdetuz gero begiratu makurra egiten dizute. Eta eskoletan irakasteari buruz, berriz, hobe ezer ez esatea. Dena dela, baikorra izan bedi Andritxen arima, zeru goienetik begira balego. Batetik, Emir Kusturicak Zubi bat Drinaren gainean eleberri mitikoa zinemara eramateko asmoa adierazi du; eta, bestetik, oraintxe bertan euskaratu berri da delako nobela, Karlos Zabalak itzulia, Literatura Unibertsala bildumaren barruan (amaierara iristen ari den bilduma, bide batez esanda, aurrera jarraituko duen edo ez ez dakigularik, oraingoz behintzat). Lan gaitza egin du Zabalak: itzulpena ez ezik, sarrera bat, transkripzio eta ahoskera oharrak, mapak, bertako kultura eta historiari buruzko glosario bat… Andritxen eleberri guztiz ederrak merezi zuen bezalako itzultzailea topatu du gurean. Ea hemendik aitzina arrakasta berreskuratzeko kanpainari ekiten dion, Pirinio ertzetik Balkanetara.

Salduenak Fikzioa

Ez Fikzioa

1. 3 Mariak

1. Moroak gara behelaino artean?

Arantxa Urretabizkaia. Erein

Joseba Sarrionandia. Pamiela

2. Zubi bat Drinaren gainean

2. Autopsiarako frogak

Ivo Andritx. Elkar

Koldo Izagirre. Susa

3. Fucking artists

3. Eskarmentuaren paperak

Xabier Montoia. Elkar

Anjel Lertxundi. Alberdania

4. Ogi hutsa

4. Abestiak eta poema kantatuak

Mohamed Xukri. Igela

Xabier Lete. Elkar

5. Sunset Park

5. Bar Puerto

Maitasunezko oihua, munduaren erdian

Paul Auster. Alberdania

Kirmen Uribe. Elkar

6. Maitasunezko oihua, ...

6. Espainolak eta euskaldunak

Japonian inoiz gehien saldu den amodiozko istorioa

Kyoichi Katayama. Denonartean

Joxe Azurmendi. Elkar

Sakoneta

Narrazioak eta olerkiak

Errealismotik esperperpentora hogeitalau ordu eskasean

Azkue saria irabazi zuten egileen narrazioak

Ertzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak… Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturiko baserria, Sakoneta, hustera zetozenean. 24 ordu eskasean, hainbat pertsonaia gurutzatuko dira, nor bere amets eta esperientziekin, eta guztien berri emango digu nobela labur eta koral honek, 48 atal laburren bidez, errealismotik esperpentora egiten duena.

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak deitutako 2009ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gain, irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek. Mikela Atxoarena (narrazio bat eta olerki bat), Maialen Akizu (narrazio bat eta olerki bat), June Ugalde, Lorea Solana, Nerea Eizagirre (narrazio bi), Amaia Iturriotz, Leire Arenas (olerki bi) eta Nerea Ibarzabal dira egileak.

Bi nerabe, Japoniako hegoaldeko herri batean, XX. mendeko 80. hamarkadan. Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten ari direla elkar ezagutu eta maitemintzen dira. Sakutarô mutil argia da, sarkastiko samarra. Aki neska bizkorra da, ederra eta entzute handikoa.Japonian inoiz gehien saldu den istorioa da. Katayanaren errezeta: maitasuna eta kontrapuntua ezartzen dion heriotza uztartu ditu. Eta bi neraberen bizitzari eta gizarteari buruzko gogoetak erantsi dizkio.

Egilea: Xabier Mendiguren Generoa: Narratiba Argitaletxea: Elkar

Egilea: Hainbat egile Generoa: Gazte literatura Argitaletxea: Euskaltzaindia

Egilea: Kyoichi Katayama Generoa: Narratiba Argitaletxea: Denonartean

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko otsailaren 26a

E LUKSAI RK RA I Z> KPEOTA M P E> SMP AE R I SMAE NGTA O NLZAÁ L E Z

maitearroitajauregi

Txeloa da Maite Arroitajauregi eibartarraren instrumentua, baina hori ez ezik beste hainbat musika-tresna ere baliatzen ditu gaur egun. IRUDIA: JAVI COLMENERO

MURSEGO; IRUDIMEN ITURRI, ASKATASUNAREN ISPILU Plater berri bat egiteko saltseatzen dabilen sukaldaria bezala edo, agian, edabea prestatzen ari den sorgina bezala, zartaginez, eltzez eta lehengai ugariz inguratuta imajina daiteke Maite Arroitajauregi kantuak sortzen ari denean; lurrun artean, koilaraz dastatzen, usaintzen, gozatzen. Bere saltsan. Bere azken edabeak Bi izena du eta, logikari jarraituz, Bat-en atzetik etorri da OLATZ PRAT

M

AITE Arroitajauregi Eibarren jaio zen duela 30 urte pasatxo. Mursego (saguzarra portugaleraz), 2009ko hasierako hilabeteetan jaio zen. Baina zergatik Mursego? “Portugesa izugarri gustatzen zait eta mursego hitza bere sonoritatea dela eta aukeratu nuen. Dena den, gero eta identifikatuago sentitzen naiz animalia hauekin; bitxiak dira, benetan”. Txeloa da bere instrumentua, 8-9 urterekin hartu zuen lehen aldiz txeloa esku artean. “Musika eskolan, zein musika-tresna jo aukeratu behar genuen eta ni txeloarekin

hasi nintzen, pentsatzen dut soinuak erakarri ninduela”. Hala, txeloa ikasten jarraitu zuen kontserbatoriora iritsi eta goi mailako ikasketak amaitu arte. Hezkuntza erabat klasikoa izan zuen. Baina, handik irtetean hasi zen benetako ikasketa: “Jakin-minak eraman ninduen txeloak eman zezakeen jokoaz jabetzera. Gero, Artelekuko Audiolab soinu laborategiak antolatutako ikastaroetara joateak ere musika tresnarekiko ikuspuntua ireki zidan”. Baina, agian egokiagoa litzateke “txeloa bere instrumentuetako bat da” esatea. Izan ere, besteak beste, ukelelea, casio teklatu txiki bat, marakak, enbolo txirula eta auto-

harpa jotzen ditu. Horiek dira bere lapiko, eltze eta koilarak. Lehengai nagusia, berriz, imajinazioa, mugarik gabea. Guztiz aske sentitzen da musika egiterakoan: “Ni konbentzitu eta hunkitzen nauen musika egiten dut, gero besteei eskaintzeko”. Eta hunkitzeko, noski. Eta emozio horietara iristeko erabiltzen ditu tonalitate minorrak ere: “Gustuko dut, uste dut horrela emozioetara errazago iristen dela”. EDOZERK BALIO DU Hain “askea”

izateagatik beharbada, Mursegoren musika ez da ohikoa eta bere kantuak entzutean bi gauza pentsa daitezke: entzuten duen musika orok eragiten diola, ala alderantziz,

ezerk ez diola eragiten. Baina “amaren sabelean garatzen da gizakion entzumena”, berak dioenez, eta, beraz, “uste dut entzun dudan musika, soinu eta zarata orok eragina duela nire musikan”. Horregatik, konposatzerakoan, sormenaren eta eragin horien nahasketa egiten du eta nahasketa hori “desberdina izaten da aldiro. Ideia musikal batetik, kontzeptu batetik, beste musika batek inspiratutako zerbaitetik edo inprobisazioa eta esperimentazioaren ildotik” jotzen du eibartarrak. Ende abestia konposatzerakoan, adibidez, Carla Morrisonen ahots, txelo eta xilofonoetan topatu zuen inspirazioa eta Zaldi basatiak egiteko mendebaldeko

cowboyen Misfits filmak iradoki ziona erabili zuen, “John Houston, Arthur Miller, Clark Gable, Montgomery Clift eta Marilyn”, melodika, ukelelea, zaldi hotsak eta txelo countryak. Microscopion doinu robotikoak, “zientifikoak”, entzun daitezke, gazteleraz oraingoan, pintza sudurrean jarrita abestuz. Hitzei dagokionez ere edozerk balio du. Aki Kaurismakiren Iraganik gabeko gizona filmetik dator Iraganik gabeko emakumea. Baina Super Mariorekin jaio zen Donkey Kong gorila edo Bob Esponja bera ere inspirazio iturri ditu. Edozerk balio dio kantuak egiteko. Baita z hizkiaz hasten diren hitzak ere (Zuek zarete za!) ere, edo Hasier


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko otsailaren 26a

Ortzadar \\ 05

“Ni konbentzitu eta hunkitzen nauen musika egiten dut, gero besteei eskaintzeko”

Etxeberriak behin idatzitako Hegaluzea pistoarekin errezeta ere. Victor Iriarte eta bien artean idazten dituzte hitzak. Filmetan, bizipenetan edo egunerokotasunean oinarritzen dira. “Edozein gauzaren gainean egin daiteke letra eder bat edo, behintzat, letra interesgarri bat”. Bi diskoko kantuen artean harrigarrienetakoa da Europa zaharreko banpiroen guda. “Berandu da, berandu heldu gara eta denak hilda daude jada. Ez dago ezer egiterik, ez da odolik geratzen, beraien artean elkar hil dute”. Eta odol bila dabiltza banpiroak. Zuri-beltzean. Hotza dakar kantuak. Amaiera. Iluna. Baina, argia ere bada Mursegoren doinuetan ukeleleak, casioak edo autoharpak sortzen dutena. Eta argi-itzalak, Argia zara abestiko hitz mingarriek sortutakoa, esaterako, eternitatera kondenatutako banpiroaren bakardadearena. Eta ahotsak aldakor, gora eta behera, orain leun eta soil (El Paseo), orain bortitz eta jostalari (Itsas urpekarien dantza). Baina, “denak guapoak izanik seme-alabetako bat” aukeratu ezin den bezala, ezin du kantarik gustukoena aukeratu. Bere “seme-alabak” baitira denak; bera baitira. KANTUAK ZUZENEAN ERAIKITZEN

Geruzez egindako musika da Mursegorena. Lasagna bat bezala

(sukaldean berriro ere), geruza bat bestearen gainean. Pixkanaka egiten doaz kantuak, loop stationaren bitartez. Lehenik base erritmiko bat jo eta grabatzen du eta, hori entzuten den bitartean, beste erritmo edo doinu bat grabatzen du gainean. Hura ere erreproduzitu eta beste bat grabatu. Eta hala, orkestra oso bat eratu arte. Halaxe egiten du kontzertuetan ere, bera bakarrik egoten baita oholtzan. Eta geruzak bata bestearen gainean jarriz, abesti bakoitza nola eratzen doan ikusi eta entzun daiteke Arroitajauregiren emanaldietan.

Kontzentrazioa, beraz, behar-beharrezkoa du. Eta nahastuz gero, “nahastea erraza denez”, ba “inprobisatu egin behar, eta bestela, gelditu eta berriro hasi”. Entseatzea da oinarrizkoa, “egunero entseatzen dut, goizetan eta etxean. Eta garrantzitsua da niretzat jarraipen bat ematea”. Kalean dituen bi diskoak desberdinak dira oso bata bestearekiko. Bat diskoa kontzertu baterako prestatutako abestiekin grabatu zuen, 2009ko Aste Santuan, egun bakar batean. Azkar. Han txeloa zen oinarrizko instrumentua eta euskaraz,

Musika eta irudiak, elkar janzten Musika da Maite Arroitajauregiren pasioetako bat, eta zinema bestea. Horregatik ez da arraroa bere abestietako hitzetan zinemako pertsonaiei buruzko erreferentziak edo baliabide zinematografikoak etengabe erabiltzea. Biak aparte ondo, baita biak elkarrekin ere. Izan ere, biak uztartzea “gustuko” duela ikusi du eibartarrak, horretarako aukera izan ondoren. Iruñeko Punto de Vista film laburren eta dokumentalen jaialdiak eman dio horretarako aukera. Hain zuzen ere, film labur horietako batzuentzako musika egin zezan eskatu zioten, zehazki 30eko hamarkadan burgesia kataluniarrak egindako film amateur batzuen musika sor zezan. ‘Heterodocsias Rewind’ izenburupean jaso dituzten zazpi film labur dira guztira eta atzo, ostirala, gauean izan zen emanaldia. Ez da Arroitajauregik jaialdi honekin kolaboratzen duen lehen aldia, 2010ean jaialdiko kabezera egin baitzuen, Victor Iriarterekin batera. Aktore lanak ere egin omen zituen, gainera, “Robert Walter elurretan irudikatzen, pasieran, atzera begira bizitzen”.

galizieraz, ingelesez eta errusieraz abestu zuen orduan Mursegok. Bi egiteko denbora gehiago hartu du, baina ez da hobea horregatik; sendoagoa bada, ordea. Eibarko Legarre estudioan grabatu du. “Urtebeteren buruan landutako abestiekin osatu dut Bi, grabazioa luzeagoa izan da, pentsatuagoa eta ekoizpen aldetik garatuagoa”. Eta bien bitartean, “zorionez” gauza asko ikasi dituela dio: “Zuzenean lasaiago aritzen, konfiantza gehiago izaten neure buruarengan, ukelelea jotzen, ahotsarekin esperimentatzen, eta, diskoari dagokionez, nahasketa egiteko eman beharreko pausoez, grabaketa digitalaz… Gauza asko, oso pozik nago alde horretatik”.

to gogoratzen duena: “Lehen aldiz Jareñon jo nueneko hura, denbora gutxi neraman jotzen eta lehen aldia izan zen horrenbeste jenderen aurrean jotzen nuela. Zorionez, erantzuna ona izan zen”. Han bezalaxe, gainerako kontzertuetan ere “energia ona nabari” dela dio musikariak. Bide horretan lagun ditu orain Bidehuts familia eta haren kideak, Anari, Audience, Lisabö, Hotel, Inoren ero ni, Gora Japon eta Willis Drummond. Dioenez, “lagunekin, lan talde batekin nire pasioetako bat konpartitzeko aukera” ematen dio horrek, “behar dudanean, pertsonalki eta musikalki lagunduko nauten pertsonen ondoan egotea, alegia”. Lanbidez musika irakaslea da. Urte eta erdiko haurrei erakusten die musika. Baina, nola? “Urte eta erdiko haur baten azalean jarriz, ia erakutsi gabe ikasten dute, horiek bai ikasle onak!”. Musika eta irakaskuntza uztartuz, aurrera begira bere helburu nagusia “bizitzea da; hemen eta orain. Tempus fugit eta carpe diem, bizirik gaude eta hori aprobetxatu beharra dago, datorrena datorrela”.

“’Bi’ diskoaren grabazioa luzeagoa izan da, pentsatuagoa eta ekoizpen aldetik garatuagoa”

IBILBIDE ABERATSA Urteetan kolaborazio eskaera ugari izan ditu Maite Arroitajauregik. Anari, Lisabö, Morau, Ama Say, Napoka Iria, Gol Portero, Maga, Kashbad, PAM edo Kokein dira horietako batzuk. Eta horiekin eskainitako dozenaka kontzertuez gain, bakarlari gisa ere Euskal Herriko hamaika txokotan izan da Maite. Horietatik bada bat besteak baino hobe-


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko otsailaren 26a

Z I E N T Z I A > I N D U S K E TA - L A N A K

ERDI AROKO BIZTANLEEN BIZI-OHITURAK ARGITZEN Besteak beste, Iberiar penintsulako mizpiraeta irasagar-hazi zaharrenak aurkitu dituzte duela aste batzuk Hondarribia inguruan OIHANE LAKAR ELHUYAR FUNDAZIOA

A

STE batzuk dira historia eta botanika lotzen dituen albiste bat ezagutu dugula: Hondarribian, Iberiar penintsulako mizpira eta irasagarhazi zaharrenak aurkitu dituzte, beste hainbat fruitu-hondarren artean. Erdi Arokoak dira; datu eta erregistro historikoei dagokienez oso informazio gutxi dagoen garai batekoak, hain zuzen. Aranak, gereziak, basaranak, melokotoiak, mahatsak, sagarrak, pikuak, olibak, kalabaza, hurrak, ezkurrak, intxaurrak, gaztainak, pinaziak, pago-ezkurrak, garia, garagarra, oloa, meloia edo pepinoa, eta, bereziki, mizpirak eta irasagarra. Fruitu horien guztien haziak eta hondarrak aurkitu dituzte Hondarribiako Panpinot kalean eta Olazabal lursailean. XIV. eta XVI. mendeen artekoak dira denak. “Oso emaitza onak lortu ditugu indusketetan; Erdi Aroko elikadura ezagutzeko aukera eman digute, eta gure arbasoen bizi-ohiturak ezagutzeko”, azaldu du Arkeolaneko Pia Alkainek. Irasagarraren eta mizpiraren aztarnak aurkitu izanari garrantzi handia eman diote, “orain arte ez baitzeuden erregistratuta espezie horiek Iberiar penintsulako erregistro arkeobotanikoan”, dio Alkainek. Izan ere, ez da erraza fruituen hondarrek, eta, oro har, materia organikoa duten aztarnek, laurehun urtez irautea. “Normalean ez dira arkeologia-aztarnategietan agertzen, usteldu egiten baitira. Oso kondizio berezietan egon behar dute horretarako: oxigenorik gabe eta urez beteta egon behar dute; ingurune anaerobiko batean, alegia”, adierazi du Alkainek. Eta kondizio horietan aurkitu zituzten Hondarribiako aztarnak. Hain zuzen, Panpinot kalekoa zabortegi bat zen, eta, Olazabal lursailekoa, berriz, putzu bat. Denboraren poderioz zertxobait belztuta aurkitu ditugu, baina, oro har, egoera onean zeuden hazi guztiak”, gehitu du Alkainek. Aztarnak aurkitzea bezain garrantzitsua da aurkitutako horiek kontserbatzea, eta ez hastea orain hondatzen eta usteltzen. Kontu handiz zaintzen dute arkeologoek gai hori. Lehenik, eta azterketafasea bukatu artean, “bero bidez itxitako eta urez betetako poltsetan gorde ditugu, hozkailuetan, tenperatura baxuetan”, azaldu du Alkainek. Ondoren, hortik ateratakoan, kontserbazio-prozesu batetik pasarazten dituzte haziak. Prozesu horretan, lehenik, liofilizatu egiten dituzte; hau da, ura kentzen diete, eta, gero, erretxina sintetikoa sartzen zaie haziei, erretxinak uraren lekua har dezan. “Horrela lortzen

da haziak uretatik kanpo eta tenperatura beroagoetan mantentzea”, dio Alkainek. Oraingo haziekin ere horixe egingo dute, pixkanaka. Indusketa-lanak Arkeolanek egin baditu ere, ez du azterketa-lan guztia bere gain hartu. Madrilgo aditu batzuk lagun izan dituzte, Zientzia Ikerketen Kontseilu Gorenekoak (CSIC). Besteak beste, bildutako haziak zein espezierenak diren zehazteko laguntza behar izan dute. Honela azaldu du Alkainek: “Hainbat hazi erraz ezagutu ditzake edonork, hala nola melokotoi- eta aran-haziak edo intxaurrak. Urez asetuta daude, eta beltzagoak

Aurkitutako hazi gehienak egoera onean zeuden. ARGAZKIA: FRESCO TOURS

“Lortutako datuekin Erdi Aroko elikadura ezagutzeko aukera izan dugu”

dira, lur-azpian 400 urtez egon direlako, baina itxura bera dute. Guk ezagutzen ez ditugunak identifikatzeko bidali ditugu CSICera”. Han arkeobotanikariak dira, eta landareen aztarna arkeologikoak identifikatzen espezializatuta daude. Erreferentziazko bildumak dituzte, eta haiekin alderatzen dituzte jasotzen dituzten laginak. GARAI ILUNEKO OHITURAK EZAGUTU

Lortutako emaitza eta datuekin ikusi ahal izan dute, esate baterako, XIV-XVI. mendeetan hango biztanleek baratza ustiatzen zutela, basoko jakiak biltzen zituztela (fruitu lehor gehienak basoan egongo ziren), eta nekazaritzan aritzen zirela. Hau da, “zer elikadura mota zuten jakin dugu, eta nola apro-

Hondarribiako Panpinot kalean aurkitu dituzte hazi batzuk. ARG.: A. ROBERTS

betxatzen zuten ingurua. Hori informazio asko da”, zehaztu du Alkainek. Izan ere, Erdi Aroa oso garai iluna da, “ez dago artxiboko daturik”, dio Alkainek. Erromatarren garaiko datuak badaude, hazien ikerketak ere egin dira, eta abar. Baina gero tarte bat dago. “Badakigu Erdi Aroan jende asko zegoela, garai hartan hiri asko sortu baitziren, eta jendea nonbaitetik atera zen!”, adierazi du Alkainek. Gipuzkoan, esate baterako, 25 hiri sortu ziren bi mendetan; Hondarribia bera 1203koa da. Arkeolanek denbora-hutsune hori betetzeko asmoa du, eta pixkanaka egitea espero dute. Alkainen arabera, “erromatarren garaiko ikerketak Erdi Aroko ikerketekin lotu nahi ditugu, erregistro jarraitua lortzeko. Antzinako liburua idazten ari gara, inongo artxiboetan idatzita ez dagoena”. Horretarako, ordea, indusketa gehiago behar dituzte, osatu nahian dabiltzan puzzlearen pieza gehiago aurkitzeko. Eta hirigune jakin batean indusketak egin ahal izateko, etxe edo eraikinen bat eraberritzeko proiektua atera arte itxaron behar izaten dute gehienetan. Izan ere, babestuta dauden hiriguneetan lanen bat egin aurretik, azterketa arkeologikoa egin behar da, derrigor. Beraz, ez dakite noiz jarraitu ahal izango duten bete gabeko historia-orrialdeak betetzen. Hala ere, “babestuta dagoenez, hor geldituko da –dio Alkainek–, eta gure atzetik beste batzuk etorriko dira, teknologia hobearekin, eta lan horrekin jarraituko dute”.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko otsailaren 26a

Ortzadar \\ 07

KOADERNO BIDAIAK >VIII

OLATUAK ADI ENTZUN Porlanezko gurutze zuriz josita ageri da Roncudoko itsasertza, A Coruñan, han bertan zendutako percebeiroen omenez. Lanpernarik finenak harkaitz arriskutsuenetan bilatzen ditu Benitok eta aspaldi ikasi du olatuak adi entzuten, itsasoaren oldarretatik babestu ahal izateko ANDER IZAGIRRE WWW.ANDERIZA.COM

C

ORME herritik oinez etorri dira hiru gizon erretiratu, eguneroko paseoan, Roncudoko itsasargiraino. Hango harkaitzetan, itsas kolpe batek hiru anaia eraman zituen. Arrantza-aparailuak besterik ez ziren agertu, ur gainean kulunkan. Punta Roncudoko olatuak granitozko labarren kontra lehertzen dira, apar eta kresal. Harkaitzetan porlanezko gurutze zuriak jarri zituzten, hemen bertan, piztiaren ahoan, hildako percebeiroen omenez. Honaino jaitsi ziren hiru anaia haiek, piztiari haragi-puska ziztrin batzuk erauztera, eta hementxe eraman zituen betiko. Gurutze zuri soilak testigantza isilak dira, arrangura lasaiak, espanturik gabeko omenaldiak. Costa da Morten borroka egiten ohituta daude eta porrota ulertzen dute. Cormeko portuan itsasgizon zaildu eta gogorrak biltzen direla irakurri dut nonbait eta taberna zulo batean sartu naiz, Bar Do Lao-n, kafesne bat hartu eta Ahab kapitainaren kide galiziarrak zelatatzera. Tira, Cormeko itsasgizonek ez dute tatuajerik, ez patillarik, ez adabakirik begietan, ezta metalezko kakorik eskuaren ordez ere, baina ez daude batere gaizki: azal erreko zaharrak dira, taberna osorako ozen eta kresal ahotsez hitz egiten dutenak. Hiru edo lau barran daude, ukalondoak ondo tinkatuta, eta besteak, berriz, mahaietan sakabanatuta, bakarka, binaka, kafea edo goiz erdiko tragoa hartzen. Egunkaria eskuetan daukanak titularrak ozen irakurtzen ditu (gazteleraz) eta koroak iruzkinak egiten ditu (galegoz). –Irakurri harresiarena –eskatu dio zurruteroetako batek egunkaria daukanari. –Zer harresi? –beste batek. –Estatu Batuetan bostehun kilometroko harresi bat egingo dute Kubaren kontra. Hara! Nola izango da ba Kubaren kontra, Mexikoren kontra izango da! Azkar hitz egiten dute galegoz eta solasaldia jarraitzea kosta egiten zait. Oihuka dihardute, nonbait eraikitzen ari diren urbanizazio bati buruz; badirudi polemikaren bat dagoela kosta babesten duen legearekin, zaindu behar diren eremu eta distantziekin. Eztabaidaren ondorioa ederki ulertu diet: –Aberatsen etxeak direnean, itsasertzeraino dagoen tartea itsasbeheran neurtzen dute. Eta pobreen etxeak direnean, itsasgoran.

Tabernatik atera eta Benito topatu dut portuan, hogeita hamar urte inguruko percebeiroa. –Gaur ez goaz lanera. Itsaso gaiztoa dabil. Roncudotik natorrela eta gurutzeak ikusi ditudala esan diot. –Aspaldi ez da inor hil. Orain neoprenozko trajeak, sokak eta salbamendu-jakak eramaten ditugu. Eta jendea askoz hobeto prestatzen da, gehienak gazteak gara, kirolariak… Benito, egia da, gihartsu dago. Ordu libreetan granitozko hormak eskalatzen ditu eta 8. graduko bideren bat ere ireki izan du. –Baina itsasoa arriskutsua izango da oraindik ere, ezta? –Jakina! Oso adi ibili behar da olatuek arrastaka eraman edo harkaitzen kontra bota ez zaitzaten. Lanean hasi aurretik oso zorrotz begiratzen dugu olatuak nondik datozen, zer maiztasunekin, nondik sartzen diren, non jotzen duten. Ontzian gelditzen direnak olatu arriskutsuen zelatan aritzen dira, badaezpada. –Gustatzen al zaizu lanbidea? –Hemen ez dugu ia beste aukerarik… Baina bai, gustura joaten naiz, ez da batere lan monotonoa. Itsasora irteten zara, egun guztiak desberdinak dira, uneoro erabaki behar duzu zein den harkaitzetara hurbiltzeko modurik egokiena… Erabaki egin behar da. Hori da gakoa. Eta, pixkanaka, itsasbazter guztiak ezagutzen dituzu, badakizu gunerik arriskutsuenak zeintzuk diren, olatuek nondik jotzen duten... Itsasbeheraren azkenengo orduan eta itsasgoraren lehenengoan, olatuek bortitzen jotzen duten labarretara hurbiltzen dira Benito eta bere kideen ontzia, lanpernarik finenak harkaitz zakarrenetan hazten baitira. Costa da Morteko labarrak, beraz, paraje ezin hobeak dira espezie honen alerik irmo eta zaporetsuenak hazteko, nahasketa egokia gertatzen baita hemen: itsasoaren etengabeko astindua, korronte indartsuak, ur oso oxigenatuak, behar den gazitasun eta dentsitate puntuarekin. Gainera, ozeanoak plankton ugari dauka eremu honetan, zomorro nazkagarrien itsas-zopa, alegia, lanperna mirarigileek jaki zoragarri bihurtzen dakitena. Ondo hazi ahal izateko behar duten ur geza –euria– eta eguzkia ere neurri aproposean jasotzen dute. Eta azken ukitua emateko, lanperna galiziarrak granitotan

Harkaitzetan jarritako gurutze zuri soilak testigantza isilak dira, espanturik gabeko omenaldiak. A. IZAGIRRE

“Itsasoa entzutea oso garrantzitsua da, eta kaskoak entzumena mugatzen digu”

Lanperna galiziarrak granitotan hazten dira, harri garbietan. IRUDIA: ORTZADAR

hazten dira, harri gogor eta garbietan, eta ez zaie hondar alerik sartzen, hareharritan sortzen diren beste lanperna horiei gertatzen zaien moduan. –Ozeanoaren erdian azaleratzen diren harkaitzetara joaten gara –azaltzen du Benitok– kostatik milia batera dagoen Pedra do Roncudora, adibidez. Arriskutsuak dira, urez erabat inguraturik daudenez olatuak edozein aldetik jo zaitzaketelako. Baina ondo ezagutzen ditugu, badakigu noraino hurrera gaitezkeen ontziarekin, non jaitsi behar dugun uretara, nola hurbildu behar dugun olatuek harkaitzaren kontra bota ez gaitzaten. –Ez duzue kaskorik janzten? –Ez, kaskoak entzumena mugatzen digulako. Eta harkaitzean zaudenean ondo entzun behar duzu olatuak nondik datozen, azkar antzeman behar duzu kolpe gaiztoren bat datorrela, bizkarra emanda harrapa ez zaitzan. Harkaitzean zaudenean, oso garrantzitsua da itsasoa entzutea.

Olatuek bortitzen jotzen duten labarretara joaten dira, lanpernarik finenak aurkitze aldera. IRUDIA: ORTZADAR


KULTURA ETA AISIA

08 // Ortzadar

MASKARADAK

JAGON galdera erantzunak

Larunbata, 2011ko otsailaren 26a

Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da Zuberoako maskarada, dantza, bertsoa eta kantua batzen dituen euskal inauteria ORTZADAR

1. Zer hobesten da: ‘aste honetan ibilaldia egingo dugu’ ala ‘oraingo astean’? Zalantzarik gabe, aste honetan ibilialdia egingo dugu zuzena eta egokia da, eta oraingo astean ibilaldia egingo dugu, ez. Oraingo astean egitura Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean ere ez da inoiz ageri.

Z

UBEROAKO MASKARADA neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da. Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute pertsonaia jakin batzuen inguruan gertatzen den ikuskizunean. Euskal Herriko herri askotan ospatzen dituzte oraindik negu parteko inauteriak, baina Zuberoakoak bereziak dira, koreografia, ohitura eta koloreengatik eta baita bertako dantzari finengatik ere. Zuberoako maskaradak antolatu nahi dituen herriak dantzari on ugari izan behar ditu, herriaren

ohorea jokoan baitago. Hain dute jatorri zaharra eta ezezaguna, ezen bere benetako esanahia eta zentzua asmatu edo espekulatu beharra dagoen. Garai batean laurogeitik goiti partaide zituzten maskaradak ezagutu dira, baina egun hogei lagun aski dira. Behin antolatuz gero, herriz herri igandero ibiliko da. Goizetik abiatzen dira dagokien herrira eta han, dantzan, etxez etxe ibiltzen. Lehen oinez joan beharra zuten eta zain zeuden bertakoek, barrikada bat eraikirik, herrira sartzea oztopatu egiten zuten. Dantza eta sasi-borroka zenbaiten ondoren barrikada jaustea lortzen zuten. Bazkalondoan plazara ailegatzen dira. Maskaradetan bi pertsonaia mota daude: gorriak eta beltzak. Gorriz jende zintzoa doa; horien gain daude dantzarik ikusgarrienak. Gorrien artean Txerrero, Gatuzain, Kantiniersa, Zamalzain, Entsenaria, Jauna, Anderia, Laboraria, Laborarisa, Marexalak eta Kükülleroak daude. Beltzak gorrien aurkakoak dira: gaiztoak, zikinak, andrekariak, ardozaleak... Beltzen artean: Kherestuak, Xorrotxak, Buhameak, Kauterak, Bedezia eta Bedezi lagun daude.

Bi pertsonaia mota daude: gorriak eta beltzak, zintzoak eta gaiztoak, alegia

2. Noiz erabili behar da ‘ber-’ eta noiz ‘bir-’? Badirudi joera nagusia dela ber- + bokala egitea eta bir- + kontsonantea. Baina Euskaltzaindiak ez du arau berezirik eman honetaz.

3. Semantikaren aldetik berdinak al dira ‘bakarrik’ eta ‘ baino ez’? Eta erabilpean? Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki gai horretaz; baina Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak dakarrenez, bakarrik hitzak bi adiera ditu: 1) Lagunik, kiderik gabe. 2) Eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan... Beraz, lehenengo adiera duenean, ez dira elkarren sinonimo bakarrik eta baino ez. Adibidez: Bakarrik bizi naiz. Bigarren adieran, ordea, elkarren sinonimo izan daitezke: Hauxe bakarrik esan nahi dizut = hauxe baino ez dizut esan nahi. Baina bakarrik hori ezezkoa denean, ez dira elkarren sinonimo; adibidez: ez dirua bakarrik, nortasun-agiria ere kendu egin baitzioten.

4. Zuzena al da ‘berbanberban’ esamoldea erabiltzea? Ez baita hiztegietan agertzen Zuzena da, bai. Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegian zer ageri den esapide horretaz: Berban-berban. A cada palabra, en todas las palabras. Emeti agiri da, kristinaubak, orrako berban bergango guzurtegijori, guztiok ta bakotxa diriala pekatubak (B Ic II 175s.). Herrian erabiltzen den esapidea bada, erabili lasai. Izan ere, hiztegietan ez agertzeak ez du esan nahi erabili ezin denik, nahiz eta erabilera murritzeko hitza izan.

www.euskaltzaindia.net

Dantza, bertsoak eta antzerkia uztartzen dituzte Zuberoako maskaradek. Irudia: ORTZADAR

TOPONIMIA

Iruñea, Ponpeioren hiria

IZENAK

Zaloa

Iruñea nahiz Pompelon (Pamplona) izenak erromatar garaian ageri dira Izen bi ditu hiri honek –Iruñea eta Pamplona–, nahiz eta inguruko hizkuntzetan aldaerak izan. Izen biak ageri dira erromatar garaian, Pompelon egungo gaztelaniazkoaren aurrekoa Estrabonen idazkietan, eta Olca-irun euskarazkoa txanponetan. Estrabonen arabera Pompelon horrek Ponpeioren hiria esan nahi du eta badirudi osagaiak Ponpeio erromatar izena eta hiri euskal hitza direla, azken hau latinizatuta. Euskal izena ez da hemen bakarrik agertzen, erromatar garaiko hiru hiri handienek izen berbera baitzuten: Nafarroako Iruñea, Gipuzkoako Irun eta Arabako Iruña. Honek garbi adierazten du hitz arrunt baten aurrean gaudela, inoiz hiria moduan itzuli izan dena. K. Mitxelenaren ustez osagaiak hiri eta on lirateke. Iruñea erabiltzen zen erdaraz ere, baina denborarekin Iruña aldaera gailendu zen.

Orozko (Bizkaia) herriko Andre Mariaren baseliza da Zaloa. 1882. urtera arte parrokia izan zen, ondoan lurjabeentzako hilerria zuena, lurrik ez zutenak Olarten ehorzten baitzituzten. Gaur egun emakume izen bezala erabiltzen bada ere, Zaloa abizena ere bada, eta jatorria Orozkoko auzo honetan du. Zaloa auzoko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira.

Ortzadar 26022011  

Kultura eta aisia

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you