Page 1

ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 24a. 240 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ADIN BAKO LITERATURA Euskarazko album ilustratuen lilura -- 4-5. orrialdeak --

‘GLORIAREN ABESTIA’ Zinemarekin lotutako maitasun antzezlana -- 7.. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko abenduaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Itzulpenen ugaritzea Azken 20 urteotan erabat aldatu da euskal itzulpengintza. Batuaren aurrera egiteak eta itzultzaileen corpusa profesionalizatzeak hobekuntza nabarmena ekarri du. Eta horrek, euskaratutako liburuen ugaritzea.

AA

DITUEK eta inkestek diotenez, euskaraz irakurtzeko ohitura gutxi daukagu euskaldunok (gazteak libratzen dira, baina gehienek derrigorrezko irakurketak egiten dituzte, ikastetxeetan agintzen dizkietenak). Hala ere, eta faktore ezberdinak direla medio, joera apurka-apurka aldatzen ari da. Horren adierazleren bat urtez urte handituz doan euskarazko itzulpenen kopurua izan daiteke. Orokorrean, argitaletxeak bat datoz: itzulpenen salmentak igo egin dira. Hala ere, baieztapen horren atzean xehetasunen bat badago, salmenta eta harrera hitzek ez baitute beti batera zertan joan behar. Horrela uste du Txalaparta argitaletxeko euskarazko edizioaren arduradun Mikel Sotok. “Itzulpenak lehen baino hobeto saltzen dira, baina, salbuespenak salbuespen, itzulpenek euskal sorkuntza baino harrera okerragoa daukate”, azaldu du. Xabier Olarra Igela argitaletxeko arduradunaren ustez, berriz, beste arrazoi asko badira ere, irakurleen kopuru eskasa da arazo nagusia. “Euskal Herrian, betidanik, oso irakurle gutxi izan da. Are gutxiago dira euskaraz irakurtzen dutenak. Eta, oraindik gutxiago beste hizkuntzetatik gurera ekarritako liburuen zaleak”.

MARTA MORALES Dena den, argitaletxeek temati jarraitzen dute itzulpenekin. Egun, eskaintza inoiz baino handiagoa eta anitzagoa da. Poesia, eleberria, saiakera,... umeei zuzendutakoa ahaztu barik. Akaso baten batek galdetuko du zergatik jarraitzen duten argitaletxeek itzulpenak kaleratzen. Kontuak dirutan bakarrik eginez gero, horrelako liburu bat errentagarri bihurtzea zaila da. Batetik, bertako idazleek sortutakoak baino garestiagoak direlako. Izan ere, egile-eskubideez gain, itzultzailearen lana ere ordaindu behar da. Gainera, zenbat eta testu gehiago izan, gero eta

garestiagoa izango da itzulpena. Orduan? Erantzuna Sotoren hitzekin laburbildu daiteke. “Euskaratzeko hainbeste falta zaigu! Itsaso zabal bat dago arrantza egiteko, eta ale ederrak euskararen portura ekartzeko”. Beraz, kontuak askotan ezin dira bakarrik dirutan egin. Olarrak txiste batekin azaldu du egoera. “–Izugarri gustatzen zaidak pokerrean jokatu eta galtzea, dio batek. –Eta irabaztea?, galdetzen dio besteak. –Irabaztea? Hori itzela izango duk!...” Zeregin honetan dihardutenek ez dute umorerik galdu. Itzulpen berriak urte osoan zehar argitaratzen badira ere, asko eta asko Durangoko Azokan aurkezten dira. Itzulpen gehienak publiko orokorrari zuzenduta daude, eta, ostean, egokiak direla ikusten bada, irakaskuntzako zirkuitoetan sartzen dira, Igelako Enigma saila bezala. Itzulpenen kalitatea, berriz, ikaragarri hobetu egin dela diote argitaletxekoek, aho batez. Elkar argitaletxeko Xabier Mendigurenen ustez, azken 20 urteotan itzultzaileek egindako auzolanari esker egin du gora kalitateak. Euskara batuak aurrera egiteak, eta itzultzaileen corpusa profesionalizatzeak ere zerikusia izan dute horretan, Sotoren aburuz. Iritzi berekoa da Gerardo Makuleta itzultzaile profesionala. “Azken aldian asko ikertu da, tresna gehiago ditugu, corpusa izugarri handiagoa dugu. Irakurgarritasunean sendo irabazi dute literatur lan itzuliek”, ziurtatu du idazle eta itzultzaileak. Zailtasun handiena zein den galdetzerakoan, argitaletxeetako arduradunek bezala, Markuletak ere uste du zailena irakurleak topatzea dela. Literatura itzultzen buru-belarri dabil Markuleta. Durangoko Azokan berak itzulitako bi lan aurkeztu dira. Jean Echenozen Lasterka eleberria (Meettok) eta Sergi Pamièsaren Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu ipuin-bilduma (Txalaparta). “Niretzat luxu bat izan da, dudarik gabe, halako bi idazle euskaraz emateko aukera izatea”, nabarmendu du. Hala ere, aukeran, nahiago du poemak itzuli, edo kantu-hitzak. “Laburraren aldekoa naiz, salbuespen gutxiekin. Hizlauaren ahaireak ondo daude, baina poesiak bestelako musika dauka, belarria zoliago izatea eskatzen dizu, eskua finago erabiltzea”. Liburu bakoitzak bere zailtasunak dituela onartu du. Dena den, oro har, euskararen eta inguruko hizkuntzen arteko joera sintaktiko antitetikoak dira arazo askoren iturria, adierazi du Mendigurenek. Esaldi luzeetan, kasu. Zailtasunak originalaren baitan ere aurkitu ahal dira, Mirandaren iritziz. “Esamolde ezezagun topaezinak, edo zure uste apalean mailarik ematen ez duen lanen bati ekin beharra ere zailtasunak dira”, azpimarratu du Gerardo Markuletak.

AUKERAKETA, LANAREN PARTERIK ATSEGINETAKO BAT Urtero argitaletxeek lan gutxi batzuk aukeratu behar dituzte gurera ekartzeko. “Euskal editore batentzat parterik atseginetako bat”, Mikel Sotoren hitzetan. Prozesu horri ekiterakoan, oro har, kalitatea eta istorioaren interesa hartzen da kontutan. Normalean, argiteletxeko arduradunei interesatzen zaien liburua ekartzen da euskarara, baina, noiz edo noiz, irakurleren batek edo irakasleren batek egindako eskaerak onartu dituzte Igela argitaletxean, esaterako. Batzuetan, itzultzaleak berak ere proposamena luza dezake, Txalapartan gertatzen den legez.

Itzulpenek gero eta pisu handiagoa dute euskarazko literaturaren eskaintzan. Durangoko Azokan euskaratutako asko saldu zen.


Larunbata, 2011ko abenduaren 24a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Bere burua beheratzen? XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

H H

ONAKO artikulua aurten aterako dudan azkena izango dela-eta, abendu amaieretako ohitura bat neureganaturik, urtean inpresio sakonena egin didaten liburuez hasi naiz pentsatzen; euskarazkoak beste baterako utzita, nazioarteko bi liburu puntako aipatuko dizkizuet, biek ere ezaugarri bitxi bat partekatzen baitute, argituko dizuet aurreraxeago.

Lehenengo liburua ez da berri-berria berez: orain dela bi urte kaleratu zen Summertime (Verano gaztelaniazko bertsioan), J. M. Coetzee-ren eleberri autobiografiko antzekoa. Ez da lehenengo aldia idazle hegoafrikarrak bere bizitza nobelatu duena: aurretik beste bi aurrekari baitzituen: Boyhood (Haurtzaroa), eta Youth (Gaztaroa). Lehenengo liburuan Hegoafrikako bere ume garaia kontatzen du, eta afrikaner jatorriko familiakoa izanda kultura ingelesaren alde nola egiten duen ikusten dugu; bigarrena Londresen garatzen da, gazte baten nortasuna finkatzen duten esperientziak azalduz: lana, irakurketak, maitasuna... Ohiko autobiografiatik urruntzen diren teknikak erabiltzen zituen haietan ere, hirugarren pertso-

nan kontatzea adibidez, baina Uda delako hau harago doa: liburuan, Coetzee hila da, eta ikerlari gazte bat haren biografia osatzen ari da, Hegoafrikara itzuli zeneko urteak hobeto ezagutu nahirik, eta horretarako harekin harremana izandako hainbat lagun elkarrizketatzen ditu, emakumezkoak batez ere (lehengusina bat, maitale bat, idazlea atzetik ibili zitzaion beste andre bat). Formalki berritzailea da norbere buruaz hitz egiteko modu hori, baina harrigarriena mamia da: izan ere, bertatik ateratzen den Coetzeeren irudia ez da inolaz ere positiboa: gizon hotza ageri da, uzkurra, berekoia, harremanetarako ezgauza... Pose bat dela pentsa lezake baten batek, ilunak aipatuz nabariago egingo direla argiak, baina ez dut nik halako ondoriorik atera, erretratu gordin baten bidez intelektualaren sintzeridadea azpimarratzea ez bada. Bigarren liburua Michel Houellebecq-en La carte et le territoire da (jatorrizko bertsioan 2010ean kaleratua; gaztelaniaz, El mapa y el territorio, 2011n), artearen munduan zentraturiko eleberria, fikzioaren bidez hainbat gairi buruzko gogoetak harilkatzeko aprobetxatzen badu ere frantziarrak, berezkoa duen estiloan. Bere nobela ezagu-

SALDUENAK

Fikzioa

Bi liburu puntako aipatuko ditut, euskarazkoak beste baterako utzita: Coetzee-ren ‘Summertime’ eta Houellebecq-en ‘La carte et le territoire’

nenen aldean (Les particules élémentaires, Plateforme, La possibilité d’une île...), honakoan askoz gutxiago jo du gai polemikoetara (islamari buruzko bere iritziak, progresismoaren estereotipoak, sexua, turismoa, iraultza genetikoa), eta ia guztiz baztertu du sexu-eszenen amua. Bereizgarri bat baldin badu obra honek, izango litzateke pertsonaietako bat Michel Houellebecq bera dela; ez hori bakarrik: nobelako idazle hori tipo zakar, narras, bakarti bat da; hedabideetako elkarrizketetan eman ohi duen itxura zinikoarekin bat datorrena, baina ez inola ere erakargarri, cool, inbidia sortzeko modukoa; pertsonaiak duen paraderoa ere aipatzekoa litzateke, baina hobe hemen ez aurreratzea, irakurleak deskubritu dezan. Probokatzera jolasten ote dabil Houellebecq? Zuzentasun politikoaren printzipio guztiak hankaz gora jarri eta gero, bere buruaz ari al da orain barrezka? Irakurlea txunditzeko eta salmentak ziurtatzeko teknika ezohiko baten aurrean ote gaude? Edonola ere, hona hemen irakurtzea merezi duten liburu bi.

Ez Fikzioa

1. Narrazio guztiak

4. Gezurra odoletan

1. Moroak gara behelaino...

4. Hitzezko txalupak

Joseba Sarrionandia. Elkar.

Asel Luzarraga. Txalaparta.

Joseba Sarrionandia. Pamiela.

Josu Martinez-Alfonso Etxegarai. Elkar.

2. Twist

5. Ur arreak, ur garbiak

2. 1512. Nafarroaren konkista...

5. Scott Barberenaren...

Arkaitz Cano. Susa.

Joan Mari Irigoien. Elkar.

Joseba Asiron. Elkar.

Pako Aristi-Zumeta. Elkar.

3. Egarri egunak...

6. Pantaleon eta...

3. Xabier Lete. Biografia bat

6. Lau kantari

Koldo Izagirre. Susa.

Mario Vargas Llosa (Itzulpena). Elkar

Inazio Mugika. Alberdania.

Juan Gorostidi. Pamiela.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

LITERATURA

LITERATURA

LITERATURA

‘Tanta baten istorioa’

‘Pantaleon eta bisitariak’

‘1512. In memoriam’

Juan Kruz Igerabide. Ttarttalo. 32 orrialde. 12,50 euro.

Santi Leone. Elkar. 339 orrialde. 18 euro.

Juan Luis Landa. Erein. 248 orrialde. 37 euro.

Ur tanta ibiltari baten bidaia

Fisika kuantikoa eta errealitatea

Nafarroako erreinuaren galera

Istorio honen protagonista nagusia ur tanta ibiltari bat da. Liburua irakurtzen hasi orduko, tantarekin batera bidaiatzeko gonbitea jasoko dugu, zerutik lurrera, gure barru-barruraino iritsi arte. Hori agintzen du lanak liburuaren kontrazalean, beste kontu bi gehituz: “Bizitzaren eta arimaren misterio handiari buruzko album poetikoa” dela eta, horrezaz gain, “leuntasunez idatzitako eta ilustratutako kontakizun hunkigarria” ezkutatzen duela lanak. Marrazkiak Lorena Martinezenak dira.

Oihanean bakartutako soldaduen sexu-grinak asetzeko, profesionalen konboi sekretuak hasiko dira ibiltzen Peruko Amazonian barrena, eta, Pantoja kapitainaren izaera metodikoari eta antolatzaile-senari esker, halako arrakasta lortuko dute, non armada osoa eta gizartea bera jarriko baitute pil-pilean eta hankaz gora. Kontamolde berritzailea, askotariko eta freskoa erabiliz, algara pizten duen fartsa bat eraiki du egileak, maisuki eraiki eta garatua. Santi Leonék euskaratu du.

Juan Luis Landa irudigile gipuzkoarrak denetarik egin du liburu honetan, marraztu eta idatzi. Nafarroako erreinuaren azken urteak azaltzen dira liburu mardul eta eder honetan, eta gidoi zehatz baten eskutik jarraituko ditu irakurleak Nafarroako azken erregeen gorabeherak. Hitzak ezezik irudi ikusgarriak ere baditu lanak, Landak aspalditik bere lanetan erakusten duen maisutasuna ageri dela baita liburu berri honetan. Erein argitaletxeak apustu ederra egin du lan honekin.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Ruben Plaza Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2011ko abenduaren 24a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Adin bako literatura Euskal Herrian azkeneko hamarkadan hartu dute indarra euskarazko album ilustratuek. Hasieran uzkur agertu ziren liburu dendetako apalategietan, baina gaur egun leku propioa eta nabarmena dute

men eskaintza ez da hain zabala eta lanok beste hizkuntza batzuetan argitaratutako itzulpenak izaten dira askotan. Baina euskal idazle eta ilustratzaileak egindakoak ere aurki ditzakegu eta lehiaketa zein sarien bitartez euskaraz albumak sortzeko ahaleginak hamaika baino gehiago dira.

KATTALIN BARBER Albumak, dituzten ezaugarriak direla eta, garestiak izaten dira produzitzen eta argitaratzeko zailtasun hori bihurtzen da albumak sortzeko oztopo nagusi. “Eskaintza handia daukagu Euskal Herrian, baina salmenta oso zaila da”, mintzatu da Erein argitaletxeko zuzendaria, Iñaki Aldekoa. Aurten hiru album ilustratu kaleratu dituzte Ereinen. “Lan handia eskatzen dute, eta estetikoki oso produktu ona dela ezin ukatu, baina erantzun gutxi aurkitzen dute merkatuan”, adierazi du. “Tradizio kontua izan daiteke; hemen duela gutxi hasi ginen liburuokin eta oraindik ez da merkatuan errotu”. Mikel Soto Txalaparta argitaletxeko arduraduna ere iritzi berekoa da. “Egia da mantsoago saltzen direla, kostatzen zaie kalera irtetzea, baina bizitza luzeagoa ere badute, ez da eleberri bat bezalakoa”. Beraiek urtero sei kalera-tzen dituzte, OQO argitaletxe galiziarrarekin batera, 12-15 euro bitarteko salneurrian. Batzuk gehiago, beste ba-tzuk gutxiago, oro har tarte horretan egoten dira. Mezulari argitaletxeko Mari Eli Ituartek prezioa saltzeko orduan oztopoa dela dio: “Askok begiratzen dituzte eta txunditurik geratzen dira albumekin; gero, prezioa begiratu eta ez dute erosten”. Albumak sortzeko prozesua oso garestia dela ez du inork ukatzen, eta hortik dator gero salneurriarena. “Jendeak ez du horren atzean dagoen lana kontuan hartzen”, adierazi du Ituartek. Album ilustratuaren muga non dagoen jakitea ere ez da batere erraza. Ipuin ilustratua non bukatzen den eta album ilustratua noiz hasi ez dago batere argi. Hortaz mintzatu da, baita, Xabier Mendiguren Elkareko editorea: “Ez da erraza definitzea zer den album ilustratua eta zer ipuin ilustratua, oraindik ez dago muga ezarrita eta horrek, askotan, kaosa eta denak balio duen legea aplikatzea eragiten du”.

BB

EREZIAK dira. Batzuk arte-lanak direla diote. Literaturaren altxorrak. Inork ez du ukatzen album ilustratuen balore artistikoa. Irudi landuak eta erakargarriak erabiliz, istorioari bizitza ematen diote. Irudia eta testua, biak dira elkarren osagarri. Adinik ez duten liburuak dira. Edonork goza dezake horietaz, etxeko txikienak zein handienak. Euskal Herrian azkenengo urteetan areagotu egin da liburu ilustratu hauen argitalpena, eta beraien tartea erreibindikatzen ari dira liburu dendetan. Formatu desberdinekoak, paper bereziarekin eta bakoitza bere berezitasunarekin, erakargarriak dira marrazki-liburuak. Liburu den-

dan zaudela ez dira oharkabe gelditzen eta zuzen zuzenean gure begirada arte lan hauen azaletara bideratzen da. Haurren liburuekiko interesa pizteko ezinbesteko funtzioa bete dezakete album ilustratuek, eta, joera berriek erakusten dutenez, haurren artean ez ezik gero eta txertatuagoak daude helduen literaturan ere. Ez da aspaldiko kontua. Euskal Herrian azkeneko hamarkadan hasi ziren lehenengo album ilustratuak kaleratzen. Lotsati hasi ziren hasierako urteetan, liburu dendetako apalategietan uzkur erakutsiz beraien buruak, baina gaur egun ia argitaletxe guztiek publika-tzen dituzte. Aurten Durangoko Azoka izan da boom txiki horren lekuko, albumak nonahi bai-tzeuden ikusgai. Hala ere, euskaraz sortzen diren albu-

LEHIAKETAK Euskal Herriko album ilustratuen produkzioa sustatzeko eta idazle zein ilustratzaile berriak aurkitzeko bi lehiaketa nagusi ditugu gurean. Alde batetik, Peru Abarka lehiaketak euskarazko narrazio onena aukeratzen du eta, era berean, narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena ere bai. Mezulari argitaletxeak MarkinaXemeingo udalarekin batera 2006 urtean abiarazi zuen proiektua. Bestetik, Etxepare sariek urtero 6.000 euro eta liburuaren argitalpenarekin saritzen dute album ilustraturik onena. Nafarroan, ostera, edozenbat toki entitateen Euskara Zerbitzuek antola-tzen dute lehiaketa bat 2004tik, Nafarroako Gobernua-Euskarabidea eta Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Hortik gora, ezer gutxi.


Larunbata, 2011ko abenduaren 24a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

LEIRE SALABERRIA ILUSTRATZAILEA

“Ezerezetik zerbait sortzea magia egitea bezalakoa da” Irudigile gipuzkoarra Etxepare sarietan gailendu da aurten ‘Euria ari duenean’ lanarekin. Bereak dira hitzak eta bereak, baita, marrazkiak.

LL

EIRE Salaberriaren (Andoain, 1983) Euria ari duenean albuma izan da garaile 2011ko Etxepare sarietan. Berak jarri ditu hitzak eta irudiak, album poetikoa sortuz. Helduek normalean euria tristeziarekin eta umore txarrarekin lotzen dute, baina honakoan, umeen ikuspuntutik azalduta, fantasiarako ate dira egun euritsuak. Salaberriak, umeek bezala, euria maite du, bere barruko Peter Panak bizirik dirauelako oraindik ere. Orain beste bi proiektu ditu martxan: hurrengo albuma Mexikoko argitaletxe batekin kaleratuko du hemendik gutxira eta, bestalde, kolaborazioak egin ditu pare bat liburutan.

Eguneroko errealitateri beste modu batez begiratzen diozu ipuinean. Zergatik gorrotatzen ditugu hainbeste egun euritsuak? Eguneroko gauza txikiei ematen diet garrantzia liburu honetan. Egunerokotasun hori poesiaz eta umore ukitu batez azaltzen saiatu naiz, hau da, gauza guztiek alde ona dutela erakusten, begiratzen jakinez gero. Egun euritsuak tristurarekin lotzen dira, horregatik gorrotatzen ditu jendeak. Nik ez dut gorroto euria, euria poesia da, hausnartzen jakin behar da berau maitatzeko.

Lan handia izan da albumaren sortze prozesua? Bartzelonan sortu zitzaidan ideia. Asteak zeramatzan euri tanta bat bota gabe, eta nik euriaren falta sumatu nuen, eta herriarena. Orduan bururatu zitzaidan Euskal Herrian beti euripean bizi izanda, polita izango zela horren inguruko ipuin bat egitea umeentzat, beraiek euria maitatzen badakitelako. Albuma sortzea ez da lana izan, gustura egiten dudan zerbait da. Hasierak dira zailenak, ideia eta istorioa sortzea, eta nola egituratuko duzun pentsatzea. Behin gauza hauek argi izanda, dibertigarria da sortze prozesua. Zure buruan dagoen irudi horrek nola hartzen duen gorputza ikustea, ezerezetik zerbait sortzea, magia egitea bezalakoa da.

Umeen eta helduen ikuspuntuak oso desberdinak dira. Errazagoa da ume baten ikuspuntutik kontatzea? Bi ikuspuntuak desberdinak dira, helduak normalean arrazoimenean oinarritzen direlako eta umeak irudimenean. Irudimena eta fantasia landu daitekeen zerbait da. Nik txikitatik landu dut, eta nire egunerokotasunean bizi dut. Arrazoimenak, berriz, gero eta leku gutxiago du nigan... Honek umeen mundura gehiago hurbiltzen nau. Nire barruko Peter Pan hori oso bizirik dago eta

Salaberriak, umeen antzera, euria maite du, eta bizirik mantentzen du guztiok barru-barruan gordeta daukagun Peter Pan jostagarria

arrazoimena baino gehiago sentimendu eta emozioek mugitzen naute. Umeen liburuek emozioak sortarazten dituzte gugan, barruan dugun ume ameslaria esnatuz. Niri errazago egiten zait umeen ikuspuntutik kontatzea gauzak, ume ameslari bat naizelako oraindik.

Ez da oso ohikoa izaten ipuinari hitzak eta irudiak pertsona bakarrak jartzea. Honetan, zu zara idazle eta ilustratzaile. Nola definituko zenuke zeure burua? Erosoago sentitzen naiz marrazten, denbora gehiago daramat horretan. Idaztea ere atsegin dut, hitz gutxitan zerbait kontatzea. Baina memoria bisuala da nirea, eta hitzak ahazten erraztasun handia dudanez, ez naiz hain trebea horretan. Albuma egiterakoan hitzak eta irudiak eskutik helduta doaz, eta bien arteko oreka horretan dago sekretua, elkarri laguntzen diote.

Zer pentsatu zenuen lehenago, irudia ala hitza? Kasu honetan hitzak etorri ziren lehenago, ipuinaren ideia orokorra. Gero, irudiak lantzen nihoan heinean hitz eta esaldi batzuk aldatuz joan nintzen. Zeu zarenean hitzen jabea, marrazteko gogoa duzun horretaz hitz egingo duzu, eta marraztu nahi ez duzuna ez duzu ipuinean sartzen. Hori hitzak eta irudiak pertsona bakarrak ipintzen dituenean soilik gerta daiteke. Abantaila da.

Beraz, irudiek orrazten dute testua edo testuak orrazten du irudia? Irudiek marrazten dute testua, baina hitzak aukeratzerako orduan oso kontziente naiz gero marraztuak izango direla. Beraz, nolabaiteko tranpa egiten dut: marraztuak izatea nahi ditudan hitzak nahita aukeratzen ditut. Beste hitz batzuk ez dira idazten, baina irudiak berak kontatzen ditu, bi istorio paralelo sortuz.

Umeentzat ez ezik, helduentzako liburua izan daitekeela uste duzu? Album ilustratuak irudiak eta hitzak maite dituen edonorentzat daude eginak. Albumak niretzat erosten ditut, eta ni bezala heldu asko dago liburu mota hauen maitale. Edonori gomendatuko nioke liburua, etxean sutondoan dagoen aitonari, edo loak hartzear dagoen ume txiki bati. Eguneroko gauza txiki horiek magiaz ikusten dituen edonori, edo horrela ikusten ikasi nahi dituenari.

Umeen liburuek emozioak sortarazten dituzte gugan, barruan dugun ume ameslaria esnatuz”

Leire Salaberriak irudia zein hitza, biak maneiatzen ditu dotore.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko abenduaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

internet

GG

ABON garaian gaude eta berriz piztu dituzte kaleko dekorazio argiak, El Corte Inglesek berriz jarri du bere erakusleihoa eta gabon komertzialak saldu nahi dizkigute berriz ere. Ez naiz ni izango Gabonen aldeko manifestu bat idatziko duena, baina pentsatzen jarri eta gero buelta bat eman beharko geniokeela uste dut. Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izan genuen eta sarean oihartzun nahikoa izan zuen. Amnistia Internacional-ek bere kanpaina propioa atera zuen eta Giza Eskubideen aldeko borrokan zergaitik jarraitu behar genuen kontatu ziguten Youtuben jarri zuten bideo batean [1]. Gabon garaietan gaudela esanez hasi dut hilabete honetako kolaborazioa eta gabonen inguruan idatzi nahi nuen, baina egia esan uste dut Gabon komertzialek badutela gaur egun publizitate nahiko eta ezagutzen ditugula adibidez bonoen bitartez saltzen duten webguneak non gure opariak merkeago erosi ditzakegun eta horrela euro batzuk aurreztu. Atera gaitezen ba betiko Gabon egun horietatik eta goazen sarera. Goazen sare konprometitura. Besteenganako elkarlaguntzan ospatuko ditugun Gabon egunak aurkeztu nahi dizkizuet, GKEen sarea, non egiten dugun guztiak besteengan eragin zuzena izango duen. Azken aldian #proguztion edo proguztion deitzen diote batzuk (lehenengoak twitterren bigarrenak sarean). Askotan esan dizuet besteenganako ekintzak egiteko oso erabilgarri dugula sarea, adibidez GKE baten kanpainak ezagutu eta zabaltzeko. Hori da hain zuzen ere www.hacesfalta.org webguneak egin nahi duena, bertan estatu mailako aktibista zenbait aurkituko ditugu, hainbat ideia eta proiektu, adin diferenteetako jende konprometitua. Webgune honek baditu ekintza zuzenak sustatzeko erreminta desberdinak, foroa kasu, ideien zakua edo kontaktuak. Bertan jendeak ekintzak aurkeztu ahal ditu eta nahi izanez gero modu batera edo bestera laguntzeko aukera ematen digute. Baina ez da bakarrik estatu mailako elkarteetara mugatzen, Euskal Herrian lan egiten duten zenbait ere aurkituko ditugu eta. Aurrekoan bertan nabigatzen nenbilela joko interesgarri bat ezagutu nuen, Ethica (www.ethica.co). Egia esan oso joko iraultzailea zela pentsa-

Gabon solidarioak ospatzeko sartu webgune honetan eta parte hartu.

Gabon alternatiboen aukera interneten Atera gaitezen une batez betiko Gabon jai komertzialetatik eta murgildu gaitezen sarean, baina sare arduratsuan: www.hacesfalta.org DABID MARTÍNEZ

tu nuen ikusi bezain pronto. Risk-az oroitzen? Seguru nago askotan jolastu zaretela Riskean. Produktu honek Risk-ari beste buelta bat eman eta joko berria proposatzen du. Gurekin mahaian zeuden jokalari guztiak konkistatzea zen jokoaren helburua, ez zuen kolaborazioa sustatzen eta hori dela eta, balore jakin batzuetan hezten zituen jokalariak. Ethica joko berriak, Risk-ak ez bezala, kolaborazioa, elkarlaguntza eta denon arteko elkarrekintza bezalako bertuteak sustatzen ditu. Joko hau Bartzelonako ekintzaile batzuek merkaturatu dute eta sare sozialetan sustatzeko laguntza eskatzen dute www.hacesfalta.org webgunean. Baina ez hori bakarrik, honelako webguneek beste mundu bat posible delaren leloa proposatzen dute eta egunero bestelako mundu bat eraiki daitekeela bultzatzen dute saretik. Hamaikatxo produktu eta opari eros ditzakegun denda askotarako loturak ere eskaintzen dizkigute; umeentzako joko eta opariak, gizakien esplotaziorik gabe ekoiztutako ehunka produktu, arropa, janari, gozoki... Gabon egunak beste modu baten bizitzeko aukera emateaz gain, beste modu batean bizitzeko aukera eta gakoak ulertzeko material guztia gure eskura jartzen dute. Beraz, gogoan izan Gabon hauetan opariak erosteko orduan, agian baten batek modu honetako opariak jasotzea nahiko bailuke. Nik neuk, adibidez. [1] http://www.youtube.com/watch?v=j5lFq JCIjx0

Honelako webguneek beste mundu bat eraikitzeko aukera proposatzen digute, hots, solidarioak izateko aukera.


Larunbata, 2011ko abenduaren 24a

Ortzadar \\ 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

BILBAO

‘Gloriaren abestia’: kez beteriko maitasuna ‘Gloriaren Abestia’ aurkeztu berri du Khea Ziater antzerki taldeak. Musika eta zinemarekin lotutako maitasun-antzezlanarekin abiatu du taldeak etapa berria LOHIZUNE AMATRIA

Kez inguratutako aktoreek ezin hobeto islatzen dute mina eta ezinegona.

KK

EA oholtzan. Bikote baten hausturaren ondorengo azken sugarra inguratzen duen kea. Gloria telebista ikusten dago bere pentsamenduetan murgildurik, Takk-ekin izandako maitasuna gogoratzen du eta bere hutsuneak sortzen dion minetik aldentzen saiatzen ari da. Khea Ziater an-tzerki taldeak sortu du mina eta ezereza utzi duen maitasun hauskorraren Gloriaren Abestia antzezlana. Pintura, musika, antzerkia, arkitektura eta poesiarekin ezinegonean zeudela abiatu zuten 1998 urtean, Bilboko Antzerkiola Imaginarioarekin (FTI) batera, Khea Ziater proiektua. Oraingoan jauzi bat egin eta ikus-entzunezko baliabide berriekin uztartutako lanarekin abiatu dute bigarren etapa. “Antzerkia sortzeko bide ezberdinetan berraurkitu gara”, azaldu du Gloriaren Abestia antzezlaneko zuzendari den Alex Gerendiagak. FTIak alderdi asko hartzen zituen bere baitan: hezkuntza eta inbestigazioan lan handia egiten zuten eta antropologian oinarritutako lanak ere egiten zituzten. Alex Gerendiagak argitu duenez, Khea Ziater zerbait pertsonalagoa da, asmo handirik gabekoa. “Zerbait kontatzeko beharretik sortutako antzezlanak erakusteko intentzioarekin jaio zen Khea Ziater”, zehaztu du zuzendariak. Sorkuntza berrartzeko “gogoak eta beharrak” bultzatuta sei hilabetez dramaturgia bat sortzeko ideiak biltzen egon ziren. Azkenean, material propioa eta sortutakoa uztartzen zituen maitasun istorio bat proposatu zien Alex Gerendiagak eta ia aurrekonturik gabe, jarritako gogoei esker sortu zuten Gloriaren Abestia. Antzezlanak bikote baten harremanaren haustura eta amodioren aurpegi guztiak erakusten ditu. Mina eta ezerezaren arteko hautuan, mina aukeratuko du protagonistak. Antzezlaneko une batean Takki dioen moduan “ezin dut zure musika entzun, eta nik dantzan jarraitu nahi dut, besterik ez”. Gloria protagonistak musika entzun ezin duen arren, ikusleek Leonard Cohen-en abesti baten zuzeneko bertsioa entzun ahal izango dute eta baita Jean-Luc Godard-en film baten zati bat ikusi ere. FTIren lanetatik bereizteko bidea aurkitu dute ikus-entzunezkoetan, horregatik, zinemagintza eta musikarekin hertsiki lotutako dramaturgia sortu dute. Nahi zuten atmosfera sortzeko “beharrezko erremintak” direla deritzo zuzendariak. Denbora lerrorik gabe, hiru momentu bereizi nahi izan dituzte. Dantzen bidez, bikotearen une gozo eta maitagarrienak erakusten dituzte. Eguneroko bizitza, pertsonaien arteko elkarrizketetan islatzen da eta bakartasun uneak, berriz, soinu, atmosfera ilun

eta testuekin. “Lana Leire Ucharen koreografiek, Azegiñe Urigoitiaren jantziek eta Oier Ituarteren argiztapenak egin dute posible”, azaldu du zuzendariak.

OHOLTZAN ZER? Telebista bat, besaulki bat eta

ezer gutxi gehiago. Oso material gutxi erabili dute oholtza betetzeko. Hala ere, pertsonaien gertakizun eta izaerak dira oholtza indarrez josten dutenak. Aipagarrienetakoa, ezkutatu eta ezinegona behartu eta sortzen duen pertsonaia da. Taldearen izenak iradokitzen duen moduan, kea. Teknikoki fokuen argia markatzeko balio du; hala ere, zuzendariari irudi eta atmosfera “indartsuak” sortzeko ere balio izan dio. “Keak zeresan handia dauka iraganarekin”, azaldu du Gerendiagak. Kez inguratutako aktoreek ezin hobeto islatzen dute mina, ezinegona, ezereza: Gloria eta Takken arteko maitasunaren gainbehera. Arrate Etxeberriak haragitzen du protagonista gazte-

EMANALDIAK Antzezlana Korrika Kulturalaren barruan estreinatu zuten martxoan eta geroztik gaztelaniazko zein euskarazko ikuskizunak egiten ari dira. “Egia esan, pozik egoteko emankizun adina egin ditugu”, azaldu du Gerendiagak. Abenduko 29 eta 30ean Zorrotzaurren egongo dira eta datorren urtean ere “mugitzen” jarraituko dutela adierazi du zuzendariak.

laniazko bertsioan eta euskarazkoan Leire Uchak egiten du. Gloriak (zenbait aktoreen bidez antzeztutako pertsonaia izan arren) erabat finkatuta dauka izaera. Etxeberria haurdun zegoenean Uchak egin behar izan zuen bere papera eta orain, Ucha haurdun dagoela, alderantziz gertatu da. Maitasun istorio batek eman dio hasiera Khea Ziaterri eta ondorengo lanak ere bide berdinetik joango direla dirudi. Antzerki taldeko kideek beraiek dioten moduan, Khea Ziaterrek “sorkuntzak ematen dituen aukeren hausnarketaz baliatuz, garena eta sentitzen duguna gure ogibidearen bitartez kontatzea du helburu”. Oraingoz, etorkizuneko proiektuak kea baino ez badira ere, argi dago sentitzen dutena aurkituko dugula euskal herri desberdinetako oholtzetan.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko abenduaren 24a

azkena

JAGON 2011, gipuzkoar GALDERA ERANTZUNAK 1. ‘Hobe duzu hor gelditu’ ala ‘hobe duzu hor gelditzea?’ 2. ‘Ingelesa ikastea besterik ez duzu’ ala ‘Aitonari galdetu besterik ez duzu?’

inteligentearen sorrera Arkeologoek aurkitu zutena, ahozko tradizioak milaka urtez jakin zuen: harrespilak jentilen hilobiak direla. Leitzaranen muga berezia markatzen dute

1. Gramatika batzordeak oraindik ez du aztertu; batasunerako ez da ezer hobetsi. Biek dute tradizioa, Sarasolaren Euskal Hiztegiko adibideek erakusten dutenez: “Hobe da ez izatea, gaizki izatea baino”. “Hobe duzu ezkondu, moja joan baino”. Badirudi hobe izan aditzaren subjektua eta nominalizazioarena bat datozenean erabiltzen dela partizipio burutua, baina ezin da esan hori denik aukera bakarra. 2. Biak daude ondo.

‘Erlijioa norbanakoaren barruko joera izan dadila, gizartearena baino’ esaldia okerra da? Hala dio Gramatika batzordeak, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, V liburukian: “Esamolde hauek osorik ematea askoz egokiago eta gomendagarriagoa dela esan behar. “Telebistak urdailera zuzendu behar du burura baino areago/gehiago”. Hemen bi baieztapenen egiatasuna jartzen da erlazioan: bata bestea baino egiago dela, nolabait. Perpaus hauek guztiz egokiak gertatuko lirateke baino-ren ordez barik ezarrita ere, Bizkaiko moldea erabiliz. “Telebistak urdailera zuzendu behar du burura barik”. Baina hauetan ez dira bi baieztapenak onartzen eta bata bestea baino egiago dela esaten: A barik B diogunean, A ez, baizik B esaten dugu eta ez, A baino areago B.

Txirritaren bertsoa: ‘alde batera pena artzen det / zu modu hortan uztia; lastima egiten zuen / nere ikustea’. Perpaus horietan bi nor sintagma daudela dirudi; zuzenak al dira? Zuzenak dira, bai. Besterik da euskara zainduan lekurik izan behar duten ala ez; hori aztertzeko dago.

Zuzena al da ‘geroago eta zera gehiago dago’ egitura? Bai, zuzena da. Bi aukerak dira zuzenak: “Gero eta hobeto ikusiko dituzu zenbakiak”; “Geroago eta ederrago dago gure herria”.

www.euskaltzaindia.net

LL

EKU berean topatzen nuen beti Ignacio Arizmendi, ia 80 urteko gizona: Fagollagako zubian eserita, Urumea ibaian, bi makuluak alboan zituela. Kontatu zizkidan istorioen artean, banuen bat oso gustukoa: hamar edo hamabi urte zeuzkala, inguruko mendietara astoarekin igotzen zen, indusketak egiten zebiltzan apaizei tresnak eta jatekoak eramatera. Lehen euskal arkeologo haientzat, azaleratzen zituzten harrizko zirkuluak misterio hutsa ziren, baina Fagollagako hamar urteko mukizuak ederki zekien erantzuna: jentilen hilobiak. Antzinako jentil erraldoi haiek ikazkinak ziren, errementariak, laborariak; nekazaritza eta industriaren sekretuak ezagutzen zituzten –gizakiak nola edo hala saiatzen ziren ezagutza horiek lapurtzen–; mendietan bizi ziren, eta denbora pasan harritzarrak hartu eta bailara batetik bestera jaurti edo monumentu misteriotsuak osatuz pilatzen zituzten. Kixmi jaio zenean –Jesukristo, alegia–, euren garaia amaitu zela ikusi eta leize batera salto egin zuten jentilek. Gazteena kanpoan gelditu zen eta leizea harri handi batekin itxi zuen: Olentzero omen zen gazte hura, euskaldunei Jesukristoren jaiotzaren berri ematera jaitsi zena, mundu paganoaren eta kristauaren arteko lotura. Arkeologoek baieztatu egin zuten hamar urteko mutilak bazekiena, gurasoek kontatu ziotelako, eta hauei aiton-amonek, eta hauei birraiton-amonek: harrespilak hilobiak zirela, alegia. Burdin Aroko biztanleek hildakoen errautsak eta tresnak lurperatzeko erabiltzen zituzten. Duela milaka urte desagertu zen ohi-

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

Urumeako ibarretik Adarra-Mandoegi mendilerrora igo gaitezke, milaka urteko misterio batera hurbiltzeko

tura hau baina bere oihartzunak mendeak zeharkatu ditu, belaunaldiz belaunaldi, ahozko tradizioan, gure egunetaraino heldu arte. Harrespilen egileak aspaldi desagertu ziren, euren memoria ezabatu egin zen, baina halako mezu bat utzi zuten denboran flotatzen. Urumeako ibarretik Adarra-Mandoegi mendilerrora igo gaitezke, milaka urteko mezu horrek planteatzen duen misterio batera hurbiltzeko. Zeharkaldi polita egin daiteke Adarra, Onddo, Azketa, Leuneta, Abadekurutz eta Mandoegi gailurretatik, eta bide horretan harrespila eta trikuharri ugari aurkituko ditugu, muga oso garbi bat adierazten dutenak. Mendebaldera Leitzaran bailara dugu, eta bailara beste aldetik ixten, Uzturre-Ipuliño mendilerroa: han ez dago trikuharri bakar bat ere. Peñalver arkeologoak dioenez, duela hiru mila urte Leitzaran muga kultural oso nabarmena zen. Ekialdera baskoiak bizi ziren, trikuharri egileak; mendebaldera, barduliarrak, horrelako monumenturik ez zeukatenak. Banaketa hori, gainera, bat dator euskalkien mugekin. Zer pentsatuko zuten Adarra-Mandoegiko biztanleek Uzturre-Ipuliñokoei buruz? Arrotzak izango zitzaizkien, gertukoak, lagunak, etsaiak? Zer pentsatzen zuten, zeri buruz hitz egin, zertan sinetsi, nolako beldurrak, ilusioak, itxaropenak izango zituzten… Etenetako harrespila eta iruinarriaren ondoan –2001, A space oddysey!– gure arbaso protogipuzkoarrek monolito protonafarrak deskubritu zuteneko unea gogora ekarri genuen, adimena pizten hasi eta onddo-nahaskiak egiten hasteko irrika sentitu zutenekoa…

Ortzadar 24/11/11  

Euskaraz egindako aldizkaria.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you