Issuu on Google+

LARUNBATA, 2010EKO UZTAILAREN 24A

LITERATURA ANDER ITURRIOTZ EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEKO PRESIDENTE BERRIAK IRAKURLEGO KRITIKO BAT LORTU NAHI DU 2. orr.

www.deia.com www.deia.com

Irakurle klubak Literatur solasaldiez gozatuz GERO ETA UGARIAGOAK DIRA EUSKARAZ ETA EUSKAL LITERATURAZ JARDUTEN DUTE IRAKURZALE TALDEAK Areto txiki bat, aulki batzuk eta literatur solasaldiak. Horixe da irakurle kluben oinarria. Han biltzen direnak ez dira intelektualak, ezta adituak ere. Baina irakurtzea atsegin dute. 4-5. orr.

ZINEMA JAVIER AGUIRRESAROBE ETA JUAN ANTONIO RUIZ ANCHIA ARGAZKI ZUZENDARIAK AMERIKAN GAILENDU DIRA 6. orr.

174. zenbakia


02 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 24a

LITERATURA

ander iturriotz “Euskal literaturak zaindu behar du irakurlea” [Testua ITZIAR EGILAZ Argazkiak ZIGOR ALKORTA] ILUSIOZ ETA PASIOZ GAINEZKA HARTU ZUEN OTSAILEAN EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEKO (EIE) LEHENDAKARITZA ANDER ITURRIOTZEK

P

asa den otsailean Ander Iturriotz izendatu zuten Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) presidente, Fito Rodriguezen lekukoa hartzen zuela. Soziologian aditua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Iturriotz. Hedabideetan analista lanetan aritzeaz gain, literatur lanak ere argitaratuak ditu. Irakurleenganako begirada indartzeko xedearekin heldu dio karguari. Otsailean ekin zenion Euskal Idazle Elkartearen (EIE) zuzendari lanari. Nola bizi izan dituzu hilabete hauek? Pertsonalki nahiko aldaketa izan da hau denaz arduratu behar izana. Espero ez banuen ere, euskal literaturaren inguruan sortu den elkarte honek itzal handia dauka gizartean. Lehendabiziko hilabeteak nahiko mugituak izan ziren. Horrez gain, euskal literaturaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dut. Ilusioa eta pasioa sortu dit guzti horrek. Gutxienez, lau urtez egongo zara elkartea zuzentzen. Zeintzuk dira zure erronkak? Zeregin eta asmo ugari dauzkat, programa asko ditugu garatu ahal izateko. Gehien ezagutzen dena Idazleak Ikastetxetan programa da, baina hortik aparte webgune sendo bat ari gara egiten, literaturaren inguruan mugi daitezkeen sektore guztiak bertatik komunikatzeko. Urria aldean jarriko dugu abian webgune berria. Proiektu gehiago

ere baditugu. Adibidez, literaturarekin lehen harremanetan hasten diren gazteekin batzorde bat antolatu nahi dugu. Oztoporen bat topatu duzu erronka horiek aurrera eramateko? Mila egitasmo ditugu, hori guztia burutu nahiko genuke, baina horretarako finantziazioa behar da eta horretan gabiltza. Iaztik diru iturriak nahiko jaitsi dira. Horiek aberastu nahirik gabiltza, besteak beste ez delako alferrik botatzen dirua, baizik eta programen arabera justifikatzen da. Beste finantziaketa arlo batzuk lortu nahi ditugu, hau da, produktu zehatzak eskaini nahi ditugu Euskal Herriko hainbat sektoreren beharretara jarriz. Sektore pribatua ere hor daukagu eta gure burua aurkezten ari gara. Ideiak ez zaizkigu falta eta lan egiteko gogorik ere ez. Gehienbat irakurlegoari zuzendutako egitasmoez mintzatu zara. Uste dut literaturak orohar esparru ezberdinak ukitzen dituela, botere esparrua alde batera utzita. Badaude idazleak, argitaletxeak eta itzultzaileak, eta gero irakurleak daude, merkatua dago, kontsumoa dago. Hizkuntza gutxitu batean egiten den literatur batek ezinbestean zaindu behar du irakurlea. Merkatuaren zentzutik, eta kontsumoaren zentzutik, behintzat masa kontsumoaren zentzutik, distantziatu behar dugu eta irakurlego kritiko eta kalitatezko bat lortu behar dugu. Nola ikusten duzu kritikaren papera? Hemen akademiatik kanpo hedatzen ari da kritika berri bat. Hori

“Webgune sendo bat ari gara egiten, sektore guztiak bertatik komunikatzeko”

X Adina 49 urte ditu. X Lekua Ordizian (Gipuzkoan) jaioa. X Jarduera Soziologian aditua da, EHUn eskolak ematen ditu eta hedabideetan aritzen da analisiak eskaintzen. 2010eko otsailetik aurrera Euskal Idazle Elkarteko (EIE) lehendakaria da. Bere burua idazletzat ez duen arren, hainbat liburu argitaratu ditu. X Argitalpenak Birundak (Haranburu, 1982) narrazio laburren bilduma. Ostean, Goierri I. eta Goierri II. (Haranburu, 1983) eleberriak argitaratu zituen eta 19 urte beranduago Boterea gizarte homerikoan (Utriusque Vasconia) saiakera kaleratu zuen. Urte berberan Elkarrek Mugaren ariketa (2002) poesia liburua atera zuen.

oso aberasgarria da. Azpi-azpitik jarduera ezberdinak sortu dira: irakurle klubak, blogariak eta abar. Horrek erakusten du badagoela dinamika bat guztiz interesgarria eta zentzu horretan Idazleen Elkarteak horiek guztiak bultzatu behar ditu Eta nola gauzatuko dira aurre-

rantzean harreman guzti horiek? Harremana lantzen ari gara. Zaila da, talde hauek orain arte nahiko sakabanatuta ibili direlako. Hala ere, badirudi azkeneko urteetan sinergiak adosteko prozesua dagoela, programak amankomunean egiteko. Sektore hauekin harremanak izan ditugu eta ikusiko dugu

“Mila egitasmo ditugu, hori guztia egin nahiko genuke, baina horretarako finantziazioa behar da”

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi Portadako irudia: Naroa Etxebarria

Lege Gordailua: BI 1720-06

Egilea

noraino inplikatu daitekeen Euskal Idazleen Elkartea. Gure funtzioa ez da hauek ordezkatzea, izan ere aberastasun hori indartu egin behar da baina haien dinamiketan modu zuzendari batean esku hartu gabe. Zure profilak, soziologian aditua den norbaitenak, onurak ekarri ahal dizkio EIEri? Epe luze batean ikusi beharko da hori. Literaturaren inguruan sortu diren taldeetatik pixka bat aparte zegoen norbaiti eskaini nahi zioten kanditatura eta neuk hartu nuen ardura. Ni neurri batean bakarrik naiz idazle, eta gero akademian beste zeregin batzuk baditut eta horrek beste perspektiba bat ematen dit. Dena den, nik literaturaren barruan ikuspegi soziologikoak sartu behar direla uste dut. Literatura, azken finean, botere esparrua da eta botere hori ulertzeko tresneria soziologikoak beti izango dira interesgarriak.

“Masa kontsumotik distantziatu eta irakurlego kritiko eta kalitatezko bat lortu behar dugu”

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 24a

Iritzia

Xaguxar bat Ean hegan XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

J

oan den asteburuan Poesiaren Egunak izan da Ean, Bizkaiko kostako herri polit eta ezezagunenetako batean. Orain dela zazpi urte hasi zen ospatzen ekitaldi hori, Karmelo Landa ernearen bultzadaz eta antolaketaz, Aresti zenaren goratze eta gaurkotze moduan, hantxe eman baitzituen azken udak Gabrielek, jada gaixo zela. Xume hasi zen eta hala jarraitzen du, baina bere xumetasunean Euskal Herriko kultur jaialdirik eder eta maitagarrienetakoa bihurtu da, bertatik pasatu den edonork ziurta dezakeen moduan. Zein da Eako poesia-egun horien xarma? Ez dut uste sekretu berezirik dagoenik: udako giro lasaian biltzen dira bertaratutakoak, inorako presarik gabe, jarduera baten eta beste baten artean garagardo bat hartuz erreka-ertzeko taberna batean. Oporretarako izan ohi dugun plan ideal horietakoa, baina aldi berean “kultura” egiten ari garela sentituz. Horrekin batera, adin, talde, jatorri eta joera desberdinetako idazleak topatzen dira, ez eztabaidan mokoka aritzeko, baizik eta ilunabar eder bati biak batera begira, adibidez. Ez da gainera intelektualen bilera hutsa: herritarrak ere

X Jatorri desberdinetako idazleak topatzen dira ilunabar eder bati begira.

X Benetakoa

eta aldi berean misteriotsua den zerbait ikusten ari nintzen.

nahasten dira idazle jendearekin, eta asko dira irakurle poesiazaleak urtero hara azaltzen direnak, egiten diren jarduerak gozatu eta sortzaileekin solasean aritu ahal izatearren. Eta horrez gain eatarren kariñoa dago, atun harrapatu berria tomatetan edo tipularekin, Bedaroa eta Natxituko bazterrak, Talako ikuspegiak, marea behean denean itsasora irteerarik gabe geratzen den portu trauskil hori, Venezia txiki eta etxeko bat gogorarazten duten zubi puntadunak… Dena ez da patxada eta paisaia: mamia ere badago. Kasu honetan, poesia. Batetik hitzaldi eta mahai-inguruak, bestetik errezital eta irakurraldiak (teoria eta praxia, bestela esanda). Aurten ere maila handiko ekarpen teorikoak izan dira, hala nola Iban Zalduak eta Harkaitz Canok egin dituztenak, eta testu guztiz landu eta ederrak, Iñigo Aranbarrik eta Jose Luis Otamendik prestatu dituztenak, esaterako. Baina poesiaren sentipena, nik behintzat, beste nonbait harrapatu dut oraingoan. Ea azaltzen dudan: poesia, berez, literatura mota bati deitzen diogu, ezaugarri jakin batzuk dituena (lerroak zatiturik joatea, konparazio baterako). Liburuak, sariak, idazleak, kritikoak, irakasleak, batzarrak… hainbat parafernalia eta patrifilio antolatzen dugu hitz horren inguruan, baina sarritan ahaztu egiten zaigu funtsezkoena sentimendu esanezi-

Erakusleihoa

nezko hori dela, beste modu batean adieraz ezin daitekeen emozioa transmitizen digun kreazio berezia. Eta nik aurten, halako zirrara bat, ez poeten hitzetan baizik musikari baten interpretazioan sentitu nuen: Mursego. Mursego (xaguxarra portugesez) Maite Arroitajauregi eibartar gazteak darabilen ezizena da. Lehendik ere txeloa jotzen zuen hainbat kantariri lagunduz, baina urtebete inguru da bere kantak sortzen eta bakarka jotzen hasi zela. Txeloaz gain ahotsa eta beste hainbat tresna erabiltzen du, baita pedalaren laguntza ere, soinu-geruzak eta oinarri erritmikoak sortzeko, bera bakarrik aritzen baita oholtza gainean. Laurie Anderson baino hobea zela entzun nion baten bati amaieran; Björk ere gogorarazten zuen bere kantaerak, zenbaitetan. Deskribapen, eragin eta abarretatik harago, baina, benetakoa eta aldi berean misteriotsua den zerbait ikusten ari nintzela sentitu nuen nik hari adi eta begira nengoela: hitz hoberik ezean poesia deituko dudana, eta nire lagun eta irakurleei gomendatzen diedana. Disko bat du orain artean, autoeditatua, eta beste bat kaleratzeko asmoa du udazken honetan. Horrez gain, Interneten sartuz gero hainbat grabazio eta bideo izango dituzue eskura. Baina benetako plazera hura zuzenean ikustea da: aukera baldin baduzue, ez alferrik galdu.

Salduenak X FIKZIOA

X EZ FIKZIOA

1. BILBAO-NEW YORK-BILBAO

1. ESKARMENTUAREN PAPERAK

Kirmen Uribe. Elkar

Anjel Lertxundi. Alberdania

2. HOR HAGO KEVIN?

2. DESIRA DESORDENATUAK

Kevin Heredia. Meetok

Batzuk. Utriusque Vasconiae

3. KONDESA ESKU-GURIA

3. SINESMENAK ETA USTEAK

Agus Milena. Denonartean

Agustin Arrieta. Alberdania

4. GASOLINDEGIAN

4. EZ DAGO ETXEAN

Yurre Ugarte. Alberdania

Jokin Urain. Susa

5. ANPHORA BAITA

5. LOIOLAKO HEGIAK

Pello Otxoteko. Alberdania

Imanol Murua. Elkar

6. XAHMARAN Jon Arretxe. Erein

Gereziak helduak jan behar dira

XX. mendeko garai beltzaren kronika

Inmigrazioaren alderik latzena

Ipuin honetako protagonistak hiru belaunaldi ezberdineko emakumeak dira: amona, ama eta alaba. Gerezi jateak ondorioak ekarriko ditu: “Heldu gabe jaten badituzu haizeak eragingo dizkizute”. Eta haize horietan oinarrituta errealismotik fantasiara egiten du jauzi idazleak.

Datuak, historia eta literatura mataza original batean biltzen dira liburu honetan, XX. mendeko garai beltz baten kronika zorrotza azalduz. Bonbardaketak, xenofobiaz beteriko ideologia eta estrategia hilgarriak berrikusten ditu Joseba Jaka beka eskuratu zuen Aiestaranek.

Eleberri honek inmigrazioaren alderik latzena erakusten du. Europan bizitza berri bat hastekotan bere burua arriskuan jartzen duenetakoa da Ismael arrantzale afrikarra. Itsasoak aita kentzen dionean, bidaia arriskutsu bati ekin beharko dio gazteak.

EGILEA: Leire Bilbao eta Esti Jalón

EGILEA: Ignacio Aiestaran Uriz

EGILEA: Francesco D’Adano

ARGITALETXEA: Gero

ARGITALETXEA: Elkar

ARGITALETXEA: Aizkorri

GENEROA: Haur literatura

GENEROA: Saiakera

GENEROA: Gazte literatura

Zaldi Eroa

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

03


04 O r t z a d a r

Larunbata, 2010eko uztailaren 24a

KULTURA ETA AISIA

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 24a

O r t z a d a r 05

ERREPORTAJEA

Irakurle taldeak Literatur zaletasuna suspertu nahian GERO ETA UGARIAGOAK DIRA EUSKARAZ JARDUTEN DUTEN IRAKURZALE TALDEAK. HAN BILTZEN DIREN LAGUNAK EZ DIRA INTELEKTUALAK, EZTA ADITUAK ERE. GAUZA BAT BAINO EZ DUTE KOMUNEAN: ATSEGIN DUTE IRAKURTZEA

Berrogei urtetik gorako emakumezkoak dira partaide gehienak

[Testua KEPA PETRALANDA Argazkiak JUAN LAZKANO]

B

olgako Batelariak izeneko literatur blog ezagunean Iban Zaldua idazleak gogoratzen duenez, liburuak talde txikietan irakurtzeko eta eztabaidatzeko ohitura aspalditik dago errotuta europar kulturan, “eta haren arrasto urruna gutxienez XVIII. mendearen hasieran aurki daiteke, herrialde anglosaxoniarretan bederen”.

Euskal Herrian, hortaz, ez gara aitzindariak horretan. Izan ere, euskarazko irakurle taldeak (egun ezagutzen ditugun bezala) duela hamar-hamabost urte inguru hasi baitziren sortzen. Gaur egun 30 bat dira euskarazko literaturari buruz gurean diharduten taldeak. Erdia inguru bildu ziren ekainaren hasieran, aurrenekoz, Larrabetzun antolatutako Literaturia jardunaldietan. Bertan burutu zen mahai-inguruetako batean, tokian tokiko jardunaz, kezkez eta helburuez mintzatu ziren partaideak. Areto txiki bat, aulki batzuk eta literatur solasaldiak. Horixe da irakurle taldeen oinarria. Han biltzen direnek ez dituzte gustu berberak, ez dira intelektualak, ezta adituak ere. Gauza bat baino ez dute komunean: irakurtzea atsegin dute. Irakurtzea eta horren inguruan hitz egitea da, beraz, aipatutako taldeen xede nagusia. Baina irakurle taldeak askotarikoak dira, herri eta hiri bakoitzean euskarak bizi duen egoeraren, edota euskarazko literatura irakurtzeko dagoen zaletasun mailaren araberakoak. Alabaina, klub bakoitzak bere helburuak ditu. Jon Unanue 111 Akademia taldeko kideak azaldu duenez, irakurle taldeek dinamika oso antzekoak izaten dituzte antolakuntzari dagokionez. “Esan daiteke bataz beste hamabost bat lagunez osatutako lagun taldeak direla, normalean koordinatzailea izaten dutela, eta hilean behin edo bi hilean behin elkartzen direla”. Beste talde batzuk, Legazpikoa kasu, urtean behin baino ez dira elkartzen, “baina iritziak trukatzen dituzte urtean zehar”. Euskal literaturarekiko zaletasuna suspertzea, irakurzaletasunaren inguruan dinamika sortzea eta jendea inplikatzea, euskararen normalizazioa… horiek dira, besteak beste, irakurle taldeetako ordezkariek aipatu dituzten helburuak. Nekane Bautistaren arabera, Amezketan esaterako, euskararen erabilera guztiz normalizatua den arren, irakurtzeko zailtasunak badirela konturatu ziren taldea eratzean. Meatzaldean, aldiz, %12 da euskalduna eta “kontu handiarekin” aukeratu behar dituzte liburuak, euskaldunak “zaintzea” baitute helburu nagusi Bizkaiko eskualde horretan. Euskaldunen arteko harremanak lantzeko eta sareak sortzeko erabiltzen dute literatura Santutxun eta Iruñean. Bai Donostian, bai Markina-Xemeinen, erdarazko eta

Enkarterriko Berbalaguneko Irakurle klubeko kideak. Tarteka elkartzen dira irakurri duten liburuari buruz mintzatzeko.

Larrabetzun ekainean egindako irakurle taldeen ordezkarien bilera.

Talde egonkor eta dinamikoak

X Hogei

baino gehiago Ekainean Larrabetzun egindako bilkuran, euskarazko 20 irakurle talde inguru jarri ziren harremanetan, baina horiek baino gehiago ari dira lanean Euskal Herriko lurralde guztietan.

X Hilean behin Donostia, Zumarraga, Santutxu eta Larrabetzuko taldeak daude egonkorrenetarikoen artean. Hilean behin edo bi hilean behin elkartzen dira beren kideak.

euskarazko taldeak daude. Euskaldun askok aitortu dute azken talde horietan sartu direla euren buruak euskaraz irakurtzera behartzeko, ohitura falta baitute. Iban Zaldua hainbat talderen koordinatzaile-lanetan ibilia da, eta bere iritziz “irakurle taldeak ez luke euskara taldea izan behar (euskara talde batek sortua izan arren), liburuez euskaraz ari den taldea baizik”. “Eztabaida literarioan, zer esanik ez, obraren hizkuntza-ezaugarriez hitz egin beharko litzateke, baina horiei lehentasuna eman gabe; saihestu beharko lirateke, beraz, euskararen kalitatearen edo dotoreziaren inguruko eztabaida luzeegiak. Irakurle taldeek ez lukete euskara ikasteko edo praktikatzeko topalekuak izan behar, eta maila subsidiario eta menturazko batean izan beharko lukete, izatekotan, euskalgintzaren agente”, dio Zalduak Bolgako Batelariak literatur blogean.

“Sufritu ere egin daiteke” Talde hauetan irakurketa konpartitu egiten da eta “zeure gustu literario bera duten pertsonak aurkitzen dituzu”, dio partaide batek. Zer motako liburuak irakurtzen dituzte? Bada, talde bakoitzak bere “maila litera-

Meatzaldeko Irakurzale Kluba, jarduera batean.

rioa” du. “Normalean dibertitu egiten gara, baina sufritu ere egin daiteke, adibidez, Ulises irakurtzen”, aipatu du Larrabetzuko taldeko ordezkariak. Azken garaiotan “talde batzuetan maila literarioa igotzen” ari dela deritzo. Baina ez da inor ikaratu behar. “Irakurle arrunt gisa ematen dugu iritzia, baina literaturaz kontu batzuk ikasiak ditugu”. Jon Unanueren iritziz, “irakurle talde askok literaturaz gozatzea dute helburu nagusia, goi mailako literatura den edo ez alde batera utzita, hein handi batean”. Edonola, bi dinamika izaten dituzte irakurle taldeek. Bata didaktikoa da, eta sarritan idazlea bera gonbidatzen dute taldearen bilerara. Irakurle askok idazleen presentzia eskertzen dute, literatura-lanaren nondik norakoak hobeto ulertzeko. Saio horiek

Edorta Jiménez eta Xabier Montoia idazleak, saioetako batean.

“oso aberatsak” izaten dira, talla, liburu bera irakurtzeko modu dekideek aukera dutelako egiezberdinak kontrastatzea. Li“Irakurle leari zuzenean galdetzeko buru batez aritzea, alegia, eta nola burutu duen obra hori, liburu horren bitartez, beste taldeen liburu batzuez hitz egitea, nola interpretatu behar dinamika gero eta hortik abiatuta, akaso, den, eta abar. Beste talde eta biziagoa baita bizitzaz ere”. batzuk, berriz, nahiago dute Aipatu helburu didaktikoa irakurleen artean eztabaidada” bigarren mailan geratzen ari tzea. “Gure iritzia modu libreda irakurle talde gehienetan, Laan azaltzea nahiago dugu, eta rrabetzuko bilkuran esan zutenaren idazlearen presentzia muga bat izan daiteke horretarako. Egilea bertan dagoene- arabera. Gainera, Iurretako taldeko Antxon an ez da beharrezko konplizitate hori ema- Goiriak dioenez, sarritan idazleak eramaten, kikildu egiten zaitu bera hor egoteak”. tea ez da posible izaten, “aurrekontu arazoIban Zalduak berak aipatutako blogean esa- ak” direla medio. “Irakurle taldeen dinamika gero eta biziaten duenez, “eztabaida baita, azken batean, irakurle talde baten helburu nagusia: kide goa da”, adierazten du Jon Unanuek, eta guztien iritziak eta ahotsak entzun daiteze- etorkizunari begira “indartu” egingo dela

Euskal literaturarekiko zaletasuna suspertzea eta irakurzaletasunaren inguruan dinamika sortzea dute helburu

“Irakurle arrunt gisa ematen dugu iritzia talde hauetan, baina literatura kontu batzuk ikasiak ditugu”

uste du. Izan ere, ohikoak dira sarean irakurleen arteko iritzi-trukeak. Idazleak berak “feedback hori eskertzen” duela uste dute batzuek. Irakurle taldeetan askotariko jarduerak izaten diren arren, parte hartzen dutenek antzeko ezaugarriak dituzte. Gehienak emakumezkoak dira, eta horietako asko irakasleak eta etxekoandreak. Adinari dagokionez, 40 urtetik gorako jendea da nagusi. Orokorrean, gazteek ez dute parte hartzen taldeetan. Markina-Xemeingo ordezkariak esaten duen moduan, “zer egingo dute gazteek, aita, izeko edo amaren laguna dagoen txoko batera joan? Ezta pentsatu ere. Zahartzen direnean etorriko dira”. Iritzi berekoa da Unanue ere. “Ez da kezkatzekoa. Agian, ez dagokie oraindik”.

“Egilea bertan dagoenean ez da beharrezko konplizitate hori ematen, kikildu egiten zaitu iritzia modu librean emateko”


06 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 24a

ZINEA

Aguirresarobe eta Ruiz Anchia, argiaren lagunik onenak HOLLYWOOD KONKISTATZEN SAIATU ZIREN LEHENENGO EUSKAL BELAUNALDIEN TESTIGANTZAK KALERATU DITU HILABETEOTAN ORTZADARREK. SAIL HORRI BUKAERA EMATEKO, AZKEN URTEETAN AMERIKETAKO ESTATU BATUETARA JOAN DIREN BI ARGAZKI ZUZENDARI EKARRIKO DITUGU GOGORA: JAVIER AGUIRRESAROBE EIBARTARRA, ‘EUSKAL HIRITAR UNIBERTSALA’ IZENDATU BERRIA, ETA JUAN ANTONIO RUIZ ANCHIA BILBOTARRA

[Testua ANDONI ITURBE / Argazkiak EFE]

G

erraosteko testuinguru gogorretik ihes egiteko joan ziren amets amerikarraren bila euskal ordezkari gehienak. Azken urteotan, berriz, Europan lortutako eskarmentua Hollywooden gauzatzera joan dira hainbat profesional. Kasu paradigmatikoena Javier Aguirresaroberena da. Eibarren jaiotako argazki zuzendariak euskal zine nazionalaren lehenengo saiakeretan parte hartu zuen. La muerte de Mikel, 27 ordu eta El sol del membrillo filmetan erakutsi zuen argia ulertu eta sakontzeko zuen berezko dohaia. Amenabarrekin Mar Adentro egin zuenetik, Hollywoodeko estudioen interesa piztu du. Karteldegian dagoen Eclipse pelikulako argazki zuzendaria da eta The Road pelikularekin kritika onak jaso bazituen ere azkenean ez zuen izendapenik lortu Oscarretako erakusleiho erraldoian. Aski ezaguna da zine industrian Javier

Aguirresarobe. Euskal Hiritar Unibertsala da, eta garaikur horixe jaso zuen pasa den uztailaren lehenengoan. Madrilgo Zine eskolan ikasi zuen, zine industrian zuzenean lan egiteko modu eraginkorrena zelako. Eta sasoi hartan Juan Antonio Ruiz Anchia (Bilbo, 1949) argazki zuzendariarekin bat egin zuen. Egun ez dute elkarren berri, baina biek egin dute lan aipagarria Holywooden. Ruiz de Anchia American Film Institut-en graduatu zen, eta 1983tik aurrera zine amerikarrean lan entzutetsuak egin ditu: Maria`s Lovers, esaterako, Nastassja Kinski eta Robert Michum handiekin. Eta espainiar merkatuan lan batzuk (Mararia, Goya saria) tarketatu baditu ere, zine amerikarrean jarraitu du. Aguirresarobek jakin badaki zine amerikarra oso lehiakorra eta gogorra dela, eta etiketak jartzen trebea. “Los otros egin nuenean eskaintza asko izan nituen Hollywooden beldurrezko pelikulak egiteko. Baina momentu honetan jokoz kanpo egongo dira oso bestelako bi film egin di-

Zinegile gazteak X Kimuak-en semeak. Metraje laburreko filmak egin eta gero, Hollywoodeko Oscarrak irabazteko gertu egon dira Borja Cobeaga donostiarra eta Nacho Vigalondo kantabriarra. Bi zinegile gazteak Kimuak-en laburmetrai sarearen izen propioak dira.

tudalako bertan: The Road eta Crepúsculo. Eskizofrenikoa ote naizen galdetuko dute”, adierazi dio Ortzadarri Javier Aguirresarobek. Aipatu euskal argazki zuzendariek harrera bikaina izan dute Hollywooden. Baina Aguirresa-

robe eta Ruiz Anchiaz gain, Flavio Martinez Labianok (Donostia, 1962) ere probestu zuen Ameriketako lan merkatua. Los Angelesen ikasi zuen eta film batzuetan behar egin ondoren, Estatura itzuli zen. Bereak di-

ra Justino, un asesino de la tercera edad; El día de la bestia, Éxtasis, edo 800 balas. Mariano Barroso zinegileak adierazi izan du ez dela argazki zuzendari soila, istorioak kontatzeko argia darabilen zinegilea baizik.

‘The road’ek ez zuen lortu izendapenik Oscarren erakusleihoan

X Luiso Berdejo Hollywoodera heldu bezain pronto bi pelikula egin ditu Luiso Berdejo donostiarrak. REC film fantastikoaren gidoigileetako bat izan zenak The New Daughter filman Kevin Costner zuzendu zuen.

Javier Aguirresaroberen lan arrakastatsuen artean Estatu Batuetan egindako ‘The road’ dago.


Larunbata, 2010eko uztailaren 24a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar

07

ARTEA

The Balde aldizkaria Harakinarentzako moduko argitalpena [Testua: MIREN RUBIO Argazkiak: ORTZADAR] KULTURA NAHIZ BESTELAKO GAIAK LANTZEN DITUEN DOAKO ALDIZKARIA DA ‘THE BALDE’, JENDE ORORI ZUZENDUTAKOA. BEDERATZI URTE DARAMATZA KALEAN. IRUDIAREKIN ETA DISEINUAREKIN JOLASTEN DU MODU ORIJINALEAN, ARRETA DEITZEKO ASMOZ

I

rudiari hitza ematen dion aldizkaria da The Balde. Testuek adina indar dute irudiek, “estetikaz gain, komunikatzeko garrantzia dutelako”. Hala dio Koldo Almandoz aldizkariko zuzendariak, eta premisa horrekin bederatzi urte daramatzate The Balde kaleratzen Eragin komunikazio enpresaren bidez. Kultura nahiz bestelako gaiak lantzen dituzte, irudiekin, diseinuarekin eta maketazioarekin jolasten. Aldizkaria guztien intereseko izan daitekeela ziur dira, eta sarean eta paperean doan banatzen dute bi hilero, euskaraz eta ingelesez. Aldizkari irekia dela dio Almandozek, era orotako gaiak eta estiloak lantzen dituelako. “Estilorik ez izatea da gure estiloa. Aldizkarian mantentzen dugun bakarra mantxeta eta tipografia bat da. Bestela, oso anarkikoa da”. Ale bakoitza ezberdina da horregatik, baina irudiari beti garrantzia handia ematen zaio, horixe izan baitzen proiektuaren sorburua. “Euskal Herrian aldizkari asko daude, baina irudiari behar bezalako lekua ez zaiola ematen iruditzen zaigu”. Askatasun horrekin jokatuz, irakurlearen arreta bereganatzen saiatzen dira beti. “Irakurleak The Balde eskuan duenean sorpresaz hartzea nahi dugu, ez dezala aldez aurretik jasoko duena zer den dakiela hartu, beste aldizkariekin gertatzen den bezala. Argazkiengatik, edukiengatik, edo diseinuagatik arreta deitu behar dio ale bakoitzero”.

Kultura modu herrikoian Arreta bereganatzeko edozein gai baliagarria dela ziur dira. Hala ere, kulturari lotutako gaiak aukeratzen dituzte sarrien, lan-taldearen interesen arabera hautatzen baitituzte. Horiek ere edonoren eskura egon behar dutela aldarrikatzen dute. “Kultura arloa oso modu elitistan lantzen da aldizkarietan, oso zale edo adituentzako moduan. Baina, modu herrikoiago batean azalduz gero, seguru gaude jende guztiari interesatzen zaizkiola. Interesa hori piztea eta zirikatzea da gure lana”. Irudiekin batera, testu labur eta zuzenekin hornitzen dute horretarako aldizkaria, edukietan sakontzea baino mokadua eskaintzea baita The

“Euskal Herrian aldizkari asko daude, baina irudiari behar bezalako lekua ez zaio ematen”

“Kultura arloa oso modu elitistan lantzen da aldizkarietan”

Balderen asmoa. “Hemen edo kanpoan jendeak zer egiten duen erakusten dugu, eta gero irakurleak nahi badu sarearekin edo bestelako tresnekin gehiago jakin ahal izango du”. Sortzaileak ere erakarri nahi ditu The Baldek, eta 100 kolaboratzaile baino gehiago pasa dira jada bertatik. “Sare irekiak sortzea gustatzen zaigu, eta jendeak bere lanak argitaratzeko leku bat bezala ikustea nahi dugu aldizkaria”. Etxekoak dira kolaboratzaile asko, baina nazioarteko artistek ere eskaini izan dute euren burua, sareko edizio digitalari esker ezagutu baitute aldizkaria. Argitalpena kalitatezkoa izateaz gain, oso irekia delako erakartzen dituela uste du Almandozek. “Laborategi kutsu bat ere baduela pentsatzea gustatzen zaigu. Izen handiko jendearekin lan egin dugu, baina arrisku-tsuagoak izan daitezkeen lanak ere sartzen ditugu. Adibidez, egunerokoan aritzen den ilustratzaile batek argazki pornografiko-erotiko batzuk ditu, edota moda argazkilari bat gauza ezberdin bat probatzen ari da. Gu prest gaude hori ere argitaratzeko”.

Irudimena landu 15.000 ale kaleratzen ditu egun The Baldek, eta beste hainbeste irakurle ditu, hasiera batean uste baino adin tarte handiagokoak. “Aldizkaria irakurlego zabal batentzako dela jabetu gara. Gazteriari zuzendutakoa izango zela uste genuen hasieran, baina orain gure irakurlerik finenetakoak 15 urteko eta 40-50 urtekoak direla konturatu gara”. Horietatik mila harpidedunak dira, baina gainerako aleak debalde eskuratu daitezke. Diseinua, internet, eta argitalpenen arloa lantzen duen enpresa da Eragin, eta kideen alde sortzaileena lantzeko aukera eskaintzen die aldizkariak, oso errentagarria ez izan arren. Horregatik, aldizkaria bideragarria izateko, “kudeaketan ere irudimena landu” dute eta publizitatearen araberako banaketa sistema hautatu dute. Iragarkiaren truke, bezeroek euren egoitza edo saltokietan dohainik banatzen dute, edozein motatako gunea izanik ere. “Harakin batek gure aldizkaria banatu nahi badu, gu oso harro gaude. Askotan badirudi horrelako aldizkariak jende mota batentzako direla, eta leku jakin batzuetan bakarrik egon beharko luketela, baina mundu errealean denok joaten gara harakindegira. Hori da gure filosofia”.


08 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 24a


Ortzadar 240710