Issuu on Google+

LARUNBATA, 2010EKO MAIATZAREN 22A

ZIENTZIA LABORATEGIAN HARAGIA EGITEKO METODOAK BADAUDE. LAISTER ANIMALIRIK HIL GABE, OKELA JANGO DUGU. 6. orr.

www.deia.com www.deia.com

80 egunean Amodiozko istorio bitxia JOSE MARI GOENAGA ETA JON GARAÑOREN FILMA, IKUSGAI 70 urte duten bi emakumeren arteko amodiozko istorioa filmatu dute ‘Lucio’ dokumental bikainaren egileek. Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga eta Jose Ramon Argoitia dira protagonistak. 4-5. orr.

LITERATURA ‘EZINEGONA ETA IZERDIA ERAGIN DITZAKE’. IBON EGAÑAK IRATXE ESNAOLAREN ‘GALERNA’ ELEBERRI LABURRA AZTERTZEN DU 3. orr.

165. zenbakia


02 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 22a

AHOTSAK ‘ISILTASUNA’

Nicolae helikopteroan

Horixe da

[ Unai Elorriaga ]

[ Irati Jimenez ]

Isiltasuna ezin zaio aplikatu, esate baterako, futbol partidu bati, 10.000 lagun baino gehiagoko kontzertu bati, danbor bati edo diktadore bati. Diktadoreak nekez geratzen dira isilik. Nekez geratzen zen isilik Adof Hitler, nekez Mussolini, esaten da Neronek lira ere jotzen zuela isilik ez egoteko. Beti egoten dira salbuespenak, eta Tiberio izan daiteke nabarmenena: nahiago izaten zuen Capriko atsedenlekura joan eta perbertsio sexualetan eman denbora, joku olinpiko ikusgarri batzuk antolatu beharrean, naziek bezala, Berlinen, 1936an.

Hori da, entzun nahi duzuna entzuten ez duzunean sentitzen dena. Adibidez:

Nicolae Ceauçescu da isilik geratu nahi ez zuenetako bat. Ipar Korean nagusi zen Kim Il Sungen jarraitzaile handia omen, eta korearrak egiten zituen agerraldiak (hitzaldiak, 21 metroko estatua…) egin nahi izan zituen berak ere Errumanian. Hitzaldi jendetsuak nahi zituen Ceauçescuk, baina 14.000 lagun biltzeko Andoni Egaña, Maialen Lujanbio edo Amets Arzallus izan behar duzu, besteak beste, eta hortik gora nahi izanez gero, U2 edo The Beatles. Kontua da Securitate izeneko talde poliziala bidali behar zuela mehatxugintzan Ceauçescuk 30.000 lagun bildu nahi bazituen hitzaldi batean. Baina esan dugu diktadoreei ez zaiela isiltasuna gustatzen eta ziurtatu behar zituen oihuak eta txaloak. Hala bada, Securitatekoak eurak jartzen ziren lehenengo lerroetan, langile arropak jantzita, modu horretan helburu bi lortuz: ezin zen atentaturik egon diktadorearen kontra eta buila dezentekoa sortzen zuten. Hori gutxi balitz, esaten dutenez, Securitatekoen oihuak biderkatzen zituzten aparatuak jartzen zituzten eta txalo zaparradez grabatutako zintak. Zer zen, ordea, atzeko milaka entzule gogobakoen isiltasuna? Ez al da hori benetako isiltasuna, gure gurasoek Cara al sol kantatzera behartzen zituztenean egiten zituzten ahoimintzio hots gabekoen modukoak? Isilik geratu al zen Goebbels Jesse Owensek Ceauçesku eta lasterketak irabazi ziElena tuenean, Berlinen, 1936an? Isiltasun bera emaztearen da?

ihesaldia bitxia izan zen

1989ko abenduan istilu handiak egon ziren Errumanian. Erdia isiltasuna, azpi-lana, eta erdia zarata. Nicolae Ceauçescuk, nola ez, Elena emaztearekin (esaten dutenez zine pornografikoaren oso zalea andrea) alde egitea erabaki zuen. Ihesaldia nahiko bitxia izan zen: helikopteroa erabili zuten lehenengo, Snagovera heldu nahi zuten, presidentearen egoitzara. Pilotuak esan zien, baina, berehala lur hartzeko agindua eman ziotela; oraindik ez ei dago jakiterik agindua benetakoa zen edo pilotuak asmatua. Gauza da autoz jarraitu zutela mediku batekin eta -orain bai- matxura simulatu zuen gidariak, diktadorea eta haren emaztea kale ertzean utzita. Beste auto batek hartu zituen baina bide-kontrol batean harrapatu zituzten azkenean. 1989ko abenduaren 25ean Nicolae Ceauçescu eta Elena emazteari egin zieten epaiketa Youtuben ikus daiteke erraz asko. Hitzez eta isiltasunez betetako epaiketa baliogabeko bat da. Egun horretan bertan eraman zituzten fusilatzera. Hil zituzten unea bera ere Interneten ikus daiteke: armen tiroak gorabehera, hura isiltasuna… Izan ere, ematen du isiltasuna dela gehienok, akabuan, irabazteko daukaguna, Ceauçescuk, Hitlerrek eta geuk, inurriok.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi

Lege Gordailua: BI 1720-06

Luze egin duzue errestan. Indarrak ahitu arte aritu zarete pelikada horretan, non eta zergatik hasi zen gogoratzen ez zenutenean jarraitu egin duzue eta orain azken borroka izan liteke eta ezin duzu sinetsi benetan bukatuko denik. Ezin duzu sinetsi ate hori hartu eta itxiko duenik. Eta baina hori du ezpain artean, dena aldatuko lukeen "baina" hori. -Baina… maite nauzu? Erantzuna espero duzunean ezer ez da entzuten. Eta hori da isiltasuna. Hori edo zarataren erdian egiten den arrakala, iPoda jarrita duzunean, autoak inguruan pasatzen direnean, hiria taupadaka baino gehiago tiroka sentiErantzuna tzen duzunean semaforoetan, espero mila errekadu buruan, denetarako berandu, egunak laduzunean ezer bur, orduak motz eta orez da entzuten. duan telefonoaren bibrazioa poltsikoan eta Isiltasuna. hortxe dago, espero zenuen mezua. "Faltan botatzen zaitut, mxk". Bihotzeko taupada bortitzaren ondoren egiten den parentesia, hori da isiltasuna. Hori edo negarrez zaudenean, erruduntasunak jan dizunean urdailaren zatia, haginkada bakarrean eta denbora negar-urteetan baino ezin dela neurtu sentitzen duzunean. Une horretan, errenditzen zarenean, ez dakizula, ezin duzula onartzen duzunean. Une horretan gertatzen dena. Norbaitek besoetan hartzen zaituenean eta umetzen zaituenean, besarkada epel-epelean. Arnasaldi luzea egiten duzu une horretan, birika jaio berriekin. Eta hori da zuretzat isiltasuna. Beste batzuentzat beste zeozer da. Beste zeozer dela esango dute. Esango du ama batek umea erditu duzula sentitzen duzunean, haren lehen negarra entzun baino lehen egiten den etena dela isiltasuna. Edo esango du alargundu denak azken arnasaren osteko lehen bakea dela. Min guztiak bota ondoren mamitzen den santutasuna, berehala desagertzen dena. Esango du mozkorrak laugarren garagardoaren ostean datorren mututasuna dela, urdailaren berotasuna, odolak hartzen duen tenperatura. Esango du astronautak mundua urrunetik ikusi duenak baino ez duela ezagutzen benetan zer den, espazioan sentitzen den aluzinazioa dela, belarriak kendu dizkizutela sentitzen duzunean, orduan baino ez. Gaur hori guztia baino errazagoa da eta misteriotsuagoa. Erdi lo zaude, kafearen zain. Igandea da eta argia sartu da, aspaldiko partez, sukaldearen altzoan. Arima hanka puntetan jarri zaizu, poz halako batek bahituta. Bizitzaren existentziaz ohartu zara eta zeuretasunaz. Irribarre egin duzu eta begiak itxi, udaberriaren beroa sentitzeko. Eta horixe. Gaur, beste ezeren gainetik, horixe da isiltasuna.

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 22a

03

kritika “GALERNA” (IRATXE ESNAOLA, ELKAR)

Baretasunean biolentzia IBON EGAÑA

E

z da zail laburtzen, itxura batean, Iratxe Esnaolaren eleberriaren edukia: senaremazte atzerritarrak hotel batean daude uda-pasa, sargori dago eta inoiz lehertuko ez dela dirudien eguna lehertzen da halako batean. Galernarekin batera, jakina, barruak, sentimenduak ere askatzen dira, gorrotoak azaleratzen. Gai nagusietakoa, begiratu batean, fideltasun eza eta lau pertsonaren arteko harreman zilegi, ezkutuko edo ia ilegalak dira. Haatik, eta zorionez, Iratxe Esnaolaren estreinako nobelak, Agustin Zubikarai saria irabazi ostean argitaratutakoak, bere laburtasunean, irakurle honengan eragindakoa ez da eskema sinpleegi horretan kabitzen. Arroztasuna, estrainiamendua izan liteke liburuak bilatzen duen sentsazioetako bat. Istorioa hotelean kokatu izanak (behin-behinekotasunean, maletak hankapean direla), hiria inizialez soilik aipatzeak (S.S) edo pertsonaiak besterik zehaztu gabe atzerritarrak izateak laguntzen dute halako arroztasun bertako bat sortzen; noski, sargoriak ere badu zerikusirik horretan. Aingeru Epaltzaren Rock´n´roll hartan bezala, hiria arroztu egiten du abuz-

X Giro itogarri, larridurazkoa sortzen du hasieratik bukaerara.

X Amorruz,

arriskatuz idatzia, nobela interesgarria da, finean

tuak, jendez gabetu, egunerokotasunetik atera, espazio kotidianoak tragedia txikien eszenatoki bihurtuz. Biluztu egiten ditu egileak galerna-aurreko giroaz pertsonaiak, eta, neurri batean, amildegira bulkatu. Alde horretatik, lortzen du eleberriak (Linazasoro edo Lizarralderen ildotik) giro itogarri, larridurazkoa sortzea hasieratik bukaerara eta atmosferak gidatzen duen tentsio narratiboari eustea, argumentuari piruetarik eginarazi gabe. Bare dago hiria, bare itsasoa, baina atezuan bezala daude pertsonaiak, etorriko bide den galernaren zain, lehertuko den barne-ekaitz horren beldur. Izan ere, bigarren kapituluan esaten den bezala, “ezer ez zen zirudiena; baretasuna, ezeren beharrik gabe, biolentzia berbera izan zitekeen.” Baretasun horretan, ustezko normaltasunean dagoen biolentzia ezkutua azaleratzen asmatu izana da, nire ustez, liburuaren bertuteetariko bat. Biolentzia ez da, baina, odolezko edo fisikoa (nahiz hor dagoen hasieratik hondartzan agertutako gorpuaren presentzia mehatxagarria), lausoagoa baizik, ñimiñoagoa. Biolentzia apenas da hautemangarria pertsonaia laukotearen harremanetan, baina horrexetan ipintzen du lupa Esnaolak: hitzetan dago batzuetan bortxa (“Gero, bat batean oihu egin nahi nizun puta bat zinela”), keinu gehiegizkoetan, erabaki mendekuzkoetan, attrezoan. Fideltasu-

Erakusleihoa

naz edo bikote harremanez bainoago erlazio horietan dauden botere-rolez eta pertsonaiek rolen aurrean hartzen dituzten jarrera eta erabakiez dihardu egileak; adinak, generoak edo erakargarritasun sexualak ematen duten botereaz, besteak beste. Nobelaren ekarpenik interesgarrienetakoa da, hain zuzen, botere-joko horien aurrean protagonistek jokatzen dituzten paper maiz anbiguo eta espero ez bezalakoek irakurlearengan eragiten duten ziurgabetasuna. Kontakizunak eskatzen duen estilo eta ahotsez jantzi du Esnaolak eleberria eta harremanetan edo giroan bezala, ahots narratiboan, estiloan eta hizkuntzan ere badago biolentzia sotil horren arrastorik. Konparaketak eta metaforak dira batzuetan biolentoak, bat-batekoak; adjektiboak edo sintaxia bera da inoiz bortxatua, zakarra, kontzienteki zabarra izatera jolasten duena eta maiz esaldiak berrirakurtzera behartzen gaituena: “Eta gero apartamentura jarraitzea ere bai leiho azpitik begiratzeko gizonei eta Norari begirada zakurraz, behetik gora, otoitz bat bezala”. Amorruz, arriskatuz idatzia, tentsioa eta intentsitatea sortu eta mantentzen dituen nouvelle interesgarria da, finean, Galerna. Distantzia inteligente batetik idatzia izanagatik (edo agian horrexegatik) galderak, ezinegona eta izerdia eragin ditzakeena.

Salduenak X FIKZIOA

X EZ FIKZIOA

1. BILBAO-NEW YORK- BILBAO

1. LOIOLAKO HEGIAK

Kirmen Uribe. Elkar

Imanol Murua. Elkar

2. AULKI JOKOA

2. PERTSONA IZATEN HEZI

Uxue Alberdi. Elkar

Jonan Fernández. Arantzazu baketik fundazioa

3. OSPITALEKOAK

3. ALDAIRA URDINA

Mikel Antza. Susa

Edu Zelaieta. Alberdania.

4. KATU JENDEA

4. ERDIGUNE LITERARIOAK...

Eider Rodríguez. Elkar

Idurre Alonso. EHU/UPV

5. AUTOKARABANA

5. MANEX ERDOZAINTZI ETXART

Fermin Etxegoien. Pamiela.

Agurtzane Ortiz. Elkar.

6. STOCK 13 Edorta Jimenez. Txalaparta.

Linazasorok ipuin berriak kaleratu ditu

Familia minduaren erretratua

Literaturari hurbilpen berri bat

Karlos Linazasorok alde egiten du liburu honetan bere ohiko bidetik, asmo berriak saiatuz. Bere ipuinak gizakiaren mindura dute kontagai. Ez dira horregatik umore ttanta baten faltan gelditzen eta gehienetan ironiak azaleratu ohi du irribarrea. Samurtasuna eta xumetasuna dira, baina, eskaintzen diguten altxorra.

Elkarrizketaren teknika erabiliz, kaleidoskopio bat eraiki du egileak, pertsonaien arabera hainbat perspektiba eta ikuspegi eskainiz, eta gertaerei buruzko informazioa ere apurka-apurka emanez. Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoia sendatzeko asmoz. Horixe da abiapuntua.

Idurre Alonso ikuspegi komunikatibotik hurbiltzen zaio literaturari, joan den mendeko azken literatur teorien harira. Abiapuntu horrekin, bere doktoregotesi honetan identifikatu egiten ditu gaur egun literaturaren irakaskuntzan dauden erdiguneak eta horietan eragiten duten faktoreak.

EGILEA: Karlos Linazasoro

EGILEA: Antton Kazabon

EGILEA: Idurre Alonso Amezua

ARGITALETXEA: Erein

ARGITALETXEA: Elkar

ARGITALETXEA: EHU/UPV

GENEROA: Narratiba.

GENEROA: Gazte literatura

GENEROA: Saiakera

Zaldi eroa

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)


04 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 22a

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 22a

O r t z a d a r 05

ERREPORTAJEA

ren aldetik. Pelikularen estetika ere horren menpe egon da. Artifizio handirik gabe, protagonistei lehentasuna emanez". Alta, 80 egunean "pertsonaien istorio bat da". Hala izanik, ezinbestekoa zen casting egokia egitea. "Bagenekien pelikularen arrakasta edo porrota aktoreen hautaketaren menpe egongo zela -aipatu du Goenagak-. Euskaldunak eta adin horretakoak topatzea ez da kontu erreza izan. Itziar Aizpuru lehendabiziko castingean ikusi eta berehala pentsatu genuen egokiena zela Axunen pertsonaiarentzat. Juan Mariren pertsonaia egiteko ere Jose Ramon Argoitia-n pentsatuta genuen. Baina Maiteren pertsonaia gehiago kostatu zitzaigun. Ez zen nahikoa aktore on bat topatzea. Maite eta Axunen arteko kimika oso garrantzitsua zen. Azkenean, Arrasateko antzerki amateur talde batean aurkitu genuen". Mariasun Pagoagari buruz ari da Goenaga. Bitxia da bere istorioa. Arrasateko emakume hau erretiroan dago, urte luzez inguruko empresa bateko komunikazio arloan lan egin ostean. Herriko antzerki taldean sartu zen kasualitate batek bultzatuta. Hor topatu zuten zinegileek. "Gidoia irakurri nuen eta berehala pentsatu nuen ez nintzela testu hori ikasteko gai izango", gogoratzen du Pagoagak. Hala ere, ikasi egin zuen gidoia, eta pertsonaiaren baitan guztiz sartu zen. Filmaketa iazko udaberrian egin zen, Gipuzkoako hainbat herritan. Eta Mariasun Pagoagak gozatu zuen, nahiz eta fisikoki itzel gogorra iruditu. "Oso polita izan zen. Hain goxoak izan ziren zuzendariak, hain ondo eraman zuten guztia… Zinemarekiko aurreiritzi asko neuzkan nik. Eta oso bestelakoa da. 40 lagun lanean, 12 ordu egunean, denak gazteak… Azkenean, Itziar eta biok amaren papera hartu genuen. Oso lagungarria izan da niretzat Itziar bezalako pertsona bat izatea aldamenean. Asko ikasi dut bere espe-

Zorionaren beldur ‘80 egunean’ filma zine aretoetan da 70 URTE INGURU DUTEN BI EMAKUMEEN ARTEKO AMODIO ISTORIOA KONTATZEN DIGU '80 EGUNEAN' PELIKULAK. DESIOA, BELDURRAK, NORBERAREN BARNEKO AUZIAK ETA EZAGUN DIREN SENTIMENDU GUZTI HORIEK JORRATZEN DITU JOSE MARI GOENAGA ETA JON GARAÑOREN FILMAK, BETIERE IKUSPUNTU BITALISTA ETA ARGITSU BATETIK

[Testua: KAROLINA ALMAGIA. ARGAZKIAK: ORTZADAR]

D

esioak egia bihurtzeko ausartasunik ez duten bi pertsonen istorioa da 80 egunean. Desioen eta zorionaren beldurraren arteko borrokaren abenturan parte-hartzeko gonbitea egiten baitu pelikula honek. Buruak edo bihotzak. Batek bakarrik irabazi dezake. Istorio unibertsal hau euskaraz filmatu egin zen eta euskara hutsez -azpitituluekin- estreinatu da asteburu honetan Hego Euskal Herriko hainbat herritan eta lau hiriburuetan, baita Madril eta Bartzelonan ere. "Jatorrizko bertsioan erakustea da gure apostua. Hemengo pelikulek, bikoiztuak izan direnean, ez dute ondo funzionatu. Horrek ez du esan nahi etorkizunari begira eta banatzaileek horrela eskatuz gero, bikoiztuko ez denik, azken finean guk ahalik eta jende gehienak ikustea nahi dugu", azaldu du Jose Mari Goenagak. Goenagak Lucio (2007) dokumental bikaina eta Supertramps (2004) animaziozko film luze arrakastatsua zuzendu ditu eta Garaño The dragon house-en (2005) egilea da, besteak beste. Zinegile gipuzkoar biek sortu zuten Moriarte ekoiztetxea 2001ean, zeinak Irusoinekin batera produzitu du 80 egunean.

Telefono dei bat

Azpitituluekin, euskara hutsez estreinatu da filma Hegoaldean

Hainbat pertsonai, arratsaldeko musean.

En un lugar de labre. Foto Pablo Viñas

Telefono dei batekin. Horrela hasten da dena. Axun (Itziar Aizpuru) eta Juan Mariren (Jose Ramon Argoitia) baserrian telefono hotsak jotzen duenean, agure bikote horrek ezin dezake irudika ere nola aldatuko diren beren bizitzak. Alabaren senar ohia ospitalean dago, koman eta bakar-bakarrik. Axunek egunero zaintzera joateko erabakia hartuko du. Ospitalean Maiterekin (Mariasun Pagoaga) egingo du topo, nerabezaroko lagun-mina, berrogeita hamar urtez ikusi ez duena. Denbora pasa izan ez balitz bezala, garai bateko kimika oraindik bizirik dagoela sentituko dute. Bizitua edo bizitzeke dagoena. Norberaren barneko auzi hori amodiozko istorio askoren atzean dago, batez ere gazte ez den jendea tartean dagoenean. Maiz ikusi dugu kontakizun hori zineman, baina oso gutxitan adineko bi emakume protagonistak direnean. Ohituak gaude bikote gazteak musukatzen ikustera, baina arrotza egiten zaigu 70 urteko bi emakume egoera berean begiztatzea. Nola erakutsi pantailan adineko bi emakumeren arteko amodio istorio bat, irrigarri edo fortzatua gerta ez dadin? Mariasun Pagoaga eta Itziar Aizpuru, filmaren eszena batean. Nola egin sentzasionalismoan jausi gabe? Goenaga eta Garañoren apostua "naturaltasunaren alde" izan da, "egoerak behartu gabe". "Sentimendu unibertsalak erakusten saiatu Naturaltasuna gara, nahiz eta bi emakume heldu izan, naizan da hiz eta erlazio lesbiko bat egon tartean…, edozein ikuslerentzat ulergarria izan daiGoenaga eta tekeen istorio bat kontatu nahi izan dugu", Garañoren esan dio Goenagak Ortzadar-i. Dramatismotik ihes egitea. Horixe izan apostua da bigarren erronka. "Ez da pelikula gogor bat, nahiz eta batzuetan emozionalki bortitza izatea. Pisua kentzen saiatu gara. Zineman, askotan, homosexualitea tratatzen denean, oso era dramatikoan egiten da, baina guk ez genuen pertsonaia atormentatuen bidea jorratu nahi. Pelikula argitsua egin nahi genuen. Horrega- Pagoaga eta Aizpuru, aurrez aurre fotograma batean.

Pelikularen kartela.

tik, drama alde batera utzi gabe, kutsu bitalista eta umoretsu batekin jokatzea erabaki genuen". Bai Goenagak bai Garañok hogeita hamar urtetik gertu daude. Hala ere, zahartzaroa islatzea egokitu zaie. "Mito batzuk bertan behera utzi nahi izan ditugu, alegia, adinarekin jakintsuagoak egiten garen hori. Protagonistak elkartzen direnean, nolabait, gaztarora bueltatzen dira. Izan ere, gazte portaera batzuk erakusten dituzte. Gu ez gara adinekoak eta ezagutzen ez dugun errealitate bat islatzeak beldur pixka bat eman digu. Baina errespetuz jokatu dugu, betiere gure ikuspuntua ematen". Narrazioaren garapena eta filmaren errealizazioa egiterakoan, klasizismoaren bila ibili dira. "Gure erreferentziak oso klasikoak izan dira, planifikatzeko aldetik nahiz gidoia-

Jose Ramon Argoitia.

“Urteak pasa ahala, ez dugu ezer ikasten”. Hori da zinegileek transmititu nahi duten ideiaren bat

Axun eta Maite, berriz biltze zoriontsua.

Argoitia eta Gaigne X Jose

Ramon Argoitia. Bere pertsonaia -Juan Mari, Axun-en senarra- ezinbesteko garrantzia du. Zorion Egileor, Ane Gabarain, Patricia López, Mª Josefa Etxabe eta Luisa Mª Ariztondo dira filmaren beste aktore batzuk. X Pascal Gaigne. Caengo musikariak komunikazio zuzena du Goenaga eta Garañorekin. Elkar-ulertze on hori nabarmena da pelikula honetan, non orkestrarekin grabatutako musikak pisu handia du.

“Bagenekien filmaren arrakasta edo porrota aktoreen hautaketaren menpe egongo zela”

rientzia eta bere jarrerarekin". Dena dela, aktore biei gogorra egin zaie pantailan beren buruak ikustea. "Ez da nire abotsa, ez dira nire keinuak, ez naiz ni ikusten", esan du Mariasunek. Antzeko zerbait gertatu zaio Goenkale eta Martin telesailetan agerpenengatik ezaguna den Itziar Aizpururi. Nolanahi ere, Aizpuruk zinez eskertzen die Goenaga eta Garañori halako papera eskaini izana. "Oso gutxitan idazten dira adineko emakumezkoentzako paper nagusiak, protagonista guztiak goapak, gazteak eta argalak izaten dira. Benetan zorte handia izan dut neuk". Zuzendariek naturaltasuna eskatu zieten "gertuko sentiarazteko". "Hori norberak ateratzen du. Hortarako ondo ikasi behar duzu papera eta gero zuk zeure erara moldatu", azaldu du Getarian jaio baina Zaurtzen bizi den aktoreak.

``Oso gutxitan idazten dira adineko emakumezkoentzako paper nagusiak.´´


06 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 22a

ZIENZIA

Hiltegirik gabeko etorkizuna? URRUN IKUSTEN DUGUN ARREN, LABORATEGIAN HAZITAKO HARAGIA JADANIK EZ DA ZIENTZIA-FIKZIOA. ANIMALIARIK HIL GABE, ELIKAGAIA SORTU ETA INDUSTRIAN EKOIZTEKO METODOAK BADAUDE. AURREIKUSPEN TEKNOLOGIKOAK BETEKO BALIRA, HAMAR URTE BAINO LEHENAGO HANBURGESA "BERDE" BAT IZAN GENEZAKE GURE PLATEREAN.

[Testua IZARO AULESTIARTE // ELHUYAR FUNDAZIOA]

H

artzitutako hara- ten gas-emisioen erantzulea da abeltzaintzagia animalien ze- ren sektorea, eta artzaintzak ere kostu hanlula amen edota diak eragin ditu ekosisteman. Teknologia begiharren bitartez rriak oro har gizadiari ere on egingo diola us(hala nola oilas- te dute New Harvesteko adituek: "Teorian, ko, arkume edo zelula bakar batekin munduak urtebetean jatxerriarenak) la- ten duen haragia sor dezakezu eta". Larre eta baserrietatik urrun sortutako borategian sortutako haragia da. haragiak eta "amantal zuriko" abeltzainek Okela arrunta mesfidantza sor dezaketela gauza jakina da. Dena den, ikertzaileek zera gogobaino osasungarriagoa dela, proteirarazi dute: "Egun jaten dugunana berdinak dituela eta ingururen gehiengoa ere laborategitik menari kalte gutxiago egiten Baserrian hazi dator; prozesatuta dago dediola diote alternatiba hona". Esnea, gazta edo nuggets rren aldekoek. Time aldizbeharrean ospetsuak aipatu dituzte adikariak 2009. urteko 50 asokela bide gisa. makizun garrantzitsuenen Baserrian edo haztegian artean kokatu du. laborategian hazi beharrean okela laboraOkelaren ordezkoak aurekoiztuko da tegian industrialki ekoizteko kitu nahian, laborategian formula sekretua zopa "biomediekoitzitako haragiaren hamaika ko" antzeko bat da. Animalien odoabantaila nabarmendu dituzte mundu osoko zientzialarien esfortzuak bate- letik eta mikroorganismoetatik datozen ratzen dituen New Harvest erakundeko ki- mantenugaiez osatuta dago zopa hori, eta deek. Besteak beste, uste dute ekoizpena la- bertan jartzen dute gerora "mundu osoa eliborategian kontrolatuz gero posible izango katu ahal izango lukeen zelula". litzatekeela behi eroen edota A gripearen estiloko gaitzak ekiditea. Baita haragi lighta lortzea eta "bihotzekoak saihestuko lituzke- Garestiegia ten hanburgesak" egitea ere. Gaur-gaurkoz, emaitza zentimetro bateko Haien esanetan, prozedurak ez dio kalte- luzera duten haragi-xafla txiki batzuk baino rik eragingo gizakion osasunari. Aitzitik, gi- ez dira. Baina horiek tenkatu egin daitezke, zakion kontzientziari eta ingurumenari me- eta proteinak ere gehitu diezazkiekete. sede handia egingo diela azaldu dute. Fine- Teknologia garatzen jarraituz gero, adituek an, izaki bizidunak sakrifikatu gabe sortu li- uste dute 5-10 urte bitartean haragiaren orteke jangaia, eta, horrenbestez, milioika abe- dezko xafla horiek eskala handitan sor ditre gatibutasunean hazteko beharra txikituko zaketela, kosk egiteko moduko gogortasun luke. Hala, okela-ekoizpenak egun duen innahikoa izango luketela eta gurumen-eragina ere murriztu haien zaporea txuegingo luke alternatiba holeta tradiziorrek. Izan ere, neurri handi batean berotegiefektua eragiten du-

nal baten antzekoa izan litekeela. Produktua diseinatuta dago, baina hura komertzializatzeko oztopo nagusia prozesuaren kostua da. Adituek diotenez, "sistema automatizatu eraginkorragoak behar ditugu, pertsonen lana eskatzen ez dutenak, eta osagai merkeagoak ere beharko genituzke, egungoak ikerkuntza biomedikotik datoz eta". Laborategiko hanburgesa baten prezioa milioi bat dolarrekoa izan liteke gaur egun. 2002an NASAk halako elikagaien kontsumoa sustatu nahi izan zuen, espazio-bidaietan. Baina garesti eta luze jo zuen prozesuak, eta dieta begetarianoaren aldeko

apustua egin zuen azkenean. Harrezkero, Holanda, AEB, Japon, Australia eta eskandinaviar herrialdeetako ikerketa-zentroek ere inbertitu dute alternatiba honen garapenean.


O r t z a d a r 07

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 22a

ZINEMA

Julián de Ajuria, Hollywoodeko pelikulen banatzaile ausarta JULIÁN DE AJURIA ARGENTINAKO ZINE MUTUAREN SUSTATZAILEA IZAN ZEN , KALIFORNIAN BANAKETA-NEGOZIOAREN SEKRETUAK ARGITU ETA GERO. BERAREKIN JARRAITZEN DU ANDONI ITURBEK ‘EUSKALDUNAK HOLLYWOODEN’SAILA. IZAN ERE, ORTZADAR-EK ZINEMAREN INDUSTRIA ESTATUBATUARREAN LAN EGIN ZUTEN EUSKAL AITZINDARIAK EKARRIKO DITU GOGORA BI ASTEAN BEHIN.

[Testua ANDONI ITURBE Argazkiak LOPEZ ECHEVARRIETAREN ARTXIBOA]

J

ulián de Ajuria (Ubidea, 1886-Buenos Aires 1965) Ameriketako Estatu Batuetan jaio izan balitz self-made man edo norberak bere burua eraikitako gizona izango litzateke. Ubidean sortutako gizaseme hark bere izena zeraman banaketa-sare bat eratu zuen Argentinan, eta batik bat estatubatuar pelikula onak sustatzen zituenean aldarrikatzen zuen bera izan zela arduraduna. Negozio eta salmentarako trebea izan zen, bereziki Holllywooden ikasitako guztiaren ondoren. Alberto Lopez Echevarrietak inork baino hobeto ezagutzen du haren ibilbidea. Bilboko Indautxu Hotelean euskal zinearen hitzaldi bat ematen ari zela, Julián de Ajuriaren sendi bat gerturatu zitzaion eta pertsonaia berezi horren inguruan berbetan hasi ziren. Handik gutxira, Julián de Ajuria, una vida de cine liburua bihurtu zuen haren biografia bakarra. Herriko errementariaren semea izan zen. Oso ume bizia zela nabaritu zuten, mundua deskubritzeko irrikitan zegoena. Sasoi hartako beste hainbat euskaldunen moduan, Ameriketara joan zen. Argentinan gogor lan egin zuen, eta zine mutuaren eta star system-en urrezko garaia egokitu zitzaion. Momentuan jabetu z e n

zinearen negozioa borobáa zela eta etorkizun oparoa izan zezakeela. Bidean, Pablo Epstein eta Mario Gallo, kafetegieetako piano-jole bohemio bat, izan zituen lagun. Ekoiztetxe bat osatzea erabaki zuen, eta dokumentalak ekoitzi zituen, bereziki italiar jatorrizkoak, Buenos Aireseko biztanleei begira: Morte civile, Cavalleria rusticana… Gainera, Argentinako zinemaren historiaren momenturik garran-tzitsuenetako bat bultzatu zuen: zine mutuaren garaian, Nobleza Gaucha izan zen pelikularik ikusiena eta diru gehien bildu zuena. Aberriaren indarra, melodrama eta foiletoia nahastarazi zituen film horrek. Bera ere Euskal Herrira begira egon ohi zen, eta familiaren babesa eta laguntza izan zuen banaketa-enpresa bat osatzeko. Izan ere, pelikulak erosi beharrean alokatzea errentagarriagoa zela ohartu zen. "Beranduago, bere pelikulak erakusten zituzten zine aretoak erosi zituen. Negozio hirukoitza: produkzioa, banaketa eta zine aretoen kudeaketa. Bere inperioak duela gutxira arte iraun du, eta oraindik ere askok gogoan dute Buenos Airesen berak egindako guztia", esan dio Ortzadar-i Lopez Echevarrietak.

Hollywoodeko ispilua Argentinan ezezik, Txilen ere ireki zituen bulegoak Julián de Ajuriak. Baina bera bezalako ekintzaile batentzat, Hollywood zen lekurik deigarriena. Han deskubritu zituen zinearen ‘Nobleza negozioaren benetako sekretuak. "Bidaia Julian de Ajuria, Francis X Busham aktore estatubatuarra alboan duela. gaucha’ izan horren bidez argitu zen bere zituen sektore horren funtzionamenduaren nondik norakoak. Ez zine soinudunaren lehenengo saiakera estreinatu zuten. Jufilmarik dakit zer pasa zitekeen han jarraitu izan lián de Ajuria zine mutuaren artesau eta mireslea zen, eta ospetsuena kostata egin zuen aurrera iraultza teknologikoaren garaian. balu", ondorioztatu du Lopez Echevarrietak. Hollywoodeko egonaldiaren ondoren, Argen- Dena den, sasoiko beste euskaldun askok bezala, zineman tinan oso pertsonaia garrantzitsua izatera heldu zen, aurkitu zuen Julián de Ajuriak mundu zabalera harro begipolitika, gizarte eta ekonomia mailan. Kalifornian, pelikula ratzeko aitzakia. estatubatuarrak espainiar Estatuan banatzea ere erabaki zuen, eta Paramounteko Zukor handiaren laguntzailea izan zen. Baina bera Argentinan bizi zen erosoago eta Hego Amerikaldean saiatu zen proiektuak garatzen. Nobleza gaucha-ren arrakastaren ostean, 1928. urtean Una nueva y gloriosa nación produkzio ikusgarria ekoiztu zuen. X Buenos Aireseko Euskal Etxean Gernikako Arbolaren Horrekin, bere bigarren aberriari eskaini zion amodiozko kumetxo bat landatu zuten, eta bera ekitaldi hartan izan gutuna. David W. Griffith-en El nacimiento de una nación harzen. Argentinako hiriburuko euskaldunen artean oso tu zuen eredu. Berak finantzatu eta idatzi zuen gidoia, eta ezaguna izan zen Julián de Ajuria XX. mende hasieran. aktore estatubatuarrak kontratatu zituen: Francis X. Bushman, Jacqueline Logan, Charles Mailes eta Henry Kolker. X Liburu bat ere idatzi zuen: El cinematógrafo. Espejo Baina ez zuen nahi besteko arrakastarik izan, besteak beste del mundo. Alberto Lopez Echevarrietak, berriz, Ajuriaren zine mutuaren urrezko garaiaren azken distirak apurrak familiarteko zuzen batek animatuta, bere biografia bakarra zirelako. Argentinan txalo zaparrada jaso zuen, baina argitaratu zuen: Julián de Ajuria. Una vida de cine. Europan eta Estatu Batuetan soinuaren aldeko apustua egina zuten orduko. Urtebete lehenago, El cantor de jazz

Argentinako euskaldunen ordezkaria

Julian de Ajuria


08 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

JAGON Galderaerantzunak

1

NOLA IDATZI BEHAR DA: ‘03:00ETAN’ ALA ‘03.00RETAN’? ETA ‘13:00EAN’ ALA ‘13.00ETAN’?

2

ZEIN DA IDAZKERA ZUZENA ‘EGUNON’ ALA ‘EGUN ON’? EDO BIAK ZUZENAK DIRA?

03:00etan eta 04:00etan da idazkera zuzena. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 13:00etan (hamahiruetan), 15.00etan, 15.03an, 15.04ean, 15.30ean... Dena den, egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.

Hiztegi Batuan Egun on besterik ez dator; beraz, horixe da idazkera zuzena.

3

‘TABAKO PAKETEA’ / ‘PAKETE TABAKOA’ ETA ANTZEKOETAN, ZEIN DA ORDENA ZUZENA?

Zer esan nahi den: paketeaz ari bagara, tabako paketea behar du, poxpolo kaxa bezalakoxe egitura duen hitz elkartua. Baina tabako kantitateaz ari bagara, pakete tabakoa nahiz pakete bat tabako (edo bi pakete tabako, etb.) esan beharko dugu. Adibidez: hiru pakete tabako erosten diut astero, baina hiru tabako pakete eskatu dizkit alabak eskulan bat egiteko.

4

Larunbata, 2010eko maiatzaren 22a

XVIII. MENDEKO BEST SELLER BAT, EUSKARAZ ‘Birjinia, edo donceil christaba’ liburu bitxia argitaratu berri du Euskaltzaindiak. Bere garaian arrakasta handia izan zuen liburu frantsez baten itzulpen zaharra da.

go ziren, hau da, irakurtzen ohituak, eta horrexegatik hartuko zuen itzultzaileak haien neurriko euskara jasoa erabiltzeko erabakia. Hain zuzen ere, euskara eredu zaindua, jasoa eta goi mailakoa eskaini zien. Horrek bereizten du eskuizkribua". Darabilen lexiko berezian datza batez ere eredu jaso hori. Hitz berri eta ezezagun asko erabili zituen itzultzaileak frantseseko terminoak ordaintzeko. Itzulpena 1782 eta 1784 urteetan egin zen, eta handik urte gutxira iraultza etorri zen. “Eta iraultzarekin, jakina denez, serorak kolegioa utzi eta sakabanatu egin ziren. Robin andreak berekin eramango zituen lau liburukiak. Badakigu gero apaiz baten esku egon zirela, eta Harrietek bederen erabili zituela bere hiztegia egiteko. Larresoroko, Belokeko eta Uztaritzeko seminarioetan egon ziren gero, eta azkenik Piarres Andiazabal kalonjearen eskuetara iritsi ziren. Jaun honi eskerrak egin ahal izan dut transkripzioa”, kontatu du Mujikak. Euskara jasoaren saio hori aztertzeko aukera eman nahi zaie euskalariei transkripzio honekin. Horretarako Hiztegia erantsi da liburuaren azkenean. Hitz bereziak biltzen dira hiztegi horretan: frantseseko zein hitz ordaintzen duten adierazten da, eta agerpenen erreferentziak ematen. Horretaz gain, jatorrizko liburu frantsesaren kopia erantsi dute liburuaren azkenean, CD formatuan, itzulpenaren gorabeherak aztertu nahi duenak horretarako aukera izan dezan.

Apirilean egindako Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, Euskaltzaindiak lau liburu aurkeztu zituen: Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860) Gratien Adema ‘Zaldubik’ idatzitakoa; Kantikak, aurrekoa bezala Henri Duhauk paratua; Jesü Kristen imitazionea (1757, Martin Maisterren itzulpena), Jean-Louis Davantek paratutako edizioa; eta Birjinia, edo donceil christaba, Jose Antonio Mujikak paratua. Hauetako azken biak oso lan bereziak dira, egunero argitaratzen ez diren horietakoak. Birjinia, edo donceil christaba XVIII. mendeko eskuizkribu baten transkripzioa da. Eskuizkribu hori arrakasta handia izan zuen liburu frantses baten itzulpena da: Virginie ou la vierge chrétienne. Histoire sicilienne, pourservir de modele aux filles qui aspirent à la perfection, Michel-Ange Marin izeneko fraideak idatzia. 1752an argitaratu zen liburu hori eta ondoko urteetan edizio asko izan zituen. Jose Antonio Mujika euskaltzainaren esanetan, “irakurgai espiritual izateko asmaturiko kontakizuna da”. Siziliako andre baten bizitza kontatzen du, zeina santuki bizi izan baitzen eta neskatxa edo andre gazteentzat eredu egokia izan daitekeen. “Kontakizuna da, bai, Birjiniaren bizitzako gorabehera nagusiak kontatzen dituena, baina egileak ez du aukera galtzen hitzaldi luzeak tartekatzeko behin eta berriro, gertakarien artean, meditazio gisako go‘Birjina, edo goetez eta aholkuez beteak", azaldu du donceil Mujikak.

Thomas Kempisko fraide eta prosalari ederra

XV. Mendeko idazlana, Jesu Kristoren Pasiotik abiatuz, honen inguruko meditazioa da Jesü Kristen imitazionea, Euskaltzaindiak argitaratu christaba’k duen beste liburu bat. Thomas Kempisko fraieuskara jasoa Andre gazte bat, itzultzaile izkutua deak idatzi omen zuen, 1757an. Martin erabiltzen du Maisterrek zuberotarrera itzulia da, Jean-Louis "Andre gazteak ziren liburuaren xedea. Lau liburukietako lehen orrialdean izen bat ageri da orriaDavantek oraingo euskal grafiara egokitu duena. ren behe aldean, beste esku batek idatzia: Ieanne Thomas Kempisek bera bezalakoentzako idatzi Marie Robin. Liburukien jabearen edo erabiltzailearen izezuen, komentu batetan bizi direneei ematen baitizkie aholna izango da hori, seguruenik. Eta jakin badakigu Ieanne kuak. Marie Robin donibandarra Hazparneko kolegioan zegoela se- "Liburu hau prosalari on batena da eta berriki arte gutxi ziren rora, itzulpena egin zen urteetan. Uste izatekoa da, hortaz, ba- holakoak: XVII mendean Belapeyre mauletarra eta XIX tez ere kolegio hartan erabili zutela eskuizkribua”. Horrek ar- mendean Inchauspé Altzabehetikoa. Hirurak apaizak. gitzen du, Mujikaren ustez, eskuizkribuaren ezaugarri naguHutsune handia zegoen Belapeyre eta sia: “Kolegio hartako serorak eta Inchauspéren artean: han zeuden gainerako andre Maisterri esker zulo gazteak ikahori betetzen da”, siak izanesan du Davantek.

ETORRIKO ZARA, EZTA? NOLA IDATZI BEHAR DA: ‘EZTA?’ ALA ‘EZ DA’?

Euskaltzaindiak ez du araurik eman horretaz; beraz, ezta? nahiz ez da? idatz daiteke oraingoz. Hala ere, Gramatika batzordekideak ezta? formaren aldekoak dira.

WWW.EUSKALTZAINDIA.NET Lehenengo planoan, Jean Louis Lavant. Bere atzean, Jose Antonio Mujika, argazki muntatze batean. : DEIA


Ortzadar 220510