Page 1

ortzadar Larunbata, 2013ko abenduaren 21a. 335 zenbakia

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

UNZU & MURUGARREN Musikaren unibertsaltasuna egiaztatu dute elkarlanean ekoitzitako diskoarekin -- 4-5. orrialdeak --

ADISKIDEAREN PARADOXAK Euskal gatazkaz mintzo da Joxean Agirreren azkena, ezohiko ikuspuntuaz -- 6. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko abenduaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

Gerrak isildutako hizlari fina Labayru Ikastegiak argitaratu duen ‘Neure entzule maiteak’ liburuan, Juan Bautista Eguzkitzaren hitzaldien aberastasuna jaso da

DABI PIEDRA

Lekeitiora heldu zen, bere urterik emankorrenak ikusiko zituen herrira. Han, apaiza ez ezik, latinidade katedraren arduraduna izan zen. Bere sermoi eta hitzaldiek ospea eman zioten eta, 1919an, Euskaltzaindia sortu berriko kide izendatu zuten, Resurrección María de Azkuek berak proposatuta. Bere jardun oparoan, bi zutabe izan zituen Eguzkitzak, euskara eta fedea. Hitzaldi gogoangarriak eman eta artikulu mamitsuak idatzi zituen, harik eta 1937an, faxistak Lekeition sartu zirenean, epaitu eta bota zuten arte. Lemoa jaioterrira itzuli zen eta 1939an hil zen. “Amaiera gogorra izan zuen –dio Andres Urrutiak–, bere azkenengo gutunetan nabari da gerraren ondorenak makalaldia eragin ziola, nik uste dut atsekabez hil zela”. Juan Bautista Eguzkitzak sermoigintzan jo zuen goia, genero horretan uztartu baitzituen erlijioa eta euskara, bere bi pasioak. Erretorikaren mekanismoak “goitik behera” ezagutzen zituen. “Prosa seguru, koherente eta entzuleagandik hurbilekoa da”. Neure entzule maiteak liburuan, Eguzkitzaren lanaren lagin bat irakur daiteke, hitzaldi eta sermoirik onenen aukeraketa baita. Batzuk lehenengoz argitaratu dira. Eguzkitzak bazuen bere berbaldiak “neure entzule maiteak” esaldiarekin hasteko ohitura eta, beraz, libururako izenburu aproposa begitandu zaio Andres Urrutia editoreari.

Euskaltzaindiaren bilera, XX. mendeko 2. hamarkadan. Eserita (ezk.-esk.): Juan Bautista Eguzkitza, Bonifazio Etxegarai, Resurrección María de Azkue, Georges Lacombe. Zutik: Orixe, Martin Landerretxe, Seber Altube, Julio Urkixo, Raimundo Olabide. EUSKALTZAINDIA

G G

ARAI gozoak zein gaziak bizi izan zituen Juan Bautista Eguzkitza apaiz, idazle, euskaltzain eta irakasle bizkaitarrak. Euskararen eta euskal kulturaren zale amorratua izanik, XX. mendearen lehenengo hereneko pizkundearen lekuko eta partaide izan zen. 1936ko gerrak galtzaileen aldera eraman zuen, ordea. Bere zeregin gogokoenetatik aldendua, saminak jota hil zen eta haren lan eskerga ahanzturaren hautsak irentsi zuen ia. Eguzkitzaren hizketarako trebeziak, euskara dotoreak eta erretorika zorrotzak, baina, garai ilunetako euskaldunen gogoetan iraun zuten. Juan Bautista Eguzkitzaren ekarpena batu eta argitara eman du, hura hil eta 74 urtera, Andres Urrutia euskaltzainburuak. “Eguzkitzaren sermoiak ez dira oso ezagunak gaur egun, baina oratorian maisua izan zen, haren prosa eredugarria da”, azpimarratu du Adolfo Arejita euskaltzain eta Labayruko kideak. Eguzkitzaren belaunaldiko idazleak ezagutarazten Andres Urrutiak egin duen lana ere goraipatu du: “XIX. mendeko idazle klasikoen eta gure belaunaldiaren arteko zubilana egin zutenei klasiko moderno esaten diegu, belaunaldi garrantzitsua izan zen gure historian”. Juan Bautista Eguzkitza, hain zuzen ere, klasiko moderno horietako bat zen. 1875ean jaio zen, Lemoan, eta Gasteizen abade ikasketak egin zituen. 1904an

Idazle klasikoak berrikusten

J

arein bilduman argitaratu du Labayru Ikastegiak Neure entzule maiteak. XX. mendeko beste euskal idazle biren lanak ere plazaratu ditu oraintsu, Sutondoan bilduman. Hala, Nagore Etxebarria eta Maribi Egiaren edizioarekin, Paulo Zamarriparen Firi-firi ipuin liburua eta Domingo Agirreren Garoa, Miren Atutxa eta Adolfo Arejitak apailatua, berrargitaratu dira oraintsu.

“Oratorian maisua, prosan eredugarria”, nabarmendu du Eguzkitzaz Adolfo Arejita euskaltzainak. Irudian, hizlari iaioaren erretratua, helduaroan. EUSKALTZAINDIA

HERRITARRENGANDIK HURBIL Liburuan batutako hitzaldi gehienak erlijio gaien ingurukoak diren arren, badira beste arlo batzuetakoak ere. “Gizon konprometitua zen, gizartearen kezken inguruko idazki asko dauzka”, nabarmendu du Urrutiak. Garaiko agerkari askotan idatzi zuen, “Euzkadi egunkariak saria eman zion, emakumeei buruzko artikulu batengatik”. Euskaltzaindiko kide aktiboa izan zen hil arte eta Jaungoiko Zale elkarteko arduradun izan zen.

Eguzkitza pertsona ikasia zen, haren lanaren aberastasuna lekuko. Neure entzule maiteak liburuko testuetako bat latinez idatzita dago. Bazekien, ordea, maila guztietako entzuleak erakartzen, Urrutiaren arabera. “Herritarrengana heltzeko, bere diskurtsoa moldatzen zekien”. Hizkera aberatsa alboratu gabe erregistroa aldatzen maisua zen. Sermoiak egituratzeko, idazle klasikoen teknikak erabiltzen zituen. Euskararen aldetik, “kontserbadorea zen, gehienbat –dio Urrutiak–, baina ez zuen gogoko hitz berriak sortzea, gurago zuen hitz zaharrak berreskuratu eta adiera berriak ematea”. “Eguzkitza ahaztuta egon da luzaro, baina merezi du berreskuratzea”, adierazi du Andres Urrutiak. Euskara eta euskal kultura maila gorenera eraman zituen Euskal Pizkundea mugimenduan merezita egin zuen lekua. Lanerako indar eta grina guztia erauzi zioten, baina, gerrako irabazleek. “Azkuek Eguzkitzaren alde egin zuen agintari berrien aurrean, errepresioak ez ziezaion eragin”. Haatik, ordurako berandu zen, haren gogoa zimeldu baitzuen atsekabeak. Zorionez, haren hizketarako trebetasunaz goza daiteke berriro, Neure entzule maiteak lanari esker.


Larunbata, 2013ko abenduaren 21a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Libreago TITULUA: ‘AMAREN HERIOTZAK LIBREAGO EGIN NINDUEN’

EGILEA: MARI LUZ ESTEBAN

·

ARGITALETXEA: PAMIELA

DANELE SARRIUGARTE

EE

KAIN amaieran eman zuen Mari Luz Estebanek saiakeratik poesiara jauzia, azkenaldian irakurri dudan izenburu egurasgarrienetako batekin, eta ez dut ezkutatuko poztu ninduela berriak, neu ere egingo bainaute gurasoen heriotzek askeago (diot egurra ukitu bitartean denbora luzez hemen jarrai dezaten). Nire irudiaren kaltetan joango bada ere esango dut poesiaz kanpoko esperantza zehatz batzuekin heldu niola irakurketari, Estebanen lan akademikoa ezagututa iruditzen baitzitzaidan bere ahotsak eduki berriak ekarriko zizkiola euskarazko letrari, edo, zehatzago, bestela taxutuko zituela betiko azal ezagunen (maitasunaren, askatasunaren, heriotzaren) mamiak. Heldu niola liburuari Esteban antropologo feministaren lehenengo euskarazko liburua (osoa) zen bezainbatean, oroz gain poesia liburua dela ahaztuta. Eta ez dut hau esaten exibizioa gogoko dudalako, ezpada ohartarazpen gisa, iruditzen zaidalako akaso beste hainbatek ere helduko diotela antzeko moduan. Eskerrak testuak hor dirauen tinko eta aldi berean malgu, zure aurreiritziei buelta batzuk emateko gertu, Estebanenak bai baititu azala eta

mamia (eta esan beharrik ez nukeen arren esan behar dudala iruditzen zaidanez, lehenbailehen diot zuzentzaile baten orrazketak ez liokeela kalterik egingo bildumari). Hasieratik hasteko, bistan da poeta barrenean kezkatzen duela, are, liburua ardazten duela, gurasoen eta askatasun pertsonalaren arteko loturak. Irakurri ahala niri segituan etorri zitzaizkidan burura hiru intertestu, Estebanek bere lana esplizituki hainbat autoreren erreferentziekin ainguratzen badu ere, hain justu aipatzen ez dituen hiru idazlerenak (nolakoak garen). Batetik, Philip Roth estatubatuarrak Ian McEwan ingelesari emandako aholkua “idatzi gurasoak hilda baleude bezala”, bigarrenik Leire Bilbaoren Scanner-eko Amaz erditu naiz zatiko aleak, eta hirugarrenik Mikel Laboak behin mitiko bilakatutako JosAnton Artzeren “gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak”. Hiru adibideotan seme-alaba “egoistak” zaizkigu mintzo, eta ez naiz ni izango gurasoen legea akabatzearen kontra joango dena; baina bai pentsatzen dut Estebanen proposamena dela konpletoena, alabaren tokitik ez ezik gurasoa-

SALDUENAK

Fikzioa

renetik ere ari zaigulako; “Bitartean, laztanak eta kariñoak egiten dizkio, konpartitu ere barreak eta irakurgaiak, eta eztabaidak, sutsuak, (...) semea ere horrela libre izaten ikasteko gai izango ote den itxaropenean, eta hotzikaran” (40. or.). Erakusten digu praktikan ere (sentimendu eta jarreretan) egon badaudela moduak bestelako klabe batean egituratzeko harreman hori, errotikako aldaketa behar baitu.

Eskerrak testuak hor dirauen tinko eta aldi berean malgu, zure aurreiritziei buelta batzuk emateko gertu, Estebanenak bai baititu azala eta mamia

Esaldi soilek pentsamendu-ildo sakonagoak iradoki dizkidate etengabe, esan gabe doazenak zalantzan jartzearen pentsamendu arnas-emaile horiek: hala askatasuna nola maitasuna ez direla ez erabatekoak ez emandakoak ez errazak, elikatu eta jorratu behar direla; emakumea ez dela eraikuntza bat baizik; gure sexualitatearen osagaia dela intzestuaren tabua ere; desira ezin dugula erdietsi. Idatz daitekeen, goza daitekeen, lurrin-usaina duen gorputzari buruzko irudiei ere aipagarri deritzet, formalki ez-hain-narratiboak diren pieza batzuen bisualtasunari nola. Poesia baino modu ederragorik gogoari herdoila kentzeko.

Ez Fikzioa

1. Nevadako egunak

4. Hobe isilik

1. Kaliforniakoak (1533-1848)

4. Hiztunpolisa

Bernardo Atxaga. Pamiela.

Garbiñe Ubeda. Elkar.

Asun Garikano. Pamiela.

Jon Sarasua. Pamiela.

2. Xume. Laboa Zumetarenean

5. Hori da umorea, maisu! 2. GAL 30 urte

5. Eguberria

Mo Yan. Elkar.

Eider Goenaga/Berria. Elkar.

Juan Kruz Igerabide/Elena Odriozola. Nerea.

6. Alkasoroko benta

3. E.H-ren historia laburra

6. Euskal Herria kantuz

Mikel Taberna. Susa.

Iñaki Egaña. Txertoa/Abarka.

Hainbat autore. Baigorri argitaletxea.

Hainbat autore. Elkar.

3. Euli-giro Uxue Alberdi. Susa.

ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA POESIA

DIBULGAZIOA

‘Munduko poesia kaierak’

‘Gure mundua ulertzeko...’

Beñat Sarasola (zuz.). Susa. 58 orr. 10 euro (aleko). 40 euro (urteko harpidetza).

Ekain Mtz. Lizarduikoa/Alizia Sürtze. Gaiak. 299 orr. 20 euro.

Poesia ‘unibertsa- Munduaren la’, euskaraz gakoak argituz Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Munduko Poesia Kaierak proiektua abiaraziko du Susa argitaletxeak 2014ko apirilean. 64 orrialdeko 6 kaiera (autoreen antologiak denak) argitaratuko dira urtero: 3 udaberrian eta 3 udazkenean. Georg Trakl, Maria Merce Marçal, Emily Dickinson eta Miguel Hernandez dira protagonistak. Itzultzaile lanetan ibili dira, besteak beste, Itxaro Borda, Koldo Izagirre eta Josu Landa. Proiektuan parte hartzeko, sartu kaierak.com-en.

Zein dira gorantz ari diren potentziak? XXI. mendean, zer esan nahi du zehatzmehatz ‘potentzia’ kontzeptuak? Teknologiaren eta gerraren arteko harreman estua dago? Erlijioak al dira gatazken eragile nagusiak? Mugak desagertzeko bidean daude? Mundua konplexua da eta hainbat eragile daude jokoan. Horiek azaltzea da liburu honen helburu nagusia, azalpen argiak, mapak eta hainbat proposamen didaktiko lagun, gakoak eta interpretaziorako tresnak eskainiz.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Ez da munduan min handiagoa...’ Paco Livan. Roger Olmos (ilus.). A. Goikoetxea (itzul.). Txalaparta. 36 orr. 13,40 euro.

Irria hipotesi bat frogatzeko Arrantza eguna da, eta erbia eta hiena solasean ari dira. Ez da munduan gezurrak baino min gehiago ematen duenik, esan zuen erbiak, eta hiena barrez hasi zen. Erbiak frogatu egingo nahiko du esandakoa, eta pastel berezi-berezi bat egingo du errege jauregiaren atean. Erregea haserre bizian jarriko du horrek, eta eulien laguntza izango du opari hori nork egin dion aurkitzeko, euliak oso iaioak baitira ka...kasik usain guztiak bereizten...

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Javi Colmenero Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko abenduaren 21a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Patua idatzirik ote? Musika hizkuntza unibertsala da. Argi dute eta argi utzi dute hori Angel Unzuk eta Txuma Murugarrenek elkarlanean atera berri duten diskoarekin. ‘Hamalau abesti eta hamahiru istorio txiki’ izena du; lan biribila, bai musika, bai letra aldetik OLATZ PRAT

AA

NGEL Unzuk (Iruñea, Nafarroa, 1961) eta Txuma Murugarrenek (Errenteria, Gipuzkoa, 1964) topo egin dute euren ibilbide musikalean, bietako inork ezagutzen ez zuen tokian topo egin ere, erregistro berrietan aritu baitira eta, emaitzak berak agerian uzten duen legez, ondo baino hobeto moldatu dira. Disko honetan, erdibana egin dute lana, Unzuk egin ditu musika eta konponketa guztiak eta Murugarrenek idatzi ditu diskoko letra guztiak. Unzu lehen aldiz hurbildu da pop eta rock doinuetara. 80ko hamarkadan Ganbara folk taldean ibili ostean, eta beti ere folk eta musika akustikoaren bideetatik, estudioko musikari moduan lan egin du hainbat talderentzat; gainera, diskoen ekoizpenean zein zuzenekoetan Benito Lertxundiren eta Jabier Muguruzaren eskutik ibili da, besteak beste. Aitzitik, ezagun da Murugarrenen idazteko eta adierazteko abilezia, ongi landua duen bidea da. Izan ere, 90ko hamarkadan Sasoi Ilunak taldearekin ateratako hiru lanetako nahiz bakarka atera dituen sei diskoetako letra guztiak bereak ditu Murugarrenek. Lasai aitortzen du, konposatu beharrik ez izatea erosoa izan dela beretzat: “Azken diskoa egiten gaizki pasa nuen azkenean, neuk egin behar izan bainuen dena, produkzioa, konposizioa eta gainerakoak. Oraingo honetan bestelako moduz hartu dut dena, grabazioa ere lasai hartu dut. Ardurak partekatuta arinagoa izan da dena”.

Ahanzturaren kutxatik berpiztutako proiektua izan da; 2000. urtean Unzuk bazuen bere ohiko folk ibilbidetik urrundu eta pop-rock kutsuko musika egiteko gogoa. Ideia batzuk jaso eta Murugarreni erakutsi zizkion, bien artean gorpuzteko asmoz. Baina, lehen zirriborro batzuen ostean albo batera utzi behar izan zuten, Murugarrenek bere bakarkako lehen lana, Nire leihoak kaleratzear baitzuen. Hala, urtebetez atzeratzea erabaki eta hamahiru pasatu dira. Aurten kasualitatez topatu zuen Unzuk orduan grabatutako kasetea. “Zinta ahaztua zegoen, baita kantuak ere –azaldu du Unzuk–, hasi genuen hura zerbait ona izan zitekeenaren oroitzapena besterik ez nuen. Berriz topatzean probetxuzko zerbait egin zitekeela ikusi nuen eta berriro deitu nion Murugarreni”. Eta honek amuari kosk egin. “Libre geunden biok eta biok genuen hau egin gura”, dio Unzuk. Aspaldiko lagunak badira ere, Unzuk eta Murugarrenek elkarrekin lan egiten duten lehen aldia izan da hau, eta deskubritu dute beti dagoela ikasteko zerbait, edo ikasteko asko. “Angelen jakinduria musikala bertatik bertara ezagutzeko aukera eman dit proiektu honek –eskertu du Murugarrenek–. Kantu bat beste ikuspuntu batetik nola moldatu behar den ikasi dut. Unzuren konposaketa eta konponke-

ta prozesua ikusi dut eta asko ikasi dut hortik”. Unzuk pop/rock estetika ezagutu du: “Oso ondo pasa dut egia esan eta ez dut baztertzen rockari berriro heltzea”. Murugarrenekin lan egitea “oso esperientzia positiboa” izan dela dio Unzuk, “grabazioan, abesten zuenean, senti nezakeen kantuak nola hazten ziren, kantuak bereak egiten zituen eta egiazkotu”. Murugarrenek Unzuk zehaztutako melodien metrikara mugatu behar izan du gainera, eskatu adinako errespetuz mugatu ere bai: “Izugarrizko meritua du –dio Unzuk–, niri zientzia fikziozkoa iruditzen zait norbaitek zerbait zentzuzkoa eta polita idatzi ahal izatea, eta are gehiago, neurri batzuetan sartu behar badu”. JAUZI NABARMENA Lan honetan, beraz, biek haus-

tu dute orain arte egindakoarekin. Unzurentzat jauzia nabarmena bada, Murugarrenen zaleek ere nabarituko dute aldaketa. Ahots urratu eta sakon bera du, noski, baina, abeslariak berak aitortzen duen eran, “ez da nire konposatzeko modua eta melodietan eta kantatzeko maneran ikusten da ez dela neure musika”. Murugarrenek zerbaiti eutsi badio, hori izan da bere hitzetako mezu eta ideiei. Ihesaldiak, itxaropenak, desengainuak, bakardade eta iraganera begirada ugari, baina, ohi baino baikortasun gehiagoz, paisaiarik ilunenean ere argi izpi bat beti dagoela ikusiz eta ikustaraziz. Unzu eta Murugarren dira diskoko protagonista nagusiak, baina, begi-bistakoa da ere gainerako musikarien ukitu fina. Zarauzko Buffalo taldeko Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospe (bateria) dira Unzuren sorkuntzari ezin hobeto laguntzen dioten lagunak. Haiek zuzenean ikusi zituenean “txundituta” utzi omen zuten zarauztarrek eta proiektu berri honetarako ezin egokiagoak zirela ohartu zen; “izugarri ondo grabatu dute gainera, bai musika aldetik, baita jarrera aldetik ere”. Murugarrenen aspaldiko bidelagun den Rafa Aceves piano jotzaileak ere hartu du parte diskoan. Soinu teknikari lanetan aritu da Xanpe, honen Koba Estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute lan osoa. Diskoan entzuten dena zuzenean entzuteko aukerak ez direla asko izango aurreratu dute. Izan ere, “egoera dagoen bezala egonda, talde osoko formatuan kontzertuak lortzea zaila” dela aitortzen dute musikariek. Formatu txikiagoetan arituko dira gehienetan, Unzu, Murugarren eta Acevesek osatua izanik formatu ohikoena. “Behartuta gaude formatu txikian ibiltzera, eta pena da, Buffalokoek indar handia ematen baitiote musikari, pena da zuzenekoan hori islatu ezin izatea”, dio Unzuk. Edozein modutan, urtarriletik aurrera hasiko dira zuzenekoen agenda osatzen.

Kontzertu asko aurreikusten ez duten arren, urte hasierarek


Larunbata, 2013ko abenduaren 21a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DONOSTIA

Konp eta kon osaketa po ditu Mu nketa ikasi r Unzuren ugarrenek g honek p andik, eta op/r hurbiltz ockera ek aukera o izan du

kin batera ekingo diote zuzenekoen agenda osatzeari. JAVI COLMENERO

Aspaldiko lagunak badira ere, estreinakoz egin dute lan elkarrekin disko honetan. JAVI COLMENERO

14 abestien zertzeladak ‘Bidaia etengabea’: 2000. urteko kaseteko grabazioaren zatitxo batek ematen digu disko honen jatorriaren lehen pista. Unzu entzuten da letrarik gabeko doinu bat abesten. Kantu alai bati ematen dio bide sarrerak, etorkizun hobea iragartzen duten hitzez eta instrumentu jostari eta argitsuz jantzia. ‘Ongi etorri’: Lehenengoarekin kontrastean datorren abestia. Blues/rock riff indartsuarekin batera, egoera ilunxeagoa agertzen digute, Itxaropen puskatuak / amets ustelak... ‘Zaldi izutuak’: Jazz doinu goxoak eta noizbait izan zen poztasuna erakusten duten hitz gogogabeak dira abesti honen osagai nagusiak. ‘Fortuna bakoak’: Pop kutsuko kantu alai eta itxaropentsua, elkarri eskua emanda zorte txarrari buelta eman eta aurrera egiteko amets baten kontaera. ‘Bihotza unaturik’: Hondo krudeleko abesti optimista. Eta lurrean zartatu zela/ Inguratu zitzaion txakurra / Isatsa jostari alai astinduz / Noiz berriz salto egingo. Jazz doinuek halako argitasuna ematen diote, berez ilun eta gordin den egoerari. ‘Gaueko zubiak’: Pop abesti alaia, itxaropenezko mezua igortzen du. Koruen originaltasuna eta biribiltasuna nabarmentzekoak dira. ‘Joanak joan’: Gaztaroko lagunei zuzendutako kantua, atzera begirakoa heldutasunaren ikuspegitik. Rock gitarra indartsuz hasi eta minutu eta erdiko inprobisazioz eta giro abstraktuz amaitzen den pieza. ‘Belar moztu berriaz’: Maitasun kantu polita, film erromantiko baterako soinu banda. Jazz doinu leun eta ahots sentitua, iragan maitasunari begirada malenkoniatsu baina alaia. ‘Argazkiak galdu ditut’: Kalte egiten duten jende eta egoeretatik aurrerantz ihesi doa hemen protagonista, bizitza berri baten bila doa. Rock doinu biziak, gitarra erritmikoz jantziak. ‘Kaleak lotan’: Diskoko balada, bizitzaren eta munduaren erritmoei buruzko kantua: bizi direnen mugimendu etengabea, ibaiko ura etengabeko bidean, bizitzaren hatsa taupada geldoetan... Gitarraren ehundura desberdinak azpimarragarriak dira. ‘Lagun dohakabeak’: Rock doinuek eta 80ko hamarkadako sintetizadore hotsek jartzen diote soinua zorigaiztoko istorioari. Zulo beltzak jan ditu / lagun dohakabeak/ inork ez zuen uste honela bukatu behar zela. ‘Larruazal lehorra’: Kantu lasai eta baporetsua, bizi berri baten ametsetan trenari begira dagoenaren itxaropena kontatzen du Murugarrenek ezohiko ahots leunez. ‘Egun berrian’: Diskoaren mezua laburbiltzen duen abestia, bizi berri bati ekiteko nahia islatzen duena. ‘Belar moztu berria II’: Izen bereko abestiaren bertsio bitxia, musika kaxa baten soinu ezti eta lasaigarria.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko abenduaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

LEIOA

Poesia eta politikaren arteko paradoxa Joxean Agirreren azken lanak, ‘Adiskide bat nuen’, euskal gatazkari tartea luzatu dio, ezohiko ikuspuntua aurkeztuz UXUE RAZKIN

BB

I ildo nagusi: poesia eta politika. Bi pertsonaien bidez irudikatuta: literatura irakaslea alde batetik eta militantea, bestetik. Baina ez dira bakarrak izango. Elementu desberdinak topatuko ditu irakurleak obra honetan zehar. Adiskide bat nuen liburuak hori baitauka bere oinarrian: lauzpabost pertsonaia, euskal gatazkaren ikuspegi ezberdina, maitasuna gai errepikari bezala, narrazioaren egitura sinplea eta idazlea definitzen duten osagaiak: hitz jolasak eta umorea.

Dekadentzia lantzea gustuko omen du Agirrek: “Polita da gaizki doanaz idaztea”, dio.

Garibaldi izeneko gizon baten heriotza izango du abiapuntu istorioak eta narratzaile protagonistak hori aprobetxatuko du, bere bizitzan aurkitu dituen gorabehera guztiak paperean agertzeko. Protagonista literatura irakaslea da ofizioz, eta bere ametsak, gogoetak eta bere adiskidearekin igarotako bizipenak irakurleriarekin partekatuko ditu. “Poesia eta politikaren artean antinomia egiten dut, bi osagai horien arteko kontraposizio bat eta literaturaren aldeko aldarri bat ere”, adierazi du Joxean Agirrek.

OSKAR MARTÍNEZ

Istorioaren abiapuntua hasieratik argi izan zuen idazleak. “Garbi nuen gauza bakarra Garibaldi pertsonaiaren aldaketa hori zen. Banekien klandestinitateari buruz hitz egingo nuela, irakurlearengan efektu bat sortu nahi nuela, eta erdi parean izango zela”. Era berean, eta beste ildoari jarraiki, obran maitasunak ere pisu handia izan duela azaltzen du. Dekadentzian dauden harremanak islatzea gustatzen zaio Agirreri, joko gehiago ematen baitu: “Polita da gaizki doanaz idaztea”. Egiturari dagokionez, kapitulu motzak idatzi ditu, horrek arintasuna ematen baitio narrazioari. Modu horretan planteatzearen arrazoia argitu du: kultura digitalarekin, jendea oso gauza laburretara ohituta dago, eta liburuan ere flash batzuk eman behar dira. Idazlearen esanetan: “Chekhov-ek esaten zuen ipuinetan pertsonaiak hartu behar direla ez jaiotzetik, baizik eta izaera agertzen duten momentu horietatik. Keinu bat deskribatzen baduzu, bere nortasuna agertu behar du keinu horrekin. Egoerekin berdina gertatzen da, nobelan agertu behar dira bere izaera erakusten dutenak. Kondentsazio gune batzuk egon behar dira, horiek adierazi behar dute gauza asko baina oso denbora gutxian”. Narratzailea lehenengo pertsonan idaztearen zergatia ere aipatu du tartean: “Norbere ahotsetik gertu jartzeak asko errazten du. Batzuek esaten dute errazkeria bat dela”. Nobela honetan, narratzailea bera da pisu handiena duen ahotsa, denbora guztian ari baita bere barruko senti-

Euskal gatazka berriz ere

K

landestinitatearen hariari heldu dio Agirrek Adiskide bat nuen obran. Ardatza izateaz gain, euskal literaturak eman dion tratamenduarekiko baditu ezberdintasunak. Autoreak dio gainontzeko idazleek modu “oso errealistan eta gogorrean” gauzatu dutela euskal gatazka. Beste ikuspegi bat eskaini dio irakurleriari. Klandestinitatea literatura egiteko erabili du, eta modu berean literatura egin du euskal gatazka ulertzeko. “Gaia bera luzaroan tratatuko da. Bueltaka ibiliko da hor. Ibili beharko da. Etapa horren historia egitea kosta egingo da”.

menduak, burutazioak, ideiak, eta abar islatzen. Hirugarren pertsona erabiltzearen arazoa azaltzen du: nobela apalagoak eta arinagoak irakurtzera ohituta omen gaude egun; “lehenengo pertsonak dotoreak dira, eleganteak, kultura handikoak”, dio. MAITASUNA, “KRISTON GAIA” Pertsonaiak “oso

erdipurdikoak” direla onartu du. Horien artean, “doblearen” ideia azpimarratu nahi izan du: “Entzun dut doblearena modaz pasatu dela. Nobela honetan exageratu egin dudala iruditzen zait”. Klandestinitatearen gaia jorratzeko aproposa dela iritzi dio idazleak: “Ekintza, arriskua, doblearen gaia tratatzeko izugarri polita iruditu zait. Gu denok, narratzailea eta lagunak engainatzea lortzen du, egoera ideala da horretarako”. Nobelan narratzaile-protagonistaren eta emaztearen arteko tira-birari buruz aritu da autorea. Egungo sexualitatearen inguruan parodia bat

ere egiten duela aitortzen du: “Egun, sexualitatea termino laboraletan erabiltzen da bakarrik. Zuk niri halako plazer bat eman behar didazu eta nik zuri hauxe, eta hori bukatzen denean krisi bat sortzen da. Bikote modernoetan, elkarrekin egon nahi dugu, ihesi gero, maitatuak izan nahi dugu baina aldi berean, autonomo eta libre. Maitasuna kriston gaia da, kontraesanez beteta dagoelako”. “Nobela bat bukatzen denean erabat desberdina egin behar dudala esaten diot nire buruari. Amaitzen dudanean, gelditzen zaidan sentsazioa da: gauza hauek guztiak jada esan ditut”. Hala, trama, gertakariak, garapena soilik aldatzen direla dio Agirrek. “Nik inpresioa daukat antzeko nobelak idazten ditudala. Gaiak bueltaka, alde egiten saiatzen gara baina gure gaiak dira. Hori ez egiteko modu bakarra ez idaztea da”.


Larunbata, 2013ko abenduaren 21a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

DONOSTIA

EE

SZENOGRAFIA ikus-entzunezko mundutik datorkigun terminologia da, eta izaera konkretu bat lortzeko trikimailu espazialekin aritzean datza. Ile-apaindegi batean pentsatzen dugunean, hainbat elementu datozkigu burura: ispilua, jesarlekua eta ile lehorgailua. Ohiko elementu hauen erabilera bereziarekin jolastu da Acontrapelo ile-apaindegian, oso irudi desberdin eta erakargarria erdietsiz. Emaitza eszenografikoa dela diogu, barne diseinua espektakulua sortzearen ikuspegipean egin delako. Ilea moztera joatea esperientzia desberdin bat izatea lortu delako. Makillatzeko eserlekuan gaudela, ispiluen mugimendu eta erreflexuek espazio inguratzaile baten sentsazioa sortzen dute dota pareta eta lurreko argiztapenak testuinguru partikularrean kokatzen gaitu. Ileapaindegiak giro propioa eratzen du eta modu berezian kokatzen zaitu, bezeroa antzerki baten parte-hartzaile bilakatzen baita.

pean. Eskalaz kanpoko argazkiak efektu deigarri bat sortzen du, berriz ere espektakuluaren balioa indarrean jarriz. Barne diseinuaren lanaren bitartez aktibitate ekonomiko baten irudi pertsonalizatua sortzea posible izan da, bestelako ile-apaindegia dela adierazi baita. Publizitatearen papera egun barneratua dago komunikatzeko tresna moduan, baina espazioaren bitartezko komunikazioa oraindik ere, ez du publizitateak adina errekonozimendu. Bada garaia barne diseinuak ideia bat helarazteko gaitasuna balioan jartzeko.

EGILEAK

Ile-apaindegiaren irudi grafikoaren ikusgarritasuna. NIKO ITURRALDE Nola lortu dira efektu eszenografiko horiek guztiak? Lehenik pinuzko egurrez osaturiko barne azal bat eratu da, lurra eta pareta jasotzen dituena. Azal honek ez du lokalaren altuera guztia jasotzen, eta berezko lokalaren pareta guztiak beltzez margotu dira, egurraren presentzia indartuz. Pinuzko azal honek eszena argi bat irudikatzen du, irudi erraz bat buruan gordetzeko. Bestalde, ile-apaindegi baten erabilpenean beharrezkoak diren biltegi, produktu erakusketa eta bestelakoak azal honen barne jaso dira, modu sekretuan ezkutaturik gelditzen direlarik. Pinuzko azalak horregatik, mugimendu handia lortzen du. Dela ile lehorgailua hartzeko, dela bezeroaren arropa eskegitzeko, dela produktu bat gordetzeko. TXOKO BEREZIA Pinuzko azal honetaz gain, armairu beiratu zehar argi bat dago, ilea mozteko txoko berezi bat sortuz argiztapena eta beiraren zehar argitasunaren bitartez. Azkenik, ilea garbitzeko gunea, ile-apaindegiaren fondoan kokatzen da, argazki erraldoi baten

Ilea mozteko sortutako eszena. Ondoan, ileapaindegiaren ikuspegi orokorra. NIKO ITURRALDE

Barne diseinu eszenografikoa Donostiako Gros auzoko A-contrapelo ile-apaindegia hizpide, barne diseinuaren gaitasun eszenografikoaz jardungo dugu ULA IRURETAGOIENA

Fernando Mora Martín (BGM arquitectos) arkitektoak osatu du A-contrapelo ile-apaindegiaren barne diseinu kontzeptua. Fernandorekin elkarlanean, barne diseinuaren parte den irudi grafikoa Javier Arizabalo Garcíak egin du eta espazioaren eszenografiaren erakusle diren argazki zainduak Niko Iturraldek eginak dira (Amaiur argazkiak). Argazkilariaren papera azpimarratu beharrean gara ere bai, argazkiek espazioaren kontakizun berriak eskaintzen dituztelako, ‘deskubrimenduz’ beteriko begirada bat osatzen dute, aktibitate ekonomiko baten komunikazio lanaren ezinbesteko atala suposatzen duenak.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2013ko abenduaren 21a

ANE ZABALA

KONTRALDEA

SABIN BIKANDI DANTZARI ETA MUSIKARIA

“Munduko dantzak egiten ditugu, Euskal Herria munduan dagoelako” Aiko taldeko partaidea, aspaldi dabil erromeriak antolatzen, gure ohitura zaharrak berri bihurtuz. “Dantzatuz, ikasi eta ondo pasatu” da bere lema. Soka dantzan eta kalejiran ibili gara Bilbotik, txistulariaren menpe

SS

ABIN Bikandik txistua eta danbolina ditu lagun, nahiz eta ofizio txarra hartu zuen, dantza maite duelako. Bere etxean beti izan da Sabintxu danborrerue, eta erritmoa galdu barik erantzun ditu galderak, danborrak markatu ditu eta dantzarako tempoak. Txistularia gailendu da, baina danbolinteroaren titulua ere aldarrikatzen du, izen horren atzean “zerbait gehiago” dago eta.

Zein da leku egokiagoa erromeriarako, Guggenheim parea edo Galdakaoko plaza? Edozein leku izan daiteke ona dantzan egiteko, gogoa badago eta laguna izanez gero. Parrandarik onenak eta sanoenak gutxien pentsatzen dugun tokian izaten dira.

tzen gaudela adarra jotzen dugu, eta hori polita izaten da.

Dantzarako ezinbestekoa bikotea orduan...

“Parrandarik onenak gutxien pentsatzen dugun tokian izaten dira”. JUAN LAZKANO

Erromeriarako osagaiak: musika, dantzariak,... eta zer gehiago? Horixe ba: dantzan egiteko laguna edukitzea eta zarata, musika apur bat edo norberak egitea kantuan. Beste era batera esanda: ondo pasatzeko eta elkarrekin egoteko gogoa.

Dantzarako bi pauso baino ez dira behar. Pauso bi ez dakit baina hanka bi bai. Eta berriro diot: mugitzeko gogoa, ez da beste munduko ezer behar. Ai, eske nik ez dakit hori ez zen ezta aipatzen ere lehen, mundu guztiak baitzekien kantatzen eta dantzatzen. Eguneroko bizimoduaren parte ziren eta gaur dirudi kantuan egiteko kantaria izan behar zarela eta dantza egiteko, dantzari profesionala.

Zer nahiago, txistua jo edo adarra jo? Gauza biak batera ere egiten dugu, txistua jo-

Gure jota eta fandangoak flamenkoaren ‘lehengusuak’ dira. Askotan Lola Flores etortzen zait burura”

Dantza taldean egin daiteke, bakarrik ere egin daiteke, baina gure erromerietan eta gure gurasoen belaunaldietan dantza batez ere bikote dantza izan da. Neskatan joateko edo mutikotan joateko. Kortejorako... uf ! Nola esaten da cortejo batuaz? Euskaltzaindia krisian dagoenez, ba esan dezagun kortejo, kar, kar... Bai, dantza ligatzeko erabili izan da.

Aiko, Japoniako kantari famatuaren izena da, merkatu internazionalari begira ote?

Gu behintzat pop bagara, herriaren parte garelako. Baina etiketetan galdu egiten gara. Guk munduko dantzak egiten ditugu, Euskal Herria munduan dagoelako, beraz, munduko dantzak dira. Biodantza ere egiten dugu, bizirik gaudelako; dantza garaikidea ere egiten dugu, ni behintzat gaurkoa naizelako... Etiketen kontua labainkorra da.

Gauza berritzaileak ere egiten dituzue, esaterako, jota gitarra elektrikoarekin.

Horretaz ohartu ginen interneteko domeinua hartzera joan ginenean, aukera guztiak hartuta zeuden eta horregatik Aiko taldea jarri genuen.

Gure istorioa zaharrak berri da. Ahaztuta egon diren gauzak gaurko egunera ekartzen ditugu, dantzakeratik hasita. Gitarra ere egon da plazetan, nik Galdakaon ere ezagutu ditut hiru gitarra jole euskaldun.

Tira, laster Aiko.eus?

Laster, flamenkoan.

Bai, horretan gabiltza. Gurea, aiko, gure artean hitanoz erabiltzen den interjekzioa da, aizu esateko. Ez dugu Japoniarekin ezer, gure hizkuntza vascuencea da!

Ijitoen dantzatzeko moduak badauka zer ikusia gure zaharrek dantza egiteko zuten erarekin. Gure errepertorioko jota eta fandangoak flamenkoaren lehengusuak dira. Askotan Lola Flores etortzen zait burura, berak astintzen zuen moduan astindu behar baitira oinak. Lur gainean eta ez hegaz egin gurean.

Txistuak musika ‘serio’ jotzeko balio du? Tamalez aspaldian serioegi jotzen da. Inguru batzuetan faltan botatzen dut beste erregistro batzuetan ibiltzea. Sarritan, ofizioagatik, txistulariak udaletxean egoten gara, protokoloa dela bide, eta beste erregistro asko daukagu eta eduki ditzakegu. Batzuetan horretan ibiltzen naiz ni, inprobisazio librean.

Pop kultura herritarren kultura da, zuena ere ‘pop’ dela esan genezake?

Aitortu: zenbat aldiz zapaldu duzu bikotea dantzan? Askotan ez dut uste. Trukua hankak narrasean eramatean datza: talka egin askotan baina zapaldu gutxitan.

Nola dantzatzen da jota gitarra elektrikoarekin? Kontu handiarekin. Dantza, berdin-berdin.

Ortzadar211213  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you