Page 2

KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko Urriaren 16a

A H OTSA K

Logura

Erevan iparraldean

Logure naizelako

UNAI ELORRIAGA

I R AT I J I M E N E Z

K

ONTU NABARMENA DA egunkarietara heltzen diren berriak antzeko lekuetatik datozela beti: Irak, Afganistan, Ameriketako Estatu Batuak, Kuba, Hego Ameriketako hainbat herrialde, Japonia, Txina, Senegal edo Hego Afrikatik, esate baterako; baina sekula ez dugula aditzen Mongoliarren berri, Madagaskar dokumentaletan baino ez dela existitzen eta zer esan Butan bezalako herrialde mamuei buruz… Bada, lehengo egunean halako herrialde baten inguruko albiste berezi samarra aditu nuen, aspaldi lagun daukadan eta dagoeneko erdi euskaldunduta daukagun Gabriel Labadian hizkuntzalariari esker. Nola ez, Armeniari buruz ari naiz.

G

OIZEKO ZAZPIAK PASA DIRA, larunbateko zortziak izango dira laster eta mundua iruntzitara dago, ez dutelako lorik egin. Tupustuka doaz etxera, hirurak binbilika, bazterrak joz. Taxia hartu nahi dute. Garestia da baina zenbat vodka-laranja hartu dituzte? Orain arte diruari begiratu ez badiote, alferrik orain. Geltokia, ostera, jendez beteta dago. Azken tabernako erbesteratu guztiak leku berean batu dira eta luze itxaron beharko dute autoaren epeltasunean sartu eta etxera abiatzeko.

-Metroa? –batek. Armenia askotan ageriko zen egunkarietan XX. mendearen hasieran seguruenik; 1915eko apirilean, esaterako, turkiarrek intelektual armeniarrak atxilotu zituztenean, hainbat iritzi-artikulutan hitz egingo zen herri txiki honi buruz. Zer esanik ez, hurrengo hilabeteetan, Gazte Turkiarren aginduen ondoren, genozidioari ekin ziotenean. Orain, ostera, egunkariak irakurtzen ditudanetik behintzat, ez dut Armeniako berririk ikusi ezta sekziorik apalenean ere. Horregatik pentsatu dut merezi duela Labadianek lehengo egunean, Algortako Usategin jesarrita geundela, kontatu zidan gertaera xume hau hona ekartzea. Esan zidan Erevan iparraldean dagoen Ashotsk herriko goiagintarietako batek, orain urte batzuk, hamabi egun egin zituela lotan segidan. Mosku eta Vilnius-era eginiko bidaiaren ostean izan omen zen; ikaragarri nekatuta heldu zen etxera emaztearen arabera eta, afaltzeko astirik hartu gabe ere, ohera sartu eta ez zen hurrengo eguenetan esnatu. Ez zen koma egoerarik, ez zen gaixotasunik, erabateko loan zegoen gizona.

Orain urte batzuk, hamabi egun egin zituen lotan segidan

Seruma erabiltzen zuten elikatzeko eta, hasieran izarak behin eta berriro aldatzen zizkioten arren, pixoihalak jartzearen alde egin zuen emazteak azkenean, senarrak zeukan karguaren duintasunari kalte nabarmena egiten bazioten ere. Izan ere, gobernuko beste funtzionarioak, gehienak lotiaren menekoak, egunero biltzen ziren agintariaren etxera, administrazioaren bulego nagusi bihurtu zuten arte.

Gaueko barreak eta lagunartearen emozioak ohera eramango ditu

Arineketan abiatu dira, honegatik edo beste horregatik barre algaraka. Bidean doazela hasi den euriak ere ez ditu kokildu. Abiadan sartu dira geltokira, zazpiak eta hogeiko trena ikusten joateko. “Eeeez!” hasi dira aldarrika eta “kakaaaa” baina zer egingo dute: hogei minutu pasa behar dituzte zain. Takoiak jarri ditu batek eta oinak minbera ditu. Eskaileretan jesarri eta ortozik geratu da. Pasa direnek begiratu egin diote baina mozkor daude eta bera ere mozkor dago eta behatz txikienetik garuneraino sentitu duen plazerak baino ez dio inporta. Lagunak ondoan eseri zaizkio, bihar (gaur) ahaztuta izango duten gauaren kronika egin diote elkarri. Hasieran hiztun, berbalapiko. “Gogoratzen duzu tipo hori…?” “Ai, ama, komunera joan naizenean!” “Zer esan dizu?” Hamar minutu pasa direnean, ostera, geltokiko ordularia atzeraka hasi dela iruditu zaie eta trenbidea bera aharrausika sentitu dute. Ordubatean Alde Zaharrean eta hiruretan Lady Gagarekin eta bostetan YMCA jarri dutenean sentitu ez duten nekeak dena bete du, halako batean. Gorputza merkurioz bete zaie eta loguraren odolbildua sentitu dute, garondoan lehertzen eta besoak eta hankak eta gorputz-enborra etxera iristeko gogoz betetzen. -Oinak bustita ditut –esan du batek. -Nik ere bai –besteak.

Emaztea kexu zen intimitate falta zela eta, baina etxe handi samarra zenez, iparraldeko geletara erretiratu zen azkenean. Kontua da loaldiaren zazpigarren egunean hiltzat eman nahi izan zuela agintariaren bigarrenak, ziurrenik haren kargua lehenbailehen hartzeko. Auzitegi-medikuari deitu eta heriotza egiaztatzeko eskatu zion. Medikuak errieta ere egin zion, ez zegoela denbora galtzeko, edonork zekiela agintaria lo normalean zegoela eta egunen batean itzartuko zela osasun ezin hobearekin. Geroago jakin zen agintariaren bigarrenak substantziak botatzen zituela serumean, nagusia intoxikatu nahian, baina ez zuela lortu. Halako egun batean, baina, agintari lotiaren semeak topatu zuen bigarrena aita plastikozko poltsa batez ito nahian. Esaten da kartzelan egunak egin zituela lo egin barik hiltzaile gureak; baten batek belarrietatik kakarraldoak sartuko zizkiola errepikatzen omen zuen etengabe.

Hirugarrena isilik dago. Oinutsik eta irribarrez. -Eh –esan diote-. Eta irribarre hori, zer dela eta? Txisteren bat bururatu zaiola pentsatu dute, komunera joan denean mutil horrek zerbait esan diola, bihotza puztu diona. Baina ez. Ez mutilik, ez txisterik. Gaueko barreak eta lagunartearen emozioak ohera eramango dituelako egin du irribarre. Izara garbiak zain dituelako eta urriko hotz guztiak urtu egingo direlako, mantaren besarkadapean. Umetako nekea sentitzen duelako eta aspaldian sentitu ez duena sentitzen duelako: umetan baino sakonago lo egingo duela, luze eta bero. Horregatik irribarrea. -Logure naizelako.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi Portadako argazkia: Daniel Ochoa de Olza (Saga Edit.) Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Ortzadar 161010  

Revista de música y ocio del diario DEIA

Ortzadar 161010  

Revista de música y ocio del diario DEIA