Page 1

LARUNBATA, 2010EKO MAIATZAREN 15A

INTERNET FACEBOOK ERABILTZEN DUZU? ZURE PRIBATUTASUNA ZAINTZEN DUZU? JON MARTINEK AZALTZEN DIGU NOLA JOKATU SARE SOZIALEAN 6. orr.

www.deia.com www.deia.com

Edorta Jimenez Plazeraren garrantziaz MUNDAKAKO IDAZLEAK GENERO EROTIKOA JORRATU DU “Genero guztien artean, erotikoa zailena da, eta are gehiago euskaraz”. Gizakiarentzat plazerak eta haragiak duten inportantzia azpimarratzeaz gain, gaur egungo euskal literaturaz mintzatu zaigu Jimenez. 4-5. orr.

LITERATURA ‘POLIGAMO BATEN AITORPENA’ EGIN DIGU XABIER MENDIGURENEK BERE LEHENENGO IRITZI ARTIKULUAN 3. orr.

164. zenbakia


02 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 15a

ERREPORTAIA

maribel iertza “Maitasun forma eta keinu asko ageri da nobelan” [Testua eta argazkia IÑAKI MENDIZABAL ELORDI] IDAZLE ESKOLAN ZAILDU ETA LITERATURARA EGIN DU JAUZIA BIZKAITARRAK; NOBELA INDARTSUA ONDU DU: ‘TIGREAK HONDARTZAN’

A

spaldi entzun zuen istorio batekin egin du literaturara jauzia Maribel Aiertzak. Sariketa batek bultzatutako nobela txiki eta bizi batekin agertu zaigu, emozioa darion testu indartsuarekin. “Haur giroko jai jendetsu batean ezagutu nuen umea desagertua zuen ama. Nik ez nuen gertaeraren nondik norakorik galdetu, eta idatzi dudan guztia asmatua da. Baina ama haren irudia iltzatuta geratu zitzaidan; halako jai giroan, ume artean, hain galera latza itxuraz gaindituta zirudienaren irudiak atximurka egin zidan barruan. Orduan adin txikiko ume baten ama nintzen eta baliteke amatasunean arakatzeko behar inkontzienteren bat izatea”. Hortik abiatu eta istorio latza erakusten digu Etxebarriako idazleak, gizakiaren ahuleziak agerian geratzen direla, delitua barne. Aiertzak badaki zertaz ari den: “Gizakiak ongi erakutsita dauka, itsu-itsuan, muga guztiak erraz gaindi ditzakela txarrera edo berekoikeriara ematen dionean”. Istorio nagusi bi daude nobelan, elkarren eskutik doazenak. Batetik, umea galdu duen amaren bizitza erakusten digu idazleak, eta, bestetik, zirku baten gora-beherak. Istorio biak lotu egingo dira azkenerako. Zirkuaren gibelak erakusteko ondo dokumentatu da etxebarritarra: “Zirkuko bizimodua nobelistikoa iruditzen zait. Nik kontatu nahi nuen istorioari sinesgarritasuna, emozioa eta intriga txertatzeko atmosfera aproposa iruditu zitzaidan. Gainera, garai batean zirkua nobedade itzela izaten zen eta haren etorrerak erabat markatzen zuen herriaren bizimodua”. Nobela “pintzelkada handiz edo espatulaz margotu dut”, esan zuen aurkezpen egunean Aiertzak, baina pertsonaia batzuk pisu handia hartzen dute narrazioan. Berak honela azaltzen du: “Nobela errealista eta kostunbrista estilokoa dela esan ondoren esan nuen hori; hau entzunda norbaitek pentsa zezakeen paisaiak edo deskribapenak xehetasunez agertzen ditudala eta hori ekidin nahi nuen, zeren agertzen ditudan deskripzioak edo irudiak definituak

dira, baina hitz aukeratuen bidez emanak, trazo handitan”. Animaliek ere protagonismo berezia dute nobelan: katuak, tigreak, elefanteak... Aiertzak maitasunarekin lotzen ditu: “Maitasun forma asko ageri da nobelan eta horietako bat animalienganakoa da; maitasun horrek protagonistetako baten bizitza errotik aldatzen du. Berrogeitaka animalia desberdinen aipamena egiten da nobelan zehar; umeen iruditerian leku handia hartzen dutelako eta kontakizuna gerturatzeko baliabide egokia dela iruditu zaidalako sartu ditut. Momenturen batean gizakiaren animalia izaeran zirikatzeko ere erabili ditut”. Animalia guztien artean, baina, tigrearen presentzia gailentzen da. “Katu handi baten irudia ekar dezake gogora tigreak eta alde basatiagoarekin eta samurragoarekin jolasteko aukera eman dit, errealarekin eta irudimenezkoarekin…”.

“Tigreak alde errealarekin eta irudimenezkoarekin jolasteko aukera eman dit”

Emozio asko eta hitz gutxi Eleberrian dena dago oso ondo kalkulatuta, eta behar besteko tamaina du kapitulu bakoitzak, egileak muinera jo duela. “Laburtzera joan naiz, bai. Gehien gustatzen zaidan kapituluetako bat laburrena eta hitz gutxirekin asko esaten duena da, Anderren aita, arrantzalea, itsasoan galtzen denekoa. Nobela hau idazterakoan istorio hunkigarri bat kontatu nahi nuen, emozio askorekin eta hitz gutxirekin. Pertsonaia batzuk atmosfera egokian ezarri eta istorio baten oinarrizko kontakizuna egin dut, irakurlearen konplizitatearen bila. Ez dut nahi izan irakurleari dena itxita ematea. Amaiera ere irekia da, galdera nagusiari erantzuna ematen diona baina erantzunak berak beste galdera batzuk sorrarazi ahal dizkio irakurleari”.

Emozioaren bidean, amaiera irekiko nobela idatzi du Aiertzak

Egilea X Izena. Maribel Aiertza Rementeria. X Datu pertsonalak. Etxebarrian (Bizkaia) jaio zen, 1962an. Gaur egun Berriatuan bizi da. X Ibilbidea. Lertxundi, euskaradun arte unibertsala saiakeraliburua idatzi eta argitaratu zuen Mikel Lertxundi eskultorearekin elkarlanean (1988). Ipuinak idatzita zituen, baina hauxe da argitaratzen duen lehen eleberria.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 15a

Iritzia

Poligamo baten aitorpena XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

A

zkenaldian poligamo hutsa bihurtuta nagoela aitortu behar. Ez harreman sexualei dagokienez, hor betiko moduan jarraitzen baitut, liburuei dagokienez baizik. Azalduko dut zer esan nahi dudan. Irakurzaleak ez gara izaten liburu bakarreko pertsonak, alde horretatik nekez aurkituko da monogamo pururik gure artean; liburuz aldatzea gustatzen zaigu, baina obra baten irakurketak irauten duen bitartean hari leial irauten saiatu ohi gara. Nobela, saiakera edo poesia-liburu bat asko-asko gustatzen zaigunean, harekin saiatzen gara egoten tarte libre bat eduki orduko, eta ez dugu begirik izaten beste inorentzat. Gero, egia da, liburu hori amaitzen dugunean, pena handiz bada ere, apalean gorde, edo lagun bati oparitu, eta alde batera uzten dugula. Guztiz ahazten ez badugu ere, beste batek okupatzen duela haren tokia gure bihotzean. Horrenbestez, esan liteke irakurle on bat monogamo kontsekutiboa izaten dela, ezkontidea aldiro aldatu arren, batekin dagoen bitartean harekin eta harentzat bakarrik bizi ohi dena. Horrelakoa nintzen ni ere garai batean. Gero, ez dakit zer gertatu zitzaidan: bizioa?, adin

X Nik ikusi eta

ukitu eta usaindu ez ezik, irakurri egin nahi izaten ditut.

X Batzuetan esaten diot neure buruari gizarte kapitalistarena dela errua.

ertainaren krisia?, aukeren gehiegia?, beren orrialde birjinetatik keinu egiten zidaten liburu gaxteen azal liluragarriak?, kontrazaletako aupamen sujerikorrak?, azal biguneko edizioen prezio merkea? Kontuak kontu, liburudendan sartzen nintzen aldiko ezin tentazioari eutsi, eta urte batzuetatik hona beti izaten dut esku artean irakurri ditzakedanak baino liburu gehiago. Oroitzen naiz, orain dela hogeita zenbait urte, hogeita gutxiko gaztea nintzela, idazle zaildu batek nola esan zidan behin gaiztakeria bat bere lagun bati buruz: "Horrek, liburuak erosi bai, baina gero ez ditu irakurtzen". Niri, ordura arte liburutegi publikoen bezero izandako irakurle dirugabeari, ulertezina egiten zitzaidan liburuak erosi eta ez irakurtze hori. Eta horra, urteen buruan, ni ere gaitz berean erortzeko arriskuan. Hori ez da berez txarra: liburuak eroste hutsarekin idazleari laguntzen zaio, argitaletxeari, liburu-dendari, herri kultuago egitearren geure aletxoa eransten dugula esan liteke; horrez gainera, dotore ematen dute liburuek errenkadan ipinita, apalak betez, eta nork daki, zuk irakurtzen ez dituzunak zure iloba batek irakurriko ditu agian egunen batean, edo etxea garbitzen dizun errumaniarraren alabak. Horrekin kontsolatuko nintzateke liburuen bildumazale hutsa banintz, haiek ikus-

Erakusleihoa Zaldi Eroaren komikitiren antologia De Rerum Natura 3 bilduman, Patxi Huarte Zaldi Eroa marrazkigileak 2007tik 2009ra bitartean prentsan argitaratutako komiki-tiren antologia aurkitzen dugu. EGILEA: Patxi Huarte, ‘Zaldi Eroa’. ARGITALETXEA: Elkar. GENEROA: Komikia.

Salduenak X FIKZIOA

X EZ FIKZIOA

1. BILBAO-NEW YORK- BILBAO

1. LOIOLAKO HEGIAK

Kirmen Uribe. Elkar

Imanol Murua. Elkar

2. OSPITALEKOAK

2. ERDIGUNE LITERARIOAK...

Mikel Antza. Susa

Idurre Alonso. UPV/EHU.

3. KATU JENDEA

3. DARWIN GUREA

Eider Rodríguez. Elkar

Kepa Altonaga. Pamiela.

4. BI MARRA ARROSA

4. NELSON MANDELA

Jasone Osoro. Elkar

Maritxu Murua. Elkar.

5. STOCK 13

5. PERTSONA IZATEN HEZI

Edorta Jiménez. Txalaparta.

Jonan Fernández. Arantzazuko Batetik Fund.

6. MUSIKA AIREAN

Gure arbasoen nondik norakoak Ulergaitzak gertatzen zaizkigun hitzak alde batera utzi, eta gure aspaldiko arbasoen nondik norakoak azaltzen ditu ‘Oinarrizko liburutegia’ bildumaren liburu honek: Izotzaldietan nola bizi ziren, zer ehizatu eta jaten zuten, sua eta lanabesak nola asmatu zituzten, hizkuntza noiz sortu zen edota Neolitikoak ekarri zituen aldaketak. EGILEAK: Erramun Amundarain, Iñaki Glez. Garai, Alizia Stürtze. ARGITALETXEA: Gaiak Argitaldaria. GENEROA: Historia.

Arritxu gaztearen abenturak Arritxu gaztea haiekin eraman dute Iturzulogaineko lamiek bere laguntzaren premia larria dutelako. Lamia guztietan ederrena, Dalan lamia, bahitu du Oihaneko Mago Zuriak berarekin ezkontzera behartzeko, baina ezkondu nahi ez duenez, heriotzara kondenatu du Magoak. Itziar Madinaren azken emaitza. EGILEA: Itziar Madina eta Leire Urbeltz. ARGITALETXEA: Txalaparta. GENEROA: Haur literatura.

miran edukitzeaz eta hatz mamiekin ukitze hutsaz atsegin hartuko banu, bibliofilo fetitxistek egiten duten legez; baina ez: nik ikusi eta ukitu eta usaindu ez ezik irakurri egin nahi izaten ditut, denak ez bada gehientsuenak, kalean ikusten dituen neska eder guztiak besoetan hartu eta maitatu nahi lituzkeen obseso sexualaren moduan. Orduan, kalean miretsitako gorputz ederrak ez bezala liburuak neure eskueran ditudanez, poligamiara jotzen dudala esan dezaket. Alegia: liburu bat hartzen dut, eta irakurtzen hasten naiz. Konbentzitzen ez banau, azkar asko uzten dut bazter batean, beharbada betiko edo, zortea badu, aldarte hobez harrapatuko nauen egunaren zain; beste bat hartu eta puska batean aritzen naiz harekin; gustura nago, kili-kili egiten dit; baina aldamenean beste bat ikusten dut, nire eskuen eta begien zain, so eztiak zuzentzen dizkidala, eta horri ere nire laztanak opa nahi dizkiot, aurrekoari aginduz, halere, laster itzuliko naizela beregana, ez dudala alde batera utzi nahi. Batzuetan esaten diot neure buruari gizarte kapitalistarena dela errua, ordu gehiegi ematen ditudala lanean eta ez dudala nahikoa asti liburuak amaitzeko; baina hurrena liburudenda batean sartu eta beste bi erosiko ditut, nire haren zabala areagotzeko, denak asetzeko 20 bizitza eta 40 begi beharko baditut ere.

Karmele Jaio. Elkar

Zaldi Eroa

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

03


04 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 15a

Larunbata, 2010eko maiatzaren 15a

Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

05

ELKARRIZKETA

edorta jimenez “Ideia handiekin batera haragia da inportanteena” ‘STOCK 13’ ETA ‘HARAGIZKO AMOREAK’ PUBLIKATU DITU AZKEN URTE ERDIAN MUNDAKAKO IDAZLE OPAROAK

rrua da inportanteena niretzat. Hori bai izan dut, eta badaukat neurri batean, eta hori baino hoberik ez dago, eta bizitzako momentu honetan askoz ere argiago ikusten dut atsegina eta plazera ze inportanteak diren; giza harreman zoriontsuak eta haragia. Sexu esplizituaren gizartean, ze lekua du literatura erotikoak? Testua: KEPA PETRALANDA Generoen artean zailena erotikoa da, eta euskaraz are zailagoa. Zaila da denean dagoelako; batetik, sexu esplizitua, eta bestetik, generoa bera bilduma berezietan desagertzen gun atsegina. doa. Badago, gainera, Internet, baiTalaiatik begina literatura erotikoa ez da porno bira, Oiztik hadeoen lekua beteko duena. Leku rago, Anbotoeta funtzio ezberdinak dira. Literako tontorra tura erotikoa, lehenengo eta behin, ikus daiteke. literatura da, hortik abiatuta euskaSuabea hegoraz idazten dudanetik sentitu izan haizea. Soladut horren premia, hori idazteko saldirako guzpremia. Ni hizkuntza, hizkuntzaren tiz aproposa suertatu zitzaigun goihistoriaren barruan eta euskal liteza. Banku batean eseri ginen. Edorraturaren barruan kokatzen naiz. Ez ta Jimenez mundakarra idazle opanaiz idazle indibidualista, ez daukat roa da. Orotara 28 liburu idatzi ditu hori. Gero, Basa gurina libururako 1985 urteaz geroztik, tartean Pizipuina idatzi nuen eta lagun batek tien itsasoa izeneko trilogia. Aurten esan zidan porno poetikoa zela. HoSusa argitaletxeak Haragizko amorretan saiatzen naiz, sexu esplizitua reak poesia-liburua editatu du. 21 lirikotasunez lantzen, epika eta liriurte pasatu dira azken aldiz poesia karen artean, eta horrek ikuspun(Odoleko eskifaia, hain zuzen ere) tua ematen du zeren nik atseginaidatzi eta Elkarrekin publikatu zueren aldarria egiten dut. Zer gehiago aurki dezakegu Sotck netik. Tartean, Omar Nabarro beza13--n? la, X. mendeko poesia kaierrak (Susa) antologia 2001. urtean argitaraPoesiarik badago, hizkuntzarekin tu zuen. Jimenezek berak esaten jolasa, hiztegi erotiko baterako hiduenez: “funtsean denbora luze hotzen bilaketa. Miresten dut Jon netan Omar Nabarroren poesiarako Mirande, Haur besoetakoa liburuko ahotsa ez dut lortzerik izan, nire prosa, eta miresten dut balada tragustuko zerbait idaztea ez dut lordizionaletan dagoena. Azalari buruz tu”. Joera hori oraingoan aldatu da. jokoa dago eta aurrerapausoa. “Poesia sinestea da”, esan duzu Irakurlearen begia mindu behar da. hainbatetan. Berriro sinetsi duzu? Arte iraultza bakoitzak mindu egin Ni luzaz ibili naiz testuak idatzi nadu ikuslearen begia edo entzuleahian poesiaren arloan eta ezin, edo ren belarria. Min psikikoa, animiegindakoari ez nion poesia iristen. Edorta Jimenez, Laidatxuko hondartzan; berak dio ‘Stock 13’ gerrillako liburua dela. Argazkiak Jose Sampedro koa, min estetikoa. Erditze prozeKontua izan da hasi nintzela institusuak dira. Liburua antifaxista ere tuetako ikasleekin Sarara eta Zugabada, gorputzaren autonomia aldaOrduan, emakumearengan, batez ere, sine- rrikatzen du, Passolini aldarrikatzen du, rramurdira joaten. Hiru urte izan dira Sarako Egilea tsi egiten duzu? eskolaren ibilbidea egiten eta berriro sartu George Jackson Black Phantersekoa aldarrinintzen aspaldi utzita neukan mundu horreBai. Hori da nire gogoeta orain Omar Naba- katzen du. Zentsuraren kontrako aldarria da tan, orduko sinesmenen kontrako jazarkunX Adina. Datorren azaroaren zortzian 57 urte rroren ahotsean. Emakumeek zainduta bizi eta bada baita ere tradizioetan egiten dudan beteko ditu. dea, “sorginkeria” izenaz batailatu dena izan naiz, emakumeek babestuta, bidaia. Gerrillako liburua da. Pornografia baino, sex-fiction X Jaioterria. Mundaka. (Euskal Herrian inoiz ez da sorginik izan zenemakumeek inguratuta. Ama, proposatzen duzu Stock 13 liX Idatzitako azken lana. Omar Nabarro tzu horretan). Errepresio latz horren munamoma, arreba, emaztea, amo“Generoen buruan. izengoitiarekin Haragizko amoreak poesia duan sartu nintzen berriro, Graziana Barreranteak, alaba, eta horri konliburua idatzi eta Susa argitaletxearekin netxea, Zugarramurdiko akelarreko erregina Bai. Niretzat askoz ere kaltrajartzen diozu emakumeen artean zailena publikatu berri du. Joan zen urtearen bukaeran etorri zitzaidan... Hasi nintzen berriro apuntetegarriagoak dira beldukontrako errepresioa eta inor erotikoa da, Stock 13 publikatu zuen Txalaparta ak hartzen eta kaieretan idazten, beste testu rrezko pelikulak pornograez da honetan errugabea, ni argitaletxearekin. batzuk lehenagokoak berriro begiratzen eta fia baino. Zientzia fikzioari neu ere ez naiz errugabea. Sieta euskaraz X Idazle oparoa. Itsastxorien bindikapena (Susa, science-fiction esaten zaio, sagarraren inguruan idazten, sagarrak duen nistu egin behar da, aitortu beare zailagoa” funtsean 1985) argitaratu zenetik, hogeita bost urte hor agertzen diren sinbolismo guztiarekin abiatuta XV. mendehar da. Bizitzako ederrena da, alpasatu dira eta hogeita zortzi liburu publikatu ko testu zoragarri horretan. Zer ote da andrea gizakiak, gizakiak direlako eta de batetik, norberak daukan ideoditu idazleak. Genero guztiak jorratu ditu erdiaren zauria, sagar errea eta ardoa goegoerak, asmatuak. Sexu filmetan logia, aberria, nazioa, askatasuna, giEdorta Jimenezek; haur eta gazte literatura, rria? Ikusten da sagarra emakumezkoaren zarte utopikoa, komunismoa, demokrazia, eta pornografia deritzon horretan gizakiak kronika, saiakera, ipuingintza, sexuaren irudia izan dela euskal kultura zaideia handiak; eta gero eguneroko atsegina ageri dira jardunean. Jardun horiek larrutan eleberrigintza eta poesia. harrean. Guzti horrekin joan naiz Haragizko edo plazera dago, denon eskuetan dagoena egitea, musuak, laztanak... benetakoak dira, amoreak sortzen. nahi izanez gero, eta horretan haragia edo la- baina egoerak fikziozkoak dira, beraz, scien-

[

E

]

Mundakako idazlea bere herriko portuan, Euskal Herriko lekurik dotoreenetakoa. Hortxe aurkitzen du idazleak sortzeko behar duen bakea. Argazkia Jose Sampedro

ce-fictions beste edozein fikzioren mailan dago, fikzioak dira, fikzio beldurgarriak batzuentzat, tabua delako sexua. Hori kaltegarri izan daitekeela umeen garunetan? Ados, baina “X” espedienteak direla eta entzun behar izan ditudanak ere beldurgarriak dira. Eta maitasunaren alorrean, Julio Iglesiasekin hasita, jendeak maitatzeari buruz eta bikote harremanei buruz uste duena (kantu erromantikoen bidez) beldurgarria da. Norberaren pasarte intimoak, auto-fikzioa... Altubetik bajatzean autoaren pasadizo horrek atentzioa eman dit. Buru-fikzioa egin dut. Pornografiaren historian estandarrak daude, jazz musikaren historiak dauden moduan: jo eta diligentzia, gero fiakre, gero auto, hegazkin, ibilgailuaren barruan egiten den sexua eta horrek dakarren arriskua. Estandar batzuk landu ditut, baita ere Altubekoa. Gainera, fikzioan zailena distantzia laburrean hitz egitea da, hau da, lekuak aipatu eta irakurlearentzat hurbilekoak izatea. Hau da, Coney Island guretzat exotikoa da, baina Lou Reed-en auzoa da. Berarentzat exotikoa Kanala, Mundaka edo Oñati dira. Esan duzu milaka musu eta orgasmo femenino deskribatzen duen Corin Tellado batek behintzat konponduko zuela euskal literaturako gaitzen bat .

Asko irakurri dut pulp-fiction esaten dena. Corin Tellado irakurri eta irakurri egiten genuen etxean. Nik, argi esateko, zeren ez dut inorekin haserretu nahi, uste dudana da euskal literatura ez dela normala. Boz ofizialak dio baietz. Lagunok, gure hizkuntza ez dago normaldua eta gure literatura ez dago normalizaturik. Bai, idatzi egiten dugu, goi mailako fikzio obrak sortzen dira eta pentsamendua itzultzen da, baina kioskoetan ez gaude. Hortik hartu dut irakurtasun kontzeptua, hau da, ez daukagu euskaldunok denetarikoa, noiz nahi eta non gura irakurtzerik. Ez daukagu eskubiderik Loiuko aireportuan euskarazko liburuak erosteko, hegazkinean liburu atseginak eta errazak irakurtzeko? Badirudi ezetz. Zeregin kolektiboa da. Corin Telladoren moduan idazten duenik euskaraz badago eta pulp-fiction mailan idazten duenik. Ea lortzen dugun jendeak periodikoa eta ogia erosten dituen aldi berean, ikustea liburu hura euskaraz eta hondartzara eramaten. Hori aldarrikatu dut. Ez dut inoren kontra joan nahi eta barkamena eskatzen dut inor nirekin mindu bada izenak aipatzen ditudanean.

Baduzu aholkurik hasten ari diren kazetari Ustelduta dago euskal literatura... Euskal literatura ez dago besteak baino us- gazteentzat? telduago, gutxiago behar bada. Baina uste Bakarra, usaimenari kasu egitea eta zirrikidut hain literatura txikia izanik, eta autuak bilatzea. Ez gaitezen atzean keran idazleok eta sortzaileok kongeratu teknologia berrietan. trola dezakeguna, dagoeneko ez Euskal medioak ahalbidera“Corin dagoela sortzaileen eskuetan. tzeko 70-80ko hamarkadaHorregatik esan dut hori eta tan izan zen sinesmena InTelladoren gisa salatu nuen Euskadi Sarien terneten ikusten dut. idazten duenik Urdaibaiko garapenerako kontu hori. Autokritika egiten m useoa nahi dute badut. Hemen, inguruko sari euskaraz tzuek. gehienak ustelduta daude, bebadago” har bada gure ustelkeria ez da Urdaibaik behar du kontzienbesteen mailakoa, ez, baina gure te izan bere potentzialitateaz txikian ere fenomeno batzuk kezkatzeeta Erreserbari buruzko legeak sakoak dira. rreran dioana betetzea. Hemen daukagun Zu kazetari ‘freelance’ aitzindari izan zara. guztia giza lanaren eta naturaren arteko dialektikak sortu du, artifizialik gutxi dago eta benetako ekonomia iraungarria egin behar da. Bai esan baino lehen ezezagunari esan behar zaio Ez. Hau da tradizioa. Norbaitek baldin badaki zer izango den, esan dezala argi, baina ez dezala baiezkoa eskatu zer den X Autokritika “Esan dut euskal jakin gabe. Gogorrena da zelan eraman den literatura ustelduta dagoela, ez dago horren aldeko kanpaina, jendetzen kontrola ustelduago besteak baino, gutxiago nola egiten den. Hogeita hamar urtean ardubehar bada, baina hain literatura txikia, rak izan ez dituzten berberak dira Urdaibai aukeran idazleok kontrola dezakeguna, krisian dagoela diotenak, kanpotik etorri izan balitz moduan? Eta Urdaibaiko legeak kalte ez dago sortzaileen eskuetan”. egiten duela, Eusko Lege Biltzarrak aho batez ebatsi zuena? X Urdaibai “Eskubidea daukagu Urdaibaiko proiektuaren atzean espekulazio ezezagunaren aurrean “ez” esateko. asmoak daude, batez ere, egin nahi den leDaukaguna naturaren eta giza lanaren kuaz. Nik uste dut Guernica Gernikara posiarteko dialektikak sortu du. Ia infinitoak ble dela eta ditugun baliabideak kultura-tudira kultura-turismoa modu eutsigarrian rismoa egiteko, proiektu eusgarriak garatzegaratzeko ditugun baliabideak”. ko, ia infinituak dira.

Sortzaileen esku

Emakumeek zainduta bizi Sexu esplizitua lirikotasunez lantzen saiatzen naiz. izan naiz beti, emakumeek Atseginaren aldarria babestuta, emakumeek egiten dut. inguratuta.

Bai, idatzi egiten dugu, goi mailako fikzio obrak sortzen dira, baina kioskoetan ez gaude.


06 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 15a

TEKNOLOGIA

A ze aurpegia, Facebookena SARE SOZIAL EZAGUNENA ESPIOITZARAKO TRESNA MASIBOA DEN ALA EZ EZTABAIDAGAI DAGO, BAINA EZ BEHINTZAT LANIK ERRAZTU BEGILUZEEI. DOITU EZAZU ZURE PRIBATUTASUNA.

[Testua JON MARTIN armiarmasarea@gmail.com]

Z

enbaiten eguneroko kudeatzeko gutxieneko aholku bat: sartu lanabes bilakatu da "kontua/lagunak editatu"-n eta klikatu "ZeFacebook. Bada haren rrenda berria sortu" botoian. Bertan "gertusegurtasuna ezbaian koak" eta "urrutikoak" izeneko zerrenda bajartzen duenik eta bai- na sortu; eta banatu lagunak konfiantza maita atzean konspirazio laren arabera. Hizkuntzarekin ere gauza bera egitea koeta espioitza sare ilunak sumatzen ditue- meni da (lagunak zerrenda bat baino gehiagotan egon litezke). Hortik aurrera, edozer nik ere; CIA eta elkarbanatzen den bakoitzean beheFBIk informazioa kontrolatzeko kaldean agertzen den giltzarrapo sortua dela dio zenbaitek. grisean klikatu eta "Custom" Hain asmo ilunik gabeko Ez da komeni aukeratuta, partekatzen ari gaarriskuak baditu, ordea, sare rena nork ikustea nahi dugun sozial honek: Gure bertako gure argazki eta nork ikusterik ez dugun datuak behar bezala taxueta zaletasun nahi aukeratu ahal izango dutzen ez baditugu, edonork guztiak denen gu; eta, taldeak ondo eginez ikus ditzake, eta bizilagun begiluzea da "edonor". Enbistan jartzerik gero, taldearen izena besterik ez dugu jarri beharko, banan-bapresa askok lan-hautaketa pronan zehazten aritu beharrean. zesuan hautagaien orrialdeak Pribatutasun ezarpenak behar bezala arakatzen dituzte soslai egokia duten aztertzeko, adibidez. Beraz, ez da komeni konfiguratzen denbora apur bat pasatzea ere gure argazki, zaletasun eta iritzi guztiak de- komeni da. Norbere argazkiak "denek", "lagunen lanen bistan jartzerik. Bestalde, azal asko dituen tipula da lagun- gunek" edo "lagunek" soilik ikusi ditzaketen tasuna. Geruza ezberdinen arabera, infor- taxutzen, adibidez. Xehetasun gehiagorekin mazio bat ala beste partekatzen dugu lagun azalduta dago www.miguelangelmata.comarteko berriketatan, eta Facebookean ere ha- /2008/09/04/facebook-y-la-privacidad artikula behar luke. Askoren erabilera, ordea, bes- luan. Oraindik ere Facebooka euskaraz jarri telakoa da, eta dena denekin partekatzen du ez dutenek www.facebook.com/editaccount.php?language idatzi dezakete nabigatzailean zenbaitek. Zentzugabea da lagunik minena, ama, la- eta euskara hautatu. Are gehiago lagundu nahi dutenek, itzulneko nagusia eta Erasmuseko lagunari informazio bera helaraztea. Hizkuntzaren, zale- penak egiten lagundu dezakete www.facebotasunen eta konfiantza mailaren araberako ok.com/editaccount.php?language#!/translabaimenak taxutu behar dira. Lagunak ondo tions/index.php?app=1 aplikazioaren bidez.

Facebook-en Fan talde baten irudia.

webgunean Facebook-en bitxitasunak

Euskaldunen sarea

Denbora-pasa jarduteko

http://www.faceblog.es/

http://www.euskosare.org/

http://www.9gag.com/

Zein da zaletu gehien dituen Facebookeko orrialdea? Facebooki buruz dena jakin nahi dutenentzat, blog hau interesgarria izan daiteke oso. Bide batez, Farmville da zaletu gehien dituena (23 milioi).

Facebook euskaldun bat sortzea primerako ideia litzatekeela pentsatzen dutenek jakin dezatela badela aurreratu zaienik. Eusko Ikaskuntzaren proiektua da Euskosare. Sartu eta sortu zure soslaia.

Interneteko surflariek webgune honetan topatuko dituzte olaturik bihurrienak. Irudi zirikatzaileak, originalak, harrigarriak... denetarik dago. Denbora-pasa jarduteko primerako webgunea da.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 15a

Ortzadar

07

MUSIKA

Menditik datorren musika Latinoamerikari begira dago KULTURA EZBERDINEN NAZIOARTEKO JAIALDIA DA HUESCAN OSPATZEN DEN ‘PIRINEOS SUR’. EUSKAL HERRITIK BISITARI UGARI JASOTZEN DITUEN JAIALDIAK BERE XIX. EDIZIOA BETEKO DU UZTAILEAN. AURTEN, LATINOAMERIKAKO HERRIALDEEN INDEPENDENTZIARI BEGIRATZEN DIO EGITARAUAK.

[Testua: GOTZON URIBE Argazkiak: ORTZADAR]

Alí Farka Touré musikari afrikar handia omenduko dute

L

atinoamerikar herriak independentzia lortu zueneko bigarren mendeurrena ospatu nahi du aurten Pirineos Sur jaialdiak. Uztailaren 8tik 25era bitartean, Aragoiko Pirinioan entzungo diren doinuak Mexiko, Argentina, Txile, Kolonbia, Venezuela, Peru edota Puerto Rico aldetik etorriko dira, besteak beste. Hauekin batera, Catalunya zein Aragoiko taldeak arituko dira, baita Magreb eta Argeliako artistak ere. Kolore askotako jendea, beraz. Huescako Diputazioak lagunduta jarri zen martxan Pirineos Sur jaialdia 90. hamarkadaren hasieran. Geroztik, munduari zenbait bira eman dizkio, leku ezberdinetako artistak eta taldeak eraman dituztela bertara. Aurtengo edizioan Latinoamerikari begira jarri da eta bertan dagoen aniztasun kulturala eta musikala erakusteko asmoz osatu du egitaraua. Gainera, edizio honek gune berri bat izango du, Lanuza eta Sallent de Gállego herrien artean eraiki duten auditorio berria, mendian eta zeruzabalpekoa. Aurtengo egitarauan talde esanguratsu ugari aurkitzen ditugu. Hauen artean, doinu tradizionaletara jotzen duten proposamenak daude, kasuan kasu Totó La Momposina Kolonbiako emakume kantaria, bertako musika tradizionala errekuperatu, nahastu eta gauza berriak sortzeko bidean dagoena, edota Inti-Illimanu Txileko taldea.

Hala ere, gaur egungo musikari heltzen dioten artista ugari aurki ditzakegu jaialdian. Los Amigos Invisibles Venezuelako talde ospetsuenetarikoa dugu. Egun, New Yorken bizi dira taldekideak eta beraien hainbat abesti Grammy sarietan izendatuak izan dira. Mexikotik, Molotov taldea arituko da. Rock alternatiboa jorratzen dute, betiere doinu indartsuak testu gordinekin uztartuz. Hip-hop eta reggae doinuak badu-

TXUMA MURUGARREN Itsasoan ez da musikaren beharrik, esan dezake poetak, izan ere, olatuek itsasontziaren kroskoa-

Magreb gaua Taha Beti izan du punk jarrera bat. Bere abestietan musika eragin ezberdinak aurkitu ditzakegu, adibidez, reggaea, funky musika edi mariatxi mejikarrak. X Rachi

Molotov eta Fito Páez

Iritzia

Rachid Taha Magrebeko musikaria, promozioko argazki batean.

X Familia giroa Umeentzako tailerrak, ipuin kontalariak, antzerkia, munduko artisautza eta janari erakustaldiak, denetarik dago Pirineos Sur jaialdian.

te bere tokia Mexikon ere, horren erakuslerik garbiena El Gran Silencio taldea dugula. Bere aldetik, Fito Páez argentinar kantari ezagunak bere azken lana den Confía aurkeztuko du jaialdian. Aterciopelados (Kolonbia), Los de Abajo (Mexiko), Adanowsky (Txile/México), Pernett (Kolonbia), Wagner Pa (Brasil), Albert Pla (Catalunyaa), León Niego (Argentina), Mokoomba (Sudáfrica) edota Calle 13 (Puerto Rico) dira Pirinioetan parte hartuko duten beste talde batzuk. Bestalde, Afrikar kolorea ere izango du jaialdiak. Alde batetik, Alí Farka Touré handia omenduko dutelako eta, bestetik, Magreb Gaua antolatu baitute, non artista ugari arituko dira; guztien buru Rachi Taha izango da.

Irrati piratak, musika-irratsaio formulak eta boterearen erantzuna ren kontra egiten duten soinu konpasatua nahikoa musikala baita, eta egia izan dezake soinuaren purista horrek, baina agian ez du jakingo itsasoko olatu konpasatuekin batera jaio zirela lehenengo irrati piratak. Nahiz eta, egia esan, pirata izenarekin non sortuko ziren bada! Eta piratak izateaz gainera, musika-irratsaio formula ere asmatu zuten, lehenengo aldiz musikan oinarritutako irratisaioak egiten hasi zirelarik. Kaliforniako kostaldean ainguratutako itsasontzi batek ireki zuen bidea 1930ean, eta honek jarraipena izan zuen Danimarka eta Suediako kostaldean, 50 eta 60. hamarkadetan. Geroxeago, 1964an hain zuzen ere, sortu zen irrati hauetan guztietan ospetsuena, Radio Caroline. Irrati honek deskubritu zuen soilik musika jarriz entzuleria ikara-

garria lor zitekeela, eta horrexek eman zion arrakastaren gakoa. Ordura arte musika irratsaioak ez ziren existitzen, ez 60. hamarkadatik gora ezagutzen ditugunen modukoak, hots, dj aurkezleek jarritako musika, eta honek irratia ulertzeko eta musika kontsumitzeko beste modu erabat desberdina ekarri zuen. Radio Caroline sortu eta segidan, txanpinoien modura, beste hainbat irrati pirata hasi ziren emititzen nazioarteko uretatik. Ingalaterran BBCk zeukan irratirako monopolioa eta ez zegoen beste irratirik. Monopolioa desegiteko modu bakarra nazioarteko uretatik emititzea zen, Ingala-

terrako mugen barruan legez kanpokoa baitzen. Hasierako eklosio pirata honek kilika arinak egin zizkion Britaniar Inperioari oinetan, baina denborarekin lortu zuten arrakastak, eta, nola ez, independentziak izututa, pirata berri horien bidea mozteko irtenbideak bilatzen hasi ziren. Izan ere, badakizue, botereak kontrolatzen ez duena gogaikarri bilakatzen da, eta politikariak berehala hasiko dira legeak propio egiten arazoarekin bukatzeko eta, hainbeste gustatzen zaien legalitatea onik eta itxuroso mantentzeko. Halaxe gertatu zen orduan ere, Marine Broadcasting Offences Act

Monopolioa desegiteko modu bakarra uretatik emititzea zen

izenekoa onartu baitzuen Ingalaterrako gobernuak 1967an, zeinaren bidez debekatzen baitzen Ingalaterrako mugetatik kanpoko emisorak hornitu edo haietan publizitatea jartzea. Legea martxan jarri eta gutxira, Radio Carolinerekin batera jaio ziren hainbat eta hainbat itsaso-irrati pirata desagertu ziren mantentzen zituen publizitatearen iturria itxi egin zenean. Gurean ere 80ko hamarkadan ugari izan ziren irrati piratak, eta haiekin gertatutako istiluak ere beste hamaika, itsasoan barik lehorrean, baina izpiritu berari eutsiz: komunikabideak ezin direla monopolioa izan. Musika izan zen, finean, mugimendu horren motorra, iraultza txiki hori ahalbidetu zuena. Musika, itsasoaren moduan, irmoa ematen duenaren zutabeak berregitera behartzen baitu, aldian-aldian.


08 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

TALOA, JAKI ONA

JAGON Galderaerantzunak

1

Arto-irina, ura eta gatza. Gizaldiz gizaldi baserrietako amonek etxeko sukaldeko sutondoan prestatu dute opila. Taloa gure eguneroko kulturaren parte izan da. Taloa elikagai energetikoa da. Argazkia: Oskar Martínez

EGIA AL DA ‘J’ LETRA ‘Y’ AHOSKATU BEHAR DELA?

Mendeetan zehar taloa izan da gure baserrietako oinarrizko elikagaia. Arbasoengandik jasotako jakia izanda, gure kulturan sustraiturik dago eta oso energetikoa da. 1523. urtean ailegatu zen artoa Uztaritzera (Iparraldera), euskal marinelek ekarrita. Espainiara, aldiz, mende bat beranduago iritsi zen. XVII. mendean ugari erabiltzen zen, harrera ona izan zuen nekazarien artean eta bizimailaren hobetzea ekarri zuen. Uzta kaxkarreko garaietan, goseteak izaten zirenean lagun ona izan zen artoa; eta horrek ere eragin zuen biztanle kopurua igotzen. XVII. eta XVIII. mendeetan artoa eta babarruna izan ziren euskaldunon jaki nagusiak, eta orduan ere biztanleria egonkortzen lagundu zuen.

“J” letra hitz hasieran gertatzen denean “y” ahoskatu behar da. Hala ere, salbuespentzat hartzen dira Hegoaldean marka daramaten “jertse, jipoi” edo “jira” bezalakoak, eta hitz horietan onartzen da “j” ahoskera; “j” hitz barruan gertatzen denean “y” ahoskatuko da. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko “j” belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko “Z” sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan, garage edo ijito bezalako hitzetan.

2

3

Arta-zuriketa festa

DATA IDAZTEAN, URTEA JARTZERAKOAN, PUNTUA JARRI BEHAR DA ALA EZ?

Euskaltzaindiak ez du erabaki data jartzerakoan urtearen ondoren puntua idatzi behar den ala ez. Hala ere, Euskaltzaindiako Jagon Saileko Corpus batzordeak erabaki du ondorengo erabilera hau gomendatzea:“Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz), salbu urtekopuruaren ondoren urte hitza idazten denean. Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean, 1952an eta abar.”

NOLA ERABILI BEHAR DIRA ‘-ITIS’ ‘OSIS’ ETA ANTZEKO AMAIERAK DITUZTEN HITZAK?

“Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak honako hauek dakartza, besteak beste: “tetanos; flebitis, konjuntibitis; osmosi, psikosi; analisi, krisi...” Bestalde, Maileguzko hiz berrei buruzko Euskaltzaindiaren erabakiak argitalpenak (ikus 33. or.) laburpen hauxe dakar: “Grekoz “s” bukaera dutenek letra hori galdu egiten dute, salbu “-itis” bukaeradunak eta silaba bakarrekoak edo bikoak direnak”.

WWW.EUSKALTZAINDIA.NET

Larunbata, 2010eko maiatzaren 15a

XVI. mendean ailegatu zen artoa eta bizimailaren hobetzea ekarri zuen

Gaur egun azoketan jaten da, batez ere. Argazkia: O. M.

Orain gutxi arte artoa oinarrizko elikagaia izan da gure kulturan. Aldi berean, tradizioak eta harremanak sortzeko bidea izan da; esaterako, arta-zuriketa festak. Festa horiek behin uzta bilduta, artoa zuritzen hasten ziren sasoian egiten ziren. Herritarrak baserriz baserri joaten ziren auzolanean, ondoko etxeetako artaburuak zuritzen laguntzera. Hala, elkarrekin aritzen ziren kontu-kontari eta herriko pasadizuak ikasten zituzten. Taloa oso elikagai energetikoa da. Kolesterola eta erradikal askeak kontrolatzen laguntzeko osagai ugari ditu.Taloa egiteko arto-irina, ur beroa eta gatza ipini behar ditugu ontzi batean. Nahasketa oratu eta pilota txikiak egingo ditugu. Pilotak ere ongi oratuko ditugu eta palan zabaldu egingo ditugu, opil itxura emateko. Zabaldutakoan ore fina eta tinkoa izango dugu. Opilok erre behar ditugu, bai txapa beroan, bai talo-burnian.Taloak erre direnean edozerekin bete ditzakegu: txistorrarekin, hirugiharrarekin edo gaztarekin.

TOPONIMIA

IZENAK

Gipuzkoa

Arantzazu

Mendebaldean, adineko jendeak ‘giputza’, gipuzkeraz mintzo

Euskal Herriko Andre Maririk ezagunenetako bat dugu hau; 1918tik Gipuzkoako zaindaria da. Bitan agertu omen zen eliza eraikitzeko aginduz, dirudienez lehen aldian ez baitzuten haren manua aintzat hartu. Bigarrenean, berriz, Rodrigo Balantzategiri agertu omen zitzaion elorri edo arantza batean, eta honi zor zaio hain zabaldurik dagoen etimologia. Kondairak dioenez "Arantzan zu?", galdegin omen zion artzainak Andre Mariari.

dena, eta ‘gipuzkoarra’, Gipuzkoako biztanlea, bereizten ditu Gipuzkoa eta bertan bizi direnen herritar hitzaren bilakaera deigarria da gure hizkuntzan. Adituen ustez Gipuzkoa izenaren atzean giputz edo iputz herritar izena eta herri adierazi nahi duen -koa amaiera daude. Beraz, esanahia Giputzen herria edota lurraldea izango litzateke. Gipuzkoako Mendebaldean adineko jendeak giputza, gipuzkeraz mintzo dena, eta gipuzkoarra, Gipuzkoako biztanlea, bereizten ditu, inguru horretan ez baita gipuzkera erabiltzen. Beste aldetik, komeni da gogoratzea Ipuzkua dela dokumentatzen den formarik zaharrena, XI. mendekoa. Aipatzekoa da, azkenik, gaur egun darabilgun gipuzkoar aldaera berriagoa dela eta Mitxelenaren ustez XVI-XVII. mendeetan sortu zela.

Ortzadar 150510  

Euskeraeslkarrizketak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you