Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2013ko abenduaren 14a. 334 zenbakia

euskal kulturaren kolore

ASKATASUNA, ‘KIBUBU’ BIDE Marie de Jonghen azken lanak animalia oso bihozbera du protagonista nagusi -- 4-5. orrialdeak --

ERATUREN ISLARIK FIDELENA Xehetasunei arreta berezia eskaini die hirukoteak bere bigarren diskoan -- 2. orrialdea --

guztiak

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko abenduaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BEASAIN

Sentitu, pentsatu, egin

OLATZ PRAT “(Disko berria) geureagoa da, edo behintzat Eraturen soinua zein izango den zehazten hasi garela esan genezake”, dio Unai Olalde abeslariak. ORTZADAR

Eratu taldeak bere ibilbideko bigarren diskoa hitzen aldetik indarrez betetako lana da, kaleratu berri du, ‘Ispilu iluna’ izenekoa. Estilo abesti bilduma landua, xehetasun guztiak aniztasuna mantentzeari fidel, musika nahiz aintzat hartuta egina

H H

IRU urteko bizitza soilik duten arren, ibilbide oparoa du Eratu taldeak. 2010. urtearen amaieran sortu zen; Laia taldetik elkar ezagutzen zuten Aitor Agirrek (bateria) eta Unai Olaldek (gitarra eta ahotsak) eta talde hura utzita, elkarrekin zerbait egiteko erabakia hartu zuten orduan, “oso harreman ona dugulako eta elkar oso ondo ulertzen dugulako”, azaltzen du Olaldek. Honek, zituen ideiak erakutsi zizkion Agirreri eta berehala hasi ziren kantuak konposatzen eta itxura ematen. Kantuak gorputza hartzen zihoazen heinean, taldea baxuarekin osatzea beharrezkoa zela adostu zuten eta, bila ibili ostean, Joseba Luzuriagarengana (Xasta) jo zuten. “2011ko otsaila izango zen lokalera etorri eta kantak erakutsi genizkionean. Guk jadanik estudiora sartzeko data hartua genuen eta beraz esan genion bi hilabete zituela kantuak ikasteko. Animatu zen eta hala osatu zen taldea”, dio abeslariak.

sunari. Oro har, metala da diskoaren oinarria, baina, etengabeak dira beste estilo batzuetarako keinuak eta jauziak. Hala, diskoa irekitzen duen Gotowi? instrumentalak, atmosfera misteriotsu batean sartzen du entzulea, ondoren Dominak-en sarrera indartsuak belarriak zartatzeko. Rockera hurbiltzen da KEA eta melodiatsu eta kontrastez beterik dator ondoren Beldurren Aroa deiturikoa. Hardcore melodikoaren ezaugarriak ditu Akordatzen abestiak, eta erritmo biziz eta ahots jokoz jarraitzen dio Bizitzarekin baino ez kantak. Pop-rock doinu positiboago edo alaiagoz aurkezten dute Amets bat, eta deskribatzen duen horma bezain sendo dator horren ostean Zergatik?, Aitor Uriarteren (Latzen, Sen) kolaborazioarekin. Uh-in dator atzetik, errepika jostari eta gitarra indartsuz. Diskoari izena ematen dion abestia, Ispilu ilu-

na, bizia, aldakorra eta anitza da erritmoz eta estiloz, landua. Negarrez-ek ixten du diskoa, tonu maiorrean konposatua, doinu argitsuekin, diskoa goian amaituaraziz. Aurreko diskoarekin konparatuta, “askoz ere pentsatuagoa eta landuagoa” dela aitortzen du Olaldek: “Aurrekoaren prozesua oso azkarra izan zen eta emaitzak ez zuen guztiz erakusten Eratuk izan nahi zuena. Honetan xehetasun guztiak sartu ditugu, egin nahi genuen hori kontuan izanda. Geureagoa dela esan genezake, edo behintzat Eraturen soinua zein izango den zehazten hasi garela esan genezake”.

2011ko apiriletik ekainera Bonberenean aritu ziren taldearen izen bera daraman diskoa ontzen, Karlos Osinaga Txap-en gidaritzapean. Urrian ikusi zuen argia hamar abestiko lanak eta berehala hasi ziren han eta hemen kontzertuak ematen. Zuzeneko asko, izan ere: “Hasierak beti izan ohi dira zailak, baina, ate piloa jota, azkenean 40 kontzertu inguru eman genituen eta, egia esan, gustura egoteko modukoa da talde txiki bat izanik”.

Hitzek agerian uzten dute taldekideek ikusten duten munduarekiko desadostasuna eta inguruko justizia ezei aurka egiteko grina. Abeslari eta letragileak bi liburutan oinarritu ditu diskoan jasotako lau abestiren letrak: “Eduardo Galeanoren Patas arriba eta Joseba Sarrionandiaren Akordatzen liburuak irakurtzen ari nintzen eta ideia asko hartu nituen haietatik. Oso testu gogorrak agertzen dira bietan, gaur egungo egoera argi eta garbi erakusten dutenak. Zenbait testuk, duela hogei urte idatzita ere, gaurkotasun osoa dute, eta erakusten dute orduan bezala edo okerrago dagoela mundua”. Olaldek berak idatzitako testuez gain, Miren Amurizaren eta Gotzon Barandiaranen bina letrekin egindako kantuak ere badira diskoan.

ANIZTASUNA ZIGILU Kaleratu berri duten lana

ZUZENEKO UGARI Zuzenean entzuteko aukera

prestatzen, iazko udazkenean hasi ziren. Ia urtebeteko lana izan da Ispilu iluna-ko hamaika kantuak konposatzea, konpontzea eta grabatzea. Ekainean grabatu zuten Haritz Harreguyren HiGain estudioan eta urriaren 31n jarri zen salgai. Taldeak eusten dio sortu zeneko estilo anizta-

anitz dituzte zale nahiz ikusberek, Beasaingo Gaztetxean izango dira gaur, Mutriku eta Araiakoetan datorren asteburuan, eta Donostiako Groseko Gaztetxean, 27an. Pare bat urtez etengabe jotzen aritzeko asmoa eta gogoa dute Eratukoek, Ispilu Iluna diskoa oholtzaz oholtza mugituz.

Hirukotea Ahotsenean, bukatu berri den Durangoko Azokan. BORJA GUERRERO


Larunbata, 2013ko abenduaren 14a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski ATARIA

Gabon oparia UXUE APAOLAZA

II

RITSI dira dagoeneko Gabon bezperak, bazter guztietatik, argiak eta jaiotzak, Loteria eta Durangoko Azoka… Ez, ez dut Gabonen kontrakorik idatziko, ni pagaextra baten truke ia edozer jasateko prest nago, eta aspaldian moldatu nintzen pragmatismo jesuitikoz; data gogoratu behar izango dudanez nahi edo ez, konpentsazio sistema bat sortu dut, dagoeneko martxan dudana, oroitzapenen bat nire erara izan dadin. Eta martxan dudalako ari nintzen, arnasaldi bat nuenetan, lanean gabon kantak entzuten, estatubatuarrak; A Christmas gift for you From Phil Spector diskoa, behin eta berriro, ondoan esertzen zaidan kidearen oihu eta biraoek asaldatu nindutenean: Antena 3-ek kartzelatik atera berri den Miguel Ricart elkarrizketatzeko asmoa omen zuen (Estrasburgok Parot doktrinaren inguruko sententzia plazaratu zuenetik lankide zenbait zuziak banatzen noiz hasiko diren beldurrez nabil). Asteburuan bertan Phil Spectorri buruz David Mameten pelikula nuen ikusia, musika produktorearen aurkako lehen epaiketan zentratzen dena, bere etxean tiroz hilda agertu zen emakumea berak hil izanaren inguruan zalan-

tzak, zabar samar, plazaratzen dituena, akusazioaren motibazioa beste nonbait kokatuz; baina okerrago zen; segidan, karpetaren batean galdurik nuen Agony and ecstasy of Phil Spector dokumentala ikusten jarri nintzen, funtsean elkarrizketa bat dena, Phil Spectorri; gehiago gustatu zitzaidan; ez du epaiketaren norabidearen inguruan ondoriorik ematen, eta hitz egin, elkarrizketan gehiago hitz egiten da Spectorren karrera musikalaz. Epaiketa presente dago ordea distira hori apalduz, tresna estetikotzat; juizioaren zatiak ematen zaizkigu, gogorrak, fantasiarik gabeak, apaingarri gabe, Spectorrek sortutako kantekin lagunduta, kantekin kontrastean; hilketa baten errealismo gordina kanten xalotasun fantasiazkoaren ondoan. Diskoak 35 bat minutu irauten ditu, eta eman zituen buelta batzuk, eta eman zidaten zer pentsatua, ez kantek, edo ez norabide horretan, bai aipatutako fikzioak, eta baita dokumentalak ere, baina Ricart elkarrizketa zezaketela eta lankideak izan duen norabidean gogoetarik ez nuen egin, ez nuen berauek sortu izanaren egokitasun moralari buruz pentsatu. Berdin Capoteren Odol hotzean, Galdosen El crimen de la calle Fuencarral edo askoren artean idatzitako Siete crimenes

SALDUENAK

Fikzioa

Ez zitzaidan gustatu Miguel Ricart Antena 3-en elkarrizketatua izatearen aukera; lintxamendu giroa suposatzen dut, morbo eta errai ariketaren susmoa

casi perfectos bezalakoen kasuan ere; krimen errealen inguruko lanak dira, bilaketa bat baino gehiago proposatzen digutenak gure aspektu beldurgarrienetan zehar. Hala ere, zerbaitek asaldatu nau. Niri ere ez zitzaidan gustatu Ricart Antena 3-eko goizetako magazinean elkarrizketatua izatearen aukera; zein da ezberdintasuna? Lintxamendu giroa suposatzen dut, aurrez usain zitekeen elkarrizketaren kalitate eta norabidea beharbada, bilaketarik izango ez lukeen publizitate, morbo eta errai ariketaren susmoa, ministroren bat lege aldaketetara anima zezakeena gainera arrazionalismoa abandonatu duen zibilizazio batean. Ez dut ondoriorik atera, kontraesan horiekin bizi beharko dugu, hiltzailearekin eta sortzailearekin. Nire konpentsazio metodoa desbideratu zitzaidan pixka bat, baina itzuli naiz gabon kanten diskora, zentzu estetiko arretatsuz ondua, kantak baino 35 minutuko ametsezko burbuila bat dena, gure espezieak baino sortu ezin duena, baino ulertu ezin duena, xalotasun parentesi bat berez garen izaki konplexuan, sarri ilunean. Gabon bezpera ona izan, eta zer egin ez badakizu, jakizu, munduan bat baino gehiago Phil Spectorren diskoan barrena ibiliko garela.

Ez Fikzioa

1. Nevadako egunak Bernardo Atxaga. Pamiela.

4. Xume, Laboa Zumetarenean Hainbat autore. Elkar.

2. Ez naiz ni

5. Zebra efektua

Karmele Jaio. Elkar.

3. De Rerum Natura 5 Zaldi Eroa. Elkar.

H. Cano/I. G. Holgado. Ikastolen Elkartea

6. Azken afaria

1. E. H-ren historia laburra

4. Hiztunpolisa

Iñaki Egaña. Txertoa/Abarka.

Jon Sarasua. Pamiela.

2. GAL 30 urte

5. Eguberria

Eider Goenaga/Berria. Elkar.

Juan Kruz Igerabide/Elena Odriozola. Nerea.

3. Kaliforniakoak (1533-1848)

6. Preso nago

Asun Garikano. Pamiela.

Mikel Orbegozo. Ataramiñe kultur elkartea.

Xabier Montoia. Susa.

ITURRIA: Elkar (Bilbo).

ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA

NARRAZIOA

‘Gure Jerusalem galdua’

‘Pendrive’ Arrate Mardaras. Susa. 125 orr. 15,20 euro.

Aingeru Epaltza. Elkar. 488 orr. 25 euro.

Malenkonia trilogiaren azkenean

Amodiozko sei ipuin ‘galduak’

Abenturaz beterik dator ‘Erresuma eta Fedea’ trilogiaren amaierako ale hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak... Horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra ohartzen denean dela. Azkenik, kontatzearen gorazarre bat ere bada, Axular apaizaren bitartez gaurko irakurleei egindako keinu gisa.

Zertarako bizi, maite duzunarengandik urrun bada? Norbaitek galdu egin duen pendrive bateko testuez eta ipuinez osatutako liburua da, botila baten barruan jaurtitako mezuaren antzekoa balitz bezala. Historiako aro ezberdinetan gertatutako maitasunezko kontakizunak dakartza Arrate Mardarasen lehendabiziko liburuak: ‘Pendrive’. Harpeetan, erromatarren garaian, Erdi Aroan, 36ko gerran… Denetan amodioa mintzagai; izan ere, ihesi dabilenak maitasuna behar du lagun.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Erlantzen izarra’ Begoña Ibarrola. Miren Agur Meabe (itzul.). Xavier Salomó (ilus.). Elkar. 28 orr. 6,85 euro.

Izar bat aukeratzearen dilema Kristalur izeneko planetan, bazen herri bat izarrekin hitz egiten zuena. Haur batek zazpi urte betetzen zituenean, jai handia ospatzen zuten Kristalurren. Haur horrek izar bat aukeratu, eta harekin komunikatzen ikasi behar zuen. Erlantz urduri zegoen. Gau hartan bere urtebetetze-festa egingo zuten, eta izarra aukeratu beharko zuen... ‘Sentipuinak. Emozioak sentitzeko ipuinak’ bildumako ipuin honek norberaren buruarekiko konfiantza lantzen du.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portadako argazkia: Oskar Martínez Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko abenduaren 14a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Irria eta hunkidura ahorik zabaldu gabe ‘Kibubu’ antzezlana da Marie de Jongh taldearen proposamen berria, eta, seguruenera, zinema mutuaren moldea ekarriko dio burura bati baino gehiagori

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

GG

ORILA bat eta bi clown. Zirko bat antzerkian. Haur zein helduei zuzendutako ikuskizuna. Irakaspenik ez, baina balioz jositako antzezlana. Hori da Kibubu, Jokin Oregik (Sorazule, 1970) zuzendutako azken lana. Askatasunari eta errespetuari eginiko aldarria du obrak gai nagusi, eta bi clown izango dira, Coco eta Xebas, orkestra zuzenduko dutenak. Emanaldi berri bat prestatu nahian dabiltza, gorila baten eta safari baten artean zirkuikuskizun bat prestatu gura dute. Baina ezin dute lortu, ez daude gustura egindakoarekin, eta Xebasek benetako gorila bat ekarriko du, Kibubu, ordura arte gezurrezko gorila batekin aritu baitira, eta erabaki horrek hankaz gora jarriko du euren bizimodua. Entseguak egiteko lekua Kibuburentzako kaiola bihurtuko da, eta, orduan, Xebas, gorila menpean hartzen saiatuko da, gorila hezten ahaleginduko da, Kibuburekin batera arrakasta izan dezakeen emanaldi bat osatu ahal dutela uste duelako. Eta hortik aurrera gorabehera handiak sortuko dira.

Kibubu hitzak gorila esan nahi du Kongoko dialekto batean, baina, hala ere, “izen propio baten kutsua dauka” eta, era berean, erraztasunak eman dizkiela onartu du Oregik, izan ere, beti aritzen direlako izena euskaraz, frantsesez, ingelesez… nola eman asmatu beharrean. Izen horren atzean ezkutatzen dena ez da animalia basati bat, izaki maitagarri eta samur bat baizik. Zuzendariak dioenez, lor zitekeen gorilarik errealistena eduki nahi zuten: “Benetako gorilarik bagenu, harekin egingo genuke”. Eta, benetakoa ez, baina Quimera Fx Bilboko enpresak Kibubu sortzerakoan eginiko lana benetan da errealista. Jokin Oregiren hitzetan, Charlie Chaplin eta Harold Lloyd aktoreek egindako lanen ukitua dauka Kibubuk: “Guk obra guztiak dialogo barik egiten ditugu; ez testurik barik, gure antzezlanek testua eduki badutelako: asmoak, obra nondik nora doan… Hori guztia testua da, dialogorik eduki ez arren. Clownekin jokatzen dugu, eta komedia eta drama nahastu egiten dira antzezlan honetan: izango ditu barre egiteko uneak, hunkitzeko momentuak…”. Familia osoari zuzendutako obra da Kibubu. “Gurasoak ere etorri daitezela haurrekin batera, ez daitezela kanpoan geratu. Nahiko genuke ama, aita, aitona-amonak… guztiak etortzea. Zoragarria da belaunaldi guztiek batera goza-

R OSKA regik. O in k o n dio J igartze ” t a b tu ia pun “liturg , n a e in den he izuna k s u ik o zenek bat zu n la z Antze

ONA DENA ONA DA, BAINA… Gaur egungo hau-

tzea”, dio soraluzetarrak. Teatroa sozializatzea, publikoa elkarrekin barrezka zein hunkituta ikustea gauza handia dela uste du Oregik. Baina ez da erraza belaunaldi ugaritako pertsonengana antzezlan berberarekin modu berean heltzea. Marie de Jongh proiektu artistikoaren espektakuluek hainbat ulermen maila izaten dute, baina guztientzako gustagarri izaten saiatzen dira, Oregik dioenez. Zuzendariaren esanetan, “hori, behintzat, nolabait lortu dugula esan daiteke. Espektakulu hau helduei ere gustatuko zaie. Guk pentsatzen dugu, eta sinetsita gaude, gure jardunak hala erakutsi digulako, umeentzako obrak egin daitezkeela, baina umeei helduen gauzak ere gustatzen zaizkiela eta oso interesgarri iruditzen zaizkiela. Umeei aitona bat oso interesgarri egiten zaie, guk ezetz uste arren. Heriotza, abandonua eta errespetua bezalako gaiak, hau da, helduei bideratzen dizkiegun gaiak, umeei asko interesatzen zaizkie. Haurrak beti dabiltza bizitzako gauzarik garrantzitsuenak atzeman nahian, eta antzerkia oso modu polita da sakoneko gaiak lantzeko. Guk ez dugu irakaspenik uzten antzerkiaren amaieran, baina gai bat aukeratzen dugu, eta hautu bat egiten dugu, eta horrekin hausnarketa bultzatu nahi dugu, hunkituta irten daitezela antzokitik, eta, saioa amaitu ondoren, ikusleek euren artean ikusitakoa komentatu dezatela”.

AGENDA Urtarrila 4an, Igorren 11n, Arrasaten 17an, Barakaldon 18an, Lasarten 24an, Bermeon Otsaila 2an, Basaurin 8an, Galdakaon 9an, Gasteizen 15ean, Oñatin 22an, Ermuan 23an, Santurtzin

rrek interneten edozer aurki dezaketen garaiotan, antzerkiak badu bere lekua oraindik ere. Jokin Oregiren ustez, antzezlan bat zuzeneko ikuskizun bat da, eta horrek “badauka liturgia puntu bat”. Bere hitzetan, antzerkilarien ardura da publikoari ahalik eta gauzarik landuena, jorratuena eta aberatsena eskaintzea. “Onena eman behar diegu, eta, gainera, exijentziarik handienarekin. Hori oso-oso argi izan behar dugu, ikusleak teatrora joateko lana hartzen duelako, eta esfortzu hori hartu ondoren publikoak ikusten duenean aurrean daudenek lan handia egin dutela argiztapenean, irudian, istorioan… hor sortzen den magia hori zoragarria da”. Hala ere, Kibuburen zuzendariak argi du antzezlan bat zoragarria dela ona denean, bestela, beste edozeren antzera, obra txarra bada, ikusleak atzeman duena ere oso txarra izango da. Baina, Marie de Jongh taldekoek lortu dute gustura dagoen publiko baten aurrean lan egitea. Ikuskizunik ikuskizun lortutako emaitzek, eta epe laburrean erdietsitako sariek ere horrela erakusten dute, behintzat. Proiektu nahiko berria da Marie de Jonghek hezurmamitzen duena. Eta Tartean eta Ez dok hiru antzerki taldeekin batera, Tartean Teatro konpainia osatzen du. Marie de Jonghek familia

MAR


Larunbata, 2013ko abenduaren 14a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

DERIO

Z RTÍNE

Familia o so

aren goza

menerak

o pentsatu

a, ‘Kibub

u’ren estre

inaldia B

ilboko Alo

ndegian

izango da

, hilaren 2 9an. OSKAR MART

ÍNEZ

osoari zuzendutako antzezlanak ekoizten ditu, eta Zer duzu negarrez, Marie? (2008) izan zen taldeak taularaturiko lehen lana. Obra horrekin ikuskizun onenari emandako saria irabazi zuten Feten-en, Gijónen egiten den haurrentzako antzerkiaren nazioarteko azokan. Iaz ere sari bera jaso zuten Alabatxo lanarekin. “Feten oso jaialdi inportantea da. Europako herrialde askotako antzerki taldeek aurkezten dituzten euren obrak jaialdi horretan parte hartzeko; urtero, 400 antzezlan inguruk egiten dute eskaera bertan izateko, gero, horietatik 50 aukeratzen ditu antolakuntzak. Astelehenik ostiralera taularatzen dira lanak, epaimahai bat ere badago… erakusleiho oso ona da Gijóngo jaialdi hori, eta gu bertan egongo gara otsailaren 18an; zorte ikaragarria da hori”.

terako. Era berean, taldekide dituen Ana Meabe eta Javier Renobales, esaterako, Markeliñe talde beteranoan ibilitakoak dira. ETORKIZUNERA BEGIRA Bestelakorik ere badauka

Jokin Oregik esku artean; baina, honako hau Tartean taldearekin. “Pankreas antzezlanarekin ere banabil lanean. Patxo Telleriak bertsoz eta errimaturik hiru aktorentzako idatzitako lan moderno batekin ari gara, eta euskal antzerkigintzaren historian horrelako zerbaiten antza izan dezakeen aurrekari bakarra dago, eta bera 1700. urte ingurukoa da. Lan hau datorren urtean estreinatuko da, Bilboko Arriagan”.

Urrian, berriz, Washingtonetik eta New Yorketik aritu dira, Europan punta-puntakoak diren beste antzerki talde batzuekin batera. “Azkenaldian egia da arrakasta eduki dugula, baina ez da soilik gure kasua, Euskal Herrian haurrei zuzendutako antzerkigintzaren alorrean kalitate handia dago”. Baina arrakastak badu zergatirik, eta Marie de Jongh proiektu berria bada ere, taldea osatzen dutenak ez dira hasiberriak: Oregik berak urteak daramatza antzerkigintzan, eta Gorakada antzerki taldearekin ere saritua izandakoa da, esa-

Azkenaldian egia da arrakasta eduki dugula, baina ez da soilik gure kasua, Euskal Herrian haurrei zuzendutako antzerkigintzan kalitate handia dago”

Kibubu antzezlanak hilaren 29an, igandez, izango du estreinaldia, Bilboko Alondegian. “Estreinaldi indartsu bat izan dadin nahi dugu, eta Bilbon estreinatzeko gogoa geneukan, nahiz eta, Durangon, Basaurin eta beste hainbat herritan ere gustura estreinatu izan ditugun beste lan batzuk”. Beraz, urteko azken iganderako, familia osoari zuzendutako plan polita proposatzen du Marie de Jongh taldeak, Kibubu, Xebas eta Coco lagun hartuta.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko abenduaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

Pizkundeko iluntasuna argituz Jose Ariztimuño ‘Aitzol’i buruz ekoitzi duen dokumentala aurkeztu du aurten Aranzadi Zientzia Elkarteak. Lan honekin euskal pizkundeko protagonista ezezaguna gizarteratu nahi izan dute ANE UNDURRAGA

G G

AUR egun, oraindik, Euskal Herrian ezezaguna da Aitzol. Euskal herrietako edadetuenek, beharbada, izango dute Jose Ariztimuñoren berri, baina gazteagoek seguruenera ez dute ezagutuko euskal bertsolaritzaren aita kontsideratzen den gizona. Bertso munduarekin lotura ez ezik, kazetaritza, idazletza eta herrigintzarekin ere harreman zuzena izan zuen. El Día egunkarian editorialista izan zen eta euskarari eta euskal kulturari buruzko gaiak lehendabiziko orrietan jarri zituen. Euskal sindikalgintzaren lehen urratsak berak eman zituen eta ELAren sorrera berari zor zaio. Izan ere, 30eko hamarraldian Alberto Onaindiarekin batera euskal langileen aurrean sindikalgintza bultzatzen lagundu zuten hitzaldiak eman zituen.

GIZON KONPROMETITUA Ezezaguna izateaz gain, inork ez daki non dagoen. 1896an Tolosan jaioa da eta 1936an Hernanin erahila. Jose Ariztimuño, goitizenez Aitzol, apaiza izan zen eta euskal pizkundearen bultzatzaileetako bat. Euskal-

dokumentalaren egileetako batek.

gintzan eta herrigintzan ekarpen oparoa egin zuen, baina bere hilketarekin loraldi horren argitasuna ilundu egin zen. Ideia hori aintzat hartuta eta Aitzolen izena eta izana gizarteratzako helburuz, Aranzadi Zientzia Elkarteak Aitzol. Euskal pizkundearen heriotza izeneko dokumentala ekoiztu berri du; Juantxo Agirre zuzendaritzan eta Eider Conde eta Iñigo Egia produkzioan eta gidoian. 45 minutuko lan honetan, Aitzolen bizitza, bere eragina euskal kulturan eta bere azken egunak kontatzen dira. Tolosako apaiz euskaltzalearen bizitzari buruzko dokumentua da. Bertsolaritzaren aitatzat hartzen da, 1935ean lehenengo bertso-txapelketa antolatzen jardun zuelako eta bera izan zelako bertsolariei duintasuna eman ziena. Garaiko kazetetan euskal gaiak jorratzen aitzindaria izan zen eta Jakintza aldizkarian ere parte hartu zuen. Saiakerak idatzi zituen eta liburuak, horien artean dago La muerte del euskera lana. Bere bizitzako azken etapan, benediktinoekin egon zen Beloken, euskal Iparral-

dean, baina erbestean beharrean euskal gazteekin egon behar zuela sentitu eta Bilbora etortzea erabaki zuen. “Baionan, Galerna barkua hartu zuen Bilborantz joateko, baina bidean frankistek harrapatu, Ondarretako kartzelara eraman eta Hernaniko kanposantuan fusilatu zuten”, kontatzen du Eider Condek, Aranzadiko Komunikazio arduradunak eta

EZAGUN EGITEKO BIDEAN Dokumentalean bere bizitzako azken egunek indar handia dute eta kontakizun hori Jean Pelletierren memoriei esker osatu ahal izan da. Pilotu frantses honek Galerna barkuan bidaiatu zuen Aitzolekin eta biak atxilotu zituzten. “Jean Pelletier sei hilabetez frankisten esku egon ostean, alemaniarrekin egindako truke bati esker, libre utzi zuten eta, geroago, testigantza liburu bat idatzi zuen, non Aitzoli buruzko deskribapenak azaltzen diren”, zehazten du Eider Condek. Horregatik, testigantza-liburu hori gakoa izan da. Pilotuaren alaba Nina Pelletier elkarrizketatu dute. Ramon Labayen Donostiako alkate ohia –bera bezala tolosarra– ere bai, Aitzol ezagutu zuelako. Mikel Aizpuru eta Iñaki Egaña historialariek Hernaniko fusilamenduei buruzko datuak eman dizkiote eta Lourdes Otaegi euskal filologak euskal pizkundeko Aitzolen idatziez eta liburuez berba egin die. Juan Pardok, euskal marinan adituak, Galernako atxiloketaren

‘Aitzol’ Bilborantz zihoan ‘Galerna’ itsasontzian, baina frankistek Pasaian harrapatu eta Hernanin fusilatu zuten. PASCUAL MARIN

argazkiak utzi dizkie. Gainontzeko argazkiak Sabino Arana Fundazioko artxibotik, Elosegiko Fondotik eta Euskadiko Filmategitik hartu dituzte, besteak beste. Ez da musikarik egin dokumentalerako eta ageri den musika liburutegiko fonotekatik hartu dute. Aitzol ezezaguna ezagun egiteko ahaleginean Aranzadik egiten duen lehen lana da. 2003an hasi zen Aitzol non egon zitekeen pentsatuz ikerketak egiten. Paco Etxeberriak gidatuta Antropologia Fisikoko sailak desobiraketak egi zituen Hernaniko kanposantuan, baina ez zen ezer azaldu, alegia, ez zuten aztarnarik aurkitu. “Bagenekien Hernanin fusilatu eta lurperatu zutela, baina ez genekien gehiago. Testigantzek diotenetik hor egon behar luke gorputzak, baina inork ez daki zer gertatu den: ez da daturik eta informaziorik aurkitu”, dio Eider Condek. Momentuz, dokumentala euskal gizartean erakustearekin gustura gelditu dira eta. Hurrengo pausua, 2014ko apirilera begira, Donostiako Giza-Eskubideen Zinemaldian tokia egitea da.


Larunbata, 2013ko abenduaren 14a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskararen enbaxadoreak (2)

“Bertsolaritza oso hurbileko zerbait izan da niretzat –dio Mirgosek–; jende askok lagundu zidan hori ezagutzen, Xabier Amurizak bereziki”. WIESLAW MALECKI.

ZZ

ORTZI hizki eta bi bokal soilik dituen herri batean jaio zen Kasia Mirgos. Bydgoszcze-en hain zuzen ere, Iparraldeko Venezia izendapena daraman herri batean (gogoratu behar da Amsterdam eta Hamburgo ere horrela izendatzen dituztela). Polonian dauden euskaltzaleen artean, euskaltzale gogotsuenetakoa (eta irribarretsuenetakoa) ei da itzultzaile eta etnologoa. Bere aldamenekoek ere irria lagun izan zuten Mirgos euskara ikasten hasi zenean. “Garai zaila izan zen nire familia eta lagunentzat askotan euskaraz bakarrik hitz egiten nuelako haiekin (nahiz eta haiek ez jakin). Nahiko astuna nintzen kontu honekin”, gogoratzen du euskara, gaztelania, alemana, ingelesa eta katalanez pixka bat hitz egiten duen poloniarrak. “Orain esperantoa ikasi nahi nuke”, aurreratzen du. Hizkuntza sexiena zein den galdetuta, erantzun politikoki zuzena: hizlariaren arabera... Orain dela hamaika urte joan zen lehenengo aldiz Euskal Herrira, autostopez, lagun batekin. “Nire familia oso beldurtuta zegoen eta jende askok esan zigun Euskal Herria oso leku arriskutsua zela. Garai hartan Euskal Herria ETA-ren sinonimoa zen askorentzat”, adierazten du. Harrezkeroztik, euskara aho gozagarri izan du: bihotzean eta buruan eraman izan duen hizkuntza. Polonian euskararen ezagutzaren ikuspegia aldatzen saiatu izan da, alderik alde. “Espainiako ikuspuntutik ikusten dute Euskal Herria gehienetan. Gauza bera gertatzen da Euskal Herriari buruzko artikuluekin edo liburuekin. Hori aldatzen saiatzen naiz, zuri-beltzeko irudi hori eradaltzen; jakinik polonieraz ez dagoela ikas material asko euskara ikasteko”. Pixkanaka-pixkanaka, zabaltzen ari dira Polonian Euskal Egunak. Hasieran Poznanen bakarrik ospatzen zuten, baina gero Gnieznon ere gehitu zen eta datorren urtean Gdansken antolatuko dute. “Oraindik lan asko egin behar da irudi txar hori aldatzeko, baina baikorra naiz honekiko”, azaltzen du. Horretarako, bidaiatzea baino gauza hoberik ez dago. Orain dela hiru urte ikasle talde batekin Euskal Herrian egon zen. “Oso txango polita izan zen ikasleentzat eta emaitza aberasgarria izan zen:

“Hitanoak erakartzen nau gehien” Etnologo eta itzultzailea izaki, Kasia Mirgos poloniarrak jakin badaki posible dela kultur desberdinen artean zubiak sortzea. Polonia eta Euskal Herriaren artean bezala ANDONI ITURBE

artikuluak, unibertsitateko tesiak, argazki erakusketak, antzerkia..”, nabarmentzen du. LAGUNTZAK Bere ustez, kultur ekintzak egitea

ezinezkoa da laguntzarik gabe. Poloniako euskara irakurle Amaia Dones Mendiak egiten duen lana gogoan du. “Ekintza asko antolatzen ditu eta beti dago laguntzeko prest. Gainera, laguntza handia izan dugu beti Euskal Herritik eta hori azpimarratu beharrekoa da”, dio. Etxepare Institutuak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Kimuak-Euskadiko Filmategiak, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Arte Eder Museoak lagundu izan dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta idazle, irakasle, musikari, argazkilari eta artista askoren laguntza ere izan dute. “Ideia asko euskaldunen eta Euskal Herriko erakunde askoren adiskidetasun eta sostengurik gabe ideiak besterik ez lirateke. Haiek dira benetako euskararen enbaxadoreak”, azpimarratzen du. Euskararen munduan ondo eroso sentitzen da. Eta hitanoa maite du bereziki: “Gehien interesatzen, gustatzen eta erakartzen nauena hitanoa da”. Euskal Herriko hiritar askok euskara ez dakitela gogoratuta, uste du bakoitzak bere arrazoiak dituela. “Nire ustez euskara ikastea euskal kultura ulertzeko aukera ona da eta bertako jendea errespetatzeko modua”, ondorioztatzen du. Abenduren batean Euskal Herrian egotea gustatuko litzaioke, ez baita Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan sekula egon. “Zerbait guztiz ezezaguna erosiko nuke niretzat, autore edo talde berriren bat ezagutzeko”, dio. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia bihar egingo dela ere gogoan du. “Bertsolaritza oso hurbileko zerbait izan da niretzat. Euskal Herrira lehenengo aldiz joan nintzenean, bertsolaritza hobeto ezagutu nahi nuen. Jende askok lagundu zidan, Xabier Amurizak bereziki”, dio. Egun opera bat eta film baten zati bat itzultzen ari da. Berebat, lagun batzurekin umeentzako ipuinak itzuli ditu. “Horrelako gauzak egitea plazer eta ohore handia da niretzat”, eskertzen du. Orain badaki egia dela esaldi hau: “Etnologiak zure bizitza konplikatuko du”. Baina atsegin duen zailtasuna omen da. Gustuko lekuan, aldaparik ez.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2013ko abenduaren 14a

ANDER EGILUZ BERAMENDI

KONTRALDEA

ANDONI ‘LUBAKI’ ARGAZKILARI ETA KAZETARIA

“Gizakiaren onena ere eman ahal dizu gerrak” Gerra batera doanean ‘Lubaki’, bertan guda piztu dela entzuten du bere amamak. “Nola azalduko diot nik gatazka lehenago ere bazegoela?”, dio barrezka urretxuarrak. Irakasmen asko eman dizkio gerlak; tarteka, behar denean erlatibizatzen jakitea

M M

Beraz, badago Berriotxoa Jatetxea Saharan?

INGOTSA da gerra argazkilariaren lana. Halere, badago jendea filmetan agertzen den bezain erakargarria dela uste duena, askotan “nazkagarria” den arren. Mikatza, baina, eztitu daiteke. Chris Hondros saria jaso du Andonik bere lanagatik.

Ez, jatetxea ez da horrela deitzen. Baina gerora beste tipo bat ezagutu nuen eta esan zidan Joachimek esan ziola “nik lagun euskaldun baten abizena darabilt: Berriotxoa”. Hala ere, esan didate handik joan dela. Gustatuko litzaidake berriz ere ikustea.

Zorionak, baina sariagatik baino, saria generazio, gremio edo gizarte oso bati emandakoa dela ez esateagatik... Eskerrik asko, kar, kar! Generazio batekoa naiz ni, jende guztia bezala, baina generazio oso batek ez du klik egiten, hori nik egiten dut.

Orain dena izango da fama, purpurina eta dirua. Beste bi sari irabazi ditut eta, bien artean, 420 euro emango dizkidate.

Lagungarria da gatazka guneetan ezizena erabiltzea? “Motibatzen nauen zerbait egin nahi dut, nahiz eta erdia irabazi”. JOSE MARI MARTÍNEZ

Badakizu zuk, gainera, zer den bahitua egotea.

Eta 420 eurogatik ez da seguruago moda argazkilari izatea? Nik goizetan jaiki eta motibatzen nauan zerbait egin nahi dut, nahiz eta erdia irabazi.

‘Lubaki’ ezizenarekin argi dago prentsaurrekoak ez zenituela buruan. Ezizena gerra argazkilaritza egiten hasi baino lehenagokoa da. Behin, Saharako lurralde liberatuan, Europara sartu nahi zuen baina Marokok harrapatu eta gero askatu zuen tipo bat ezagutu nuen. Ghanakoa zen eta mafia kontuengatik ezin zen bere herrialdera itzuli. Orduan konejuak ehizatu eta jatetxe bat zabaltzea pentsatu zuen. Abizena galdetu zidan eta, atzerrian inoiz gertatzen ez zaidana, ederto ahoskatu zuen! “Berriotxoa”. Bera Joachim Lubaki zela esan zidan eta batak bestearen abizena erabiliko genuela esan genuen.

Arazoak ekiditen laguntzen du. Erregistratzen naizenean Andoni Berriotxoa bezala egiten dut, baina gero Andoni Lubaki lez sinatu. Joan zaitez Irakera eta egiozu elkarrizketa bat yihadista bati zeure izen-abizenekin… Badago jendea egiten duena, baina nik ez.

Bai.

Zintzoa eta gaiztoa nor den esatea nahi du jendeak. Tristea da. Estatu espainiarrean horretara ohitu gaituzte”

Ogibide latza inondik ere. Atxiloketak, bahiketak eta ezagunak desagertzen ikustea. Atzo bertan (azaroak 26) esan zidaten lagun bat bahitu dutela Aleppon, eta oso pinta txarra daukala. Argazkiak berrikustea gogorra da ere: Jamil hilda, Ahmed hilda, Abu Allah hilda, Abdalah hilda, Joseph hilda…

Lotura estuak sortzen dira gerran? Lagunak egiten dituzu jakinda lagun hori munduko gauzarik txarrena egindakoa dela, baina onartu beharra dago: gerrara doana jendea hiltzera doa. Digeritzen zaila da. Baina gizakiaren onena ere eman ahal dizu gerrak. Egun batean desarmatutako pertsona bat fusilatzen

duenak hurrengo egunean ume bat salbatzen du bere bizitza arriskuan jarriaz. Gauza biak egiten ikusi nuen Abdalah.

Enpatia aipatu izan duzu behin baino gehiagotan. Inork ez dizu argazkia egiten utziko ez badiozu zerbait demostratzen. Baina enpatia horrek bideak irekitzeaz gain aingura bat botatzen dizu ere.

Zer eskatzen dio gizarteak gerra argazkilari bati? Jendeak gauzak sinple nahi ditu, zintzoa nor eta gaiztoa nor den esatea. Tristea da. Estatu espainiarrean horretara ohitu gaituzte. BBC eta The Guardian, adibidez, kritikoagoak dira, irakurlearen zentzu kritikoa bilatzen dute.

Eta Euskal Herrian? Nire iritziz kazetaritza ona egiten bada ere, antzeko maniak ditugu.

Gatazka non, zeu han. Groucho Marxi, entrebista batean, non jaio zen galdetu zioten eta berak “26. eta 27. kale artean” esan zuen. Eta kazetariak: “Duela gutxi bota egin dute hori dena, parke bat eraikitzeko. Eta gaztaroa non igaro zenuen?”. Eta Grouchok beste kale batzuk esan zituen eta, kazetaria, atzera ere: “Hori da txikituko duten gunea, eraikin berria egiteko”. Grouchok, orduan, esan zuen: “Bai, kointzidentzia hutsa baino zerbait gehiago dela ematen du”, kar, kar!


Ortzadar141213