Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2012ko urriaren 13a. 278 zenbakia

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

EZEREZETIK SORTZEAZ Euskal idazle sorta bat bere ‘lehen aldi literarioaz’ mintzatu da -- 4-5. orrialdeak --

‘ANUBIS 3.0’ Dani Fanoren komikia, erraietako lana -- 2. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko urriaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

DONOSTIA

‘ANUBIS 3.0’ komikiaren itzulera ‘Xabiroi’ aldizkarian atalka plazaratutako istorioa album formatuan kaleratu berri du Dani Fano komikigileak UXUE RAZKIN

KK

OMIKIAK egiteko zaletasuna lanbide bilakatu du Dani Fanok (Donostia, 1968). Marrazkiari buruzko ikasketak burutu gabe, komikigintza eta marrazkiaren munduan lekua bilatu du. Lapitza lagun eta komikia beti bere helburua izanik, Anubis 3.0 sortu zuen orain dela bizpahiru urte. Xabiroi aldizkariko sailean publikatutako komikia izan bada ere, liburu formatuan kaleratzeko asmoa beti izan du gogoan. Hala, proiektuaren ildoari jarraiki, azkeneko pausoa ematea erabaki du, komiki bera album formatuan plazaratzea, alegia.

2008.urtean jaio zen Anubis 3.0 eta bi urtez luzatu zen proiektua. National Geographic aldizkariko historia atalean irakurritako artikuluan aurkitu zuen inspirazioa autoreak. Horretan, egiptoarrek egiten zuten arimaren pisatzeari eta hildakoei buruzko istorioa islatzen zen eta horren gainean, istorio bat eraikitzeari iritzi zion. Emaitza: Anubis 3.0. “Oso erakargarria iruditu zitzaidan, mundiala nik nahi nuena egiteko”, adierazi du donostiarrak. Sortze prozesu horretan murgilduta zegoela, aldizkarian istorio autokonklusiboz osatutako sailak sartzea erabaki zuten. Horrenbestez, eredu horretara moldatuko zen istorioa behar zutela konturatu ziren. Modu horretan, komikia atalka plazaratzen hasi ziren. Fanok azaltzen du hasieratik aldizkarian egiten zituzten lan luzeak zenbakietan bakarrik ez gelditzea zela haien asmoa: “Beste modu txukunago batean edota gehiago iraun dezakeen formatu batean izatea beti izan da gure xedea”. Xabiroi aldizkarian plazaratutako komikia album formatu batean bilakatzea hasierako helburutzat jo du autoreak. Izan ere, haien lana zabaltzeko eta ezagutzera emateko bide “ezinhobea” dela dio. Oro har, ikastoletan eta soilik bizpahiru komiki dendetan banatzen den aldizkaria da. “Horrek, azken batean, beste esparruetara komikia ez iristea dakar”, azaltzen du Fanok. Albumak edo liburu formatuetako komikiak, ordea, liburu denda gehienetan daude salgai. Bada, adierazi duenez, “bilduma batean argitaratzearekin, agian beste pertsona batzuetara heltzea lortzen dugu, aldizkariaren bitartez helduko ez zena”. Orobat, aldizkarian publikatutakoa liburu trinko batean argitaratua ikusteak “ilusio handia” egiten diola aitortu du. Finean, erakusleihoa izan daitekeela uste du: “Burututako lana album batean jasota izateak beste hizkuntza batzuen merkatuetan saltzea errazten du”. Edukiari dagokionez, Anubis 3.0 saiakera “katartiko” bat izan dela dio autoreak. Komikiaren ardatza gizakiaren arima zapaltzen duen makina bat da. Horren ildotik, arima gabeen istorioak kontatzeko parada izan du komiki honetan; baina batez ere, diru zaleen eta botere zale diren horiek “larrutzeko” aitzakia izan dela dio: “Amorratua nago bankari, esatari politiko ustelekin, giza baliabideen zuzendariekin eta gehiegikeri horietaz mendekua hartu nahi izan dut”. Bost

Komikiak gizakiaren arima zapaltzen duen makina bat du ardatz. D. FANO

arima gabeen istorioak Gadu izeneko pertsonaiaren eskutik ezagutuko ditu irakurleak, bere robotari kontatzen baitizkio komikian zehar. Honekin batera, komiki lan honen prozesuaren baitan, berrikuntzak izan direla azpimarratzen du. Orain arteko proiektuetan, paperaren gainean lan egin du. Honetan, berriz, lanaren erdia paperez egin du, baina erditik aurrera tableta digitalarekin egin duela dio. Istorioa “oso erraz” atera zaiola aitortzen badu ere, beste arlo batzuetan zailtasunak jasan dituela adierazi du; pertsonaiekin, esaterako. “Pertsonaia asko sartu nahi nituen eta hori izan da arazorik aipagarriena”, azaltzen du. Gauza asko egiteke gelditu zaizkiola dio baina prozesu guztian zehar “oso eroso” sentitu dela gaineratu du. “Istorio hau ez dut buruarekin egin, Anubis 3.0 oso erraietakoa izan da”. Jada salgai den komiki albumari begira, Fanok burututako lanari buruz hausnartzeko parada izan du: “Ikerketalan oso interesgarria burutu dut komiki honekin eta asko ikasteaz gain, oso ongi pasatu dut”. ASISKO URMENETAREKIN ELKARLANEAN Anubis

3.0 proiektu honek iraun duen denboran zehar, Asisko Urmenetaren laguntza izan du Fanok. “Ideia bururatu zitzaidanean, elkarlanean aritzeko proposatu nion”, dio. Zirkunstantziak direla eta, ezin izan dute guztizko elkarlana osatu.

Urmenetak lana gainbegiratu, gidoiak egin eta bere proposamenak egin ditu. Aipatzekoa da benetako elkarlana laugarren kapituluan (esatari politikoaren kapituluan) gauzatu dutela, Urmenetak gidoiak egin baitzituen. “Nik uste dut hasieratik hartu zuela zein zen ideia eta zorionez eta gozamenez, izan dut hor bidelagun”.

AUTOREARI BURUZ Dani Fanok (Donostia, 1968) Soin Hezkuntza ikasketak burutu zituen, baina marrazkien munduan murgiltzea erabaki zuen, komikigintzan, ilustrazioan eta animazioan arituz. Ikastolen Elkarteko ikasmaterial asko ilustratu ditu; ‘Space Search’ ingelesa ikasteko CDa, Britainia Handiko ESU President’s Award saria irabazi zuena, esaterako. Umorezko zintak egin ditu ere tartean: ‘Ardi Beltza’, ‘Kale Gorria’ eta ‘Mutxo’ aldizkarietan, besteak beste. ‘Ipurbeltz’-en Beto asmatzailearen istorioak gauzatu zituen ere bai. Egun, ‘Xabiroi’ aldizkaria koordinatzen du, eta bertan ‘TeleAtoi’ eta ‘Anubis 3.0’ komikiak egin ditu atalka. Horretaz gain, Kortsarioen estatua sailaren gidoia egiten ari da, Guillermo Gonzalezek marrazten duena.


Larunbata, 2012ko urriaren 13a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Ego hegalariak XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

M M

OTIBO, bultzada eta eragile ugari izan ditzake sortzaileak artelan bat sortzeko: gauzei buruzko bere ikuspegia azaltzea, mundua aldatzea, ospea lortzea, gizartean gora egitea, bere barruko obsesioak kanporatzea, ingurukoen maitasuna bilatzea, bizimodua ateratzea… Gehienetan hainbat faktore arituko dira batera lanean, eta seguru asko egileak berak ere ez daki garbi horietatik zein izan den inportanteena, alde batera utzirik lan horren bitartez halako ezer lortuko duen ala ez. Bultzagarri horietako batzuk altruistak dira, beste batzuk berriz berekoi hutsak, baina hartzaileok gogoan izan behar genuke, sarritan errepikatu izan den moduan, sentimendu onek ez dutela obra ona ziurtatzen, ez barren gaiztoak lana baliogabetzen (alderantzizkoa ere egia dela gogorarazi behar litzateke, halaber: hau da, zitalkeria ez dela kalitatearen berme, ezta zintzotasuna kaxkarkeriaren sinonimo ere). Kontu hauek direla-eta, behin baino gehiagotan topatu dut neure burua idazleen egolatriaz pentsatzen. Izatez, sentimendu gogaikarri eta jasangaitza egiten zait nork bere buruari inpor-

tantzia larregi ematea, txaloa bilatzea, munduko edozein gertakari norberarekiko loturaren arabera neurtzea. Nekagarria izan arren, ordea, ez zait iruditzen alde batera utzi beharreko “akatsa”: batetik, bakoitza den bezalakoa delako, eta gu ez garelako inoren epaile; baina, sakonago hartuta, egolatriaren eta sorkuntzaren arteko harremanak konplexuak direlako. Artista batek bere onena eman ohi dio sorkuntzari: denbora, talentua, indarra, pentsamendua… Trukean, gutxitan jasoko du ordain material ganorazkorik; kolegen aitortza lortuko balu edo publikoaren esker ona, pozik legoke, baina horiek ere nahi baino eskasagoak izan ohi dira. Bere barrutik atera behar du aurrera jarraitzeko kemena, sorkuntza berriei ekiteko energia. Eta hor, bietako bat: edo nortasun sendo bat daukazu, segurtasuna eta konfiantza ematen dizkizuna, edo nortasun mindu bat, kritikoen ziriek zauritu baina, hala ere, indarberritu egiten dutena. Halakoetan barkagarria izan liteke egoa. Badira laudorioak eta laidoak, denak birziklatzen dituzten egolatra izugarriak ere. Beharbada eskuzabalak dira bizitza pribatuan, eta kau-

SALDUENAK

Fikzioa

sa bidezkoen alde engaiatuak beren jarrera publikoetan, baina mundua eszenategi baten gisa ikusten dute, eurak eta euren obrak luzitu ahal izateko. Pentsatzen jarrita, horrelako bi munstro datozkit gogora: Miguel Unamuno eta Jorge Oteiza. Lehena asko irakurri eta dexente ikasi nuen gaztetxoa nintzela; bigarrena apur bat ezagutu ere bai, gaztetan, haren lanak miresteaz batera; geroago, biak iruditu zitzaizkidan bi histrioi etengabeko antzezpenean, banitatez hanpatuak, adoleszenteak bezain apetatsuak eta bere buruaz maiteminduak.

Artista batek bere onena eman nahi ohi dio sorkuntzari: denbora, talentua, indarra... Trukean, gutxitan jasoko du ordain material ganorazkorik

Gogorregi ari ote naiz? Nik uste haien bizitza eta obra sakon samar aztertu dituen inork ezingo dituela ukatu lore horiek. Baina egia da, orobat, Euskal Herriak emandako artista handienetakoak izan direla, XX. mendearen lehen eta hirugarren herenak guztiz markatu eta egundoko eragina izan dutenak ingurukoen kontzientziak pizten eta inarrosten; Unamuno gabe ez legoke euskal existentzialismorik, Txillardegirik, Salbatore Mitxelenarik... Oteiza gabe, euskal artea ez zen berdina izango, beharbada ez zion inoiz euskal izateaz galdegingo bere buruari. Haien egoek hegoak eman dizkiete ondotik etorri direnei.

Ez Fikzioa

1. Piztiaren begiak

4. Udazkeneko lorea

Alberto Ladron Arana. Elkar.

Xabier Etxeberria. Elkar.

2. 19 kamera

5. Ni, Vera

Jon Arretxe. Erein.

Itxaso Martin. Elkar.

3. Martutene

6. Orbanak

Ramon Saizarbitoria. Erein.

Pello Lizarralde. Erein.

1. Barkamena, kondena, tortura

4. Euskal herritarren burujabetza

Joxe Azurmendi. Elkar.

Joseba Agirreazkuenaga. Alberdania.

2. Bidasoa. Kontrabandisten...

5. Postkronikak

Mikel Albisu. Sua edizioak.

Alberto Barandiaran. Elkar.

3. Independentziaren paperak

6. Plazer bat izan duk, Benito!

Pako Aristi. Erein.

Pako Aristi eta Mikel Markez. Elkar.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo).

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

ALDIZKARIA

‘Independentziaren paperak’

‘Senez. Itzulpen aldizkaria. 43. alea’

Pako Aristi. Erein. 293 orr. 17 euro.

Diagnosi zorrotzaz harago Hona euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen duen liburua. Saiakeraren baliabide guztiak erabiliz –kronika historikoak, hedabideak, filmeak, elkarrizketak edota gogoeta filosofikoak–, gure egoeraren diagnosi zorrotza agertzen du, baina ez hori bakarrik: proposamen eta definizio sorta ederra uzten du irakurlearen esku. Liburu kritikoa da, baina atsegina; gogoetatsua, bizia; estilo periodistikoan idatzia, baina idazle helduaren eskarmentutik sortua.

Hainbat autore. Eizie. 223 orr. Harpidetza bidez.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Lurraren azpian’ Anna Milbourne. Serena Riglietti (ilus.). Ttarttalo. 32 orr. 6,20 euro.

Lur azpiko Poesiaz, bidegileez misterioak argituz eta abar luzeaz Euskal itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen elkarteak (EIZIE) argitaratu berri du ‘Senez’ aldizkariaren urteroko alea. 43. zenbaki honetan, hamalau artikulu “interesgarri bezain mamitsu” biltzen ditu itzulpengintzari buruzko argitalpen honek: poesia asturiarraren antologiatxo elebidun bat, bidegileei nahiz zuzenketa prozesuari buruzko artikuluak, itzultzailearentzat lagungarri diren tresnak... Artikuluok sarean irakurgarri dira ere bai, www.eizie.org atarian.

Irakurle goiztiarrak, zatozte Luken eta Learekin lur azpira! Primeran ibiliko zarete, eta elkarrekin deskubrituko dituzue hango misterioak... Ipuin honek testu errazak biltzeaz gain, jolas egiteko denbora-pasak ditu. Bilduma honek helburutzat du irakurle hasiberriari irakurtzen ikasteko gogoa piztea eta laguntzea. Ipuinak zailtasunaren arabera maila ezberdinetan sailkatuta daude, 1etik 4ra. Liburu hauek istorio bikain eta testu errazak biltzeaz gain, marrazki ederrak ere badituzte.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2012ko urriaren 13a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Eurena zena guztiona egin zen Ezer ez dagoen tokitik, ezerezetik, zerbait ateratzea; hori da sortzea. Zail bezain erraza. Hitz bat bestearekin jostea, esaldiak lotzea, ideiak antolatzea. Irudimena eta teknika. Idazleek inork baino hobeto dakite hori; orain, hasi zirenean baino gehiago... OLATZ PRAT

Ezkerretik eskuinera, Ramon Saizarbitoria, Castillo Suarez, Asier Serrano, Mikel Hernandez Abaitua, Itxaso Martin, Ana Urkiza eta Juan Gartzia idazleak. Hauek guztiek Ortzadarrekin partekatu dituzte literaturan izandako lehen esperientziak. JAVI COLMENERO/OSKAR MARTINEZ/RUBEN PLAZA/GORKA ESTRADA/JOSÉ SAMPEDRO/ZIGOR ALKORTA

O O

RRI zuri baten aurrean jartzeak hasieran eman dezakeen beldurra guztiz gaindituta dute jada itaundutako zazpi idazleek. Euren lehen argitalpen literarioaz galdetu die Ortzadarrek Ramon Saizarbitoria, Mikel Hernandez Abaitua, Juan Garzia, Asier Serrano, Castillo Suarez, Ana Urkiza eta Itxaso Martin idazleei. Ramon Saizarbitoriak 1969an argitaratu zuen Egunero hasten delako (Lur). Idazteko arrazoi asko zituen donostiarrak, idazteko beharra bera, noski, baina baita euskaraz idaztearena ere, adibidez. Euskaraz idatzi beharra zegoen, militantziaz, esan izan duen moduan. “Euskaraz ezer edo gutxi egote horrek errazten zuen bidea, kultura txiki edo pobre batean jaiotzeak lagundu egin zidala esango nuke neurri batean, beste bati aberatsa izateak lagunduko liokeen bezala”, dio Saizarbitoriak. Ezinezkoa badirudi ere, Frankismoaren azken urteetan euskaraz publikatu zuen abortuaren inguruko lan hau: “Nazionalismoaz hitz egitea edo Euskadi hitza agertzea arriskutsuagoa zen abortuari buruz idaztea baino, gai sozialak euskaraz landu zitezkeenik pentsatu ere ez baitzen egiten. Zentsura gogorra zen euskararekin, baina gai jakin batzuetan; ez zegoen gazteleraz zegoen neurriko zentsurarik beste gaietan”, onartzen du Saizarbitoriak. 2007ra arte inoiz gutxitan hartu

go balira bezala, idazle gutxi eta behar handia zegoelako”. Lan hura eta gainerakoak argitaratzeko inoiz ez duela zailtasunik izan onartzen du Hernandez Abaituak. “Nik izan nuen zortea eta erraztasuna ez dakit jende askok izan zuen garai hartan”, aitortzen du, eta gogora dakar Ramon Saizarbitoriak, Arantxa Urretabizkaiak eta beste batzuek Lur argitaletxea sortu behar izan zutela euren lanak plazaratu ahal izateko.

zuen berriro liburu hura esku artean. Urte horretan berrargitaratu egin zuen eta hitzaurrean azaldu zuen lana berriro irakurtzeak eragin zizkion sentsazioak. Bestalde, erditik aurrera aldaketa dezente egin zizkion istorioari, “euskara errepasatzen hasi nintzen, baina laster ezinezko egin zitzaidan zuzenketa sakonagoetan ez sartzea, teknikoki ondo ez zeuden gauzak topatu bainituen”, azaltzen du. 1983an ikusi zuen argia Mikel Hernandez Abaituaren Panpinen erreinua (Hordago) ipuinliburuak. Gasteiztik Donostiara Euskal Filologia ikastera joan zenean tertulia literario bat antolatu zuen, lagunartean, idatzitakoak elkarri erakutsi eta konpartitzeko; gero Susa aldizkaria bihurtuko zen proiektu hura. Han ezagutu zuen Josu Landa, laster Zeruko Argian eta Jakin aldizkarian gauzak argitaratzen hasi zena; “urruti eta eskuraezin imajinatzen genuen hura hurbil zegoela demostratu zigun Josuk, eta horrek animo handiak eman zizkidan nik ere gauzak argitaratzeko”. Behin idazten hasita, ez zuen gelditzen asmatu, ezta nahi ere. Giro hartan, Panpinen erreinua “ia esfortzurik gabe” atera zitzaiola dio. Bestetik, euskal giroa idazle berriekiko “oso esker onekoa” zela dio, “ez ziguten idazteagatik ia inoiz ezer ordaintzen, baina gure idazkiak onartuak izaten ziren, onak izan-

Jauziak ematen dizun errespetuaren ondotik dator lan hori irakurria eta entzuna izateko gogoa, konpartitu nahia”, dio Urkizak

Juan Garziak Gasteizko Ignacio Aldekoa Saria lortu zuen 1987an, Pernixio ipuinarekin, eta urte berean argitaratu zuen bere lehen liburua, Akaso (Erein). Horrez gain, beste hiru ipuin bildu zituen legazpiarrak: fraide-eskolako kontuen ingurukoa bat, aitonaren gorabeheratxo baten ingurukoa bestea eta ipuin tradizionalaren estilokoa azkena. Pernixio ipuin horrek oso kritika onak jaso zituen eta zine pantailetara eramateko proiektua errealitate bihurtzetik pauso batera gelditu zen; gidoia egina zegoen, produkzioa eta lokalizazioak lotuta, baina, dirulaguntza batek huts egin zuen azkenean eta kito dena. Filmaren pasarte honek, gainera, badu Pernixio pertsonaiarekin paralelismo kuriosoa, izan ere Pernixio pilotari euskalduna Amerikak egitera doanean. Bartzelonan istripu bat izanda amaitzen da bere ametsa. Duela gutxi beste pasarte kuriosoa oparitu dio Pernixiok Garziari: “Serbiatik idatzi zidan batek duela


Larunbata, 2012ko urriaren 13a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

gutxi; antza denez ohartu zen euskal literaturarik ez zegoela serbierara itzulita eta hartarako baimena eskatu zidan. Bitxiena da, ordea, polonieratik itzuliko dutela, lehen euskaratik polonierara zuzenean egindako itzulpenetik”. IRLA LITERARIOA 1997an estreinatu zen Asier

Serrano eibartarra, atzerrian bizitako egunerokotasuna biltzen zuen Bada hiri gorri bat (Kaiero) poesia liburuarekin. “Garai horretako errepasoa izan zen; norbera bere mundu literarioa den irlara iristen denean aurkitu nuen lehen hondartza izan zen”, kontatzen du Serranok. Lubaki Banda izandakoek beste talde bat sortu zuten, Kaiero, Elkarren azpi-zigilua, eta hantxe argitaratu zuen liburua. Mikel Gorosabelekin batera sortutako Lorelei taldeak disko bat atera zuen poesia haiek moldatu eta musikatuz. “Zorteduna” izan zela dio, izanik gabeko izenek ere bai baitzuten aukera garai hartan euren lanak publikatzeko, “belaunaldi berriak eta gazte jendea behar ziren, literatur modu berriak bilatzen zituen irakurleak”. Euskal kritika betidanik nahiko barkabera izan bada ere, editoreen iritziak eta ezezkoak ere oso ondo hartu dituela onartzen du, “kritiketatik egiten dugu aurrera”. Dena den, Serrano ez da gailurra egitea amesten duen horietakoa, bidea egitea du gustuko, iraganera nahiz etorkizunera gehiegi begiratu gabe.

MIKEL HERNANDEZ ABAITUA Zeuretzako idaztetik besteentzat idaztera. “Hasteko esan beharko nuke asko irakurtzen duenak zerbait idazteko joera izaten duela beti, baina beste kontu bat da nola ematen den pausoa intimitatean idatzitakotik nolabaiteko balioa duela pentsatuz hura argitaratuta ikusteko desiora. Gaztetan irakurritako gauzetatik gehien miresten ditugunak idatzi zituzten idazleak bezalakoak izan nahi izaten dugu. Haurretan eta gaztetan zaharragoak imitatzeko eta emulatzeko joera hori dugu, naturala, eta horrez gain ameslariak bagara eta autoestimu eskasa ez badugu, idatzi duguna besteei erakusteko joera izaten dugu”.

2000. urtean etorri zen Castillo Suarezen lehen lan borobila, Mugarri estaliak, Susa argitaletxeak proposatuta. Iñigo Aranbarri editorearekin jardun zen lanean eta zorte handia izan zuela dio: “Literaturan, eta gehiago poesian, adierazpena bera adierazten dena baino garrantzitsuagoa da askotan, ariketa estilistikoa oinarrizkoa da. Hori oso gutxik kontrolatzen dute, Iñigo da horietako bat, eta oro har editoreak gogorrak izaten diren arren, liburua hobetzen saiatzen dira”. Idaztea beretzako beti izan da dibertimendu bat, barruak husteko modu bat baino gehiago, “extra bat da, jendea ezagutzeko eta nire burua trebatzeko”. Liburu bat argitaratzen duenean herritarrei aurkeztea da gehien gustatzen zaiona, “horregatik bakarrik merezi du”, aitortzen du altsasuarrak. Ana Urkiza ondarrutarraren kasuan ere ez zen Desira izoztuak (Elkar, 2000) lana izan argitaratzen lehena, baina bai egile bakar bezala argitaratzen zuen lehen liburu osoa. Liburua bere izenean zihoala eta bazihoala jakitean, bertigo pixka bat sentitu zuela dio, “baina Xabier Mendiguren editoreak esan zidan ondo zegoela, eta konfiantza osoarekin nindoan. Jauziak ematen dizun errespetuaren ondotik dator lan hori ira-

kurria eta entzuna izateko gogoa, konpartitu nahia”. Argitaletxe ugaritan ibili bada ere, bere lehen editore harekin sarri egin du topo eta liburuz liburu “esplizitatze beharrik ez duen ulermena” sortu da euren artean, “berak berehala sumatzen du idazle bezala zer planteatu nahi duzun eta noraino iritsi zaren, eta beharrezkoa bada gehiago eskatzen dizu, saiatu eta berak jarritako mailara iristeko, horrelakoak eskertzen ditut”. Itxaso Martin donostiarra estreinatu berria da, aurten argitaratu baitu bere lehen lana, Ni, Vera (Elkar). Lau urte eman dizkio bere birramonaren inguruko istorio sendo hau mamitzeak. Beharretik idazten du Martinek eta, kasu honetan, bere familian urte askoan ezkutuan eta isilean egondako birramonaren eromenaren atzean zer zegoen argitu beharra sentitzen zuen. Idazterakoan baino, behin argitaratzera zihoala izan zituen zalantza handienak, “familiako kide asko inplikatzen baititu istorioak”. Liburua esku artean ikusi zuenean, berea ez balitz bezala sentitu zuen, “erditutako haurra jada amarena ez den bezala, bizitza propioa duen izaki bat bezala”. Ez zaio arrazoirik falta Martini, ezer ez dagoen tokitik, ezerezetik, zerbait ateratzea, hori baita sortzea.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko urriaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ikus-entzunezkoak

IRUÑEA

Askatasun sortzaileari laudorioa Oskar Alegria kazetari eta zine ekoizle nafarrak Man Rayren ‘Emak Bakia’ lana aintzat hartu eta bere omenezko dokumentala ekoitzi du ANE UNDURRAGA

O O

SKAR Alegriak (Iruñea, 1973) Man Ray argazkilariaren zine ekoizle fazeta ezagutzean, euskarazko izenburua zuen lana zuela jakin zuen, alegia, Emak Bakia. Man Rayk Ipar Euskal Herrian oporrak pasatzen zituen etxearen izena da, baina misterio eta abentura kutsua hartu zion izenburuari eta etxe hori aurkitzen ahalegindu da, guztiaren emaitza Emak Bakia baita dokumentala izanik. Bere hitzetan, “bi hitzen gaineko pelikula da, ez Man Rayri buruzkoa”. Emak Bakia esaerak askatasuna iradoki zion berari, sorkuntzari lotutako askatasuna, hain zuzen ere. Eta berak argi kontatzen du bi hitz horiek mezua argi adieraziko baliote, ez litzaiokela intrigarik piztuko esanahiaren bilaketan hasteko. Eta askotan esan ohi dugun baieztapenari eusten dio Oskar Alegriak, helmugak baino gehiago bideak axola duela. Emak Bakia izeneko etxe hura bilatzeko lanak kurba eta desbideratze asko izan dituelako, errekak ibaira heldu aurretik duen ibilguaren antzera. Etxea aurkitzea ez dela erraza izan dio: “Bidean entretenitu egiten da bat eta ez dut marra zuzenari jarraituz oinez egin”. Bidea aldatuta azken diskurtsoa ere aldatu egin da bere ustez. Hiru urteko lana izan da, bere poltsikotik finantzatutakoa. “Arrantzale pazientziarekin lan egindako hiru urte”, gehitzen du. Lana bakarrik egin arren, lagun askok kolaboratu dutenez, auzolanean egindako pelikula dela esatea gustatzen zaio.

SURREALISMOA Dokumentala egiteko lanetan, Man Rayren antzera ibili da, Bidarten dagoen etxea aurkitzen, Getarin errefuxiatuta. “Gau lanean aritzea, jende askok jakin gabe lan egitea, mugatik gertu egotea… Lehen ganadua bezala ni orain argazkiak pasatzen ibili naiz alde batetik bestera”, azaltzen du. Horri lotuta, bitartekaririk eta makinaria handirik gabe lan egitea, legaltasunetik kanpo balego bezala hartzen dela gogora ekarri du. Zentzu horretan, “muga toki iluna eta misteriotsua da bakarrik lan egiteko”. Horregatik, Man Rayri oztoporik gabe lan egitea gustatzen zitzaiola konturatu da, esanez bezala Emak Bakia. Eta ideia hori dokumentalean azaleratzen da, argi gelditu baitzaio lan hau burututa, askatasuna gehien izkutatzen duenak praktikatzen duela.

modura xehetasun batzuekin. “Surrealismoari buruzko ariketa errealista da”. Izan ere, dokumentalak kontatzen duen istorioa errealista da, nahiz eta kontatzeko modua surrealista izan. Narrazioa esperimentala dela, alegia. Kasualitatez bidean aurkituriko poetak, musikariak eta diseinatzaileak agertzen dira. Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak Emak Bakia baita izeneko ekoiztetxea sortu zuten 80ko hamarraldian, abangoardiako lanak publikatzeko. Madrilen izen bereko musika taldea dago. Florentzian arropa diseinatzaile bat. Eta guztiek puntu bat dute komunean: artista guztien proiektuak askatasunean oinarrituta daude. BIDE ARTISTIKOA Esentzia hori kaptatzen duen

jendearengan pentsatzen du Oskar Alegriak. Ez du hitz egiten publikoaz masa bat bailitzan. Dokumentala Man Rayren zita batekin hasten da: obra hau pertsona batek egina dago eta pertsona bati zuzendua. Ideia hori bere egin du eta, horregatik, pertsona bakarrean pentsatzen du, “pelikulako atzeko parte hori kaptatzen dakienarengan”. Bera horrek asebetetzen duela dio, “pertsona bati pelikula gustatu zaiolako berriz ikusi eta errepikatu egin duela jakitea”. Pelikula aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztu da. Hiru proiekzio izan ditu. “Emanaldi bukaeran feedback asko jaso ditut eta malkoak ere ikusi ditut”, dio. Orain nazioarteko zinemaldietan promozionatuko dute eta momentuz gela komertzialetara eramateko asmorik ez dute. Nazioartean zinemaldietan aurkeztuko dute eta, horrenbestez, datozen hilabeteetan Emak Bakia baita dokumentalak ibilbide artistikoa egingo du. Toulouse, Londres, Lisboa, Mexiko, Kanada eta Bartzelonara iritsiko da.

Pelikula enigmaz beterikoa da irudien aldetik. Surrealismoaren eta abangoardiaren barruan kokatzen da, baina egileak definitzen duen

PROMOZIO AUKERA BERRIAK

Emak Bakia etxea aurkitzea ez da erraza izan. “Bidean entretenitu egiten da bat eta ez dut marra zuzenari jarraituz oinez egin”, dio Alegriak. O. ALEGRIA

Erakusketa bat argirik gabe, ilunpetan, linternak eskuan direla ikustea esperientzia desberdina da. Atmosfera horretan ikusleak autoreak erakutsi nahi duen lana modu berri batean harrapatzen du. Modu honetan aurkezten zituen Man Rayk bere lanak eta modu berean promozionatu du Oskar Alegriak Bernardo Atxagaren laguntzarekin bere dokumentala, Donostiako Kutxa Boulevardeko gelan Man Rayren argazkien erakusketa dagoela aprobetxatuz. “Kasualitatea izan da autore berari buruzko erakusketa egotea” eta, horregatik, promozio modura planteatu dute Man Rayren erakusketa azalduta dokumentala aurkeztea. Ekintza puntuala izan da, “zapore askokoa”, ez dena berriz egingo. “Egon dena egon da eta egon ez denari konta diezaiola”, hori baita polita bere ustez.


Larunbata, 2012ko urriaren 13a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

Joan Mari Torrealdai: “Gazteak liburutegira ez badoaz, eraman dezagun liburua haien ordenagailura” Euskaltzaindiaren ekimenez, ‘Jakin’ aldizkariaren zuzendariak gidatutako lan-taldeak Luis Villasante idazle eta euskaltzalearen idazlanak digitalizatu ditu, eta dagoeneko kontsultatu daitezke Akademiaren webgunean. Xedea? Euskal memoria historikoaren transmisioa bermatzea AINHOA LORES

Torrealdaik adierazi duenez, Villasante “euskara batuaren gurasoetako bat da”.

JJ

OAN Mari Torrealdai dugu Jakin aldizkariko zuzendari. Argitalpen honek hartu du, hain zuzen ere, Luis Villasante euskaltzainburu ohiaren idazkiak sistematizatu eta digitalizatzeko prozesuaren ardura, Euskaltzaindia beraren kudeaketarekin. Ez da lan makala izan, taldeak lau urte eman ditu testu guztiak biltzen eta katalogatzen. Orotara, 929 idazlan sareratu dituzte, gehienak erlijioa, euskara edo literaturari buruzkoak. “Hainbat eta hainbat liburutegi, artxibo eta txokotan barreiatua zegoen material hau, orain, nornahiren esku dago oso-osorik”, azaldu du Torrealdaik. Jauzi kualitatiboa da hau, “berebiziko zerbitzua ikertzaileentzat”, Jakineko zuzendariaren esanetan. “Digitalizatuta dago eta bilatzaile bati esker milaka orrietan barrena ibili zaitezke hitz edo kontzeptu baten bila. Hantxe aurkituko duzu bilatzen duzuna, Villasantek idatzitako lekuan eta berak idatzi bezalaxe”. Egitasmoaren helburua “euskaltzaleon memoria historikoa eta transmisioa bermatzea” da, belaunaldien arteko etenik egon ez dadin. Villasanteren idazlanen digitalizazioa ez da aurrenekoa izan Jakin aldizkariko taldearentzat. “Honen aurretik bi autore handiren lana bildu eta digitalizatua genuen; Karlos Santamaria eta Martin Ugalde. Villasante da hirugarrena, eta ez al da azkena izango! Beste era bateko lanak ere egin izan ditugu: Jakin argitalpena bera eta Anaitasuna aldizkaria, biak jada sarean daude”, azpimarratu du Torrealdaik. Berak gidatzen duen taldeak berebiziko garrantzia ematen dio lan mota honi. “Etenez beteriko herri baten historia da gurea, gu ez gara estatu bat, badugu telebista, badugu eskola... baina zatika bakarrik eta ez dugu lortzen tradizioa hurrengo belaunaldietara taxuz helaraztea edo transmititzea. Gure tradizioko autore handi batzuk belaunaldi berrien esku utziz, online jarriz, katea ez etetea lortu beharko genuke”. Horretan tematu dira Jakinekoak. “Gazte jendea liburutegira ez badoa, eraman dezagun liburua haren ordenagailura”, adierazi du zuzendariak. Villasanteren kasuan gainera, Jakin taldeak garbi zuen ideia: “Villasante ezin da hiltzen utzi”. Bere obrak ezagutzera ematea merezi duela diote eta pozik daude beren irakasletzat duten Villasanteri “7.000 ordu” dedikatu izanaz. Idazle gernikarraren interesa era askotarikoa dela dio Torrealdaik. “Erlijiozko artikuluak ugari ditu, ez bakarrik arin eta xumeak baizik eta testu teologiko sakonak ere bai, teologiako irakasle izan baitzen 30 urtez. Jende gehiagorentzat apika, Villasanteren artikuluek eta liburuek interes ukaezina dute bai hizkuntzalaritzan eta bai euskararen normalizazioan. Zalantzarik

gabe euskara batuaren gurasoetariko bat bera da”, azpimarratu du. ITURRI ONA Villasante 1970etik 1988ra egon zen

Euskaltzaindiaren agintean, horregatik akademiaren bizitza hamarkadetan, hurbiletik jarraitzeko “iturri ona” ere badela dio Jakineko zuzendariak. Idazlanak lau multzotan sareratu dituzte: liburu osoak, liburu zatiak, artikuluak eta edizio bereziak, denak PDF formatuan. Idazki hauek gainera, bi bertsio desberdinetan deskargatu daitezke: Dokumentu gisara –paperezko bertsioaren argazki leiala izango litzatekena– eta Testu zuzendua, ezinbestez moldatuak izan direnak. Urrats honekin beraz “zaletu eta aditu guztien eskura dago berak utzitako kultur ondarea”. Horrela, Historia de la Literatura Vasca (1961), Jainkoa (1962), Hacia la lengua literaria común (1970), Axularren Hiztegia (1973) edo Euskararen auziaz (1988) dira sarean jada kontsultatu daitezkeen lanetako batzuk (www.euskaltzaindia.net) .

LUIS VILLASANTEK IDATZITAKO LIBURUEN LAGIN BAT: 1961 ‘Historia de la Literatura Vasca’ 1962 ‘Jainkoa’ 1969 ‘Jesukristo’ 1970 ‘Hacia la lengua literaria común’ 1971 ‘Axular. Mendea, gizona, liburua’ 1972 ‘La declinación del vasco literario común’ 1973 ‘Axularren Hiztegia’ 1976 ‘Sintaxis de la oracion compuesta’ 1978 ‘Estudios de sintaxis vasca’ 1980 ‘La h en la ortografía vasca’ 1980 ‘Sintaxis de la oración simple’ 1984 ‘Eliza’ 1986 ‘Kristau Fedea’ 1988 ‘Euskararen auziaz’


08 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko urriaren 13a

azkena

Nire gorputza nire ontzia da Sudurraren puntarekin idatzi ditut lerrook, giharrak zurrunduta dauzkadalako sorbaldetatik behatzetaraino. Kaiak batean arraunean ibili naiz lehenengo aldiz

II

NUITEK gizadiari eman dioten asmaketa zoragarrietako bat da kaiaka; anoraka, iglua eta poliandria bezala. Duela lau mila urteko diseinu bikain horri esker, kaiakari erromantikoek dioten moduan, “nire gorputza nire ontzia da, eta nire arima, kapitaina”. Nire arima, egia esateko, ez zebilen oso adi. Oria ibaiaren ahoan uretaratu nintzen eta lehenengo ordua biraka pasa nuen ziba baten modura. Espiralak eta espiralak eta espiralak egin nituen uretan, beti ere norabide diagonal orokor bat jarraituz, ibaiertz bateko harkaitzetatik kontrako harkaitzetara eramaten ninduena. Lehorrean, Orioko umeek agur esaten zidaten besoak astinduz, gurasoek telefonoekin grabatzen ninduten eta ertzain pare bat araudia errepasatzen aritu ziren, arraunlariei alkoholemia kontrola egiterik ba ote zegoen argitzeko.

Biharamunean, James Houston-en Memorias del Ártico liburuaren pasarte batzuk berrirakurtzean, akats larri bat egin nuela konturatu nintzen. Ez nuen foka baten gibel puskarik bota uretara, Nuliajuk jainkosari nabigazio lasaia eskatzeko. Orian gora, arrainak ur-azalean saltoka ikusi eta ikara pixka batekin gogoratu nuen inguru hauetan ehizatu zutela euskal kostaldeko azken balea. 1901ean izan zen, baina inoiz ez da jakiten noiz… Itsasontzi zaharrak hondoa jota zeuden padura batera iritsi nintzen (Usteldudituk, euskoinuitez). Nire plisti-plasta baldarrekin kaiaka urez bete nuen Hankabustik fiordoan. Bizepsak gogortu egin zitzaizkidan Besonekatuk meandroan. Eta bi ordu eta gero, onik itzuli nintzen Aillatugaitukeko ibaiertzera. Norbaitek Google Earth-eko altueratatik nire kaiakak utzitako uhara arabeskoa jarraitu bazuen, Oriako uretan Groenlandiako fiordo bihurrien profila tatuatzen ari nintzela pentsatuko zuen. Ba bai: baldarkeria omenaldi bihurtzeko moduak ere badaude. Horregatik, Nuliajuk jainkosaren azala hain modu traketsean zauritzeagatik barkamena eskatzeko, bere historia eder eta

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

Orian gora, arrainak ur-azalean saltoka ikusi eta gogoratu nuen inguru hauetan ehizatu zutela euskal kostako azken balea

tristea kontatuko dut. Houstonek idatzi zuenez, Nuliajuk neskatxa inuit bat zen, aitaren eta beste ehiztari inuit batzuen ontzian zihoana: “Ekaitz handia hasi zen eta marinelak ikaratu egin ziren, gainkargak ontzia hondoratu behar zuelako. Ehizatutako haragia uretara bota zuten lehendabizi. Ez zen nahikoa izan eta ondoren Nuliajuk bota zuten. Neska ontzira igotzen saiatu zenean, aitak hatzak moztu zizkion eta hatzak foka bihurtu ziren. Berriz ahalegindu zenean, eskuak moztu zizkioten. Eta eskuak mortsa bihurtu ziren. Azken saiakera egin zuenean, besoak moztu zizkioten eta besoetatik sortu ziren ozeanotan dabiltzan balea guztiak. Itsasoan hondoratu zen Nuliajuk eta jainkosa bihurtu zen, erdi emakume eta erdi foka itxurakoa, ordutik itsasoa gobernatzen duena”. Nire gorputza nire ontzia da; nire arima, kapitaina. Gaur nire besoak nire aingurak dira, baina ez du garrantzirik, badakit Nuliajuken patu abisalaren zama dela, eta pasako zait. Gure aitaren urtebetetzea ospatuko dugu gaur mariskoa janez. Lanperna bat gorde eta Zurriolako uretara botako dut.

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000

posta@artez.net

www.artez.net


Otzadar 13102012