Page 1

ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 13a. 304 zenbakia

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

JOSE ANGEL UBERUAGA Artistak ‘egonezinaren egongela’ darama Panamako bienalera -- 4-5. orrialdeak --

EDO! ARGITALETXEA Editorialen ohiko bidetik ‘desbideratu’ den proiektu berritzailea -- 7. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

BILBO

Euskal Herriko zine eskolaren faltan…

Euskadiko Zine Eskolak ateak ireki berri dituenetik, bikoiztu egingo du ikasle kopurua. Harrezkeroztik industriaren harrobi berria sortzen lagundu du ekimen pribatuaren ‘ekintzailetasunari’ esker ANDONI ITURBE

Gaur egun diru-laguntza bati zain egotea sofan etzanda egotea dela irizten diote. “Erdoiltzeko arriskua dago. Diru pribatua lortzeko gai ez bagara, akabo. Itxaroten bazaude, ez duzu ezertxo ere egingo. Egia da Eusko Jaurlaritzak oraindik ere zinea babesten duela eta Estatu mailan ia bakarretakoak direla, baina ezin zara zain egon. Egunero jarraitu behar duzu honetan, eta ez urtean behin”, argudiatzen du Ruizek. Zinematik telebistara urrats erraldoia dagoela argi lagaz, “gure kultur ondasunaren mesederako” izango den ekimen bat dela gaineratzen dute. Eskola sortu baino lehen, ekoiztetxe batean zenbiltzan lanean eta pasa den urtean, ekainean, erabaki zuten ixtear zegoen aurreko proiektuari heltzea. “Penagarria zen zinema oso-osorik ematen duen eskolarik ez egotea Euskadin”, nabarmendu dute.

“Jendeak uste du gizon-orkestrak izan behar direla eredu; baina egun espezializazioa da etorkizuna”, baieztatzen du Euskadiko Zine Eskolaren zuzendari den Ibai Ruizek. JOSÉ MARI MARTÍNEZ

EE

USKAL Herriko ikus-entzunezkoen mapa nabarmen aldatu da azken urteotan. Telebistaren sasoi oparoetan, horretan trebatzeko eskolak nagusitu ziren, Andoaingoa esaterako. ETB-ren garai erabakigarriak ziren eta kamera edota audio teknikariak behar zituzten. Zine eskolak egin nahi zituenak, berriz, Bartzelonara edo Madrilera joan behar zuen, edo New Yorkera. Euskal zinegile askok, Pablo Berger (Blancanieves) edo Arkaitz Basterra (Agian eta Life and Film) kasu, New York Film Academyn trebatu ziren, “eginez ikasi” lelopean. Urte askotan, Ikus-entzunezko Komunikazio fakultateak zabaldu zirenean ere, teoriaren irakaspena lehenetsi zitzaion lan jarduera praktikoari. Urrun geratzen ziren, hortaz, ikasketen praktikotasunaren aldarri eta desirak. Urteen joan etorrian eta plan eta paradigma berriak sortu ahala, ikus-entzunezkoak eta horien ikasketak ere gaurkotu egin dira.

Euskadiko Zine Eskola ere berrituta jaio da. Euskal Herriko zine eskola zabal eta ofizial baten faltan, bere bidea ereiten ari da eta epe luzera begira dago. Etorkizuna bermatu beharko dutela diote. “Izan ere, zinema ez da hiltzen ez delako ikusten, ez delako egiten baizik. Ez baduzu irakasten hori egiten, ez da egingo. Sektoreari guk ematen diogu bizitza, profesionalok. Eta aldi berean, ikus-entzuleok”, adierazi du Ibai Ruiz aipatu eskolako zuzendariak. Izen ofiziala dario Bilbon den Euskadiko Zine Eskolari. Baina diru-laguntzarik gabe sortutako ekimen pribatua da, eta zinea bezalako mundu berezian, albistea horixe da: Eusko Jaurlaritzaren paper ofizialik ez dutela Euskal Herriko zine eskola ofiziala dela baliokidetzeko. Hori lortzeko gutxienez beste bi urte gehiago beharko dituzte. “Baliosteko prozesua oso luzea da eta oso garestia. Lehenengo urratsak ematen ari gara”, diote.

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000

posta@artez.net

www.artez.net

Athleticek bezala, harrobia sortzearen aldekoak dira. “Ikasketa mailan oso hurbil gaude Madril eta Bartzelonatik. Irakasleak Euskal Herriko profesionalik bikainenak dira”, gailentzen dute, espezializaziorako joera duen sektorearen argazki orokor bati begira. “Jendeak uste du gizon-orkestra horiek izan behar direla eredu, Lars von Trier, kasu. Egun, espezializazioa da etorkizuna: argazki zuzendaria, kamera operadorea, argiztapena, montajea, posprodukzioa... dira ogibide zehatzak”, eransten dute. Zine munduak gazteengan –eta ez hain gazteengan– eragiten duen lilura indargabetu edo eguneratu nahian, elkarrizketatu egiten dituzte ikasleak, eta jakinaren gainean jartzen diete beste ogibide batzuk ere badaudela. Irakasleak dira eredurik gertukoenak zine industrian zer behar duten jakinarazteko. Gainera, lanean ari diren profesionalei birziklatzeko aukera ematen diete. Nortasun berri horren baitan, lanbide bakoitzak bere berezitasunak ditu. “Kamera operadorea izatez apalagoa izango da, eta badaki kameraren atzean egongo dela, eta normalean mutu daude: zuzendariaren esanetara, eta gero, beste muturrean, zine zuzendariak daude. Baina zine zuzendari izan aurretik zuzendari laguntzaile izan beharko dute, edo script. Zuzendaritzaren eremu zabalean beste hainbat postu daude”. Ikus-entzunezkoen eta irudiaren gizartean, zeharka edo zuzenki amateur izateko edo zinera hurbiltzeko aukera herrikoitu egin den honetan, zine eskolek aurrera egingo dutela dirudi. Euskadiko Zine Eskolako matrikula kopurua ere bikoiztu egin da hilabete eskasen buruan. “Nahiko baikorrak gara. Hemendik jende ona atera da eta aterako dela uste dugu”, laburbiltzen du Ruizek. Harrobirik gabe euskal zinea ere odolostu egin daiteke, eta ekimen pribaturik gabe, berekoitu.


Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Danielen oroimena XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

O O

ROITZAPENEN generoa da gure letretan gutxien landu direnetako bat. Horren arrazoietako bat izan daiteke gure historia hurbila zapalketaz eta itsuskeriaz betea egon dela eta, beraz, kontatzeko zerbait zeukatenetako askok nahiago zutela isilik, kontatu nahi luketen hori esatea komeni ez zelako batzuen kasuan, eta kontatu nahi ez zutelako beste batzuenean. Beste arrazoietako bat norbere gauzak agerian jartzeko lotsa edo herabetasuna izan liteke, diskrezio horretan haziak izan baikara gutako gehienak, Oteizak aipatzen zituen neolitikotik honainoko 80 amona horien heziera bereizgarri hori oso urte gutxian aldatzen ari bada ere, besteak beste sare sozialei esker edo haien erruz (bide batez erantsitako oharra: tankera honetako liburuak oro har oso ugariak ez badira ere, askoz urriagoak emakumezkoek idatzitakoak; ez dut uste kasualitatea denik). Hala ere, beti iruditu izan zait triste samarra isiltasun kolektibo hori. Nork bere sekretuak inori agertu nahi ez izatea bidezkoa da, noski, baina historiografiaren nahiz kultur transmisioaren ikuspegitik kontu franko azaldu ohi dira memoria eta elkarrizketa-liburuetan, bestela inon jaso-

tzen ez direnak eta kontatu ezean betiko galtzen direnak. Bestalde, lotsatiei halako konfidentzietan hasteak hozkia emateak ez du esan nahi bere bizitzaren jendaurreko errepasoa egiten duena kontakatilu hutsa denik, edo bere buruari berorika egiten dion egolatra. Hamaika motibazio izan ditzake batek bere oroitzapenak idazteko, eta mila modu daude egiteko: batzuek bere ekintzen justifikazioa eta ederrestea bilatzen dute, beste batzuek beren barren intimoaren arakatzea; batek garai baten lekukotasuna utzi nahi du, besteak behialako etsaiekiko kontuak garbitu; asmo literarioz idazten dute batzuek, edo kausa baten alde, edo auskalo… Genero hau gehien landu dutenetako bat, gure letretan, Daniel Landart dugu, hiru aldiz idatzi baitu bere bizitzaren berri. Aihen ahula idatzi zuen gaztetan, umetako oroitzapenak bilduz, XX. mendearen erdiko Baxenabarreko mutiko euskaldun baten giroa, fantasiak, bizimodua… Barnealdeko euskaldun askok ikusi zuen bere burua islaturik, eta horregatik bihurtu zen erreferentziazkoa obra hori. 14 urterekin inprimategi batean aprendiz sartzean amaitzen zen kontakizuna, eta berriki edizio gaurkotu eta

SALDUENAK

Fikzioa

luzatu bat eskaini zuen, Ahularen indarra izenarekin, inprimeriako langile izan zeneko aldia ere agertuz.

Oroitzapenen generoa da gure letretan gutxien landu direnetako bat (...); beti iruditu izan zait triste samarra isiltasun kolektibo hori

Egunotan, berriz, Enbataren zirimolan atera berri du: abertzale eta euskaltzale baten oroitzapenak. 50 urte bete dira Enbata sortu zela, eta mugimendu horren hasierako garaiak militante xume baten ikuspegitik kontatzen dizkigu Danielek, baita Franco garaiko errefuxiatu giroa ere. Interes handikoa da, halaber, kulturaren adar askotan berak bizi izandakoa: antzerkian lehendik (jokalari, idazle, zuzendari, kudeatzaile), baina baita bertsolari, idazle eta kantariekin izandako harremanak ere. Liburua gaur arte luzatzen bada ere, garai zaharren testigantza iruditu zaigu aberasgarriena, bai Ipar Euskal Herria apur bat ezagutzen duenarentzat, bai ezagupen horretan hasi nahi duenarentzat. Osasun txarra zuenez, laster hilko zelakoan hasi omen zen Daniel bere oroitzapenak biltzen. Iragarpen hori bete ez zenez, beste bat egingo diot hemendik: urte batzuk igarota, bere memorien beste atal bat oparitu diezagula; ez du faltako zer kontatua, ezta buru argia eta esku zolia ere.

Ez Fikzioa

1. Twist

4. Ez naiz ni

1. Enbataren zirimolan

4. Aldamenekoa

Harkaitz Cano. Susa.

Karmele Jaio. Elkar.

Daniel Landart. Elkar.

Ainara Gorostitzu. Elkar.

2. Mussche

5. Alkasoroko benta

2. Bagoaz, hamaika arrazoi...

Kirmen Uribe. Susa.

Mikel Taberna. Susa.

Independentistak sarea/Ideien faktoria.

5. Argien aroa. Arnaldo Otegirekin solasaldia

3. Kristalezko begi bat

6. Bitan esan beharra

3. Zer da artea?

Miren Agur Meabe. Susa.

Rikardo Arregi. Alberdania.

Lev Tolstoi. Meettok.

Fermin Munarriz. Gara.

6. Haserretu zaitezte! Stephane Hessel. Denonartean.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo).

ERAKUSLEIHOA EROTIKOA

SAIAKERA

‘Venusen Delta’

‘Seigarren iraungitzea’

Anaïs Nin. Garazi Arrula (itzul.). Txalaparta. 320 orr. 19 euro.

Istorio erotikohipnotikoak Anaïs Ninek, diruak behartuta, ipuin erotikoak idatzi zituen aberats anonimo batentzat 1940ko hamarkadan. Hainbat urtez, narrazio ugari idatzi zituen bildumagile horrentzat, izan ere, horrek dolar bat ordaintzen zion idatzitako orrialde bakoitzeko. Hala ere, ez zen Ninen hasierako asmoa ipuinok argitaratzea, bere ustez pertsonaiak muturreko karikaturak zirelako. Baina, 1970ean, iritzia aldatu zuen, eta bi liburutan bildu zituen ipuinok: horietako bat da ‘Venusen delta’ bilduma, erotismo hipnotikoa dariona.

Richard Leakey/Roger Lewin. Jaione Alberdi (itzul.). Gaiak. 324 orr. 18,72 euro.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Timuti jirafa’ Begoña Ibarrola. Viví Escrivá (ilus.) Miren Agur Meabe (itzul.). Elkar. 27 orr. 6,85 euro.

Lurraz eta bere ‘iraungitze dataz’

Gaitzespenari buruzko ipuin bat

Gure planetan, suntsiketa edo iraungiketa orokor baten erdian al gaude une honetan? Horixe bera da, hain zuzen ere, egileen ustea eta liburu honen gai nagusia. Zientziak frogatu duenez, Lurrean bost iraungitze-aldi handi izan dira (“bost krisi biologiko handiak”). Oraingoari buruz, erruduna badakigu zein den. Gu geu. Seigarren iraungitze-aldi hau duela 100.000 urte hasi zen, alegia, lehenengo gizakiek planeta osoaren kolonizazioari ekin ziotenean, aurreko espezie asko akabatuz. Geroztik, gertakariek okerrera jo dute...

Timuti jirafak lagun gutxi zuen sabanan, burutik behera begiratzen zielako denei eta mespretxuz tratatzen zituelako. Animaliak Timutirengandik aparte ibiltzen ziren, berari ez entzutearren. Timutik burla egiten zien, harik eta egun batean... Emozioak sentitzeko ipuina idatzi du Begoña Ibarrolak, Viví Escrivák irudi ederraz hornitu duela. Istorio hau 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta Sentipuinak deritzon bildumako bederitzigarren alea da.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Iñaki Mendizabal Elordi Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

Zumezko zestatik, mailu eta zizel artera Mundu mailako puntista, margolari, argazkilari, zinema zuzendari izateko bidean eta, azkenik, eskulturagile. Poliedroak beste aurpegi dituen artista da Jose Angel Uberuaga

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

“Ospeduna izan ezean beti egongo zara krisian”, ohartarazi du artistak. I.M.E.

M M

INGAINA dantzan jartzeko inolako arazorik ez duen pertsona horietakoa da Jose Angel Uberuaga (Munitibar, 1961); gustuko ez duena eragozpenik gabe seinalatzen du, oker jokatzeko beldurrik gabe, eta oker jokatzerakoan ere ez du mingaina atxilo izaten barkamena eskatzerako orduan. Duela urte batzuetako frontoi zaleek, beharbada, zesta-puntan aritzetik ezagutuko dute Uberuaga, baina Ameriketan nahiz Bartzelonan frontoirik frontoi aritutako munitibartarraren garapen pertsonalak bi paretetatik museoetara eraman du. Umetan besterik ez zeukatela dio Uberuagak: “Herri txikietan, eta batez ere Markina inguruan, ez zen besterik egoten zesta-puntan aritzea baino. Hori bai, artea beti barru-barruan eraman dut. Umetatik margotu izan dut”. Baina umetan margo kontuek arreta deitu izan bazioten ere, gaur egun eskulturan datza bere adierazpide artistiko nagusiena, argazkigintzari eta margolaritzari noizbehinka leiho batzuk ireki arren. “Eskultura deskubritu orduko argazkigintzan ere aritu izan nintzen, harik eta AEB-tako gasolindegi batean argazki-kamera guztiak ostu zizkidaten arte”. Bartzelonara profesionalki debutatzera eta ikasketak egitera joan eta eskulturagile izatera heltzea hari bereko mutur bi dira kasu honetan. “AEB-etan pilotan jardun eta hiru urteko grebaren ostean Mexikora joan nintzen; kontratu on bat sinatu eta han mundu berri bat zabaldu zitzaidan. Zinema zuzendari izateko ikasten hasi nintzen bertan, baina pilota enpresarien artean zebilen zerrenda beltz batean nengoen greba luze hura burutu genuenetik, eta Mexikoko egonaldia luzeegia ez zela izango konturatu nintzen”. Eta Mexikon bertan sartu zitzaion Uberuagari eskulturarekiko jakin-mina, eta orduan piztu gaur arte iraun duen harremana.

Eskulturak beste adierazpide batzuek eman ez dioten askatasuna eman dio Uberuagari, “perfekzio gutxiagorekin aritzeko aukera –azaldu du–; lehen oso perfekzionista izaten nintzen gauza guztietarako, eta horrek zoratu egiten ninduen, egiten nuena egiten nuela ondoegi egiteko beharra neukan, guztiari akats bat bilatzeko joera, baina terapia pertsonal baten ostean nire bizitza aldatu egin zen eta liberazio bat eduki nuen. Hori dela eta, adibidez, pintatzen hasten naizenean zerbait abstraktua sortzen ez badut, hau da, figuratiboa bada, erotu egiten naiz”. Artelanetarako erabiltzen dituen materialei dagokienez, materialak berak baino hauen “sinbologiak” pisu handiagoa dauka, material guztiek omen daukatelako sinbolo baten indarra. “Enbor zati bat enbor zati bat da, baina ez da hor geratzen. Enbor bat erabiltzen badut jendarteari buruz hitz egiten egon naiteke, azken batean, horrek ekologia, natura, edukiko lukeelako ardatz eta hori garelako finean gu ere. Enborra naturako alderdi bat da, baina ez da berdina naturari buruz berba egiteko enbor bat erabiltzea edo zuhaitz oso bat erabiltzea, edota lurrean tente dagoen zuhaitz oso bat edo ebakita dagoen bat. Gauza guztiak desglosatu egin behar dira”, eta materialaren erabilera ere hor kokatu beharko litzateke. Bere burua agertu asmoz abiatu da Uberuaga Panamako Emplazando Mundos hegoaldeko lehen bienalera. Etzi hasi (hilak 15) eta maiatzaren 30era arte iraungo duen erakusketa horrek pintura, eskultura, argazkigintza eta performanceak izango ditu ardatz, besteak beste. Artista bakoitzak lehiaketak proposatutako lau gaien artean bat aukeratu beharko du bere sorkuntzaren bitartez islatzeko: biolentzia, ekonomia, ura eta bidaiak. Bere lanak saltzeko asmoz baino erakusleiho bezala baliatu nahi du munitibartarrak Panamako egonaldia, eta horretarako hamabi metro luze, hiru metro gora eta bost metro zabal izan-


Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

MUNITIBAR

MENPEKOTASUNIK GABE Edertasunaren eta arte lanak duen mezuaren arteko talka aurki daiteke artista bizkaitarrarengan. Argi dauka saltzen diren hamar lanetatik bederatzi bisualki politak diren artelanak direla. “Politikoki zuzenak diren obrak dira gaur egun merkaturatzen direnak, eta lan horiek ez dute inolako konpromisorik. Zentzua eman behar zaio egiten den guztiari”. Bere ustez, formaren atzean ezkutatzen diren gezurtiak dira artistak. “Nik ez dut onartzen artea galeristek eta komisarioek marka dezaten”.

Uberuag

ak beltze

go dituen beltzez margotutako egongela bat sortuko du. “Biolentzia giro bat eraiki nahi dut, barruan egongo diren altzari guztiak erreta egongo dira, belztuta; gauza gutxi batzuk baino ez dira izango erreketa horretatik salbatuko direnak eta balek eragindako zuloak ere ikusi ahal izango dira. Iluntasun horri, baina, ikusleek eramango dituzten linterna batzuek emango diote argia”. Baina linternak ere ez dira edozelakoak izango, Estatu Batuetako poliziek erabiltzen dituzten “porra-linternak izango dira, argia hodi eran zabaltzen duten horietakoak, potentzia handikoak, baina eremu txikia argituz”. Sentsazioak probokatzea du helburu Jose Angel Uberuagak.

z margotu

tako ego

ngela ba

t sortu du

Panama ko

bienalea

n. “Biolen

Artista askori bidea galeriek egiten dietela uste du Uberuagak, gero kotizazio batera heldu eta artistak bere lana behin eta berriro errepikatu egiten duela, galeriak lan mota hori saltzen duelako. “Baina horrelakoetan, non dago herriarekiko eta jendartearekiko konpromisoa?”. Bere hitzetan, tximeleten inguruan idaztea oso polita da, oso ondo dago hori, baina artistek euren inguruan gertatzen denari buruz hitz egin behar dute. EZ DIRA BETIKO GARAI ONENAK, BAINA… Gizar-

tearen egunerokotasuna krisi ekonomikoak markatuta dagoen garaiotan ere artelanak

bat eraik

i nahi du t”, dio. ORT ZA

DAR

saltzen dituztenak betikoak dira bizkaitarraren ustez, eta artista izanik posible omen bada ere bizitzea, oso gaitza hilabete bukaerara heltzea. “Ospeduna izan ezean beti egongo zara krisian. Nire moduko artistak artista ezezagunak gara. Egia da guretzat ere sasoi hobeak egon direla, baina gu beti egon gara krisian”. Laguntzarik izan duen edo zer-nolako laguntza izatea gustatuko litzaiokeen galdetuta, argi dauka artista batek eduki dezakeen laguntzarik onena saiatua izatea eta lanean jarraitzea dela. “Zenbatek irten du Arte Ederretako fakultatetik? Eta horietatik zenbatek jarraitu du mundu horretan lanean? Beste edozein arlo bezala, artearen mundua ere manipulatuta dago, eta arrakasta izango duen edozein artista merkatuak markatuta egongo da”.

ARTISTA KONPROMETITUA Jose Angel Uberuaga

ez da xaboi punpa baten barruan irudika genezakeen artista. Ez da eta ez da inoiz izan. AEBen puntista aritu zen urteetan greba batean baino gehiagotan aritutakoa da, eta harro dio kirol arloan historian izan den grebarik luzeenean parte hartutakoa dela bera. “Hiru urte pasa egon ginen greba batean sartuta. Eta arazoa gurea bazen ere, Estatu Batuetan zehar beste frontoi batzuetako pilotariek ere ekin zioten grebari elkartasunagatik. Argi geneukan amaieraraino eramango genuela protestaldia, eta pilota enpresarien aldetik kobazuloetako gizonak ezizena ere irabazi genuen”. Espiritu borrokalari hark gaur egungo Uberuagarengan ere bizirik dirauela esan daiteke; ez da artista bere bakardadean. Bere mailu, arkatz eta enparauez gain egunerokotasun hitseko istant bakoitza du lanabes. “Nik gizarteari buruz egiten dut berba. Artea konpromiso bat da, artistak zerbait esateko aukera bat dauka; tximeletei buruz edo maitasunari buruz hitz egin daiteke, baina jendarte honetan gerrak daude, miseriak daude eta nire gaitegia horiek osatzen dute. Teknika zoragarria eduki zenezake, baina nire ustez teknika hutsetik harago joan behar da”.

tzia giro

Autokritikatik abiatuta arte kritiko baten sortzaile da Uberuaga, inolako akuilurik onartzen ez duen eskultorea. 68ko maiatza izan ez arren, arteak mundua aldatzeko balio duela sinesten du artistak.

“Nire art ela duten me nak desglosatu b zua interp eh retatzeko ar dira barnean g ”, argitu du. ORTZAD ordetzen AR

Lehen oso perfekzionista izaten nintzen, eta horrek zoratu egiten ninduen (...); baina terapia pertsonal baten ostean nire bizitza aldatu egin zen eta ‘liberazio’ bat eduki nuen”

ZERUAREN ETA INFERNUAREN ARTEAN Uberuagaren lanek ez dute inor epel uzten. Madrilen antolaturiko arte-erakusketa batean plazaratutako obra bat zela eta, elkarte katoliko eta hedabide kontserbadoreek bideratutako kritikak jaso zituen artista munitibartarrak. “90 zentimetro zabalerako luxuzko ispilu bat jarri nuen marko doratu batekin lurraren gainean. Ispiluaren gainean egurrezko mahai zahar bat granate kolorez margotuta eta mahaiaren azpian platerak, koilarak, edalontziak… Mahai gainean, berriz, zeru zoragarri bat margotu nuen, urdin-urdin eta laino zuri polit batekin. Mahai horren gainean zoragarri geratzen zen urregorriz margoturiko komuna, eta horren albo bietan baserriko hiruna ogi biribil, horiek ere urregorriz margotuta. Azkenik, guztiaren gainean, Jesusen Bihotzaren irudia, hori ere urregorri kolorez. Benetan zoragarria”. Uberuagak argi uzten du, baina, berak ez zuela erlijioaren inguruan jardun, gizarteari buruz baino. “Kontua da nire artelanak desglosatu egin behar direla barnean gordetzen duten mezua interpretatzeko, hori egin ezean, alperrik da”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

Bertsoen sarea, nola hedatu? Bertsolaritza gero eta dimentsio handiagoa hartzen ari da interneten; webgune eta aplikazio andana daudenez gero, hori guztia antolatzea erronka zaila da DABI PIEDRA

AA

RGIA astekariak, aurtengo urtarrilean, Bertsoa.com ataria saritu zuen. Lanean jarraitzeko indarra ematen dute horrelako egunek, baina Bertsoa.com-ekoek zalantza bat ere plazaratu nahi izan zuten: bertsolaritzari buruzko webguneen panorama eraginkorra da ala beste bide bat hartu beharko litzateke? Gaia emanda dago, gogoetarako unea da orain. “Etorkizunean, bertsolaritza sarean nola kokatu hausnartzea dagokigu, helburu, lehentasun eta baliabideen definizioa”, esan digu Jesus Mari Irazu bertsolari eta Bertsoa.com-eko sortzaile eta kideak. Eragile guztiek egin beharreko gogoeta izango da.

ELKARLANA BEHARREZKOA Irazuk eta Esteiba-

BERTSOZALE.COM, BERRITUA Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen webgunea, Bertsozale.com, 2001ean sortu zen. Joan den martxoan bertan, goitik behera berritu dute. “Muga tekniko batzuk gainditu ditugu eta, orain, zerbitzua eraginkorragoa da –dio Estibalitz Esteibar arduradunak–, azkenengo aurrerapenetara moldatuta, zerbitzu osoagoa ematen dugu, ikuspegia Euskal Herri osora hedatuta; herrialdeetako elkarteetako eta txapelketetako txokoak integratu ditugu eta sarean hedatu diren hainbat atari batean daude orain”. Tablet eta sakelakoetarako egokitu dute gunea eta, udazkenean hasiko den Txapelketa Nagusira begira, baliabide berriak martxan jartzeko asmoa daukate. “Ahalegin berezia egingo dugu”.

Lehenik eta behin esan behar da, interneten bertsolaritzarekin lotutako eskaintza zabala eta anitza dela, sareak ate berriak ireki ditu. “Ekimen aniztasun horri ere zor zaio bertsolaritzak egun duen inplantazioa”, dio Irazuk. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko komunikazio arduradun Estibalitz Esteibarren ustez, “panorama oso aberatsa da, bertso plaza, dokumentaziorako baliabideak, sarrerak saltzeko gunea, bertso eskolen orriak eta abar dauzkagu, zerbitzuak eskaintzeko Lanku elkartea ere sarean dago”. Hain zuzen, Bertsozale.com, elkartearen webgunea, aldatu berri dute, azkenengo aurrerapenetara moldatu eta zerbitzu osoagoa emateko. “Atari berrituaren bidez, hainbat atari bakar batean eskainiko ditugu, sarean geneukan dispertsioa antolatu eta zerbitzu hobea emateko”. Gogoeta etengabekoa da elkartean, interneten hartu beharreko norabidearen inguruan. Sareak edonoren eskura jarri du bertsoa eta, behin honaino helduta, Irazuk dio: “Beharbada, etorkizunera begira, abagune egokian gaude sarearen zabalkunde eta transmisio aukerak optimizatzeko”. Gai horretan sortzen da zalantza, alegia, interneten bertsolaritzaren gune zentralizatu bat sortu beharko ote litzatekeen. “Zenbait burutan dabil amets bat, hau da, bertsolaritza bere osotasunean bilduko duen gunea garatzea, elkartea, bertso-eskolak eta gainerako proiektuak integratuko dituena”, nabarmendu du Bertsoa.com-eko Irazuk. Bertsozale Elkarteko Estibalitz Esteibarrek, ordea, zentralitate hori komenigarria ote den zalantzan jartzen du, “agian ez da osasuntsua denok batera egotea, naturalena da proiektu asko egotea, zentralizazioak mugatu egingo gintuzke”. Are gehiago, “uste dut, proiektu bakar bat sortuko bagenu denontzat, berdin-berdin agertuko liratekeela alternatibak sarean, gauza guztiekin horrela izan ohi da”. Bertsozale Elkartearen webgune berrituan, “geure eskaintza zentralizatu dugu, baina gure estrategia ez da elkartetik haratago sareratu den guztia gure aterkipean egotea –jarraitu du Esteibarrek–, bertsolaritza bizirik dago, zenbat eta ekimen gehiago, hobeto”. Internetek etengabeko gogoeta eskatzen duenez, hala ere, etorkizunean estrategia moldatzea ere ez du baztertzen, une bakoitzeko baldintzek eskatzen dutenaren arabera.

Puntutan izeneko dendaren ‘banner’ edo iragarkia, bertsoa.com-en. ORTZADAR

rrek azaldutako estrategiak elkarren aurkako norabidean doazela dirudien arren, bien ikuspuntuak hurbil daude, batez ere biek uste dutelako bertsolaritzaren etorkizuna elkarlanean dagoela. Gune zentralizatu bat egon zein ez, garrantzitsuena da bertsolaritzan ari diren guztiak aseko dituen estrategia bateratua izatea. “Gure zentralitate ikuspuntua ez doa uniformizazioaren bidetik, aniztasun osoaren isla jaso nahi genuke”, zehaztu du Irazuk. Esteibarrek gaineratzen du: “Elkarlana bultzatuz eta sinergiak aprobetxatuz, askoz indar handiagoa izango du bertsoaren hedapenak”. Bertso plaza digitala sortzeak ekarri duen onura azpimarratu du eta, hortaz, Bertsoa.com bezalako egitasmoei babesa ematea ezinbestekotzat du. “Bertsozale Elkarteak zuzenean kudeatzea ez da garrantzitsua, jendeak baliabideak eskura izatea baizik”. Elkarlana derrigorrezkoa da, “sareak beste dimentsio bat hartu du eta epe ertainean handiagoa hartuko du”, ohartarazi du Irazuk. Horren lekuko, webguneetara ez ezik, sare sozialetara eta sakelako telefonoetara ere heldu dela bertsolaritza. Argia Sarietan iragarri zutenez, gogoeta faseari ekingo diote laster, beraz, Bertsoa.com atariko arduradunek eta badaukate nondik abiatu. Erronka zaila baina polita izango da aurrerantzean bertsolaritzak internetekin izango duen estrategia proposatzea. “Interneten, gabeziak baino gehiago, aukerak ikusten ditut, aukera bat da bertsolaritzak bere baitan tresna bat izan dezan, telebistak adinako zabalkunde ahalmena izango lukeena; finean, bertso plazetatik bertsolaritzaren plazara igarotzea”, Jesus Mari Irazuren arabera. “Denbora beharko da, baina ziur nago hori sortzeko gai izango garela”. Estibalitz Esteibarren ustez, “etengabeko hobekuntza bat eskatzen du interneten gisako medio batek; internet, gizartea bera bezala, beti dago mugimenduan, beharrizan berriak detektatu ahala, gaurkotzen joango gara”.

Bertsoa.com eta bertsozale.com, bertsolaritzaren inguruko azkeneko albisteak jarraitzeko webgune bi. ORTZADAR


Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

LL

ITERATURAREN eta kulturaren gaineko kezkak izan zituzten hizpide EDO! argitaletxeko kideek proiektua eratzeko garaian. Egitasmoa abian jarri zutenetik, printzipio batzuk ezarri zituzten oinarri. Ildo nagusi horiei irmo eutsi diete kideek ibilbide honetan zehar, eta bere esentzia gorpuztu dute ezinbestean. Bere filosofiari jarraiki, ohiko argitaletxeek egiten ez duten bidea aukeratu dute. Bide berritzailea-edo. EDO!-ko kide diren Ibon Egañak eta Oier Guillanek azaltzen dute: “Literatura zaleak garen heinean, beste argitaletxeekiko hainbat gauzen falta nabari dugu, eta horrek ekarri du, hain zuzen, proiektu hau abian jartzea”. Argitaletxearen oinarriak aurkeztu ditu Egañak. Besteak beste, diru irabazi asmorik gabeko egitasmo autofinantzatua da. Taldeko kideek dioten bezala, borondatezko lanean oinarritutako proiektua da. Gizarte eragile izateko sortutako egitasmo bezala ere definitu dute. Halaber, euskara hutsean arituko den editorial elebakar bakanetako bat dela jakinarazi du Egañak: “Hasieratik argi izan dugu euskara hutsez argitaratzen duen argitaletxea garela”. Horrekin batera, alderdi eta erakundeetatik erabat independente den taldea da, eta ez dute abiadura handiko lanik egiten, prozesuek eskatzen duten erritmoa zaindu nahi dute, alegia. Printzipio hauei jarraiki, duela hiru urte sortu zuten taldea. Hasierako bi urteak egitasmoan behar bezala hausnartzeko baliatu zituzten; hala nola, zer lortu nahi zuten, argitaletxeak zein ezaugarri izan behar zituen, antolaketa, finantziazioa, parte-hartze mota aukeratzea… Horren ondotik, lehen tituluak plazaratu zituzten, gutxieneko finantziazioa lortu ostean. Taldea bera ere hasierako bera ez dela dio: “Talde txiki bat zena zabaldu da, jendea proiektura batzen joan da 8-10 bat laguneko talde iraunkor samar bat osatu arte”. EZOHIKO LIBURUAK Bi arrazoi izan dira nagusi

argitaletxearen sortze prozesuan: lehenik, ohiko bildumetan lekurik ez duten zenbait liburu plazaratzerakoan, zailtasunak zeudela ikusi zuten. Bada, kalitate onekoak eta interesgarriak izan arren, zenbait lanek ez zuten lekurik ohiko bildumetan. Adibidez, ilustrazio-liburuak, saiakerak edo antzerki testuak. “Horiek irakurleen esku jartzeko modu bat izan da EDO! martxan jartzea”. Bigarrenik, liburuen edizio-lana duen garrantzia eta behar duen denbora eskaintzea izan da; bai diseinu eta maketazioaren aldetik, baita testuen edizioaren aldetik ere. Horrekin batera, gaineratzen du salgai jartzeaz haratago, hainbat proposamen estetiko mahai gainean jartzeko, liburua bitarteko bat izatea zela asmoa. Zenbait arlotan, beste argitaletxeekin alderatuz “desberdinak” direla dio Egañak. Alde batetik, borondatezko talde-lanean oinarritzen den editoriala delako: “Literatura zaleen parte-hartzea sustatu nahi duen taldea da eta horrek nahitaez egiten gaitu desberdin”. Bestetik, harpidedun eta bazkideen ekarpenekin finantzatzen denez, denbora gehiago dagoelako. EDO!-ko kideak arrazoitzen du: “Tarte handiagoa daukagu proposamen ezohikoagoak plazaratzeko, haien bideragarritasuna ez dagoelako salmenten menpe”. Dena den, ez dute beste argitaletxeen lana gutxietsi nahi, ez eta beren lekua bete ere: “Dagoen eskaintza editoriala osatzera gatoz”. Era berean, Oier Guillanek argi utzi du garrantzitsua iruditzen zaiela gainontzeko argitaletxeek egiten duten lana baina, esan bezala, horietan hutsune batzuk sumatu dituztela. Eta azken finean, gabezia horiek betetzen ahalegintzea, modu batean berritzailea izatea dakar. Bere esanetan: “Hainbat gauzen falta nabari dugu: zenbait gai lantzeko aukerak (genero ikuspegia lantzeko orduan, adibidez), poesia eta antzerkia bezalako generoetan lan gehiago ateratzea, arte ikuspegi batetik artista liburuak edo album ilustratuak euskaraz edukitzeko aukera, eta abar”. Gainera, funtzionamenduari jarrai-

Bide berritzailetik EDO! Duela hiru urte sortu zen EDO!, irabazi asmorik gabeko argitaletxea. Proiektua martxan jartzeko arrazoietako bat ohiko bildumetan lekurik ez duten obrak irakurleen eskuetan jartzea izan da UXUE RAZKIN

Euskara hutsez argitaratzea eta autokudeaketa dira EDO!-ren beste ezaugarriak. EDO!

EMAN BEHARREKO PAUSOAK Literatura proposamenak iristen direnetik argitaratzen diren arte, prozesu bat jarraitzen dute EDO!-ko kideek. Egañak azaltzen duenez, argitaletxeko bazkideei proposamenak aurkezteko deia egiten diete eta jasotako iradokizunen artean hautaketa egiten dute. Obrak aukeratzerakoan “oreka” bilatzen saiatzen direla dio: “Bertako eta kanpoko autoreen artean, garaikide eta antzinakoen artean, literatura liburuen eta lan grafikoen artean, generoen artean eta abar”, argitzen du.

ki, ohiko argitaletxeek hartzen ez dituzten arriskuak bereganatzen dituztela erantsi du. Horrela, merkatuaren presiotik at, garrantzia ematen ahal diote beste eduki, estetika nahiz proiektu mota batzuei. Orain arte gauzatutako ibilbidearekin “oso pozik” daude. Jendeak eman duen babesa azpimarratu nahi izan du. Horien artean, liburuen idazleak, ilustratzaileak, harpideak eta kideak aipatu ditu. Hausnarketa egiten du EDO!-ko kideak: “Horrelako proiektu bat era horretako filosofia batekin posible izan daitekeela ikusteak, sekulako gogoa ematen du lanean jarraitzeko”. FINANTZIAZIOA ETA BAZKIDEEN GARRANTZIA

Egun, hamar bat lagunek osatzen dute argitaletxe honen lan-talde iraunkorra. “Hasieran talde txiki bat zena zabaltzen joan da”. EDO!

Hasierako printzipioek azaltzen duten moduan, guztiz autogestionatua da finantziazioa. “Proiektu hau soilik harpidedun eta bazkideen laguntzari esker atera da aurrera”, baieztatzen du Guillanek. Ez diete, ordea, diru laguntzei uko egin. Horiek onartzen dituztela dio, proiektuaren filosofia baldintzatzen ez duten heinean. Bestelako laguntzak ere ongietorriak dira honetan. Publikoak ere badu parte hartzeko aukera. Horietako bat bide ekonomikoa da, proiektuari bultzada eman diezaioke harpide edo bazkide izanik. Hala eta guztiz ere, ez dute laguntza horretara mugatu nahi: “Lankide figura ere bada, norberak dituen ahalen arabera lagundu ahal izan dezan, edizio talde batean edo liburuak bidaltzeko paketeak egiten…”. Oro har, auzolana praktikatzen saiatzen dira. Proiektu irekia izaten jarraitzen du eta, hortaz, zabalik dago parte hartu nahi duten bazkide guztientzat.


08 // Ortzadar

KMK

Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

Ortzadar  

Euskal kulturaren kolore guztiak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you