Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2013ko urriaren 12a. 325 zenbakia

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

JON SARASUA, EUSKALGINTZAZ “Ipar argirik ez badago, ez dago estrategia bizigarririk ere, plan asko egon arren” -- 4-5. orrialdeak --

INPROBISAZIOA, ELKARTASUN BIDE Mexikoko bertsolari topaketaz aritu dira Iñaki Murua eta Miren Artetxe -- 7. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko urriaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BILBO

Laguntasuna do maiorren

Musika-tresna ondo jotzea ez da nahikoa orkestraren kide izateko: taldeko giro onarekin bat egitea ere ezinbestekoa da. BEHOTSI JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

Alemanian jo ondoren, Behotsi orkestra gazteak ez dio Dirurik ez dago muzin egiten berriz ere atzerrira irteteari sobera

BB

IHOTZETIK sortutako hotsa. Erraz asko hori izan zitekeen behotsi hitzak izan zezakeen esangura. Baina alferrik arituko da irakurlea berba hori hiztegietan bilatzen, ez du-eta aurkituko. Athletic bihotzez abestiaren eta hots terminoaren arteko baturak eman dio Bilboko Behotsi orkestrari izena. “Itzulpenik eduki ez, eta euskalduna dirudien izena jarri genion orkestrari”, argitu du Igor Gimenezek, jatorria Bilbon daukan orkestra horretako zuzendariak. Bilboko Koral Elkartearen Kontserbatoriotik irtendako zazpi lagunek jarri zuten orkestra eraikitzeko lehen adreilua, gaur egun 46 kidek osatzen badute ere. “Gure erdi mailako musika ikasketak amaitu ondoren, bakoitzak bere bideari ekin zion, baina ez genion musika egiteari utzi nahi, eta aldi berean, guk nahi genuena egin gura genuen”, dio Gimenezek. 2011ko abuztuan sortu zen ideia, eta baita sozietatea ere; baina, 2012ko otsailean hasi zen martxan proiektua. Behotsiko partaideek garrantzi handia eman izan diote beti lagun talde izaera mantentzeari, eta haien arteko giro on horrek markatzen du taldekide berriak onartzea edo ez. Orkestran sartzeko baldintza bakarrenetakoa musikatresna baten erdi mailako ikasketetan hirugarren edo laugarren mailan aritzea, edo titulua lortua izatea da, eta horrekin batera orkestrak berak jartzen duen musika proba egitea. Baina Gimenezen hitzetan, “horrek besteko garrantzia dauka kide berriak taldean sortuko duen giroak. Demagun biolina jotzen duen gazte bat ezagutzen duzula zuk, jatorra dela eta bada-

kizula ez duela taldeko giro ona izorratuko. Bada, gazte hori ongietorria izango da gure orkestrara. Hala ere, printzipioz, denek daukate gugana etortzeko aukera”. Orain hiru urte orkestra sortu zuten taldekideen asmoa beti izan omen da ahalik eta talde handiena lortzea, “baina, horrelakoetan, giro ona zapuzten duen elementu bat sartzeak taldea bera ere zapuzten du. Horregatik, orkestrara batzen den pertsona aurretik taldekide den norbaiten

A

utofinantzaketan oinarritzen den orkestra da Behotsi. Musikari bakoitza bazkide bat da, eta hilabetean 10 euro ordaintzen ditu, partiturak, musika-tresnak zein bestelakoak erosteko. Aurten, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bat eskatu dute, baina erantzuna abuztuan jaso behar bazuten ere, itxaroten jarraitzen dute oraindik.

kontaktuz etortzen da. Berari dagokion musika-tresna jotzen ona izatea ez da nahikoa”. Musika klasikoa da, nagusiki, orkestra bilbotarrak egiten duena. Baina ez hori bakarrik. “Adibidez, iazko abenduan filmetako soinu-bandak ere interpretatu genituen kontzerturen baten. 2014ko udari begira, berriz, Errekaldeko dantza-taldearekin batera euskal musika egiteko asmoa daukagu. Eta, egunen batean, orkestrarako moldatutako pop-rock estiloko musika egin nahiko genuke”. Orkestra sinfoniko osoa da Behotsi: soka-tresnak, haize-tresnak (tuba salbu) eta perkusioak. Baina, zuzendariaren arabera, bestelako musika-tresnak ere onartzen dituzte. “Pianorik, esaterako, ez daukagu. Hala ere, aurten piano bakarlari batekin jo dugu. Errekaldeko dantza taldearekin, adibidez, txalaparta izango da bakarlari lanetan arituko den musika-tresna”. DISFRUTATZEA EZINBESTEKO Musika jotzeaz gai-

nera, jotzen den horrekin disfrutatzea derrigorra dela uste du Igor Gimenezek. “Disfrutatu ezean, egiten duzun musikak ez dauka zentzurik, denbora alferrik galtzea da; zuk disfrutatzen duzun hori entzuleari igorri egiten diozu, eta horrela ez bada, jendeak igarri egiten du”. Larunbat arratsaldetan entseatzen du Behotsi orkestrak, eta joan den irailaren 28an ekin zioten ikasturte berriari. Aurrerantzean ere badute zenbait hitzordu adostuta. Abenduan, Guggenheim museoan emanaldi bat eskainiko dute –“ziurrenera, errepertorio klasikoz osatutako kontzertu bat izango da”–; eta udaberrian, Musika-musica jaialdian parte hartzen saiatuko dira. Udan, berriz, birritan arituko dira Bilbon, Errekaldeko dantza taldearekin, eta emanaldi berarekin atzerrira irteteko asmoa ere erakutsi du Igor Gimenezek.


Larunbata, 2013ko urriaren 12a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Mingarriro eder TITULUA: ‘BASO ILUN ITOAN’

EGILEA: JABI SANTA CRUZ

·

ARGITALETXEA: EREIN

IGOR ESTANKONA

TT

XORIAK argia dira Baso ilun itoan, biktimak denboraren joanean. Blas de Otero Bilboko Uria poesia saria irabazi zien liburu honek, epaimahaia besteak beste osatzen zuten Jon Kortazar, Juanra Madariaga eta Miren Agur Meabek halaxe iritzita. Mundua ederra zeneko mezu lauso bat dakar Jabi Santa Cruzek (Erandio, 1964). Joanaz dihardu. Txori-ehizaren krudeltasunean aurkitzen du erromantikoaren poza: aldapa baten gogortasuna, orbel epela, oihanak iradokitzen duen eternitatea… Heriotzarik ez den lekua dirudi hasieran: “Zoaz, usoa,/ zoaz!/ Enbor ustel honi besarkaturik/ egur bihurtuko naiz,/ hosto/ luma/ printza/ lur”. Lehenengo begi-kolpean txoriak ikusi ditut. Iruditu zaizkit txori batzuk jadanik ez daudenak, eta sinbolizatzen dutenak haurtzaroa, libertadea, beldurra. Sano errealak dira liburu guztiko naturaren irudiak, baina irrealak bihurtzen dira azkenean, urrun eta mingarri. Eta irudi literarioez aparte Iñaki Geijok marraztutako txoriak daude orrialde batzuetan, misteriotsu eta maiestatikoak.

Zepoan harrapatutako txindorraren papar gorriarekin hasten da liburua –zuria eta beltza Geijoren ikatz-zirian– eta jarraitzen du nostalgiaren bideetatik, maisuki lortutako giro artegagarri batekin: “Berunezko balatxoaren inpaktuaz/ kontatzen ez dakidan eran gozatzen nuen/ Jo duzu, jo duzu!/ Pikondoaren adar mengeletan barrena/ oinpara erortzen zen berderoia/ bilin-balanka./ Lurrera orduko/ sarritan damututa geunden”.

Baso ilun itoan astiro irakurtzea merezi duen liburua da. Metafisika berezi bat dario. Jabi Santa Cruzentzat basoa eta bertako hegaztiak, ordokiak eta txoriak, mundu ideala dira. Haiei begira txunditzen da. Haiek akabatzen dituen zibilizazioa, hura da aztertzen duena: “Tiro hotsa laburra ohi da./ Haren oihartzuna,/ amaigabea”. Gauzak baino errealagoa da, beraz, natura. Gauzak baino errealagoa eiterik ez duen ametsa.

Hasieran pena hartzen duen umeaz errukitzen gara. Geroxeago damutzen den ehiztaria agertzen da, krudela tiro egitean, leuna hilotza jasotzean. Sano indartsuak begitandu zaizkit lehen poema horiek guztiak: finak dira, baina suntsipena daroate euren baitan. Gero idazlea galdu egiten da joandako denboren oroi-minean eta introspekzioan. Diren gauzarik ederrenak ez direnak dira maiz, jadanik ohartuko zinetenez. Gustatu zait esan barik iradokitzen duena, eta natura deskribatzeko duen eskua. Bestalde, heriotza agertzen denean –hirugarren zatitik aurrera sumatzen da usain hori–, poema motel batzuk opatzen dizkigu. Hirugarren zatia Arantza minetan da, eta halaxe ibili naiz ni, tonu ezkorretan galdurik.

Hitzen Uberanen autoreak berak azaltzen du mekanismoa zein den: “Liburu honekin, jadanik desagertu den mundutxo bat berreraikitzen saiatu naiz: haurtzaroan ezagutu nuen ehizamundua eta orduko baloreak, paisaiak, jendea… presente izan ditut poema asko idaztean. Ez da nostalgia kontua soilik, gehiago da iraganeko mundu horri erretratu emozionala egitea, omenaldi gisa edo; eta baita ahanzturatik erreskatatzea desagertutako mundu hori”. Eta onartzen du Santa Cruzek idealizazioaren arriskuarekin jokatzen duela: “Ahalegin antzua izanik ere, emaitzak harritzen nau askotan. Ahanzturaren aurrean edozein alternatiba ona da, baita gezurra bera ere”.

SALDUENAK

Fikzioa

Astiro irakurtzea merezi duen liburua da. Metafisika berezia dario. “Ahanzturaren aurrean edozein alternatiba ona da, baita gezurra bera ere”, dio autoreak

Ez Fikzioa

1. Amaren eskuak

4. Zintzoen saldoan

1. Batzarra, gure gobernua

Karmele Jaio. Elkar.

Jon Alonso. Txalaparta.

Pablo Sastre. Elkar.

2. Piztiaren begiak

5. Aiztoa eta arkatza

2. Independentziaren paperak

Alberto Ladron Arana. Elkar.

Irati Jimenez. Txalaparta.

Pako Aristi. Erein.

3. Euli-giro

6. 612 euro

3. Sukaldaritza berdea

Uxue Alberdi. Elkar.

Jon Arretxe. Erein.

Hainbat autore. Ttarttalo.

4. Frantziaren esku hartzea euskal gatazkan Hainbat autore. Anai artean.

5. Justizia interditaren poetika Fito Rodriguez. Utriusque Vasconiae.

6. Donostia 1813. Txikizio baten... Iñaki Egaña. Erein.

LIBURU DENDAK: Elkar (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA

GIDA-LIBURUA

‘Sirenahotsak’

‘Aiztoa eta arkatza’

Xabier Etxaniz Rojo. Erein. 184 orr. 15 euro.

Irati Jimenez. Antton Olariaga (ilus.). Txalaparta. 154 orr. 18 euro.

Oraina-iragana bideko lau bidaia Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkina da eta agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta horiek iraganera eramango dute Fabian. Sarak aita zenak idatzitako liburu bat aurkitu du, iragan ezkutu bat azalduz. Andonik amets bat du: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara. Hiru adiskidek gaztetan Maiatz taldea osatzen zuten, baina urte asko igaro dira eta jada ez da ezer geratzen. Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara.

Aholkuak eleberri on bat idazteko Somerset Maughamen ustez, “hiru arau daude idazteko, zoritxarrez, inor ez da ados jartzen zeintzuk diren esateko orduan”. Aholkuen zerrendan, ideia berbera errepikatu ohi da: moztu, zorroztu, zuzendu, findu, landu. Frank Yerbik zioenez, “eleberri on bat aiztoarekin egiten da, ez arkatzarekin”. Liburu hau aholkurik aipagarrienak bildu ditu; idazteaz bezainbeste idazleari buruz hitz egiten dutenak. Horregatik, idaztearen harra barruan ez daukanak ere gozatua hartuko du idazteari, lanari edo bizitzari buruzko tratatu sorta honekin.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Magia trukurik onenak’ Batzuen artean. Hans Geel (ilus.). Bakun itzulpen zerb. (itzul.). Ttarttalo. 96 orr. 13 euro.

Mago bikaina izateko gida-liburua Magia egiten ikasi nahi duzu? Liburu honetan truku onenak aurkituko dituzu. Txanponak desagerrarazi ahal izango dituzu, kartak asmatu edo objektuek hegan egin dezaten lortu. Eta truku horiek egiteko ez duzu ezer berezirik behar. Kartekin, txanponekin eta etxean aurkituko dituzun eguneroko objektuekin egin daitezke. Hori bai, objektu batzuk ‘trukatu’ egin behar dira; beraz, guraizeak eta kola prest eduki eta… ekin magiari! 9 urtetik gorako haurrentzat zuzendua.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Ainara Garcia Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko urriaren 12a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

JON SARASUA IDAZLEA

«Ipar argirik ez badago, ez dago estrategia bizigarririk ere, plan estrategiko asko egon arren» OLATZ PRAT

EE

USKALGINTZAN gaztetatik dabil Jon Sarasua (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966) eta haren inguruan izandako bizipenak, emandako hitzaldi eta ikastaroetatik koaderno ertzetan idatzitakoak eta urteotan sortutako ideiak biltzen dituen saiakera kaleratu berri du: Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak, Pamiela argitaletxearen eskutik. Iparrari begira idatzita dagoela dio, “non gaude, nola goaz eta nora goaz” galderei erantzuna emateko eztabaidarako puntuak jarri nahi ditu egileak. “Debaterako tresna izan nahiko luke, batez ere debate organikorako tresna bat. Ez debate espekulatibo edo intelektualerako, baizik eta euskararen geroaren inguruan lanean ari diren antolatutako organoentzako ekoizpena izan nahiko luke”. Bere kezka eta proposamenen berri eman dio Sarasuak Ortzadarri.

Nola ikusten duzu, bada, organo horietako debatea gaur egun? Nik uste dut bisio edo etorkizun ikuspegi arazoak ditugula azkenaldian, norabidea, ortzimuga, iparra lausotua dagoela. 50 urte daramatzagu hizkuntza biziberritzeko loraldi modernoan, baina, iruditzen zait badaudela ziklo baten amaierako sintomak, eta badirudi arlo askotan ez dagoela argi nora goazen, iparra non dagoen. Iraganeko uste asko erori egin dira. Aurreko belaunaldiak ametsekin arazoak izan zituen, arlo batzuetan ingenuitatetik frustraziora pasa dira sentipenak. Berriro amets horizonte bat ekoizteko beharrean gaude. Eta amets horretan,

estrategiak edo helburu-kateak kokatu. Estrategia, azken finean, etorkizun-ikuspegiaren alaba da. Ipar argirik ez badago, ez dago estrategia bizigarririk ere, plan estrategiko asko egon arren.

Euskararen egoeraren argazki bat egingo bagenu, zeintzuk lirateke euskararen mehatxuak eta indarguneak?

Ikusteko dago ‘input’ uholde batean biziko diren belaunaldietan, euskara-komunitatearen elementuak nola biziberrituko diren”

Mehatxuetatik hasteko, munduko korapilo batean gaude: zer gertatuko den hizkuntza aniztasunarekin datorkigun mundu teknologiko eta globalizatu honetan. Ikusteko dago input uholde batean biziko diren belaunaldietan, euskararen komunitatearen elementuak nola biziberrituko diren. Egoera zail baten aurrean gaude eta gure diagnostiko medikua serioa da, ez gaude brometarako egoera batean eta, arlo batzuetan gainera, alarma gorriak pizten ari dira. Barrutik ditugun indarguneetako bat, esango nuke, daukagun gizarte kapitala dela. Gauza asko kontra ditugu, baina, gizarte zibiletik erakundeak antolatzeko eta erakunde horietatik gizartearen beharrei erantzuteko nerbioa duela frogatu duen gizarte batean gaude.

Euskarak badu inolako abantailarik aurrera egiteko? Hizkuntzaren egoerarekin dugun tentsioa aspalditik dator, eta nik uste dut komunitate honen iraupen muskulua aktibatuta dagoela, beste hiztun komunitate batzuk espazioan hedatzera entrenatu diren bezala, gurea espazioan ez baina denboran irautera gehiago entrenatu dela esan genezake. Badago transmisio

sena, nik fluxu deitzen diodana, eskutik eskura ura pasatzeko ilusioa transmititu duen komunitatea da gurea. Hori da abantailetako bat, transmititu zaigun harrotasun puntu hori, gure nortasun eta fluxu kulturalarekiko.

Liburua bi zatitan banatu duzu: atal inorganikoa eta organikoa. Zer esan nahi du bakoitzak? Atal organikoak bederatzi dira eta nolabait organoentzako ideiak edo organizatzeko ideiak dira, gizarte antolatutik sortutako organoei buruz ari naiz gehienbat, hezkuntzan, hedabideetan, kulturgintzan, euskalduntze alfabetatzean, aisialdian edo korpusean, besteak beste, lanean ari diren organoak. Arlokako estrategiak jorratzen dira atal horretan. Horren aurretik beste bederatzi kapitulu daude, euskaltasunaren geroa pentsatzeko oinarri batzuk lantzen dira kapitulu hauetan.

Zeintzuk dira, orduan, oinarri horiek? Hizkuntza ekologiaren paradigma aipatuz hasten da liburua. Ideologia modernoek ez dute garatu gramatikarik hizkuntza eta kultura dibertsitatea kudeatzeko, ez ezkerrekoek eta ez eskuinekoek. Hizkuntza ekologia etika batean oinarritzen da, eta horren gainean jakintza sortzen du. Hizkuntzaren bizitzaren gakoak, galbideak, berreskurapenerako bideak eta hizkuntzen arteko dinamikak aztertzen ditu ekolinguistikak, soziolinguistikak. Jakintza hori serioago garatu behar dugu, demagogia alderdikoietatik apur bat atereaz hizkuntzaren biziberritzea.


Larunbata, 2013ko urriaren 12a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

SORALUZE

Nondik gatoz eta nora goaz? Galdera horiei erantzun nahian euskalgintzaren inguruko urteetako gogoeten bilduma argitaratu berri du Jon Sarasuak, ‘Hiztunpolisa. Euskararen norabideaz apunteak’ izenburupean. Euskararen “diagnostiko mediku serio” baten aurrean, eztabaidarako gaiak, galderak eta proposamenak mahai gainean jarri ditu

“Eskutik eskura ura pasatzeko ilusioa transmititu duen komunitatea da gurea”, dio. AINARA GARCIA

Erabileran ala ezagutzan zentratu beharko lirateke hizkuntz estrategiak?

aurrerapausoak eta zein da, aldiz, bidean behin eta berriz topatzen duzun harri-koskorra?

Sen onekoa izan da ezagutzan azentua jartzetik erabileran azentua jartzera pasatzea. Baina modu orokorrago batean ikusi behar da, azkenean, ezagutza, erabilera eta motibazioa elkarri lotuta dauden prozesu baten zatiak dira. Erabileran eragiteko, motibazioan eta ezagutzan ere eragin behar da. Gure galdera nagusietakoa da, hain zuzen, gaurko eta biharko belaunaldietan nola erreproduzitu litekeen euskarazko hiztun hautua egiteko motibazioa.

Berrogeita hamar urte daramatzagu garabide funtsezko batzuetan lanean nahiko txukun. Korpusaren inguruan egin dena, adibidez, euskararen estandarizazioa eta euskara bizitza modernorako prestatzea. Hezkuntzaren arloan, hedabideetan, kulturgintzan eta beste hainbat arlotan. Mundu ikuspegi batetik, azken berrogeita hamar urte igotako aldapa, balioesteko moduko bidea da. Baina aldi berean, txanponaren beste aldean dugu lehen aipatutako diagnostiko mediku serioa, eta birpentsatzeko gauza asko. Arlo askotan egin den ahalegin kuantitatiboa, hau da, kopuruak gehitzean egin den ahalegina, ez da espero ziren emaitzak ematen ari arlo kualitatiboan. Ikusten da arazoak daudela euskaldun izateko erabilera eta motibazioa erreproduzitzerakoan. Hezkuntzan, hedabideetan eta beste arlo desberdinetan ere harri-koskor gehiago badira. Harri-koskor txiki asko daude, nahiz eta batzuk bakarrik ikusi nahi duten arroka handi bakar bat, Espainiar estatua edo etxeari buruzko eztabaida lodia. Dozenaka erabaki badira hartzeko harri-koskor txikietan ere.

Gaur egungo marko juridiko-politikoan, badago euskarak aurrera egiteko modu edo biderik? Erantzun konplexua da eta liburuan nahiko dialektika nahasia erabiltzen da gai hau jorratzeko. Metafora batekin bereizten ditut etxea, sua eta sukaldea. Liburua gehiago da sukaldeko proiektuari buruzkoa, hau da, hiztun komunitatearen sua biziberritzeko dugun sukalde aparatuaren ingurukoa. Etxearen edo marko juridiko-politikoaren inguruko debatea garrantzitsua da, baina, gremio desberdinak bereizi egin behar ditugu: arkitektoak, aparejadoreak, harginak, argiketariak, arotzak eta iturginak. Arreta guztia ezin ditugu gremio bakar batean jarri; debate bakarra ez da marko juridikoarena. Marko juridikoa pelikularen parte bat da, eta liburua, apropos, pelikularen beste parte batean zentratzen da: sukaldeko gremioetan.

Urte asko daramatzazu euskalgintzan lanean. Zein dira urte hauetan zehar nabaritu dituzun

Ideologia modernoek ez dute garatu gramatikarik hizkuntza eta kultura dibertsitatea kudeatzeko, ez ezkerrak, ez eskuinak”

Zapping’aren kulturan gaude, konpromisomaila lausoagoa da eta mundu horretan ikasi behar du igeri egiten euskaltasunak”

Zer da transmisioan huts egiten duen hori? Nik uste ikasi eta begiratu egin behar dugula nola funtzionatzen duten belaunaldi berrietako atxikimenduek eta motibazio prozesuek. Aldatzen ari da atxikimendu modalitatea, lehen atxikimendu modu solidoagoa ezagutu dugu, orain zappingaren kulturan gaude, ez bakarrik telebistan edo interneteko kontsumoan, gure bizi-

tzako atxikimenduek ere gehiago dute hortik. Konpromisoekiko lotura lausoagoa da, ez du esan nahi txarragoa edo hobea denik, desberdina dela baizik, eta mundu horretan ikasi behar du igeri egiten euskaltasunak.

Baikor begiratzen diozu etorkizunari? Nire aldartea baikorra da, baina egia da liburuan badagoela kezka eta ardura tonu jolasti bat ere. Astindutik ere badu zerbait. Proposamen dezente dago, eta hori normalean sinesmen batetik egiten da. Dena dela, baikortasun kritikoan eta ezkortasun aktiboan asko kabitzen gara.

Zer egin dezake norbanakoak bide honetan laguntzeko? Dena norbanakotik pasatzen da. Bost hamarralditako estrategia eta lan horietan organo garrantzitsuak egon dira; baina milaka eta milaka norbanakoren ahaleginetan oinarritu da prozesua honaino iristeko. Organoez asko idatzi dut, baina norbanakoarentzat ere badira puntuak liburuan. Bat aipatzearren: gure hizkeraren indarra, potentzia eta zehaztasuna lantzea orain arte baino serioago har dezakegu, aukera eta desafio pertsonal moduan. Hizkuntza ez da 3.000 hitzekin bueltaka ibiltzeko zerbait, identitate baten izenean. Hizkuntza da bizitzako funtzio espresiborik konplexuenak fundamentuz egiteko tresna, sortzeko eta kolore gama oso zabala marrazteko. Gaitasun handiko hiztunen kopurua handitzea inportantea da. Hor, organoa, norbera da.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko urriaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Muga, identitatea eta gatazka optika artistikotik ANE UNDURRAGA

Amaia Molinetek sentsibilitatea eta adimena uztartzen ditu lurraldetasunari buruzko gogoeta egiteko. ‘Politiko-Poetiko’ proiektuko koordinatzailea eta partaidea da sortzen hasi berri den artista gaztea

Argazkilaritza dute abiapuntu Amaia Molineten lanek. “Argazkiaren izaera performatiboak esanahi garrantzitsua hartzen du nire obran”, baieztatu du. AMAIA MOLINET

BB

ERE ibilbide profesionaleko bidearen hasieran dago Amaia Molinet (Lizarra, 1988). Duela urte bete lizentziatu zen Arte Ederretan eta orduantxe hasi zen diskurtso helduak dituzten proiektuak garatzen hasteko grina erakusten. 2011tik zenbait bakarkako eta taldekako erakusketetan parte hartu du, nazioan zein nazioartean. Beretzat artearen sorkuntza sentsibilitatearen eta adimenaren arteko ekuazioa da. Arteak gizartearen maila kulturala eta antropologikoa islatzen dituen neurrian gizartearen ezinbesteko eskaera dela iruditzen zaio. Bere lana argazkilaritzatik abiatuta egiten du, batzuetan egitura konplexuagoetara iristen den poetika materialetara helduz. “Identitate kolektiboari dagozkion gaiak lantzen ditut, ikuspegi subjektibo indibidualetik: argazkiaren izaera performatiboak esanahi garrantzitsua hartzen du nire obran”, adierazten du. Bere interes guneetako bat sorkuntzatik dator, lurraldetasunaren auzia identitate-arazo bezala aztertzen baitu. Muga, paisaia, bidaia, mapa eta zerk eragin dezakeen gatazka; esperientzia pertsonalean zentratuta, kontzeptu horien inguruan egiten du gogoeta. Bere argazkietan

giza gorputza, paisaia, arkitektura edota neotopografia ageri dira. Beste interesgune bat proiektu kolektiboen diseinua da, “sorkuntza bideratzeko bide zabalago eta errealago bat bezala ulertuta, subjektibotasun anitzek osatutako sarea sortu ahal izateko”. BIZITZAKO ESTIMULUEI ERANTZUNEZ Lana

argazkilaritzatik abiatuta egiten du, baina bere obraren azken helburuak ez dira beti irudiak edo inprimatutako argazkiak, objektu artistikoa sortzeko prozesuan dokumentaziorako tresna bezala ere erabiltzen dituelako. Era berean, erabiltzen dituen materialen poetikaz baliatzen da, obraren izaera eta esanahia baldintzatzen dituela iruditzen zaiolako. Horregatik, sarri, tokian tokiko buztinarekin egiten du lan. Esparru intelektualean, bere inspirazio-iturria kokatzen den tokiak baldintzatzen du: inguratzen duen guztiak, gertakizun historikoek, gatazka-politikoak edota memoriak. Sentimenduen alorrean, aldiz, Mikel Laboaren musika da bere sormena elikatzen duen iturria. Bere artelanak jasotzen dituen estimuluen isla dira, testuinguru bati lotutakoak. “Hizkuntzari, politikari eta kulturari lotutako

“Belaunaldi jakin bateko artista gisa memoria eraikitzeko konpromisoa sentitzen dut, gure ekintzengatik izango baikara oroituak”, arrazoitu du. PABLO VIÑAS

gatazkan hezi izanak eragina izan du nire obran eta lurraldetasuna nire lanaren kontzeptu-klabe bat da”. Memoriaz hitz egitean, memoria historikoaz ari da; bere familian, herrian eta herrialdean bizirik dauden ekintzek baldintzatu dute bere praktika artistikoa. “Belaunaldi jakin bateko artista gisa memoria eraikitzeko konpromisoa eta betebeharra dudala sentitzen dut, gure ekintzengatik izango baikara oroituak”, baieztatzen du. Horregatik saiatzen da argazkien bidez bere errealitate-partzelak eraikitzen, argazkia errealitateari eta egiazkotasunari estuen lotuta dagoen tresna eta adierazpen artistikoa delako. AHOTS BERRI BAT XXI. mendeko artistaren lana zein den erantzutea kosta egiten zaio, baloreak galtzen eta balore-eskemak apurtzen ari diren gizarteari aurre egitea gero eta zailagoa delako. “Beharbada aldaketa da eta guztia gero eta kaotikoagoa bihurtzen ari da, baina arteak garaiko arazoei aurre egiteko konpromisoa duen neurrian euroi erantzutea eta praktika

artistikoaren bidez euren izenean berba egitea da artistaren lana”. Mundu mailako krisi ekonomikoak baino gehiago krisi antropologikoak eta kulturalak kezkatzen dute bera. Garapen bidean dagoen artistatzat jotzen du bere burua, alegia, artista emergentetzat. Duela urtebete pasa sartu da sortze munduan barrena eta horrenbeste garrasiren artean ez daki nola egin bere ahotsa entzuteko, nahiz eta badakien bere hitzak bere obra direla. Arte Garaikidea, Teknologikoa eta Performatiboa Masterra egiten hasiko da eta duela urtebete hasitako ikerketa-lerroarekin segituko du, gatazka-mugez mugatutako lurraldeak ikertuz. Artistak eta espazioa lotzen dituen Poetiko-Politiko proiektuko koordinazio eta artista lanekin ere jarraituko du –aurten Durangoko Arte eta Historia Museora iritsiko da– eta baita nazioartean kontaktuak eginez. Izan ere, bere nahia artista bisuala izatea da eta nazioartera ezinbestez begiratu behar du.


Larunbata, 2013ko urriaren 12a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

AA

BUZTUAREN 12tik 25era bitartean, ia atsedenik gabe ibili dira euskal bertsolariak Mexikon. Amerikako hainbat herrialdetako inprobisatzaileak ezagutzeko aukera izan dute, hitzaldietan parte hartu dute eta, jakina, makina bat bertso bota dituzte. Jardun nekagarria, baina esperientzia ahaztezina, Muruak eta Artetxek aitortu digutenez. “Inprobisazioa bizitzeko modu ezberdinak ezagutu ditugu, azalez eta mamiz ezberdinak”.

zaion lekua murritza da oraindik. Dena den, Miren Artetxek ez dio kopuruari bakarrik begiratu nahi; saioetan emakume zein gizonak elkarrekin jarduten ziren, baina “inprobisatzaile gisa gure tokia egitea kosta zitzaigun”. Batez ere, bertsoaldien tematikan nabaritu du hori, “gai librean, emakumea bera bihurtzen zen gai”. Alabaina, “zenbait aurriritzi ahuldu” zituztelakoan dago, hamabost egunean ohiturak aldatzea zaila dela onartu arren.

Bosgarren aldiz egin da aurtengo abuztuan Trobalari eta Bertsolari Gazteen Iberoamerikako Topaketa, Mexikoko zortzi hiritan. Kuba, Argentina, Panama, Txile, Puerto Rico, Kolonbia, Venezuela eta Mexikoko tradizioen ordezkariak batu dira eta, Espainiaren izenean, Euskal Herritik joandako Iñaki Murua eta Miren Artetxe. Gaztelaniaz abesten ez zuten bakarrak izan ziren euskaldunak, topaketako puntu exotikoa ipini zuten. Dena den, euskaldunen eta espainiarren arteko aldea azaltzen lanak izan zituztela dio Muruak: “Nik Espainiako pasaportea dut, Mirenek Frantziakoa, bai, baina guk geure hizkuntza eta geure herria ordezkatzen genituela behin eta berriz azaldu behar izan genien, euskara entzuteak harritu egiten zituen”. Edonola ere, beso zabalik onartu zituztela gaineratu du Muruak. “Azkenerako, geu ere erdaraz bertso batzuk botatzera ausartu ginen!”.

KEZKAK KONPARTITZEN Amerikako inprobisazio

Iñaki Muruaren hitzak entzunda, egonaldi gogoangarria izan zela garbi dago: “Ikasi dugu zer den tratu goxoa, kanpotik datorrenari harrera nola egin; euskaldunon hoztasunaren aldean, latinoen epeltasuna nabaritu dugu”. Miren Artetxe bat dator: “Kanpotik ikusita, badirudi haiek eta guk ezer gutxi konpartitzen dugula, baina izebergaren punta baino ez da”. Bi asteko bidaian, azkenengo egunean baino ez zuten atseden hartu, 14 saio, bi hitzaldi eta zazpi elkarrizketa izan baitzituzten. Bertsoaren aniztasuna erakusteko asmoz, era askotako ariketak eraman zituzten oholtzara, baita Santa Agedako kantaldi inprobisatu bat ere, erratz kirtenez egindako makilekin. “Entsegurik ez genuenez egin, akatsak egin genituen, baina jendea harrituta utzi genuen; saioa errepikatu behar izan genuen”, oroitu du Muruak. Bi bertsolariei laguntzera, Muruaren emazte Blanca Lopez eta Esti Alberdi joan ziren Mexikora, eta santa eskean laurak igo ziren oholtzara. Bi bertsolarik ordezkatu dute Euskal Herria, gizon eta emakume banak. Hala ere, Euskal Herrian bezala, Latinoamerikako inprobisatzaileen tradizio gehienetan emakumeari egiten

Inprobisazioa, Atlantikoaren alde bietan Mexikon egin den trobalari eta bertsolarien Iberoamerikako topaketan, euskal tradizioaren berri ematera joan dira Iñaki Murua eta Miren Artetxe

DABI PIEDRA

Euskal Herriko eta Amerikako inprobisatzaileen arteko elkartasuna agerian da: “Biziraupena bermatzen zein mehatxatzen duten elementuak antzekoak dira La Platan eta Hendaian”, arrazoitu du Miren Artetxek. IÑAKI MURUA

moldeen eta gureen arteko aldea nabarmena dela jabetu dira euskal ordezkariak. “Haiek musika tresnen laguntzaz abesten zuten; guk, eskuak patrikan sartu, eta a capella –dio Muruak–, soiltasun horrek, baina, errespetua eta miresmena sortu zituen gainerako delegazioen artean”. Saio batzuetan, beste parte-hartzaileei ikasitako doinuak bertsolaritzara egokitzen ahalegindu ziren. “Zati nagusia euskaraz abesten genuen, haien doinuarekin, eta erdarazko itzulpena sartzen genuen ondoren”. Musika eta metrika diferenteak gogoan eta bideo mamitsuak maletan, halaxe itzuli dira Euskal Herrira. “Bertsoak daukan moldakortasunari esker, izango da zer aprobetxatua”, dio Muruak. “Burua bete irudi itzuli gara”, gaineratu du Artetxek. “Munduko inprobisatzaileak indigenak gara, gu bi estatu handiren artean bizi gara eta haiek, aldiz, estatua izan arren, inprobisatzaile gisa geuk bizi duguna bizi dute”, azaldu digu Iñaki Muruak. Kuba salbuespena da, han bai, azpiegitura dotorea omen dute. Euskal Herriko bertsogintza ere ez dago, itxuraz, atzeratuta. “Hemen sortu dugun guztiarekin ahozabalik geratzen dira”. Miren Artetxeren ustez, “masa kulturaren korrontearen aurka doan jarduna da gurea, tradizioaren eta modernitatearen arteko funanbulista lanetan gabiltza munduko hainbat txokotan”. Identitateari eusteko borrokan, belaunaldien arteko transmisioaz kezkatuta, Euskal Herriko eta Amerikako inprobisatzaileak elkarren eskutik doaz, “biziraupena bermatzen zein mehatxatzen duten elementuak antzekoak dira La Platan eta Hendaian”. Hamabost egun “oso intentso” bizi eta gero, gure ordezkariak etxean dira, baina, Iñaki Muruak aipatu digunez, hangoekin harremanetan jarraitzea aberasgarria litzateke. “Bi astez autobus berean ibili gara berrogei pertsona atzera eta aurrera –dio Artetxek–, elkar ezagutzeko aukera eman digu horrek”. Muruaren arabera, “haien eta gure artean alde handia egon arren, bukaeran bat gehiago izan gara”.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2013ko urriaren 12a

ANDER EGILUZ BERAMENDI

KONTRALDEA

HARKAITZ CANO IDAZLEA

“Ezintasuna sortzailea da, beste bide bat hartzera derrigortzen zaituen neurrian” Sariak eta publikoaren onarpena; bolanderak euskal idazleen kanonaren buru izan daitekeen Harkaitz Canoren biografian! Idazle fina eta jokalari garbia: ez du Atxaga akabatu nahi eta bere buruarekin baino ez da konpetitiboa. Gogoeta ze ondo geratu zaion jakingo balu…

AA

URKI denek dute bere ifrentzua, ordea: ezintasunak, inbidia, frakasoa… Edonor galtzaileen listan jartzeko moduko zerrenda. Baina meritua ez datza ez jaustean, altxatzeko gaitasunean baizik.

Zinemazalea, gipuzkoarra, iraila erdialdean eta zu maletak hartuta! Lana! Baina izan dut Zinemaldira joateko aukerarik. Hogeitaka pelikula ikusi ditut, gaztetan baino gutxiago, baina hobeto dastatzen dira orain egunean ikusitako bizpahiruak.

Gidoilaria zara ere, gainera. ‘Hasiberriak’ telesailean eman zenituen lehen urratsak.

Musika fisika da, arrazoimenak funtzionatu aurretik eragiten dizu eta hori hitza baino boteretsuagoa da”

Eta hor ikasi nuen gidoi bat zer zen, gidoiak egin ahala ikasi nuen gidoiak egiten. Zorte handia gidoilariarentzat, ez hainbeste audientziarentzat, kar-kar!

Zuk esan duzu… Eskerrak bi urte eta gero seriea bukatu zela! Nik ez nuke hainbeste esango. Telesail bat fabrika handi bat da eta Hasiberriak harrobi bat izan zen jende askorentzat: aktoreak, gidoilariak… Eta beharbada horregatik eutsi behar zitzaion.

Gaztelaniaz ere idaztea gustuko duzu baina, zer ironiko, gaztelerara itzuli ez duzun zeure lehen liburua, ‘Twist’, da ondoen funtzionatzen ari dena merkatu horretan. Egia da, eta zer pentsa ematen dit horrek, karkar! Baina kasuala izan dela pentsatu nahi dut…

Edozelan ere, lan ona egin du Gerardo Markuletak. Bai, bai, lan ona egin du. Baina pixka bat ere lagundu nion, e? Kar-kar!

Min eman nahi gabe, itzultzeari uztea ez duzu pentsatu? Kar-kar! Bo, ni arrazoi zirkunstantzialengatik hasi nintzen itzultzen, ez borondatez. Normalean itzulpenerako dirurik ez zegoelako hasi nintzen, eta lagun bati eskatzeko fabore handiegia delako liburu bat itzultzea, laguna mantendu nahi baduzu behintzat, kar-kar!

Eta orain esango duzu musikan ere arrazoi zirkunstantzialengatik sartu zinela, eta borondatez utzi zenuela… Kar-kar! Ez, hori ez. Musikaria edo marrazkilaria izan ahalko banintz izango nintzateke, hizkuntza unibertsalak direlako. Idazlea, gainera, beti dago itzultzailearen menpe eta marrazkilaria eta musikaria, ez. Horrek inbidia ematen dit.

Titularra: Ezintasunak markatzen du Canoren estiloa. Kar-kar! Rodrigo Fresan idazleak oso ondo definitu zuen modu ponposoan gure estilo deitzen dugun hori: miresten dituzun horiek imitatzen saiatu eta frakasatu ondoren geratzen zaizuna.

Bide batez, euskal letren tronua lortzeko borrokaren erdian ahultasun bat agertzea ere, zeini otutzen zaio! Neure buruarekin oso konpetitiboa naiz, baina besteekin batere. Gainera geurea bezalako komunitate ez-hegemoniko batean lorpen guztiak denonak dira pixka bat…

Idazle saritua, irakurleek onartua eta, halere, inbidia?

Oso ondo geratu zaizu baina, zintzo, Atxaga noiz akabatuko duzue?

Beti nahi dugu ez daukaguna!

Kar-kar! Atxagarekin zorretan egongo gara beti. Gure belaunaldiak ez zuen profesionalak izan gintezkeela sinesteko abilidaderik izango Atxagarik ez balego.

Eta zer ez du literaturak, ba? Fisika. Musika fisika da, uhinak; arrazoimenak funtzionatu aurretik eragiten dizu, eta hori hitza baino boteretsuagoa da.

“Idazlea itzultzailearen menpe dago beti, marrazkilaria eta musikaria, ez. Horrek inbidia ematen dit”, dio. JOSE MARI MARTÍNEZ

baina bakoitza den idazlea delako aukeratzen du idazteko era.

Onartu duzu ‘Twist’ fikzioz bete duzula AEBetan sortu zen Kazetaritza Berriaren estiloko lan bat egiteko maila ez duzulako. Ezintasunak… Gauza gutxi daude ezintasuna baino sortzaileagoak. Ezintasunak derrigortzen zaituelako beste bide bat hartzera. Chillidak ere esan zuen ezkerrarekin ikasi zuela marrazten eskumarekin errazegia zitzaiolako. Kasu horretan ez zen ezintasuna, baizik eta gehiegizko menperatzea… Baina balio dit, karkar! Zalantzak izan nituen Twist idazten hasi nintzenean,

Bukatu aurretik, badakizu ‘Ortzadar’-ek komiki lehiaketa antolatzen duela urtero. Animatuko zara aurten? Marrazkilari arantzatxoa kentzeko… Neureak zirriborroak dira, ez marrazkiak. Eta dedikatorietan deskitatzen naiz, kar-kar!

Baina ezkerrarekin ala eskumarekin? Eskumarekin!


Ortzadar121013