Issuu on Google+

ortzadar larunbata, 2014ko apirilaren 12a. 351 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

IBAN ZALDUA “Etorkizunaren zehaztasunean pentsatzeari utzi diot�, aitortzen du idazleak -- 4-5. orrialdeak --

JOAN DEN MENDEKO IBILERAK ZUMAIAN Jose Manuel Linazasororen oroitzapen-koadernoa oinarri, ikerlana ondu dute -- 6. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko apirilaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Gutaz hitz egin dezagun

MARTA MORALES

Norberarekin eta besteekin komunikazioa sortzea du helburu ‘Ez gara Palestinaz ari…’ ikuskizunak. Musika eta bertsoak uztarturik, antzerkiaz eta poesiaz lagunduta, itxaropenak, frustrazioak, beldurrak eta minak agertuko dira oholtzaren gainean

E

MOZIOETATIK ihes egitea ohikoa den gure gizarte honetan, batzuek oholtzaren gainekoa aukeratzen dute barneko korapiloak askatzeko. Horrela gertatzen da Ez gara Palestinaz ari… ikuskizunean. Norberaren beldurrak, nahiak, amorruak eta minak agerian uzten dituzte Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek, Aitor Atxega eta Imanol Kamio musikariekin batera. “Askotan, egundoko diskurtso politikoa eta juzguak egiteko gai gara, baina ez ordea errealitatean, gure baitan dagoena askatzeko. Horri aurre egiteko, jendaurrean biluztea erabaki genuen”, azaldu du Lizarraldek. Norberaren barnean dagoenari buruz berba egiteko beharra dagoela argi daukate laurok. “Hitz egin dezagun gutaz, ihesean bizi gabe. Adierazi gaitezen garen bezalakoak, gure bertute eta alde ilunekin”, aldarrikatu dute. Horretarako, musika eta bertsoak uztartu dituzte, antzerki eta poesia apur bat tartekatuz. Hala ere, besteekin harremanak izaterakoan, kanala baino garrantzitsuagoa ei da modua. “Guk bide horiek guztiak –musika, bertsoak, antzerkia eta poesia– erabili ditugu besteengana iristeko. Baina, edozein kasutan, modua barnetik hitz egitea da, norbere egiatik, norbere emoziotik. Hortik abiatzen bagara, zaila da besteen barnera ez iristea”, baieztatu du Lizarraldek. Hortaz, Ez gara Palestinaz ari… komunikazio ariketa da, norbere buruarekin, eta, aldi berean, besteekin ere bai. Lizarralderen ustez, baina, lehenengoa da lan zailena. “Norbere buruekin ongi komuni-

katuak gaudenean, nahigabean iristen da mezua bestearengana. Gure burua ulertzeko gai ez bagara, aldiz, nekez ulertuko gaitu inork”, arrazoitu du. Horrexegatik, ikuskizuna barnetik egina dagoela azpimarratu dute taldeko kideek. “Oso erreala da. Hor aurkezten garenak, garen bezalaxe azaltzen gara”, agertu dute. Ariketa horrek berak askotan “bertigoa” eragiten diela ere onartu dute, naturaltasun osoz. “Gure gauza oso intimoak ager-

tzen ditugu eta, horrez gain, gure historia pertsonalaz hitz egitean, gure inguruaren historia pertsonalez ere ari gara”, nabarmendu du Lizarraldek. Tartean, haurtzaroaz, askatasunaz edo gizonkeriaz egingo dute berba. UMORERAKO TARTEA Edozelan ere, inork ez dezala pentsa emanaldi astun edo serioegia aurkituko duenik. Askotan, barneko korapiloak askatzeko bide hoberena gure buruari barre egitea baita. “Badira samurtasuna, seriota-

suna eta sakontasunerako tarteak, baina, aldi berean, emanaldiaren zati handi bat umoreari bideratuta dago”, argitu du Lizarralde bertsolariak. Hori guztia aurrera eramateko, gitarra, akordeoia eta pianoaren hotsak izango dituzte bidelagun. Gainera, bertsoak jarriak izango dira, doinu eta neurri ezberdinetan. “Bertsozaleei zuzenduta dago, baina ez haiei bakarrik, uste baitugu ukitzen diren gaiak eta ukitzeko moduak ez diola bertsozaleari soilik eragiten”, ziurtatu du.

Bere esanetan, ohikoa da emanaldia ikusi ostean ikusleak bihotzukituta hurbiltzea haiengana. “Jendea eskerdun eta oso hunkiturik etorri zaigu. Zoragarria da bere berotasuna eta maitasuna jasotzea”, balioetsi du. Horrela gertatu ohi da iazko otsailean lehenengo emanaldia burutu zutenetik. Tartean, Lizarralde, Muñoa, Atxega eta Kamioren arteko harremana sendotu ere egin da. “Gure emaitzarik onena, emanaldien erantzun ona eta kopuruetatik gaindi, talde ederra egin dugula da”, adierazi du. Gipuzkoan 31 emanaldi eskaini ostean, Bizkaiko lehorreratzea prestatzen ari dira. Duela gutxi, Bilbon izan ziren, eta hainbat saio lotuta badaukate ere, data zehazteke dute hainbat eszenatokitan. Webgune bat prestatzen ari dira ere bai eta, bitartean, interesa duenak Facebooken eta Lanku enpresan topatu ahalko ditu.

Jakinmina sortuz

I

kuskizunaren izenburua aukeratzean, bertsolariek gai politikoez eta kanpoko gaiez hitz egiteko daukaten joera islatu nahi zuten. “Guk ere askotan egin dugu, kanpokoaz asko hitz egin eta gutaz, aldiz, oso gutxi”, onartu du Ander Lizarraldek. Hori zela eta, izenburu “susmagarria” hautatu zuten, jendaurrearengan jakinmina piztearren.

“Adieraz gaitezen garen bezalakoak, gure bertute eta alde ilunekin”, aldarrikatzen dute bertsolari/musikariek.


Ortzadar //03

Larunbata, 2014ko apirilaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Zenbat Ariel TITULUA: ‘ARIEL ETA BESTE POEMA BATZUK’

EGILEA: SYLVIA PLATH

ARGITALETXEA: DENONARTEAN DANELE SARRIUGARTE

TT

xoko honetan bertan aipatu zutenarekin bat nator, badirudi euskarara itzulitako poesia boladatxoan dagoela, eta hori hauspotu nahian erabaki dut liburu hauxe iruzkintzea: Denonarteanek argitaratu duen Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk, Iñigo Astiz baita ere poetak euskaraz emana; nahiz eta ezagun batek esan zidan “poesia irakurle haundia izan behar d[el]a Plathi heltzeko”, eta etiketa hori beldurgarria den. Seguru asko zuzen zegoen hein handi batean nire ezaguna, baina liburu hau hit bat da, eta etengabe gabiltza lanturuka euskaraz ez ditugun hitak gora eta behera; hortaz, ororen gainetik iruzkin honek adore-emailea nahiduizan,zailtasunakzailtasun,aukerabikainhau aprobetxatu eta anima gaitezen poeta konfesional nabarmenetako bat euskaraz deskubritzen hastera.

SALDUENAK

Astizek hitzaurrean dioenez, bi Ariel daude liburuan: batetik, Plathek berak buruan zuen poema-bilduma, maitasuna hitzarekin hasi eta udaberriarekin amaitzen zena, eta, bestetik, Ted Hughes senarrak hil ostean apailatutako bertsioa, urte luzez irakurleek ezagutu zuten bakarra. Are, bikoizki da bikoitza gure Ariel hau, irakurleak eskura baititu eskumanAstizen

itzulpena eta ezkerrean ingelesezko abiapuntua. Gutxitan egin dira gurean edizio elebidunak eta interesgarriak dira, bai itzulpengintzaren ikuspuntutik ariketakonparatiboakegiteko,baibesterikgabeingelesa ezagutzen duten irakurleek Plathen kadentzia zuzeneanaditzeko,nahiizatekotan.Poesia-bildumak, gainera, bereziki dira aproposak ele bitan ipintzeko, laburragoak direlako. Gisako edizioek, baina, badute alde arriskutsu bat, itzultzailearengan normalean baino are presio handiagoa eragin dezake, jatorrizkoarenganako fideltasunadelaetaezdela,itzulpen-erabakiakpuntuzpuntu justifikatu behar dituelakoan. Ezagun da Plathen poesiak zinez maite duela Astizek, eta miresmenetik eta errespetutik abiatutako itzulpena dugula hauxe. Ona da hori, mimo handiz egindako itzulpenak suertatzen baitira maitasun literario mota horretatik. Halere, lehen aipatu dudan gehiegizko justifikazioarekin egin dezakegu topo, eta kasu honetan uste dut agian oin-ohar batzuk soberan daudela. Niri neuri interesgarriak begitandu zaizkit xehetasun linguistikoak, baina beste irakur-

Fikzioa

Liburu hau ‘hit’ bat da; aukera bikain hau aprobetxatu eta anima gaitezen poeta konfesional nabarmenetako bat euskaraz deskubritzen hastera

keta-mota berezituago baterako irizten diet aproposen. Alegia, uste dut jende askori agian ez zaiola hil ala bizikoa irudituko hitz zehatzak zergatik hautatu diren jakitea, eta agian poemen irakurketa trabatuko diola atzera eta aurre ibili behar horrek (paradoxikoa neuk esatea, bai).Denise Levertoven hitzak dakartza Alex Gurrutxaga kritikariak liburuari egindako iruzkin jakingarrian; hain justu, Plathen irudiak sortzeko gaitasun goratuz Levertovekin bat nator, Plathek lerro ezin ederragoak ateratzen ditu egoera prosaikoenetik, kasu, hatza ebakitzetik. Horrez gain, Astizek zenbait aldiz aipatu dituen umore printzak aurkitu ditut zenbait poematan, adibidez, Detektibea izenekoan. Baliteke Plathen sartzeko estrategia gomendagarriena izatea Plathi berari ahalik eta gutxien begiratzea, haren itzalak zure barruko poesia irakurle jantzia/hasiberria elbarritu ez dezan; azken batean, irudien indarrak teoriaren beharrik gabe kolpatzen duelako sabela. Azken batean, hainbat Ariel daude, zenbat Ariel dauden; irakurle bakoitzak has dezala berea.

Ez Fikzioa

1. Nevadako egunak

4. Inon ez, inoiz ez

Bernardo Atxaga. Pamiela.

Iban Zaldua. Elkar.

2. Martutene (e-book)

5. Musika airean (e-book)

Ramon Saizarbitoria. Erein.

Karmele Jaio. Elkar.

3. Hobe isilik

6. Azken afaria

Garbiñe Ubeda. Elkar.

Xabier Montoia. Susa.

1. Haur kantak. E.H-ko 60 abesti kantatuenak

4. Palestina, harria eta olibondoak

Euskal kantuzaleen elkartea/Gara. Astero.

Bingen Amadoz. Solidaridad, desarrollo y paz.

2. Kaliforniakoak (1533-1848)

5. Eusebio Osa

Asun Garikano. Pamiela.

Pako Sudupe. UPV/EHU.

3. E.H-ren historia laburra

6. GAL, 30 urte

Iñaki Egaña. Txertoa.

Eider Goenaga/Berria. Elkar.

ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

ELEBERRIA

POESIA

‘Apirila’

‘Alferrik ez balitz’

Iñigo Aranbarri. Susa. 207 orr. 18,50 euro.

Karlos Linazasoro. Elkar. 180 orr. 17,50 euro.

HAUR LITERATURA

‘Rosa eta itsas zaldia’ Katy Kit. Usoa Wyssenbach (itzul.). Tom Knight (ilus.). Desclée. 96 orr. 9,95 euro.

1766ko apiril latz eta Mila aforismo ironiko Zaldi magikoaren matxinatuan jauzia eta txundigarriak misterioa argituz Krisia, langabezia, errebolta, errepresioa, hondamena dira nobela honen ardatzak. Esteban Alberdi protagonistak lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta dabil. Oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean, kankarrean kolpe handia hartuta aurkituko dute kale bazterrean. Eldarnio betean, denboraren putzuan barneratuko da, bi mende eta erdiko jauzian: Azkoitian ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean.

1.000 aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da aforismoa: itxuraz sinple, baina ondo egiteko trebetasun aparta behar duena, tolosarrak erakusten duena bezalakoa. Gogoeta txundigarriak, poesia printzak, mikroipuinak, adar jotzeak, paradoxak eta bestelakoak aurkituko ditugu pasarte laburrotan, esaterako: “Izuz akabatzen nago: ideia propio bat izan dut”; “Jainko sentitzen naizenean, gutxiengo konplexuak jotzen nau”.

“Buztankada arin batez, Rosa uretan murgildu zen. Melody, Sula eta Jasmin ur-azalean utzitako burbuilei begira geratu ziren, laguna berriro noiz azaleratuko zain. Handik laster, ‘plast!’, Rosak burua atera zuen berriz...”. Rosa, Melody, Jasmin, Sula eta Koral lagunak dira eta itsas lamien badian bizi dira. Udako desfilea festa, perlazko lepoko ederra eta desagertutako zaldi magikoa. Misterio bat argitu beharra dago... eta itsas lamina gazteak arduratuko dira!

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Ainara Garcia Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


04 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko apirilaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

IBAN ZALDUA IDAZLEA

“Hainbeste aldiz huts egin dut iragarpenetan, ezen etorkizunaren zehaztasunean pentsatzeari utzi baitiot” Bataio-izena: Iban, Joan izenaren aldaera eslaviarra. Jaio zenean, estatubatuarrak Almeriako Palomares herriko kostaldean galdutako bonba atomikoen bila zebiltzan bitartean, sovietarrak ilargira iritsi berriak ziren. 20 urte eskas zituela, zientzia-fikziozko ipuinak plagiatuz murgildu omen zen literaturaren munduan XABIER G. ARGÜELLO

II

BAN Zaldua (Donostia, 1966) dugu Euskadi Saria hiru aldiz eta hiru kategoria desberdinetan irabazi duen euskal idazle bakarra. Lehenengoa 2006an lortu zuen, Etorkizuna ipuin-bildumarekin, eta beste biak 2012an eta 2013an, Azken garaipena komikia eta erdaraz idatzitako Ese idioma raro y poderoso saiakerari esker, hurrenez hurren. Lehengo astean, Inon ez, inoiz ez ipuin-bilduma berria aurkeztu zuen, orain arteko luzeena, ausartena, eta zalantzaz beteena. Historialaria da ikasketaz, eta Ekonomiaren Historia eta Erakunde Ekonomikoei buruzko eskolak ematen ditu gaur egun Gasteizen, EHU-ko Letren Fakultatean. Bere kasuan ere, izena eta izana, biak bat.

‘Inon ez, inoiz ez’, utopia eta ukroniaren artean, denbora eta lekurik gabe edo harat-honat galduta dabilen pertsona edo gizarte baten deskribapena dirudi... Bai? Niri nahiko liburu lurtarra iru-

“Literatura oso gauza serioa iruditzen zait, baina ez horrenbeste literatoa”, adierazi du. AINARA GARCIA

ditzen zait, ordea; izenburuak badu oihartzun ironiko bat, alde horretatik... Izenburuko denbora eta leku definizio-eza hori fikzioaren espazioari dagokio. Baina fikzioaren espazio-denbora eza horren barruan oso eguneroko eta egungo kontuez ari naizela uste dut. Dena den, ados nago pertsonaiei eta gizarteari buruz diozun horretan: nahiko galduta daudela iruditzen zait niri ere.

‘Etorkizuna’k lehenengo Euskadi Saria eskuratu zizun duela zortzi urte, eta orain, jarraipena eman diozu orduan etendako kontaketari. Garai hartan etorkizuna zena zeuk espero zenuen bezala garatu da? Historia irakaslea naiz lanbidez, eta ondo jakina da historialariok ez dugula etorkizuna iragartzeko ahalmen berezirik; kontrakoa esango nuke. Ekonomialariek bezala, beraz, baina guk behintzat aitortu ohi dugu... Erantzuna, beraz, ezetz da. Baina, batez ere, edozer gauza espero nezakeelako: hainbeste aldiz huts

egin dut nire iragarpenetan, ezen garai batetik aurrera etorkizunaren zehaztasunean pentsatzeari utzi bainion…

Handik hona, ETA-ren behin-betiko su-etena da, seguraski, euskal historia txikian hizki larriz idatziko den gertakaririk garrantzitsuena. Nola irudikatzen duzu ETA-rik gabeko etorkizuna?

‘Inon ez, inoiz ez’ nahiko liburu lurtarra da; izenburuak badu espazio-denbora definizioeza, baina horren barruan oso eguneroko kontuez aritu naiz”

Dudarik gabe, lasaiagoa. Ez horren tragikoa. Nabarragoa: ñabardurak garrantzia handiagoa izaten hasiko dira, dena ondo bidean. Interesgarriagoa ere, irekiagoa egongo delako, horren zirkularra izateari utziko diolako, apika. Lehen zaila bazen etorkizuna aurreikustea, oraindik zailagoa suertatuko da hemendik aurrera. Ziurrenik.

Egunen batean gatazka-egoera gainditzea lortuko dugula uste al duzu? Gure belaunaldikoek, eta aurreko belaunaldietakoek, nekez. Hor egongo da beti, nik uste. Baina, zorionez,

atzeko zarata sor baten gisa. Edonola ere, nik fikzioa egiten dut, eta ez dagokit ezer gainditzen laguntzea, ez idazle bezala behintzat; herritar gisa, jakina, beste kontu bat da. Ez dut gehiegi sinesten literatura edo artea gatazkak gainditzeko tresna gisa aurkezten duen ikuspegi horretan, orain nahiko boladan dagoena eta are hiriburutza kulturalak eskuratzeko balio izan omen duena… emaitza aski eskasekin, oraingoz, bide batez esanda. Batzuetan, izan ere, gehiago sinesten dut kontrakoan, literaturak zaurian zirikatzeko izan dezakeen ahalmenean…

Iban Zalduaren kasuan, arestian esan dugunez, izena eta izana, biak bat. Lehenengo deitura: Zaldua, latinezko ‘saltus’ (basoa) hitzetik eratorritakoa. Erromatarrek ‘saltus vasconum’ esaten zioten baskoien basoari. Iban Zaldua jaio zen otsail berean, Franco diktadorearen garai betean, ‘Principe de Viana’ aldizkari nafarrak euskarazko gehigarria


Ortzadar //05

Larunbata, 2014ko apirilaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DONOSTIA

na hori gertatzen da hemen, Frantzian eta Madagaskarren. Eta gertatzen da gaur, eta gertatzen zen duela hogeita hamar urte, eta baita duela ehun eta hogeita hamar urte ere.

Zer da une honetan Iban Zaldua kezkatzen edo aztoratzen duena? Agian errazago litzateke galdetzea aztoratzen ez nauenaz… Gauza askok aztoratzen bainaute. Denda txikien desagerpenak salgune handien mesede. Depilazioaren inperialismoak. Kontzertuetan jendeak ozen hitz egiteko duen ohiturak. Bakardadeak. Gaixotasunak. Isolamenduak. Espainiar nazionalismoaren berrindartzeak. Bertsolaritzaren omnipresentziak (euskal munduan). Euskal kulturaren presentzia ezak (erdal munduan). Gastronomiaren metastasiak arte ederren zerrendako partaide gisa (mundu guztian). Kapitalismoaren jito gero eta kriminalagoak…

Iban Zalduaren tabuak? Uste dut errazkerian ez erortzea dela argien daukadan muga. Eta hotsandikerietan ez aritzeko deliberoa: literatura oso gauza serioa iruditzen zait, baina ez horrenbeste literatoa.

“Ipuinlari onak ez ohi dira nobelagile onak izaten, eta alderantziz. Presio komertzialak nobela txar bat baino gehiago ekarri du”

Eta noizko Iban Zalduaren ditxosozko nobela luzea (euskarazko)?

argitaratzeari ekin zion.

Nonbaiten irakurria dut, erromatarren garaian ere euskaldunak elebidunak izan zirela eta horrexeri esker lortu zutela euskara bizirik mantentzea... Hipotesi interesgarria da, baina imajinatzen dut formulatu dutenak eliteei buruz ari zirela batez ere. Hori da euskararen tragediaren parte eta faktoreetako bat: eliteek, une batetik aurrera, uko egin ziotela elebidun izateari eta, batez ere, elebidun portatzeari.

Gauza bat argi dago: inoiz baino ezagutza zabalagoa izanik, erabilera omen da gaur egun huts egiten duena... Bai, horixe da ikerketek behin eta berriro adierazten dutena, eta kalean bertan sumatzen duguna. Tamalez, horretarako ere ez daukat konponbide argirik. Bestela, ipuin liburu bat idatzi beharrean, saiakera bat idatziko nukeen, edo panfleto akuila-

tzaile bat, edo liburu zuri bat…

Literaturan bai lortu dela eguneroko bizitzarako nahi genukeen naturaltasun hori, ezta?

Grazia egiten dit kexu direnek egungo euskal literaturarekin “emozionatzen” ez direlako. Edozein literaturatan bezala, oso gauza interesgarriak dira gurean”

Itzulpengintza literarioaren azken urteotako aurrerapausoak gogora ekartzea besterik ez dago. Niri grazia egiten didate kexu direnek egungo euskal literaturarekin “emozionatzen” ez direlako, eta duela pare bat hamarralditako egoera miresmenez gogoratzen dutenek, gaurkoarekin konparatuta. Ez baitut uste okerrago gaudenik. Tantaka, edozein literaturatan bezala, oso gauza interesgarriak argitaratzen dira gurean –azken aldikoen artean, Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen, eta Xabier Montoiaren Azken afaria, adibidez–, erdipurdiko lan askorekin batera, noski. Bai-

Beatles,Stoneseta HarrisonFord: Zalduajaiozenekoa

I

ban Zaldua jaio zen ostiralean, The Beatles taldea ‘Biodiskografiak’ liburuari hasiera ematen dion ‘Revolver’ diskoa prestatzen hasi berria zen, eta munduaren beste aldean, The Rolling Stones-ek Australasian Tour-eko lehenengo kontzertua eskaini zuten Sydneyn. TVE-ko lehen katean, ‘El fugitivo’ eman zuten gau hartan...

Ez dut presio hori sentitzen, inondik ere. Ipuin bakoitza nobela bat da niretzat, eta ipuin-liburu bakoitza, lan guztien bilduma bat, obras completas batzuk, Augusto Monterrosorentzat bezala. Ipuinbildumek, gainera, aniztasunaren abantaila izan dezakete, jitean eta trametan, genero fantastikoa eta errealismoa nahastuz, gai eta obsesio ezberdinak tartekatuz. Alde horretatik, zertarako nobela? Normalean ipuinlari onak ez dira nobelagile onak izaten, eta alderantziz; ez da ohikoena behintzat. Nobela idazteko presio komertzialak liburu txar bat baino gehiago ekarri du, baita euskal literaturan ere, eta ez dut premiarik ikusten nire aletxoa gehitzeko. Nire berehalako helburua Biodiskografiak liburuko ipuinen gaztelaniazko bertsioak egitea da, baina, auskalo, ez dakigu zein uretatik edango dugun bihar.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko apirilaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

historia

ZUMAIA

X X

X. mendearen hasieran jende xehea nola bizi zen jakiteko, argazki zaharrak edo historialarien kontakizunak dauzkagu. Maiz, ordea, bizimodu haren detaile asko galdu egiten dira, orduko gizon-emakumeek eguneroko zereginei nola ekiten zieten zehatz-mehatz ezagutzerik ez dugu. Horregatik, Jose Manuelen ibilerak bezalako liburuek balio handia dute. Haurtzaroa Zumaian igaro zuen Jose Manuel Linazasororen idazkiei esker, orain dela ehun urteko ohiturak eta pentsaera guganaino heldu dira. Baleike elkartearen ekimenez argitaratuta, Imanol Azkuek sakon aztertu du testua, eta kontestuan jarri.

Jose Manuel Linazasoro 1911n jaio zen Zumaian. 1922an, Pasaiara aldatu zen, aitak lana lortu baitzuen han. Lanbidez tornularia izan zen eta, afizioz, pilotaria, Txulofronton ezizenekoa. 1975ean hil baino lehentxeago, txikitako oroitzapenak koaderno batean idatzi zituen. Koldo Izagirre idazleak Jose Manuelen senideen bidez aurkitu zuen koaderno hura eta pasaitarrentzat interes handirik ez zuela ikusita, Imanol Azkuerekin harremanetan jarri zen. “Jose Manuel txikia zeneko kontuak ziren, horrelako lekukotzak idatziz izatea ez da batere ohikoa”, Azkueren esanetan. Behin koaderno originala eskuratuta, Baleike aldizkarirako artikulu bat idazten hasi zen, baina berehala konturatu zen lan luzeago baterako gaia bazela han. Jose Manuelen koadernoa bera 20 orriko idazki bat da, zazpi edo zortzi urte zitueneko oroitzapenekin. “Garai hartan nola bizi ziren, umeak nola jolasten ziren irakur daiteke, bizimodua ehun urtean nola aldatu den ikusteko aproposa da”, dio Azkuek. Liburua, ordea, koadernoaren erreprodukzioa baino gehiago da: “Nolabait saiatu naiz esaten dena egiaztatzen, hau da, garai hartako datuekin kontrastatu eta pasadizoak testuinguruan sartzen”. Hala, bost atal ditu liburuak: sarrera; koadernoko kontakizun batzuen azalpena eta komentarioa; 1910-20ko Zumaiako gizarteaz eta lanbideez datu batzuk; koadernoaren beraren faksimila; eta bibliografia. “Artxibo zaharretan eta hemerotekan bila ibili naiz, datu osagarriak emateko”. Beraz, Jose Manuelen ibilerak garai hartako Zumaia ezagutzeko ikerlan sakona da.

Jose Manuel Linazasoro euskaldun peto-petoa izaki, deigarria da koadernoa erdaraz idatzita egotea. Azkuek dioenez, “Jose Manuel euskalduna zen, baina garai hartako guztiak bezala, erdaraz eskolatua eta, beraz, gaztelaniaz baino ez zekien idazten”. Idazkeran, euskararen eragina nabari zaio, euskarazko esamolde batzuk ere sartu zituen, “zekien bezala idatzi zuen”. Estiloari dagokionez, aldakor samarra da, “batzuetan oso idazkera formala du, beste batzuetan, ez hainbeste”.

Jose Manuel eta Maritxu senar-emazteak (1965). LINAZASORO FAMILIAK EMANA

Orain dela ehun urteko Zumaiaren erretratua Jose Manuel Linazasororen txikitako oroitzapenen koadernoa oinarri, liburua atera du Imanol Azkuek DABI PIEDRA

KAKAHUETEZ BETEKO ONTZIAZ Familiaz, eskolaz, kaleko jolasez idatzi zuen Jose Manuelek, “garai hartako umeek nolako imajinazioa zuten ikusten da”. Pasadizo bitxiak ere badaude. Azkuek bereziki gogoan du Lehen Mundu Gerran itsasontzi bat Zumaiatik gertu hondoratu zenekoa: “Frantziako ontzia zen, kakahuetez betea; Jose Manuelek kontatzen du kostalde osoa kakahuetez bete zela, jendea haiek biltzen aritu zela, gero jateko”. Gertaera haren oroitzapen bizi-bizia zuen, “lehenengo aldiz pertsona beltzak ikusi zituela dio, tripulazioko kide batzuk halakoak zirelako eta, kontatzen du, behin ere ez zuela hainbeste kakahuete jan!”. Baleike elkarteko kide guztiek liburuaren ale bana jaso dute. Gainera, Zumaiako denda batzuetan salgai jarri dute. “Zumaiarrentzat lan interesgarria da, baita orain dela ehun urteko istorioak gustuko dituztenentzat ere”, dio egileak. Liburu “arina” idazten saiatu da, edonorentzat egokia. Azkueren arabera, “beste herri batzuetan hauek bezalako istorioak egongo dira seguruenez, edozein herritan dago Jose Manuel bat, aspaldiko istorioak kontatzeko gogoz”. Zumaian daukaten suertea da lekukotza horiek, ahoz bakarrik ez, idatziz ere jaso ahal izan dituztela.

Errekadutan baserrira

J

ose Manuel Linazasorok bere koadernoan kontatzen duenez, zortzi urterekin Zumaia inguruko baserri batera bidali ohi zuten errekadutan, bakarrik. Imanol Azkueren arabera, ohiturak nola aldatu diren erakusten du horrek: “Gaur egun nork bidaliko luke zortzi urteko haurra, bera bakarrik, hain urrun errekadutan?”.

Trena Trenzubiatik, Donostiarantz. Ondoan, prozesioa Harategiko kalean barrena eta Patxita Etxezarreta kalea, XX. mende hasieran. BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOAK/ZUMAIAKO UDALAK EMANAK


Ortzadar //07

Larunbata, 2014ko apirilaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

MURILLO DE LÓNGUIDA

Eraikinen biziraupenari buruz Iruñeatik gertu den XIX. mendeko Villa Lónguida indiano-etxebizitza XXI. mendeko Villa Clementina hotelean bilakatu da, zaharberritze lan zainduaren ondoren ULA IRURETAGOIENA

Jangelatik (goiko ezkerreko irudian), Villa Clementinaren koloreak eta inguruko paisaia ikusgai dira. JORGE MORENO

Z

Esan bezala, estilo nagusiak berdin jarraitzen du eta aise bereizten dira antzinako detaileak eta berriak, baina eguneraketa eta errebisio sakona jasan du teknikoki. Villa Clementinari eragindako aldaketak, besteak beste, bederatzi komun berri eranstea, hotz eta bero egokitzapena duten espazioak sortzea eta suteen aurkako babespena eskaintzea izan dira. Behe oinplano noblearen antolaketa berdintsu dago, jantokiak goizeko argiaz jantzitako gela hartzen du eta egongelak arratsaldeko argia. Goiko oinplanoan logelak dira. Logeletan kontzeptu modernoa txertatu da, antzinako luxuaren berrikuspen interesgarri bat medio. Norberaren garbitasunerako eskuko garbiontziaren oroimenean, dutxa eta konketa ohearekin nahasten dira logelan eta era berean oliozko lanpararen ordez argiztapen teknologikoak ezarri dira dekorazio detaileak azpimarratzen dituztenak. Esku hartzea minimoa da eta oso neurtua, teknologiaren erosotasunak arestiko luxu kontzeptuari erantsiz.

aharberritze lana arkitekturaren etorkizuna dela esan ohi da arkitekto inguruko solasaldietan. Biharamuneko arkitekturaren patu honetarako arrazoiak askotarikoak dira. Gainean dugun baretasun ekonomikoaz haratago, gehiago eraikitzea baino egokiagoa da jadanik eraikia dugunari begiratu eta bere aprobetxamendua handitu edota baldintzak hobetu. Horregatik jarraibide izan daitezkeen etsenpluak biltzea egiteko inportantea da egun, eta Villa Clementina hotela eredugarri gerta dakiguke. Villa Lónguida abandonaturik zegoen, egun bateko irudi boteretsua galdua zuen. Eraikinen bizitza zikloak gorabehera asko jasan ditzake eta behar eta baldintza berrietara moldatzen ez bada heriotzara kondenaturik dago. Zaharrak berri egitea eraikinen biziraupena luzatzea da. Lan gatazkatsua izaten da hau, zaharraren irudia mantendu eta berria txertatzea hasierako izaera aldatu gabe itzulpen lan subjektiboa delako, tartean gai tekniko, etiko eta estetikoak murgildurik dira eta. Villa Lónguidaren estiloa zaila da definitzen hainbat gustu biltzen dituelako, baina modernismoaren kutsua nabari da guztien gainetik eta begi bistakoa da koloreen presentzia eta dekorazio detaile aunitzez jantzita dago. Hotel berriak jatorrizko eraikina errespetu handiz tratatu du eta horretarako dokumentazio lan ikaragarria gauzatu da lehenik eraikinaren nondik norakoak sakonean ezagutzeko. Aldaketarik nabariena fatxadaren simetria indartzen ageri den bolumena da, egun batean suteak suntsitu zuena. Errespetu handia antzematen da burututako esku hartzean eta batik bat aldaketak maila kontzeptual eta teknologikoan gertatzen dira zorroztasun handiz.

Villa Lónguidak Villa Clementinari utzi dio bidea, etorkizunari ateak zabalduz.

Lerro hauen gainean ikus daitezke hotelaren kanpoaldeko itxura eta logela bat, non garbitze eta lo altzariak jarraitasunean ageri diren. JORGE MORENO

EGILEA Fernando Oíza Redín arkitektoaren lana maiz saritua izan da, indibidualki edo lan taldean burututako lanetan. Villa Clementina esaterako, 2012ko Porcelanosa Sarien V. deialdian aukeratua izan da, eta bere beste lan batzuek Arkitekto Elkargoko Sarien merezimendua jaso dute hainbat deialditan. Sarien zerrenda luzeegia da, hortaz, hemen adierazteko. Fernandoren lanak arkitekturarekiko konpromisoa adierazten du, berdin eraikin handi edo txiki izan, aurrekontu zabal edo murriztuarekin.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko apirilaren 12a

azkena

YLENIA BAGLIETTO AKTOREA

G

OENKALE telesailean ezagutu genuen Ylenia Baglietto, Eider neska gotikoaren pertsonaian. Hiru urtez Euskal Herriko telesailik luzeenean parte hartu ondoren, zera ondorioztatzen du: “Errealitateko gaiak islatzen dituzte telesaileko aktoreekin bere burua islatuta ikusten du jendeak”.

ANE ZABALA

“Begiak irekita amesten dut” Irribarrez hartu gaitu Ylenia Bagliettok. Pabiloi 6 aretoan harrapatu dugu eibartarra, ‘Cabaret Chihuahaua’ antzezlanaren entseguetan. Behin aktore izan nahi zuela amestu zuen eta dagoeneko lortu du. Lau urte daramatza oholtzan proiektu batetik bestera salto eginez

Gimnasia erritmikotik aktore lanetara salto egin zenuen, ezta? Aktore izatea erabaki nuen gimnasiarekin erlazio handia duelako. Azken finean, antzeztean berdina egiten da. Entseatu egiten duzu eta helburua ikusleen aurrean erakustea da.

Aktore moduan pertsonaia berezirik egin duzu? Pertsonaia bakoitzarekin zure barneko zerbait deskubritzen duzu. Urruneko pertsonaia izanik ere, lantzen hasten zarenean konturatzen zara zure barnetik atera dela.

Pertsonaia kuttunik baduzu? Orain Hansel eta Gretel antzezlana taularatzen gabiltza eta Gretel pertsonaia asko maite dut. Pertsonaia prestatzeko lan piloa egin nuen umeak behatzen: nola mugitzen ziren, nola erlazionatzen ziren munduarekin, etab.

Umeen antzerkian ipuin klasikoak egiten zabiltza; ‘Arratoitxo pinpirina’, ‘Ahatetxo itsusia’ eta ‘Hansel eta Gretel’. Ipuinak entzutea gustuko zenuen txikitan? Amamak beti kontatzen zizkigun ipuinak. Askotan asmatu egiten zituen baina klasiko guztiak ere kontatu zizkigun.

Epe laburrean aldaketa asko izan dituzu, arin joan da? Nire lehenengo ametsa aktore izatetik bizitzea zen, eta egun batetik bestera nire burua lanean ikusten dut, kontxo! Lortu dut. Orain zein izango da hurrengo ametsa?

“Baglietto nire laugarren abizena da, amamarena. Duela mende asko, Deba beheko bailarara merkatari italiar bat etorri zen...”. DAVID DE HARO 27 urte ditut, kar, kar. Txikitan ikusten nuen telesaila, bai.

Bizirik irauten duen fenomenoa al da? Hasieratik izan ditu jarraitzaileak, jende askok bere burua ikusi du islatuta Goenkaleko istorioetan.

Ameslaria zara orduan? Bai. Begiak irekita ditudala amesten dut.

Goya saririk ez duzu jaso, bai ordea Ercilla Saria, ‘Los enamorados’ antzezlanagatik.

20 urte bete ditu ‘Goenkale’k, jaio zinenean existitzen zen jada?

Sari horiek ez nituen ezta ezagutzen ere. Bertara heldu eta kon-

turatu nintzen toreatzaile eta aktoreentzako sariak zirela. Lehenengo pentsamendua izan zen epigrafe berdina dugunez, aktoreok eta toreatzaileak, ba horregatik izango dela...

Iaz ‘Los enamorados’ antzezlanean parte hartu zenuen. Bai, nire lehen lan profesionala izan zen, Arriaga Antzokian. Marco Carniti italiarraren zuzendaritzapean egotea oso esperientzia aberasgarria izan zen.

Italiarra zuzendaria. Aukeratua izan al zinen italiar abizena duzulako? Kar, kar! Baglietto nire laugarren abizena da, nire amamarena. Duela mende asko Deba beheko bailarara merkatari italiar bat etorri zen bere zazpi semeekin eta bertan geratu zen. Eibarren Baglietto asko dago eta Italiatik dator, bai.

Baglietto italiarra eta Ylenia Romina eta Albanorekin zer ikusirik? Kar, Kar. Ylenia Romina eta Albanoren alaba galdu zenean, nire

aitak berria entzun eta izena asko gustatu zitzaionez, pentsatu zuen alaba bat izatekotan Ylenia jarriko ziola eta horrela izan zen.

Pabiloi 6 aretoan ‘Cabaret Chihuahua’ antzezlanean zaude. Zer du kabaret honek horrenbeste arrakasta izateko? Galdera bera egiten diogu geure buruari, eta ez dakit ba! Bizi dugun egoera lazgarrian, jendeak antzerkira joan, barre egin eta ondo pasatu nahi du.


Ortzadar120414