Issuu on Google+

ortzadar

noticiasdegipuzkoa.com

Larunbata, 2012ko otsailaren 11. 247 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

KARTZELAKO AHOTSAK

U-MOREZ JARDUNALDIAK

Euskal presoen inguruko dokumental bat grabatzen ari da ZINEZ ekoiztetxea

Bertsolaritzan ematen diren generoen arteko harremanei buruzko hausnarketa

-- 4-5. orrialdeak --

-- 7. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko otsailaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

ZZ

ER dira desirak? Gure izaeraren parte diren motorrak, propultsioz bultzatzen gaituztenak gustuko duguna lortzera, izan pertsonak, gauza materialak nahiz ametsak.

go. Artearen esparruan, esaterako, desira eta gorputzen bat egitea eszena arrakastatsuenak izan ziren luzaroan, pintura mitologikoan.

Desirak burmuinean omen daude, eta bizitza, plazera, autoerrealizazioa eta askatasuna erreibindikatzen dutenez gero, norberaren bozeramaile baten antzekoak dira. Horrexegatik esango zuen Henry Millerrek existentzia ororen helburua dela bere desirak betetzea, bizitzan biziz agortzea. Eta behin idazle iparramerikarra aipatuz gero, sexu-desiraz hitz egin behar. Batzuetan gertatzen da: pertsona bat ikustea eta automatikoki irrikatzea, gure gorputzaren indarraren seinale naturala. Pentsabide asko eman ditu, betidanik, desiraren eta edertasunaren arteko harremanak. Batetik, edertasunaren objektibotasuna eta subjektibotasuna. Bestetik, edertasunaren ereduak. Eta, azkenik, edertasuna eta sexualitatea: zenbat eta ederrago, erakargarriago, eta zenbat eta gazteago, desiragarria-

Historian zehar, hegemonia maskulinoaren konstruktoa izanik, ez dira hainbeste aldatu desira-edertasuna binomioaren ereduak”

DESIRA

Historian zehar, hegemonia maskulinoaren konstruktoa izanik, ez dira hainbeste aldatu desira-edertasuna binomioaren ereduak. Gaurko kontsumo-gizartean ere gorputza da indibidualitatearen epizentro nartzisista, halako moldez non, batzuetan, besteen begien bitartez ikusten dugun geure burua. Objektualizatu egiten gara, hau da, “bestearen” ikuspegitik “egiten” gara, eta nork bere burua “hobetu” nahi hori —irudi idealizatua— hiperrealitate mediatikoak aupatzen dituen ereduetatik datorkigu. Hori dio psikologia sozialak. Komeniko litzaiguke, nire ustez, argudio feministak sarriago gogoratzea, desiragarria denari buruzko iritziei desafioa bota eta edertasunaren eta identitate fisikoaren mugen gainetik jartzeko. Zorionez, desira-kontuetan, maila indibidualean, ez dago ezer idatzita. Bulkadak ez baitu iraungitze-datarik, desiatuz eta desiatuak garen bitartean, ez gaudeke mutu.

OSKAR MARTÍNEZ

HARKAITZ CANO

D D

ESIRA hitza entzun orduko Hanif Kureishi etortzen zait burura. Haren desirari buruzko pasarte batek eraman ninduen Intimitatea liburua itzultzera: “Jendeak ez dizu soberako plazerik opa; horrek kalte egingo dizula uste du. Aurrerantzean plazera besterik ez irrikatzearen arriskua legoke. Zer kabitu ezina desirarena! Sekula lokartu ez eta geldirik egoten ez den deabrua da desira. Bihurria da eta ez da inoiz geure idealetara egokitzen, horregatik dugu haren premia. Desirak, giza ahalegin guztiei iseka egin eta haiei zentzu bat ematen die. Jatorrizko anarkista eta ezkutuko agentea da desira; ulertzekoa da jendeak giltzapean eta urrun mantendu nahi izatea. Noiz eta, kontrolpean daukagula uste dugunean, orduantxe huts egiten digu, edota itxaropenez betetzen gaitu. Desirak barre eginarazten digu, denok erabateko inozo bilakatzen gaituelako. Aukeran hobe inozo, faxista baino”. Literatur fundamentaliston pasio gehiegizkoarekin, Garai Orotako Nire Idazle Kuttun bilakatu zen egun hartan Kureishi. Pasarte hark bere liburu guz-

tiak irakurtzeko irrika piztu zidan eta hura aurrez aurre ezagutzeko gogoa. Lehen irrikari amore eman nion (tamalez ez zen beste ezein libururekin lehen lilura hura berdindu), eta bigarrenari –haren hitzaldi batera joan edota e-postaz trukea izateko aukera izanagatik– ez. Zergatik? Garaitsu hartan behin baino gehiagotan gertatu zitzaidalako hainbat egile aurrez aurre ezagutu ondoren haien liburuak irakurtzeari uztea.

Desirak desira elikatzen du, eta desiratua izatea bada sarri aski arrazoi (?) lehen desio ez zenuen hura desiratzen hasteko”

Zer egin desiraren aurrean? Edan ase arte? “Gaizki asetako desirak beti uzten du agresibitate hondar bat”, ohartarazten digu Mariasun Landak Festa aldameneko gelan liburuan. William Blake gordinagoa da are: “ume bat sehaskan akabatzea baino okerragoa da ase gabeko desira bat izatea”. Desirak desira elikatzen du, eta desiratua izatea bada sarri aski arrazoi (?) lehen desio ez zenuen hura desiratzen hasteko. Baina, erran gabe doa, askotan ez dugu lortzen desio duguna. Eta beste hark zioen legez, desio duguna lortzen ez dugunean lortzen duguna da… esperientzia.


Larunbata, 2012ko otsailaren 11

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Argi-itzalen arteko ipuinak TÍTULO: ARGI-ITZALEN NEURRIA

·

EGILEA: XABIER ARTOLA

·

ARGITALETXEA: ELKAR

GOIZALDE LANDABASO

X X

ABIER Artolak (Antiguo, Donostia, 1957) urteak daramatza idazten, baina Argi-itzalen neurria da kaleratu duen lehendabiziko liburua. Ipuin-liburua. Orain artekoak literatur lehiaketetara aurkeztutako lanak izan dira, eta hortxe eta hementxe irakurri ditugu/dituzte lehiaketa horietako testuak, zorte apur bat izan dutenek. Hemendik gora, baina, Elkar argitaletxeari esker saritutako ipuinetako batzuk irakur ditzakegu Argi-itzalen neurrian. Eta liburua amaitzerakoan zalantza bat sortu zait: zergatik ez du orain arte beste ezer kaleratu? Hori berak erantzun beharko du. Urteetako literatur eskarmentua liburu honetan agertzen diren ipuin eta kontakizun guztietan agertzen da. 1997an saritua izan zen zaharrena; berriena, ordea, 2005ekoa da. Idazteko moduan, hizkuntzarekin jolasteko eran, denean igartzen da badakiela esku artekoarekin olgatzen. Erregistro ezberdinean jarduteak ere ez dio beldurrik ematen, eta esango nuke ondo ateratzen dela. Hizkuntzaren erabilera atsegina iruditu zait eta zenbait pasarteetan liluragarri. “Ez nintzen gehia-

Liburu honetan agertzen diren ipuin guztiak izan dira sarituak. Gaiak, idazteko modua eta ahotsa ere aldatzen dira, eta horretan idazlea fin dabilela esan genezake. Baita hizkuntza beraren erregistroen erabileran ere. Bitxia egin zait azken ipuina, making-of-a. Bitxia ideia, eta berezia idazkera. Irudimentsua, tripa barruak agertzen eta azaltzen baititu. Ipuinotako pertsonaiak batzen ditu azken honetan, eta ez dakit zergatik niri burura Rimbaud eta Lizardi eta Mikel Laboaren ahotsa tangoeran etorri zaizkit: “Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka eta gu ere hire zain geundela esan zioagu, ez hintzela aspaldi azaldu etxetik”. Baina ez da burura etorri zaidan musika edo bestelako literatu-

Fikzioa SALDUENAK

ra zantzu bakarra. Bi aipatzearren: “Lanbroak ezkutatzen dizkionean maite ditu bere herriko bazterrak”, eta ahopean kantatzen amaitu dut: “Maite ditut, maite, gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean; zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten, orduan hasten bainaiz izkutukoak nire baitan pizten diren bazter miresgarriak ikusten”. Eta bestea Joseba Sarrionandia idazlearekin izan da. “Presonerraren gogoa alderrai dabil oroitzapeneko hareatza hartan”. Badu Sarrionandiak Kartzelako poemak liburua berritatuan poema bat “Preso denaren gogoa gartzelara itzultzen da beti” esaten duena.

go berarekin suertatu, herrira itzuli eta hilabete batzuk pasatu arte, baina aldi hartan ez nuen aurkitu hamazazpi urteko neskak gogoan zuen gizaseme irmoa, erretiratzear zegoen agure minbera baizik”. Edota aurrerago: “Negutik negura, udakorik gabe. Horrelaxe joan zitzaidanan urtea, neure buruan beste ezer ez nerabilela. Ilunik ilunenean, tunel muturreko argirik hautematen ez nuela”.

Xabier Artolaren liburu honetako lerro arteak irakurriz gero, kontalari bat aurkituko du irakurleak

Xabier Artolaren liburu honetako lerro arteak irakurriz gero, kontalari bat aurkituko du irakurleak. Ipuinak esateko era berezia daukana. Kontatzeko modu fina. Edozein istoriora moldagarria den ahotsa. Asifen istorioa zein Donato eta Ferminena kontatzen diguna. Bere liburua argitara eman digu Elkar argitaletxeak, eta ia 200 orrialdeetan zehar Xabier Artola izango dugu kontu kontari.

Ez Fikzioa

1. Twist

4. Nemesis

Harkaitz Cano. Susa.

Philip Roth. Debolsillos.

2. Lorategiko festa

5. Narrazio guztiak

Katherine Mansfield. Elkar.

Joseba Sarrionandia. Elkar.

3. Egarri egunak portualdean

6. Dorian Greyren egiazko erretratua

Koldo Izagirre. Susa.

Aitor Arana. Txalaparta.

1. Euskal Herria, errealitatea eta utopia Batzuen artean. Elkar.

4. Anarkherria (1986-2011) Mark Legasse-Jakue Pascual. Txalaparta.

2. Kukutza

5. Euskal lurraldea eta nafar estatua

Lutxo Egia. Kukutzako kideak.

Mikel Sorauen. Txertoa-Nabarralde.

3. Lete, (auto) biografia bat

6. Gerrako garaiak Oñatin

Inazio Mujika. Alberdania.

Gogoratu Guran. Intxorta 1937 Elkartea.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

IPUINA

JAGON SAILA

SAIAKERA

‘Dragoia’

‘Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa’

‘Birjinak’

Arrate Egaña eta Mari Mar Agirre. Erein. 32 orrialde. 16 euro.

Ipuin dotorea eta iradokitzailea Arrate Egaña (Errenteria, 1963) aspaldian da ezaguna gazteentzako literaturgintzan. Bermeon bizi da aspaldidanik eta tarteka harri bitxiak argitaratzen ditu. 1998 urtean Baporea saria irabazi zuen ‘Printzesa puzkertia’ lanaren eskutik. Aurretik, alabaina, gaztelaniaz idatzitako lanekin zenbait sari ere irabaziak zituen. Mariasun Landa idazlearen eskutik hasi omen zen gazte literatura euskaraz idazten eta orain beste kontakizun dotore eta iradokitzaile bat eskaintzen digu, ‘Dragoia’.

Jagon Saila. Euskaltzaindia. 131 orrialde (12 euro).

Hitz-ordenaren inguruko lana 2008an agertutako ‘Testuantolatzailea. Erabilera estrategikoa’ liburuaren hari beretik doa azken hau ere. Aurreko hartan Euskaltzaindiaren Jagon saileko Corpus batzordearen ahalegina ematen zen ezagutzera. Lan horrek zein oraingoak euskararen hitz-ordena jorratzen dute, eta planteamendu komunikatiboa dute molde. Honela, euskal prosaren arazoen konponbidean zenbait urrats egiteko laguntza eskaini nahi izan du Akademiak.

Irène Némirovsky. Alberdania. 196 orrialde (18,90 euro).

Hamabi kontakizun ironiko Liburuak Némirovskyren hamabi kontakizun argitaragabe biltzen ditu. Horietako zazpi okupazio garaian idatziak dira. Satirarena da bere idazteko artea, mingostasunez eta kezkaz tindatuta badator ere. Jadanik esaneko ez den patuak eraitsitako emakumeak ageri dira, beren garaipenez indarrez gabetutako gizonezkoak, joandako denboren nostalgian hondoratutako amak… Némirovskyren ironiak denboraz aurretik ohartarazten gaitu hondamendiaz.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Portadako argazkia: Ruben Plaza Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko otsailaren 11

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema dokumentala

Bost zuzendariak, Donostiako kai-muturrean dagoen pasealekuan. RUBEN PLAZA

Kartzelako ahotsak Josu Martinez zinemagile bilbotarraren ideia batetik abiatuta, bost euskal preso politikoen inguruko dokumentala egiten ari da Zinez produkzio-etxea LOHIZUNE AMATRIA

EE

GUN askotan aurkitzen da preso dauden edo egondako euskaldunen aldeko edo kontrako albisteren bat. Biktima edo heroi bihurturik ikuspegi soziopolitiko batetik hitz egiten da gehienetan preso politikoei buruz. “Pertsona izaera ukatzen zaie beti, terrorista multzo zehaztugabe batean sartuta”, deritzo Josu Martinez zinegileak. Pertsonaren ikuspegitik eta politikan sartu gabe, beste lau zuzendarirekin batera ari da bost presoen lekukotza bilduko duen Kartzelako Poemak film kolektiboa ekoizten.

Presoen gai konplexu eta polemikoan sartu dira, eta, horregatik, bi jauzi garrantzitsu eman nahi izan dituzte: bata azpiegitura aldetik eta bestea forma aldetik. Kartzelako Poemak (hori lanaren behin behineko titulua da) film luze baten erronkei behar bezala erantzuteko gai izan behar duela deritzo Josu Martinezek; horregatik, komunikazioan eta ikus-entzunezkotan adituak diren bere inguruko konfiantzazko pertsona batzuk bildu eta Zinez produkzio-etxea jarri du martxan. Era guztiz profesionalean baina, auzolanaren dinamika galdu gabe arituko dira eta norbanakoak proiektuarekin bat egiteko, ekarpenak onartu, formatu txikiko kultur ekitaldiak antolatu eta Martinezen aurreko filmen salmenta abiatu dute. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkezteko asmoa dute. Gaur egun 700 euskal preso politiko inguru daude eta, ondorioz, 700 bizipen eta istorio ezberdin izan dituzte dokumentalean sartzeko. Bakar bat

aukeratzeko zailtasuna ikusita, Josu Martinezek bost protagonisten istorioekin egituratutako dokumentala eraiki du. Berarekin batera, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti eta Enara Goikoetxea zuzendariak dabiltza lanean. Bakoitzak preso baten istorio independentea lantzen du eta Josu Martinezek hartu du egitasmoa koordinatzeko lana. Grabazioak urtarrilaren 15ean amaitu zituzten eta orain bost istorioekin film bakar bat sortzeko muntaia lanetan dabiltza. “Zuzendari bakoitzak askatasun osoa izan du bere istorioa nahi zuen bezala planteatzeko eta orduan nahiko pieza diferenteak egongo dira”, azaldu du Josu Martinezek. Zuzendari bakoitza bere muntaketa egiten ari da, horregatik aurrerantzean haien sormena batu eta bost istorioen arteko lotura artistikoak bilatu beharko dituzte: “Ikasten ari gara, oinez gabiltzan bitartean ikasten, hain zuzen”.


Larunbata, 2012ko otsailaren 11

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema dokumentala

Urtarrilean egin zuten azken batzarra; orain lana editatzen ari dira. R. PLAZA

Presoen atzean dauden istorioak eta sufrimendua islatu nahi dugu. Finean, humanizatu egin nahi ditugu”

Zuzendari bakoitzak askatasun osoa izan du bere istorioa nahi duen bezala planteatzeko, eta orduan pieza diferenteak egongo dira”

tegik. Kartzelara sartu eta gauza asko galdu egiten direla baina beste asko irabazten direla erakutsiko du zortzi urte kalean daramatzan protagonistak. “Kartzela ez da frigorifiko bat, sartu eta irtetean denak berdin segitzen duena, zu aldatu zara eta ingurua ere aldatu egin da... kostatzen da berriro egokitzea”, argitu du Larreategik. Ideia horretatik abiatuta egituratu du Enara Goikoetxeak bere istorioa. Lehen horrelako egitasmo bat aurrera eramateko asmorik izan ez arren, barne aldaketa eta kanpo aldaketaren arteko jokoa planteatu du. Preso egokiarekin topo egin eta gizartearen eta norberaren aldaketak nolako bidaia egiten duten aztertu du.

BOST PROTAGONISTA, BOST ISTORIO Ibilbide eta

belaunaldi desberdineko zuzendariek istorioetan ere aniztasuna bilatu dute. Bost preso politiko, bost lekukotza eta bost bizipen ezberdin bilduko ditu dokumentalak. “Ez da izan bost preso hautatu eta berehala bostak baiezkoa eman dutela, batzuetan ate bat baino gehiago jo behar izan dugu”, azaldu du egitasmoaren sortzaileak. Berak izen batzuk proposatu eta zuzendari batzuk haien izenak ekarri dituztela argitu du. Espetxeratu behar dutela ziurtasunez dakien Segiko kide izandako gazte baten lekukotza zuzendu du Josu Martinezek. Adinarengatik “oso gertu” sentitzen dela argitu du; izan ere, militante izan ez den arren, pertsona horri gertatu zaiona berari edo inguruko edozeini gertatu ahal zaiola sentitzen du. Hori da hain zuzen dokumentalarekin erakutsi nahi duena. Espero zuena baino lehenago espetxeratu dute bere protagonista eta ez da hori grabatzera iritsi; hala ere, kartzelara sartu aurretik berarekin biltzeko aukera izan du zinemagileak. Kanpotik barrura sartzen den gazte baten istorioa kontatuta, barrutik kanpora ateratzen den pertsona baten istorioa islatzea egoki ikusi dute zuzendariek. “Joko bezalako bat dago gure istorioen artean, berea (Josu Martinezena) sartzen dena eta nirea irteten dena”, azaldu du Larrea-

PROPOSATU IZEN BAT Egitasmoa aurkezteko Sarrionandiaren liburu baten izena den ‘Kartzelako Poemak’ aukeratu dute. Behin behineko izenburua da eta jendeari izen berriak proposatzeko aukera luzatu dute www.zinez.net webgunearen bitartez. ‘Barrote Urtuak’, ‘Ametsen Kaiola’, ‘Hitzalak’ eta ‘Zeruak Lau Ertz’ bezalako proposamenak jasotzen ari dira. Biltzen dituzten guztietatik, onena iruditzen zaiena aukeratuko dute.

Zuzendari gisa dokumental bati heltzen dion lehenengo aldia da Mireia Gabilondorentzat, eta egitasmoa aurkezteko egindako prentsaurrekoan eskerrak eman zizkion Zinezi bera kontuan hartzeagatik. 20 urte inguru kartzelan daraman emakume baten istorioa zuzendu du eta bizitza kartzelan pasatzea zer den azalduko du. Istorio hau espetxean kokatzen den arren, kartzela kanpotik baino ez dute grabatu eta presoekin harremanetan jartzeko bestelako baliabideak erabili dituzte. Ingurukoen testigantzak eta gutunak erabilita, baimenik ere ez dute eskatu behar izan espetxe barruan filmatu ahal izateko. Eneko Olasagastik zuzendu duen istorioa ere bitxia da. Motibazio pertsonala du eta Martinezen proposamen gisa iritsi zen bere eskuetara. Bere aspaldiko lagun baten inguruan mintzatuko da. Dokumentaleko protagonista bilakatuz, bere lagunarekin izandako harremanaren berreskuratzea aurkeztuko du eta, horregatik, emozio aldetik “sekulako bidaia” izaten ari dela aitortu du. Grabazioak amaituta, argitu dute ez dela zailtasun askorik egon. Esaterako, poliziarekin Larrea-

tegik bakarrik izan ditu arazoak. “Txorakeria” bat dela esan duen arren, grabatzera zihoazela eta agenda nahiko estu zutela ordu eta erdi egon behar izan zuten poliziak jarritako kontrol batean. “Hortik aurrera izan ditugun zailtasunak film guztietan agertzen direnak dira”, azaldu du Martinezek. PRESOEN GIZATIARTZEA Aurretik ere euskal gatazka landu izan du Martinezek eta Itsasoaren Alaba (2009) eta Sagarren Denbora (Josu Martinez eta Txaber Larreategi, 2010) egin ondoren, hirugarren bat “inposatzen” zitzaiola aitortu du. GALek hildako pertsona baten alabaren istorio humanoa erakutsi zuen lehenengoan, eta, bigarrenean, erbesteratzea pairatu duen bikote baten maitasun istorioa. Eginbehar horretatik sortu den hirugarrena ere ildo beretik egin nahi izan du: “Pertsonaren ikuspegitik eta hain justu pertsonak humanizatuz”.

Orokorrean esanguratsuak diren pertsona jakin batzuen egi inperfektuaren zati txiki bat xuxurlatu beste asmorik ez dute eta, egoera aldakorra denez, presoen izenak isilpean gordetzen dituzte. Dokumentalaren grabazioa eta muntaia amaitzen dutenean emango dituztela argitu dute, orain egiteak beren egoeran eragin lezakeelako. Filmaren prestaketa abiadura onean doa eta irailerako prest izango dutela diote. Aurtengo Zinemaldira aurkezteko asmoarekin, presoen gizatiartzean ekarpena egin nahi dute eta horregatik gaiarekiko hurbil eta bereziki urrun sentitzen direnengana iritsi nahi dute. “Lortu nahiko genukeena da ikusi dezatela preso horiek ere pertsonak direla eta badaukatela atzean sufrimendu istorio bat”, dio Martinezek. Enpatia lortzea da azken finean bost zuzendarien helburua: “Denok daukagu Euskal Herrian lagun bat, ezagun bat edo ezagun baten ezaguna, preso dagoena edo preso dagoen baten alaba edo lehengusua dena; jende horien larruan jartzea da kontua”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko otsailaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Wilt: Esan gezurrak besteak sinesteko Wilt panpina puzgarriaren hilketa antzezlana aurkeztu berri du Ados Teatroak. Urtarrilaren 15ean Errenterian estreinatu ostean, hurrengo hilabeteetan Euskal Herri osoa zeharkatuko dute, oholtzatik oholtzara, umore eroa hizpide

KATTALIN BARBER

BB

ATZUETAN gezurra esatea besterik ez dago besteek sinesteko; zenbait egoerei aurre egiteko irtenbide bakarra da, ez dago beste erremediorik. Henry Wilt, antzezlanaren protagonista, arazo sinestezin baten aurrean aurkituko da, eta poliziak argibideak eskatzen dizkionean zintzo jokatu baino argi ikusiko du askoz errazagoa eta eraginkorragoa dela gezurra esatea. Izan ere, Wiltek ez du beste konponbiderik bilatzen egoerari aurre egiteko. “Wilt egia kontatzen saiatzen da, baina zuzen jokatzen duenean polizia Wilten berezko egia baino trama nahasi eta korapilodun batean sartuko da”, adierazi du antzezlanaren zuzendaria den Garbi Losadak. Itaunketan zehar Wilt konturatuko da askoz errazagoa dela gezurra esatea egia baino. Henry Wilt itxaropena galdutako irakaslea da. Ez da zoriontsu, ez bere lanean ezta bere emaztearekin ere. Baina Wiltek ihesbide bitxia du: emaztea hiltzeko eta gorpua desagerrarazteko modu anitz asmatzeari ekiten dio. Bere denbora-pasa inuzentea dirudi, baina, zenbait gorabehera medio, estualdian ikusiko du bere burua. Wiltek bere emaztea benetan hiltzeko plana abiarazten du eta panpina puzgarri batekin entseatzen du hilketa. Zoritxarrez, panpina eraikitzen ari diren zimendu batzuetara botatzen duenean, lekuko batzuek ikusiko dute eta atxilotu egingo dute, emaztea hiltzea leporatuta. Izan ere, Wiltek ezin du frogatu porlan tona azpian dagoena ez dela bere emaztearen gorpua, panpin puzgarria baizik. Poliziak ez du bere bertsioa aintzat hartzen eta Wiltek argi ikusiko du sinesteko duen aukera bakarra gezurra esatea dela: “Wilten egia sinesgaitza bada ere, benetako egia da. Poliziak bere korapilo nahasia asmatzea nahia-

‘Wilt’ antzezlana egiten duen ‘troupe’ guztia

go du”, nabarmendu du Garbi Losadak. Gogoetarik badago Wilt panpina puzgarriaren hilketaren gibelean, baina oroz gain ikuskizuna teatroa da, “arina, bizia eta dinamikoa”. Umore eroa eta egoera surrealistak taularatuko dituzte, baina hausnarketari bide utziz. Eszenografiak, argiak eta musikak bat eginen dute oholtza gainean. Komedia komikoa denez, erritmoa arina izango da, denboran zein espazioan trantsiziorik gabe jauzi egitea ahalbidetuko duena. “Gutxi gora-behera 48 ordutan jazotzen da guztia, eta flahsback-ak maiz erabili ditugu kontaketa dinamikoagoa izateko”, azaldu du Garbi Losadak. Hiru plano tartekatuko dira antzezlanean, eta bat eginen dute obrak hala eskatzen duenean. Alde batetik, eszenografia bera, oso aldakorra izanen dena; argiak zehaztutako espazio ez errealista, poliziaren itaunketa jasoko duena; eta, azkenik, irudizko eta ametsezko planoa, protagonistaren buruko ideien joan etorriak islatuko dituena. “Antzerkiaren giltza testua bera da, tonu errealista bat darabil eta pertsonaien arteko dialogoak izugarriak dira”, aitortu du Losadak. HAMAIKA PERTSONAIA Antzezlanean sei aktore

badaude ere, orotara 20 bat pertsonaia desberdin antzeztuko dituzte guztien artean. Izan ere, protagonistez gain, hamaika pertsonaia agertuko dira oholtza gainean: ikasleak, lesbianak, aberatsak, behartsuak, etxeko andreak.... “Pertsonaia nagusiez gain, beste pertsonaia txiki asko daude, eta haien bidez hizkuntzari garrantzia eman nahi izan diogu”, adierazi du Losadak. Horrela, pertsonaia bakoitzak bere hizkera erabiliko du: “Batzuk zuka, beste batzuk bizkaie-

raz..., bakoitzak bere esamoldeekin eta umorea egitea errazten duenarekin ibiliko dira”.

UDAZKENEAN, GAZTELANIAZ Tom Sharpe ospetsuaren obra euskarara egokitu du Ados teatroak, eta maiatza bitartean Wilt panpina puzgarriaren hilketa antzezlanaren emanaldiak izango dituzte astebururo. Udazkenean, berriz, gaztelaniazko egokitzapena egiteko asmoa agertu du Garbi Losadak: “Aurrerago, euskarazko bira amaitu ostean, gaztelaniazkoarekin hasi nahi dugu”.

Lehenengo aldiz taularatuko dute Tom Sharpen lan bat, eta gainera euskaraz. XX. mendeko liburu anker eta komikoenetakoa da Wilt. 1976. urtean kaleratu zuen Sharpek eta geroztik 22 hizkuntzetara itzuli dute eta hamar milioi kopia baino gehiago saldu ditu. “Literatura unibertsalaren erreferente da Sharpe; tonu kritikoz egindako komedia egin nahi genuen eta Wilt liburuan aukera paregabea ikusi genuen”, azaldu du Losadak. Mikel Laskurainek, Miren Gojenolak, Aitziber Garmendiak, Isidoro Fernandezek, Koldo Losadak eta Fernando Ruizek emango diote bizitza abentura ero honi. Oholtzatik oholtzara ikusi ahal izan ditugun aktoreak denak. Garbi Losadak Jose Maria Vitoriarekin batera egokitu du eleberria; euskaratzea, aldiz, Dorleta Urretabizkaiaren lana izan da.


Larunbata, 2012ko otsailaren 11

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

VILLABONA

II

AZKO esperientzia ona izan zela baliatuta, bigarrenez antolatu dute U-morez. “Ez genekien zein erantzun izango zuten hitzaldiek, gaiak berak duda asko sortzen du”, azaldu digu Nere Erkiaga jardunaldien antolatzaile eta Bertsozale Elkarteko genero taldeko kideak. Azkenean, baina, uste baino jende gehiago erakarri zuen ekimenak 2011n, gizon nahiz emakume, eta gustura irten ziren. Iazko erantzuna ikusita, aurten, bigarrenez dator U-morez. Hainbat esparrutan dabiltzan lau pertsona gonbidatu dituzte, hitzaldi banaren bidez genero ikuspegia nola lantzen duten erakutsi eta hausnarketarako bidea zabaltzeko. “Bertsolaritzan gizon eta emakumeen arteko harremanak hobetu eta, estereotipo klasikoetatik libre, izan nahi dena izateko” horretan lagundu nahi du U-morez ekimenak, Erkiagak dioenez. Villabonako Subijana Etxean (Bertsozale Elkartearen egoitzan) izango dira jardunaldiak, bi ostegunetan. Lehenengo egunean, otsailaren 16an, Mari Luz Esteban antropologoak euskal kultura feminismotik aztertzerakoan ikusitakoak laburbilduko ditu. Ondoren, Ander Izagirre kazetari eta bidaiaria izango da protagonista, feminismoaren begirada kritikoa bere lanean aplikatzeaz jardungo da. Otsailaren 23an, Mikel Otxotorena On:Giz elkarteko kideak gizontasun klasikoaren azterketa egingo du, estereotipoak azaleratzeko, iragarkiak eta zinemako lanak oinarri hartuta. Maddi Oihenart kantariak ere hitz egingo du, taulagaineko ibilbide luzean ikasitakoaz. “Generoa ez da bertsolaritzan asko landu dugun gaia eta zer ikasi asko daukagu beste alorretatik”, dio Erkiagak. “Alde bitara jo dugu. Batetik feminismoaren bidez hainbat arlotan egindako azterketa kritikoak dakartzagu, Mikel Otxotorena eta Mari Luz Estebanekin eta, bestetik, genero ikuspegiaren inguruan izandako esperientzia pertsonalak, Maddi Oihenart eta Ander Izagirrerekin”. Lau gonbidatuek, berez, ez daukate bertsoarekin loturarik. Nere Erkiagaren esanetan, “beste alorretatik zer ikasia dugula ikusi eta elikatze fase bezala irudikatu dugu, eta etorkizunean bertsolaritzan bertan sortutako esperientzia eta hausnarketak zabaltzeko gunea izango dira jardunaldiok”. Beraz, asmoa, emakumezkoa kontuan hartuko duen jarduna bertsolaritzara ekartzeko, besteengandik ikastea da. Bertsoa eta feminismoa uztartzea da jardunaldien helburua, baina prozesu hori alaitasuna galdu gabe egin nahi dute Bertsozale Elkarteko genero taldekoek, hortik logotipo irribarretsua eta izena, U-morez, kolore morea eta umorea batzen dituena: “ikuspegi kritikoa barneratzeko bidea irribarre han-

di batekin bete nahi dugu, akatsak onartu eta elkar zainduaz”.

Bertsotan ere emakumeak ikusgai U-morez jardunaldiak egingo ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, otsailaren 16an eta 23an. Emakumezkoak esparru guztietan kontuan hartzeaz gogoeta bultzatuko dute, gero bertsoaren munduan txertatzeko asmoz

Hala ere, Erkiagak ohartarazten du: “genero ikuspegia txertatzeko ez dago manualik”. Beraz, ikuspegi hori ahalik eta gehien zabaldu nahi dute, “hausnarketak eta esperientzia trukeak zenbat eta gehiago izan, begiak irekitzeko aukera gehiago sortuko dira”. Badakite ikasi nahi eduenak ez duela ikasiko eta bertsoaren munduan, gizarteko gainerako alorretan bezala, emakumeek jasan behar dituzten desabantailak ikusiko ez dituen jende multzoa hor egongo dela; nolanahi ere, ahalik eta partaide gehiagorengana heldu nahi dira, “gero bakoitzak bere esparruan txertatu dezala ikasitakoa, esaterako gai jartzaileek gaiak ipintzeko orduan, bertsolariek nork bere sorkuntzan...”, dio Erkiagak. Izan ere, bertso munduak duen aniztasun guztiari zuzenduta daude U-morez jardunaldiak, bertsolarientzat ez ezik bertsoaren inguruan mugitzen diren gainerakoentzat ere bada. “Oraindik estereotipo eta erresistentzia handiak daude gai honetan. Denok dugu zer ikasia, gizartearen isla gara eta dramarik gabe baina autokonplazentziarik gabe, maila guztietan badugu zertan hobetu”, azpimarratu du Nere Erkiagak.

EHBEREN GENERO TALDEA Seikote batek osatzen du taldea: Ixiar Eizagirre eta Nere Erkiaga dira taldeko eragileak eta, gainerako laurak, borondatez dabiltzan Jon Artano, Onintza Enbeita, Jokin Labaien eta Aitzol Barandiaran dira. Genero taldearen ardura da, besteak beste, sexuen arteko aldeak eta estereotipoak gainditzeko hausnarketa bideratzea eta genero ikuspegia aplikatzen laguntzea. Iaztik, U-morez jardunaldiak antolatzea ere sartzen da erronka horretan.

DABI PIEDRA

Maddi Oihenart kantariak ere taulagaineko ibilbide luzean ikasitakoaz hitz egingo du jardunaldiotan. BERTSOZALE ELKARTEA

Iaz arrakasta itzela izan zuten jardunaldiek; bertsoa eta feminismoa uztartzea da ekimenaren helburua. BERTSOTZALE ELKARTEA


08 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko otsailaren 11

azkena

Arkeologia aitzurrarekin JALGI HADI DANTZARA

Lursailak lantzean, arkeologia ere egiten zuen Ramon Abregok Lizarrerian. Agiri zaharrak jarraituz, pieza zeltak, erromatarrak eta Erdi Arokoak atera zituen

Nik ez dakit dantzan

BB P AT X I L A B O R D A L A R R E A

N N

IK ez dakit dantzan”, “nik ez dut belarri onik”... Horrelakoak entzutean, nik galdetuko nuke zer den dantzan egitea, zer den belarria ona izatea, eta seguraski erantzun berak pista aunitz emanen liguke jakiteko benetan zer esan nahi dugun esaldi biribil horien atzetik. Hainbat herritara joaten ginelarik eta bertako zaharrek euskaldun oguzpen nabariaz euskeraz ez zekitela erantzuten zigutelarik, benetan esan nahi ziguten ez zutela menperatzen ETBn erabiltzen zen euskera bera (seguru naiz ulertzen zutela esaten zuten baino askoz gehiago, baina tira). Hau da, finean guztia bilakatzen da erabiltzen ditugun ereduen inguruko eztabaida bat.

Azken 70 urteetan, dantza taldeen sorrerarekin batera, dantzaren ereduak zeharo aldatu dira. Dantzak gorde eta hedatzeko asmoz, eszenatokietara eraman genituen eta hortarako balleteko dantzakera eta arauak gureganatu genituen gure dantza unibertsalagoa egiteko asmoz: koreografia itxi bateratzaileak, airean saltoka, oin puntetan dantzan... Testuinguru honetan, “ nik ez dakit dantzan” horrek zer esan nahi du? “Ni ez naiz gai dantzari trebe horiek ematen dituzten jauziak eta piruetak emateko”. Baina, hori al da dantzan egiteko eredu bakarra? Denok egin dugu dantzan taberna ilun batean gaueko ordu txikietan, edo herriko festetan, edo eta rantxeraren bat lehengusinaren ezkontzan... Eta hori ez al da dantzan egitea? Pasa den mendean sortutako eredu balletizatu eta akademizatuak kontutan hartzen baditugu, inor gutxik daki dantzan. Aldiz, tradizioz jaso dugun dantzakera berreskuratuko bagenu (lur gainean dantzatu, gorputza osoa erabili, musikarekin bat egin, askatasuna, inprobisazioa, jokua, harremana zentzu zabalean…) ni neu ausartuko nintzateke guztiok dantzariak garela esatera. Horregatik, beste gauzen artean, sortu genuen Aiko taldea, aintzinako ereduak berreskuratu daitezkeela uste dugulako, eta ez zaharrak izateagatik, baizik eta gure gaur egungo beharretarako oso egokiak direlako: ergonomikoa, ekonomikoa, ludikoa, dibertigarria, errazetik zailenera mailakatzeko modukoa, guztiontzako, demokratikoagoa… Dantza, ikuskizuna ez ezik, zerbait gehiago ere izan da eta da, guretzat bederen: norbere buruarekin dantzan egitea, dantzatzeko plazer hutsa esperimentatzea, eta dantza lagunekin, gure artean zerbait konpartitzen, sortzen egitea… hizkuntzarekin egiten dugun bezala. Finean dantza hizkuntza bat da, oso ederra, osasungarria, subersiboa, aldarrikatzailea eta oso dibertigarria den hizkuntza.

www.aikotaldea.com

ATZUETAN nahigabe aurkitzen zituen harlauza zeltak, errotarri erromatarrak edo Erdi Aroko hilarriak, lurra traktorearekin edo aitzurrarekin iraultzen ari zela. Baina beste askotan, liburu zaharrak aztertu ondoren deskubritzen zituen monasterio, baseliza, zubi eta kanalen hondakinak. Hala ere, Erdi Aroko erromesen ospitale bat edo jauntxo feudal baten ubidearen arrastoak nola aurkitu zituen galdetzen diotenean, Ramon Abregok, 80 urte, eskua airean astintzen du garrantzia kentzeko: “Hori betidanik egon da hor!”. Eskola hamalau urterekin utzi zuen baina historia liburuak ez ditu sekula baztertu. Erromatarrek txunditu zuten, herriak, bideak eta ingeniaritza lanak nola egiten zituzten. “Eta nekazaria naizenez, lurra nola lantzen zuten ikasi nuen arreta handiz. Golde mota asko zeuzkaten, sega mekaniko bat ere bai, oso teknika aurreratuak. Ia atzo arte, makinak sartu ziren arte, erromatarren teknologiarekin egin dugu lan hemen”. Iguzkitza herriaren kanpoaldean sail zabala dauka Abregok, Erdi Aroko Velaz de Medrano jauntxoen gazteluaren ondoan. Lubeta batean, sastrakak eskuz kentzen ditu eta harrizko sarkofago bat uzten du agerian: “Hilobiak aurkitu nituen hemen, espero bezala”, dio. “Lurra goldatzen hasi nintzenean, harlauza pila bat azaldu zen, eta azpian hezurrak. Erdi Aroko hilobiak ziren, kristauenak, mendebaldera begira zeudelako. Nire semeek berriz tapatu dituzte, lurra lantzeko traba egiten zigutelako, baina oraindik ere badago bat edo beste bistan”. Nola jakin zuen hantxe topatuko zituela? “Irakurrita neukan gazteluak bazuela ermita bat inguru honetan eta litekeena zen hilerri bat ere alboan izatea”. Iguzkitzako gaztelua XII. mendean eraiki zuten Medranotarrek, Nafarroako erregeak aginduta, Lizarra babesteko. Familia noble horren eta bere gazteluaren historia ondo ikasi ondoren, Lizarrerian dagoen Erdi Aroko obrarik deigarrienetako eta ezezagunenetako bat deskubritu zuen Abregok.

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

Iguzkitzako etxe askotan, mendian jasotako harlauzak erabili zituzten hormak altxatzeko. Eta harri haietan zizelkatutako kanal baten arrastoa antzeman zitekeen. Pieza horiek puzzle bat osatzen zutela konturatu zen Abrego: Velaz de Medranotarrek egindako ubidearen puskak ziren, Jurramendiko iturrietatik gazteluraino ura ekartzeko obrarenak. Ramonek kanalaren bidea jarraitu zuen basoan gora, eta Santos eta Florentino lagunekin, berrogeita hamar pieza inguru atera zituen lurpetik: “Baina askoz ere gehiago egongo dira azpian, ubidea hiru kilometro-

Abregok eskua airean astintzen du aurkikuntzei garrantzia kentzeko: “Hori betidanik egon da hor!”

koa zelako. Nafarroako oso herri gutxitan izango zuten horrelako obra handi bat garai hartan”. Kanalak, aldi berean, erromesen ospitale bat deskubritzen lagundu zion: “Maltako Ordenarenak izan ziren lurretatik pasatzen zen ubidea. Banekien Santiago Bidearen ertzean ospitale txiki bat eraiki zuela ordena hark eta Medranotarren ura hartzeko eskubidea zutela. Nire etxetik gertu harri zahar pilo bat dago, ardi korrale moduan erabili zutena, baina lekuak Ospitaleko Aldapa du izena eta ubidea ondo-ondotik pasatzen da. Berdea eta botilan: piperminta!”. Arkeologoek Ramonen aurkikuntza baieztatu zuten: artegi hura Erdi Aroko ospitalearen arrastoa zen. Etxera bueltan, Ramonek urrutiko paraje bat seinalatzen du: “Hantxe dago Santa Gemako eremua. XII. mendean baseliza bat eraiki zuten eta harri batzuk topatu nituen han… Baina hori beste egun baterako kontua da”.


Ortzadar 11/02/2012