Page 1

ortzadar Larunbata, 2013ko azaroaren 9a. 329 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak ‘EUSKARA JENDEA’ “Hizkuntzaren historia bere hiztunena da ezinbestez”, diote dokumentalen egileek -- 4-5. orrialdeak --

AUZOLANIK EZ ‘BADA’... Elkartasunak ahalbidetu du Bada Teatroaren azken ikuskizuna: ‘Traganarru’ -- 2. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko azaroaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

AZPEITIA

“Auzolana eta elkartasuna gabe ez legoke ‘Traganarru’rik” Bidaia surrealista iraganera, kirolari moderno baten begietatik. Mende bat atzera eginez, gertakari tragiko batera hurbilduko gaitu

Bada Teatroaren azken antzezlanak. Gaur bertan estreinatuko da ikuskizuna, Azpeitiko Antzerki Topaketeten baitan Traganarru deitu diote antzezlanari. “Euskal mitologiaren irelu bat da”, dio Muguruzak. Traganarru “itsasoari lotuta agertzen da, eta esan daiteke lehorrean dabilen eate ireluaren parekoa dela, hau da, itsasoan gertatzen diren hondamendien irelua, arrantzaleen etsaia. Haize-zurrunbiloari esaten zaio oraindik ere zenbait lekuetan. Olatuek ere, kostaldearen aurka lehertzen direnean, zurrunbilodinamika bat sortzen dute, askotan surflaria bertan harrapatzen duena”. Elementu hauek izango dira bidaia surrealista honen hasiera, eta, agian, amaiera ere bai.

AINHOA LORES

11

912. urteko galerna hilgarria Euskal Herrian. Ehunka marinel hil zituen gertakari tragikoa eta bodyboarder bat. Kirolari modernoak, istripuz, mende bat atzera egiterakoan biziko duena taularatuko du Bada Teatroak Traganarru antzezkizunaren bitartez. “Euskal Herrian izan diren aldaketa sakonenetariko baten lehen harria edo garai emankor baten azken ur-tanta izan zen, eta horrek erakartzen ninduen; bi mundu, modernoa eta tradizionala, indar betean elkarbizitzen ziren, konpetentzia gogorrean”, azaldu du Urki Muguruzak, lan honetako zuzendari eta gidoilariak. Albaolak, itsas ondarearen berreskurapenean lan egiten duen elkarteak, galernaren mendeurren ekitaldietara gonbidatu zuen Muguruza, itsas nabigazio bat eginez eta Bermeon hiru egun igaroz. “Ospakizunetan parte hartu, txalupa tradizionaletan ibili eta historiari buruzko azalpen ugari jaso nituen. Jadanik banekien zeri buruz idatzi edo non kokatu nire proiektua. Argi nuen baita, naiz eta garai tragikoak izan, umoretik landu nahi nuela, antzezlana ondo pasatzeko egiten nuela eta ikusleriak ere ondo baino hobeto pasatu nahi eta behar zuela”, ziurtatu du antzerkigileak. Bodyboardaren berezitasunaz, bestalde, horrela mintzatu da Muguruza: “Zu zeu zeure buruarekin lehiatzen zara, eta itsasoarekin ere bai. Ez da taldekako kirol bat; zu, zure taula eta ingurunea, besterik ez. Eta pertsonaia xelebre samar ugari ere eman ditu kirol honek: adibidez, gurea, Winguru”. Traganarruko zuzendariak gaia aukeratuta zuen beraz, baina, “nola kontatu gertaera historiko bat askatasunez baina funtsa errespetatuz? Noren bitartez? Zein begiekin begiratu?”.

EROSOTASUNIK EZ Bada Teatrokoek Zarautzen egin

Zazpi aktore gazte eta euskaldun, zuzeneko musika eta ordu luzetxoko “dibertsioa” dakartza Bada Teatroak. EKHIÑE MUGURUZA Hasieran, Muguruzak bere “imajinarioan” saiatu zen marrazten garai hartako jendea. “Pentsatu nuen neuk asmatutakoen eta benetan existitu zirenetako baten artean zein harreman izan zezaketen. Juan Miguel Orkolaga zen pertsonaia historiko hau, meteorologoa, astronomian aditua eta elizkoia”, aipatu du. Istorioari ekiteko osagai guztiak bazituen jada gidoilariak. “Elkarren ondoan jarri eta jostea” besterik ez zen falta. “Urtebete eman nuen gutxi gorabehera zazpi jokalarirentzako idazten. Nahiz eta jakin gero eta aktore gehiago, orduan eta lan handiagoa eskatuko zuela muntaketak. Iñigo Azpitarte, Iker Etxarri, Jon Ander Alonso, Erika Olaizola, Gurutze Eizmendi, Inazio Tolosa eta Iñaki Santos aukeratu zituen “jokalari” gisa; orain umore absurdoa, surrealista eta tragikoa publikoari helaraziko dioten aktoreak, alegia.

dituzte entseguak. Aktore guztiak inguruko herrietakoak dira; Donostia, Azpeitia, Zumaia... “Sekulako lana, inplikazioa, gogoa eta maitasuna” ari dira erakusten proiektuarekiko. “Ez ditugu antzerki-talde kontsagratu batek izan ditzakeen erosotasunak, ez ditugulako entseguak kobratzen, gaur egun inork ez duelako denbora soberan, denok dugulako bizitza bat entsegu-lokaletik kanpo, ardurak... ez da batere erraza eta bihotzez eskertzekoa da hauen ahalegina”, azpimarratu du Muguruzak. Honekin batera, “atrezzoan, jantzitegian eta diseinu grafikoan ere, auzolana eta elkartasuna dago emaitzaren oinarrian eta hauek gabe ez legoke Traganarrurik”, gaineratu du. Antzezlana ikusteko lehen aukera gaur bertan izango da, Azpeitiko Antzerki Topaketak direla bide. Horren ostean, ahalik eta emanaldi gehien eskaintzea izango da euren helburua, “antzerki programatzaileek hala nahi badute behintzat”. Jendeaurrea aukera hau ez galtzera animatu du Muguruzak. “Antzezlan originala, euskara hutsean sortua eta proposamen ausarta delako. Gazteak gara eta krisi garaian sortu dugu, barren-barrenetik. Zer gehiago behar du lan batek, antzerkiaren labirintoan, arrastoa uzteko?”, bukatu du.


Larunbata, 2013ko azaroaren 9a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Apustu orokor bat TITULUA: ‘EULI-GIRO’

EGILEA: UXUE ALBERDI

·

ARGITALETXEA: SUSA

ARITZ GALARRAGA

AA

LDAKETA nabarmengarriak igarri uste ditut Uxue Alberdiren lehen ipuin liburu Aulki bat elurretan hartatik (Elkar, 2007) berriki argitaratu duen bigarren Euli-giro honetara. Lehenik eta behin, ez estriktoki literarioak, nahiz inzidentzia zuzena duten halaber literatur emaitzan. Estreinako ipuin sortak idazle gazteentzako VIII. Igartza Saria irabazi bazuen –eta, ondorioz, denbora erosteko diru bat, baina era berean idazketa epe mugatua–, atera berriak ez omen du izan gisa bereko pribilegio-hersturarik –ipuinak idatzi ahala joan omen da sorta osatzen, elkarrizketa batean irakurri ahal izan dugunez–. Sariketa ko-antolatzen duen argitaletxearekin atera ordez, gainera, bestelako babesa hartu dute Alberdiren ipuinek oraingoan.

Baina guztietan inportanteenak dira, esan gabe doa, literaturari hertsiki lotutako aldaketak. 2007. urrun hartan, Aulki bat elurretan iruzkintzea egokitu zitzaidanean, bi kontakizun mota desberdindu nizkion: batetik, akzio huts-hutsa baino, narrazioaren alde plastikoa, alde formala nabarmentzen zutenak zeuden, irudi eta deskribapen oparoek lagundurikoak; eta beste-

tik, ipuin narratiboagoak aurkitu ahal genituen, aurreko taldekoengandik bereiz, istorioari ematen ziotenak protagonismoa, formari hainbeste erreparatu gabe. Euli-giro honetan bietatik zer bide garatu den esan beharko bagenu, zalantzarik gabe Alberdik bigarrenetik jotzea erabaki duela esango genuke; erabaki interesgarria, nire uste makalean. Izan ere, eta nahiz eta errealismo magikoa eta surrealismoa aipatu izan diren liburuari buruzko prentsa-testuetan –tira, Arregitarrak eta Brinkola ere aipatu izan dira–, ipuin erabat errealistak begitandu zaizkit niri; euliek baserri bat hamarnaka, ehunka, milaka hartzeak ukitu fantastiko bat izan dezakeen arren; senarraren heriotza gainditu ez duen emakume baten animalizazio prozesua gorabehera. Iluntasun tanta batekin hemen, nahasmendu puntu batekin han. Eta bereziki kitzikagarria iruditu zait ipuin batzuek lortzen duten giro inkietante hori, liburua irekitzen duenak, esate batera, edota Kamera estenopeikoa izenekoak. Pena daukat giro hori liburu osoan zabaldu ez izana edo, azken buruan, zabaltzea erdietsi ez izana. Beste liburu batez ari-

SALDUENAK

Fikzioa

Ukitu fantastiko bat izan dezakeen arren, ipuin erabat errealistak begitandu zaizkit (...); iluntasun tanta batekin hemen, nahasmendu puntu batekin han

ko ginateke hitz egiten orduan, oso kontuan hartzekoa, segur aski. Alde horretatik, bildumako alerik aipagarrienak egin zaizkit Opariak edota Dena ez dago gure esku bezalako ipuinak, giro onbera eta laino bat planteatzeaz urruti, zikinkeria, lokatza, azken batean ur-uherra azaleratzen dutenak, dela familia tradizional eta ezin korrektoago baten testuinguruan, dela bikote baten haur bilaketa erabat obsesiboan. Eta berriz diot domaia dela egiteko modu hori liburua osatzen duten bederatzi ipuinetara zabalduta ezin ikustea; eta batez ere ipuin pare batek, bildumaren erdi aldera, bereziki besteen artean hain nabarmen desentonatzea. Horiek horrela, ordea, iruditzen zait apustu bat egin duela Uxue Alberdik. Apustu orokor bat, aldaketa batzuk edo, nahiago bada, erabaki hartze batzuk inplikatu dituena eta, noski, ondorioz, emaitza batzuk. Esan dezagun emaitza literarioa ez dela izan bete-betea, ipuin txukunak konbinatzen dituela zuzen batzuekin, nahiz gaizki ematen duten pare batekin. Baina apustu gisa eskergarria iruditu zaidala, besteren gainetik, Euli-giro ipuin liburua.

Ez Fikzioa

1. Euli-giro

4. Adiskide bat nuen

1. Hiztunpolisa

4. Eguberria

Uxue Alberdi. Susa.

Joxean Agirre. Elkar.

Jon Sarasua. Pamiela.

Juan Kruz Igerabide/Elena Odriozola. Nerea.

2. Arma, tiro, bammm!

5. De rerum natura 5

2. Preso nago

Joan Mari Irigoien. Elkar.

‘Zaldieroa’. Susa.

Mikel Orbegozo. Ataramiñe kultur elkartea.

5. Bagoaz, hamaika arrazoi ditugulako!

3. Egia esan

6. Parisen bizi naiz

3. Aiztoa eta arkatza

Peru Magdalena. Elkar.

Koldo Izagirre. Susa.

Irati Jimenez. Txalaparta.

Independentistak sarea/Ideien faktoria.

6. Batzarra, gure gobernua Pablo Sastre. Elkar.

LIBURU DENDAK: Elkar (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA

POESIA

‘Kattalin’

‘Parisen bizi naiz’

Toti Martínez de Lezea. Rosseta Testu Zerbitzuak (itzul.). Erein. 496 orr. 11,50 euro.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Euli bat dut bihotzean’

Koldo Izagirre. Susa. 17 euro.

Leire Bilbao. Maite Gurrutxaga (ilus.). Elkar. 79 orr. 12,30 euro.

Mendi sakratuan jaiotako ‘sorgina’

Hiriaren porrota, poesiak epaitua

Desberdin sentitzen direnentzat

Katalina Goienakoa, emakume sendalarien alaba eta biloba, Arrazolako herritxotik Durangora joan da, emagin lanbidea ikastera. Anboto, mendi sakratuaren magalean jaioa, sineste paganoetan hazia izan da. Durangoko herrian beste bizimodu bat topatuko du, merezi ez duen batez maiteminduko da, eta durangarrak deitu ohi diren sorgintzat salatuen kontrako auzian –emaginak eta belarketariak gehienak– nahasturik aurkituko da nobela honen protagonista adoretsua.

“... Parisen bizi naizelako/ promenatzen naiz sena doan bezain nagi/mirabeau zubi guztietarik/hiriaren galanta miretsiz turistei esaten diedala/badakizue non zaudeten?”. Hiria da liburu honen ardatz nagusia: aldirietako batek begiratua eta epaitua. Maila urbanoan eta sinbolikoan, pertsonalean eta kolektiboan, historikoan eta literarioan eta linguistikoan… eraikitako begiratua da Izagirrerena. Liburuan elkartzen dira urbearen porrota, krisi politikoa eta poetaren heldutasuna.

Gorka arraro sentitzen da. Kafkaren ‘Metamorfosia’ liburuan bezala, ezberdin jaiki da gaur. Izan ere, gauean euli bihurtu dela pentsatzen du. Asmatuko al du bere eulibizitza berrian? Inork erreparatuko al du beragan? Nola mugituko da? Zer pentsatuko du bere familiak? Errealitatearen eta fantasiaren arteko ertzean jolastuz, ipuin arin eta dibertigarri bat idatzi du Leire Bilbaok, Maite Gurrutxagaren irudi ederrek lagunduta, desberdin sentitzen diren haurrei buruz.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: ‘Euskara jendea’ Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko azaroaren 9a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

Euskal eleaz ‘Euskara jendea’ dokumentalen lehen emanaldietako harrera ona ikusita, beste esparru batzuetan ere lekua egin nahi du euskararen eta euskal hiztun komunitatearen historia ezagutzera eman nahi duen dibulgazio lan honek JULENE LARRAÑAGA “Hizkuntza baten historia bere hiztunena da ezinbestez”, arrazoitzen du Lutxo Egiak, egitasmo honetan gidoilari gisa aritu denak. EUSKARA JENDEA

Hizkuntzaren

jatorria baino,

H H

IRU urtez lanean jardun du Bilboko Zenbat Gara eta Ibaizabal-Mendebalde kultur elkarteetako hainbat kidek osatutako lan taldeak Euskara jendea dokumental sorta gauzatzen. Egindako lanak eman du bere fruitua azkenean eta, emaitza esku artean, pozik da Lutxo Egia, proiektu honetan gidoilari lanetan aritu dena: “Proiektua oraindik ez da bukatu, orain dator fase erabakiorrena, jendearen aurrean emaitza erakutsi eta iritziak jasotzea”, dio zuhurtziaz Egiak. Dokumental bilduma honen lehen emanaldiak eman dituzte dagoeneko Euskal Herriko hiriburetan eta emanaldi gehiago ere izango dira aurrera begira. Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen Euskara jendea: Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza liburua izan du abiapuntu dokumental sorta honek. 2006an Pamiela etxeak argitaraturiko lan honetan, euskal hizkuntzak eta kulturak izan duten ibilbide historikoa eta munduan duten presentzia aztertu zuen Xamarrek era didaktiko eta ulerterrazean. Testuak arrakasta handia lortu zuen Euskal Herrian eta, gaztelaniara itzulitako bertsioari esker, baita Hego Ameriketako diasporan ere. Hori dela-eta, beste urrats bat ematea erabaki zuen liburuaren egileak: hala, Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara kultur elkarteetako kideekin harremanetan jarri eta Euskara jendea dokumentala gauzatzeko lehen ideiak sortzen hasi ziren. 2010eko neguan, proiektua gorpuzten hasi zirenetik, lan taldea ugalduz joan da etengabe. Euskara jendea proiektua gidatu duen lan-talde finkoa Xamarrek (ideia originala eta gidoia), Mikel Arredondok (produkzioa), Lutxo Egiak (gidoia), Adur Larreak (grafismoa eta post-produkzioa), Hibai Castrok (argazkilaritza eta errealizazioa), Lon Fernandezek (soinua) eta Maria Uriartek (off ahotsa) osatu badute ere, beste asko ere badira egitasmo hau posible egin dutenak: “Kolaboratzaile, lagun eta ezagun askoren laguntza eduki dugu prozesu osoan, elkarlana izan baita egitasmo honen oinarri nagu-

honen b


Larunbata, 2013ko azaroaren 9a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

n helburua. egitasmo hone da a ze rt te az gakoak biziraupenaren

A SKARA JENDE oa girotzeko. EU ik or st hi i ra ga itzaren dira atal bako txikiez baliatu io az iz at am dr , grafismoez gain Ilustrazioez eta

sia”, onartu du Larreak. “Eskura eduki ditugun baliabide urriak izanda, oso lan duina egin dugula uste dut eta emaitzarekin oso pozik gaude”, gehitu du post-produkzio arduradunak.

narazi du Egiak. 45 minutuko sei atal dira guztira Euskara jendea dokumental bilduma osatzen dutenak: Historiaren atarian, Erromako Inperioan, Aniztasunaren bidean, Mugetan gaindi, Gerren arteko Pizkundean eta Mundua Osatzen. Azken honek euskara XXI. mendera bizirik heldu dela aintzat hartzen du, horixe baita proiektuaren funtsa: hizkuntzaren jatorria baino, honen biziraupenaren gakoak aztertzea.

MITXELENAREN HITZEN ILDOTIK “Egiazko miste-

rioa euskararen iraupena da, ez jatorria”, esan zuen behin Koldo Mitxelenak. Hain zuzen ere, tesi hori da dokumental sorta honen abiapuntua, Egiaren esanetan: “Zalantzarik gabe, euskararen jatorria misterio bat da: ez dakigu nondik datorren, ez noiz sortu zen, ez zaio seniderik ezagutzen... baina bere jatorriarena adituen ikergaia da gurea baino gehiago. Hizkuntza baten historia bere hiztunena da ezinbestez. Horregatik, Euskal Herriaren historia azaldu nahi bada, euskaraz mintzo den jendearen historia azaldu behar da. Xamarrek liburuan egin zuen bezala, hiztun komunitatearen historia kontatu nahi izan dugu: nola historian zehar euskal hizkuntz komunitatea eraldatzen eta egokitzen joan den, eta batez ere nola lortu duen bizirautea historia aurretik gaur egunerarte, beste hizkuntza batzuekin elkarbizitzen”, adierazi du Egiak. Horrela ba, eta Xamarren liburuan datozen ideietatik abiatuta, atalez atal euskal hiztun komunitatearen historia osatuz joan da lan-taldea. ELKARRI LOTUTAKO SEI ATAL Liburu bat oinarri

duen ikus-entzunezko lan bat izan arren, lengoaia batetik besterako jauzia “urrats naturala” izan dela aitortu du Egiak: “Xamarren liburuak euskararen historiari buruz dibulgazio mailan zegoen hutsunea bete zuen bere garaian, bada, hau ikus-entzunezko lengoaiara moldatzea zen hurrengo pausoa”, uste du. Formatuaren aukeraketan ez omen zuten zalantzarik eduki: “Ikus-entzunezkoa oso lengoaia potentea zela pentsatu genuen, eta bereziki dokumentalek ezagutza transmititzeko modu atsegina eskaintzen dutela ikusi genuen. Ez da zaila izan idatzizkotik ikus-entzunezkora egokitzea; agian, lana bera antolatzea izan da zailagoa, historia aurretik gaur egunera arte datozen istorioak antolatzea, alegia. Datu edo informazio zerrenda bat eman genezakeen, baina nahiago izan dugu atal bakoitzean errelatu bat sortzea”, jaki-

Ikus-entzunezko dohaina, dibulgazioaren mesedetan

E

uskara jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamielaren eskutik argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu. Euskararen historiari buruz dibulgazio mailan eta ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator dokumental sorta hau, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz, hain zuzen.

LAN-TALDE ZABALA Mendez mende bidea egiten duen historia hau kontatzeko kolaboratzaile sare zabala izan du lan-taldeak inguruan, tartean historialari, hizkuntzalari eta oro har kulturgileak: Joseba Agirreazkuenaga (historialaria); Amaia Aire (irakaslea eta kulturgilea); Peter Bakker (hizkuntzalaria); Belen Bengoetxea (arkeologoa); Jacques Blot (arkeologoa); Antonio Breschi (musikaria); Iñaki Camino (hizkuntzalaria); William Anthony Douglass (antropologoa); Miren Egaña Goya (hizkuntzalaria), Iratxe Esnaola (informatikaria eta .eus ekimenaren koordinatzailea); Diego Garate (arkeologoa); Joaquin Gorrotxategi (hizkuntzalaria); Jose Angel Irigaray (kulturgilea eta idazlea); Neskuts Izagirre (antropologoa); Jurgi Kintana (historialaria); Joseba Lakarra (hizkuntzalaria); Juan Jose Larrea (historialaria); Beñat Oihartzabal (hizkuntzalaria); Lourdes Otaegi (literatura irakaslea); Jon Sarasua (bertsolari eta idazlea); Elena Torregarai (historialaria) eta Mertxe Urteaga (arkeologoa).

Kolaboratzaile hauek izango dira ikus-entzuleak euskararen historiako bideetan barrena eramango dituztenak. Euren aportazioarekin batera, Euskal Herriko zein atzerriko txoko esanguratsuen irudiak, garai historiko bakoitza girotzeko dramatizazio txikiak, ilustrazio eta grafismo erakargarriak eta atal bakoitzerako egokitutako musika aurkituko dugu: Ruper Ordorika, Josu Zabala, Joseba Tapia, Gose, Audience, Mursego, etab. Dokumentaletako grabaketetan makina bat bitxikeria bizi izan ditu lan-taldeak, eta horie-

tako bat kontatu nahi izan du Larreak: “Baskoien dramatizazioa egin genuenean, baso batera joan ginen eszena bat grabatzera. Bertan hitzordua egina geneukan grabaketara ardiak ekartzekotan geratu zen artzain batekin, baina artzaina ez zen agertu. Azkenean, haur talde bat ardi larruekin mozorrotu behar izan genuen eszena grabatzeko. Dena den, emaitza txukun geratu da. Baliabide faltaren aurrean, imajinazioa oinarrizko elementua izan da, dudarik gabe”, kontatu du Larreak umoretsu. ASMO DIBULGATIBOA Orain, egileen helburua da emaitza ahalik eta jende kopuru handienera iristea. Euskal hiriburuetako estreinaldiak igarota, Bilboko Zinebi jaialdian eta Bidasoako Arkeologia Zinemaldian, Irunen, ere ikusgai egongo dira dokumentalak. Horrez gain, sei kapituluak DVD euskarrian kutxa batean kaleratuko dira aurki, Durangoko Azokara begira ere arrakasta izango duelakoan. Halaber, ETB-k sorta osorik emango du.

Egileen asmoa proiektu honek irautea da eta ez Euskara jendea produktu iragankor bat izatea. Hori horrela, bere eraginkortasuna asko zaindu dute eta, dokumentalez gain, material didaktikoa ere sortu dute: “Dokumentalak ahalik eta leku gehienetan erakustea da asmoa, baina helburu dibulgatibo bat ere badago honen guztiaren atzean; irakaskuntzan, euskaltegietan, unibertsitatean nahiz beste hainbat esparrutan ere bere lekutxoa eduki nahi baitu lan honek”, aitortu du Egiak. Bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi dokumentalek zazpi hizkuntzetan dakartzatela azpitituluak: ingelesa, frantsesa, gaztelania, katalana, portugesa, japoniera eta galesa. Azpitituluen alorrari garrantzi berezia eman zaio, Egiaren esanetan: “Euskal herritarrentzat ez ezik, Euskal Herrian bizi diren erdaldunentzat, diasporan bizi diren euskaldunentzat eta oro har hizkuntzen inguruan interesa duen ororentzat dokumentalok interesgarriak izan daitezkeela uste dugu. Hortaz, ahalegina egin beharko da emaitza atzerrian ere ezagutarazteko”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko azaroaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

GETARIA

PP

INTURA modu indartsua, librea da Bárbara Stammel (Söcking, Starnberg, Alemania, 1960) pintorearena. Euskal margogintza garaikidean ahots propioa garatu duen artistaren erretratuak biziak dira oso, eta erretratatuen begiradek ez dute inor axolagabe uzten. Lehen aldiz gazterik, 1983an iritsi zen Bárbara Stammel –John Huston Hollywoodera lehen aldiz legez, trenez– Euskal Herrira. Municheko Akademie der Bildenden Künste-n eta Bartzelonako Pau Gargallo Arte Ederretako Fakultatean ikasi ostean, 1995. urtetik bizitoki duen Getarian lan egiten du, etxe parean duen tailerrean, egunero. Ongi baino hobeto moldatu da bertara. Modu errazean hitz egiten du euskaraz Stammelek, eta inguruko galeria eta erakusketa aretoetan agertzen du haren pintura, baita Espainiako hainbat tokitan –ARCO azokan parte hartu du– zein nazioartean ere, eta bere lanek hainbat sari jaso dituzte. Besteak beste, Gasteizko Artiumen eta Burgosko CAB-en aurki dezakegu haren obra. Stammelen ibilbide artistikoan bi pertsonek jokatu dute funtsezko papera. Alde batetik, haren amak; sorkuntzaren munduaren inguruan beti bueltaka, interes berezia erakusten zuen musika, literatura eta antzerkiarekiko. Beste alde batetik, bere auzoko errementari zahar batek, zeinak laguntzaile gisa hartu zuen neska gaztea. Denborarekin, margogintza tailerrek, Munichen eta Bartzelonan egindako ikasketek, eta jada Euskal Herrian Artelekuk, garrantzi berezia izan zuten, azken honetan bertako jendea eta giro artistikoa ezagutu ahal izan zituenez. Olioz margotzen du Stammelek, haren pintura lanak astiro lehortzea gustuko baitu, eta pertsonalki gauzatzen ditu pinturak linazi-olio eta pigmentuekin. Margoen arteko nahasketak mihisean bertan gertatzen dira gehienetan, eta espatulekin zabaltzen ditu. Orokorrean pinturen hondoak ez ditu lantzen, lehen orbanetik garatzen da dena, aldi berean. Papera ere gustuko du euskarri gisa, lan bakoitzak material eta izaera partikularreko aurkezpena eskatzen baitio. Erretratua lantzen du bereziki, ikuslearekin segituan konektatzen duen generoa. Hainbat tamaina eta formatuko lanak gauzatzen baditu ere, Stammelen lan ezagunenek honako ezaugarriak agertzen dituzte: hondo neutroak, lehenlehen planuko erretratu frontalak, eta erretratatuaren psikologia modu bikainean harrapatzen duen pintzelkada azkar eta espresionista. Noizbehinka autoerretratuak ere gauzatu ditu, baina ez zaio praktika bereziki interesgarria iruditzen, nahiz eta hauen esanguraren gainean ere hausnartzen duen. Bisitaria zelatatua den zelataria bihurtzen da, ikusle ikusia, Stammelen erakusketetan –Los ojos

Potreta zelatariak Erretratu deserosoak, indartsu eta erakargarriak, gauzatzen ditu Bárbara Stammel pintore alemaniarrak. ‘Paperezko ilargiak’ izeneko bere azken erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan izan da ikusgai MIKEL ONANDIA

Pintzelkada azkar eta espresionistaz mamituak, Stammelen erretratuek islatzen duten begiradek ez dute inor axolagabe uzten. B. STAMMEL

que ves,… son los ojos que te miran, aipatzen du margolariak Machado gogora ekarriz–; izan ere, aurrez-aurreko potretak gauzatu ohi ditu, gutxitan perfilezkoak. Halaber, haren lanen gaiak ez dira zuzenean erretratatutako pertsonak, erretratatuen eta ikusleen arteko harremanak, eta azken hauei pinturaren bidez irekitzen zaizkion bideak baizik. Erretratuak ditugu, erretratuak izan barik. NORBAIT BEREZIA Pintura berri bat hasten due-

nean, Stammelek ez du serie bat buruan, lehen koadroa baizik, eta lan prozesua aurrera joan ahala sortzen doaz ideiak eta erlazionatutako piezak. Hala, pertsona jakin bati buruzko lan bat gauzatzean, berau norbait berezia bihurtzen da. Ez du erreferentzia jakinik, baina aldi berean asko dira eragiten dioten sortzaileak, Mikel Laboaren musikatik Frans Hals-en erretratu konplikatu bezain sinpleetaraino. Haatik, sorkuntza momentuan ez du bereziki ikuslearengan pentsatzen, nahi eta behar duelako pintatzen baitu, gero erakusketetan bera ere azken emaitzarekin askotan harritzen den arren. Pertsona errealak sarritan, eta beste batzuetan subkontzientean aurkitzen dituen aurpegikerak abiapuntutzat harturik, pertsonaia berriak paper edo oihal gainean estanpatzen ditu Stammelek. Itsustasunaren mugetan egoten dira batzuk, ez erakusten duten itxura hutsagatik, agertu ohi duten begirada bereziagatik baizik, iluna eta haserre kutsukoa batzuetan, serioa eta kezkatia bestetan. Ikuslea harrituta sentitu daiteke lehen momentuan –margolariaren lagun batek definitu bezala, “lekuko deserosoak” ditugu–; baina begirada patxadatsua eskatzen dute erretratuok, ñabardura piktoriko aberatsez gain elkarrizketa mamitsua sor baitezakete ikusleriarekin. Pintura modu humanoa da oso Bárbara Stammelena, hurbila eta adierazkorra zinez, ez bereziki atsegina baina bai gizakion alderdi sakon eta agerikoenak puri-purian agertzen dituena, gure panorama artistikoan pintore interesgarrienetakoa izatea dakarrena, dudarik ez.

Intimo bezain misteriotsua

B

árbara Stammelen azken erakusketa abuztuaren 29tik irailaren 15era egon da zabalik Bergarako Aroztegi aretoan, Paperezko ilargiak (Paper moon-papers) izenburupean. Hainbat tamaineko erretratuak –bere erretratu propioak eta inguruko jendearenak dira abiapuntua, funtsean– agertu ditu bertan, bai mihisean eta gehienetsuenetan Kraft paper gainean –hots, euskarri xumea, balio gehiagoko edukiak enbalatzeko erabiltzen den materiala–. Horien artean, gurpildun burdinezko egituretatik eskegitako potreta delikatuak, erakusketa intimo bezain misteriotsua gauzatu dutenak.


Larunbata, 2013ko azaroaren 9a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskararen enbaxadoreak

“Euskararen aldeko ahaleginak eredugarriak dira finlandiarrontzat” Timo Riiho finlandiarrarekin estreinatuko dugu ‘Euskararen enbaxadoreak’ izeneko atal berria. Euskara ezagutzen, maitatzen eta irakasten ANDONI ITURBE

TT

IMO Riiho euskararen enbaxadore da, dagoen lekuan dagoela. Euskara eta hizkuntzen enbaxadore, orotara zortzi hizkuntza hitz egiten baititu hizkuntzalari finlandiarrak. Enbaxadore zentzu zabalenean: ikerketari eta irakaskuntzari dagokionez, sustapen lanetan eta aholkularitza kontuetan. Finlandian jende dezentek daki euskaltzalea dela, eta aholku eske gerturatzen dira. Helsinkiko Unibertsitatean, oinarriz oinarri nazioartekoa (Munduko Kulturen saila du, adibidez), euskarak ere bere txokoa du. Eskolak ematen ditu bertan Etxepare Institutuarekin elkarlanean eta hitzaldiak ematen dizkie Euskal Herritik hara joaten diren irakasle eta eragileei. Urtero hamar ikasle berrik erabakitzen dute unibertsitatean euskara ikastea (Haminan, ekialdean). Hizkuntza eta hezkuntza bat doazen herrialde batean, zubiak eraikitzen jardun du. Gai jakin horretaz Finlandia bera ere eredugarria da, irakaslea izatea zorroztasunaren eredu baita. Estatus kontuak. “Orain 60.000 erizain behar baditugu ere”, ohartarazten du. Datorren urtean egingo du bisita Euskal Herrira, 20 laguneko talde batekin, “kultur turismoa”, egitera. Gure lurrak bisitatzean, ohikoa du txa-

dabiltzan euskaltzaleak, mundu zabalean. Euskarari txapela kendu eta euskararen ortzadarra eransten ari diren enbaxadoreak

Euskal Herrira bisitan datorrenean, Riiho ameslari jakitunak txapela jantzi eta izarretara begiratzea gustuko du. VILLE KORHONEN

KATE MOTZEAN Irakurri duzun euskal azken nobela: Fito Rodriguezen ‘Faustoren itzala’. Mahaipean, Joxean Agirreren ‘Hitza hitz. Txillardegirekin solasean’. Olerki bat… Abestiak nahiago: “Ixil ixilik dago, kaiaren ondoan…” (neronek ere arrantzale ontzia Kotkako portuan, Baltikoan, daukadalako). Paraje gustukuena… Arantzazu eta Oñati, euskal ikastaroengatik; Ondarroa, Lekeitio eta Bermeo, itsasoarengatik, eta Donostiako Alde Zaharra. Eta Euskal Herriko jairik edo ikuskizun hoberenak? Estropadak eta ezpata dantza. Hizkuntzak ikasteko leku onenak... Tabernak! Euskaldunon erlijioa... Edatea eta jatea, noski, baina baita itsasoa eta mendiak ere: “Itsasoetan laino dago, Baionako barraraino”; Hara nun diren, mendi maiteak; oro laino behe batez estalia”…

pela jantzi eta izarretara begiratzea. Izan ere, ameslari jakitun baten itxura du. Ohituago dago oraindik finlandiera (suomiera) eta euskararen arteko loturaren inguruan bere burua nabarmentzea. “Ia astero galdetzen didate ikasleek suomiera eta euskararen harreman genealogikoari buruz”, gaineratzen du. Baina bera nahikoa eszeptikoa da. Morvanen doktorego tesia da (Les origines linguistiques du basque, 1996), bere ustez, egin den azken ikerketa serioa, “baina hemen ez zen ikertzaileen artean onartu”. Bere ondorioari jarraiki, finlandiera fino-ugrikoa da eta hizkuntza fino-ugrikoak uralo-altaikoak direla nahikoa kriptikoa dela irizten dio. “Edozelango kontaktua duela mila eta milaka urte” jazo zen eta “ia ezinezkoa da harreman genealogikoa, ahaidetasuna, frogatzea”. Katedraduna da Hizkuntzalaritza Iberoerromanikoan, eta euskararen balioa azpimarragarria dela dio. “Hizkuntza berezi hau eta euskal kultura miresgarriak dira, eta mundu guztian nolabait ezagunak. Merezi du euskara ere hizkuntza moduan ezagutzea, hizkuntzalarien artean bereziki”. Eta halaxe egin izan du, baita Madrilen Finlandiaren Etxea zuzentzen zuenean ere. Euskara ere bertan hasi zen ikasten, 1973an. “Ene lehen irakasleak Maite Echenique eta Iña-

ki Eizmendi ziren. Pixka bat beranduago, Hileras kaleko Euskal Etxean gipuzkera ikasi nuen. Gero, 1980an, Arantzazun hiru hilabeteko eskola intentsiboak egin nituen. 1970an hasi zen guztia, Bilborako bidean, trenean nindoala, Gotxi Lago lagunak Coca Cola Companyk argitaratu zuen bizkaieraren inguruko liburua eman zidanean”, aitortu du. ‘ORGASMO MENTALA’ Momentu honetan, Erdi

Aroko gaztelaniari buruzko lanak aztertzean euskara present dagoela argitzen du. Finlandieratik ere ez dago oso urrun: “Guk ere deklinabidea badaukagu, baina aditzaren nor-nori nork sistema ongi menperatzeko beharrezkoa da urte askotan zehar lan egitea. Gero, sistema nolabait menperatzen hasten zarenean, ia ia orgasmo mentala ezagutzen duzu”, dio ironikoki. Herri txikiek beti gainontzeko herri txikien laguntza eta eredua behar dutela uste du. Euskara batua sortzen ari zenean, Finlandiako adibidea (dialektoen arteko konpromisoak) izan zen onartuetako bat. Ordutik hona, gauzak asko aldatu badira ere, “gaur egun euskararen alde hartzen ari diren ahaleginak eredugarriak dira guretzat ere, mundu anglosaxoniarrari indarra kentze aldera”.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2013ko azaroaren 9a

ANDER EGILUZ BERAMENDI

KONTRALDEA

MIKEL LOSADA AKTOREA

“Arima ere salduko nuke teatroa euskaldunen aisialdi gustukoena izan zedin” Superstiziosoa da Mikel Losada, antzerki kontuekin bai behintzat: eskailerak, ispiluak, katu beltzak eta… obra aurretik barrabilak eskuekin ez ukitu. Aurrekoan esan zioten hori eta ez daki kontrolatu ahal izango duen: “Nik eskuak beti ditut hor!”, dio barrezka

A A

KTORE batzuk popularrak dira eta beste batzuk famatuak, ni erdian nago. Baina kaletik ez nau jende askok ezagutzen”. Hori esan eta ingurutik igaro den koadrila bat, bera seinalatuta, zurrumurruka hasi da. Mikel ez da konturatu.

“Kutsidazu bidea, Ixabel’-eko euskaldun berria!”. Zenbatetan ez zizuten hori esango? Etortzen zait jendea horrela baina ez hainbeste, ez pentsa. Azken batean, Kutsidazu bidea euskaldun eta, bereziki, euskaltegiko jende artean mugitu da gehien bat.

“Kulturak ez du patrika betetzeko adina ematen baina arima betetzeko adina bai”, aldarrikatzen du. DAVID DE HARO

Argi dago Juan Martin gustatu zitzaizula, ihartu arte zukutu zenuen eta! Bai, pelikula eta telesaila egin nituen, antzezlana ez, baina funtzionatzen duenarekin jarraitu ohi nahi duzu, eta honek kristoren arrakasta izan zuen.

Urrezko arrautzen oiloa hil arte? Kar, kar! Horrela gabiltza, bai.

Bueno, bueno, eskerrik asko! Kar, kar! Baina ez dakit nik ba! Madrilen, serietarako, bai eskatzen dituzte aktore gazteak eta ederrak, horregatik Euskal Herrian asko gaude Madrilera ez goazenak, kar, kar!

Erraz imajina nezake. Kar-kar! Hori dena gertatuko den ez dakit, baina Pabellón 6-ek izena hartuko duela Euskal Herri mailan seguru. Halere, nire izena kartel handietan agertzearena…

Oxala! Baina ez, ez da horregatik. Bizar gabe 24 urte ditudala ematen du eta ez, 34 ditut!

Barea da Bilboko Pabellón 6 arte eszenikoen guneko bultzatzaileetariko bat. Nik Bilboko Kixote deitzen diot Bareari, haizeerroten kontra borrokan beti!

Eta zeu, Santxo, asko zabiltza hortik ere. Proiektu polita inondik ere.

Kar, kar! Bai, bada super heroi modukoa batzuentzat.

Baina oso tipo jatorra da Juan Martin! Badaude hortik benetan gainetik kendu ezin ditudan pertsonaia batzuk, badaezpada ere aipatuko ez ditudanak, kar, kar!

ren kartel erraldoiak ikusten dira, zerurantz zuzenduta dauden fokuekin argiztatuta...

Orduan bizarra Ramon Barearen antza izateko izango da, ea zerbait pegatzen zaizun?

Euskaltegian ez al dabil ba euskaldunen gehiengoa? Eta zu haien super heroia!

Bizitza erdia aktore bezala eta ez duzu gainetik kenduko ditxosozko lan hori?

Aktoreen bizitza ez da erraza izango baina zeurea, irriño horrekin, bizartxo horrekin…

Madrilen aktore gazteak eta ederrak eskatzen dituzte, horregatik Euskal Herrian asko gaude bertara ez goazenak!”

Kar, kar! Ez, ni Santxo ez. Baina benetan proiektu ederra dela Pabellón 6, eta krisi garaian are ederragoa. Lan asko egiten dugu eta dirurik ikusi gabe, por amor al arte.

Gainera, non eta Bilboko Manhattan izango den penintsulan! Hala da! Eta uste dut hasierako proiektuan dena hustu nahi zutela baina, azkenean, Pabellón 6 ez dute botako.

Bosgarren boterea zarete eta munduak jakin barik. Kar, kar! Ez da hainbesterako, baina albiste ona bada.

Begira dezagun etorkizunera: Pabellón 6 Euskal Herriko Broadway bihurtu da eta Mikel Losada-

…eta kartelen azpian, antzerkizale amorratu mordoa dago, ilara amaigabeak eginez. Antzerkia bihurtu da euskaldunen aisialdirik gustukoena. Biba!

Arima ere salduko zenuke orduan, kartel handietan zeure izena agertuta, etorkizun horregatik? Duda barik!

Pantaila handian ere baduzu ibilbidea, eta aurrekoan Zinemaren Jaia ‘ospatu’ zen Estatu mailan: sarrerak hiru eurotan. Eta ez al zen ba boskoiztu saldutako sarreren kopurua? Jendeak zinemara joan nahi du eta laguntzak beharrezkoak dira. Kulturak ez du patrika betetzeko adina ematen baina arima betetzeko adina bai. Tira, zelan geratu zaidan hori, kar, kar! Baina horrela da. Nik uste dut kultura subentzionatuta egon behar dela.

Eskerrak antzezlanak ezin diren deskargatu! Eskerrak!

Baina horrek ere irakurketa bikoitza izan dezake: larritasun gutxiago gremioarentzat, baina sormenak behar duen presio puntu hori gabe ez da harritzekoa ‘Hamlet’ euskaratzeko 400 urte behar izana! Kar, kar! Baina hori lan zaila da! Hala ere ziur naiz lan ona egin dutela, gogoak ditut ikusteko.

Ortzadar091113