Ortzadar

Page 2

02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko abenduaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DURANGO

ITXASO ARAQUE IDAZLEA

“Nostalgia saihestezina da, eta inoiz ez izandakoaren falta sentitzen dugu maiz” Londreseko institutu batean irakasle gisa zegoela hasi zen bere lehen nobela idazten Itxaso Araque gaztea, iazko Augustin Zubikarai Sariaren irabazlea

DD

AMUTZEN ez direnak Itxaso Araque (Donostia, 1988) idazle gaztearen aurreneko lana dugu. Joan den urteko Augustin Zubikarai Sariaren fruitua da. Urtebete izan du saria jaso zuenetik liburu hau idatzi eta argitaratzeko. Araquek itzulpengintza ikasketak burutu zituen Gasteizen eta Londresen master bat egin zuen. Orain, frantses irakaslea da Ingalaterrako hiriburuko institutu batean.

‘Damutzen ez direnak’. Zergatik izenburu hori? Maiz errua eta damua nahasi egiten ditugula uste dut. Errua morala eta etikarekin lotuta dago, konbentzio sozialekin. Damutzeak izan ez denarenarekin jolastea dakar, beste erabaki bat hartu izatekotan jazo zitekeenarekin fantasian aritzea. Ni fantasia horretaz damutzen ez direnei buruz ari naiz.

Zerk eraman zintuen proiektu hau sortzera eta Augustin Zubikarai sarietara aurkeztera? Iaz Londreseko institutu arazotsu batean irakasle nenbilela hasi nintzen idazten. Etorkinak ziren gehienak, familia xume eta desegituratuetan hezitakoak. Jatorri, fede eta emozio anitzen topagunea zen institutua eta egunero oreka baketsu bat lortzeko borrokan aritzen nintzen. Oso urte zaila izan zen niretzat, emozionalki oso inplikatuta egon bainintzen ikasle, guraso eta irakasleekin. Ordura arte arrotza zitzaidan ingurune horrek emozio kontrajarri asko sortu zizkidan: amorrua, mirespena, anabasa, etab. Emozio horiek guztiak eleberria idazten hasteko katalizatzaile izan zirela uste dut. Institutura bidean, jolas orduetan eta asteburuetako kafeekin batera idatzi nituen eleberriaren lehenengo orrialdeak. Anaiari bidali nizkion, iritzi eske. Hamar egunen buruan erantzun zidan, Agustin Zubikarai lehiaketara bidali zuela esanez.

Urtebete izan duzu liburua idazteko. Zer moduzko esperientzia izan da? Lanean eta idazten igaro dut urtea, errealitate gordina eta fikzioa banatzen eta uztartzen saiatuz. Maiz zaila egiten zitzaidan fikzioa zein zen identifikatzea. Bitarte horretan idatzi dut liburuaren zati handiena. Azken bi hilabeteak berriz Donostian igaro ditut idazten eta gure errealitate/fikzio honetan murgiltzen saiatzen. Prozesu konplexua izan da niretzat, fikziotik fikziora aritzeak gauzak behin eta berriz zalantzan jartzera eraman bainau. Asko gozatu dut ezbai iraunkor horretaz.

Liburuan hainbat hiri aipatzen dituzu, Bartzelona, Milan, Berlin, Londres eta Donostia bera ere. Zer harreman daukazu guztiekin? Hiri horiek guztiak ezagutzeko zortea izan dut, batzuk nahita, beste batzuk nahigabe. Garrantzi handia eman izan diet, baina beste batzuetan hutsalak iruditu zaizkit. Horregatik eleberrian bigarren plano batean irudikatu ditut, istorioaren attrezzo gisa, hiriek duten garrantzia eta irrelebantzia azpimarratzeko.

Lehenengo, bigarren eta hirugarren pertsona erabili dituzu istorioaren arabera. Istorioak ondo bereizten direla iruditzen zait, bai edukiaren aldetik baita ortotipografikoki ere. Baina pertsonaia bakoitzaren bizipenak kontatzeko narratzaile egokiaren bila ibili naiz eta nahi gabe hiru pertsona ezberdin erabili ditut. Narratzaile mota bakoitzak gauza ezberdinak iradokitzen zizkidan; lehenengo pertsona hurbilagoa da, intimoagoa; bigarrena zuzenagoa, bortitzagoa agian; eta hirugarrena buruaskeagoa. Ez nion protagonismo berezirik eman nahi narratzaileari, istorio bakoitzarekin mimetizatzea zen nire asmoa.

AINHOA LORES

Urtebete idazten igaro ostean, Durangoko Azokara dakar bere lana. AINARA OTXOA

‘HELDU DEN IRAGANA’, DATORREN NOBELA Garbiñe Ubeda tolosarrak eraman du aurtengo Augustin Zubikarai Saria ‘Heldu den iragana’ nobela-proiektuarekin. Orain, kazetariak urte oso bat aurretik dauka bere egitasmoa ontzeko eta liburu gisara argitaratzeko. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten lehiaketa honetan 17 lan aurkeztu dira aurten. Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osatu dute epaimahaia.

Nostalgia kutsua islatzen da liburuan, oroimenek paper garrantzitsua jokatzen dutela ematen du. Hala uste duzu? Nik uste pertsona orok noizbait sentitu izan duela nostalgia. Herri-mina sentitzean, ikastolako pasadizoei buruz aritzean, galdutako pertsona bat oroitzean, etab. Horietan guztietan nostalgia da eragile eta ondorio. Nik uste nostalgia saihestezina dela, izan ere, nahiz eta ezer galdu ez, zerbaiten falta sentitzen dugu maiz. Nostalgia inoiz izan ez dugunarengatik, inoiz galdu ez dugunarengatik. Zentzu horretan idealizazio bat da, geure burua engainatzeko sortzen dugun fantasia bat. Eta fantasia den heinean, zirraragarria iruditzen zait.

Naroa, Andreas eta Stu, denak gazteak dira, beren jaioterritik kilometrotara bizi dira, zu bezala. Itxaso Araqueren nortasun pixka bat al dute? Ez nuke inongo zertzelada autobiografikorik iradoki nahi, hori ez da-eta nire asmoa. Baina nik uste etxetik urrun bizitze horrek bizileku eta etxe kontzeptuak indartzeaz gain, esanahi berria esleitzen diela. Ez dut uste inor etxean edo atzerrian sentitzen denik 24 orduz. Ni ere ez. Liburuko pertsonaiak jaioterritik urrun bizi dira, baina hala nahi izan dutelako. Geografiak baino, sentimenduak nonbait sustraitzeak larritzen ditu.

Nortasun handiko pertsonaiak direla esan daiteke. Fantasia, idealizazio eta errealitatearen arteko nahasketa bat izan dela esango nuke. Norbaitek jazotako pasadizo bat kontatzen digunean bezalaxe. Pertsonaiei buruz pentsatzean benetako pertsonak balira bezala tratatu ditut, fikzioa errealitate eginez. Pertsonaia bakoitza irudikatu ostean, haien fizkiozko mundua naturaltasun osoz irudikatu nuen.

Durangoko Azoka honetan ikusiko duzu aurrenekoz zuk idatzitako lan bat. Jendearen aurrean ikusgai, salgai... Zer suposatzen du horrek zuretzat? Aukera ezinhobea da liburua aurkeztu eta jendearekin literaturaz aritzeko. Durango bezalako kultur jaialdi baten parte izateak biziki pozten nau. Mirespen handia diet Azoka urtero antolatu eta bisitatzen dutenei eta hortaz, ez dut nire lehenengo obra jendeari aurkezteko toki eta parada hoberik ikusten.

Etorkizunari begira, gehiagotan ikusiko al ditugu Itxaso Araqueren lanak Durangoko Azokan eta gainontzeko Euskal Herriko liburu dendetan? Etorkizunari begira sortzen jarraituko dut, dudarik gabe. Etengabe sortzen ditugu ideak, iritziak, fantasiak, eta nire pasioa horiek islatzea da. Horiek geldiaraztea ezinezkoa dudanez, idazten jarraituko dut. Durangoko Azokari eta Euskal Herriko liburu dendei dagokienez, idazle nahiz irakurle gisa han egotea espero dut.

Durango bezalako kultur jaialdi baten parte izateak biziki pozten nau, ez dut nire lehenengo obra aurkezteko parada hoberik ikusten”


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.