Issuu on Google+

LARUNBATA, 2010EKO MAIATZAREN 8A

ZINEMA XX. MENDEAN MAKINA BAT EUSKAL HIRITAR JOAN ZEN HOLLYWOODERA; JUAN DE LANDA MUTRIKUARRA AITZINDARIA IZAN ZEN 7. orr.

www.deia.com www.deia.com

Delirium, Nintendoren altzoan BIDEOJOKO BAT SORTZEKO LIZENTZIA JASO DU BILBOKO ENPRESAK: “Nintendok lizentzia bat emotea itzelezko saria da guretzat. Saretik jaisteko jokoa lantzen ari gara, eta datorren urterako izango dugu prest”, dio Delirium enpresako Asier Quesadak. 4-5. orr.

AHOTSAK UNAI ELORRIAGAK ETA IRATI JIMENEZEK GAI JAKIN BATI BURUZ IDATZIKO DUTE, HAMABOSTERO, BAKOITZAK BERE ESTILOARI JARRAITUZ 2. orr.

163. zenbakia


02 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

AHOTSAK ‘KARISMA’ Elorriagak bere estilo propioa du, Jimenezek beste horrenbeste. Hamabostero biak izanen dira plaza honetan, eta gai jakin bati buruz idatziko dute, askatasun osoz.

Angerseko bizarrak

Eta beste horregatik

[ Unai Elorriaga ]

[ Irati Jimenez ]

1934ko apirilaren 17an grabazio kalitate txarreko bat egin zuen Yves Pilou-Smith izeneko Antropologia irakasle batek Université d'Angersen. Grabazioa han dago oraindik eta han baino ezin da aditu, horretarako beren-beregi prestatutako areto txiki batean. Sorbonne unibertsitateak ahaleginak egin izan ditu inoiz grabazioa erosteko.

Zure antzera erre nahi dutelako hasten dira mutilak erretzen. Ez zara konturatu? Zigarroarekin egiten duzun mugimendua ikasten dizute, kea zeure modura botatzeko edo zure hatzamarren arteko maskuria izateko. Zeu zara hamasei urteko neska horrek kamiseta estua janzteko izan duen arrazoia. Bide laburra egiteko denbora luzea behar duen autobusean lagunarekin hitz egiten entzun zaitu. Gerraz eta egunsentiaz eta emakumeen bularraren edertasunaz mintzo zinaten eta soldaduen printzesa izateko gogoa piztu diozu. Beste harek, beste klasekide harek sartu zuen gola inondik inora ere galdu nahi ez zenuten partida hartan. Eskualdeko eskolen arteko txapelketa antolatu zenuten baina txapelak ez zuen garrantziarik, beste ikastola hartako tontolapikoei behingoz zerbaitetan irabazteak, horrexek zuen garrantzia. Ez zinen jokalaririk onena, ez zenuen golik egin baina garaipena ospatzeko alkohola ekarri zutenean zeu igo zinen mahai gainera, zeuri eskatu zizkizuten hitz batzuk. Zeuk esan zenuen irabaztea ez zela beharbada munduko lorpenik inportanteena “baina gaur Imitatu, egin dugun gauzarik gaxurgatu, rrantzitsuena izan da” gaineratu zenuen eta txistuehizatu nahi ka eta txaloka hartu zudugun zera ten lagunek eta mozhori daukazu kor arrail bukatu zenuten denok, garagardoari esker, adiskidetasunaren aparretan.

Kontua da Angerseko unibertsitatekoek, 1934ko apirilaren 17 horretan, Miguel de Unamuno eta Samuel Beckett gonbidatu zituztela mahai-inguru batean parte hartzera. Literatura unibertsaleko pertsonaiei buruzko hitzaldi labur bana eman behar zuten lehenengo minutuetan, eta euren arteko solasaldia nahi zuten unibertsitatekoek gero. Esaten da Luigi Pirandello gonbidatu nahi zutela, baina arazoren bat izan zela. Asmatu egingo zuten unibertsitatekoek gainera, urte horretan bertan eman baitzioten Nobel saria idazle italiarrari. Pirandellok kale egin zienean, Samuel Becketti deitu zioten ordezkoa egiteko; idazle gaztea zen Beckett artean, lan gutxi batzuk argitaratuta zeuzkan, baina baten batek ezagutzen zuen Pariseko École Normale Supérieuren lecteur d'anglais lana egin zuen sasoitik eta bazekiten Pirandelloren jarraitzaile handia zela. Inork ez zekien, baina, nor izango zen gazte argal hura gerora eta zenbateko balioa hartuko zuen Yves Pilou-Smith Antropologia irakasleak egin zuen grabazioak. Angersera hitzaldia ematera deitu zidaten, eta bertan aditu ahal izan nuen Unamuno eta Becketten grabazioa, horretarako berenberegi prestatutako areto txiki batean. Grabazioa luzea da, baina ez du ekitaldi guztia hartzen. Ematen du grabatzeko materiala amaitu zitzaiola halako batean Yves Pilou-Smithi. Hasieran Unamunoren eta Becketten hitzaldiak datoz; Unamunorena gaztearena baino askozaz surrealistagoa. Batak bestearen hitzaldia komentatu du gero, adostasunak eta desadostasunak. Pertsonaia literario jakin batzuei buruzko ezaugarri batzuk eman dituzte gero eta, halako batean, Unamunok pertsonaia batek izan behar duen karismari buruz hasi dira galdetu du hitz egiten. Prousten pertsoorduan: naien inguruko zerbait esan Hitlerrek dute, Joyceren artista nerabeari buruz aritu dira… karisma du? Unamunok galdetu du orduan: Hitlerrek karisma dauka, esate baterako? Beckettek: Ez du izango… Unamunok: Karisma ez da itxura kontua, beraz. Hitlerren itxurak ez dauka karismarik. Beckettek: Mussolinirenak ere ez. Unamunok: Stalinek, ordea, iruditzen zait, itxura karismatikoa dauka. Unamunok La tía Tula irakurri duen galdetu dio Becketti ondoren (horrela, gaztelaniaz). Ematen du zalantza-unea izan duela Beckettek eta ezetz esan du azkenean. Karismatikoa Tula, esan du Unamunok. Beckett Joseph Conradi buruz hasi da hitz egiten orduan eta esan du Kurtz dela literaturako pertsonaiarik karismatikoena, Ilunbeen bihotzean eleberrikoa. Eta zehaztu egin du: Ia nobela osoan agertzen ez delako da karismatikoa. Esan du nobeletan (eta bizitzan, zehaztu du) agertzen ez diren pertsonaiak (eta pertsonak, zehaztu du) direla karisma daukaten bakarrak, agertzen ez direlako, hain zuzen, eta agertzen direnei karisma kentzen dietela idazleek eurek (geuk, zehaztu du). Beckettek esan du: Agertzen ez den pertsonaia bat idazteko gogoa daukat… Unamunok esan dio: Pertsonaia horri honako izen hau eman behar diozu:… Eta hor amaitzen da Yves Pilou-Smith Antropologia irakasleak egindako grabazioa. Université d'Angers izenekoan dago, baina Sorbonnek erosteko ahalegina egin izan du inoiz.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi

Lege Gordailua: BI 1720-06

Askotan esan dizut. Zeu zara, arerioek seinalatzen dutena. Beste koadrila horrek, hainbeste gorroto zenutenak. Eta zure hango jefeak, departamenduko guztien kontra amorratuta zegoenak. Denek ikusten dute argi zeu zarela taldea apurtzeko apurtu beharrekoa. Taldea zein den berdin dio, zeure kontra joko dute beste askok zeuregana jotzen duten modu berean. Modu ez erabat konziente eta amorratu horretan. Zera hori daukazu, imitatu, harrapatu, xurgatu, ehizatu nahi dugun zera hori. Lehen aldiz esan nizunean “zera hori” zer zen galdetu zenidan eta sorbaldak astindu nituen eta muxu eman nizun lehen aldiz eta “zera hori” esan nizun berriro, “karisma hori”. Zugandik hurbil egoteko gogoa sortzen zaigu denoi edo, hori baino gehiago, zure zera horren parte izatekoa. Guk ez daukagun zerbait badela sinetsi nahi dugu eta begiratzen gaituzunean zeuk daukazula pentsatzen dugu. Zeuk daukazula eta bidea erakutsiko diguzula, bere parte izan gaitezen. Gaur berriz esan dizut. Ez zaizu gustatu, ez zaizu inoiz gustatzen baina gaur berriro esan dizut edonora zoazela ere jendeak jarraitu egingo zaituela. -Edonora zoazela ere –errepikatu dut. Eta tristea, oso irribarre tristea ekarri duzu begietara. Eta asmatu egin dut zer esango zenuen. -Baina horrek ez narama leku hobeetara, laztana. Eta horregatik ere bazela pentsatu dut. Leku hobeetara joan nahi duzulako, horregatik joan nahi dugu zurekin, baita leku hobeetan sinistu ez dugunok ere. Horregatik eta “laztana” esateko duzun moduagatik.

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

kritika ‘IRATZEEN ESPORAK’ (IGOR ESTANKONA, SUSA)

Esporen biluztasuna GOIZALDE LANDABASO

H

aizeak barreiatu dit balkoiko zuhaixketako loraldia, zorua, lore-kimuz betez. Igor Estankonaren esporak izan zitezkeen. Horrela balira loretxo bakoitza poema bat litzakete. Udazken usainez inguraturiko olerki txikia eta intentsoa. “Baina justu orain /beroaren indar guztiarekin /lainorik gabeko negurik gabeko /egun honetan /maitea /badoaz antzarak”. Badoaz antzarak eta badatoz Estankonaren azken olerkiak. Mina iratzeen modukoa balitz nahikoa litzateke neure balkoia okupatu duen haize bufada bat esporadaka deusezteko. Putz sakona eta addio zauriak. Beleek ez lukete izango non pausatu, eta denbora mugatuegian barruan eragindako zuloa zarratuko litzateke. Mina iratzea balitz eta haizexkak sakabanatuko balu. Ez da, baina. Igor Estankonaren haize bufada hori izan da. Mina poematan banatu du, esporak bailira. Poza ere bai. Lore-kimuari buelta eman besterik ez baitago mina poza bilakatzeko eta alderantziz. “Badakigu zein den amaiera /baina horrek ez du itoaldia arintzen”. Euria, astiro-astiro elur bilakatu da. Esan lezake norbaitek inoiz baino argiago hitz egiten

 Poesiak zerbait irauli behar dizu, garraxi isil bat izan behar du.

 Mina

poematan banatu du, esporak bailira. Poza ere bai.

duela Estankonak, garbiago. "Idazten dut / emakume adimentsuak /nire bizitza hutsa izan arren /erratu daitezen /pentsa dezaten/ nire ilusioekin ukitzen ditudala". Sarri suge bat bezain hotz aurki zenezake, eta paradoxa bada ere esango nuke orduan sekula baino beroago azaltzen dela, biluziago. "Denok botatzen dugu faltan etorkizuna". Pentsakor uzten zaitu, liburua zarratzeraino, pentsakor. Liburua zabaldu dut berriro. "Maite zaitu, ea kontuan jausten zaren. /Seinale bat behar duzu? /Hemen daukazu: ardoa bere bularren artetik erortzen". Liburua hiru zatitan banatua dago, hiru pausalekurekin, hirutasun santua, triangeluaren muturrak. Esan genezake nabigatzeari indarge ekiten diogula Kind of blues-ekin. Lehenengo arribatzea Neffertiti portuak eskainiko digu eta ekaitz ororen ostean, patxada Iazko urtebeteak atalak dakar; etsipen usaina duen hirugarrenak. "Inork ez du sosegurik aurkitzen /eta inoiz ez da kontsolamendua osoa izango". Natura isileko paisaia da poema sorta honetan. Udaberria dakar, eta uda, eta azaroa gupidagabe, eta hego haizea. Horiek eskenatokiak, minaren lekukoak, post minarenak ere bai. Alaitasuna eta zoriontasuna. "Nire lekua da bidegurutze horretatik /zelaizelai jarraitzen duen /belar-ahoen eta hautsezko bideen /azalera hori guzti hori". Kon-

Erakusleihoa

tenplaziora emana daude sarri poemak, egilea, eta norbera sentitzen da filme horren ikusle baimendua. Voyaeur da poema irakurlea. "O Fado egon izan ez balitz konpleto /beharbada ez genuen ulertuko /munduko hitz guztiak /eta munduko gitarra guztiak /ez direla nahikoa /saudadea definitzeko". Zuk ere zalantza baten zeharkaldia sentituko duzu zure baitan. Baina espora legez aldegiten dizute. Badoaz, joan. Hurrengo poemara arte. Irakurri ahala kantatzen sentitu dut neure burua. Musikaria banintz doinua sortuko nioke berba sortari, izan ere, egilearen ahotan entzun dezakezu momentu batzuetan olerkia, kitarraren uluak lagundurik. "Eta inoiz ez da kontsolamendua osoa izango /baina euren zati bat /desagertzen den bitartean /heriotzarako /gertatzen dira". Dena ez da, ordea, bihotzeko mina. Bada osterantzeko minarik, saminarik, arimakoa, begiradak dakarkizuna, besteek eragindako enpatiatik datorrena. "Haragiaren egurra jaten dizute /eta zoratu egiten zara neskalagunagaz hitz egiten dizutenean /ezagutuko balute bezala". Sartu irtena bestearen arimara. Laster itzultzeko berera, zeurera. "Min ematen didate /leku guztietan /batera egon ginen lekuek". Irakurketari ekiteko gogoa ematen du idatzitakoak. Oxigenoa zatika hartu eta bestearen minaren kontenplazioak non uzten gaitu?

Salduenak  FIKZIOA

 EZ FIKZIOA

1. BILBAO-NEW YORK- BILBAO

1. LOIOLAKO HEGIAK

Kirmen Uribe. Elkar

Imanol Murua. Elkar

2. OSPITALEKOAK

2. DARWIN GUREAN,

Mikel Antza. Susa

Kepa Altonaga. Pamiela

3. KATU JENDEA

3. NELSON MANDELA

Eider Rodríguez. Elkar

Maritxu Murua. Elkar.

4. KONTRARIOA

4. FAR WESTEKO EUSKAL HERRIA

Lander Garro. Susa

Asun Garikano. Pamiela.

6. MUSIKA AIREAN

5. ESKARMENTUAREN PAPERAK

Karmele Jaio. Elkar.

Anjel Lertxundi. Alberdania.

5. LONDRES KARTOIZKOA DA Unai Elorriaga. Elkar

‘Erlea’ren bigarren zenbakia

Anatoliako pasadizu bitxiak

Hamaika istorio beldurgarri

Bernardo Atxagak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen Erlea aldizkariaren bigarren alea kalean da. Irlanda du gai naugusia eta, besteak beste, Seamus Heaney 1995ean Nobel saria jaso zuen poetaren testu batzuk erakusten ditu. Euskal olerkari batzuek ere poema bana aurkeztu dute.

Nasredddin, Anatoliako pertsonaia “mitiko” baten hamaika bizipen euskarara ekarri ditu Pablo Sastrek (Madril, 1958), Josemi Goyena marrazkiekin hornituak. Pernando Amezketarrarenak bezala, txiste, adar jotze, irakaskuntza eta bizitzeko modu bat islatzen dituzte istorio horiek.

Terrorearen generoa landu du oraingoan Jon Arretxek (Basauri, 1963), hamaika istorio beldurgarri biltzen dituen ipuin-liburu honekin. Hilketa odoltsuak aurkituko ditugu batean, zomorroak ilunpean bestean, ulertu ezinezko gaiztakeria eta krudelkeria hurrengoan. Hori guzti hori munduko hainbat txoko exotikotan.

ZUZENDARIA: Bernardo Atxaga

EGILEA: Pablo Sastre

EGILEA: Jon Arretxe

ARGITALETXEA: Euskaltzaindia-

ARGITALETXEA: Pamiela

ARGITALETXEA: Elkarlanean

Pamiela GENEROA: Aldizkaria

GENEROA: Gazte literatura

GENEROA: Beldurrezkoa

Zaldi Ero

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

03


04 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

KULTURA ETA AISIA

ERREPORTAIA

O r t z a d a r 05

lan ausartak

Delirium Studios

Digital 5ekin batera XII erabateko rol jokoa egiten ari dira

Nintendoren altzoan BILBOKO DELIRIUM STUDIOS NINTENDOREN LIZENTZIA JASO DUEN EUSKAL ENPRESA BAKARRA DA, ETA BIDEOJOKO BERRI BAT EGITEN ARI DIRA JAPONIAKO PRODUKTORA ERRALDOIARENTZAT: ‘KINITO NINJA’. NINTENDO WII BERRIARENTZAT EGOKITUTAKO JOKOA IZANGO DA ‘KINITO’.

[Testua: IÑAKI MENDIZABAL ELORDI Irudiak: DELIRIUM]

Rol jokoak, Jaurlaritzaren laguntza eta babesarekin Deliriums enpresako kide erdiak. Denak dira gazteak, baina erronka berriei aurre egiteko prest azaltzen dira. Argazkia: DEIA

L

aurogehigarren hamarkadan gorakaegingo diren deskargatzeen honenbeste jasotzen du enpre“Igor Ramosek eginiko marrazkiak eta diseinuak hartzen da izugarria bizi izan zuen bideojokosak, eta Nintendo beste kopuru batekin geratzen da. Baina ditut nik, eta bizitza ematen diet. Zaila ez da, baina neketsua en munduak. Orduko hartan joko sinNintendok produktua zaindu egiten du, zabaldu, propabai. Orduak eta orduak dira... Eta beti egon behar zara propleak ziren, diseinu xumea eta itxura ganda egin...”. Egitasmoa bidean da, baina oraindik ez dute gramatzailea zirikatzen, estu-estu lan egiten dugu, gauza baldarra zutela. Enpresa ugari zegoen erabat amaitu. “150.000 euro inguru behar ditugu, edo horguztiak eztabaidatuz”. arlo hori jorratzen; guztientzat zegotik gora, eta oraindik dirua bilatzen ari gara, %50a baino ez Horrela dio, baita, Iván Armada programatzaileak: “Muen bazka. Baina ‘barearen ostean dadaukagulako. Baina gu lanean ari gara, eta datorren urteragimendu bakoitzak bere programa behar du. Pentsa zenbat tor ekaitza’, norbaitek abesti gogoanko aurkeztu nahi genuke jokoa. Oso geldoa da bideojoko mugimendu diren, joko bakar batean! Baina bideojoko bat garri batean aspaldi esan zuen legez, baten sortze-prozesua, ia urte biko lana eskatzen duelako; ez da infinitoa. Kontsola batek ahalmen jakin bat dauka, eta 90. hamarkadak enpresa guzti hoartisau lana dela esango nuke”, azpimarratzen du Quesaneurtua, eta ahalmen edo kapazidade horretara egokitu berien desagertzea ekarri zuen. Bideojokoen sortze-prozesua dak berak. har dira jokoak. Horregatik diseinatzailea eta programakorapilatu egin zen eta jokoak egiteko behar zen aurrekontzailea beti dabiltza borrokan (barreak). Fotogramak mugatua handitu egin zen nabarmen. Honela, produktora hanPresa barik egin beharreko lana tu egin behar dira”. Pavanek zer edo zer gehitu nahi du: dien esku geratu zen merkatua, eta enpresa txikiak desagerBideojoko baten sortze-prozesua luzea da. Pertsonaiak ma“Esaterako, oinez egiteak hamabost fotograma eskatzen ditu egin ziren. rraztu behar dira, objektu guztiak, animaliak, eszenatotu, hots, hamabost marrazki desberdin. Jauzi bat bost fotoOrain, ate berri bat zabaldu da bide honi kiak... Eta gero guzti horri bizitza eman. Mauro Pavan argramak osatzen dute, gutxi gora-behera. Eta dena horrela. ekin nahi dioten enpresa txikientzat: Induratzen da horretaz, eta guztia ondo lotu behar dela dio: Jokoak 10.000 marrazki eska ditzake, edo hortik gora”. Gaur egun ternetetik jaitsi ditzakegun jokoena. Jaisteko jokoek lan gutxiago eskatzen dute modan daude eta aurrekontu apalagoekin egin daitezInternetetik ke. Horrek iraultza nimiño bat ekarri du bideojokoen ekoizpenera, eta enpresa jaitsi daitezkeen txikiak esnatzen ari dira, negozio berriajokoak ren harira. Horietako bat litzateke Delirium Studios. Gazteak dira baina jantziak; urteak daramatzate lanean, han eta hemen. Azken boladan indarrak batu eta enpresa txiki baina ausarta sortu dute, Delirium Studios delakoa, eta bideojokoen mundura egin dute jauzi, emaitza harrigarriak lortuz. Asier Quesada da zuzendari nagusia, eta Iván Armadak daramatza programazio kontuak; Arturo Monedero da zuzendari kreatiboa eta Aleksandar Vucetic bazkide nagusietako bat. Horietaz gain, lanean ari dira Mauro Pavan eta Igor Ramos (diseinatzaileak) eta Aitor Uria (webgunea egin du). Ez dira bakarrak, beste horrenbeste kolaboratzailek osatzen baitute Delirium enpresaren sare zabala. Deliriumek lan ugari egin ditu azken urteotan, baina aurten notizia pozgarri bat jaso dute: Nintendok bideojoko bat egiteko lizentzia eman die. Euskal Autonomia Erkidegoan lehenak dira hori lortzen (Estatu espainiarrean badira beste bizpahiru). Asier Quesada da Deliriumeko zuzendari nagusia, eta honela azaltzen du gertatutakoa: “Pozak zoratzen gaude. Esparru askotan egin dugu lan azken urteotan, bai, baina guk egin nahi duguna hau da. Bideojokoak sortzea gustatuko litzaiguke, eta lizentzia hau pausu handia da guretzat. Nintendok eskatzen dituen baldintzak betetzen ditugu eta horrela jaso dugu lizentzia, beraiek ez baitute proiektua ezagutzen eta ez dute erosten, ez zuzenki. Gero on line ‘Kinito’ joko berriak lau protagonista nagusi ditu. Irudi ikusgarriak egin dituzte, jokalarien gustuko izango direnak. Igor Ramosek egindako marrazkiak ederrak dira, oso koloretsuak.

X XII Horrela du izena Digital 5ekin batera diseinatzen ari diren rol jokoak. Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin egiten ari dira. EAEn egiten den era honetako lehen jokoa izango da.

Cuatro katearentzat eginiko ahuntz berbalapikoa X Berrikuntza Espainiako telebistan erabili den lehenengoko pertsonaje birtuala (3D-n eginikoa) Delirium Studiosetik atera zen. Vaya Tropa programako aurkezlea izan zen ahuntz berbalapikoa.

‘Kinito ninja’ X Pertsonaiak Oraindik ez diote izena jarri, baina

momentuz ‘Kinito ninja’ deituko diote jokoari. “Lau ninja dira, leku ezberdinetara doazenak, borroka egitera. Joku tradizionala da, ezaguna, baina guk estetika diferentea eman nahi diogu”, azpimarratzen du Asier Quesadak.

Simulazioak ere egiten dituzte, errealitate birtuala erabiliz

‘Beat em up’ generoa X Hil edo hil Garai bateko hil edo hil jokoen kategorian sartuta dago ‘Kinito ninja’. Generoa aski ezaguna da, eta zaletuek ondo ezagutzen dute ‘beat em up’ delakoa.

X Konpetentzia gutxi EAEn bideojokoak egiten dituzten enpresa bi baino ez daude. Bigarrena Animatu da, ‘segapotoentzako’ jokoak sortzen dituztela.


04 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

KULTURA ETA AISIA

ERREPORTAIA

O r t z a d a r 05

lan ausartak

Delirium Studios

Digital 5ekin batera XII erabateko rol jokoa egiten ari dira

Nintendoren altzoan BILBOKO DELIRIUM STUDIOS NINTENDOREN LIZENTZIA JASO DUEN EUSKAL ENPRESA BAKARRA DA, ETA BIDEOJOKO BERRI BAT EGITEN ARI DIRA JAPONIAKO PRODUKTORA ERRALDOIARENTZAT: ‘KINITO NINJA’. NINTENDO WII BERRIARENTZAT EGOKITUTAKO JOKOA IZANGO DA ‘KINITO’.

[Testua: IÑAKI MENDIZABAL ELORDI Irudiak: DELIRIUM]

Rol jokoak, Jaurlaritzaren laguntza eta babesarekin Deliriums enpresako kide erdiak. Denak dira gazteak, baina erronka berriei aurre egiteko prest azaltzen dira. Argazkia: DEIA

L

aurogehigarren hamarkadan gorakaegingo diren deskargatzeen honenbeste jasotzen du enpre“Igor Ramosek eginiko marrazkiak eta diseinuak hartzen da izugarria bizi izan zuen bideojokosak, eta Nintendo beste kopuru batekin geratzen da. Baina ditut nik, eta bizitza ematen diet. Zaila ez da, baina neketsua en munduak. Orduko hartan joko sinNintendok produktua zaindu egiten du, zabaldu, propabai. Orduak eta orduak dira... Eta beti egon behar zara propleak ziren, diseinu xumea eta itxura ganda egin...”. Egitasmoa bidean da, baina oraindik ez dute gramatzailea zirikatzen, estu-estu lan egiten dugu, gauza baldarra zutela. Enpresa ugari zegoen erabat amaitu. “150.000 euro inguru behar ditugu, edo horguztiak eztabaidatuz”. arlo hori jorratzen; guztientzat zegotik gora, eta oraindik dirua bilatzen ari gara, %50a baino ez Horrela dio, baita, Iván Armada programatzaileak: “Muen bazka. Baina ‘barearen ostean dadaukagulako. Baina gu lanean ari gara, eta datorren urteragimendu bakoitzak bere programa behar du. Pentsa zenbat tor ekaitza’, norbaitek abesti gogoanko aurkeztu nahi genuke jokoa. Oso geldoa da bideojoko mugimendu diren, joko bakar batean! Baina bideojoko bat garri batean aspaldi esan zuen legez, baten sortze-prozesua, ia urte biko lana eskatzen duelako; ez da infinitoa. Kontsola batek ahalmen jakin bat dauka, eta 90. hamarkadak enpresa guzti hoartisau lana dela esango nuke”, azpimarratzen du Quesaneurtua, eta ahalmen edo kapazidade horretara egokitu berien desagertzea ekarri zuen. Bideojokoen sortze-prozesua dak berak. har dira jokoak. Horregatik diseinatzailea eta programakorapilatu egin zen eta jokoak egiteko behar zen aurrekontzailea beti dabiltza borrokan (barreak). Fotogramak mugatua handitu egin zen nabarmen. Honela, produktora hanPresa barik egin beharreko lana tu egin behar dira”. Pavanek zer edo zer gehitu nahi du: dien esku geratu zen merkatua, eta enpresa txikiak desagerBideojoko baten sortze-prozesua luzea da. Pertsonaiak ma“Esaterako, oinez egiteak hamabost fotograma eskatzen ditu egin ziren. rraztu behar dira, objektu guztiak, animaliak, eszenatotu, hots, hamabost marrazki desberdin. Jauzi bat bost fotoOrain, ate berri bat zabaldu da bide honi kiak... Eta gero guzti horri bizitza eman. Mauro Pavan argramak osatzen dute, gutxi gora-behera. Eta dena horrela. ekin nahi dioten enpresa txikientzat: Induratzen da horretaz, eta guztia ondo lotu behar dela dio: Jokoak 10.000 marrazki eska ditzake, edo hortik gora”. Gaur egun ternetetik jaitsi ditzakegun jokoena. Jaisteko jokoek lan gutxiago eskatzen dute modan daude eta aurrekontu apalagoekin egin daitezInternetetik ke. Horrek iraultza nimiño bat ekarri du bideojokoen ekoizpenera, eta enpresa jaitsi daitezkeen txikiak esnatzen ari dira, negozio berriajokoak ren harira. Horietako bat litzateke Delirium Studios. Gazteak dira baina jantziak; urteak daramatzate lanean, han eta hemen. Azken boladan indarrak batu eta enpresa txiki baina ausarta sortu dute, Delirium Studios delakoa, eta bideojokoen mundura egin dute jauzi, emaitza harrigarriak lortuz. Asier Quesada da zuzendari nagusia, eta Iván Armadak daramatza programazio kontuak; Arturo Monedero da zuzendari kreatiboa eta Aleksandar Vucetic bazkide nagusietako bat. Horietaz gain, lanean ari dira Mauro Pavan eta Igor Ramos (diseinatzaileak) eta Aitor Uria (webgunea egin du). Ez dira bakarrak, beste horrenbeste kolaboratzailek osatzen baitute Delirium enpresaren sare zabala. Deliriumek lan ugari egin ditu azken urteotan, baina aurten notizia pozgarri bat jaso dute: Nintendok bideojoko bat egiteko lizentzia eman die. Euskal Autonomia Erkidegoan lehenak dira hori lortzen (Estatu espainiarrean badira beste bizpahiru). Asier Quesada da Deliriumeko zuzendari nagusia, eta honela azaltzen du gertatutakoa: “Pozak zoratzen gaude. Esparru askotan egin dugu lan azken urteotan, bai, baina guk egin nahi duguna hau da. Bideojokoak sortzea gustatuko litzaiguke, eta lizentzia hau pausu handia da guretzat. Nintendok eskatzen dituen baldintzak betetzen ditugu eta horrela jaso dugu lizentzia, beraiek ez baitute proiektua ezagutzen eta ez dute erosten, ez zuzenki. Gero on line ‘Kinito’ joko berriak lau protagonista nagusi ditu. Irudi ikusgarriak egin dituzte, jokalarien gustuko izango direnak. Igor Ramosek egindako marrazkiak ederrak dira, oso koloretsuak.

X XII Horrela du izena Digital 5ekin batera diseinatzen ari diren rol jokoak. Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin egiten ari dira. EAEn egiten den era honetako lehen jokoa izango da.

Cuatro katearentzat eginiko ahuntz berbalapikoa X Berrikuntza Espainiako telebistan erabili den lehenengoko pertsonaje birtuala (3D-n eginikoa) Delirium Studiosetik atera zen. Vaya Tropa programako aurkezlea izan zen ahuntz berbalapikoa.

‘Kinito ninja’ X Pertsonaiak Oraindik ez diote izena jarri, baina

momentuz ‘Kinito ninja’ deituko diote jokoari. “Lau ninja dira, leku ezberdinetara doazenak, borroka egitera. Joku tradizionala da, ezaguna, baina guk estetika diferentea eman nahi diogu”, azpimarratzen du Asier Quesadak.

Simulazioak ere egiten dituzte, errealitate birtuala erabiliz

‘Beat em up’ generoa X Hil edo hil Garai bateko hil edo hil jokoen kategorian sartuta dago ‘Kinito ninja’. Generoa aski ezaguna da, eta zaletuek ondo ezagutzen dute ‘beat em up’ delakoa.

X Konpetentzia gutxi EAEn bideojokoak egiten dituzten enpresa bi baino ez daude. Bigarrena Animatu da, ‘segapotoentzako’ jokoak sortzen dituztela.


06 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

MUSIKA Zarauzkoek ospe handia hartu dute

The Skatalites jamaikar talde historikoa gurean da berriz TALDEA DATORREN ASTEAZKENEAN IZANGO DUGU BILBOKO KAFE ANTZOKIAN -21.00ETAN-, ZUZENEKO KONTZERTUAN. LAU URTE IGARO DIRA BERE AZKEN BISITATIK. AURRETIK BARTZELONAKO SOWETO ARITUKO DA, DOINU ALAI ETA DANTZAGARRIAK ESKAINTZEN DITUEN TALDEA.

Delorean-en disko berria, salduenen zerrendan Delorean taldearen Subiza diskoa Estatu espainiarreko salduenen zerrendan sartu da. EBetatik bueltatu berri dira, arraskasta handia lortu ostean. The New York Times-ek bere kontzertuak goraipatu eta Windish kontzertu agentzia garrantzitsuarekin hasi dira lanean.

Txarly Brownek diseinatu du biniloa

Makalak dj gipuzkoarrak disko berria plazaratu du Vamos a comer deitzen da Makala zarauztar musikari eta dj ezagunak plazaratu duen lan berria. Binilo euskarrian datorren diskoa bikoitza dugu eta diseinu landu eta txukun bat du, Txarly Brown diseinatzaile ezagunak burutua. Musika ederra, beroa eta alaia da, erritmo latinoekin.

[Testua: GOTZON URIBE

Argazkiak: DEIA

A

ditu gehienek ska musikaren gurasotzat jotzen dute The Skatalites taldea, Jamaikako rocksteady eta reggae estiloetan eragin nabaria izan zuten eta. The Skatalites taldeak itzelezko arrakasta lortu zuen Jamaikan, baita handik kanpo ere, eta artista andana batek -Bob Marleyk, Peter Toshek eta Bunny Wailerrek, besteak bestek- grabazio ugari egin zituen beraiekin. Ska musikaz egin zituzten lehendabiziko grabazioak 1964. urtekoak dira. The Skatalites izenak sentzu bikoitza du, ska eta The Satellites hitzen nahasketatik eratorria, hain zuzen ere. Taldearen hasierako partaideak ondoko hauek izan ziren, denak ere musikari trebeak: Don Drummond (tronboia), Tommy McCook (saxo tenorea eta flauta), Roland Alfonso (saxo tenorea), Lester Sterling (saxoa), "Dizzy Johny" Moore (tronpeta), Lloyd Brevet (baxua) Lloyd Knnibb (bateria), Jackie Mittoo (pianoa eta organoa) eta Jah Jerry Haines (gitarra).

la, II. Mundu Gerra igaro ondoren garaiko orkestra ezberdinetan parte hartu zuten eta taldearen eragina erabat garrantzitsua izan zen calypso jamaikarrak –mento estiloakmambo, jazz eta rythm’n’blues moduko beste estilo batzuk barneratzeko.

Reggaeren sorrera Estilo ezberdin hauen nahasketaren bilakaerak ekarri zuen Jamaikar pop musikaren sorrera, gaur egun reggae musika bezala ezagutzen duguna. Alta, The Skatalites taldeak Jamaikako doinuak jazz musika finez jantzi izan ditu.

Doinu alaiak Euskal Herrian oso talde maitatua da The Skatalites. Sarritan etorri izan dira gure herriko eszenatokietara, dantzarako doinu alaiak eskaintzera. Jarraitzaile ugari dituzte gurean. Aurtengo kontzertua bira berezi baten barruan dator. Izan ere, taldeak 46 urte betetzen ditu musika munduan eta hori ospatzeko disko berri bat argitaratu du, On the right track izenburukoa. Lan hori aurkezteko asmoz antolatu dute gira hau, alegia. Gaur egun bizirik dauden taldekide sortzaileak Lloyd Knibss (bateria), Lester Sterling (saxoa) eta Doreen Shaeffer (ahotsa) dira. Hauekin batera, Vale Douglas (baxua) eta Cedrix Brooks (saxoa) aritzen dira zuzenekoetan. Oraingoan, agertokietara bueltatzen dira abesti berriak aurkeztera. Errepertorioan Be My Guest kantua aurkitzen dugu, Ben Harper kantariarekin batera eginikoa, eta Goin' Home: A Tribut To Fats Domino diskoan azaltzen dena. The Skatalites taldearen hasierako garaiak esanguratsuak izan ziren, hala no-

Kalean da ‘Eskuz lurrari’

Pello Ramirezek lan instrumentala argitaratu du Kalean da Pello Ramirezen Eskuz lurrari disko berria. Lan instrumentala da, akordeoia, txeloa eta pianoa ardatz dituela. Grabaketan, beste musikari batzuk hartu dute parte, besteak beste, Juantxo Zeberio, Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Oliver de Castro, Gurutz Bikuña eta Oroith abesbatzak.

]

The Skatalites taldea, promozioko argazki batean.

Soweto, hasierakoak  Bartzelona hirian kokatuta dago Soweto taldea eta bere azkenengo

lana Brixton records zigiluarekin plazaratu du, You give me fever izenburupean. Energiaz beteriko ska eta rocksteady doinu ederrak.  Jamaikako 50. eta 60. hamarkadako doinuetan oinarritua, Sowetoren musikak dantza egitera bultzatzen du.

Jamaikako doinuak jazz finez jantzi ditu The Skatalites taldeak


Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar

07

ZINEMA

Juan de Landa aktore mutrikuarra, garaiko hainbat iruditan.

De Landaren keinu ezaguna.

Juan de Landa, Hollywoodeko lehenengo euskalduna

Mutrikuarrak paper bikainak bete zituen eta aktore famatu samarra izan zen

MAKINA BAT EUSKAL HIRITARREK EGIN ZUTEN HOLLYWOODERAKO SALTOA XX. GIZALDI HASIERAN. ASKATASUNAREN ETA AMETS BERRIEN BILA JOAN ZIREN. JUAN DE LANDA (MUTRIKU 1984-1968) AKTOREA IZAN ZEN ARRAKASTATSUENA. ORTZADARREK ZINE ESTATUBATUARRERA SALTO EGIN ZUTEN AITZINDARIAK EKARRIKO DITU GOGORA BI ASTEAN BEHIN ‘EUSKALDUNAK HOLLYWOODEN’ SAILEAN.

[Testua ANDONI ITURBE Argazkiak EUSKADIKO FILMOTEKA]

H

ollywood ametsen faktoria moduan ezagutu edo saldu digute. Baina XX. mendeko Europa gatazkatsuan, lurralde hori gerraostetik eta miseriatik ihes egin eta leku lasaiago baten bila zenbiltzan askoren jomuga bihurtu zen. Horien artean Europa erdigunetik alde egindako judutar askok zine munduan topatu zuten negozio bide eta babesa. Esaterako, hungariar jatorriko Adolph Zukor 40 dolarrekin heldu zen New Yorkeko portura eta Paramount sortu zuen handik gutxira. Fried-ek Universal bultzatu zuen, eta Samuel Goldwin-ek Metro Goldwin Mayer. Edonola, euskaldunak ere joan ziren Ameriketako Estatu Batuetara. Juan Crisostomo Pison Pagoaga eta Landak (Mutriku, 1894-1968) izena arindu eta Juan de Landa bihurtu zen zinearen historiaren mesederako. Garaiko euskal familia asko bezala, Amerikako hegoaldera joan ziren, Argentina eta Paraguaira, hain zuzen ere. Juan de Landak musikan probestu zuen lehenengoz, eta Zuloaga margolariaren bultzada izan zuen New Yorkeko Metropolitan Opera Hausen abesteko. Baina momentu horretan Kalifornian zinema industria garatzen ari zen, eta hara joatea erabaki zuen lagun batekin. Hala ere, azken honek artzain izatea erabaki zuen, eta bere kabuz joan behar izan zuen mutrikuarrak. Garai hartan merito handia zuen mutur batetik bestera trena eta kamioi bidez bidaiatzeak, baina De Landa ez zegoen atzean geratzeko prest. Zine mututik soinurako bidean asko geratu ziren erdibidean: ahomotelak ziren batzuk, edo antzezpen-talentu nahikorik gabekoak. Edo musikaletan parte hartzeko ganorazko mailarik gabeak. Juan de Landak, aldiz, zine-estudio guztie-

tan jo zuen atea. Baina beste lehentasun batzuk zituzten, eta ez zien jaramon askorik egin. Egun ahaztezin batean, Metro estudioaren deia jaso zuen eta orduan aldatu zen mutrikuarraren patua. De frente, marchen pelikulan izan zuen lehenengo papera. Merkatu latinoari begira jatorrizko film arrakastatsuen gaztelaniazko bertsioak egiten hasi zen Hollywood. Bikoizketa hasi aurretiazko saiakerak izan ziren, bete-betean ahalik eta publiko zabalarengana heltzeko asmoa baitzuten produktoreek.

Espainierazko bertsioetan, jaun eta jabe Edgar Neville zuzendari espainiarrarekin egin zuen lan behin baino gehiagotan. Pertsonaje berezia zen gero Neville: diplomatikoa karreraz, antzerkigilea, Hearst eta Chaplinen laguna. Ezker politikotik falangera ere pasa zen. Haren zuzendaritzapean El presidio (1930) lanean antzeztu zuen, The Big House filmaren bertsioa, hain zuzen. Berriro ere bere lana buru-belarri defendatu eta paper protagonista egin nahi zuela esan zuen. Esan eta egin. Baina gaztelaniazko bertsioek ez zuten betiko iraun, eta 1933. urtean espainiar Estatura itzuli behar izan zuen. Ameriketan izandako ibilbideak izan zuen merezitako oihartzuna, eta ez zuen lan faltarik izan. Luchino Visconti handiak ere estimatu zuen Luis de Landaren talentua. Ossesione pelikulako aktore izatea eskaini zion, Maximo Giroti eta Clara Calamairekin batera. Visconti aristokrata hasiberria zen zinegintzan Ossesione egin zuenean. Sasoiko beste artista askoren moduan, neorrealismotik edan zuen, eta neurri handi batean korronte artistiko eta etiko horren lehehengo harribitxietako bat da. Visconti zorrotzarekin lan egitea bere filmagintzako ohore handietakoa izan zen. Zuzendari italiarrak eta aktore euskaldunak operarekiko maitasuna elkarbanatu

zezaketen. Horrez gain, John Houston handiarekin Beat the Devil (1953) egin zuen. Bere fisiko eta itxura zela medio, Estatu espainiarrean ere antzezpen dezente egin zituen garaiko zuzendari ezagunenekin: Rafael Gil (Una mujer cualquiera), Carlos Arevalo (Su última noche)… Italia eta espainiar Estatuaren artean jardun zuen bere bizitzako azken urteetan, 1968an bere jaioterrian hil aurretik. Azkenean, berea egin zuen Luis de Landak. Hollywooden gogor saiatu eta gero Europan bere lekua bilatu zuen aktore ibiltariak. Sasoi hartan, asko ibiltzen ziren aberri lasai baten bila. Pelikularen bila. Judutar batzuk espainiar Estatura ere etorri ziren. Horien artean, Ladislao Vadja, hungariar jatorrikoa. Juan de Landarekin Un ángel pasó por Brooklyn egin zuen, bere azken urratsa. Vadjak naziengandik ihes egin zuen, eta bera izan zen Barrio izeneko film interesgarrian miseriaz hitz egin zuen bakarretakoa frankismoaren lehen urratsetan. Zinea aberri bila zenbiltzan askok askatu zuten.

Edgar Nevillen agindupean  Holllywoodek gaztelerazko bertsioak egin zituen merkatu latinora zabaldu asmoz. Baina bikoizketaren industria garatzen hasi zenean, espainiar Estatura itzuli zen lanera.  Edgar

Nevillerekin lana egin zuen Juan de Landak. Pertsonaje bitxia zen Neville: kosmopolita, Chaplinen laguna, olerkaria, abanguardista zalea, baina Francoren erregimenarekin ederki moldatu zena.


08 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

TXAPELA BURUAN...

JAGON Galderaerantzunak

Zumalakarregiren txapelgorriek ezagun egin zuten txapela Hegoalde osoan, baina euskal nortasunaren ikurraren jatorria Pirinioetan aurkitzen dugu.

1

EUSKARAZKO HITZETAN “IL” AGERI DENEAN, “LL” (GAZTELANIAZ BEZALA) ESAN BEHAR DUGU ALA “J BUSTIA”. EZ AHAL DA “ELLE”A ERDALDUNA?:

“Egia da ‘Elle’ hotsa erdaraz ere badela (bereziki gaztelaniaz), baina horrek ez du esan nahi erdalduna denik; izan ere, horrelaxe ahoskatu behar baitira euskarazko -il gehi bokala duten hitzak: esate baterako, bila, oilo, mila eta abar. Palatalizazio hori egiten ez dakienak bi-la, oi-lo, mila, langil-le eta abar ahoska beza, eta ez, inola ere ez, biya, oiyo, miya, langiye eta abar”.

2

Carlos VII. Argazkia: DEIA

Azkuek esaten zuen txapela eta boina ezberdindu behar direla

Antzinean txapela eskuz egiten zen, baina XIX. mendean txapel hutsak egitera zuzendutako fabrika handiak sortu ziren, batez ere Iparraldean. Gipuzkoan, 1859an, Tolosako Elosegitarren txapel fabrika sortu zen. Orain, hauxe da Hego Euskal Herri osoan geratzen den txapel fabrika bakarra. Bizkaian ospetsuena Balmasedako Boinas La Encartada lantegi handia izan zen (1892-1992), gaur egun euskal ehungintzaren historiaren adierazgarri den museoa. Egun, txapela gutxi erabiltzen dugu, nahiz eta tarteka agertzen den hura berreskuratu nahi duen talde edo mugimendurik. Momentuz, garaipenaren ikurra besterik ez da gazte askorentzat.

HORI?: “Ez, hamaika a letraz bukatzen denez, ez zaio erantsi behar beste -a hori. Beraz, apirilaren 11 da zuzena”.

3

“Hiztegi Batuak agintzen du. Beraz, batez beste eta batez besteko dira idazkera zuzen bakarrak batasunean, Hiztegi Batuak arauaren indarra duenez”.

NOLA IDATZI BEHAR DA: UDA OPORRAK EDO UDAOPORRAK?:

4

“Kasu horretan, bietara idatz daiteke, marratxoa aukeran dago. Nolanahi ere, badugu gure artean hedatuagoa eta erabiliagoa den forma bat: udako oporrak”.

WWW.EUSKALTZAINDIA.NET

Boina gaztelaniaz, béret basque frantsesez, basque cap ingelesez, barreto del basqui italieraz, basken-muetze alemanieraz, euskal nortasunaren ikur bilakatu da txapela, baina... ba ote dakigu nondik datorren jantzi hori? Txapelaren jatorriak eztabaida asko sortu ditu ikertzaileen artean, hala ere teoria gehienek XV. mendean kokatzen dute. Antza, Bearneko baserritarrak izan ziren lehenengoak kapel mota hau erabiltzen. Alabaina, Zumalakarregi eta bere txapelgorriek Hegoaldeko eremu osoan egin zuten ezaguna txapela XIX. mendean. Izan ere, ordurako oso orokortuta zegoen txapela Iparraldean, baita hegoaldeko leku batzuetan ere. Artilezkoa, merkea eta erabilgarria, Gerrate Karlistak bukatu ostean hedatu zen txapelaren erabilera Euskal Herri osoan. Garai horretan, hain zuzen, konnotazio politikoa jaso zuen. Izenari berari dagokionez ere badaude eztabaidak. R. M. Azkuek esaten zuen txapela eta boina ezberdindu beharrekoak direla. Bere ustez, euskal txapela esaten diogun hori, erdarazko boina, txapel mota bat baino ez da.

Elosegi eta La Enkartada

NOLA IDATZI BEHAR DA: APIRILAREN 11A ALA APIRILAREN 11? ALEGIA, HAMAIKA A LETRAZ BUKATZEN DENEZ, IPINI BEHAR DA BESTE -A

HIZTEGI BATUAN BEGIRATU DUT ETA, BATEZ BESTE ETA BATEZ BESTEKO BEREIZ IDATZITA DATOZ. AZKENALDI HONETAN, ORDEA, SARRI-SARRI ARI NAIZ IKUSTEN LOTUTA BATEZBESTEKO. ZEIN DA IDAZKERA ZUZENA

Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

TOPONIMIA

IZENAK

Bizkaia

Aingeru

Muino edo mendixka izendatzeko erabiltzen zen ‘bizkai’

Grezierako ángelos mezularia hitzetik latineko angelus sortu zen, eta hemendik euskarazko aingeru. Ezagutzen dugun aipurik zaharrena Basaburu Nagusiko 1552ko Aingeru de Igoa da. Duen zabalkundea umeak zaintzen dituen aingeru guardakoarekiko begiruneari zor zaio, izen hori ipiniz gero, haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Sabino Aranaren Santutegian ageri den Gotzonek bigarren maila batera eraman du.

hitza Euskal Herri osoan, ez Mendebaldean bakarrik Gaur egun bizkai izena hitz moduan ezezaguna bada ere, toponimiak argi erakusten du hitz arrunta izateaz gain, Euskal Herri osoan erabiltzen zela eta ez Mendebaldean bakarrik. Aipurik deigarriena 1141ean idatzitako Iheldo bizchaya (Igeldo bizkaia) dugu Donostiako mendia izendatzeko. Egun muino esaten duguna izendatzeko erabiltzen zen, hots, mendixka. Erdi Aroan idatzitako aipu zaharrenetan gure jaurerria izendatzeko era asko ageri da, besteak beste, Biskahia, Biscagia, Bizcaya nahiz eta geroago, gaztelaniaz etimologiaren kontrakoa den Vizcaya idazkera nagusitu. Hala ere, Europako ia hizkuntza guztietan B letraz idazten da: Biscay (ingelesa), Biscaye (frantsesa), Biskaya (alemana), Bizcaglia (italiera).


Ortzadar 080510