Ortzadar aldizkaria

Page 2

KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko Irailaren 4a

AHOTSAK

‘Kirola’

Stefan eta Felix

Maisu iñaki

[ UNAI ELORRIAGA]

[ IRATI JIMENEZ]

EZ DIRA GUTXI kirol betean hil diren pertsonak: errugbian badira batzuk, futbolean telebista bidez harrapatu izan dituzte hildakoak, kolpe txarrak asko dira surfean… Denok gogoratzen dugu nola lehertu zen Tom Simpson txirrindularia Mont Ventouxen, Atxagaren poemaren bitartez baino ez bada ere, eta ikasi dugu anfetaminak hartu zituela eta brandy apur bat edaten ikusi zutela goiz hartan bertan. Antza, mendian gora balantzaka hasi eta lurrera jausi zenean, laguntzaileei agindu zien: “Put me back on the bike!” (Jar nazazue atzera bizikleta gainean!). Ayrton Senna ere gogoratzen dugu maiz, nola jo zuen hesi baten kontra 1994ko maiatzaren 1ean Imolako zirkuituan. Bezperan ere, sailkapen probetan, beste pilotu bat hil zen zirkuitu berean: Roland Ratzenberg. John Lennon ere hil zuten New Yorken, eta Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starrek antologia bat atera zuten urte batzuk geroago; bizirik zeuden hiruren arteko solasaldi bat ere eman zuten argitara: kontua da euren atzean, horman, Ayrton Sennaren poster handi bat ageri zela.

HOTZITUTA, SUDUR PUNTAK ez jaikitzeko esan digu. Ez gara ausartu ohe barrutik beste gorputz-atalik ateratzen baina horrekin nahiko. Iratzargailuak hotzikara baten jo du eta leihoaren zirrikitutik neguko astelehena sartu zaigu logelara. Mundua arrotza da gaur, letaginak zorroztu ditu goizaldean. Amak ez du ulertzen ze gogorra den bederatzi urte izatea. Pertsiana altxatzeko eskatzen digu eta ernegatu egiten da ganora gabe ikusten gaituenean. Azaldu diogu ez daukagula halako ahalegina egiteko indarrik baina ez digu sinetsi. Goizetan lotsatuta bezala sentitzen ditugu besoak, tentel-edo. Ez da geratzen galletarik. Ez da geratzen galletarik eta amak kokoloak garela pentsatuko du, ogi txigortua ekarri digulako eta berdina dela esan. -Ze mundutan dira berdinak galletak eta ogi txigortua? Baina ez diogu hori esan. -Ama, ez dut eskolara joan nahi. Baina hori ere ez diogu esan.

Baina dudarik gabe, bizirik egon arren heriotzarekin zerikusirik handiena daukan kirolaria Stefan Edberg tenislari suediarra da. Vasterviken jaio zen Stefan Edberg 1966an eta 1983an, besteak beste, juniorrentzako US Opena jokatu zuen, 17 urterekin. Pasadizoa oso ezaguna da, askori aditu izan diot, baina inork ez daki zer gertatu zen zehazki. Gauza da epaileetako bat hil zela Edbergen partiduetako batean. Batzuek esaten dute tenislari suediarraren pilotak jo zuela buruan, beste batzuek diote pilota saihestu nahian lurrera jausi eta hil zela. Badirudi gizonak ez zeukala osasuna sendoegi eta pilotakada izan zela errematea, baina egia ere bada Edberg tenisa bertan behera uzteko zorian egon zela eta ez zituela gerora irabazi zituen lehiaketa guztiak irabaziko (Wimbledon bi, US Open bi eta Australian Open bi). Baina ezezagunagoa da tenislari honen beste pasadizo bat. 1991ko Wimbledonen, finalaurrekoetan, Michael Stichen aurka galdu zuen. Hiru setak irabazi zizkion Stichek tie break izenekoa baliatuta (hain zeuden berdinduta). Gauzarik kuriosoena da egun horretan bertan hil zela Jimmy Van Allen, tie break modalitatearen asmatzailea. Stefan Edbergek esan omen zuen gero: “Eskerrak Van Alleni, bestela Michael [Stich] eta biok oraindik egongo ginateke jokatzen…” Baina nork ahaztu, batez ere, Felix Iñurrategi Karakorumen behera etorri zen eguna. SPrako tranbia idazten ari nintzen orduan eta protagonistetako bati, gero Marcos izena hartu zuenari, Felix izena eman nion hasieran, mendia baitzen liburuaren motibo garran-tzitsuenetako bat. Egun horretan bertan, 2000ko uztailaren 28an, eleberriaren eskuizkribuan idatzi nuen: “Felix Iñurrategi hil da gaur” eta izena aldatu nion protagonistari. Hartu dezala, hamar urte geroago, liburu itxura duen esker-bosteko hori Iñurrategitar handi hark.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazioa: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi Lege Gordailua: BI 1720-06

-Ama, esnea hotz dago. Berotu egin digu. Ez da txarra, ama. Batzuetan joko zenuke baina ez da txarra. Berak ez daki zer den autobusa hartzea eta astelehen goiz horretan eskolara joatea. Nagusiei oroimena ezabatu egiten diete. Ez dakigu noiz. Igual hamalau urterekin edo. Hamalau ditu auzokidearen semeak eta amnesiaren sintoma larriak erakusten hasi da. Igogailua elkarrekin hartu genuen, behinola, eta “eskolan ondo, ez?” esan zigun, “de puta madre pasatzen gendun jolasorduan”. Kankailua da, auzokidearen semea, baina ez da bere errua, guk badakigu denei egiten dietela, gogoratu ez dezaten. Bestela, ezin. Amak ezingo gintuen klasera bidali, maitasun-irribarre eta “ondo ibili, laztana” eta besarkada eta zera guztiarekin, bere amatasun osoarekin. Ez da oroitzen, koittadua. Ez daki astelehen goiza tunela dela, haretan egindakoa, etxetik eskolaraino eramaten gawituena, arnasa hartzen dugun bakoitzean apur bat itotzen gaituena. Biluztu egiten gaitu astelehen goizak, gizen senti arazten gaituzten praka laburrak janzten dizkigu eta iristen ez den opariren baten atzetik korrika egitera behartzen gaitu. Zitala da astelehen goiza, birikak estutzen dizkigu eta irrigarri senti arazten, saskibaloiaren arauak ahaztu egiten ditugulako eta eskubaloi pilotak jo eta min emango digun beldur garelako. Gorroto dugu astelehen goiza maisu Iñakik aldarri egiten digulako eta mila miloi modu asmatu direlako gu bezalako bederatzi urteko umeak torturatzeko, dorpeak, lodiak eta desegokiak direla esateko, baina bat ere ez dugu gorroto astelehen goizeko soinketa klasea bezain beste, kiloz-kilo eta sudur puntaraino. Bat ere ez.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutako produktua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Ortzadar aldizkaria by Deia.com - Issuu