Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2014ko urtarrilaren 4a. 337 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ARTE FEMINISTA “Kaos sortzailean jarraituko dugu dantzan eta borrokan�, diote artistek -- 4-5. orrialdeak --

KRESALEZKO ABSTRAKZIOAK Itsasoa zerumugan duela margotzen du Jose Ramon Elorzak bere unibertsoa -- 6. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko urtarrilaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

BILBO

Ameriketan ere, euskalkiak protagonista

EE

STATU Batuetako Renoko Unibertsitateko euskal ikasketen atalaren ekimenez argitaratu da The Dialects of Basque liburua, euskalkien aniztasuna, ezaugarriak eta garapena publiko amerikarrari hurbiltzeko asmoz. Koldo Zuazo hizkuntzalariaren Euskalkiak, euskararen dialektoak (Elkar, 2008) lanaren itzulpena da, Aritz Brantonek egina. Euskarak eta euskal kulturak aspalditik liluratu izan dituzte Estatu Batuetako ikerlariak, europar mintzairen artean bakarra delako eta, batez ere, euskal inmigranteek Amerikako historian izan duten eraginagatik. Hala, irakurle ingelesdunak eskura dauzka euskal diasporaren inguruko idazlan ugari eta gramatika zein hiztegiak ere badaude. Euskalkiez luze eta zabal jarduten den libururik, ordea, ez da egon, Renoko unibertsitateak Zuazoren lanari erreparatu dion arte. “Badaude lan zahar batzuk ingelesez, Koldo Mitxelenaren eta haren garaikoen teoriak jasotzen dituztenak, baina azkenengo hamarkadetan euskalkien gaineko teoriek izan duten garapena ez da jasotzen”, azaldu du Koldo Zuazok. Renoko unibertsitatea jarri zen berarekin harremanetan, liburua ingelesera itzultzeko, “berri pozgarria izan zen, badago jendea euskaraz ez dakiena baina interesa baduena”.

Teoria berritzaileak

K

oldo Zuazok 2008an argitaratu eta orain Aritz Brantonek ingelesera ekarri duen liburuak, euskalkien mapa gaurkotuaz gain, ikuspegi berria ekarri zuen euskararen dialektologiara. Urte luzetako ikerlanari esker, Zuazok ondorio mamitsu batzuk plazaratzen ditu. Esate baterako, euskalkiak Erdi Aroan sortzen hasi zirela argudiatzen da lan horretan eta, dialektoen garapenean, sasoi hartako euskal hiri handienen eragina aipatzen da, Gasteiz eta Iruñea adibidez. Bizkaieraren eta, oro har, Mendebaldeko euskararen sorreran Gasteizek eta Arabak izan zuten garrantzia, Arabako euskara liburuan (Elkar, 2012) azaldu zuen zehatzago Zuazok.

Koldo Zuazok euskararen dialektoez idatzitako liburua ingelesera itzuli du Aritz Branton britainiar euskaldunduak DABI PIEDRA

“Nor-nori-nork sistema azaldu zidatenean, ‘hizkuntza hori ikasi behar dut’ pentsatu nuen”, dio Brantonek. D. P.

“Renon esan zidaten, euskal gramatikak bazeuzkatela ingelesez, baina euskara biziaren aztarna euskalkiak direla eta horixe erakutsi nahi dutela”. Itzultzailea, ordea, ez da amerikarra. Aritz Branton Ingalaterran jaio zen eta Bilbon bizi da gaur egun. Euskal Herrira etorri zenean, euskaraz ikasi zuen eta, gaur egun, itzultzaile ari da, batez ere literaturaren alorrean. Orain dela hamar urte heldu zen gurera: “Kasualitatez iritsi nintzen, jaialdi batera, baina lagun batzuek euskararen berri eman zidaten –dio Brantonek–; nor-nori-nork sistema azaldu zidatenean, pentsatu nuen: hizkuntza hori ikasi egin behar dut, eta hala hasi nintzen”. Euskal aditzak txundituta dauka Branton, “lego jostailu batekin jolastea bezalakoa da aditza osatzea, sistema ederra da eta euskara, hizkuntza aberatsa”. Ath Brantonek izena aldatu zuen eta Aritz Branton da gaur egun, “hemengoentzat errazagoa da euskal izen bat badut”. DIBULGAZIOA Renoko unibertsitatekoek Branton

aukeratu zuten euskalkien liburua itzultzeko, “bazekiten nik euskararekin sekulako grina daukadala”. Literatura itzuli ohi du batik bat, baina Ingalaterran hizkuntzalaritza ikasi zuenez, euskararen gaineko lan bat itzultzea “plazerra” izan du. “Liburua ez da zaila itzultzeko,

badu alderdi espezializatua baina Koldoren idazkera erraza da ulertzeko, oso era dibulgatiboan idazteko gaitasuna du”. Biak Bilbon bizi direnez gero, Koldo Zuazo eta Aritz Branton elkarlan estuan aritu dira itzulpenean. Koldo Zuazoren ustez, euskaratik ingelesera zerbait itzultzen denean, “beti da albiste ona, kanpokoek gu ezagutzeko bidea baita”. Brantonen iritzian, Dialects of Basque dialektologian espezializatutako hizkuntzalarientzat aproposa izan daiteke batez ere; baina, estilo dibulgatiboan idatzita dagoenez, interesa daukan edozeinek irakur lezake, “atea irekitzea bezalakoa da”. Euskal diasporakoen jakinmina asetzeko balio lezake, “Amerikan gero eta interes handiagoa dago euskal gaiekin, datorren urtean Asun Garikanoren liburu bat [Far Westeko Euskal Herria] ingelesez argitaratuko dute”, dio Brantonek. Euskal Herrira etorri zenean, euskalkiek “txunditu” egin zuten, baina baita beldurtu ere: “Hain eremu txikian horrenbeste dialekto daude; batua ikasteak denbora luzea eskatu zidan eta, euskalkiak gehituz gero, festa jaialdi bihurtzen da!”. Hala ere, Brantonentzat, euskalkiak “euskararen mamia” dira. Orain, ingeles hiztunek altxor hori ezagutzeko aukera dute. Nagusiki, Estatu Batuetan zabalduko da liburua, baina Ingalaterran ere interesa piztuko duen esperantza du Brantonek.


Larunbata, 2014ko 2013ko urtarrilaren 4a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Ondua balego bezala TITULUA: ‘HOBE ISILIK’

EGILEA: GARBINE UBEDA

ARGITALETXEA: ELKAR ARITZ GALARRAGA

G G

ARBINE Ubedaren lehen eleberri laburraz aipatu izan den lehen gauza izan da, hain zuzen, horixe, lehen eleberria izan dela. Eta lehen eleberria izan dela ez hogei urterekin publikatutakoa, baizik eta gutxi batzuk gehiagorekin. Ondo. Xehetasun hori nabarmentzeak ditu bi irakurketa, nire ustean, zalantzagarriak: batetik, eta kazetari gisa esperientzia zabala duenez Ubedak, eta, beraz, testugintzan eskarmentu handia, idazkuntzaren bi alde izan daitezkeen kazetaritza eta literaturaren arteko gehiegizko banaketa –kontuan izanik kazetaritza ez dela bat eta bakarra, ez eta, noski, literatura–. Eta bestetik, Ubedak modu nasaian ulertutako literaturan egin dituen sartu-irtenak aintzakotzat ez hartzea, batez ere Mila ezker saiakera oso gomendagarria –azkar esateko, ezkertasunaren hainbat konturi buruzkoa, eskuinok ere gustura asko irakurtzeko modukoa–. Baina Hobe isilik da hemen larrutu beharrekoa. Eta, beste ezer baino lehen, esan beharra dago zaila dela eleberri horren haria askatzea, egin gabe spoiler gaitzesgarririk. Saia gai-

tezen minimoa esaten: Bakartxo narratzailea lehen pertsonan mintzo zaio II. Mundu Gerraren ondotik desagertu zen aitonari, Jose Bermejo Zabaletari, behinola Altsasuko trenbideko behargin iraultzailea izan zenari; haren oroitzapenari, haren desagerpenaren xenda jarraitzen duen bitartean. Familiaren tatxa da, mantxa, bizitza osoan izan dute gogoan. Bakartxok jakin nahi du: noiz desagertu zen, nora, galdu ote zen erabat eta benetan. Eta sorpresa hartuko du bilaketa horretan. Hainbestekoa, esateraino: errazagoa zela “gudari desagertu heroikoa izan zinen garaia”, esplikagarriagoa. Eta nik uste, horrekin aski dela. Gauza da ikerketa hari interesgarri hori alde batera utzita ere, edo hari interesgarri hori alde batera utzita batez ere, agertzen direla kontakizuneko gauzarik interesgarrienak. Anekdota itxuraz hutsalen atzean hausnarketa benetan jakingarriak, pitxi txikiak, ematen du esan gabe esaten diren kontu horiek guztiak. Bat oso adierazgarria, gainontzekoen berri ematen ahal diguna: ikastolan dago narratzailea, haur, eta ikaskideak zortzi abizenak buruz eta segidan esatea proposatu du.

SALDUENAK

Fikzioa

Bakartxok, nahiz bikain esango lituzkeen bere zortziak, isilik pasa nahi luke, arrotzegiak direlako ia erdiak. Ez dira jatorrak, ez dute pedigririk, ez dute bertako labelik. Jarraian dator kolpea: “Ikaskideek artean ez dakite, artean ez dakigu, gutartasuna mamia dela, azala baino gehiago. Nire aberriak zerupe zabalagoa du orain”. Ba hori.

Anekdota itxuraz hutsalen atzean hausnarketa benetan jakingarriak, pitxi txikiak, ematen du esan gabe esaten diren kontu horiek guztiak

Garbine Ubedaren lehen eleberri laburraz esan den beste gauzatako bat izan da 36ko gerrari buruzkoa dela, eta gaia gehiegi (sic) erabili delarik, irakurlea dagoeneko neka daitekeela testuaren aurrean. Eta hori esan duenak, iruditzen zait, beste liburu bat irakurri duela, nik irakurri dudanagandik. Ze, bai, 36ko gerraz hitz egiten da, noski, II. Mundu Gerraz ere bai, baina berdin hitz egiten da familiaren baitako zauriez, presentziek baino absentziek duten garrantziaz, memoriak sortzen dituen haize bolada zakarrez, sekretuak edukitzeko eskubideaz edo beharrizanaz, biziraupenaz, denik eta pertsonarik zintzoenak daukan ifrentzuaz. Eta hori denori egiten du Hobe isilik lehen eleberri labur honek –mamia, tempoa, neurria–, urte luzetako esperientziarekin ondua balego bezala.

Ez Fikzioa

1. Mussche

4. Hobe isilik

1. Kaliforniakoak (1533-1848)

4. E.H-ren historia laburra

Kirmen Uribe. Susa.

Garbiñe Ubeda. Elkar.

Asun Garikano. Pamiela.

Iñaki Egaña. Txertoa/Abarka.

2. Ez naiz ni

5. Xume. Laboa Zumeta- 2. GAL 30 urte Eider Goenaga/Berria. Elkar. renean Hainbat autore. Elkar. 3. Hiztunpolisa Jon Sarasua. Pamiela. 6. Zaindari ikusezina

Karmele Jaio. Elkar.

3. Twist Harkaitz Cano. Susa.

5. Eguberria Juan Kruz Igerabide/Elena Odriozola. Nerea.

6. Euskal Herria kantuz Hainbat autore. Baigorri argitaletxea.

Dolores Redondo. Erein.

ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA

POESIA

‘Hori da umorea, maisu!’

‘Urertzeko mamarrua. Collagekera’

Mo Yan. Maialen Marin/Aiora Jaka (itzul.). Elkar. 252 orr. 20,50 euro.

Errealismoa magiaz zipriztindua Gizakiaren grinak eta ergelkeriak erakusten dituzte Mo Yan idazlearen kontakizunek, ironiaz, samurtasunez eta gordinkeriaz. Gosea eta behar gorria zer diren dakien eta inoiz ahazten ez duenaren begiradaz aztertzen ditu bere herrialdearen historia eta gaur egungo kontraesanak, ongaiztoak bereizten ez dituen modu bortitz eta ederrean. Tradizioa eta modernitatea elkartzen ditu Mo Yanek, Txinako ondarea eta mendebaldeko idazleen irakurketa.

Joseba Mikel Ugalde. Autoedizioa. 160 orr. 10 euro.

Maisuaren koaderno laranjaz ‘Urertze’ maisuarekin eta segundo haietan, entzutearen, irakurtzearen eta idaztearen benetako kokagunea ikasi genuen. Haren hitzetan, “leku hori, kuriositatea eta plazerraren artean dagoen eremutxoa da”. Koldo Lopategi ‘Mamarru’ri, irakaspena itsatsita geratu zitzaion. Hari ere, zerbait ikusten, entzuten edo irakurtzen duenean, haretaz edo hark eraginda beste zerbaitetaz, idazteko gogoa pizten zaio. Eta horretarako, maisuak bezala, beti izaten du eskuera, koaderno laranja bat.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Amabelen boterea’ Érica Esmorís. Garbiñe Ugarte (itzul.). Sushi books. 158 orr. 12 euro.

Superboterez beteko familia “Amabel dut izena eta hortzak falta zaizkit. Dirudienez, nire adinerako normala da, ez naiz arduratu behar, behinbetikoak laster irtengo zaizkit eta...”. Horrela hasten da Amabelen istorio kutun hau. Neskato honen familian, denek dauzkate superbotereak: indar izugarria, tximistaren abiadura, mugarik gabeko inteligentzia eta baita ikusezin bihurtzeko gaitasuna ere. Baina Amabelek oraindik ez daki zein den bere trebetasun sinestezina. Boterea aurkitzeko, abentura zinez xelebreak biziko ditu.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Soraya Garcia Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko urtarrilaren 4a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arte feminista

Ainhoa Güemes artista eta feministaren esanetan, “pentsamendu kritiko feminista arte adierazpenen zirrikituetatik sartu da, artearen sistema bera kolokan jarriz”. Guerrilla Girls kolektibo

Emakumeen borroka, artean ere

OLATZ PRAT

Borroka feministaren eboluzioarekin bat garatzen doa Arte Feminista ere, bide berriak urratuz betiko ametsen peskizan

AA

RTE Feministaren historiak aro desberdinak bizi izan ditu. XIX. mendean nahiz XX. mendearen lehen hamarkadetan jada topa daitezke emakumetasuna hizpide duten artista emakumeen izenik, Berthe Morisot edo Frida Kahlo, besteak beste. Baina horien lana ez zen emakumeen eskubideen aldeko inongo mugimendutan txertatzen, euren emakume izaera eta inguruko errealitatea nola bizi zuten adierazi zuten, analisi indibidual baten ariketa eginez. Arte feminista egiten zuten, nahi gabe. 1960. hamarkadarekin batera iritsi zen Emakumeen Askapenerako mugimendu feminista indartsua eta horren baitan jaio

zen Arte Feminista deiturikoa, haiena bai, arte feminista boluntarioa zen: emakumeen eskubideak eta izatea bera urratzen zituen sistema patriarkalaren eta androzentristaren aurkako borrokarekin bat egiten zuen sorkuntza feministak. Ordutik hona gero eta gehiago dira sortzaile eta artista emakumezkoak, eta gero eta indartsuagoa haien presentzia. Ainhoa Güemes artista eta feministak dioenez, “pentsamendu kritiko feminista arte adierazpenen zirrikituetatik sartu da, artearen sistema bera kolokan jarriz”. Adibide bezala jartzen du Guerrilla Girls kolektibo artistiko feminista esta-

tubatuarraren lana: “Guerrilla Girls Arte Feministaren mugimenduaren azken etapako ahots nabarmenenetakoa da. Mugimendu hori fikzioak zapuzteaz arduratu da, artista jenio eta maisulan bezalakoak adibidez; haiek azaldu dutenez, horrelako fikzioek eutsi egiten diote testuinguru sozial eta historikoarekiko independente gisa aurkezten den artearen kontzeptuari”. Kolektibo feministak, politikan edo enpresa munduan emakumeen eta gizonezkoen posizioen arteko desberdintasunak aztertu ditu ikuspegi artistiko batetik, eta Güemesek azaltzen duenez, “zalantzan jarri dute artea abangoardia sozialeko eremua den ideia zabaldua, artearen izaera kontserbadorea eta sexismoaren gotorleku gisa egiten duen erresistentzia agerian utziz”. IKERKETA ETA ESPERIMENTAZIOA Güemesek berak

eta Enkarni Gomez ingeniariak badute eskuartean proiektu interesgarri bat, Obra arteknobizien produkzioa. Arteknozientzia, Postestrukturalismoa eta Feminismoa deiturikoa. Egitasmo horretan artea –beraiek kaos sortzailea deitzen dutena–, zientzia eta filosofia gurutzatzen dituzte, beti ere gorputzari erreparatuz. “Gure identitateak, izan femeninoa zein maskulinoa, abjektua, bitxi samarra, trans, disidentea edo queer-a zertan datzan ikertzen ari gara, identitatea bera kolokan jarri eta birsortzen dugu aldi berean”, dio Güemesek. Euren helburua da faktore, atributu eta inperatibo desberdinak arlo politikoan ez ezik, arlo fisikoan ere nola lotu ikertzea, horretan pentsatzea beharrezkoa baita eurentzat: “Amesten dugun mundua, bai jendarte, baita gure neurrira fabrikatu nahi dugun gorputza ere eratzen hasteko”. Artista bilbotarraren iritziz, “pentsamendu kritiko feministak bultzatu duena da, hain zuzen, gorputza eta politikaren arteko harreman estua”. Arte feministaren etorkizunari begiratzean, itxaropentsu agertzen da Güemes: “Bizitza sortzailea da, sortzea arnasa hartzea bezalakoa da, eta feminismoak bizitzen eta arnasten jarraitzen lagunduko


Larunbata, 2013ko urtarrilaren 4a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arte feminista

SORAYA GARCIA ARTISTA

“Emakume batek nire lana babesteak ehun gizonek babesteak baino gehiago balio du niretzat”

AA

RKITEKTO teknikoa da izatez Soraya Garcia galdakoztarra. Sei urterekin hasi zen margotzen eta ordutik ez dio utzi sorkuntzari. Azkenaldian etengabe zentsuratu dute bere lana, autoerretratu biluziak marrazten ditu duela urte batzuetatik.

haserretu eta motibatu egin bainau.

Facebook-en ere, esaterako, zentsuratu egin zaituzte, ezta? Bai, lan hauek egiten hasi nintzenetik edukiak ezabatu dizkidate etengabe. Facebookean edonork modu anonimoan salatu dezake edozein argazki desegokia edo iraingarria iruditzen bazaio, eta nire eduki guztiak publikoak direnez, edonor izan daiteke salatzaile hori. Gero hori Facebookeko arduradunek baloratzen dute eta ezabatu edo ez erabakitzen dute. Eduki desegokitzat hartzen badute, irudia ezabatzen dizute eta zigor bat ezarri, hasieran abisua da, gero 12 ordu, 24 ordu, hiru egun, astebete eta hilabeteraino blokeatzen dizute kontua. Eta oso txarra da hori niretzat, lanerako aukera piloa iristen baitzaizkit Facebooken bitartez.

Noiz eta zergatik hasi zinen autoerretratu biluziak marrazten?

oaren lana aipatzen du horren adibide. JOSE MARI MARTÍNEZ

gaitu, zorionez. Kaos sortzailean jarraituko dugu dantzan eta borrokan, desio dugun hori errealitate bihurtu arte”. EMAKUMEEN LANA ARGITARA Emakumeen sorkun-

tzari buruzko ikerketez gain, bada arte feministaren borrokan beste zeregin garrantzitsu bat: emakumezko artistak ezagutaraztea eta haien lana ikusgarriago egitea. Helburu horrekin jaio zen Emarock proiektua, euskal musika taldeetako emakumezko kideei protagonismoa emateko xedez. Saioa Cabañas Gauilunak argazkilariaren ideiari eutsiz, Emarock Elkartea sortu zen 2010. urtean. 2012tik gaurdaino Cabañasek berak ateratako argazkien eta beste hainbat instalazioren erakusketa ibiltariak 20 herri inguru bisitatu ditu, Emarock abestia eta dokumentala egin dituzte, Bilboko Irola Irrati librean irratsaioa egiten dute 2012tik eta 2013ko maiatzean Emarock Gauak deituriko kontzertu gauak egiten hasi ziren. Argazkilaritza eta musika lotuz, indarra hartzen doa euskal emakume musikarien babeserako proiektua.

Duela lau urte inguru Donostiara bizitzera etorri nintzenean. Lehenak akuarelak izan ziren, eta formatu txikiagokoak. Gero, hiru edo lau serie egin ondoren, pasa nintzen formatu handiagora eta oliora. Hasi nintzenean maiteminduta eta zoriontsu nengoen eta horren ondorioz jaio zitzaidan gogo hori. Baina, zentsuren ondorioz amorruz eta haserre egon izan naizenean ere inoiz baino gehiago margotu izan dut neure burua. Hasieran ez nuen buruan erakusketarik egitea, ez zen nire asmoa atentzioa deitzea eta ez nuen inolaz ere espero, jasan dudan zentsura jasan behar izatea. Gaia bera gauzarik normalena bezala ikusten dut nik, prozesu erabat naturala. Introspekzio ariketa bat izan zen, neure burua ezagutzeko modu bat. Giza-figura bat behar nuen marrazteko, eta zein hobeagoa neure burua baino?

Ba al dago aldarrikapen feministarik zure obran? Hasieran ez, neure emakume izaeraren ondorio hutsa izan zen, esan nahi dut, gizona izan banintz, gauza bera egin izango nuela ziur aski, artista eta pertsona moduan. Baina, pixkanaka aldatzen joan da eta aldarri kutsua hartu du, nire lanak bere osotasunean ezin erakutsiak

Facebookez kanpo ere zentsura gogorra jasan duzu, ezta?

Zentsura gogorra jasan dut; eskandalagarria da artea bezalako diziplina batean askatasunez adierazi ezin izatea”

Bai, oso zail eduki dut nire lana erakusteko. Zorionez, hedabideek asko lagundu didate, eskandalagarria baita artea bezalako diziplina batean askatasunez adierazi ezin izatea. Taberna, jatetxe eta beste leku askotan eman izan didate ezezkoa, esanez nire lanek haurrei eta adinekoei molestatu egiten diela eta ez direla publiko guztientzako lanak.

Tabuak hor dirau, beraz. Asko. Egia esan ez dakit handiegi ez ote zaidan gelditzen mezu feministak jaurtitzea edo inor ordezkatzea, baina, edonola ere emakumearen eskubide apurtezina iruditzen zait, artean bereziki, bere sexualitatea eta biluztasuna adierazi ahal izatea. Maila indibidualean hitz egiten dut nik honetaz guztiaz. Emakume batek nire lana babesteak ehun gizonek babesteak baino gehiago balio du niretzat.

Guerrilla Girls-en lana ikusgai Bilbon

E

tzira arte, hilaren 6a bitartean, Bilboko Alondegian ikusgai dago Guerrilla Girls 1985-2013 erakusketa. Xabier Arakistain komisarioak kolektibo feministak bere sorreratik gaurdaino sortutako afixa eta proiektu multzo handia bildu du. Guerrilla Girls izenez ezagutarazi zen kolektiboa, gerrilla taktikak erabiltzen baitzituzten emakume artistak arte feminista ikusgarri egiteko. Euren anonimotasuna gordetzeko zein bide erabiliko zuten erabakitzen ari zirela, ingelesez ahoskatzean guerrilla eta gorila hitzek duten antzekotasunaz ohartu ziren; hori dela eta janzten dituzte gorila maskarak taldeko kideek.

Emakumearen sexualitatea eta biluztasuna adierazi ahal izatea “eskubide apurtezina” da Garciarentzat. ORTZADAR


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko urtarrilaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

MUTRIKU

Atmosfera abstraktuak itsaso gainean

Jose Ramon Elorzak Mutriku gainean itsasora begira garatzen du unibertso piktoriko zinez pertsonal, konplexu eta aberatsa

MIKEL ONANDIA

M M

ARRAK, planuak eta koloreak. Besterik ez du behar Jose Ramon Elorzak (Elgoibar, 1957) margogintza abstraktu erakargarri eta aberatsa, akabera finekoa eta estetikoki potentea, ontzeko. 80ko hamarkada hasieran margotzen hasita, ordutik ez da geratu. Haren ibilbidean hainbat sari eta beka jaso, eta taldekako nahiz banakako erakusketa ugaritan parte hartu du; Arteder eta Ertibilen, Windsor Kulturgintza edota Altxerri galerietan, Iruñeako Carlos III aretoan zein San Telmo Museoan, bizpahiru baino ez aipatzearren. 1993an Eusko Jaurlaritzak ematen duen Gure Artea sari ospetsua jaso zuen. Betidanik abstrakzioan murgilduta, ikerketa prozesu etengabean dabil Elorza. Oro har, eszena ez naturalistak dira bereak; lengoaia biomorfo zein geometrikoa erabili, pintura nahiko mentala dugu, mundu futuristak edota mikrobiotikoak sugeritzen dituena. Ez da, baina, bide bakarreko artista; urte batzuetan zehar pintura serie edo familiak lantzen ditu behin gaia agortuta beste bati ekiteko, esperimentazio nahi argiarekin. Hala, modu batekoak ala bestekoak, sukalde lanaren fruitu, akabera oso fineko lanak dira bereak, zainduak benetan.

Betidanik abstrakzioan murgilduta, etengabeko ikerketa prozesuan dabil artista poliedriko hau. IKER AZURMENDI

90eko erdialdean kapsula itxurako elementuekin estrukturatzen zuen espazioa; tamaina diferenteko forma biribil dantzarien errepikapenak dira, gardentasun eta geruzen gainjartzeen eta kontraste kromatikoen bitartez taxutuak, girotze zinez esentzialak irudikatzeraino. Izaera sentsual eta ñabarduraz betetako azal piktorikoak ditugu. Aipagarriak dira baita tonu beltzeko lanak eta jirabirak; kolore gama eta konposizioak minimoetara murriztuz, behin eta berriz forma zirkularren bariante eta jolas desberdinekin eszena ederrak gauzatzen ditu serie bakoitzean –errepikakorrak batzuk, dinamikoagoak beste batzuk–. Ideia orokorra mantendu arren, aniztasuna agerikoa da eta koadro bakoitzak nortasun propioa erakusten du. Esanguratsuak dira ere orain urte batzuk kolore eta marra bertikal hutsez gauzatutako lanak; denetariko tonukoak, ertz bako koloreen mugimenduek, gradazio eta saltuez gauzatuak, mosaiko estetikoki eder askoa osatzen dute. Pigmentuaren kalitatea eta izaera ondo ezagutzen ditu Elorzak, eta garrantzi berezia ematen dio honen trataerari; pintura bolumen eta ehundura arras ezberdinak darabiltza –lurrean koka-

Miarritz, hurrengo ‘abentura’

O

fiziodun pintore, koadro bakoitza abentura bat da Elorzarentzat. Mutriku eta Deba artean itsasora begira du estudioa, bista ikusgarriekin, eta bertan gauzatzen du bere lana, giro eroso eta berezian. Iragan urrian Donostiako Arteztu galerian azken produkzioa erakutsi ostean, asteotan mostra berria prestatzen dihardu, Miarritzeko Anne Broitman galerian otsailean inauguratuko duena.

tzen du mihisea, eta hala koadro barruan sartzen da–, artistaren interbentzioa agerian utziz. Era berean, orotariko tamainak gauzatzen ditu, handietatik txiki-txikietara, gehienak karratuak, alta formatu luze eta meheak ere gustuko ditu, eta azken aldian berariaz sortu formatu irregularrak ere erabiltzen hasi da, koadroen konposizioan beste elementu baldintzatzaile bat gehituz. BEGIRADA PATXADATSUA Azken urteotan erai-

kuntzak sortzera bueltatu da gipuzkoarra. Hondo monokromoen gainean –ehundura arras partikular eta aberatsekoak– figura abstraktuak gauzatzen ditu. Elkar gurutzatzen diren barra itxurako formekin konposizioak sortzen hasita, egun bolumen nabarmeneko estruktura autonomo konplexuetaraino eboluzionatu du. Koadroaren zentrutik alboetara hedatuz, kolore gutxirekin –naturaz haraindiko konbinazioak bilatuz, tonu ez harmonikoak darabilzki–, gra-

dazio eta argi-ilun bortitzen bidez, marra zuzen eta erpin zorrotzeko forma ezinezkoak gauzatzen ditu. Begirada patxadatsua eskatzen duten lanak dira, atmosfera berezian flotatzen duten eraikuntzek xehetasun –kromatiko eta konpositibo– ugari erakusten baitituzte. Oraintsu marrazkigintzan ere jarduten da Elorza. Askatasun osoz, denetiko gaiak lantzen ditu –forma geometrikoak zein konposizio erabat koloristak– haren kezka plastikoak tintekin paperean moldatuz, pinturan oraindino garatu bako bide berriekin esperimentatzeko erreminta ezin hobea baitzaio dibujoa. Produkzio oparo eta aberatseko sortzailea, Jose Ramon Elorzak heldutasun nabariko lengoaia piktorikoa garatu du, poliedrikoa, teknikoki fina oso eta indar eta misterio berezikoa. Zalantza gabe euskal margogintza garaikidean erreferentzia pertsonal eta interesgarrienetakoa.


Larunbata, 2013ko urtarrilaren 4a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

BILBO

O O

SAKIDETZAREN bulegoen egoitza Bilboko enpresa eta administrazio erdigunean eraiki gabe geratzen zen orube bakarrean eraiki zen 2008an. Orain arte instituzio hau bere langileriaren sakabanaketa eraikin ezberdinetan zehar pairatzen ibili da, eraikin hauen antzematea zaila izanik erabiltzaileentzat eta ezerosoa zelarik langile, erabiltzaile eta zerbitzu teknikarientzat. Eraikinaren helburua langileria erraz hautemateko tokian kokatzea da zerbitzuaren eraginkortasuna gehitu eta korporazioa errazago identifikatzera bidean. Proiektuak izate eta ekonomia onurak aurkezten ditu. Orubea 1862an diseinatutako Zabalguneko auzoan kokatzen diren bi kale nagusiren bidegurutzean kokatzen da. Hiriaren araudi murriztaileak auzoko eraikinen fatxaden formak errepikatzera behartzen du, azken solairuak murriztuz kurba zuzentzaile baten bitartez, kornerra alakatuz eta dorre bat eraikitzera behartuz bertan.

AZALA Tolestutako fatxadak ikusizko norabide

anitza eskaintzen du barrualdetik kale zaratatsuetara, baita azken solairutik hiria inguratzen duten ikuspegira, hiriaren bizitasuna eraikin barruan barneratzeko mekanismo eraginkorra izanik. Fatxadak aurreko proiektuetarako gauzatutako ikerketaren ondorioei erantzuten dio, zeinek azala sistema bat bezala aurreikusten duen. Eraikuntza teknikek, eraikinaren funtzionamendua, hiria eta izate nahiak sistemaren definizioan parte hartzen du, baina inoiz ere ez altxaerak edo konposaketak. Sistemak balizko erantzuna eskaini behar dio fatxadan ematen diren gertakizun ezberdinei. Alde batetik eraikina kokatu eta bestetik hiri espazioari forma emateaz gain, fatxada sistemak gizarteratze-garraiobidea beharko luke izan.

Altxaeraren kaleko ikuspegi orokorra. ZIGOR ITURBE

Azalaren tolesdura Araudi aldaezin batek utzitako zirrikituak mugara eramatearen ondorioz, tolesdura poligonalak eskaintzen ditu Osakidetzaren bulegoen egoitzak, eraikinaren barne eta kanpo gertakizunen lerroa lausotze eragiketa batean ZIGOR ITURBE

LABURREAN EGILEAK: Coll Barreu Arkitektoak. SUSTATZAILEAK: Osakidetza. DATAK: Inaugurazioa: 2008. ERAIKITAKO AZALERA: 8.802 m2. AURREKONTUA: 12.000.000,00 € inguru.

Azalaren eraikuntza-teknologiaren ikuspegia; ondoan, bulegoen barneko ikuspegia. COLL BARREU ARKITEKTOAK

Proposatutako azal bikoitzak aipatutako hirigintza eskakizunez gain, irizpide energetikoak, sutearekiko erresistentzia eta isolamendu akustikoa ebazten ditu. Hobekuntza klimatiko hauek aire egokituaren ohiko instalakuntza ezabatzea baimentzen du sabai faltsuen desagertzearekin batera, honela, lantokietan airearen zirkulazio etengabea saihesten da lanerako osasun baldintzen hobekuntza nabarmenduz, besteak beste, eraikinak instalakuntzen bitartez sortutako barne zarata maila gutxitu egin delako. Bestalde, solairu bakoitzeko okupatutako bolumena gutxitzea lortzen da eraikitzeak kontsumitutako errekurtso maila gutxituz. ERABILERA PROGRAMA Eraikinak areto nagusi bat, garajeak, biltegiak, erabiltzailearentzat arreta eta bulegoak jasoko ditu. Zerbitzuak eta komunikazioak bizkarrezur bertikal batean zehar bildu dira eta bulegoentzat bideratutako zazpi solairu ireki antolatu dira. Honen gainean ordezkaritza eta erakunde erabileretarako bi solairu aurkitzen dira. Lanerako espazioak eraikinaren bolumenaren gardentasun eta eramangarritasunari onura eskaintzen dio. Harrera oholtzak dorrearen altuera bikoitzari hasiera ematen dio eta multzo guztian gune pribilegiatuena dena izkinan kokatzen den talaia bat da. Argiz betetako altuera bikoitza duen espazio bat dugu hau, zeinek bilera gela nagusia biltzen duen mahai ikusgarri batek gailenduta dagoelarik.

Auditorioa, bere harrera eta beronen eranskinak lehen sotoan kokatzen dira, zeinen hormen estaldura zulatutako sare metaliko batez osatuta dagoen aretoaren ezaugarri akustikoak hobetzera bidean. Aretoaren sabaia material berdinez estaldu da, fatxadaren geometria poligonala obsesiboki errepikatuz. Gehiago azpiratuz gero aparkaleku solairu bi eta artxiboentzat gordetako laugarren solairu bat aurkitu ditzakegu. Kotxeen igogailuak sotoetako solairu guztietara irisgarritasuna bermatzen du.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2014ko urtarrilaren 4a

ANE ZABALA

KONTRALDEA

AIORA RENTERIA ABESLARIA

“Musikarekin poza, amorrua, beldurra... edozein sentimendu adierazi daiteke” Ahots ederreko irakasle eta abeslaria da Aiora Renteria. Asier, Ruben eta Pitirekin batera Zea Mays sortu zuen duela 13 urte. Etengabe sortuz eta grabitatearen aurka, euren bidea topatu dute

EE

Musika komunikatzeko era bat da?

LEKTRIZITATEA ezinbestekoa da euren doinuak entzun ahal izateko. Arimarentzat Morphina eman baziguten ere, ahotsa zaintzeko propoleoa gomendatu digu. Esku artean disko berria du, aurrekoak bezala borobila da. Pozik da Zea Mays taldea abestiekin eta soinuarekin.

Bai. Musikarekin poza, amorrua, beldurra, negarra eta edozein sentimendu adierazten da. Ikaragarria da: nahiz eta hizkuntza bat ez ulertu, musikak berak transmititu egiten du.

Neguan buru belarri sartuta gaude, oraindik falta da joateko. Oholtzan fresko?

Azaroaren 7an zazpigarren diskoa, 13 kantuz osatua. Ez zarete superstiziosoak izango? Argi dago ez garela bestela abesti gutxiago sartuko genituen eta beste urte batean diskoa atera, 2013an izan delako!

Zuretzat zertarako ‘DA’ musika? Bizitzeko, arnas hartzeko, sentitzeko, zoriontsu izateko!

Grabitatearen aurka egin eta azkenean lanaren kontrol osoa izan duzue? Grabitatearen aurka gure ametsak egiten hasi ginetik gero eta kontrol gehiago dugu gure lanean, bai artistikoki, bai egin behar diren gauza guztietan.

Egiteko ‘ERA’ berria ekarri zenuten aurreko lanean? ERA horrekin jarraitu dugu eta hau DA emaitza, kar, kar, kar! Konposatzeko era lasaiagoa erabili genuen, eta disko honetan berdin egin dugu.

Sentitzen duzuenaz kantatzen duzue. Entzule guztientzako istorioak al dira? Gure istorioak edozeinek egin ditzake bereak, edozeinek sentitutakoak baitira. Niri beti gustatu zait abestiak nireganatzea, eta pentsatzea talde horrek zuretzat idatzi duela abesti hori. Ni ere hori egiten saiatzen naiz.

Istorio kontalaritzat duzu zeure burua? Ez. Abeslaria naiz, melodiak egiten ditut eta melodia horiei letra jartzen diet, besterik ez.

Hotza gorroto du: beti darama soinean ur berogailua eta kalefakzio txiki bat. RICARDO FEITICEIRA

Hala ere Zea Mays ez da aldatu, hasierakoak zarete; ez duzu inoiz tentazioa izan aldaketarako?

Bai, hotza gorroto dut! Normalean jantzi askorekin irteten naiz, baina oso arin berotzen gara eszenatokian.

Hasi ginen berdinak gara, bai. Nik behintzat ez dut aldaketarako tentaziorik izan, behintzat ez pertsonen aldaketak, asko maite ditut eta oso pozik nago horrela. Musikalki eta artista moduan asko aldatu dugu, hori bai!

Zerk egiten du kantu bat ‘itsaskor’, hots, leku guztietan entzun eta kantatzen dena?

Orain ikusten duzue zuen burua horrelako batean parte hartzen?

Formula jakingo banu, egunero egingo nuke horrelako bat! Egia esan, ez dakit. Guk egiten duguna da lokalean begietara begiratzen garenean eta irribarre bat irteten zaigunean, aurrera! Abesti ona den seinalea! Gero publikoak erabaki beharko du haien gustukoa den edo ez.

Zergatik ez? Aproposa bada, aurrera!

Eta zer sentitzen da hori zurea bada?

Beti gustatu zait pentsatzea talde horrek zuretzat idatzi duela abesti hori, eta ni ere hori egiten saiatzen naiz”

beraz, panorama asko aldatu da, bai. Oraingo talde gehienek –guk barne– auto-ekoizpenera jo dute, Euskal Herrian baita mundu mailan ere.

Zurea den disko bat dutxatzen zaudela jartzea eta zoro baten moduan kantatzea, negar egitea eta emozionatzea brutala da! Pribilegio bat.

Ahots ederreko irakaslea eta abeslaria, izango duzu sekreturen bat ahotsa zaintzeko? Ba egia esan ez askorik, propoleo asko hartzen dut, erretzeari utzi diot eta arropa askorekin joaten naiz. Halaber, ur berogailua teak hartzeko eta kalefakzio txiki bat beti datoz nirekin kontzertuetara, badaezpada.

Maketa lehiaketa irabaziz hasi zineten, non geratu dira maketak? Panorama asko aldatu da? Gurea ondo gordeta dago, eta saiatuko gara digitalizatzen eta interneten jartzen. Gaur egun ez da maketarik egiten, lehenengo diskoa ateratzen da,

Berezia disko berriaren prozesua: Urdulizen grabatua, Londresen nahastuta… Bereziak ere zuzenekoak? Oso berezia izan da. The Cure taldeko ekoizlearekin grabatu dugu, Dave Allenekin. Tio Pete estudioetan grabatu genuen, bost egunez entseguak egin genituen bertan Davekin eta ondoren 18 egunetan grabatu genuen. Davek dena hartu eta Londresera joan zen nahasketak egitera, bere atzean Piti, Lastra eta hirurok joan ginen berak egiten zuen lana ikustera eta gozatzera. Londresen ere masterizatu genuen eta emaitza DA da. Amets bat egia bihurtu dugu, izugarria!

Non gusturago: zuzenean oholtzan, entzuleak aurrean dituzuela edo estudioko intimitatean? Bietan oso gustura sentitzen naiz. Estudioan asko gozatzen dut, abestiak nola grabatzen diren eta gero nola handitzen diren ikusiz; ahotsak sartu, lasai, bolumen handiarekin begiak itxita… Zuzenekoetan, berriz, adrenalinak gora egiten du, jendea ondo pasatzen ikusten duzu, saltoka, negarrez, barrez, pasada bat da!


Ortzadar040114