Page 1

ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 3a. 281 zenbakia

euskal kulturaren

PANTXOA ETXEGOIEN “Euskara salbatuko bada, erronka handia dauka eskolak” -- 4-5. orrialdeak --

‘BEGIAK LEKUKO’ Mugaldekoak diskoliburu biribila dakar -- 2. orrialdea --

kolore guztiak

noticiasdegipuzkoa.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko azaroaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BERA

“Begiradan datza txikia handitzeko ahalmena” Egunerokoari zukua atera behar zaiolakoan, zapore askotako proiektua osatu berri du Mugaldekoak taldeak.

Musika eta literatura uztartuz, mundu mailako testu eta doinu antologia txukuna aurkeztu du, oraingoan, ‘Begiak lekuko’ disko-liburuan

MARTA MORALES

M M

UNDUAN ikusitakoa Euskal Herrira ekarri nahi izan dugu, bidaia horretan bizi dugunaren lekukotasuna emanez”, azaldu du Beñardo Goietxe Mugaldekoak taldeko kideak. Ohiko begiradaren aurrean, baina, eguneroko zurrunbiloan oharkabean gertatzen diren gauza txikiak eskaini izan nahi dituzte Goietxek berak, Edu Zelaieta, Raul Garcia eta Mattin Sorzabalbere taldeko kideek. “Beste era batera begiratuta, gauza txikiak erraldoi bihur daitezke. Begiradan datza, hortaz, txikia handitzeko ahalmena”, ziurtatu du Goietxe gitarra joleak. Finean, carpe diem adierazpen latindarraren bertsio eguneratua.

Eta mementua aprobetxatu behar bada, Begiak lekuko diskoan topatu ditzakegun Bob Dylanen Let Me Die in My Footsprints, Leonard Cohenen Bird on a Wire eta Johnny Cashen Folsom Prison Blues kanta aski ezagunak aukera onak dira oso. Hor daude ere Jose Afonso Portugalgo musika herrikoiaren ikono den Cantigas do maio abestia, folk ingelesaren erakusle Vasthi Bunyanen Rose Hip November, Mexikoko Conjunto Bernalen Mi único camino rantxera edota Moussu T e lei Jovents talde okzitaniarraren Lanaren kantua ere. Jim Beloff ukelele-jotzaile hawaiiarraren Blues on a Ukelele abestia ahaztu barik.

“Mundua eta Euskal Herriaren arteko kulturen elkartrukean zubi izan gara”, baieztatu du Berako laukoteak. JOSEBA LARRETXE

re gustoko autore kanpotar batzuen egokitzapenak dira”, zehaztu du Goietxek. Proiektu honen muina den begien lekukotasuna, baina, ez dago musika eta hitzetan bakarrik. Disenuan ere efektu bera bilatu dute, horretarako Mathilde BrugièreGarde artistaren laguntza izan dutela. Alderdi bisual-estetiko horretaz gain, 15 kantuen aukeraketan hainbat pertsonaren testigantzak aurkitu ahal izango dira. “Hainbat begirada egunero inguratzen gaituenaz”, zehaztu dute. Bestetik, 34 orrialdeko liburuxkan, “leku batetik bertzera joateko zenbait zubi” eskaintzen direla ohartarazi dute.

EUSKARATZEKO EGINAHALAK Azken disko hau kontraste handikoa da, aipatu abestien moldaketez gain, nazioarteko olerkarien poemak ere aurkitu baitaitezke bertan: Wilsawa Szymborska poloniar, Margarita Robleda mexikar eta Nazin Hikmet turkiarrarenak, besteak beste. Kasu guztietan, jatorrizko hizkuntza eta kulturatik euskaratzeko eginahalak egin dituzte. “Mundua eta Euskal Herriaren arteko elkartruke horretan gu geu izan gara zubi”, nabarmendu du Berako laukoteak. Beren hitzetan, lortutako emaitzarekin gustura daudela erraz antzematen da.

ANTZERKIA ZUZENEKOETAN Mugaldeko taldeak hainbat emanaldi burutu ditu jada: Larrabetzun, Guardian, Gasteizen eta Donostian. Laster, Baionan ere izango dira. Zuzeneko ikuskizunetan, poemak irakurri eta kantuak abesteaz gain, antzerki ukituak ere agertzen dira. “Eszenatoki baten gainean egoteak zer dakarren kontzientzia hartzen ari gara, jendearekin partekatu nahi duguna hobeki komunikatzeko”, azaldu dute.

Begiak lekuko gaur egungo gizartean gehien kontsumitzen den ikus-entzunezko kulturengandik aldentzen da oso. Hala ere, horretan datza musikari hauen proposamena. “Zerbait diferentea eskaintzeko asmo zintzoa dago proiektu honetan”, azpimarratu dute. Lortu duten ala ez entzuleek esan beharko dute.

Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006) lehenengo lanarekin aldenduta, garapena nabarmena da bigarren lan honetan. “Begiak lekuko musikalagoa da. Aurrekoan, abestiak baino, poema musikatuak baitziren”, gogorarazi du taldeko gitarra-joleak. Instrumentu aniztasunean islatzen da hori. Folk, country edo blues estiloetan erabiltzen ohi diren gitarrak, banjoa, ukelelea eta kontrabaxuarekin batera, txirula, harmonika eta txalapartarekin ere aritu baitira. Abestien hitzetan ere antzematen da aldaketa. Aurreko lanaren hitz gehienak Edu Zelaietaren Mugaldekoak liburutik bazetozen –hortik taldearen izena–, oraingoan, berriz, pieza gehienak “geu-

Musika-tresnen aniztasuna nabarmena da lan berrian. J. L.

Lan honekin batera, bideoklip dotorea ere kaleratu du Mugaldekoak taldeak: Zakur arra eta ehunzagoa. Joseba Larratxe Josevisky-ren laguntzarekin, enpatiaren inguruko fabula bat kontatzen da bertan, AEBetako melodia herrikoi bat oinarri hartuta. “Irri eta gogoeta eragiten dituen alegiatxo bat da”, ziurtatu dute taldekideek.


Larunbata, 2012ko azaroaren 3a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Aspiragailuak sofa azpikoak nola TITULUA: ‘IDAZTEN ARI DELA IDAZTEN DUEN IDAZLEA’

EGILEA: IBAN ZALDUA

ARGITALETXEA: ELKAR ARITZ GALARRAGA

AA

kaso nire posizionamendua liburuarekiko ez da egokiena. Akaso ez dut behar besteko distantziarik, ez eta ironikorik ere, liburua behar bezala juzgatzeko. Batetik, ze kontxo, ez dut hemen aitortzeko erreparorik, Iban Zalduaren ipuinen fana naizelako –baina ipuinen fana, behar den bezala–. Eta bestetik, zer nahi duzue esatea, baina literaturaren gainean aritzen den literatura oso atsegin dudalako, ez dakit, angula jaleak marra zuri distiranta oso atsegin izango duen bezalaxe. Gaur, beraz, ez naiz kritiko serioarena egiten saiatuko –esfortzurik ere ez dut egingo–. Lehenengo aldiz; eta akaso azken aldiz –eta zalantza daukat ez ote nukeen usuago, edo beti, egin beharreko zerbait; hain da bestela, eta halere, hotz eta zurrun eta ezdeusa kazeta kritikagintza–. Kritiken hemerotekan ez ateratzeko arriskuarekin, eta bai zirku mundialeko hurrengo espektakuluan. Ipuin liburua batasun zentzu argi batekin eraikitzen bada eta ipuin bilduma saski-naski totala izan badaiteke, bada, Zalduaren azken hau garbiki da lehenetarik, literaturaren gaineko

Eta Biodiskografiak hura ere ipuin liburu izan arren, azken Idazten ari dela idazten duen idazlea hau are da gehiago, hark diskoetatik abiatutako ipuinak biltzen zituen bezala –baina askotarikoak, norabide ugaritan barreiatzen zirenak–, honek literaturarekiko harreman estua –eta arriskutsua– gordetzen duelako. Idazlea, kritikaria, itzultzailea, irakurlea, dendak, sariak, irakurle-klubak, idazleen ingurumariak. Eta kontraesanik ez da: literaturaren gaineko eta, batez ere, azpiko kontuez ari bada ere, ez da inondik ere bilduma monokromoa; kontrakoa: ipuin laburrak –eta are laburragoak– irakurriko ditugu, eta eskaintza luzeak; ipuin fiktizio ezin gertagarriagoak, eta, ezinbestean, ukitu erreal-fantastikoak; eta, besteren gainetik, metaliteratura, gaindosiaren mugetaraino. Esan beharko nuke ipuin bukaera batzuk bortxatu xamarrak iruditu zaizkidala –K. izeneko ipuinarena, esaterako–, ipuin bukaera batzuk aurreikusgarri xamarrak –Deskribapena izenekoarena, esaterako–. Esan beharko nuke orain-orain-

Fikzioa SALDUENAK

go aktualitateari lotutako erreferentzia ugariek –Laura Mintegiren hautagaitza eta abar– zalantza sortu didatela, denboran iraungo ote duten, ez ote duten keinu hutsal, anekdota soilean geratzeko arriskurik? Esango dut, horiekin batera, asegarria dela erabat liburuaren irakurketa.

eta, batez ere, azpiko ipuinak bildu dituelako bertan –aspiradorak sofa azpiko hautsak nola–.

Kontraesanik ez da: literaturaren gaineko eta, batez ere, azpiko kontuez ari bada ere, ez da inondik ere bilduma monokromoa, kontrakoa

Literatura kontuez nik baino puskaz gehiago dakien lagun batekin hitz egiten nuen: ipuinak egiteko modu bat duen idazleak ondo bidean goiz edo berandu jotzen duela gailurra, eta zail izaten duela gero, bide berririk zapaldu ezean, bere burua ez errepikatzea. Quim Monzo katalana aipatzen genuen, adibidez, bere Gauza guztien zergatia (Elkar, 1998). Baina nola Quim Monzo katalanak, adibidez, egin duen azken liburuetan biraketa interesgarri bat, eta lortu duen hala inoizko ipuinik onenak idaztea. Etorkizuna ipuin liburuaz geroztik, eta bi ipuin bildumaren ondotik, akaso Iban Zaldua prestatzen ari den ipuin liburuak ekarriko du erantzun garbiagorik. Dena den, kontuok utziko dizkiegu Bakailaoa eta gainontzeko euskal kritikariei. Irakurleok nahikoa, eta gehiegi, dugu Idazten ari dela honen irakurketa disfrutatzearekin.

Ez Fikzioa

1. Atzerri Mikel Antza. Susa.

2. Gaur zortzi Carmen Gisasola. Alberdania.

3. Motoa Juan Kruz Igerabide. Alberdania.

4. Idazten ari dela idazten duen idazlea

1. Kolonbian bahituta. 74 egun ELNren esku

Iban Zaldua. Elkar.

Asier Huegun eta Gari Udabe. Txalaparta.

5. Made in Galiza

2. Independentziaren paperak

Sechu Sende. Txalaparta.

Pako Aristi. Erein.

6. Piztiaren begiak

3. Barkamena, kondena, tortura

Alberto Ladron Arana. Elkar.

Joxe Azurmendi. Elkar.

4. Gau lana Rosa Arburua. Alberdania.

5. Zentauro-hankak Jon Gerediaga. Pamiela.

6. Tunisian girl Lina Ben Mhenni. Denonartean.

LIBURU DENDAK: Elkar (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA

ELEBERRIA

‘Gulliverren bidaiak’

‘Odolaren sua’

Jonathan Swift. Xabier Mendiguren (itzul.). Elkar. 384 orr. 18,50 euro.

Irène Némirovsky. Joxe Antonio Sarasola (itzul.). Alberdania. 154 orr. 16 euro.

Fantasia eta satira Bizitzak bor-bor egiten duenean unibertsala Literatura fantastikoaren gailurretakoa da obra hau, baita askoz gehiago ere. Gulliverrek ezagutuko dituen izaki, gizaki, ohitura eta gertaera harrigarriek abenturetako nobelen artean kokatu dute. Horrez gain, satira historikoa azpimarratu behar da, une hartako Irlanda eta Ingalaterrako hainbat pertsonaia eta gertaera historiko erretratatzen dituena. Horrekin batera, satira unibertsala dugu, gizakiaren makurkeriak eta ustelkeriak salatzera daramana, hura onbideratzeko asmoz, betiere.

Eleberri hau garaiko argitaratzailearen paperen artean galduta zegoen eta mende honetan argitaratu da lehen aldiz. Kontakizun intimista eta hunkigarria da. Baserri giroko Frantziako herri txiki batean kokatzen da, 30eko urteen hasieran. Silviok dirutza gastatu du munduan zeharkako bere ibilaldietan. 60 urterekin eta familiaren kargarik gabe, patxada ederrean bizi da. Halako batean, ordea, patxada hori trakestu egiten da, herrian heriotza lazgarri bat gertatzen baita...

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Efektudun baloia’ Frauke Nahrgang. Betina Gotzen-Beek (irud.). Ibaizabal. 136 orr. 11,50 euro.

Joko garbia beti gailentzen da Lorategian dauden nano batzuek eta agure ipurterre batek oztopatuko dituzte Moritzek eta gainerako taldekideek areto futboleko lehiaketa irabazteko egin behar dituzten entrenamenduak. Futbolzale amorratuak deritzon bildumako protagonistak dira Moritz, Catrina, Niko, ... hauek guztiak GrünGelb taldean aritzen dira eta oso gustukoak dituzte jokoa eta lehia, baina ikasketak bazterrera utzi gabe, hori bai. Joko garbia eta adiskidetasunari esker, gatazka guztiak gainditu egiten dituzte.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Jose Mari Martínez

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko azaroaren 3a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

Euskal Kultur Erakundeak 140 elkarte kide inguru ditu; hainbat alorretan lan egiten dutenak, ondarean, literaturan eta bertsolaritzan, kasu. JOSE MARI MARTÍNEZ

Sustraietatik hostoetara, euskal kultura biziberritzen 22 urte daramatza Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herriko kultura JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

FF

RENTE askotako guda. Hamar besodun olagarroa. Erpin zenbakaitzeko figura geometrikoa. Hori eta askoz ere gehiago bada Euskal Kultur Erakundea (EKE). Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskal kultura indartzea xede duen elkarte hau 1990. urtean sortu zen, eta xede horretan irmo jarraitzen du urteen joanean Pantxoa Etxegoin (Jatsu, Nafarroa Beherea, 1960) lehendakari duen erakundeak. EKEren sorrera antolamendu baten beharrizanetik abiatu zen. Etxegoinen hitzetan, momentuko euskal kultura tal-

elkarte, artista eta administrazioekin lanean, kultura egitura sendo bat lortu asmoz

deek beraien eta erakunde publikoen artean arartekolaritza egingo zuen erakunde egituratu baten beharra sumatzen zuten. Gainera, “borondate politiko bat ere bazegoen, bai estatuarengandik, bai kontseilu orokorrarengandik, bai eta Akitaniako erregioarengandik”. Baina garrantzi bereziko zerbait ere gertatu zen Etxegoinen esanetan: “Laugarren partaide bezala Ipar Euskal Herriko udaletxe gehienek dirulaguntzak eman zituzten, eta dirua interesgarria bazen ere, guretzako oso garrantzitsua izan zen eman ziguten berme morala”. Eremu geografiko txikia izanagatik ere, Ipar Euskal Herrian badira euskal kulturaz ardu-

ratzen diren egitura ugari, eta elkarte horiei laguntza ematea da EKEren zeregin nagusietako bat. “Gure erakundeak alor desberdinetan lan egiten duten 140 elkarte kide inguru ditu, izan dadin abiatuta ondaretik, pasatuz literaturarat edo bertsolaritzarat, antzerkia, musika, arte plastikoa...”, eta elkarte horiek urterik urte dituzten proiektuetan laguntzen aritzen da Etxegoin buru duen erakundea, sostengu ekonomikoaz gain, egunez eguneko kultura lanean ere laguntzaile izanik. Eta bigarren alderdi hori da EKEk egiten duen lanaren oinarri nagusietako bat. “Ipar Euskal Herria espazio oso txikia da, baina badira anitz


Larunbata, 2012ko azaroaren 3a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

dienetarikoa”, eta horren baitan kokatzen du Etxegoinek Hogeita programa. “Helburua da gazteak aktore izan daitezen eta gazte horiek interpreta dezaten euskal kultura sentitzen duten bezala”. Hogeita programaren baitan, esaterako, arte-bisualen, literaturaren edo dantza eta antzerkiaren inguruko deialdiak luzatzen dira. Gainera, Euskal Herri osoko gazteei zuzendutako programa da Hogeita eta EKEk 2014. urtera arte gazteenei ateak zabaltzen jarraitzeko asmoa du aipatu programarekin. “Helburua da gazte horiei laguntzea, eta horretarako dirutza bat ematen dugu, hedapenean laguntzen diegu... Guk gazte horiek egiazki aktore izan daitezen nahi dugu, beren sentimendu eta izaerarekin euskal kultura eraiki dezaten”. Baina, bestalde, Hogeita programak transmisioari ere lekua egiten dio, eta euskal kulturaren ondare zuzenak diren dantza, bertsolaritza edota kantua eskoletan sartzea ere badu xede. Garrantzi berezia ematen dio horri Etxegoinek. “Niretzako eskola zinez da sarbide bat euskal kulturaren biziarazteko; euskararen irakastea ez da aski, gazte horiek euskaraz bizi behar dute, eta euskaraz bizi kantuaren, bertsolaritzaren edo beste kultur adierazpide batzuen bitartez”. UZTA EDERRA Aitzitik, orain 22 urte Euskal Kul-

tur Erakundeak ereindako haziak uzta ederra ematen ari badira ere, EKEren bidea ez da samurra izan beti. “Gure administrazio kontseiluan erakunde publikoetako arduradunak eta kultura munduko elkarte zein artistak esertzea lortu dugu. Eta, beti erraza izan ez arren, uste dugu horrela behar dugula lan egin; ez da posible bakoitza bere bidetik joatea”. Elkarrekin lan egin beharraz erabat kontziente da Pantxoa Etxegoin, “horrek aitzinamendu bat ekarri baitio euskal kulturari”. Transmisioa, erakunde publiko eta kultura agenteen arteko arartekolaritza lana eta hezkuntza artistiko zein kulturala. Horrela laburbil daiteke Euskal Kultur Erakundearen izaera. Ipar Euskal Herriko kulturgintzaren zutabe, nondik gatozen ahaztu gabe, baina etorkizuneko erronka berriei ateak zabalik.

elkarte eta artista ari direnak musutruk, kulturgintza ez dutenak ogibide. Baina bistan dena gaur egun, krisia ezker-eskuin daukagun honetan, biziki garrantzitsua dela lan komun bat eramatea. Artistek zaharberritzen dute euskal kultura eta gu hor gaude artista horiei laguntzeko, egiten duten lana egituratzeko, proiektu komunak garatzeko bata eta bestearen artean, artista batek beste artista bat hobeki ezagut dezan. Beraz, gurutzatze lan horiek egiteko dago EKE, eta ene ustez hori denen beharra da, proiektua ahal bezain ederra eta antolatua izan dadin eta elkarte horiek ere azkenean gero eta egituratuago egon daitezen”. AHOZKO ONDAREA Baina laguntzaile roletik

harago ere zabaltzen da kultura erakundearen lan eremua, erakundeak berak ere bultzatzen eta abiatzen dituelako zenbait ekintza, besteak beste, Kantuketa eta Batekmila egitasmoak. Horiekin batera, “ahozko ondareari buruzko bilketa bat ere abiatu dugu pertsona nagusien inguruan. Hasi gara jendea elkarrizketatzen eta hori guretzako alor handi bat da, zeren bilketa bat egiten dugu pertsona zaharrei buruz, baina gero ez gara horretan gelditzen; adibidez, lan hori irakasle batzuei transmititu nahi genieke”, helburua transmisioari buruzko euskarri pedagogiko batzuk sortzea izanik. Azkenik, sorkuntza artistikora zuzendutako hirugarren lan ildo bat ere badago, “EKEren ustetan hori baita euskal kulturaren giltza han-

“ “

Bistan dena gaur egun, krisia ezkereskuin daukagun honetan, biziki garrantzitsua dela lan komun bat eramatea”

Irakastea ez da aski, gazteek euskaraz bizi behar dute, kantuaren, bertsolaritzaren edo beste kultur adierazpideen bitartez”

PANTXOA ETXEGOIN EUSKAL KULTUR ERAKUNDEKO LEHENDAKARIA

“Euskara salbatuko bada, erronka handia dauka eskolak” Entzuna dizut esaten zure bizitzan zerbait garrantzitsua egon bada hori euskaraz bizi ahal izatea izan dela. Umetatik jakin dut euskaraz, eta hala mintzatu naiz ene aita-amekin, beraz, enetako euskara oso garrantzitsua izan da. Ni baxenabartarra naiz eta lur horrek anitz-anitz gauza eman dit, beraz, lotu egiten ditut lur hori, hizkuntza eta hizkuntza horretarik bizitzea. Gaur egun, aldiz, enetako transmisioa da dugun erronka handiena eta transmisioa aipatzen delarik enetako biziki garrantzitsua da euskaldunek gure kultura errotik ezagutzea. Baina gero behar dugu ezagutza transmititu; lehenik belaunaldi berriei, baina baita publiko zabal bati ere. Eta horretan guztian erronka handi bat badauka egiteko eskolak, zorigaitzez familiako transmisioa ahulduz joan baita azken urte hauetan eta gure belaunaldiak badu errespontsabilitate handi bat belaunaldi berri horiei euskara ezagutarazteko eta bizi dezaten euskara hori.

Euskara zer den nahiko argi dagoen arren, zer da euskal kultura? Niretzako argi da euskal kultura oinarritzen dela gure hizkuntzan, euskaran. Beraz, kultura hori baloratua da hizkuntzaren bitartez, eta beti joango gara euskara ardatz izango duen helmuga batera. Gure inguruotan anitz dira euskaraz ez dakitenak, baina lotura edo atxikipen handia dutenak anitz arrazoirengatik

Euskal Herriari buruz, euskal kulturari buruz. Eta jende hori ez da baztertu behar, baizik eta gurekin behar ditugu bildu eta haiekin lan egin, eta nahi badute euskal kultura horretan parte hartu guk behar ditugu giltzak eman parte har dezaten. Beraz, dudarik gabe euskal kultura da euskara duena oinarri bezala, baina denbora berean, praktikatzen den gauza bat da eta horretan saiatzen gara egun guztiz, transmisio lana eta hedapena bultzatuz.

Ofiziala ez den hizkuntza batean ekoitzitako kulturak zein laguntza lor lezake Frantziako administrazioaren aldetik? Gure hizkuntza ez da ofiziala eta aspaldidanik gabiltza hori lortu nahirik. Baina, aldi berean, anai artean ere behar dugu mugitu ditugun tresnekin, baldin badakigu ere ez direla nahikoak. Administraziotik egiten dituzte beren programak, baina zaila zaie frankotan kanporat aholkuak galdegitea. Guk, aldi berean, Euskal Kultur Erakunde (EKE) bezala, behar dugu aski indar ukan eta behar dugu gai izan zein gabezia dauden errateko... Ez baita alde batetik erakunde publikoak eta beste alde batetik elkarteak, baizik elkarrekiko lan bat izan dadin, politikan elkar-ekoizpen bat izan dadin denen artean.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko azaroaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

VILLABONA

H H

ILAREN 7, 8 eta 9an egingo da Villabonako Subijana etxean, III. Ahoa Bete Hots jardunaldia. Aurtengo gai nagusia, euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan. Antzerkigileen, ipuin kontalarien eta, oro har, ahoz komunikatzen dutenen ikuspegia landuko dute, baita bertsolariena ere. Euskal Herri osoan hedatutako jarduera izanik, bertsogintzak beti izan du erabili beharreko hizkuntzari buruzko kezka: batua ala euskalkia hautatzea ote den egokiago, euskara jasoa hobetsi ala eguneroko hizkera informalera jo eta abar. Galdera horiei buruz hausnartu, eskarmentudun bertsolarien gogoetak konpartitu eta aurrera egiteko bidea argitzen saiatuko dira. “Eguneroko zalantzetatik sortu den gaia da hau –esan digu Beñat Gaztelumendik– bertsolari batek, plaza batera heltzen denerako, erabaki batzuk hartuak izaten ditu, alegia, zein erregistro eta euskalki erabiliko dituen”. Añorgako bertsolaria, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteko kidea ere bada eta, hilaren 8an, bertsolaritzari buruzko ekintzak gidatuko ditu Ahoa Bete Hots jardunaldian. Xabier Amuriza, euskara batuak eta euskalkiek bertsogintzan daukaten lekuaz mintzatuko da. Ondoren, Andoni Egañak, Erregistroaren bila bertsotan hitzaldia eskainiko du. Mikel Markez musikariaren hitzaldi-kantaldiak aberastu egingo du egun horretako gogoeta. Mintzola Fundazioko zuzendari Josune Zabalak azpimarratu duenez, “gogotsu gaude antolatzaileok Mikel Markez entzuteko, bertsogintzatik urruntzen da bere lana, baina bere gogoetak balioko digu”. Gaztelumendik gaineratu du, “Mikel Markez ahozko kultur sorkuntzaren beste adar batean dago, baina plaza askotan ibili da eta bere esperientzia ez da guretik gehiegi aldenduko”. Bertsolaritzari buruzkoak biribiltzeko, eguneko hiru protagonistek, Amuriza, Egaña eta Markezek, mahai inguru batean parte hartuko dute; “bi hitzaldiak eta kantaldia solte geratu ez daitezen, hiruren arteko puntu komunak bilatzeko izango da”, aurreratu du mahai inguruko moderatzaile Beñat Gaztelumendik. Xabier Amuriza eta Gaztelumendi ados daude, euskalkiek eta batuak lekua daukate bertsotan, egoeraren arabera moldatzea da gakoa. “Batuaren eta dialektoaren artean ez dago marra bat, nik bietara egiten dut”, dio Gaztelumendik. Xabier Amurizak, bertsolari beteranoagoa izanda, gogoan ditu batuaren inguruan egoten ziren eztabaidak: “Neure buruari esaten nion, nola abestu behar ote nuen, eta bizkaieraz egitea pentsatu nuen, bai behintzat Bizkaian”. Bertsolari Txapelketa irabazi zuen aldi bietan, berriz, 1980an eta 1982an, aintzindaria izan zen euskara batua erabiltzen. “Sinesten dut euskara batu nazional bat behar dugula, eta demostratu nahi nuen badaukagula tresna bat euskaldunok elkar ulertzeko –aipatu du Amurizak–, egin nuen eta

uste dut lortu nuela gehienek ulertzea”. Herriz herri dabilenean, Xabier Amuriza bertako euskarara hurbiltzen ahalegintzen da: “Bizkaian beti bizkaiera erabiltzen dut, euskaltegi giroan-edo ez bada, lehen gauza exotiko moduan eskatzen ziguten bizkaieraz kantatzeko, gaur egun normaltzat jotzen da”. Hala ere, neurria behar dela aldarrikatzen du, “batzuk ahalegintzen dira herri bakoitzeko hitz, esamolde eta ahoskerak imitatzen eta, oso ziur egon ezean, itxura txarra emateko arriskua dago, horrelakoetan, nik uste hobe dela bizkaiera jasoago batera jotzea”. Beñat Gaztelumendik, “naturaltasuna” aipatzen du erabaki horiek hartzeko, “plazaren araberakoa ere izaten da”.

Ahozkotasunaren dilemak aztergai Mintzola Fundazioak antolatzen duen Ahoa Bete Hots jardunaldian euskalkiez eta erregistroaz jardungo dira aurten

DABI PIEDRA Hirugarren edizio honetan, Andoni Egañak (ezk.) ‘Erregistroaren bila bertsotan’ hitzaldia eskainiko du. Xabier Amurizak, berriz, euskara batua eta euskalkien gainean gogoeta egingo du. Azkenik, Mikel Markezek (esk.) hitzaz eta musikaz jantziko ditu jardunaldiak. LUIS GÓMEZ/JOSE MARI MARTÍNEZ/IKER AZURMENDI

HERRIKOIA EDO JASOA? Erregistroari dagokio-

nez, Gaztelumendik onartu duenez, “erabaki hori gehiago kostatzen da”. Hizkera herrikoia edo jasoagoa erabiltzeko orduan, dena den, Amurizak garbi esan du, “ezin dut bertsotan egin mostradore aurrean banengo legez, entzuleak ere nahi izan beharko luke, oholtzaren gainetik kantatzen dionak hizkuntza jaso bat erabiltzea”. Gaur eguneko joeren kontra egiten du Amurizak, “nahasmen handia dago gai horretan, gazteek sms moduan kantatzea hobesten dute, hori da moda, klasikoek eta lehengo bertsozaleek jasotasuna baloratzen zuten, nik jarraitzen dut hori baloratzen”. Bertsolariak euskara jasoaren eredua direla azpimarratu du, “kategoria ematen diote erabiltzen duten hizkuntzari, ezin da smsaren mailara jaitsi, Uztapide, Basarri, Lasarte, horiek euskara oso jasoa erabiltzen zuten!”. Hala ere, erabateko zurruntasuna ere ez da komeni, Gaztelumendiren ustez, “erregistroak ematen dio kolorea bertsoari”. Ondorio mamitsuak aterako dituztelakoan daude Mintzola Fundazioan, Ahoa Bete Hots jardunaldietan “batuaren eta euskalkien arteko dikotomia apurtu nahi dugu”, adierazi du Josune Zabalak. Gaztelumendik nahi luke hausnarketa bertsolaritzaz harago hedatzea, “kazetari, irakasle eta abarrentzat ere balio beharko luke, ahozko hizkera darabilten guztientzat”. Izan ere, bertsogintza eredua izan daiteke euskalki eta erregistroaren eremuan. Gaztelumendiren esanetan, azken finean, “bertsoak daukan grazia da unean unekora egokitzen dela”.

KONTALARIAK ETA ANTZERKIGILEAK Hilaren 8an, Bertsolaritzaren Eguna izango da Ahoa Bete Hots jardunaldian, baina beste arlo batzuetatik ere aztertuko da euskalkien, batuaren eta hizkuntz erregistroen gaia. Hilaren 7an, lehenengo egunean, antzerkigintzari begiratuko diote, Manex Fuchs, Ainara Gurrutxaga eta Itziar Ituñorekin. 9an, aldiz, ipuin kontalarien txanda izango da, Pello Añorga, Joxe Mari Karrere eta Koldo Amestoiren eskutik. Informazio gehiago, hemen: www.mintzola.com.


Larunbata, 2012ko azaroaren 3a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ORTUELLA

Ortuellako Kultur Etxea, meatzeetako iraganari ohore Bere fatxada eta bolumetriaren bidez burdinazko mendixka dirudien eraikin honek tokiko meatze

jardueraren jatorria gogorarazi nahi du, industria poligonoek estali baitituzte orduko arrasto guztiak

MAIDER URIARTE

00

RTUELLAKO herria meatze jarduera puri-purian zegoen garaian eraldatu zen eta bertan ezarritako meatze enpresen eraikin eta egiturak gogoratu nahi zituzten Aq4 arquitectura-koek diseinu honekin. Hondakin herdoildua biltzen zuten hormigoizko egiturak buruan, haiei egindako omenaldi saiakera bat da Ortuellako Kultur Etxea (OKE). Arkitektoen hitzetan, egitura horiek ordezkatu dituzten “poligono absurdoek” iraganeko jardueraren traza guztiak ezabatu dituzte, “ez dago aztarnarik jada”.

Bolumetria berezia du eraikinak, goiko plaza eta beheko kalearen arteko zehar begiradak lortzeko. ADRIÀ GOULA SARDÀ

Hortaz, bi ideiek, hormigoizko eustormak eta herdoilak, osatzen dute proiektuaren oinarria. Lehenengoarekin eraikinaren egitura fisikoa nahiz programatikoa antolatzen dute. Hala 3,80 eta 7,50 metroko hormarteetan kokatzen dira kultur etxeko gela eta areto ezberdinak, ekitaldi ezberdinak antolatzeko ahal bezain malgu. Hormarte bakoitzak eraikinaren sekzio edo xerra ezberdinak osatzen ditu eta hau kanpotik naiz barrutik sumatzen da bolumen aldakorrek adierazita. Herdoilaren arrastoa fatxadak islatzen du, antzinako mineralaren ustiaketak inguruan zabaltzen zuen hauts gorriska haren memoria gisa. “Poligono absurdoak baino lehenago egon zen zerbait eraiki nahi izan dugu”. Burdina eta herdoila dira lehengaiak. EZOHIKO EGITURA XUMEAK Orubearen topogra-

fia malkarrarekin jokoa ere egiten du eraikinak, hain zuzen ere, barneko erabilerak sarrera banarekin antolatuz. Kaleko mailatik kultur etxera sartuko gara, tarteko mailan berriz, topatuko dugu liburutegirako atea. Batak eta besteak soinu giro ezberdinak dituela kontutan izanda pentsatutako irtenbidea hau. OKE tarte batean kokatzen da, goialdeko parkearen eta behealdeko kalea lotuaz. Bien arteko oztopo bisuala eraiki beharrean, zehar-begiradak lortzea izan da premisa bat. Honetarako lagungarri dira kultur etxearen teilatu-mendikateak. Urrutitik ikusia izateko ere diseinatua izan da eta nolabait inguruko topografiaren isla ere badira, mendi zerra modukoak diren estalkiaren bolumenak. Badirudi, garai batean ospea eman zion meatzaritzaren jarduera frenetikoaren ikusgarritasuna eta izen ona berreskuratzeko nahiarekin sustatutako proiektua dela hau. Eta, esan beharra dago, arkitektoek trebeziaz eta modu itxurosoan egin diotela ohore ahaztuta dagoen iragan horri. Izan ere, ohikoak ez diren egitura xume bezain garrantzitsuak gogoan hartuta eraiki dute OKE.

Urrutitik ikusia izateko ere diseinatua, topografiaren isla bat da, aurretik zegoenaren oroitzapenaren irudikapena. A. GOULA SARDÀ

Hondar herdoildua biltzeko hormak. ADRIÀ GOULA SARDÀ

DATUAK Aq4 arquitectura: Ibon Bilbao España, Jordi Campos Garcia, Caterina Figuerola Tomàs eta Carlos Gelpí Almirall arkitektoek osatzen dute (www.aq4arquitectura.com). Eraikuntza lanaren datak: 2008-2011 artean. Kokapena: Catalina Gibaja kalea, 10. Ortuella (Bizkaia). Programa: Kultur etxea, liburutegia eta aparkalekua. Azalera: 3.472 m2. Bezeroa: Ortuellako Udala. Argazkiak: Adrià Goula Sardà (adriagoula@coac.net).


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2012ko azaroaren 3a

Lehoi gizajaleen trena Gauerdiko txanda eskatu zuen Charles Ryall polizia buruak. Erriflea prestatu, atea zabaldu eta lehoia sartu zain gelditu zen. Bagoi baten barruan zegoen, Kima izeneko geltokian, beste lau gizonekin

txikleak itsatsi dituzte, etengabeko zalaparta isiltzeko. Triki-traka abiatu ginen Mombasako irlako estazio zaharretik, burdinazko zubi batetik kontinentera pasa, eta txabola auzo ilunak zeharkatu genituen zerbitzariek kanpaitxoak joz afaltzeko ordua iragarri zuten arte. Gauean, trenak abiadura handitu zuenean, bagoiak dardarka hasi ziren, trumoiaren burrunbak etengabe astinduko balitu bezala, eta errailetik irten behar zutela zirudien. Mila kilometroko trenbide hark basamortu latzak, piztiez jositako sabanak eta kolonoei aurre egiten zieten tribuen lurraldeak zeharkatu behar zituen. Britainiarrek bost milioi libera gastatu zituzten, gastu izugarria, eta zazpi urte behar izan zituzten Ugandaraino iristeko.

KK

ENYA eta Ugandako trenbidearen eraikuntzan lehoiek dozenaka langile jan zituzten Tsavo, Makindu eta Simba inguruetan. Pizti haietako batek dozena erdi bat pertsona akabatu zituen Kimako geltoki txikiaren inguruan. Ryallek zin egin zuen lehoi hura garbituko zuela eta gaua Kiman pasatzea erabaki zuen, bagoian zain. Bere lau kideak ohean zeudela, atea zabaldu zuen animalia erakartzeko asmoz. Eta lo gelditu zen.

Beltzekin fidatu ez eta Indiatik 38.000 peoi ekarri zituzten: horietatik 2.500 lanean hil ziren, gaixotasunengatik, istripuengatik, bertakoen erasoengatik… edo lehoiek janda. “Trenbide honen kostua ezin da hitzekin adierazi; bere asmoa ezin da asmatu; zer garraiatuko duen ezin da zehaztu; dakigun gauza bakarra, trenbide zoroa dela”, salatu zuen Henry Labouchere parlamentari britainiarrak. Trenbide zoroa, zentzugabea: lunatic train deitu zion.

Isil-isilik sartu zen lehoia. Ryallengana hurbildu, letaginak lepoan sartu eta momentuan odolustu zuen. Beste gizonak esnatu zirenean, lehoia alde egiten ikusi zuten, Ryall ahoan estututa eta arrastaka zeramala. Eguna argitu zuenean, poliziaren gorpua sastraka artean aurkitu zuten, itxuragabetuta eta hanka bat janda. Ryallen gorpuzkiak trenbidearen kanpamentu batean lurperatu zituzten, Nyrobi izeneko material biltegietan: laster Nairobi izango zena, alegia. “Herrialde batek trenbide bat sortzea ez da arraroa, baina bai trenbide batek herrialde bat sortzea”, esan zuen sir Charles Elliotek, Afrika Ekialde Britainiarreko (gaurko Kenyako) agintari nagusietako batek, zurien gailentasunaren politika ere martxan jarri zuenak. Mombasan ezarri zuten lehenengo erraila britainiarrek, Indiako Ozeanoko portu handian, 1896an. Eta Mombasan hartu genuen trena, arratsaldeko zazpietan, zerumugan hondoratzen zen eguzki tropikal erraldoirantz zuzen zuzenean. Mendebalderantz, zurien zibilizazioak hartu zuen bidetik. Inperioaren erlikia da trena. Egurrezko altzariek, eserleku tapizatuek eta lanpara metalikoek egun distiratsuagoak izan zituzten aspaldi. Ondo ixten ez diren armairuetako ateetan, bidaiariek esparatrapuak eta

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE

Sir Charles Elliot: “Herrialde batek trenbide bat sortzea ez da arraroa, baina bai trenbide batek herrialde bat sortzea”

anderiza.com

Egunsentian, Kilimanjaro mendiaren silueta atzean utzi ostean, Kapiti izeneko lautada igaro genuen. Leihotik jirafak, zebrak, ñuak, inpalak eta ostrukak ikusten genituen, kafesnea eta ogi txigortua gosaldu bitartean. Gogora zetorkigun trenbide-safarien ohitura lunatikoa: lokomotoraren aurreko aldean propio prestatutako plataformatik, trena martxan zihoala, ehiztariek ehunka animalia botatzen zituzten. Nairobiko Trenbidearen Museoan, lehoiak Ryall akabatu zueneko bagoia ikus daiteke. Langileak jaten zituzten hainbat lehoien atzaparrak ere bai. Eta nairobitar prestu batek azalpenak ematen dizkie kanpotarrei: “Garai hartako masaien ustez, lehoi gizajale haiek arbasoen izpirituak ziren, euren lurraldea zeharkatzen zuen Burdinazko Suge gaiztoaren kontra borrokatzen zutenak”.

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000

posta@artez.net

www.artez.net

Ortzadar  

Euskal kulturaren kolore guztiak