Page 1

ortzadar Larunbata, 2013ko azaroaren 30a. 332 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ESTIBALITZ JALON Hitzak magiaz hornitzen duen ilustratzailearen irudimenean barrena -- 4-5. orrialdeak --

‘HOMO HOMINI LUPUS’ Malenkonia laukote oñatiarrak disko guztiz ‘antropologikoa’ dakar -- 2. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko azaroaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

OÑATI

GG

IZAKIA gizakiarentzako otsoa da, alegia, gizakiak giza espezieari berari kalte egiteko gaitasuna du. Eta hori lehen izan zen, historiako pasarte desberdinetan ikusi denez, baina orain izaten ari da eta gero ere izango da. Izan ere, gizakia maltzurra da eta maltzurkeria hori islatu du Malenkoniak bere lan berrian: Homo homini lupus. Izenburuak laneko zortzi kantei globalki egiten die erreferentzia eta diskoa kontzeptuala da guztiz. Funtsean, antropologikoa. Inperialismoaz, kapitalismoaz, arrazismoaz eta gizakia kezkatzen duten -keria horiez ari dira. Taldearen kezkak dira gizarteko arazo horiek eta une historiko honetan, bizitzen ari garen egoerak eraginda, plazaratu dute euren joera aldarrikatzailea biltzen duen lana. Alabaina, Alain Anton, Rober Ferreiro, Iñaki Goitia eta Iñigo Ugarte beti izan dira historia eta filosofia zaleak.

NOSTALGIAREN OINARRI POSITIBO ETA ERREALISTA

Letrak ezkorrak izan arren, melodia alaia da, musikalki akorde maiorrak erabiliz tonu positiboa eman baitiote lanari. “Malenkonia, Hegazka-

dak dakar ekaitza eta Homo homini lupus izenekin jendeak pentsa dezake ezkortasun baten barruan sartuta gaudela, baina bizitzan ikuspegi positiboa dugu”, baieztatzen du Iñigo Ugartek. Aurreko lanean letrak tristeak ziren eta melodia ere nostalgikoa zen, garaiko britpoparen eraginez; akorde menorrak erabili zituzten, akustikoa sartu zuten eta biolinaren presentzia zegoen. “Orduan, etiketa tristea jarri ziguten eta horri buelta ematen saiatu gara: estribilloak oso maiorrak dira eta abestiak orokorrean zuzenak”. Taldeak ez du malenkoniatsu behatzen errealitatea eta, oro har, bizitza, oso optimistak baitira, baina, aldi berean, errealistak. Malenkoniaren musika, hasieran, britpop estiloak definitzen zuen, baina, uneotan, pop-rocketik gehiago du. Euren esentzia 90eko hamarkadako rock alternatiboa bada ere, estilo musikal askoren eragina dutela uste dute. Ez dute erreferente bakarra, iturri askotatik edaten baitute, nahiz eta hasieran, duela hamar urte pasa, taldea britpopak elkartu zuen. “Beatles, Travis, Oasis, Nirvana, Metalli-

“Jend pentsa eak ezkorta dezake su barrua n baten n gaudel sartuta bizitzan a, baina iku positibo spegi a dugu”, diote

Sormen malenkoniatsuaren antropologia ‘Hegazkadak dakar ekaitza’ diskoa publikatu zutenetik lau urte pasa dira. Aurtengo udazkenean, ‘Homo homini lupus’ lana aurkeztu du Malenkonia musika-talde oñatiarrak ANE UNDURRAGA

ca, Michael Jackson edota Foo Fighters entzuten dugu, besteak beste, eta aniztasun hori aberastasun modura hartzen da taldean”. Elkar ondo ezagutzen dute eta talde-lanean ondo funtzionatzen dute, bakoitzaren gustuak eta ideiak errespetatuz. Azken finean, bakoitzak bere lanbidea izanda ere, musikak elkartzen ditu laurak, eurentzako hobby bat baino gehiago denak. AUTOEDIZIOA Rober abeslaria da estrofa eta

melodia batzen dituen ideia lokalera eramaten duena. Iñigok estribilloa proposatzen du eta hobekuntzak egiteaz arduratzen da. Gero, Alain eta Iñaki ideia eraikitzen hasten dira. Kantua prest dagoenean, Roberrek abestutako pieza ingeles faltsuan edo euskaraz hartzen du Iñakik, silabaka, eta letra sartzen dio. Eta horrela sortzen du musika Malenkoniak. Ekoitzi ere eurek egiten dute, euren musika ekoizteko modua autoedizioa baita. “Gida batzuk grabatzen ditugu eta horren gainean lan egiten dugu. Gero, postprodukzioa izaten da aldaketak egiteko fasea”. Unean uneko laguntza eta gomendioak eskatzen dituzte, baina buruaskiak direla aitortzen dute, kontziente baitira eurek lokalean egindako musika atera nahi dutela aurrera. ‘FEEDBACK’ GEHIAGOREN ZAIN Une honetan, gizarteko sektore askotan bezala musikan ere, aberatsak gero eta aberatsago eta pobreak gero eta pobreago bihurtzen ari dira eta, horrenbestez, pauso bat aurrera egin behar dela irizten du Malenkoniak. “Internetekin eta informazio eta komunikaziorako teknologiekin aukera asko daude, musikari handi zein txikientzat”, dio Iñigo Ugartek. Babesleak topatzeko parada eskaintzeaz gain, musika sektoreko interakzioan ere laguntzen du, artisten arteko harremana ahalbidetuz. Antzeman dute gizarteko sektore batek euren musika gustuko duela eta, orain, kanpora begiratu beharrean, Euskal Herrian jende gehiagorengana iristea nahi dute. “Irratian entzuten da, jendea diskoa erosten ari da eta Gabonak arteko epea jarri dugu feedback gehiago jasotzeko”, adierazten du taldeak. Orain arte jaso dituzten iritziak positiboak izan dira eta eurak oso gustura daude emaitzarekin eta diskoa izaten ari den harrerarekin. Urtea bukatu bitartean, Gasteizen jo dute hilaren 26an –Parral tabernan– eta Durangoko Azokan, abenduaren 5ean, Ahotsenean izango dira. Zuzenekoetarako prestatzen ari dira eta kontzertuetan komunikatzeko, transmititzeko eta disfrutatzeko gogotsu dago Oñatiko laukotea.

Laukote oñatiarrak ez dio uko egingo Durangoko Azokako hitzorduari: abenduaren 5ean, Ahotsenean. SERGIO GIL


Larunbata, 2013ko azaroaren 30a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski ATARIA

Ekosistema UXUE APAOLAZA

M M

ADRILEKO metroan segun zein lineatan, segun ze ordutan, ekosistema ezberdinak sortzen dira. Goizeko seirak eta erdietan eta arratsaldeko hirurak aldera, lanera goazen edo lanetik gatozen jendeak okupatzen dugu 5. linea berdea. Gu bakarrik joaten gara seirak eta erdietan, isilik; berritsuago hiruretatik aurrera, bagoietan klandestinoki irristatzen diren artisten konpainian. Siento las molestias que les pueda ocasionar, me dispongo a recitarles un poema de Rosalía de Castro. Duela gutxi medioetan agertu da norbaitek grabazioa igo eta Youtuben izandako arrakasta dela eta, guk maiz ikusi dugun inprobisatzaile bikotea; bat gitarraz, bestea ahotsaz, kantak pertsonalizatzen dizkigute etxera bidean. Bada bere hotsaz bagoiak argitzen dituen neska ilehori bat, denok begira-begira izaten gaituena, baina baita Alejandro Sanzen kantekin zigortu ere. Telebistako talent showen deliziak egingo lituzkeen gaztetxo hegoamerikarra; nota bakarra jotzen duten sokazko instrumentuez eta akordeoiaz jazz pieza dantzagarriak eskaintzen dizkiguten ijito taldeak, Jose Felicianoren Qué será kantatzen duen azentu frantsesdun gizona …

Behin batean instrumenturen bat zuten artista guztiak desagertu ziren bagoietatik, egunkarietan aurkitzerik izan ez nuen arrazoiren batengatik; inprobisatzailea gitarra jole gabe etortzen hasi zen, uniformatuei ahotsa ezkutatzea ahoa ixtearekin egiten denez. Publiko langilearentzat De Castroren poemak errezitatzen dituen hirurogei bat urteko gizonak ere etortzen jarraitu zuen; betaurreko atzean begi hezeak, zapata garbiak, esku zikinagoak euritako txamarra itsas urdinean… buruz esaten dizkigu Rosaliaren hitzak: Naide por que te levantes/che alarga a man bondadosa/naide os teus prantos erixuga,/i homilde choras e choras. Esaten da ikusezin bihurtzen direla eskean ibiltzen direnak; ez dut uste; eta gutxiago artiston kasuan; ez dira ikusezinak, gainerakoan inork ez bailuke begirada apartatu beharrik izango, apartatzen duten eran. Ez dakit zer ezkutatzen den, lotsa edo nazka; edo nagikeria, beti nekatuta bizi direnena bizitzak gainez egiten dielako, edo horixe imajinatzen dutelako, nahikoa dutela

Fikzioa SALDUENAK

berenarekin. Beharbada espazioa konpartitzeak, metroko bagoi berean, aire masa berean, izerdi berberak arnasteak, pistaren bat eman behar lieke mundu baten eta bestearen gertutasunari buruz.

Gracias señorita, berak niri, A usted, nik, Que pase usted una buena tarde, berak, Igualmente señor, nik. Proletarioa eta eskalea, edo alderantziz.

‘¿Es usted gallega?’, piztu zaizkio begiak, ‘No, soy vasca’, itzali zaizkio atzera; ‘Bueno, nos baña el mismo mar’, konformatu da, edo kontsolatu nau

Gaur berriro topatu dut poema errezitatzailea, …les voy a recitar…, eta liburua itxi dut bertso saio batean banengo bezala bere azken hitzak ezpainekin errepikatuz, un poema de Rosalia de Castro, eta begira geratu natzaio, egitera beharturik sentitzen naizelako norbait hizketan edo kantari ari bazait, ez dakit kortesia kontua den, edo etorkizunari badaezpada eginiko erregua; begira nazatela. Ikusi nauenean ez dizkit begiak gehiago askatu, eta irribarre batez lagundu dizkiot hitzak. Niri bai, niri begiratu didate bagoikideek, begira nengoelako. Amaitu duenean zuzenean etorri da nigana jendea apartatuz, ez dio luzatu diodan txanponari ere jaramon gehiegi egin; ¿Es usted gallega?, piztu zaizkio begiak, No, soy vasca, itzali zaizkio atzera; Bueno, nos baña el mismo mar, konformatu da, edo kontsolatu nau. Eta orduan barretxoak egin ditu jendeak Qué bello es vivir-en bageunde bezala; negar egin beharrean, pentsatu dut. Por eso anque en son de festa/ alegre á gaitiña se oia,/ eu podo decirche;/ Non canta, que chora.

Ez Fikzioa

1. Euli-giro

4. Aiztoa eta arkatza

1. Hiztunpolisa

4. Xalbadorren itzalean

Uxue Alberdi. Susa.

Irati Jimenez/Harkaitz Cano. Txalaparta.

Jon Sarasua. Pamiela.

Joxe Mari Iriondo. Deiadarra.

2. Heriotzaren ataria dugu bizitza

5. Bizitzaren atea dukegu 2. E. H-ren historia laburra heriotza Iñaki Egaña. Txertoa/Abarka.

Joxan Artze. Elkar.

Joxan Artze. Elkar.

3. Parisen bizi naiz

6. Maria galanta, abadesa

Koldo Izagirre. Susa.

Toti Martinez de Lezea. Erein.

5. Eguberria Juan Kruz Igerabide/Elena Odriozola. Nerea.

3. Kaliforniakoak (1533-1848)

6. Batzarra, gure gobernua

Asun Garikano. Pamiela.

Pablo Sastre. Elkar.

ITURRIA: Elkar (Bilbo).

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

ELEBERRIA

‘Kaliforniakoak (15331848)’

‘Hezurren ondarea’

Asun Garikano. Pamiela. 496 orr. 25 euro.

Dolores Redondo. F. Rey/M. Vilches (itzul.). Erein. 624 orr. 18,50 euro.

Mundu ezezagunerako bidaia

Baztango trilogiako bigarrena

Ameriketako lehenengo euskaldunek itsaso eta lur arrotzetan pasa zituzten poz eta nekeak kontatzen dira liburuan, Kaliforniako jatorrizko biztanleei buruzko albiste ugari ere eskainiz. Benetako harribitxiak, europarren eta indigenen lehen kontaktuari buruzko lekukotasun bakarrak, kasu askotan. Hain ezezaguna zaigun mundu horretan barrena gidatuko gaitu Garikanok, eta bidaia ‘Far Westeko Euskal Herrian’ barrena gidatu gintuenean bezain ustekabekoa eta gogoangarria izango da.

Johana Marquezen aitaordearen kontrako epaiketa hastear dago. Salan zain dauden pertsonen artean dago, haurdun, Amaia Salazar inspektorea, Foruzaingoaren homizidioen arloko burua. Halako batean, ordea, epaileak adierazi du epaiketa bertan behera gelditzen dela: akusatuak bere buruaz beste egin du epaitegietako komunetan. Berriak ikusmina eta haserrea pizten du salan, eta poliziak Amaiari deitzen dio: akusatuak ohar kezkagarri misteriotsu bat utzi du inspektoreari zuzendua...

ZALDI EROA GAZTE LITERATURA

‘Haizea sahats artean’ Kenneth Grahame. Elena Odriozola (ilus.). Miren Arratibel (itzul.). Klis-klasikoak. 200 orr. 25 euro.

Apoaren abenturen kontaera eroa Satorrak Apoari besotik heldu, kanpora eraman, zumezko eserleku batean eroso-eroso eserrarazi, eta esan zion kontatzeko bere abenturak hasieratik bukaerara; eta Apoak, noski, gogo onez onartu zuen. Satorra entzule ona zen, eta Apoa, ez baitzegoen hark esandakoa zalantzan jarriko zuen edo asmo gaiztoz kritikatuko zuen inor inguruan, lasai asko aritu zen... Istorio kutun hau 12 eta 16 urte bitarteko irakurle gazteei zuzenduta dago.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portadako irudia: Estibalitz Jalon Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko azaroaren 30a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ilustrazioa

Hitzei magia gehitze Artista izateko inongo asmo barik hasi arren, idazle entzutetsu zenbaitzuen testuentzako irudiak egiten bukatu du Estibalitz Jalon arabarrak JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

AA

ZKEN aldian, ilustrazioekin osatutako eskaintza asko handitu da. “Ni irudiak sortzen hasi nintzenean zegoen egoera ez zen gaur egun merkatuak erakusten duena. Orain neurriz gorakoa da. Hasi nintzenean oso ilustratzaile gutxi ginen. Orain, aldiz, goraka doan modalitate bat da, eta argitaletxeak eta ilustratzaileak ere asko ugaritu dira”. Eta hori ona da, Estibalitz Jalon (Ekora, 1984) ilustratzaile gaztearen ustez. Ilustrazioaren aldeko apustua egin dela dio, eta, gaur egun, ilustrazioa kontuan hartzen den kultura jarduera bat dela uste du. Errioxako goi-mailako diseinu eskolan egin zituen ilustrazio ikasketak Jalonek, eta bere hitzetan ere bitxia da, ez zeukalako inolako asmorik bere bizitza artearen inguruan eraikitzeko. 2005ean amai-

tu zituen ikasketak, eta irakasleek bultzatu zuten aurretiaz egindako zenbait ilustrazio argitaletxeetara bidaltzera, eta erabaki horren ondorioz, Ibaizabal argitaletxekoen deia jaso zuen. “Horrela hasi zen dena”. Artearen munduan aritzeko inongo asmorik izan ez bazuen ere, sekula ez da damutu hartutako erabakiaz. “Ilustrazioa ikasi nuenetik itsumustuka ibili naiz, eta inertziari utzi diot eraman nazan. Bizitzak berak eraman nau aurrera”, dio Jalonek. Arabarraren ustez, irudien bitartez kontatzea omen da ilustrazioa. Idazle batek letra bidez kontatzen duen bitartean, ilustratzaileak irudiak ditu lantresna. Eta erreminta horien bitartez erdietsitako lorpenek handitu dute bere biografia, ugariak direlako honezkero lortu dituen sariak, eta ilustratu dituen liburuak. “Aurten, Juul Saria eman didatenean izan naiz horren guztiaren jakitun; haur batek zu aukeratu izana ilustratzaile gogokoentzat adierazi nahi du egiten dudanak harrera ona daukala, haurrek gustuko dutela, dibertitzen ari direla. Eta hori da nik nahi izaten dudana. Umeengan pentsatzen dut beti, hori izaten da nire asmo bakarra: ondo pasatu dezatela, eta liburu bat hartzen dutenean, berriro har dezatela liburu hori, ilustrazioak gustatu zaizkielako. Azken batean, nik umetan egiten nuen gauza bera: liburu berbera askotan irakurtzen banuen, horrek esan nahi zuen asko gustatu zitzaidala, eta dibertitu egiten ninduela”. Juul Saria Nafarroako ikastolen elkarteak ematen du, eta Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketa zaletasuna sustatzea du helburu.

“ “

Bere lana donari ugarirekin balioetsi dute; aurten, poz handiz jaso du Juul Saria, haurrek osatu baitute epaimahaia. ORTZADAR

Ilustrazioa ikasi nuenetik itsumustuka ibili naiz, eta inertziari utzi diot eraman nazan. Bizitzak berak eraman nau aurrera”

Umeengan pentsatzen dut beti: ondo pasatu dezatela, eta liburu bat berriro har dezatela ilustrazioak gustatu zaizkielako”


Larunbata, 2013ko azaroaren 30a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ilustrazioa

EKORA

en dieten ilustrazioak Horretarako, Euskal Herriko haurrek euskarazko ipuinik gogokoena eta ilustratzailerik gustukoena aukeratzen dituzte. Horregatik hain zuzen ere, haurrak eurak direlako epaile, oso pozik agertu da Jalon sariarekin. Baina, horrez gainera, birritan irabazi du Laudioko Ilustrazio Saria, eta 2009an III. Etxepare Beka irabazi zuen, euskaraz egindako haurrentzako album proiektu onenari ematen zaion saria. Liburuei dagokienez, 20 dira irudigile gazteak argitaratutako lanak; Garazi Gerezi (Mezulari, 2009), Ipurtargien festa (Denonartean, 2012), Bihotzaren mekanika (Denonartean, 2012) eta Eskola sorgindua (Ibaizabal, 2013), batzuk aipatzearren. IRUDIMENA IRUDIRA Estibalitz Jalonen obran iru-

Totirekin elkarlanean

B

erandu baino lehen liburutegietan behar luke Estibalitz Jalonen lan berriak. Toti Martinez de Lezearen Kristalezko bola bereziberezi bat (Erein) liburua ilustratuko du beste hainbat irudigilerekin batera. Bilduma bat izango da, eta izenburuak berak adierazten duen gisara, kristalezko bola bat izango du ardatz. “Toti Martinez de Lezearen oso zalea naiz, eta lan hau ere gustuko izan dut, magia dauka eta pentsarazi egiten dizu: uste dut umeei asko gustatuko zaiela”.

dimenak leku handia dauka, besteak beste, irudimen handiko istorioak dituelako gustuko. Errealitatea interpretatu nahi izaten du, baina irudiak imajinazio eta magia handiarekin osatuta; “eta hori lortzeko, adibidez, koloreekin jolastea gustatzen zait”, dio irudigile arabarrak.

osatzen du. Ondoren, eskaneatu egiten du, eta irudian atsegin ez duen zerbait badago, azken ukitu horiek era digitalean gehitzen dizkio lanari. “Baina, printzipioz, guztia egiten dut eskuz, tresna digitalekin ez naizelako abilegia”.

Ilustrazio bat egiterakoan sentitzen duena sortzea izaten da bere asmoa, Jalonen hitzetan. Beste batzuek, agian, burua gehiago astintzen dutela uste du, baina bera, lan egiteko momentuan, burura datozkion irudiak islatzen saiatzen da. “Libreta bat dut, eta bururatzen zaizkidan ideia guztiak apuntatzen ditut, badaezpada ere, alde egin ez dezaten. Azken batean, storyboard antzeko bat da egiten dudana”. Eta horrela abiatzen dira bere lanak. Istorio bati irudiak jarri behar dizkionean, lehenengo eta behin, istorioa irakurri, mamiaz ondo busti, eta, gero, heltzen zaizkion irudiak eta ideiak apuntatu egiten ditu. “Esan dezagun, krokis bat egiten dudala. Baina egia da asko inspiratzen naizela inguratzen nauen horretatik. Nik egindako lan gehienek asko daukate niretik: nire eremua, oroitzapenak…”. Eskuz osatzen du irudi osoa arabarrak, eta, normalean, tenperen antzekoak diren gouacheekin

Irudirik irudi, eta lanik lan irabazitako esperientzia lagun, bere estiloa sortu du Jalonek, nahiz eta, onartzen duen bera ez dela horretaz kontzienteegi. “Baina jendeak bai adierazi izan dit kolore jakin hauek erabiltzen dituzu edo estilo hori antzeman dut zure irudietan, eta horrelako kontuez ni ez naiz ohartzen. Sentitzen dudana egiten dudanez, ez naiz horren guztiaren jakitun”.

Jalonek eskuz gauzatzen ditu bere ilustrazioak, azken ukitu digitalak salbu. “Ez naiz abilegia tresna digitalekin”, aitortu du. E. JALON/ORTZADAR

Baina irudigile baten lana ez da liburugintzara mugatzen. Bestelako lanak ere egin behar izaten ditu irudigile batek. Jalonek, esaterako, umeen logeletarako ilustrazioak egin izan ditu edota Txani Rodriguez idazle eta kazetari gasteiztarraren testu batean oinarritutako libreta baterako irudiak ere sortu ditu, Denonartean argitaletxearen eskutik. “Azken finean, denetarik

egin behar izaten da”. Eta, batez ere, ilustrazioak egitetik bizi nahi baduzu. Eta horrela bizitzea ez omen da ezinezkoa arabarraren hitzetan, baina asko kostatzen da. “Orain hasi nahi dutenek ez dezatela uste eskaerak bata bestearen atzetik helduko zaizkienik, edo oso ondo ordainduko dietenik. Pribilegioak denborak ematen dizkizu. Hau ez da goizetik gauerako lasterketa bat, iraupen-lasterketa bat baino, eta astiro-astiro lortuko dituzu gauzak. Bai, ilustrazioak eginda bizi daiteke, baina ez da erraza”. Eta horren erakusle da Estibalitz Jalon bera, hasi zenetik hona gehiago ordaintzen diotela edota pribilegio handiagoak dituela onartuta ere, oraindik ez dela irudiak egitetik bizi onartu baitu. HAUR LITERATURATIK HARAGO Zerbait bitxia ger-

tatzen da ilustrazioekin. Horietako gehienak umeei zuzendutakoak dira. Baina, hala ere, heldu asko eta askori joaten zaizkio begiak irudiez osatutako liburuetara. Ezinezkoa baita ia ilustraziootako gehienek edukitzen duten edertasun bisuala ukatzea. Baina helduentzako ilustrazioak ere egiten hasi direla dio Jalonek, nahiz eta, “ez den gauza bera haurrei zuzendutako album ilustratu bat, irudi asko eta testu gutxirekin, edo helduentzako lan bat, non irudiak testuaren mesedetan jartzen diren”. Herriekin lotutako istorioak ditu gustuko Estibalitz Jalonek, hemengo kondairak edo beste edozein herrietakoak. “Asko gustatuko litzaidake irakaspenen bat duen istorio bat ilustratzea, istorioa bera edozein lekutakoa dela ere”. Eta, informazio handirik aurreratu ezin badu ere, aitortu du estilo horretako ipuin batekin ari dela lanean, beste herrialde batekoa den kondaira batekin. Bestetik, datorren uztailera begira, Bilboko Garabat jostailu-dendan bere irudiekin osatutako erakusketa bat jarriko du abian. Beraz, badauzka proiektuak esku artean artista arabarrak, oraindik erabat zehaztuta izan ez arren. Baina, kolorerik kolore eta irudirik irudi, haur zein helduek laster izango dute mundu liluragarrietan barrena euren imajinazioa aske uzteko aukera.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko azaroaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

Idazten oparo, bertsotan maisu ‘Basarri’ bertsolari, idazle eta kazetariaren jaiotzaren mendeurrenean, haren ekarpen zabalaz jardun gara Joxe Mari Iriondorekin

DABI PIEDRA

22

003an erretiratu zenean, Joxe Mari Iriondo kazetariak aspaldi gogoan zerabilen zereginari ekin zion, alegia, Basarrik bere ibilbide luzean idatzitakoa bildu eta argitaratzeari. Hauspoa bildumarekin, hirugarren eta laugarren liburuak ateratzekoa da abenduan, “baina beste 30 ale egiteko gaia badago oraindik”, kontatu digunez. Izan ere, Basarri, bat bateko bertsolari arrakastatsua izateaz gain, asko idatzi zalea zen, “65 urte egin zituen, ia hutsik gabe egunero medioetan idazten, euskaraz gehien idatzi duena hura izango da”. Euskarazko kazetaritzan aintzindari, bertsolaritzaren eta kirol tradizionalen gaineko liburuen idazle nekaezin eta bertsolaritzan maisu izan zen.

Inazio Eizmendi, ezizenez Basarri, 1913ko azaroaren 27an jaio zen, Errezilgo Granadaerreka baserrian. Txikitan familiarekin Zarautzera joan zen. Gazterik hasi zen gerra aurreko aldizkari abertzaleetan idazten, hala nola, Eguna, Argia, Euzkadi eta El Dia. Gerora erdaraz ere artikuluak idatzi bazituen ere, hasieran euskara hutsean lan egiten zuen. Euskarazko lehenengo irratsaioan ere, Donostiako Unión Radion, parte hartu zuen. Bertsotan, 1935 eta 1960ko Txapelketa Nagusiak irabazi zituen eta, Uztapiderekin batera, bere belaunaldiko bertsolaririk ezagunena izan zen. 1999an hil zen, Zarautzen. Haren jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginda, Zarauzko Udalak eta Motxian bertso eskolak ekitaldi sorta antolatu dute eta Euskaltzaindiak batzarra egin du herrian aste honetan. Joxe Mari Iriondoren arabera, freelance kazetaritza zer zen ez zekien Basarrik, baina halaxe jarduten zen, han eta hemen idazten. “Kazetari inplikatua zen, artikulu guztietan bere iritzia goitik behera eransten zuen Basarrik, ez zen gaur egungoen modukoa”, azpimarratu du Iriondok. Euskara, kultura, abertzaletasuna eta gisako gaiak zituen gogoko, “gerra denboran, frentetik kronikak bidaltzen ere ibili zen, artikulu kuriosoak izan ziren haiek”. Bertsotan zein prosaz, dena dela, Basarriren bereizgarri nagusiak ziren, Iriondoren esanetan, “sinestuna eta puritanoa” zela. “Bere eredua Kepa Enbeita, Urretxindorra, zela esaten zuen, bere ikusmoldetik, hura bai zela bertsolari xuxen eta abertzalea”. Bertso jarriak moralina batekin amaitzen zituen sarri eta, artikuluetan, “sinesmena oso presente izaten zuen, badakizu, Jaungoikua eta Lege Zarra”. 1935 eta 1960ko bertsolari txapelketa nagusiak irabazi zituenez, Basarriren izena historiako handienen zerrendan geratu da betiko. Joxe Mari Iriondok, baina, azpimarratzen du bestelako lehiaketa eta plaza txikietan ere ale bikainak utzi zituela, baita bertso idatzietan ere: “Gazte hasi zen bertsotan, berezko sena zuen, etorria”. Gaur eguneko bertsolariekin konparatuta, estiloan alde nabarmenak dauden arren, Basarri ez omen litzateke atzean geratuko, “oholtzan presentzia handia zuen, euskara ederra, eztarri sendoa eta musikarako abila zen; maila handiko bertsolaria azken finean”. Hitza eta isiltasuna tartekatzen ondo baino hobeto zekien.

‘Basarri’ren “euskara ederra, eztarri sendoa eta musikarako abilezia” nabarmentzen ditu Joxe Mari Iriondok. J. M. IRIONDOK UTZIAK

Lan behartuetan

A

benduan, Joxe Mari Iriondo Basarriren lanekin egiten ari den bilketaren hirugarren eta laugarren liburuak aurkeztuko ditu Hauspoak. 1931tik 1943ra arte prentsan idatzi zituen artikuluak batu ditu, Basarriren lehenengo testua tartean. 1940tik 1943ra, lan behartuak egiten aritu zen. Izan ere, Joxe Mari Iriondok kontatu digunez, Basarri abertzaleekin joan zen gerrara eta, ondoren, ihes egin zuen. Irunen harrapatu eta lan behartuetara bidali zuten, “han asko idatzi zuen, batez ere bertsoak”. Basarrirekin lan behartuetan zegoen Tomas Uriarte busturiarrak jaso zituen idazki guztiak, “Uriarteri esker ondo gorde ziren, baina orain arte argitaratu gabe egon dira”.

AUTODIDAKTA ETA OSO PURITANOA Bertsozale

askok bestela uste duten arren, Iriondok ohartarazi du Basarri ez zela gizon eskolatua, “autodidakta zen, euskaraz idazten bere kabuz ikasi zuen”. Aurrez aurre, “pertsona atsegina eta hurbilekoa zen, hori bai, bazeuzkan onartzen ez zituen gauza batzuk, oso puritanoa baitzen; behin oroitzen naiz eztabaida bat, berak esaten zuelako minigonaren aurka zegoela, ez zela jantzi euskalduna!”. Irratirako egin zizkion elkarrizketetan, Joxe Mari Iriondok makina bat bizipen eta pasadizo izan zituen Basarrirekin eta haren euskara dotorearekin gozatu zuen; “miresmen handia nion”. Pena bakarra du Iriondok: “Gehiago grabatu ez izana, mikrofonoa piztu, patxadaz galdetzen hasi eta hark esandako guztia gordeta izatea”.


Larunbata, 2013ko azaroaren 30a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ZUMARRAGA

ZZ

UMARRAGAKO Antigua Santutegia Euskal Herriko ondare arkitektoniko ikusgarrienetako bat da. Kanpotik xehetasun eleganteak ditu eta barnealdeko egur lana benetan ikusgarria da, horregatik adituen ustez baselizen katedrala kontsidera daiteke. Antigua zentro kultural eta turistiko bilakatzeko bidean, agintariek Antiguaren “zabalpen” eraikin berria egitea erabaki zuten, interpretazio zentro eta bisitarien harrera gune berri baten bidez, Antiguaren balio ekonomikoa suspertze aldera.

eskaintzen du; alde batetik babesturik gaude, eraikinean gertatzen den aktibitatetik gertu eta bestetik kanpoan gara, inguruko naturaren bizitasunetik gertu. NATURA HIZPIDE Arkupe garaikideaz gain, Anti-

guako Interpretazio Zentroan argiaren erreka ideia erabili da eraikineko funtzioak banatzeko garaian. Esan bezala, naturako elementuak hartu dira hizpide, eta erreka bat bailitzan, sabaileiho batek museoaren ibilbidean lagun izango dugu, argia ura balitz bezala jarraituz gero, arkitektoek nahi izan duten istorioa irakur dezakegularik.

Antigua berriak antzinako baselizaren presentzia errespetatzen du, eta horretarako bolumen berria mendian ezkutatzen da hein handi batean. Antiguak mendi magalean duen irudi boteretsua ez da ia aldatzen, adiskide berria lotsakor azaleratzen baita bere ondoan. Interpretazio Zentroa museo txiki bat da, informazio-gune eta kafetegi batekin batera. Museoaren gelak arazorik gabe mendiaren kontra kokatzen diren bitartean, gainontzeko funtzioak Zumarraga eta Urretxuko bailarara begira dira. Antiguara gerturatzean, adiskide berriak estalpe zabal batez agurtzen gaitu. Ez da edonolako estalpea baina. Hormigoizko estaldura fin batek azalera handia osatzen du zutabe metal fin askoren bitartez eutsia. Arkitektoek basoaren metafora erabili dute Zentro berria diseinatzeko orduan, eta lehen inpresio hau basoaren irudian oinarritzen da, paisaia metalezko zuhaitz enborren artean ikusgarri egiten delarik. Arkupea euskal arketipo arkitektonikoen artean aurkitzen da eta Antigua garaikideak berau darabil gure klima euritsua kontutan hartuz erabilgarritasun handiko elementu gisa. Estalpean hitz egin, hamaiketakoa jan, bildu, jolastu edota erlaxatu gaitezke. Estalpean egoteak gainera sentsazio boteretsua

Ibilbide honetan hiru istorio ezkutatzen dira: lehen gelan, Zumarragari buruzko kontakizun ezezagunak; bigarren gelan, Zumarraga modernoari buruzko informazioa aurkituko dugu; eta azkenik, Zumarragak altzairuarekin izan duen harremanaren ingurukoak azalduko zaizkigu.

Antigua garaikidea Irailean ateak ireki zituen Zumarragako Antigua eraikin enblematikoaren Interpretazio Zentro berriaren kafetegiak, bisitariei harrera-lekua eskainiz ULA IRURETAGOIENA

Argiaren errekak gainera estalpea eta museoaren gelak banatzen ditu, ibilbidean alde batean Zumarragari buruzko jakintza eta bestean Zumarragaren paisaia dugularik. Estalpeak eraikinaren arima izan nahi, zumarragatarrak eta bisitariak elkartzeko gune bat, eraikinaren barneko kontakizunen osagarri, bertako eta kanpoko istorioekin narrazio berri eta propio bat eraiki dadin, museoaren paraleloan. Berria eta zaharra, bertakoak eta kanpokoak dira nagusi Antiguan.

EGILEAK Ventura-Llimona talde gazte katalana dira lan honen egileak. Zumarragako Antiguako museo berriaren proiekturik egokiena bilatzeko nazioarteko ideia lehiaketa entzutetsua antolatu zen. Ventura Llimona arkitekto taldea suertatu zen esleitua, parte hartutako 60 bat proposamenetik aukeratua izan ostean. www.ventura-llimona.com helbidean eraikitze prozesuaren gaineko informazio xehatua aurki dezakezue.

‘Argiaren erreka’ eta kanpoko arkupearen irudia. Goiko argazkian, Interpretazio Zentrura gerturatzean bisitariak jasotzen duen ikuspegia. TXAKEL ©. WWW.TXAKEL.COM


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2013ko azaroaren 30a

ANE ZABALA

KONTRALDEA

JONE URIA BERTSOLARIA

“Bertsolariek entrenatu egiten dugu, hori bai, neke fisikorik gabe” Algortarra ondo moldatzen da zenbaki negatibo zein arruntekin. Matematikaria da, baina bertsotan egin da ezagun, aspaldi ikasi baitzuen zenbakiak letrekin idazten

M M

ADRILEN dabil masterra egiten. Hala ere, astebururo dator Euskal Herrira. Orain, Bertsolari Txapelketan buru belarri sartuta harrapatu dugu. Gaia eman eta berehala bota digu lehen bertsoa.

Uria matematikariaren esanetan, bertsoak ez du ez formularik ez araurik. J. M. MARTÍNEZ

Bertsoak amaieratik hasten dira, beraz, horrela hasiko dugu elkarrizketa. Eskerrik asko. Ez horregatik eta beste bat arte.

Nola hasten da amaieratik? Zer esan nahi duzun argi edukita eta hori koltxoi bezala erabilita; azken finean, puentinga egiten dugu.

Txiste kontatzailea, umorista... Txiste txarrak egiten pasatzen dut eguna, bertsoak ematen baitu nahikoa leku horretarako: errima eta doinuarekin disimulatuagoak joaten dira txiste txarrak. Inork ez badu txistea harrapatzen, txalo egiten dute berdin-berdin.

Ez dago Euskal Herrian jai, ekitaldi edo ospakizunik bertsorik gabe? Egongo da baten bat, baina gutxi izango dira.

Bertsolariak, kirolariak bezala, entrenatu egiten du edo, artistak bezala, entseatu?

Bertsolaritza modan dago...

Guk entrenatu esaten dugu beti, egia bada ere neke fisikorik ez dugula edukitzen. Txapelketarako entrenatzen dugula esango nuke eta txapelketarik ez dagoenean bertso eskolara goaz.

Donuak, neurriak, oinak, errimak... edo formulak, ekuazioak, zenbakiak? Bakoitza bere esparruan bereizten badakit. Gauza baterako formularik eta metodo matematikorik ez dagoen bezala, bestean literatura eta poesia alferrik da. Klasean matematikan zentratzen naiz eta plazan saiatzen naiz bestean.

Bertso saio baterako zein da formula egokia? Ez du formularik, ez araurik, ateratzen dena aterako da. Ondo ateratzen denean ez dakigu zergatik izan den eta gaizki ateratzen denean, ezta.

Bertsolariari umorea eskatzen zaio beti? Bai, txapelketan behintzat jendaurreak hori esaten du. Entzuleak arintasuna eta freskotasuna eskertzen ditu plazan.

Errima eta doinuarekin disimulatzen dira txiste txarrak. Inork ez badu harrapatzen, txalo egiten dute berdin”

riak... Bertsolaria beti parrandan! Fama hori badaukagu. Egia da askotan aprobetxatzen dugula aukera parranda egiteko.

Non gusturago, afarietan, Txapelketan edo herriko jaietan bertsotan?

Neurri batean bai, bestela zaila da ulertzea nola Txapelketaren finaleko sarrerak hilabete lehenago agortu direna. Nahiko nuke hainbeste jende hurbiltzea gero, plazaz plaza. Txapelketak beste efektu bat dauka, bertsoa eta lehia biak elkarrekin doazenean.

Poteo eta afari informalak gustatzen zaizkit niri, bertso gehiago direlako eta aukera duzulako zure buruarekin gustura geratzeko. Baina besteak ere badu bere xarma.

Ez duzu finalerako sarrera bat soberan izango?

Bai, ez dugu beste ezer kargatu behar, ez dugu soinu frogarik egiten... Alde horretatik nahiko erosoa da gurea, musikari edo antzerkilariekin konparatuta.

Kar, kar! Ba ez bada finalean sartzen naizela gehiago emango dizkigutelako, momentuz ez.

Zuek mikrofonoa baino ez duzue behar ikuskizunetarako. Atrezzo merkea.

Oholtza gainean burua hutsik? Bertsoa hutsetik hasi behar baduzu, hobe da gauza gehiegi ez eramatea buruan; bestela, denak pilatu egiten dira. Aurretik bete behar da burua, eta oholtzan hutsean duzu, datorren gaiari erantzuteko.

Bertso trama, bertso antzerkia, bertso pilota... Dena dago eginda bertso munduan?

Txapela buruan eta...

BEC beteta finalean, hori badakigu, eta bestea...

...ibili munduan, nik ez dut hobetuko esaera. Baina bai, txapelik gabe ere ibili daiteke munduan.

Leporaino beteta, batzuetan esaten dut finalean aurpegi berri asko ikusiko ditugula, baina baita uste dut finalista izandakoak izango direla finalean. Beteta egongo da eta berdin-berdin ondo joango da eguna.

Bertso bazkariak, triki poteoak, bertso afa-

Gutxi geratzen da asmatzeko. Bertsoa arlo askotara zabaldu da, eta pozgarria da euskara hutsez egiten dena arlo askotan ikustea.

Ortzada301113  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you