Page 1

Hezkuntza proiektua 2015-16


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

AURKIBIDEA

DEFINIZIOA

2

EZAUGARRI OROKORRAK

2

HORNIDURA

3

IKASTETXEAREN IDENTITATE PRINTZIPIOAK EZAUGARRIAK BALOREAK

4 5

OINARRIZKO HELBURUAK

6

METODOLOGI ILDOA HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA

8 9

ANTOLATZE EGITURA

11

AGINTE ORGANOEN OSAKETA

12

1


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

DEFINIZIOA LUZARO IKASTETXE PUBLIKOA “D” ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da. Gure eskola hau, ingurunearen hizkuntza, kultura eta giza errealitatea kontutan hartuz, aurrez-aurre duen gizartearen eskakizunei, dagozkion ezaugarri bereziak aintzakotzat hartuz, erantzun egokia ematen saiatzen da. Eskola komunitate honen partaideok, (ikasle, guraso, irakasle, ...) elkar-lanean, umearen nortasunaren garapenean lagungarri izatea dugu helburu.

EZAUGARRI OROKORRAK Herria Deba eta Itziarko herriguneak eta Lastur, Arbiskoa, Endoia Elorriaga, Mardari, Itsaspe, Artzabal, Egia eta Arriola auzoek osatzen dute gure udalerria. Orotara, bost mila eta laurehun inguruko populazioa du. Debabarrena eta Itziarko industria eta zerbitzuetan lan egiten du biztanlegoaren gehiengoak. Debak, 0 urtetatik 16 urte bitarteko ikasketak egiteko aukera ematen du. Haurreskolan, 0-2 urte bitartekoak, LUZAROn, 2 urte eta Haur eta Lehen Hezkuntzakoak eta MENDATAn, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak. Euren garapen osorako herriak eskeintzen dituen hainbat ekintza garrantzitsuetan parte hartzen dute gure haurrek. Zerbitzu hauetatik, musika-eskola, dantza taldea, kirolanitza, udal liburutegia ... dira, besteak beste, gehien erabiltzen direnak.

Ikastetxea Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako 14 gela, Lehen Hezkuntzako 17 gela eta Heziketa Bereziko gela bat ditugu, guztira 32 gela, lau eraikinetan banatuta:  Haur Hezkuntza, Itziarren Galtzadako eta Ifarkaleko eraikinetan.  Lehen Hezkuntza, Apezetxean 1-2 mailak (Itziar) eta Agerretxen.

HORNIDURA: Liburutegiak, ikus-entzunezko gelak, psikomotrizitate gelak, gimnasioa, jolaslekuak, eta orokorrean eskoletan aurkitzen direnez gain, hauek azpimarra genitzake: Informatikako gela: ordenagailu berriak daude, sarean loturik. formatu ezberdineko programa aurrerakoienak erabiltzeko prestatuak. Eskola-irratia: Lehen Hezkuntzan, ikastetxeko ildo metodologikoa jarraituz, funtzionatzen duena. Gaur egun, ikasleek prestatutako eskola barrurako emanaldiak egiten dira.

2


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

Gure eskolak jantoki eta garraio zerbitzuak eskaintzen ditu. Hiru jantoki daude, bi Haur Hezkuntzakoentzat, eta bestea Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek konpartitzen dutena. Aipatu beharra dago, haur garraiatuaz gain, herri guneko ume askok bertan jaten duela, ikasleriaren % 80ak zerbitzu hau erabiltzen duelarik.

Ikasleria 570 dira ikastetxe honetara datozen ikasleak; hauetariko % 10,87k garraioa erabiltzen dute.

3


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

IKASTETXEAREN IDENTITATE- PRINTZIPIOAK

Ezaugarriak

EUSKALDUNA: Ikasketak euskaraz izango dira eta Euskal Herriko kulturan oinarritutako hizkuntza eredua eskainiko da. EZ DISKRIMINATZAILEA: pentsaera guztiak errespetatuko dira eta ez da inolako bereizketarik edo diskriminaziorik egingo sexu, arraza, adimen, ezindu fisiko, sozial maila, erlijio, ideia, etab.etan oinarriturik. HEZKIDETZA bultzatuko da: gaur arte emakumezko zein gizonezkoak bezala bereizturik dauden baloreak osagarriak bezala hartuko dira, bai batzuk, hala besteak, garrantzi berdinekoak direla onarraraziz eta koheziketa bultzatuz. AURRERAKOIA: eskola, gizartea hobetzeko agertzen diren aurrerapen teknologikoak, erabiltzen saiatuko da. PLURALA: irakasle eta ikasleen sinesmen eta ideia pertsonalak errespetatu egingo dira, eta doktrinamendu, proselitismo eta sektakeria suposatzen diren jarrerak saihestuko dira. DESBERDINTASUNEN OREKATZAILE: ikastetxeak ikasleen aniztasunari erantzun egokia emango dio, epe motzeko zein etengabeko laguntza eskainiz, norberaren ahalmenen erabateko garapenerako, zenbait baliabide berezi (pertsonalak, materialak) erabiliz. INGURUGIROAREN defentsan eta errespetuan oinarritutako heziketa bultzatuko da. Horregatik A-21 programan parte hartzen da.

4


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

Baloreak Ikastetxeak, eguneroko ihardunaren bidez, giza_baloreak jorratzen ditu. Bereziki hauetan oinarrituko gara: ERRESPETOA eta TOLERANTZIA: eskubideak, norberaren, ondokoen eta inguruaren duintasuna onartu eta baloratu egiten dituen jarrerak. SOLIDARITATEA: besteekiko sentsibilitatea eta konpromisoa nahiz interesik gabeko laguntza erakusten duen jarrera. ZENTZU KRITIKOA: nork bere burua aztertu, baloratu eta bizitzaren alor guztietan agertzen diren aukeren artean zuzen hautatzen laguntzen duen jarrera. ARDURA: gizakiak, banaka nahiz multzoka harturiko konpromisoak betearazten dituen jarrera.

5


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

OINARRIZKO HELBURUAK  Baliabide ezberdinak erabiliz (ikuskizun, lehiaketa, kirolak, ...), euskararen erabilpena bermatu eta euskaraz bizi daitezen, hizkuntza honen erabilera eskola komunitatean indartzea.  Norbere ideiak, pentsaerak, ... adierazi, arrazoitu eta defendatzeko gai izatea.  Jarrera kritiko, parte-hartzaile eta baikorra garatuz eta baloratuz, norbere erabakien zergatia arrazoitzen jakin eta, honen aurrean, erantzukizunez jokatzea.  Ikasleen gaitasunak egokien garatuko dituen prozesu curricularra bideratzea.  Ikasleari bere kabuz ikasteko gaitasuna garatzen lagundu eta, era berean, edozein egoeraren aurrean, autonomiaz joka dezan bultzatzea.  Norbere izaera onartuz, auto-estimuaren garapena bultzatzea.  Harremanak baikortasunean oinarritzen ahalbideratzea, jarreren alde onak bilatzen saiatuz.  Besteekiko errespetua eta solidaritatea garatzea, elkarrekiko arazoak ekiditen edota konpontzen saiatuz.  Hezkuntza prozesuan ardura dutenekiko begirunezko jarrera bultzatzea, Eskola Komunitatean arauak betetzea beharrezkoa dela onartuz.  Garbitasuna eta higiene ohiturak garatzea, osasunarekiko aldez aurreko neurriak hartzen ikasiz.  Ingurugiroa errespetatu eta zaintzeko ardura gureganatzea. “Natura ez da gure gurasoengandik jaso dugun herentzia, ondorengoei utzi beharreko mailegua baizik”  Eskola-kirola eta, orokorrean eskola ordutegitik kanpoko ekintzak bultzatzea, ikasleen aberaste pertsonalerako eta ingurune hurbilarekin bat datozenetan.  Euskararen erabilpena eta elkarren arteko begirunea bultzatzea. Geletan ez-ezik, atsedenaldi, jantoki, pasillo, irteera eta abarretan, hauek ere heziketarako unetzat hartuz.  Ikastetxeko bizitzan parte hartzeko gurasoen ekimenak suspertzea, euren iritzi, iradokizun, proposamenak, ... ikastetxera hel daitezen ahalbideratuz.  Irakasleria etengabeko hezkuntzarako jardueratan parte hartzera bultzatzea: gaurkotze ikastaroak, berriztapen pedagogikoak, teknologia berriak, ...

6


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

METODOLOGI ILDOA HAUR HEZKUNTZA: “URTXINTXA” EZAUGARRIAK:      

Haur Hezkuntzako jarduera guztien abiapuntua motibazio ludikoa da. Jarduerak, talde handian, txikian edo bakarka lantzen dira. Bakarkako lanak jardueren alderdi ludikoa indartzen dute. Eraginkorrak dira zailtasunak dituzten haurrentzat. Talde txikiko lanak ikasleen artean laguntasuna eta elkarlana bultzatzen ditu. Elkarrizketa edo hitzezko adierazpena lortzeko aukera ezin hobea eskaintzen du. Talde osoaren arteko lanak, jarduerak burutzeko beharrezko diren estrategien ahozko adierazpena bultzatzen du. Bakarka eta talde txikitan egiten diren jarduerak ikasleen arteko oreka lortzeko dira eta aldeak txikitzeko besteak beste.

HELBURUAK: 

 

Ikasleak giza balorez eta gaitasunez hornitu, pertsonak bere osotasunean hartuz, adinaren arabera behar dituztenak eta etorkizunak eskatuko dizkienak, pertsonak bezala erantzukizunak hartzeko gai izan daitezen. Ikasleak formazio euskaldunaz hezi, euskara ongi menderatuz. Ikasleak aniztasunean hezi, pertsonen dibertsitatea (fisikoa, gaitasunezkoa, sexuzkoa, soziala, ekonomikoa...) eta ideia eta portaera sozial, politiko, erlijioso desberdinen elkarbizitzarekiko errespetu osoarekin. Ikasleengan jokabide demokratikoa landu giza harremanetan, talde lanetan, adierazpenetan, erabakietan... elkarrizketa, tolerantzia, partaidetza aktiboa, jarrera kritikoa, kooperazioa, elkartasuna... praktikatuz.

7


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

LEHEN HEZKUNTZA: “TXANELA” EZAUGARRIAK: Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua  Gaitasunen garapenean oinarrituta.  Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.  Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena.  Aniztasuna errespetatzen duena.  Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua. Euskal Herri osorako egina  Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena.  Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.  Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona.  Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena. Diseinu bateratu eta eraginkorra  Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.  Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.  Irakasleen berrikuntzaren bultzatzailea.  Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dituen proiektua. Zehar lerroak Honako hauek lantzen ditu:  Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza.  Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza.  Osasun Hezkuntza.  Kontsumorako Hezkuntza.  Gizarte-komunikabide Hezkuntza.  Bide-Hezkuntza. Irizpide metodologikoak Kontutan edukitzen ditu:  Globalizazioa.  Ikuspegi eraikitzailea.  Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari deskribapenenak.  Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideak.  Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenak.

buruzko

8


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

ANTOLATZE EGITURA Irakaskuntzarekin zerikusia duten estamentu ezberdinetako ordezkariek hartuko dute parte eskolaren antolaketan, beronen kudeaketa ahalik eta demokratikoena izan dadin saiatuz. Hona hemen LUZARO ikastetxeko organigrama: * Taldeko nahiz bakarkako organo bakoitzaren funtzio eta ezaugarriak Ikastetxeko Antolakuntza eta Jarduera Araudia dokumentuan jasota daude.

IRAUNKORRA

EKONOMIA

KIROLAK

ELKARBIZITZA

JANTOKIA Batzorde egonkorrak

ESKOLA KONTSEILUA Zubi eta Lizarbe GURASO ELKARTEAK

Ordezkariak

EZ DOZENTEAK

UDALETXEA

IRAKASLEAK

GURASOAK

ZUZENDARITZA TALDEA Zuzendaria

PEDAGOGI BATZORDEA Koordinatzaileak

ZIKLOKO TALDEAK Zikloko tutoreak

Ikasketa Burua

Zuzendaria

Zikloko koordinatzaileak

Idazkaria

Ikasketa Burua Espezialistak Idazkaria

9


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

AGINTE ORGANOEN OSAKETA

Eskola Kontseilua Honako kideek osatzen dute: zuzendariak, ikasketa-buruak, irakasleen 10 ordezkarik, gurasoen 15 ordezkarik, zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari batek, udalbatzaren ordezkari batek eta idazkariak, hizpidez eta botorik gabe. Guraso eta irakasle partaideen erdiak, bi urtetik behin berritzen dira horretarako egiten diren hauteskundeen bidez. Batzorde egonkorrak Eskola Kontseiluak zenbait funtzio edo eginkizun zehatz burutzeko bost batzorde ditu: batzorde iraunkorra, ekonomi batzordea, kirol batzordea, elkarbizitza batzordea eta jangela batzordea. Azken honek bere osaketan Mendata ikastetxeko partaideak ere baditu bere izaera “konpartituari” jarraiki.

Gurasoen Batzarra (Asanblada) Batzarkideak, ikastetxeko ikasle guztien gurasoak dira.

Guraso Elkartea Gurasoen borondatezko partaidetza eta lankidetza-organoak dira. “ZUBI” eta “LIZARBE”dira ikastetxeko guraso elkarteak. Gurasoen erabakiz, gaur egun LUZAROko ikasleen guraso guztiak dira ZUBI elkarteko bazkideak eta LIZARBE elkartekoak berriz, Itziarren eskolaratuta dauden ikasleen gurasoak.

Klaustroa Irakasleek ikastetxean duten berezko partaidetza organoa da. Bertan lan egiten duten irakasle guztiek osatzen dute eta zuzendaria da klaustro burua.

Zuzendaritza taldea Zuzendariak, ikasketa buruak eta idazkariak osatzen dute. Esparru desberdinen koordinazio-organoa da. Kide bakoitza esparru desberdinaren arduraduna da: Langileei eta kanpoko harremanei dagokien esparrua zuzendariaren eskumena da. Pedagogiari eta hezkuntza zerbitzuei dagokiena, ikasketa buruarena eta administrazio eta ekonomi esparrua, idazkariarena.

10


LUZARO LHI - DEBA HEZKUNTZA PROIEKTUA

Zikloko Taldeak Ziklo batean esku hartzen duten irakasle guztiek zikloko taldea osatzen dute. Espezialistak, ziklo desberdinetan ihardun arren, ziklo bakar batean adskribituak daude. Zikloko talde bakoitzean koordinatzaile bat dago.

Pedagogi Batzordea Pedagogi koordinaziorako Batzordea irakats talde desberdinen koordinazio organoa da. Batzorde honen burua ikasketa-burua izanik, zuzendaria, idazkaria eta zikloetako koordinatzaileak dira bertako partaideak.

11

Profile for luzaro ikastetxea

Hezkuntza proiektua 2015 16 euskaraz  

Hezkuntza proiektua 2015 16 euskaraz  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded