Page 1

Egokitzapen aldia Itziar


LUZARO HLHI

2


LUZARO HLHI

EGOKITZE ALDIA Egokitze aldia haur bakoitzak etxeko girotik aldendu eta eskolan era positiboan integratzeko behar duen denbora da, toki berri honetan eskaintzen zaizkion aukera berriekin gozatzeko gai izando delarik. Eskolara joatean barne gatazka sortzen da haurrarengan, berarentzat aldaketa handia delako eskolara joate hau. Haurrak etxeko giroa erabat uzten du aldi baterako (ordu batzuetan) eta, dakigun moduan, etxeko giroak beretzat ziurtasuna esan nahi du, kode eta jokamolde jakin eta ezagunak dauzka bertan, eta haurra bera da etxekoen arreta gune. Eskolara joatean, ordea, taldeko bat gehiago besterik ez da, eta beste haur eta pertsona heldu ezezagunekin eta espazio, material eta altzari ezezagunekin harremanetan jarri behar du. Mundu desberdin, zabalago eta zailtasunez beteriko batera ireki behar du bere nortasuna.

EGOKITZE ALDIKO PAUSOAK Egokitze aldiak progresiboa izan behar du. Horrela, lehenengo egunetan haurra denbora laburragoan edukiko dugu eskolan etxeko batekin; egunak aurrera doazen heinean, denbora hau pixkanaka-pixkanaka luzatuz joango gara, haurra eskolan egun osoa egotera iritsi arte. Horrela denbora emango diogu, lasai sentitzeko espazio desberdin eta berri horretan etxekoak bila etorri bitartean.

3


LUZARO HLHI

ZEIN EGOKITU BEHAR DA? Haurrak ez dira prozesu honetan inplikatuta dauden bakarrak, bai familiak, eta baita eskolak ere , moldatu beharra dute. Familia bakoitzak, guraso bakoitzak, egokitzapen garaian, era ezberdinean erantzuten du: batzuk umea gehiegi babestuz, besteak gehiegi exijituz, beste batzuk animatuz zein ondo pasako duen esanaz, eta beste zenbaitek gaiari buruz ez hitz eginez. Umea eskolan sartzeak estuasunak, kezkak, beldurrak, mesfidantza sentimenduak... sor ditzake familiarengan. Oro har, LASAITASUNEZ bizi behar da egoera eta hori transmititu behar zaio haurrari, normaltasun baten barruan. Haurrarentzat familiarengandik banatzea izango da zailtasun handiena. Horregatik haur bakoitzaren erantzuna ezberdina izaten da: izugarrizko poza, aurkitzen duen guztiarekin jolastu nahia, negarra, jarrera agresiboak, alde egiteko jarrera, bere gauzekiko lotura handia ‌. Ume batzuk hasiera batean oso pozik etorri arren, gerora gorabeherak izaten dituzte. Irakaslearentzat ere, nahiz eta bere garrantzia ezagutu, ez da erraza izaten epe hau. Haur eta familia bakoitzaren indibidualtasuna ulertu eta errespetatu behar dugu. Era berean, eskolak dituen gauza interesgarriak haurrari aurkezten joan behar dugu. Egunak pasa ahala, interes begiradak, irribarre txikiak, esku emateak, hurbiltze ahaleginak... deskubritzen joango gara; borroka txiki hau irabazten ari diren seinaleak dira.

4


LUZARO HLHI

GARRANTZITSUA DA. - Haurrari lasaitasuna transmititzea. - Ume bakoitzaren indibidualtasuna kontutan hartzea. - Familia eta eskolaren arteko konfiantza sortuko duen ezagutze eta elkar komunikazioa sustatzea. - Egokitzapen honetan partaide garen guztiok (haurrak, familia, irakasleak) normaltasun eta baikortasunarekin jokatzea.

5


LUZARO HLHI

ZER EGIN DEZAKEZUE? - Eskolari buruz era negatiboan ez hitz egin (ze ondo pasatuko duzun!...) - Eskolaratze aldia prestatzen joan, egongo diren umeen eta irakasleen izenak esan, eskola, bere gela ‌ - Loa, jatorduen erritmoak eta beste hainbat ohitura, eskolan emango direnetara moldatzen joan. - Familia osoak egokitzapen epe honen berri jakin dezala. - Dituzuen zalantza konpartitu.

eta

kezka

guztiak

irakaslearekin

6


LUZARO HLHI

EGUNA HELTZEN DENEAN ... - Haur bakoitzaren prozesua errespetatu, gabe.

umea behartu

- Prisa eta estuasunik gabe ekarri haurrak. - Haurrari gezurrik ez esan. Agurtu eta bere bila itzuliko zaretela jakinarazi. - Agurrak, ez luzatu gehiegi. - Haurrak eskatzen badu, segurtasuna ematen dion zerbait eramaten utzi. - Gogoratu prozesu honetan haurrak gorabeherak izan ditzakeela. - Zure haurra ez konparatu besteekin. - Gurasoak garbi izan behar du hartu duen erabakia. - Pasiloan lasai-lasai egongo zarete. Haurrak zuen beharra sentituko balu, zuengana zuzentzeko aukera izango du. Tutorea, haurren ordutegia bukatu ondoren, hor izango duzue zuen beharrei erantzun eta arazotxoak bideratzeko. - Irakasleak eta gurasoak (bien artean) adostuko dute noiz den (une labur batez) alde egiteko momentu egokia. Polikipoliki denbora hori luzatzen joango da.

7


LUZARO HLHI

EKARRI BEHARREKOAK - Aldatzeko erropak bere izenarekin, pardelak, toailitak eta edalontzia ere izenarekin. - Lehenbailehen, familiaren albuna eta haurraren argazki handi bat. - Jangelan gelditu behar dutenak: mantala, toalitak, lozakua gomak jarrita, motxila txiki bat eta atximenduzko zerbait behar badute (pelutxea eta txupetea behar dutenentzako). - DENA IZENA JARRITA, MESEDEZ

OHARRAK - Haurra erropa erosoaz bidali. Erropa guztiak izenarekin eta berokiak zintzilikatzeko zinta egokiarekin. - Psikomotrizitate egunetan txandalalarekin ekarri.

belkrodun

oinetakoak

eta

- Urtebetetzeak, gailetekin edo bizkotxakin ospatzen ditugu eta egunero banatzen ditugunez. beharraren arabera eskatuko zaizue horniketa lana egitea txandaka. - Haurrak gaixorik edo ondoezik daudenean, ezin dira eskolara ekarri. - Zorriak: ikasturte osoan zehar kontrolatu behar dira. - Telefonoa: norbait aurki daitekeen telefono zenbakia eman mesedez. - 2015-16 ikasturteko gida, irailean banatuko zaizue. Bertan azaltzen dira gelako zerrendak, egutegia, bilera egunak‌‌.

8


LUZARO HLHI

TALDEAK Aurten, Deban, 3 geletan banatuko dira, 44 haur. Itziarren 9 ikasle HH3kin taldea konpartituko dutelarik. Talde malguak izango dira, hau da umeen euskara maila, adina, sexua eta izaera kontutan hartuta, hiru urteko geletara pasa aurretik, behar izanez gero, taldeak berrantolatu egingo dira. EGOKITZAPEN ORDUTEGIA: Irailaren 8an hasiko gara eta irailaren 30ean bukatutzat emango da, oro har. Malgutasunez jokatuko da. Irailak 8

11:30 - 12:15

Irailak 9 – 10 - 11 3 egun

11:45 - 12:30

Irailak 14 - 18 5 egun

11:30 - 12:30

Gela, ezagutu, ikastetxearekin lehen kontaktua, ….

Talde osoa (12:00-12:30 2 eta 3 urtekoak elkarrekin)

Irailak 21 – 22 - 10:30 – 12:30 23 3 egun Irailak 24 - 25 2 egun

9:30 - 12:30

Irailak 28, 29 eta 9:30 - 12:30 30 3 egun Urriaren 1etik 9:30 – 12:30 aurrera 14:00 – 16:00

Jangelakoak, etxera.

bazkaldu

eta

gero

Jardunaldi osoa.

9


LUZARO HLHI

BI URTE DITUT ETA HORRELAKOA NAIZ

-

-

-

Zer egin dezaket: Nire buruarengan pentsatu. Nire premiak adierazi. Imitatu. Bakarrik jolastu, laguntzarik gabe jan, korrika egin, salto egin, eskailerak igo eta jaitsi. Jostailu bategatik borrokan aritu. Komunikatu. Ohiturak hartu. Objektuak aztertu.

Zer ezin dezaket egin: - Afekturik gabe hazi. - Besteengan pentsatu. - Egoera berrietara berehala moldatu. - Denbora luzean arretari eutsi. - Denbora luzean geldirik egon. - Ahoz, behar bezala espresatu. - Beti esfinterrak kontrolatu.

Zer ezin dut egin, baina ikas dezaket: Nire gurasoengandik banandu eta beste helduekiko lotura afektiboak sortu. Beste batzuekin eta beste batzuen ondoan jolastu. Jostailuak besteekin elkarbanatu. Nire erritmo biologikoak egokitu. Autonomia bereganatu. Denbora batez eserita egon. Arretari eutsi. Aukeratu. Modu askotan komunikatu. Pixkanaka hitz egiten ikasi‌ Esfinterrak kontrolatu.

10

Profile for luzaro ikastetxea

Egokitzapen txostena hh2 euskaraz  

Egokitzapen txostena hh2 euskaraz  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded