Aldizkaria. Revue. Revista Dantza Hirian 2010

Page 40

40

ATERPEAN - ARTISTAK EGOITZAN 路 ARTISTES EN RESIDENCE 路 ARTISTAS EN RESIDENCIA

DANTZAREKIKO SENTSIBILIZAZIOA Donostia, Errenteria eta Irungo Goyeneche Fundazioko adimen urrituko heldu-talde batentzat antolatutako tailerra, Biarritzeko Gare du Midi aretoan. Aterpean programaren esparruan, Izaskun Lapazak, Amaia Navascuesek, Larraitz Ugartemendiak eta Mar铆a Lobero biolin-jotzaileak tailer bat antolatu zuten Gare de Midi aretoan (CCN Malandain Ballet Biarritz konpainiaren egoitzan), Donostia, Errenteria eta Irungo Goyeneche Fundazioko adimen urrituko heldu-talde batentzat. Artistekin eztabaida labur bat izan ondoren, boluntario batzuk dantzan hasi ziren Mar铆aren biolin elektrikoaren soinuak eramanda, eta Larraitzen klakearen erritmoa jarraituz mugimenduak, pausoak eta inprobisazio ederrak sortu zituzten. Berezkotasuna, barreak eta elkarrekin egotearen gozamena izan ziren dantzaren inguruan egindako topaketa ahaztezin honen osagaiak.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.