Issuu on Google+

Iruñeko Jaso Ikastola

LH 6. B

5. alea 11-02-25

Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Gomendioa Iruñean lapurreta

Inauteriak Oskar sariak

Elkarrizketa: Teresa Motos

Munduko albistea Euskal H albistea Jaso albistea 5. ALEA Erreportajea Elkarrizketa

2 3 4 5-6 7

Iritzia Eskul/Jolasa/Errez Komikia OKE Gomendioak

8 9 10-11 12-14 15

Narrazioa Denbora-pasak Horrela 1esan … Lehiaketa Postontzia

16 17 18 19 20


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Bidondo

Lehengo asteko igande gauean Oscar banaketa gertatu zen. Oskar banaketa, lehengo asteko igandean izan zen, espainiar estatuko inork ez zuen oskarrik irabazi, baina bai egon zen nominatu bat, Javier Bardem. Oskarrak beti Los Angelesen ospatzen dira. Oskar sari banaketa goizeko 4:00etan izan zen, baina hori espainiar estatuko orduan, Los Angelesen gaueko 22:00ak ziren, eta oskar banaketa oso-oso berandu bukatu zen. Bueno bukatu bukatu ez zen egin baizik eta bakarrik banaketa. Ondoren ikusleak eta aurkezleek, ikaragarrizko festa ospatu zuten. Aldizkari baterako argazkiak ere atera zituzten eta jende askori atera zizkioten argazkiak, adibidez, Justin Bieber eta Selena Gomezi.

Oskar sariak ematen dizkiete…. EMAKUME AKTORE HOBERENARI FIKIZIOZKO PELIKULA HOBERENARI

5. ALEA

GIZON AKTORE HOBERENARI JANTZI HOBERENAK DITUEN PELIKULA

PELIKULA PELIKULA ANIMAZIOZKO HOBERENARI ERREALISTENARI PELIKULA HOBERENARI ZUZENDARI MAKILAJE ETA ASKOZ HOBERENARI HOBERENA GEHIAGO…. DUEN PELIKULARI

2


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Maialen Saenz

Etxeetan bitxiak eta dirua lapurtzen zituen talde bat atxilotu dute Iru単ean. Sei pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, eta beste hiruren bila ari dira.

Espainiako Poliziak ustez etxeetan bitxiak eta dirua lapurtzen zituen talde antolatu bat atxilotu du gaur Iru単ean. Sei pertsona atxilotu dituzte, eta horietako hiruri Atzerritar Legea ezarri eta bota egin dituzte. Beste hiru pertsonen bila ari dira. Nafarroan eta inguruetan aritzen zirela lapurretan esan du Poliziak, jabea etxean zegoenean. Udaleko agiri bat faltsututa sartzen ziren etxe barrura. Behin barruan zeudela, gaixo dauden haurrentzako dirua eskatzen zuten, eta biktima ohartu gabe lapurtzen zioten. Ondoren, aitzakiaren bat jarriz joaten ziren, Poliziaren arabera. Iaz hasi ziren ikertzen lapurretak, salaketen kopurua nabarmen handitu zela ohartuta. Horrelako lapurretaren bat jasan dutenei 948 29 98 17 telefono zenbakira deitzeko eskatu diete, atzemandako bitxiak norenak diren argitze aldera.

Iru単eko Poliziak sei pertsona atxilotu zituen, beraien ustezko inplikazioagatik hiru indarkeria lapurretetan Iru単ea hirian. Arau-hausteak objektu desberdinak izan zituen: telefono kabina baten bilkina, furgoneta bat eta Jose Maria Iribarren Polikiroldegiko materialak. Denak jarriko dira aurrerago xedapen epai-bideari.

Inplikatuei askotariko karguak leporatu zaizkie, erabiliak delituzko instrumentuak bezala, baita eskularru aldagarri asko erabili dituzte aztarna arrastoak ez uzteko. Poliziak lapurtu zituzten objektuak aurkitu dituzte, gainera, lapurtzeko erabiltzen zuten garraioan aurkitu dituzte.

5. ALEA

3


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Edurne Beuntza

PASA DEN ASTEAN HAUR HEZKUNTZAKOAK ARGITXOREN TXOKOAREKIN HASI ZIREN.

Haur Hezkuntzako Argitxoren txokoa

Pasa den astelehenean haur hezkuntzako umeak Argitxoren txokoa izeneko lehiaketarekin hasi ziren. Lehiaketa hau 3 ,4 eta 5 urtekoentzat egiten da. Lehiaketa hau umeak euskara hitz egitera bultzatzeko erabiltzen da. Euskaraz hitz egiten ez badute saria ez diete ematen, pertsona bat erantzuna eta bere izenarekin bere urteko kaxan bota eta DBH-ko 3. mailako 4 pertsona urte bakoitzetik paper bat ateratzen dute eta saridunaren gelakoei euskaraz hitz egiten duen galdetzen dute eta ezetz esaten badute, beste paper bat ateratzen dute eta sariduna horixe

izango da. Honi buruz gehiago jakiteko Nerea Zabalori elkarrizketa motz bat egin diogu: Edurne : Kaixo, Nerea. Nerea: Kaixo, Edurne. Edurne: Zer egiten duzue Argitxoren txokoan? Nerea: Ederra martxa! Bueno ba‌ egia esan, duela bi aste bakarrik hasi gara eta HH-ko 3 urte 4 eta 5 urteko umeentzat froga berezi batzuk jartzen dizkiegu euskera motibatu eta erabilpenaren inguruan. Edurne: Nondik ateratzen dituzue sariak? Nerea: Ba.. sariak egia esan handik eta hemendik biltzen ditugunak, Nafarroa Oinezean sobera genituen gauzak eta ba ori propagandazko margoak edo‌direnak Edurne: Azaldu ahal zeniguke zer lortzen duzue lehiaketa onen bidez? Nerea: Zer lortu nahiko genukeen,nahiko genukeena ba..lehiaketari garrantzia eman baino haiek bueno pues argitxo iratxoaren inguruan ba.. beraientzat argitxo iratxoa da euskera suspertzen duen pertsonaia bat eta honen inguruan ba horixe, ba haiek sikiera txoko honetan euskeraz egiteko zaletasuna sortzea, horixe. Edurne: Agur, Nerea, eskerrik asko; agenda oso estutua zenuen eta elkarrizketa hau onartu diguzu. Agur. Nerea: Agur, Edurne.

5. ALEA

4


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Oihane Martinez

MUNDUKO INAUTERIAK: Mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Adibidez RIO DE JANEIRON inauteri famatuenak dira munduan, ondoren VENEZIAKOAK eta leku askotan inauteriak ospatzen dira, adibidez Alemanian, Londresen, Cadizen, Canariasen. Inauterien hasiera Septuagesimak mugarritzen du, Inauterietako asteazkena baino hiru igande lehenago, baina hainbat lekutan Eguberri ortodoxoan hasten da, hau da, Eguberri katolikoa eta 12 egunera (Errege eguneko bezpera, Veneziako inauteriak urtarrilaren 6a). Neguko janari erreserbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarekin erlazionatuta dago.

Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira (Astelehenean Zubietatik Iturenera eta asteartean alderantziz). VENEZIAKO INAUTERIAK: Italia osoan ezagunenak. 1268 tik ospatzen dira, gutxienez. Egun horietako ohitura maskara oso landuak jartzea da eta Errenazimenduko jantziak eraman ohi dira. Bere garaian maskarak baino ez ziren jartzen aurpegian eta hori abenduaren 26tik inauterietako asteartera arte egin zitekeen. Alemaniako Inauteriak:

Gaur egun inauteriek otsailaren 2tik inauterietako asteartera artekoak izaten dira.

Informazio hau internetetik atera dugu, hain zuzen ere: www.wikipedia.org

5. ALEA

5


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK: Jaso Ikastolan LH 5 B-ko ikasleak Euskal Herriko inauteriei buruzko marrazki batzuk egin dituzte eta gure pasabidean zintzilikatu dituzte.

Euskal Herriko inauteriak

Mari Trapu

Joanes

Zakuzaharrak Markitos

Aztia

Zamaltzain

5. ALEA

Mielotxin

6


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Ibai Mateo

31 urte dituzte Bandeja horiek esku eta aho askotatik pasa dira. Hainbeste urterekin, nahiz eta ongi garbitu, gaixotasunak har ditzakegu. Pertsona ahulek gaixotasunak azkarrago hartzen dituzte eta bandeja horiek oso erabiliak daudenez germenak har ditzakete. Askotan, bandejak janariarekin erortzen zaizkigu, asko pisatzen dutelako. Ikastolako bandejak

Erdi gaixotuta zaudenean ez duzu hainbesteko indarra, kasu horretan komenigarriagoa izango litzateke plastikozko bandeja batzuk izatea. Guk, LH 6 B-ko ikasleok, arrazoi horiengatik bandeja berri batzuk nahi ditugu.

Elkarrizketa Alejandrari eta Isabeli (Jantokiko langileak). Ibai: Kaixo, Alejandra eta Isabel. Alejandra: Kaixo. Isabel: Kaixo. I: Zenbat urte dituzte Jaso ikastolako bandejek? Ba, ni gogoratzen naizela ikastola hasi zenetik, hau da, 31 urte. I: Zergatik txikiagoek dituzten plastikozko bandejak gureak baino atseginagoak eta arinagoak dira? A: Plastikozko bandejak arinagoak dira eta 5-6 urteko umeentzat gutxiago pisatzen dute eta hobeto maneiatzen dituzte.

Iritzi pertsonala: Nik uste dut ongi egongo litzatekeela budinezko bandejak aldatzea oso erabiliak daudelako.

5. ALEA

7


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Lorenzo Otermin

Teresa Motos nire ama da eta Bartzelonako 1992. urteko olinpiadetan irabazle iza

izan zen belar gaineko hockey espezialitatean. Lorenzo: Kaixo, eskerrik asko guri elkarrizketa hau onartzeagatik. Teresa: Ez horregatik.

Teresa Motos urrezko dominarekin.

L: Zenbat urterekin hasi zinen hockey-an jokatzen? Ze ekipotan? T: 10 urteekin hasi nintzen jolasten Real Sociedad taldean. L : Zergatik hainbat kiroletatik, hockeya aukeratu zenuen? T: Kirol asko gustuko nituen, baina hockeya ezagutu nuenean, oso dibertigarria iruditu zitzaidan. 16 urte izan arte saskibaloira ere jolasten nuen, azkenean hockeya aukeratu nuen.

L: Zenbat urterekin eta zein ekipotan izan zen zure lehenengo titulua? Zein izan zen? T: 17 urteekin Errealarekin nire lehenengo Espainiako txapelketa irabazi nuen. L: Zenbat urterekin konbokatu zintuzten Euskadiko selekziorako lehenengo aldiz eta Espainiarako? T: Espainiako senior selekziorako 17 urteekin konbokatu ninduten eta Euskadikorako ere adin berearekin. L: Ze titulu irabazi zenituen Euskadiko selekzioarekin, eta Espainiakoarekin? T: Euskadiko selekzioarekin Espainiako autonomia txapelketa irabazi nuen eta urrezko domina Bartzelonako olinpiadetan. L: Ze partidu etortzen zaizu beti burura? Zergatik? T: Bartzelonako erdi-finalak Korearen aurka finala jokatzen ari ginelako.

Alemaniaren aurka gol bat goraipatzen

L: Zenbat urterekin erretiratu zinen? T: 33 urteekin selekzioa utzi nuen eta 35 urteekin Erreala utzi nuen. L: Anekdotaren bat kontatu ahal zeniguke? T: Indiako txapelketako partidu batean hainbeste jende zegoenez guri itxaroten, poliziak hoteleraino eskoltatu behar izan gintuen. L: Hau izan da dena, eskerrik asko. 5. ALEA

T: Eskerrik asko zuei. 8


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Maitane Olza

Osagaiak 8 pertsonentzako:

Tresnak:

-6 Arrautza

- Flanetarako moldeak

-150 g gurin

- Labea

-100 g azukre lustre

- Pisu bat

-220 g txokolate

- Katilu bat

-120g irin

- Mikrouhin labea - Hozkailua

Nola egin: Lehenengo flanetarako moldeak gurinarekin ondo igurtzi eta gurinarekin igurtzi duzunera irina bota eta gero soberan dagoena kendu. Hori duzula, katilu batean 6arrautzak bota eta ondo irabiatu. Gero gurina mikrouhin labean sartu eta urtu arte utzi. Segituan katilura bota. Hori bota duzunean azukre lustrea ipini. Geroago txokolatea mikrouhinean jarri eta urtzen denean katilura bota eta gero irina bukatzeko. Dena irabiatu. Hobeto egiten da masa guztia moldean bota eta gero hozkailuan sartzen baduzu eta 1 ordu pasata labean 6minutu 180 gradutara jartzen baduzu.

Hau internetetik ateratako argazki bat da.

Hori prest dagoenean utzi hozten eta gero desmoldatu . Eta gomendatzen dizuet zure lagunari, bazkari batera zure etxera ekartzen baduzue, postre hau egin. Informazio hau nire aitarengandik lortu dut.

5. ALEA

9


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Pablo Roncales

Amaia Urtasun

5. ALEA

10


Jaso Ikastola LH 6. B

5. ALEA

ASTEKARIA

11


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Iñigo Garmendia KIROLAK

JOKALARIAK

TALDEAREN IZENA

BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

FUTBOLA

Iñigo G, Iñigo I, Iñigo M, Ibai , Lorenzo, Iker, Jon, Javier, Mike

IRUÑA

SAN MIGUEL

7 eta 2

FUTBOLA

Mikel eta Jokin

LAGUNAK

FUTBOLA

Ander eta Julen

SAN JUAN

LUIS AMIGO

7-2

SASKIBALOIA

Amaia Astigarraga eta Amaia Asin

NAVARRO VIJJOSLADA

MENDILLORRI

24-33

SASKIBALOIA

Ainhoa Moreno

SAN CERNIN

SAGRADO CORAZON

36-52

SASKIBALOIA

Ohiane Martinez

ELISEO MONJARDIN

NOAIN

26-34

PADELA

Ainhoa Vidart, Idoia Nadal, Maitane Olza eta Angela Ariztia.

SAN JUAN

Nafarroko kanpeonatu bat egin zuten.

ATLETISMOA

Amaia Bidondo

LAGUNAK

Pertigako kanpeonatu bat zeukan; ez zen joan.

ATLETISMOA

Irati Valles

LARRABIDE

Pertigako kanpeonatu bat zeukan ez zen joan

Ainhoa Erbiti

PAMPLONA ATHLETICO

Pertigako kanpeonatu bat zeukan,1 geldituzen.

Amaia Urtasun

ZUASTIN

Noizbait entrenamenduak egiten ditu.

ATLETISMOA

GOLFA

5. ALEA

Ez zuten partidurik jokatu.

12


Jaso Ikastola LH 6. B

KIROLA

JOKALARIAK

PATINAJEA

ASTEKARIA

BESTE TALDEAREN IZENA

TALDEAREN IZENA

EMAITZA

Ez zuten lasterketarik izan.

Laura eta Nahia

Lagunak

ESKI (Zeharkaldia)

Amaia Martin

-

-

-

ESKI (Ipar eskia)

Xabier Macias

-

-

-

SASKIBALOIA

Itxaso Moreno, Itsaso Otermin eta Lucia Gesta

Navarro Villoslada

ARDOI B

28-66

FUTBOLA

Ane S., Anne B., Lohitzune, Juana, Maitane, Mara, Oskia eta Leire

Jaso Ikastola

PIANOA

Lorenzo Otermin

Kithara eskolan

Partidurik ez.

Waka-waka abestia eta los picapiedra abestiak ikasten ari da.

BATERIA

Lorenzo Otermin

Musikal Toman eskolan

Ezer berririk ez..

BONBARDINOA

Itxaso Moreno

Joaquin Maya eskolan

Ezer berririk

MARGOKETA

Ruben, Sara eta Edurne

Bara単aingo margoketa eskolan

Karbonzilloak lantzen ari dira.

MARGOKETA

Leire Ruiz

Lurdes Mahillo eskola

Manga lantzen ari dira momentu hauetan

DANTZA

Maitane Olza

Auzokide elkartean

Larrain dantza egiten ari dira.

5. ALEA

13


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

ASTEKO KIROLARIA: Jishnu Montañesek eskubaloia egiten du eta elkarrizketa motz bat egin diogu gehiago jakiteko: Iñigo: Kaixo, Jishnu. Jishnu: Kaixo. I: Zerk bultzatu zintuen eskubaloia egitera? Edo nork animatu zintuen? J: Ni bakarrik, gustukoa nuelako. I: Zenbat urte daramazu eskubaloia praktikatzen? J: Urte bat. I: Non? J: Lagunaken egiten dut. I: Eta ze egunetan? J: Ba bihar eta gaur, hau da; asteazken eta ostegunetan. I: Eta, partiduak egiten dituzu?

Jishnu Montañes – LH 4. A

J: Bai, asko. I: Bueno Jishnu, eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. J:Agur.. ASTEKO ARTISTA: Gure asteko artista Amaia Ayestaran da eta txistua jotzen duenez galdera batzuk egin dizkiogu: Iñigo: Kaixo, Amaia. Amaia: Kaixo. I: Zergatik erabaki zenuen txistua jotzea edo nork animatu zintuen? A:Txistua jotzen ikasi nuen musika gustuko dudalako. I: Zenbat urte daramazu txistua jotzen? Gustuko al duzu? A: Aurten hasi naiz eta bai, oso gustukoa dut. I: Non ikasten duzu?

Amaia Ayestaran – LH 3. A

A: Astelehenetan musika gelan eta asteartetan Begoñaren gelan. I: Bueno, agur eta eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. A: Ez horregatik, agur. 5. ALEA

14


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Ruben Cherif

Izenburua: El Capitán Calzonzillos y el ataque de los retretes parlantes Izenburu originala: Captain underpants and the attack of the talking toilets . Lehenengo edizioa: Urrian, 2000 urtean. Hamalaugarren edizioa: Maiatzean, 2007 urtean. Idazlea: Dav Pilkey Traduktorea:Ingelesa – Gaztelania: Miguel Azaola Marrazkilaria: Dav Pilkey Argitaletxea: SM 2000 LIBURUA Bilduma: El Barco De Vapor ISBN: 978-84-348-8900-2 Sinopsia: Jorge eta Berto mutil arduratsuak dira… Zerbabait gaiztoa gertatzen baldin bada, beraiek arduradunak dira. Kasu honetan, beraien gelakideek egindako makina berriak ukitzen egon dira eta ez dakigu nola, komunak beraien kontra jarri dira. Mundua konkistatzeko nahiarekin. Iritzi pertsonala: Abenturazko liburuak gustatzen al zaizkizue? Ba hona hemen abentura asko dituen liburu bat: El Capitan Calconcillos y el ataque de los retretes parlantes. Niri asko gustatu zait oso dibertigarria delako eta akzio gehiago duelako. A eta oso interesgarria da. Pelikula

Izenburua: Indiana Jones y el Reino de la Calabera de Cristal Izenburu originala:Indiana Jones and Kingdom of the Crystal Skull Iraupena: 124 min. Zuzendaritza: Steven Spielberg Inteterpretatzaileak: Harrison Ford (Indiana Jones), Cate Blanchett (Irina Spalko), Karen Allen (Marion Ravenwood), Ray Winstone (Mac), John Hurt (profesor Oxley), Jim Broadbent (Dean Charles Stanforth), LaBeouf (Mutt Williams). Gidoia: David Koepp; basado en un argumento de George Lucas y Jeff Nathanson. Produkzioa: Frank Marshall. Musica: John Williams. Irudiak: Janusz Kaminski. Montajea: Michael Kahn. Pelikula mota: Abentura eta akzioa. Sipnosia: Oraingo honetan Indiana Jonesen abenturak Estatu Batuetako hego-mendebaldean dauden basamortuetan hasten dira. Indiana Jonesek bere bidean adiskide berriak egiten ditu, bidaia osoan laguntze dizkiotenak. Indiana Jonesek bere laguntzaile berriekin misterio berriak ikertzen ditu,pelikula honetan ikuste dugu Indiana Jonesek zerbaiti beldurra diola.Egin dituzten eszena batzuen atzean lan asko dagoela ikusten Iritzi pertsonala: pelikula hau ikusi dudanetatik pelikula guztietatik abentura gehien izan dueña da.

5. ALEA

15


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Astigarraga

Bazen behin, goiz lasai batean, Washingtongo etxe batean Silver izeneko detektibea. Goizeko 8:00etan deitu zuten eta erantzun zuen: - Bai, nor da?.- esan zuen logurak jota. - Ni naiz, Suliman. - A, kaixo, Suliman, zer nahi duzu?.- esan zuen Silverrek. - Deitzen dizut 9:00etan portuan egon behar duzulako. Atlantikora goaz, bidaia bat prestatu dut. Detektibeen astea da, ez zara gogoratzen? Beno agur eta ez ahaztu. - Bale, agur. Segituan dutxara joan zen eta abesten hasi zen. Konturatu zen goizeko 8:15 zirela eta dutxatik atera zen. Geroxeago jantzi zen eta gosaltzera joan zen. Autoa hartu, eta poliki-poliki portura joan zen. Iritsi zenean kruzeroan sartu zen eta Harry Potter izeneko gizon baten kontra txokatu zen eta gero eskaileretan Steven Peterson zegoen, eta Silverri esan zion: - Zu Silver al zara? - Bai, Silver naiz eta zu? - Ni Steven Peterson naiz, kruzeroaren kapitaina- esan zuen Peterson jaunak. - Tori, hemen daukazu logelaren ticketa. Eta logelara iritsi zenean ohean etzan eta deskantsatu zuen, noski oso garaiz jaiki zen eta. Gero bazkaltzera joan zen eta bere aitak deitu zuen. Silverrek mugikorra hartu eta esan zuen: - Bai, nor da? - Aita naiz, deitu dizut esateko zure anaia datorrela. - Bale, bueno, agur. Bat-batean oihu bat entzun zen, nor zen ikustera joan zen, baina hilda zegoen‌ bere anaia zen. - Ez, ez, ez da posible.- Silver oso disgustatuta zegoen eta Sulimanek esan zuen: -Lasai, Silver, kruzeroa mugimenduan dago ez du itsasontzitik ihes egingo. Ideia bat daukat, goazen erregistratzera logela guztiak. Hamabost minutu pasa ondoren, 238. logelan zeuden. Atea ireki zuten eta logela barruan ez zegoen inor. Sofaren atzetik begiratu zuten eta Harry Potter zegoen, eskuan odolez betetako labana zeramala eta beste eskuan diru-zorroa zeukala. Esposak hartu, bi eskuak lotu, poliziari deitu eta atxilotu zuten. Silver lasaiago zegoen eta dena ahaztu zuen. Bidaian zentratu zen.

5. ALEA

16


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Idoia Nabal

TXISTEAK: Mutiko batek esan dio bere amari: − − − −

Ama, aitak ez dauka ia ilerik. Zergatik? Ba, oso inteligentea delako, eta asko pentsatzen duelako. Eta orduan zuk zergatik duzu hainbeste ile? Beno isildu, eta bukatu zopa.

Gizon bat autobusera igotzen da eta txoferrari galdetu dio: − − −

Zenbat balio du? Euro bat. Ba, jaitsi guztiok autobusa erosten dudala.

GURUTZEGRAMA: Behera: 1. Itsasoan bizi den animalia da eta zortzi erro ditu. 2. Itsasoko animalia arriskutsuena da eta agin zorrotzak ditu. 3. Oso txikia den animalia da eta gazta gustuko du. 4. Zuhaitzetan saltoka ibiltzen da eta bananak gustuko ditu. 5. Afrikan bizi den animalia da eta oso lepo luzea dauka. 7. Basamortuan bizi da eta bere konkorretan ura darama. 10. Pertsona batzuen arabera animalia honek zazpi bizitza ditu.

Zeharka: 6. Kobazuloetan buruz bera lo egiten duen animalia da. 8. Zortzi hanka dituen intsektua da. 9. Eztia sortzen duen intsektua da. 11. Bere etxea gainean eramaten duen eta oso motela den animalia da. 12. Berde kolorekoa da eta urmaeletan arrokaz arroka salto egiten du. 13. Itsasoan bizi den animalia ugaztuna da.

5. ALEA

17


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

IratĂ­ Valles

Egun on! Zure euskara maila hobetu nahi baduzu irakurri esaldi hauek. Espero dut asko ikastea.

-Ni zu baino hobeagoa naiz. -Ni zu baina hobea naiz

-Orain Lorenzo abesti bat abestuko digu. -Orain Lorenzok abesti bat abestuko digu

Ni zu baino hobeagoa naiz

5. ALEA

Ni zu baino hobea naiz

18


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

Jokin Ullibarri

Beno, azkenik gure lehenengo hiru saridunak. Lehengo asteko galderen erantzunak hauek dira.

1. zikloa: Itsas lamia edo sirenatxoa. 2. zikloa: Hiru. 3. zikloa: Hozkailua. Orain, aste honetako galderak.

LH.1 mailakoak botoa ematen

1. zikloa: Hamaika lagun alde batera, hamaika lagun bestera, burua edo oinak erabiliz borobila kontrolatzera. Zer da? 2. zikloa: Izatez osoa, izenez erdia; lan nekosoan ondoan du izerdia. Zer da? 3. zikloa: Basoan eta soroetan aurki daiteke, baita Errioxan ere, baina Araban edo Euskal Herrian ezta bat ere. Zer da?

1.Zikloko irabazlea

Unai Oyon

5. ALEA

2.Zikloko irabazlea

Asier Cuesta

3. Zikloko irabazlea

Miren Lazpiur

19


Jaso Ikastola LH 6. B

ASTEKARIA

IRAIA LH 2.B

LEIRE LAZARO LH 2.B

GOGORATU GURE BLOGAREN HELBIDEA!! www.jasolh5b.blogspot.com

5. ALEA

20


5. Berritxiki