Issuu on Google+

JASO IKASTOLAIruñeko Jaso LH 6.Ikastola B

LH 6. B

3. alea 11-02-11

ASTEKARIA

fg

14 eta 16 urte bitarteko 26 neska ezkondu dira Nafarroan.

JASO IKASTOLA AMAGOIA EZENARRO

Manifestazioak Saleh presidentearen kontra.

Bihotzaren disekzioa.

Munduko albistea Euskal H albistea Jaso albistea Erreportajea 3. ALEA Elkarrizketa

2 3 4 5-6 7

Iritzia Eskul/Jolasa/Errez Komikia OKE Gomendioak

8 9 10-11 12-14 15

Narrazioa Denbora-pasak Horrela esan … Lehiaketa 1 Postontzia

16 17 18 19 20


JASO IKASTOLA

LH 6. B

YEMENI ERREGIMENAREN ERREGIMENAREN AURKAKO BIGARREN EGUNA

ASTEKARIA

RUBEN CHERIF Ruben Cherif

Manifestazioek Saleh presidenteak uko egiteko eta erreforma politikoak eskatzen dituzte Manifestanteek “Ali joan zaitez, aldaketak nahi ditugu� esaten zuten. Oposizioko milaka pertsonak manifestazioa egin zuten atzo gauean bigarren egunez SANA unibertsitateak bultzatuta. Ali Abdala Salehren aurkako protestak egin zituzten. Jendea kalera atera zen Egiptoko garaipen berriagatik. Manifestazioan 5.000 pertsona egon ziren bilduta Yemen kapitaleko unibertsitateko hersgunean.Yemen penintsula arabiarreko hiri behartsuena da. Astuna izanik kanpuseko kanpoaldeetan batzartu ziren ehunkada erdia. Ez ziren egon poliziarekin harreman gaiztoak, ezta aurkako talde politikoen artean. Manifestazioko oposizioko talde batek jauregi lehendakariraino iristen saiatu zen baina ez zuten lortu, poliziek harrapatu egin zituzten eta. Laster protestak desegin zituzten. Ez zen zauriturik egon, ezta poliziek ere ez zuten inor zauritu beharra izan edo hori dirudi. Hiru kazetari atxilotu zituzten ordu batzuen tartean. Yemeni arriskuan dagoen eskualdeko nazio politiko egonkortuena da. Gainera oso behartsuak dira eta libertate falta dute. Salehren araubideak nabari dira.

3. ALEA

2


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Ibai Mateo

Espainian Europako beste herrialde batzuekin konparatuta, legeak esaten duenez, ezkontzeko epea oso urte gutxi dira. 21. mendean, oraindik Nafarroan ezkontzen diren umeak daude. Espainiako legeak 14 urterekin, beraien artean edo nagusi batekin lokabetuta (independizatuta) badaude ezkontzea onartzen du. Nafarroan guztira 14 eta 16 urte bitarteko 26 neska artean ezkondu dira 2000-2009 urteetan. Gobernuak jakitun talde bati eskatu dio legeak aldatzearen posibilitatea tratatzeko eta horrela umeak ezingo dira ezkondu 16 urte izan arte, Europako beste estatuetan dauden bezala. Javier Urra (psikologoa eta pedagogoa): “Nik uste dut arazoa dela legeak uztea ume batek 13 urteetatik aurrera harreman sexualak izatea.� Azkenean harremanak goratu ziren 1998. urtean 12 urteetatik 13 urteetara.

Adinaren inkoherentzia 14 urteetatik aurrera ezkontzea, 13 urteetatik aurrera harreman sexualak izatea, 16 urterekin abortatzea... Javier Urrak legezko adin desberdinen arteko koherentzia falta salatzen du. Legeak gazteei onartzen die bere gorpua eta bere bizitza aldatzen dituzten erabaki batzuk hartzea. Hamalau urte adin egoki bat da ezkontza bat osatzeko?

3. ALEA

3


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Jon Marcos

LH 6. A eta B-koek bihotzaren disekzioa “egin zuten ”. LH 6. A eta B-koei Miren Lazpiurren amak, (Amagoia Ezenarrok) areto nagusian, txerri baten bihotzaren “disekzioa” egin zuen bihotza barnetik nolakoa den erakusteko. LH 6. A eta LH 6. B-koak aulkietan eserita proiektoreari begira jarri ziren, hain zuzen ere, proiektoreak kamara batekin hartutako irudiaren bidez disekzioa proiektatu zuelako. Soinua berriz, mikrofono bat erabiliz anplifikatu zuten. Bihotza erditik moztu zuten eta horrela ikusi al izan zituzten ezker bentrikulua eskuin bentrikulua… Baina hobeto ikusi al izateko plastikozko bihotz bat erakutsi zieten. Ondoren bideo motz bat proiektatu zuten pantailan, (bihotza nola funtzionatzen duen azaltzen duen bideo motza). Ondoren ikasleek beraien zalantzak adierazi eta galdetu zituzten eta “Amagoiak ” beraien zalantzak argitu zituen. Bideoa ikusi nahi baduzue sartu gure blogean: Jasolh5b.blogspot.com. 3. ALEA

4


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Urtasun

Jaso Ikastola 1980. urtean sortu zen. San Fermin Ikastolako guraso batzuek sortu zuten. Lehendabizi Arostegi etorbidean, Iru単eko Etxabakoitz auzoan zegoen, baina gainezkatu batengatik, konkretuki Elortz ibaia gainezkatu zelako, Mendebaldera, Mihi Luze Zubia kalera lekualdatu zen. Ikasleen heziketa integrala eta eleanitza du helburu. Jaso Ikastolak 2 urtetik 16 urte bitarteko ikasketak eskaintzen ditu, Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Hezkuntza bukatu arte. Ikastolan euskara da harremanetarako hizkuntza nagusia. Ingelesa 4 urtetik aurrera ikasten dute ikasleek, eta geroago frantsesa ikasteko aukera ere eskaintzen zaie. Gaztelania, berriz LH-ko 3.mailatik aurrera lantzen da. Jaso Ikastola ikastetxe itaundua da, 700 bat ikasle eta 75 langile inguru ditu gaur egun.

Jaso Ikastola kalitatezko hezkuntza eskaintzeko sortu zen eta konpromiso horri eusten dio: hezkuntza osoa, pertsonalizatua eta eleanitza eskaintzea du helburu. Abiapuntutzat euskara hartuta, euskaldun eleanitzak hezten ditu ikastolak, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza goiztiarra sustatzen baitu Eleanitz egitasmoaren bidez. Jaso Ikastolak autonomia pedagogikoa du, gaur egungo legeriaren barnean eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen babesean. Ikastetxe parte-hartzailea da: ikastolako gurasoek zuzenean eta modu eraginkorrean parte hartzen dute ikastetxeko organo eta erabakietan. Jaso Ikastolak 28 urteko esperientzia eta irakasle talde egonkorra eskaintzen ditu. Ikastolak 7.500 metro koadroko eraikin berria du, oso ongi hornitua: informatika, plastika, musika, soinketa, psikomotrizitate eta ingeleseko gelak, ikus-entzunezko tailerra, frontoi eta kiroldegi estaliak, jolas parkea, erabilera anitzeko aretoa, liburutegia, jantokia, sukaldea, etab. Jaso Ikastolak zerbitzu eskaintza oparoa du (haurtzaindegia, autobusa eta jantokia) eta eskolaz kanpoko jarduera ugari antolatzen ditu, Olentzero, Inauteriak, Ikastolako Jaia eta abarrez gain.

JASO IKASTOLA

3. ALEA

5


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

IKASTOLA ZAHARRA

1980

1995 JASO DEZAGUN EUSKARA

Jaso Ikastolaren sorrera Arostegi etorbidean, Iruñeko Etxabakoitz auzoan.

DBHren ezarpena ATERA EZAZU MIHIA

1999

2008

Lehenengo Nafarroa Oinez: “Jaso dezagun euskara ” eta ikastola berriaren inaugurazioa Iruñeko Mendebaldea auzoan. Bigarren Nafarroa Oinez: “Atera ezazu mihia ”. Patioko estalpea, areto nagusia eta biltegiaren inaugurazioa.

DBH IKASTOLARA GEHITU

Informazio hau www.jasoikastola.com (Jaso Ikastolaren webgunetik) aterata dago, bertan informazio gehiago izando duzu. 3. ALEA

6


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Zergatik falta dira jantokiko eta areto nagusiaren ondoko mutilen bainuetako krisketa gehienak? Puskatuta al daude?

IĂąigo Garmendia

Mutilok badakigun bezala areto nagusiaren eta jantokiko ondoko bainuetatik batek bakarrik dauka krisketa besteek puskatuta daudelako. Mutilei bere eginbeharrak egin nahi dituztenean eta jende asko badago ez zaie asko gustatzen krisketa bakar bat egotea, lotsa daukate bere eginbeharrak egiteko. Botaka egiteko intimitatea momentu horretan ez daukate orduan ez dute egiten.

Horregatik nire ustez, hobe da krisketak bainu guztietan jartzea. Luis Mariri elkarrizketa (mantenimendu arduraduna): -Kaixo, Luis Mari. -Kaixo ,egunon. -Zergatik mutilen komunetan bakarrik krisketa bat dago, zergatik edo zer gertatu zen? -Ba, izorratu dire, zerraiak ez dira saltzen holakoak eta ez daude zerraia mota horiek, ba izorratzen direnean, ba leku behar denean hor jarriko dugu. -Noizbait pentsatu duzue mutilen komunean krisketa berriak jartzea? -Hor dagoen horrek, erabaki behar du, Enekok. Enekori elkarrizketa txiki bat: -Kaixo, Eneko. -Kaixo, egunon. -Noizbait pentsatu duzue mutilen komunean krisketa berriak jartzea? -Duela gutxi etorri zait Luis Mari eta bere ustez krisketak komun guztietan krisketak daudela, ez dakit batzuk izorratuta izango daude edo ez dakit. -Ba bueno, eskerrik asko elkarrizketa hau egiten uzteagatik ,agur. -Bale ba, eskerrik asko zuei. IRITZI PERTSONALA: Niri krisketak bainuan ez egotea gaizki iruditzen zait. Ikasleek botaka edo bere eginbeharrak ez badituzte egiten gaizki gelditzen dira, tripako minak‌ Nire ustez hori jende askori gertatu zaio, orduan hobeto izango litzateke krisketak jartzea. JENDEAREN IRITZIA: Nik galdetu diodan jendeari gaizki iruditzen zaio krisketak ez egotea, beraiei hori gertatu zaie eta ez dira oso ongi sentitu. 3. ALEA

7


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ELKARRIZKETA

Jokin Ullibarri

Karlos Zapata nire osaba da eta Noaingo denda ekologiko batean lan egiten du J : Kaixo, Karlos. K: Kaixo, Jokin. J : Zertan egiten duzu lan ? K: Sozialki baztertuta dauden pertsonen alde lan egitea duen fundazio batean. J: Zerbait espeziala egiten duzue ? K: Badaukagu baratze ekologiko bat, ikustaldi batzuk ere ditugu, baditugu produktu batzuk gero dendan saltzeko eta ikastaro batzuk ere antolatzen ditugu. J: Zer ateratzen duzue baratze horretatik ? K: Denetatik pixka bat letxua, kalabazin, gardua, azenarioak‌ J: Janariek zapore berdina al dute ? K: Ez,ez dute zapore berdina hobea baizik, ez direlako pestizidarik ezta fertilizanterik erabiltzen. Jokin eta Karlos Zapata J: Zenbat ikustaldi daukazue hilean gutxi gorabehera ? K: 10 ikustaldi hilean gutxi gora behera. J : Ze produktu dira ? K: Kafetegi bat dago eta hor saltzen dira produktu ekologiko guztiak adibidez, zukua, pastak, esnea, txokolatea, fruitu lehorrak‌ J: Ze bezero mota joaten da ? K: Bere gorputzaz arduratzen diren pertsonak. J: Zuek ekoizten al dituzue produktu guztiak ? K: Ez, ez ditugu guztiak ekoizten, baratzekoak bakarrik. Guk egunero ura eta ongarria bota eta zaintzen ditugu. J: Non dago lantegi hori ? K: Noaingo udaletxe ondoan dagoen Zentzumenen parkearen parean eraikin bioklimatikoa daukagu. J: Zer da eraikin bioklimatiko bat ? K: Energia eskuratzen duen eta gutxiago kontsumitzen duen eraikina da. J: Baduzue zerbait pentsatua etorkizunerako? K: Bai, badaukagu pentsatua baratzea handitzea eta horrela produktu gehiago saldu ahalko dugu. Honez gain jatetxe bat ere jarri nahi dugu. Horrela lanpostu gehiago egongo dira. J: Eskerrik asko zure denborarengatik eta zorte on zuen proiektu berriekin. K: Eskerrik asko zuri eta zorte on zuen proiektuan.

3. ALEA

8


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Idoia Nabal

MATERIALAK: • • • •

Argizari xafla bat Erregela bat Kuterra Hari zati bat

EGIKERA: 1. Moztu argizari xafla kuterrarekin erregelaren laguntzaz bi triangelu zuzen lortu arte. 2. Hari zatia triangeluaren alde txikienean ezarri.

3. Kontu handiz, kurubilkatu xafla zatia.

4. Bukatutakoan, nahi baduzu ezarri kandelari nahi dituzun apaingarriak.

3. ALEA

9


JASO IKASTOLA

Mikel Ibañez

3. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

Iratí Valles

10


JASO IKASTOLA

3. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

11


JASO IKASTOLA

Amaia Astigarraga

LH 6. B

ASTEKARIA

LH KIROLAK

Pablo Roncales

KIROLA

JOKALARIAK

TALDEAREN IZENA

BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

FUTBOLA

Jokin Ullibarri, Mikel Ibañez.

Lagunak

Oberena

1-1

FUTBOLA

Iñigo G.,Ruben,Iñigo I., Iñigo M. Ibai, Mikel, Loren, Iker, Javier, Jon F., Erik

Iruña.

Lezkairu

1-4 (Izpurak sartu zuen penaltiz)

SASKIBALOIA

Amaia Astigarraga, Amaia Asin

Navarro Villoslada

Noain Caja Rural B

54-30

SASKIBALOIA

Oihane Martinez

Obenasa Liceo Monjardin.

Mendillorri

22-28

SASKIBALOIA

Ainhoa Moreno

San Cernin

PADELA

Idoia, Angela, Ainhoa , Maitane

San Juan

ATLETISMOA

Ainhoa Erbiti.

Larrabide

ATLETISMOA

Amaia Bidondo

Lagunak.

GOLFA

Amaia Urtasun

Zuasti

3. ALEA

Navarro Villoslada B Ez zuten partidurik jolastu 3.000 m korrika

29-50

3. 3.000 m

12


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

DBH KIROLAK KIROLA

JOKALARIAK

PATINAJEA

Laura eta Nahia

ESKI (Zeharkaldia)

Amaia Martin

ESKI (Ipar eskia)

TALDEAREN IZENA

BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

Lagunak

(Talde asko) Bi lasterketa

Laura 2.a eta 3.a Nahia 4.a eta 5.a Espainiako 2.

Xabier Macias

SASKIBALOIA

Itsaso Moreno, Itsaso Otermin, Lucia Gesta, Irune eta Ana Chueca.

Navarro Villoslada

Oncineda

15-27

SASKIBALOIA

Mikel Martinez

Larraona

San Cernin

63-49

FUTBOLA

Ane S., Anne B., Lohitzune, Juana, Maitane, Mara, Oskia eta Leire

Jaso ikastola

Atarrabia

4-0

ARTE JARDUERAK JARDUERA

PARTEHARTZAILEAK

PIANO

Lorenzo

BATERIA

Lorenzo

BATERIA

MARGOKETA

LEKUA

ZERTAN ARI DIREN

Kithara eskolan Musical tomasen

Mundialeko abestia, Dabid Bisbalena.

Iker Ulibarri

Barainain eskola

Kontzertu bat entsaiatzen ari dira.

Leire Ruiz

Lourdes Mahillo Akademia

Esposizioa bukatu da.

Dinamikak ikasten ari da.

MARGOKETA

Ruben

Bara単ain akademian.

Manga marrazki bat egin du.

DANTZA

Sara

Etxabakoitz

Dantza bat egiten ari da.

3. ALEA

13


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ASTEKO KIROLARIA: Laura Zuastiri elkarrizketa bat egin diogu, Espainiako irristaketa selekzioan dagoelako. Amaia: Kaixo, Laura. Laura: Kaixo, Amaia. A: Zer sentitu zenuen Espainiako irristaketa selekziora joan behar zenuela esan zizutenean? L: Poza sentitu nuen, oso ondo irristatzen duten pertsonekin, entrenatu beharko nuelako. A: Selekzioarekin noizbait, bidaiaren bat egin al duzu? L: Bai, Gijonera. Espainiako selekzioarekin entrenatzeko. A: Lagunak-en patinatzen jarraitzen duzu? L: Bai. Talde honetan oso ongi nago, denak elkarrekin, primeran gabiltza. A: Konpetizioren batean parte hartu duzu? L: Askotan, Nafarroako konpetizioetan, Espainiako kanpeonatoetan, internazionaletan. A: Eskerrik asko, Laura. L:Ez horregatik.

Laura Zuasti . DBH 4

ASTEKO ARTISTA: Ander Bastarrikari elkarrizketa bat egin diogu. Saxofoia jotzen du Bara単aingo auditorioan. P: Kaixo, Ander. A: Kaixo. P: Zenbat urte daramazu saxofoia jotzen? A: Aurtengoa seigarren urtea. P: Gustuko duzu instrumentu hori? A: Bai, asko gustatzen zait. P: Azkenik, gure aldizkaria ikusi duzu? A: Bai, oso interesgarria iruditzen zait.

Ander Bastarrika . DBH

3. ALEA

14


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Edurne Beuntza Titulua : Musuen gustua. Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi Marrazkilaria: Eider Eibar . Argitaletxea: Aizkorri. ISBN: 978-84-8263-381-7.

Sinopsia: Ixiar hamabi urteko neska bat da, seigarren mailan dabilena. Musuen gustua ezagutu nahi du, baina ez familiakoena, jadanik soberan ezagutzen dituena. Bestelakoak baizik.

Iritzi pertsonala: Oso istorio erreala da. Ixiarrek nerabezaroan gertatzen dena kontatzen du bere ikuspuntutik. Ipuin hau ez da oso luzea, baina oso ongi idatzita dago.

Titulua: “Los mundos de Coraline�. Zuzendaria: Tim Barton. Sinopsia: Pelikula hau bere bizitza gustuko ez duen neska bati buruz doa. Baina, egun batean atetxo bat ikusten du eta beste aldean bere bizitza berdina dago baina askoz hobea, bere gurasoek mimatu egiten dute. Azkenean gauza arraro batzuk gertatzen hasten dira mundu berrian, eta gero gauzak okertu egiten dira... Nire iritzi pertsonala: Pelikula hau nire gustukoena da. Oso ongi egina benetan, hiru aldiz ikusteko gogoa sartzen zait. Sentsazio arraro batzuk sentitu ditut pelikula honetan, sentsazio bereziak eta arraroak. Mesedez ikusi behar duzue, oso polita da benetan! Nire lagun batzuek pelikula beldurra ematen duela esaten dute, baina nire ustez ez da hainbesterako.

Anima zaitezte ikustera!!! 3. ALEA

15


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Adriana Pierola

Bazen behin Elisa izeneko neskatxa bat, Lizarrako alde zaharrean bizi zen. Elisak 12 urte zituen eta igogailuei beldurra zien, gainera hamahirugarren pisuan bizi zen,baina, beti-beti eskailerak gora, eskailerak behera aritzen zen. Pentsatzen zuen igogailua gelditu behar zitzaiola eta inoiz ez zela aterako.Gainera esaten zuten hamabosgarren pisuko emakumeari egun batean igogailuan zerbait txarra gertatu zitzaiola eta egun horretatik aurrera ez du inorekin hitz egiten eta bakarrik ateratzen da etxetik erosketak egitera. Egun batean, Elisak ikastolara berandu iritsi behar zuen, orduan pentsatu zuen igogailuan jaistea, badaezpada mugikorra hartu zuen. Igogailuak hitz egiten zuen, orduan igogailua jaisten hasi zen, eta hau esaten zuen bitartean:13, 12, 11, 10, 9, 8, 7, 6, 5. Bat-batean igogailua gelditu zen bosgarren solairuan, Elisa kezkatzen hasi zen, mugikorra hartu zuen, baina igogailuan mugikorrak ez zeukan koberturarik. Elisa negarrez hasi zen. Bat-batean igogailua Elisari hitz egiten hasi zitzaion oihartzun moduan. Elisa oihuka hasi zen. Bat-batean notatzen hasi zen igogailua txikitzen hasi zela eta arnasarik gabe geratzen hasi zen. Hamabosgarren solairuko andreari Elisak entzun zion eta ziztu bizian marteilua hartu eta igogailuari jotzen hasi zitzaion, eta azkenean igogailua ireki zen eta eskerrak eman zizkion. Egun horretatik aurrera Elisa eskaileratik igotzen da.

3. ALEA

16


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

TXISTEAK Zoro bat izozki denda batean sartu da eta izozkigileari esan dio: -Emango didazu izozki bat mesedez? -Zer zaporezkoa? -Berdin zait, erori egingo zait.

Maitane Olza

Irakaslek Jaimitori galdetu dio: -Jaimito zenbat dira bi gehi bi? -Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen‌!

GURUTZEGRAMA

Zeharka: 1. Zein da Euskal Herriko festa famatuena? 4. Zein da Txinako biztanleria zenbakiz? 7. Suziriak eta balak egiteko erabiltzen den materiala.

3. ALEA

Behera 2. Zein da Euskal Herriko ibairik luzeena? 3. Zein da Txinako ibairik luzeena? 5. Zein da Euskal Herriko biztanleria zenbakiz? 6. Zein da Euskal Herriko mendirik altuena?

17


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Iker Otazu

Zure euskara maila hobetu nahi al duzu? Ba irakurri honako esaldi hauek. Horrela esan beharrean‌

- Esan zidazun azterketan aterako zela!

-Esan zenidan azterketan aterako zela!

-Pablok eta nik kontzertua ikusi genuen.** -Pablo eta biok kontzertua ikusi genuen. Nik, pianoa ukitzen dut.

Eta ze abesti duzu gustuko?

Eta ze abesti duzu gustuko?

Nik, pianoa jotzen dut

** Pablok eta nik ez dago gaizki esanda baino hobe beste mo moduan esatea. 3. ALEA

18


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Oihane Martinez Kaixo, hau gure 3. lehiaketa da eta parte hartzeko arau batzuk bete beharko dituzue:

1.- Gure pasabidean dagoen postontzira joan beharko duzue.

2.- Guk emandako papertxo batzuetan, erantzunak idatzi beharko dituzue eta postontzian bota (mesedez ez idatzi errespetu faltarik). 3.- Asteartea arte izango duzue epea erantzunak ontzira botatzeko.

4.- Asteazkenean ontzia hartuko dugu eta erantzunak Ikasle batzuk lehiaketan parte hartzen. ongi egin dituenak, kaxa batean jarriko ditugu eta bost aste pasata kaxan daudenetatik bat hartuko dugu, ziklo bakoitzeko irabazlearen gelara joago gara eta sari bat bat emango diogu. Paper bakarra botako du pertsona bakoitzak, arau hau betetzen ez baduzue ez duzue parterik hartuko aste horretan asmatu baldin baduzue. Lehengo asteko erantzunak: 1.zikloa: Barraskiloa. 2.zikloa: Ametsa. 3.zikloa: Behin.

1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa

1.maila 3.maila 5.maila

2.maila 4.maila 6.maila

Aste honetako galderak: 1.zikloa: Zer dela eta zer dela atean deika egon eta sartzen ez dena. 2.zikloa: Alkandora daramat zuria eta bihotza, berriz, horia. 3.zikloa: Zer dela eta zer dela jateko izana eta jaten ez dena. Lehen saridunak zein diren jakiteko zozketa oso gertu dugu!

3. ALEA

19


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

LH 2. A-koek marrazki batzuk egin dituzte.

Leire, Amaia eta Esti.

Ane Oficialdegi.

GOGORATU GURE BLOGAREN HELBIDEA www.jasolh5b.blogspot.com

3. ALEA

20


3. Berritxiki