Page 1

02-otsaila2017 zangoza.QXP:Maquetaciรณn 1 19/01/17 11:42 Pรกgina 1

Zangoza / 2017

KULTUR AGENDA otsaila


02-otsaila2017 zangoza.QXP:MaquetaciĂłn 1 19/01/17 11:42 PĂĄgina 2

Sarrerak saltzea ÂĄADI! SARRERAK INTERNETETIK SALGAI! Aldez aurreko salmenta: urtarrilaren 31tik aurrera Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Internetatik ere www.sanguesa.es web orriaren bidez. Tfnoa: 948 870 251. Salmenta txartel-leihatilan antzezpen egunetan: Karmengo Entzunaretoan bertan (sarrerarik izanez gero), antzezpena hasi baino ordubete lehenago. Argibide telefonoa: 948 870 632. Ikuskizun guztietarako sarrera gehienezko kopurua seikoa izanen da lagun eta ikuskizun bakoitzeko. Ez dira onartuko telefonoz eginiko erreserbak. Ikuskizunaren arabera, Udalak lagun bakoitzeko sarrera kopurua aldatu ahal izanen du.Behin hartuz gero, ez da aldaketarik, ezta itzultzerik ere onartuko. Ikuskizunaren etena sarreren zenbatekoa itzultzeko kausa bakarra izango da. Udalak antolatzen ez dituen ekitaldietan, dagozkien ataletan zehazten dira egunak, ordutegiak eta sarrerak har daitezkeen tokia.

Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea Kultur Etxeko Arreta Ordutegia: astelehenetan 9:30etik 14:00etara, asteartetik ostiralera, 9:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Erakusketa Aretoko Ordutegia: asteartetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara. Igande eta Jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Helbidea: Alfontso Borrokalaria Karrika 20. Tfnoa: 948 870 251. Kultur agenda posta elektronikotik jaso nahi baduzu, helbide honetara eska dezakezu: infocultura@sanguesa.es. Facebooken gure kultur agendari segi diezaiokezu eta gure politika Datuak Babesteko www.sanguesa.es web-orrian kontsulta dezakezu. Zangozako Udalak ez du bere gain ardurarik hartzen, aldatzen diren edo betetzen ez diren ekitaldiengatik, baldin eta hauek egitarau honetan ez badira aditzera eman. www.facebook.com/pages/Casa-de-Cultura-de-SangĂźesa

Carmengo Entzutegia Karmengo Entzutegia Nafarroako Antzoki Sarearen partaide da. Ezin izanen da mugaturiko edukiera gainditu (232 eserleku). Ikuskizunaren bitartean sarreretatik, irteeretatik, pasabideetatik eta larrialdietarako ateetatik erraz pasa ahalko da, inongo oztoporik gabe. Otoi garaiz etor. Behin ikuskizuna hasita, ez da Entzutegiaren barnealdera igarotzerik egongo. 7 urtetik beherakoek heldu batekin sartu behar dute. Entzutegira sartzerakoan sakelakoak deskonektatu behar dira, baita soinu-alarmak ere. Ezin da jan, edan, ezta erre ere. Ezin da animaliarik sartu. Karmengo Entzutegiaren barruan debekatuta dago edozein grabazio edo filmazio, Udalak, Kultur Zerbitzuaren bidez, ez badu aldez aurretik eta idatziz baimendu. Baldintzek hala eskatzen badute Kultur Zerbitzuak iragarritako datak, ordutegiak, egitarauak eta interpretatzaileak aldatu ahal izanen ditu. Segurtasun arrazoiak direla kausa, ezin da agertokira igo emanaldia amaitu eta gero. Karmengo Entzutegiko langileek adierazitako gomendioak errespetatzen ez dituzten pertsonak ez onartzeko eskubidea dute eta arauak betearazteko baimenduta daude. D.L.: NA 1735-2012


02-otsaila2017 zangoza.QXP:Maquetación 1 19/01/17 11:42 Página 3

Zangoza / 2017

aurkibide kronologikoa

KULTUR AGENDA

otsaila 1 2

Az Og

Ipuin kontalaria. “Cuentos peliagudos” Erakusketa. Mary Carmen Vidondo. “La música” (otsailaren 19a bitarte)

3 4

Os La

5 6 7 8 9 10 11

Ig

12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23

Ig

Al As Az Og Os La

Al As Az Og Os La Ig Al As Az Og

Mary Carmen Vidondo artistarekin topaketa Musikari txikientzako tailerra Antzerkia. “Tipi-tapa, Korrika” Antzerkia. “Work in progress: derechos humanos emergentes” Agate Deuna ospatzea

Ipuin kontalaria. “La rana rara”

Os La Ig

4. orr. 4. orr. 10. orr. 5. orr. 5. orr. 10. orr.

8. orr.

Antzerkia. “Chefs” Indoor probak, abiadura irristaketa

6. orr. 10. orr.

Musika Eskolako ikasleen kontzertua

10. orr.

Ipuin kontalaria. “Cuentos de orquesta”

8. orr.

Antzerkia. “La diva es una Tómbola”

7. orr.

Ipuin kontalaria. “Basoko ilunean” Argazki-erakusketa. Fucking borders

8. orr.

(martxoaren 12a bitarte)

24 25 26 27 28

8. orr.

Dokumentala “Just people” Musika Eskolako ikasleen kontzertua Inauteria Inauteria Antzerkia. “En la boca del lobo”

Lu As

Azaleko irudia: “Chefs”.

4. orr. 4. orr. 10. orr. 9. orr. 9. orr. 7. orr.


02-otsaila2017 zangoza.QXP:Maquetación 1 19/01/17 11:42 Página 4 4 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Erakusketak MARY CARMEN VIDONDO “La música”

OTSAILAREN 2TIK 19RA “La Música” bilduma berri honetan, Mary Carmen Vidondo egileak bere aurreko estilotik aldenduta, musikariek, dantzariek eta abeslariek euren emozioak sortzen uzten dituzten unea harrapatzen saiatzeko. MARY CARMEN VIDONDO ARTISTAREKIN…TOPAKETA

OTSAILAK 2, OSTEGUNA Mary Carmen Vidondok bere azken lanak erakutsiko ditu.Topaketa honetan beregana joateko aukera eskaintzen du metatu lana eta esperientzia partekatzeko. Ordua: 19:00. HELP-NA SUHILTZAILEEN LAGUNTZA HUMANITARIOA “Fucking borders”. Argazki-erakusketa

OTSAILAK 23TIK MARTXOAK 12RA HELP-NA taldean Nafarroako suhiltzaileak eta beste persona boluntarioak ari dira. “Fucking borders” erakusketa sortu dute Greziako iparraldeko errefuxiatuen kanpamentuetan milaka pertsonen egoera larri eta izugarria salatzearren. Lekua: Vallesantoro Jauregia-Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa. Bisita egiteko ordutegia: Asteartetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua. “Just people” dokumentala eta erakusketaren hasiera

OTSAILAK 23, OSTEGUNA Uda honetan Xabi Ayerrak Grezian grabatu zuen dokumentalak Iruñeko XVII. Zinemaldiko EDUCACTIF sailean Sentsibilizazio Sozialeko dokumentalik onenari saria irabazi zuen. Lekua: Vallesantoro Jauregia-Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa. Ordua: 19:00.


akusketak

02-otsaila2017 zangoza.QXP:Maquetación 1 19/01/17 11:42 Página 5 otsaila 2017 / 5

Arte eszenikoak Karmengo Entzunaretoan

ANTZERKIA “Tipi-Tapa, Korrika” PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTSEN KATXIPORRETAKO ANTZEZLE ETA MUSIKARIAK

OTSAILAK 3, OSTIRALA Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa… aurrera… Badaramagu euskara etorkizunera! Ordua: 18:30. Iraupena: 60 minutu. Ikusleak: Haurrak eta sendiak. Sarrerak: 5 €. Antolatzailea: Korrika 20. Laguntzailea: Zangozako Udala. ANTZERKIA “Work in progress: derechos humanos emergentes” LA NAVE PRODUCCIONES TEATRALES S.L.

OTSAILAK 4, LARUNBATA Testua eta zuzendaritza: Garbi Losada 1. Edizioa: Lanari eskubidea bere edozein eratan, ordainduta ala ez: “Pertsona orok badu bere jardueraren emaitzak jasotzeko eskubidea, baita jabetza intelektualari ere, betiere erkidegoaren interes orokorrak errespetatuz. Apalkiro, Arte Eszenikoak baliabide eraldatzaile bezala erabili nahi ditugu, sentsibilizatzeko eta Adierazpen Unibertsal hau hedatzeko, zeina “eraikitzen ari den” adierazpena baita. Gure nahia kultura eta gizarte eragileen laguntza erdiestea da, eta Gizartean eta Kulturatik Giza Eskubideen aldeko laguntza sarea ezartzea ere.


02-otsaila2017 zangoza.QXP:Maquetación 1 19/01/17 11:42 Página 6 6 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Arte eszenikoak Karmengo Entzunaretoan

Horretarako, hiritarrak eta arte eszenikoetako profesionalak (aktoreak, zuzendariak, dramagileak, teknikariak…) batu ditugu elkarrekin lan egin dezaten eta dramagintza sortzetik emaitza erakustera doan prozesua gauza dezaten. Ordua: 20:00. Iraupena: 60 minutu. Ikusleak: Gazteak eta helduak. Aldez Aurreko sarrerak: 8 €. Txartel-leihatiletan: 10 €. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS). ANTZERKIA “Chefs” PRODUCCIONES YLLANA

OTSAILAK 11, LARUNBATA Zuzendaritza: Yllana. Antzezleak: Susana Cortés, César Maroto, Carlos Jano eta Rubén Hernández. «Chefs» ikuskizunak gastronomiaren mundu liluragarriari buruzko begirada dibertigarria da. Ospe handiko chef batek inspirazioa galdu eta sukaldari talde burugabe batengana jo behar izango du laguntza bila. Bere jatetxeko izarrak mantendu ahal izateko errezeta ikusgarri eta berritzailea sortu nahi du. Aldi berean, sukaldaritzaren inguruko hainbat alderdi azalduko ditugu: jaten ditugun elikagaiekin dugun harremana, elikatzen gaituzten abereak, munduko bestelako sukaldaritzak eta zaporeak. Egoak ikusiko ditugu, “sukaldari izarren” arteko lehia eta Yllanaren umore lapikoan gustu onez eroriz doana. Ordua: 20:00. Iraupena: 80 minutu. Ikusleak: Gazteak eta helduak. Aldez Aurreko sarrerak: 8 €. Txartel-leihatiletan: 10 €. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS).


02-otsaila2017 zangoza.QXP:Maquetación 1 19/01/17 11:42 Página 7 otsaila 2017 / 7

Arte eszenikoak Karmengo Entzunaretoan ANTZERKIA “La diva es una Tómbola” TDIFERENCIA PRODUCCIONES

OTSAILAK 18, LARUNBATA Testua: Adriana Olmedo eta Maite Redín. Zuzendaritza: Tdiferencia taldea. Antzezleak: Nerea Bonito, Adriana Olmedo, Maite Redín. Horra hor Greta, Garborik gabe; Sirley, Templerik gabe, eta Bibian, Leyrik gabe, baina dantza eta kantu eginen digute, eta divaren bizimodu hori ere kontatuko digute; horrela eman dute bizitza, zangotraben eta besarkaden artean… Bizitzaldi handia daramate bizkar gainean, makina bat takoi jorik, bira eta bira hanhemenka,… Inoiz ez bezalako barreak egiteko moduko ikuskizuna. Ordua: 20:00. Iraupena: 70 minutu. Ikusleak: Gazteak eta helduak. Aldez Aurreko sarrerak: 8 €. Txartel-leihatiletan: 10 €. Laguntzaileak: NAPAE Activa egitaraua. Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS). TXOTXONGILO ANTZERKIA ZUZENEKO MUSIKAREKIN “En la boca del lobo” TITIRITEROS DE BINÉFAR

OTSAILAK 26, IGANDEA Egilea eta zuzendaria: Paco Patricio. Musikaren egilea: Faustino Cortés. Txotxongilolariak: Paco Patricio, Faustino Cortés eta Ángel Vergara. Ikuskizunak maskarak eta txotxongiloak erabiltzen ditu hainbat teknika, abesti, ipuin eta parrastaren bidez. Dena moldatuta, muntatuta eta josita dago, txontxongilolarien lanbide zaharra baliatuta herrikulturaz hitz egiteko. Gure alegietako pertsonaiarik «doilorrenak» agertuko dira: otsoa, sorgina, erraldoia, bide-lapurra, iratxoa eta katua. Ordua: 18:00. Iraupena: 55 minutu. Ikusleak: Haurrak eta sendiak. Aldez Aurreko sarrerak: 3 €. Txartel-leihatiletan: 5 €. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS).


02-otsaila2017 zangoza.QXP:Maquetación 1 19/01/17 11:42 Página 8 8 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Ipuin kontalaria “Cuentos peliagudos” (Gaztelaniazko ipuina) SERGIO DE ANDRÉS

OTSAILAK 1, ASTEAZKENA Ipuin hauek zera dira: oso konprometituak…edo gutxi, beti dibertigarriak baina. “La rana rara” (Gaztelaniazko ipuina) VIRGINIA MORIONES

OTSAILAK 8, ASTEAZKENA Igel guztiak gauzak era batean egin ohi dituzte, harik eta egun batean igel berezi bat agertu zitzaien arte… “Cuentos de orquesta” (Gaztelaniazko ipuina) ESTEFANÍA DE PAZ

OTSAILAK 15, ASTEAZKENA Orkestra-zuzendariak ipuinik onenak ezkutatzen dituzten musika partiturak irakurriko dizkigu. "Basoko ilunean" (Euskarazko ipuina) BIRJIÑE ALBIRA

OTSAILAK 22, ASTEAZKENA Ez dakigu nor diren basoan beti egon diren biztanleak: haietako bat Basajaun izan liteke, beharbada jentilak, agian laminak, Maide apika… Beheko suaren inguruan esertzen bagara jakin genezake. Ikusleak: 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat. 7 urtetik beherako umeei helduek lagundu behar diete. Ordutegia: 18.30etatik 19:30etara. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


02-otsaila2017 zangoza.QXP:Maquetación 1 19/01/17 11:42 Página 9 otsaila 2017 / 9

Inauteria OTSAILAK 24, OSTIRALA INAUTERI DESFILEA Zangozako ikastola 11:30ean. Zangozako Ikastolako haurren Inauteri Desfilea hiriko karriketatik. Luís Gil Ikastetxe Publikoa 15:30ean. Luís Gil Ikastetxe Publikoko haurren Inauteri Desfilea eta Jaia hiriko karriketatik.

OTSAILAK 25, LARUNBATA 18:00etan. Txokolatada Arkupeetan. 18:30etik 20:30era. Haur dantzaldia Diapasonic-en eskutik Arkupeetan. 23:00etatik 01:30era. Inauteri dantzaldia Diapasonic-en eskutik Arkupeetan. Inauteriaren ospakizuna jai eta jendetsua izan dadin eginkizunetara mozorratuta joatera anima zaitezte.

OTSAILAK 26, IGANDEA HERRI ANTZERKIA ZUZENEKO MUSIKAREKIN “En la boca del lobo” TITIRITEROS DE BINÉFAR Ordua: 18:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. (Argibide gehiago Arte Eszenikoak Karmengo Entzunaretoan atalean).


02-otsaila2017 zangoza.QXP:Maquetación 1 19/01/17 11:42 Página 10 10 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Musika Eskola

“Juan Francés de Iribarren” IKASLEEN KONTZERTUAK

OTSAILAK 13, ASTELEHENA ETA 23, OSTEGUNA Ordua: 19:30. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. MUSIKARI TXIKIENTZAKO TAILERRA

OTSAILAK 2, OSTEGUNA 4 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra. Baita beraien aitei eta amei ere. Ordua: 17:15etatik 18:15etara (0tik urte 1era) eta 18:15etatik 19:15etara (1etik 3 urtera). Lekua: Zangozako “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskola.

Beste ekitaldi batzuk AGATE DEUNA OSPATZEA

OTSAILAK 4, LARUNBATA 18:30ean. Agate Deunaren eguna dela eta, Zangozako Ikastolako haurrak hiriko karriketan zehar ibiliko dira. 19:30ean. Txokolatada Batasuna Peñaren egoitzan. Antolatzailea: Zangozako Ikastola. 2017KO NAFARROAKO ABIADURA IRRISTAKETAKO TXAPELKETAREN INDOOR PROBAK

OTSAILAK 11, LARUNBATA Lekua: Zangozako Cantolagua Pilotalekua. Ordua: 10:00. Antolatzaileak: Cantolagua Kirol Elkartea (Abiadura Irristaketako Saila) eta Nafarroako Irristaketa Federazioa. Laguntzailea: Zangozako Udalaren Kirol Patronatua.

Zangozako Kultur Agenda Otsaila 2017  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you