Page 1

Š Argazkiak: Lolo Vasco

Emakume kubatarrak Emakume kubatarrak 1959an iraultzak irabazi zuenez geroztik, Kubako sozialismoaren eraikuntzan berdintasunez parte hartzea exijitu dute emakume kubatarrek. Emakumezkoek funtsezko funtzioa izan dute, bai hasierako borrokan, bai ondorengo aldaketetan eta erabakietan ere. 1960ko abuztuaren 23an, Emakume Kubatarren Federazioa (FMC) sortu zen; horren helburua zen politikak eta programak sortzea, emakumezkoen berdintasuna guztiz betetzeko gizarteko esparru eta maila guztietan. Vilma EspĂ­n izan zuten buru, 2007an hil zen arte, eta gaur egun, 4 milioi afiliatu baino gehiago dira. Kubako biztanleen ia erdiak emakumezkoak dira, eta legebiltzarreko kideen %43, unibertsitatean graduatutakoen %65, langileen %46, herrialdeko langile teknikoen eta profesionalen %66, ikertzaile zientifikoen %48, eta lankidetzarako misio internazionalistetako pertsonen %52. Aurrerapen handiak egin ahal izan dira, borondate politikoa dagoelako emakumeek gizartean dagokien tokia guztiz eskura dezaten. Emakumeak mendekotasuneta marjinazio-egoeran eduki zituzten oztopo kulturalak, ideologikoak, psikologikoak, ekonomikoak eta sozialak desagerrarazteko politika publikoei esker gertatu da hori.

Emakumeen eskubideen eta askatasunen alde Estatuak egindako lanean, nabarmentzeko modukoa da, batetik, irakaskuntza-maila guztietarako sarbidea denetzat berdina eta doakoa izatea, eta bestetik, osasun-zerbitzuak doakoak izatea, emakumeentzat berariazko osasun-programak edukitzea, eta sexu- eta ugalketa-eskubideak errespetatzea, horrela bereziki bermatu ahal izateko emakume kubatarrek erabateko askatasuna izango dutela beren gorputzarekin lotutako erabakiak hartzeko. Era berean, emakumeek herrialdeko eremu orotan eta bizitzako maila guztietan erabateko parte-hartzea izatea ere bultzatzen da; batez ere, erabakiak hartu behar diren postuetan. Kubako Iraultzaren lorpen handienetako izan da emakumezkoek herrialdeko bizitza ekonomikoan, politikoan, sozialean eta kulturalean parte hartzea, baina, halere, kultura patriarkaletik jasotako aurreiritzi eta estereotipo sexistak gainditzeko erronkari aurre egin behar dio oraindik. Eskolaren, komunikabideen eta komunitateetako federatuen bitartez, aldaketak bultzatzen dira subjektibotasunean, berdintasun-kultura are gehiago indartzeko.

Emakumea Latinoamerikan Emakumea Latinoamerikan Azken hamarkadetan, emakumeek lan handia egin dute Latinoamerikan beren eskubideak defendatzeko. Zenbait alderditan aurrerapen handiak egin dira; adibidez, hezkuntzan, eskualde horretako emakumeen alfabetatze-tasak hazi egin dira nabarmen. Halere, desberdintasun-maila handiak daude oraindik ere Latinoamerikako emakumeen eta gizonezkoen nahiz nesken eta mutikoen artean, are gehiago landako biztanleak, indigenak edo jatorri afrikarrekoak badira. Desberdintasun horiek argi eta garbi ikusten dira, adibidez, bai arlo ekonomikoan, hor gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasuna izugarria baita, bai aginpideko postuetan, horietan emakumezkoek parte-hartze eskasa baitute, eta horrek agerian uzten du oraindik ere bide luzea dagoela egiteko berdintasuna lortzeko. Emakumeen aurkako indarkeriaren portzentaje handiek ere erakusten dute eskualde horretan arazoa konpondu gabe dagoela. Emakumeentzako Nazio Batuen

Funtsaren (UNIFEM) datuen arabera, Latinoamerikan, emakumeen %25ek sexu-abusuak pairatzen ditu, salatutako bortxaketen %5 soilik kondenatzen dira, eta urtero sei mila emakume hiltzen dira ezkutuko abortuen ondorioz. Emakumehilketak oso kezkagarriak dira, oso ugariak baitira, gero eta ugariagoak, Erdialdeko Amerikan batez ere; horien ondorioz, ehunka emakume desagertzen eta erailtzen dira, eta horien gorpuek mota guztietako torturak, mutilazioak eta tratu txarrak uzten dituzte agerian. Latinoamerikako emakumeek oztopo handiak dituzte beren eskubideak guztiz garatzea lortzeko; adibidez: pobreziaren feminizazioa, ordaintzen ez den lana ez baloratzea, lanen banaketa berdintasunez ez egitea, komunikabideetan presentzia urria izatea edo eduki morbosoak erabiltzea emakumeen kontrako indarkeria erakusteko, emakumearen aldeko estatupolitikarik ez lantzea, eta herrialdeen kontserbadorismo gero eta handiagoa.


© Fotografías: Lolo Vasco

Cubanas Cubanas Desde el triunfo de la Revolución en enero de 1959 la mujer cubana ha exigido su participación de manera igualitaria en la construcción socialista de Cuba. Tanto en la lucha en un primer momento, como en los cambios y decisiones posteriores, la mujer desempeña un papel fundamental. El 23 de agosto de 1960 se crea la Federación de Mujeres Cubanas (FMC) con el fin de desarrollar políticas y programas dirigidos a lograr el pleno ejercicio de la igualdad de la mujer en todos los ámbitos y niveles de la sociedad. Con Vilma Espín a la cabeza hasta su fallecimiento en 2007, hoy en día cuenta con más de 4 millones de afiliadas. Casi la mitad de la población cubana son mujeres, quienes representan el 43% del parlamento, constituyen el 65% de las graduadas universitarias, el 46% de la fuerza laboral, el 66% del personal técnico y profesional del país y el 48% en la investigación científica, así como el 52% en las misiones internacionalistas de cooperación. Se han logrado grandes avances debido a la voluntad política para que la mujer alcance plenamente el lugar que le corresponde en la sociedad. Esto ha sido posible gracias a políticas públicas encaminadas a eliminar las

barreras culturales, ideológicas, psicológicas, económicas y sociales que mantuvieron a las mujeres en condiciones de subordinación y marginación. En el trabajo estatal por la defensa de los derechos y libertades de las mujeres, destacan el acceso igualitario y gratuito a los distintos niveles de enseñanza, la gratuidad de los servicios de salud con programas específicos para las mujeres o el respeto a los derechos sexuales y reproductivos con especial atención a garantizar a las cubanas total libertad de decisión sobre sus cuerpos. A su vez se impulsa de manera especial la plena intervención de la mujer en todos los ámbitos y niveles de la vida del país, en particular en puestos de decisión. Aunque la participación de las mujeres en la vida económica, política, social y cultural de la Isla resulta hoy uno de los grandes logros de la Revolución Cubana, aún enfrenta el desafío de combatir los prejuicios y estereotipos sexistas heredados de una cultura patriarcal. Desde la escuela, los medios de comunicación, o las federadas en la comunidad, se promueven cambios en la subjetividad encaminados a potenciar aún más una cultura de la igualdad.

Mujeres en América Latina Mujeres en América Latina A lo largo de las últimas décadas ha sido muy importante el trabajo llevado a cabo en América Latina por las mujeres en defensa de sus derechos. Aunque se han logrado notables avances en aspectos como la educación, con un aumento considerable de las tasas de alfabetización de las mujeres de la región, todavía persisten grandes niveles de desigualdad que afectan a todas las mujeres y niñas latinoamericanas, con especial incidencia en aquellas pertenecientes a población rural, indígena o afrodescendiente. Estas desigualdades puestas de manifiesto en aspectos como el nivel económico, donde la diferencia entre hombres y mujeres resulta alarmante, o la poca participación de mujeres en puestos de poder, son el reflejo del largo camino hasta la igualdad. Los altos porcentajes de violencia contra las mujeres registrados son otro de los indicadores de la persistencia del problema en la región. Según datos del Fondo de las Naciones Unidas para la Mujer (UNIFEM), en

América Latina, el 25% de las mujeres sufre abusos sexuales, sólo un 5% de las violaciones denunciadas terminan en condena y seis mil mujeres fallecen cada año como consecuencia de abortos clandestinos. Los elevados casos de feminicidio y su progresivo ascenso, en particular en Centroamérica, suponen una alarmante realidad que deja como resultado cientos de mujeres desaparecidas y asesinadas cuyos cadáveres muestran torturas, mutilaciones y maltratos de todo tipo. La feminización de la pobreza, la no valoración de trabajo no remunerado, el reparto desigual de tareas, la escasa presencia en los medios de comunicación o el uso de contenidos morbosos para mostrar la violencia ejercida contra las mujeres, la falta de desarrollo de políticas de Estado a favor de la mujer, así como un creciente conservadurismo en los países, suponen un fuerte freno para alcanzar el pleno desarrollo de los derechos de las mujeres latinoamericanas.

triptico GIPUZK  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you