Page 1

Prentsa Oharra 2018/02/14

Gizatasuna

Impartzialtasuna

Neutraltasuna

Indepenentzia

Borondatezko izaera

Batasuna

Unibertsaltasuna

Siriako biztanleen erdiak baino gehiagok ihes egin behar izan du gatazka armatuaren ondorioz 

Gatazka armatua hasi zenetik 7 urte beteko dira martxoan. 

13.1 milioi lagunek laguntza behar dute bizirauteko Datorren martxoaren 15ean 7 urte beteko dira Sirian gerra hasi zenetik. Gerraren ondorioak suntsitzaileak izaten ari dira biztanleria zibilarentzat: 300.000 hildako baino gehiago, biztanleen erdiak beren etxeetatik ihes egin behar izan dute, 13.1 milioi lagunek laguntza behar dute bizirauteko, 6.5 milioi lagunek ez dute elikagairik, eta Osasun-instalazioen % 50 zerbitzutik kanpo daude edo kalte handiak dituzte. Egoera horri aurre egiteko, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak operazio humanitario zabal bati eusten dio, eta bertan Ilargi Gorri Arabiar Siriarrak funtsezko zeregina betetzen du, biztanleria zibilari laguntzen ari ziren bitartean 66 boluntario baino gehiago galdu zituelarik gainera. Gurutze Gorriak esku-hartze horretan parte hartzen du bi ekintza-linearen bitartez, Siriara laguntza humanitarioa bidaltzen, eta errefuxiatuei arreta eskaintzen. Orain arte, Gurutze Gorriak elikagaien arlokoa ez den laguntzaren 16 bidalketa egin ditu, besteak beste, higiene-kitak, sukaldeko tresneria, ura biltegiratzeko bidoiak, mantak eta aterpetxeetarako olanak. Bestalde, Ilargi Gorri Arabiar Siriarrari autobus bat bidali diote odol-emateak egiteko. Siriatik kanpo, operaziorik handiena Grezian egiten bada ere, lana bi agertokitan zentralizatuz (harreraesparruetan eta Atenaseko hirigunean), Gurutze Gorriak jarraitzen du lan egiten eta beste herrialde batzuetako Gurutze Gorriari eta Ilargi Gorriari laguntzen, migratzaile eta errefuxiatuei arreta eskainiz bai Serbian, bai Libanon.

ESIRAS programa Gurutze Gorriak gainera ESIRAS Proiektua (Errefuxiatuen eta Asilo Eskatzaileen Enplegagarritasuna eta Gizarteratzea) koordinatzen du, “errefuxiatuen eta asilo-eskatzaileen gizarte- eta lan-arloko hobekuntzara bideratua, Erresuma Batua, Frantzia, Austria, Danimarka, Italia, Eslovenia eta Zipreko zazpi hiri europarretan garatuko dena”, Espainiako Gurutze Gorriaren Nazioarteko Lankidetzako zuzendari María Alcázarrek adierazi duenez. Programa hori Europako Batzordearen Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du, eta 2019ko ekainaren 30era arte hedatuko da. “ESIRASen helburua, udal mailan asilo-eskatzaileei eta errefuxiatuei informazioa eta trebakuntza emango dieten Integrazio Zentroen ezarpen eta kudeaketan laguntzea da, haien gizarteratzea eta lanmerkaturatzea erraztuz”, adierazi du Gurutze Gorriko teknikaria den Sandra Gutiérrezek. Ekintza hori era berean Migrazioari buruzko Europako Agendarentzat lagungarri izango da, batez ere lan-merkatuan sartzera bideratzen duen integrazio-prozesuan lagunduz.


IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK

http://cruzroja.tv/video/10462

Gizatasuna

Impartzialtasuna

Neutraltasuna

Indepenentzia

Borondatezko izaera

Batasuna

Unibertsaltasuna

7 años de guerra en Siria

Álvaro García Serrano Komunikazio Arduraduna Arabako Gurutze Gorria Tlfn. 945 22 22 22 luzapena 8 | 678 40 14 43 | comunicacionalava@cruzroja.es www.cruzroja.es | www.cruzroja.tv | fb.com/cruzrojaalava | twitter.com/cruzrojaalava | instagram.com/cruzrojaalava

PO Siria  

Siriako biztanleen erdiak baino gehiagok ihes egin behar izan du gatazka armatuaren ondorioz.

PO Siria  

Siriako biztanleen erdiak baino gehiagok ihes egin behar izan du gatazka armatuaren ondorioz.

Advertisement