Page 1

ARGAZKI-LEHIAKETA Iruña Fokatu Iruñeko Bazterrak 2013 XVII. argazki-lehiaketa

Irudi irabazlea 2012-ko edizioan

Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkezten ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak. Teknika librea da. Argazkiak argazki-paperean aurkeztu beharko dira ezinbestean. Paperaren gehienezko neurriak: 30 x 40 cm. Argazkiaren orbanaren tamaina librea izanen da, baina gehienez ere 28 x 38 cm-koa, markoztatze-materialarekin bat egin dezan. Ez dira lehiaketan onartuko kartoi mehe, passe-partout edo tankera horretako euskarrien gainean aurkeztutako argazkiak. Epaimahai teknikoaren lana errazte aldera, argazkiak aurkezten dituena izanen da argazkietan ageri den jendearen baimenaren eta/edo onespenaren arduraduna. Argazkiak Civivox San Jorge zentroan aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g. Sanduzelai. Telefonoa: 948136400). Argazkiak lehiakideek beraiek eramaten ahal dituzte bertara edo posta arruntaz bidali (kasu horretan, behar bezala babestu behar dira, kalteak eragozteko). Argazkiak aurkezteko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

buruzko informazioa jasotzeko. Eman beharreko argibideak: argazkia zein datatan egin den, Iruñeko zein leku zehatzetan (epaimahai teknikoari lana errazteko) eta argazkiaren deskribapen labur bat. Garrantzitsua da tokia adieraztea edo zehaztea epaimahai teknikoaren lana eta erabakia errazte aldera. Gutun-azal itxi batean egilearen datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta adina edo jaio- tze-data; eta, horiez gain, argazki bakoitzaren izenburua, argazkia zein tokitan egin den eta argazkiaren deskribapen laburra. Aipatu datuak 1999ko abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak babesten ditu. Argazkiak lehiaketatik at utziko dira, baldin eta atzeko aldean egileen izen-deiturak idatzirik eramaten badituzte. Epaimahaiburua Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua izanen da, eta epaimahaikideak, argazkigintzako profesionalak eta Iruñeko Udaleko teknikariak. Sariak. Lehen saria: 700 €. Bigarren saria: 400 €. Hirugarren saria: 300 €. Kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako saria: 400 €. Kopuru horiei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio. Horrez gain, Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi, gehienez ere, ematen ahalko ditu.

Lanak aurkezteko epea 2013ko azaroaren 18an amaituko da, astelehenarekin, 21:00etan.

Sari-banaketa: azaroan izanen da, Civivox San Jorge zentroan.

Argazkiak zentroan bertan identifikatuko dira, horiek noiz jaso eta orduan. Ez da ezer idatzi behar haietan, ezta oharrik itsatsi ere, argazki-papera ez hondatzeko. Halaber, partehartzaileek beren oniritzia ematen ahalko dute, deialdi honieta Civivox zentroek antolatutako beste deialdi antzekoei

Lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatutako argazkien erakusketa (bat pertsona bakoitzeko, epaimahaiak aukera- tuta). 2014ko urtarrilaren 11ra arte. Civivox San Jorge zentroan. Lehiaketara aurkeztutako argazkien itzulketa: 2014ko urtarrilaren 22tik aitzina. Civivox San Jorge zentroan.

Enfoca pamplona 2013 eusk  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you