Issuu on Google+

Mujeres y Paz

GERNIKAKO EMAKUMEA ADIERAZPENA ETA BAKEA

Adierazpen hau sinatzen dugun pertsonok Euskal Herriarentzat bake iraunkor bat bilatzeko konpromisoa hartu dugu, giza eskubide guztiak defendatuz eta indarkeria gabeko bizitza batekin eta printzipio hauek gizarte guztiarekin partekatu nahi ditugu: 1. NBEaren 1325 emakumea, bakea eta segurtasunari buruzko ebazpena geurea egiten dugu. Ebazpen honek kide diren estatu guztiei gatazken prebentzioan, kudeaketan eta konponketetan emakume kopurua handiagotzera deitzen die eta Bake prozesuetan genero ikuspegia aintzat hartzea eskatzen du. 2. Bakea, emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin estuki lotuta dagoela uste dugu eta gizarte justu eta bidezko bat eraikitzeko ezinbesteko baldintza dela bizitzako esparru guztietan emakumeak jasaten duen diskriminazioa errotik desagerraraztea. 3. Onartzen ditugu, pertsona guztien bizi baldintzak hobetzeko oinarrizko balore bezala emakumeek euren eskubideen alde egiten dituzten borroka eta mugimenduak. Pertsona guztien eskubideekin begirunetsua den ikuspegi orokor bat sustatzen duen mugimendua, sexu baten nagusitasunean oinarritzen den ikuspegi androzentriko baten aurrean. 4. Onartzen dugu munduko toki askotan Bake bilaketan emakumea beharrezko balorea dela, non bake katalizatzaile, elkarrizketa bultzatzaile eta pertsona eta komunitate arteko adiskidetzearen defendatzaile bezala jarduten diren.

5. Ulertzen dugu, bakeak gerra eza baino zerbait gehiago esan nahi duela, eta justiziaren presentzia eskatzen duela. Zentzu honetan, eskubide unibertsalak bermatu behar dituen gizarte batean, diskriminazioa, bazterkeria edo pobrezia berdinen arteko elkar bizitzan oztopotzat begietsi behar dira. 6. Mundu guztian eta baita gure gizartean ere emakumeek indarkeria mota ezberdinak jasaten dituztela badakigu. Horregatik, Bakean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko momentu honetan, sufrimendu aldi bat itxi eta elkarrizketa eta elkarbizitzari ateak irekitzeko, emakume hauen ekarpenak eta proposamenak ezagutzea beharrezkoa dela uste dugu. 7. Normalizazio politikorako eta Bakezko etorkizun baterako oinarriak ezartzeko egoera historiko honetan, euskal emakumearen parte-hartze ezak porrotera eramango gaituela uste dugu. Horregatik, gizarte osoari eskatzen diogu gizartearen erdia alde batera ustea ez dezatela onartu eta emakume hauen protagonismoa bultzatu dezatela emakume eta gizonezko libreen gizarte bat eraikitzerako orduan.

GERNIKAN, 2012ko Abenduaren 10ean


Gernikako Adierazpena. Emakumea eta bakea 2012.