Page 1


AURKIBIDEA AGURRA …… 1 2 URTEKOEN LANAK …… 2 - 3 4 URTEKOEN LANAK …… 4 - 5 SACHER OPILA …… 6 - 7 1. MAILA …… 8 - 9 2. MAILA …… 10 - 11 ANDER ROMARATERI ELKARRIZKETA …… 12 - 13 ANTZINAKO ARGAZKIAK …… 14 - 15 3. MAILA …… 16 - 17 4. MAILA …… 18 - 19 GURE GOMENDIOAK ….. 20 - 21 5. MAILA …… 22 - 23 HOROSKOPOA …… 24 - 25 DENBORAPASAK …… 26 - 27 ARRATE – KALAMUA TXANGOA …… 28 ASMAKIZUNEN LEHIAKETA …… 29


Kaixo San Andres!!!!

Gabonak bukatu dira eta urtero bezala “Aldizguay” aldizkaria dator, eta 6. mailako ikasleoi tokatu zaigu ale hau argitaratzea. Beste urteetan bezala gauza asko Aldizguayak, adibidez: Txisteak, gomendioak, errezetak...

ditu aurtengo denborapasak,

Aurtengo iñauterietarako gaia San Fermin jaiak dira. Iñauterietako mozorroak prestatuta dituzue? Espero dugu baietz, bestela zezenak harrapatuko zaituzte. Nork uste duzue irabaziko duela aurtengo desfilea? Guk ez dakigu, baina irabazteko zorterik onena opa dizuegu denei. Aldizguay berriarekin gozatzea espero dugu, eta zuen gustukoa izatea!

ONDO PASA MAHASPASA!!!


HASIERAN ETXEKOEN LAGUNTZA BEHAR GENUEN

ORAIN BAKARRIK GELDITZEN GARA. BEGIRA ZEIN LANGILEAK GAREN!!!

GAUZAK JASOTZEN IKASTEN ARI GARA


ASKO MUGITZEN GARA. DENA IKUSI ETA IKUTU EGITEN DUGU.

ETA NOSKI HORREGATIK GOSE HANDIA EDUKITZEN DUGU.

SSSS SSSS...

LOTAN GAUDE BEGIAK ITXITA…….


4 URTE

2012-2013

MARISORGINAREN GORPUTZ ATALAK

MARISORGINAREN IRUDIA ETA IZENA IDATZI DITUGU

PLASTILINAREKIN ERE EGIN GENITUEN MARISORGINAK


ZE GUSTORA IBILTZEN GAREN ARETOAN!!

UMMM, ZE ONDO TERRAZAN ERE

BADAKIGU BORROKA EGIN GABE ERE JOLASTEN


SACHER OPILA OSAGAIAK:

-

125 gr amanda

- 100 gr irina - 100 gr glass azukrea - 100 gr azukre arrunta - 100 gr gurina - 6 arrautza - 150 gr txokolate - Legamia sobre 1 - Gatz apur bat

ESTALDURA:

- 150 gr txokolatea - 125 gr esnegaina - 30 gr gurina


NOLA EGIN Lehenengo amandak txikitu egiten ditugu eta katilu batean jartzen dugu txikituta. Ondoren gurin fina (pomadaren itxuran) botatzen diogu, oso ondo nahasten dugu. Nahasketan azukre glassa

gehitzen

diogu.

Ondoren,

txokolatea

mikro-uhinean

sartzen dugu desizozteko moduan, eta txokolatea urtzen denean gurina botatzen diogu, eta berriro nahastu dugu eta arrautzaren gorringoak gehitzen dizkiogun eta jarraitzen dugu nahasten. Amanden katiluan gatza, irina eta legamia botatzen dugu. Azkenik zuringoa elur puntua botatzen dugu eta suabe-suabe nahasten dugu. Nahaste

guzti

hau

molde

koipeztatu

batean sartzen dugu eta labean 40 minutu 170ยบC programatzen. Ateratzen dugunean hozten lagatzen dugu. Erditik mozten dugu eta mermelada jarri eta beste zatia jartzen diogu, eta azkenik txokolate urtua jartzen diogu gainetik.


Hiruhilabete honetan 2. mailakook Olinpiar Jokoen inguruan hainbat gauza ezagutu ditugu. Hemen daukazuena “Su Olinpikoa”ren jatorria azaltzen duen kondaira bati buruzko egindako komikia da.

“Prometeo”


ANDER ROMARATERI ELKARRIZKETA Ander Romarate joko paraolinpiarretara joan zen igeriketa egitera. Hiru proba egin zituen, eta bere probarik onenean munduko 7. gelditu zen, eta besteetan diploma olinpikoa eskuratu zuen. Guk bere bizitzaz gehiago jakin nahi izan dugu. Hona berarekin izan dugun elkarrizketa. - Zenbat urterekin hasi zinen igerian? Zortzi-bederatzi urterekin hasi nintzen. - Zenbat egun eta ordu entrenatzen duzu? Astean 6 egun 2 eta 4 orduz. Igandean jai. - Zein estilo gustatzen zaizu gehien? Gehien gustatzen zaidana bizkarrez da. - Nora zoaz entrenatzera? Bergarara joaten naiz entrenatzera. - Non gustatzen zaizu gehiago igeri egitea, itsasoan edo igerilekuan? Igerilekuan nahiago dut. - Animatuta zaude hurrengo jokoetarako? Saiatuko naiz, baina prest nago.


- Txikitan pentsatzen zenuen maila honetara helduko zinela? Txikia nintzenean, ez nekien nora helduko nintzen, igeriketako ikastaroetara joaten nintzen.

- Ze dieta egiten duzu? Zerbait berezia jaten duzu? Karbohidratoak daukaten jakiak, frutak, koipe gabeko janariak, etb‌

-

Txikitan beste kirolik egiten zenuen? Zergatik aukeratu duzu igeri egitea? Lagunekin futbolean aritzen nintzen, baina gehienetan, igerian aritzen nintzen.

- Zenbat bidaia egin dituzu Espainiatik kanpo igeri egitera? Europatik bidaiak egiten ditut.


.


u 4. mailako ikasleak gara eta Plastika orduetan apaingarri hauek egin ditugu. Historiaurrea ikasten ibili gara eta horregatik garai horretan erabiltzen zituzten apaingarrien antzerakoak egiten saiatu gara. Ikusten duzuenez oso politak gelditu dira eta Ekain kobazuloan bertan aurkitutakoak dirudite!

Ikasi nahi al duzue nola egiten diren? Ba, hementxe daukazue egiteko modua. Oso erraza da, guk behintzat oso errez egin ditugu.

OSAGAIAK (koilare bat egiteko):

 IRINA: koilarakada bat.  GATZA: beste koilarakada bat.  URA: pixka bat. Orea egiterakoan, behar den neurrian joan botatzen. JARRAITU BEHAR DIREN PAUSOAK:

 Lehenengo gatza eta irina bota ontzi batera.  Ondoren, ur pixka bat bota eta koilara batekin dena nahastu orea egiteko. Eskuekin ere landu, ogia egiteko orea bezala, eskuan pegatzen ez dela gelditu arte.  Orea prest dagoenean, zatiak hartu eta nahi den formako irudiak egin: harriak, haginak, hezurrak... Ez ahaztu zuloa egitea gero soka sartu ahal izateko!  Labean sartu eta gutxi gora-behera15 minutu eduki. Begiratzen joan eta nahi den puntua lortutakoan atera eta hoztutzen laga.  Harri itxura eman nahi badiozue, tenpera grisez margotu eta lehortutakoan kola zuriarekin igurtzi.  Azkenik, ondo-ondo lehortutakoan larruzko soka batean sartu, korapiloa egin eta koilarea prest!

GURE GOMENDIOAK


PELIKULA: GO!AZEN Goazen, 2008. urtean ETBk filmatu zuen euskal film musikal bat da. Zuzendariak:Jabi Elortegi eta Aitor Aranguren dira. 18 urte inguruko gazteak

agertzen dira eta

beraien arteko harremanak, gora beherak eta gertaerak interesgarriak dira. Nik oso gustura ikusi nuen eta zuei ikustea gomendatzen dizuet.

EB ORRIA: Kikikokomoko.com “Kikikokomoko.comâ€? pailazoen web orria bat da. Ikusentzunezko dibertigarriak daude, istorioak ere badaude, marrazkiak, argazkiak‌ gainera margotzea gustatzen bazaizue beraien marrazkiak inprimatuditzakezu ederto pasatzeko margotzen.


LIBURUA: Rita

Erraldoia

Niri Ritaren liburuak asko gustatzen zaizkit, etxean asko ditut eta Rita erraldoiarena ere badaukat, baina oraindik ez dut irakurri eta animatzen dizuet irakurtzera oso politak dira eta. Gainera laburpena irakurtzen baduzue, gauzatxo bat ikasi ahal izango duzue, oso liburu polita da eta imajinatzen dut nire burua erraldoia izaten. Kar kar kar!!!

DISKA: Made

in Euskal Herria

Esne beltza musika taldeak egin zuen lehen diska da “Made in Euskal Herria”. 2008. urtean atera zuten. Diska honek 15 abesti ditu, gehienak euskaraz, baina estrofa eta abesti batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez dira. Diska honetan “soul”, ”reggea”, “ska” eta beste soinu batzuk nahasten dituzte. Diska honen argitaratze data 2008ko maiatzaren 24an izan zen, grabazioa 2007-2008 urteen bitartean egin zen. Iraupena 53 minutukoa da. Diska hau erritmo asko duelako gomendatu dut, eta dantza egiteko gogoa sartzen zaizulako ere. Bere abestiak:

Astindu,

Gogoratze,

Estoiaki,

Txikita, Sherezada, Bozgorailuetatik, Cautivo, Mi Guey, Hiru Ta Lau, Mohamed Ali Vs Esne Beltza, Time For Love, Hipokresia naiz, Ilargigorria, Ez!, Esnesaltzailearena.


2012ko azaroaren 6an goizeko 10etan Asier eta Mikel urpekariak etorri ziren gure gelara (5.mailara) hitzaldi bat ematera. Hasieran urpekari frantses baten bideoa ikusi genuen;hain zuzen, Jack Coustourena. Bideo horretako urpekaria oxigeno bonbonarik gabe 150mko sakoneran murgildu zen. Asko gustatu zitzaigun, uretan nola zebilen buzeatzen ikustea. Frantziarrak 8 minutu, oxigeno gabe ur azpian mugituz eta munduko errekorra, ur azpian geldirik 12minutu oxigeno gabe egotea da. Asierrek 7 minutu eta Mikelek 4 minutu oxigeno gabe egoteko gaitasuna dute. Asierrek hauxe kontatu zigun: Antzina, grekoak ezer gabe joaten omen ziren urpeko arrantzara (30 m)eta orain tramankulu asko eramaten dituztela. Gizakiak urpekaritza aspalditik ezagutzen du. Badirudi sokaz lotutako harri batez uretan murgiltzen ziren eta igotzeko harria askatzen zuten, horrela gorantz joaten ziren, arnasa hartzeko. Ur azpian urpekaritzarako segurtasuna beharrezkoa zela esan ziguten. Erabiltzen duten materiala hau da:bonbonak,txalekoa (bonbona eramateko tokia, puzteko eta haizea kentzeko mandoa), labana, betaurrekoak (lupa efektua egiten dute), neoprenoa(mota asko daude), hodia, hegatsak,


linterna, kamera,altimetroa, iparrorratza, soka karretan lotuta eramaten dute, behar dutenean aingura edo zerbaiti lotzeko. Uretan hotza pasatzen dute. Beraz neoprenoa eta material egokia eramatea (eskularru, galtzerdi, neoprenoa urtaroaren arabera desberdina) premiazkoa da. Urpekarien arau nagusia, beti lagun batekin urperatzea da, inoiz ere ez,bakarrik, zeren eta soka edo sarearekin trabatzen bazara, oxigenoa falta bazaizu sorosteko egongo da. Hegatsen artean hiru mota erakutsi zizkiguten:, txikia, handiagoa eta monoaleta (itsas lamiena bezalakoa). Urpekariak non dauden adierazteko boia laranja bizia ur gainean izaten dute. Marrazoak ez omen dira hain gaiztoak, filmetan gaizto lana egokitzen zaie baina benetan foka edo dortoka garelakoan hozka egiten digute. Munduko marrazo zuririk handiena Mediterraneo itsasoan aurkitu omen zuten. Arrisku handiena “zuri ezer ez zaizula gertatuko pentsatzea da�. Oxigeno bonbonak gure eskolako 4. pisu osoko oxigenoa beste barruan darama, horrekin 2-3 ordu urpean egoteko aukera ematen digu. Bonbona horrek 14 kilo pisatzen du eta airea presioarekin 16 kilo. Bonbona barruan 12 litro oxigeno sar daiteke. Bonbonak aire gabe flotatu egiten du eta airearekin hondoratzen da. Airean %78 Nitrogenoa, %20 Oxigenoa eta beste guztia beste elementu batzuk osatzen dute.


TXANGO GOMENDAGARRIA Guk 6. mailako ikasleok Arratetik Kalamuarako ibilbidea proposatzen dizuegu. Eguraldi onarekin joatea hobe da, bertako paisaiak ikusteko. Arrate eta Kalamua Eibarren kokatuak daude, eta orain ibilbidea zein den esango dizuegu: lehendabizi joan ipar-mendebalde norabidean Arrate Balle auzoa abia puntutik hasita; jarraian, eman bira itxia eskuinera Arrate Balle auzoan jarraitzeko; ondoren, berriro eman beste bira txiki bat eskuinera Idotorbe bailara norabidean Gorosta Balle aldea ezkerrera uzten; gero, Idotorbe bailara nahiko denbora luzez jarraituz, biratu zertxobait eskuinera Idotorbe bailara aldera baserri bat ikustean. Bukatzeko, eman bira ezkerrera eta Kalamuara helduko zara, eta han hamaiketakoa egin dezakezu.

ONDO PASA!!!

ARRATE

KALAMUA


ASMAKIZUNAK LEHIAKETA lEHIAKETAN PARTE HARTZEKO JAKINGARRIAK:

-

ASMAKIZUN GUZTIAK ASMATU BEHAR DIRA. ASMAKIZUNAK

ERANTZUTEKO

LAGUNTZA

JASO

DAITEKE

BI ASTE EGONGO DIRA ALDIZKARIA BANATZEN DENETIK. -

ERANTZUNAK KOKOZOROREN AZPIAN DAGOEN KUTXAN UTZI BEHAR DIRA. ERANTZUNEKIN BATERA: IZEN ABIZENAK ETA ZEIN MAILATAN ZAUDEN.

-

ASMATZEN DUTENEN ARTEAN ZOZKETA EGINGO DA SARIA JASOTZEKO.

1

ZORTE ON DENOI!!

AZAL ZURIKOA DA BAINA IKUSEZIN BIHUR DAITEKE; AHO BARRUAN SARTZEN DA INORK IKUSI GABE. PITTINKA, PIZGARRI; GEHIEGI HAR DEZANA, EGARRI. HANTXE ZEUDEN GOGOR ETA TXIKIAK ETA SOINEKO GORRIZ JANTZIAK; BEROTU NIZKIEN IPURDIAK ETA HAIEK, HAIEK JAUZIAK! LEHERTU ZITZAIZKIEN SOINEKO GORRIAK ETA ERAKUTSI ZIZKIDATEN GORPUTZ BIGUN ZURIAK.

2

BIHOTZA GOGOR GORPUTZA BIGUN ODOLA BIHOTZETIK KANPO ETA AZALA BILOTSU ETA LEUN. EZ NAIZ MELOIA BEZAIN HANDI EZ KOTOIA BEZAIN BIGUN.

3


aldizguay 1.alea 12-13  

aldizguay 1.alea 12-13 san andres eskola

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you