{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade.

Page 9

Quien llega por primera vez a un pueblo o ciudad, y nada sabe de sus habitantes, no tiene más que observar con minuciosa delicadeza y discreción las ropas tendidas en sus terrazas, para conocer a partir de ellas a quienes viven en las casas. De las ropas tendidas podrá deducir que sus residentes son de una edad u otra, de un oficio u otro, de una corriente estética determinada o de una tradición cultural concreta.

Herri edo hiri batera lehen aldiz iristen denak ez du gauza askorik jakiten hango biztanleei buruz, baina balkoietan zabalduta dagoen arropari diskrezio eta arreta biziz erreparatuz gero, etxe horietan bizi direnak hobeto ezagutuko ditu. Zabaldutako arropatik ondorioztatuko du bizilagunek zenbat urte dituzten, gutxi gorabehera, zer lanbide duten, zer korronte estetikori jarraitzen dioten edo kultura-tradizio jakinen batekoak ote diren.

Si los baberitos, peleles, pijamitas y otras ropitas con sufijo en diminutivo pueblan la azotea, no cabrá duda de que hay bebés en la comunidad y de que, obviamente, hay amas y aitas con ojeras de no dormir. Si lo predominante en la terraza son ropajes punkies, hippies, heavies, góticos, pijos, hip-hoperos u otras variantes de estos grupos urbanos, no costará deducir de cada baggy-jeans rapero la tendencia ideológica y/o estética de quien lo luce.

Lerde-zapiak, peleleak, pijamatxoak eta haurtxoen arropatxo txikia bada nagusi, zalantzarik gabe, komunitate horretan haur txikiak izango dira, eta nola ez, baita begi-zuloak dituzten aitak eta amak ere, lo egin ezinaren adierazle. Terrazan, gehien bat punky, hippy, heavy, gotiko, pijo, hip-hop edo bestelako hiri-triburen bateko jantziak ikusten badira, ez da zaila izango arropa horien jabeen joera ideologikoak eta/edo estetikoak asmatzea.

Junto a estas vestimentas tribales, es probable que también se encuentren colgados con pinzas buzos manchados de grasa, delantales salpicados de tomate, trajes y corbatas, uniformes luminosos de quienes limpian las calles o abren zanjas en los pavimentos… todos ellos atuendos que las personas utilizamos en nuestro entorno laboral. Y si, además, en el terrado, se ven puestas a secar chilabas blancas para ir a la mezquita, melfas coloridas o velos bordados, túnicas africanas o trajes de neska, y vestimentas tradicionales quetchua, mayas o guambianas, la diversidad cultural del vecindario será deducida fácilmente por los ojos de esa o ese visitante llegado por primera vez al pueblo o ciudad.

Tribuen jantziez gain, pintzekin zintzilikatuta egongo dira, ziurrenik, grasaz zikindutako lanjantziak, tomatez zipriztindutako aurreko mantalak, traje eta gorbatak, kale-garbitzaileen edo zoladuran zuloak egiten dituztenen uniforme biziak…, lanean erabiltzen ditugun jantziak, alegia. Eta gainera, lehortzeko zain mezkitara joateko txilaba zuriak baldin badaude, edo melfa koloretsu nahiz belo brodatuak, tunika afrikar nahiz neska-jantziak, edo quetchua, maya nahiz guambianoen jantzi tradizionalak ikus badaitezke, herri edo hirira lehen aldiz iritsi den bisitariak berehala sumatuko du auzoan kultura-aniztasun handia dagoela.

Mirada a “la azotea alavesa”. La Comisión de Ayuda al Refugiado en Euskadi (organización sin ánimo de lucro que trabaja desde 1989 por la protección y defensa de los derechos humanos de las personas solicitantes de asilo, refugiadas, apátridas e inmigrantes económicas) propone, en este trabajo, una mirada a “la azotea alavesa” como punto de partida para el análisis de la diversidad cultural que reside en Álava. Propone una mirada que, en primer lugar, contribuya a diagnosticar si la convivencia de culturas en la provincia alavesa es tal, o si, por el contrario, Álava es un espacio en el que las gentes de diferente origen cultural sentimos hostilidad recíproca allá donde coincidimos o, en el mejor de los casos, nos limitamos a intentar coexistir pacíficamente pero sin mezclar “nuestras coladas”. Propone por tanto una mirada que, de entre todas las posibles, se centre en observar esos espacios en los que coincidimos gentes de diferente nacionalidad, de diferente color, de diferente credo religioso, de diferente “carné de identidad” (como personas inmigrantes, refugiadas o autóctonas), pero incidiendo en que todas y todos integramos una única sociedad, culturalmente heterogénea y plural, en la cual vivimos y (con)vivimos.

Begira dezagun “Arabako balkoira”. Euskadin Errefuxiatua Dagoenari Laguntzeko Batzordea irabaziasmorik gabeko erakundea da, 1989an hasi zen asilo eskatzen zutenen, errefuxiatuen, aberrigabeen eta etorkin ekonomikoen giza eskubideak babestu eta defendatzen; Batzorde horrek “Arabako balkoira” begiratu bat egitea proposatu du lan honetan, Araban dagoen kultura-aniztasuna aztertzeko abiapuntutzat. Hasteko, Arabako probintzian kulturen arteko bizikidetzarik ba ote dagoen diagnostikatzen lagunduko du begiratu horrek; edo, aitzitik, kultura-jatorri desberdineko jendeak elkarrekiko etsaitasuna sumatzen ote dugun bat egiten dugun tokietan; edo, kasurik onenean, modu baketsuan batera bizitzen ote garen, baina “gure arropak” nahastu gabe. Hortaz, aukera guztien artetik, jendeak —nazionalitate, kolore, erlijio-sinesmen, “nortasun-agiri” ezberdineko jendeak, hau da, etorkinek, errefuxiatuek edo tokikoek— bat egiten dugun gune horiek behatuko dituen begiratua egitea proposatzen du, baina guztion artean gizarte bakarra, kultura-arloan heterogeneoa eta askotarikoa, baina bakarra osatzen dugula ahantzi gabe, gizarte horretan bizi eta elkarbizi garen heinean.

003

Profile for CEAR Euskadi

Erania Alava  

Erania Alava

Erania Alava  

Erania Alava

Advertisement