Issuu on Google+


ARRISKU KIROLAK Gaur egun oso ospetsuak dira arrisku kirolak, hau da, egoera zail eta arriskutsuetan egiten diren kirol jarduerak. Askori praktika berriak direla iruditu arren, badira gizartean betidanik egon diren ariketak, kirol arruntak baino askoz arriskutsuagoak, izen hori geroago jaso dutenak. Horretaz gain, kirol arrunt batzuk ere sar daitezke definizio horren barruan, baldintzak aldatzean arriskutsuak bihur daitezkeelako. Kirol horiek hainbat ezaugarri dituzte, baina garrantzitsuenak pertsonarengan adrenalina asko askatzen dutela eta arrisku fisikotzat har daitezkeela dira. Normalean pertsona bakarrak egitekoak dira, nahiz eta batzuetan taldeka aritu. Orokorrean arrisku kirolak ez dira eraikinen barruan egiten, parapentea, windsurf edo delta hegala esate baterako. Baina badaude salbuespenak: skateboarda edo parkourra praktikatzen dutenak, adibidez, eraikinetan sar daitezke ariketak zailtzeko. Kirol horien parte–hartzaileei dagokienez, esan beharra dago 6 eta 40 urte bitarteko edonork egin ditzakeela, beti ere bere mugak kontuan hartuz: hala nola, bizkortasuna, indarra eta adrenalina; baita nortasun indartsuko pertsona izatea ere. Gaur egun gizonezkoak nagusitzen diren arren, gero eta emakume gehiagok praktikatzen dituzte kirol horiek. Adibiderik argiena Gisela Pulido da, 12 urterekin hiru aldiz izan baita kitesurfeko munduko txapelduna. Hori gutxi balitz bezala, Front Mobe izeneko ariketa egin duen lehenengo emakumezkoa izan da. Oso kirol ezberdinak daudenez gero definizio horren barruan, ezinbestekoa gertatzen da haiek sailkatzea. Horrela, aritze–esparruaren arabera banatuz, sei talde bereizten dira: hirian egitekoak, erdi–uretakoak, erdi–airekoak, uretan egitekoak, elurretakoak, airekoak eta mendian egitekoak.


NON PRAKTIKATZEN DIRA

Uretan Itsasoko kirol mota hauek olatuen indarra erabiltzen dute soilik. SURFean eta WAKEBOARDean taula bat erabiltzen da (puntaduna surfekoa) uretan irristatzeko, baina BODYBOARDean norberaren gorputza erabiltzen da taula moduan. Ibaietan ere egin daitezke arrisku–kirolak, ibaien zurrunbiloak eta korronteak aprobetxatuz. Adibiderik argienak raftinga eta hydrospeeda dira. RAFTINGa motorrik gabeko zodiac batean egiten da, eta norabidea zuzentzeko arraunak erabiltzen dira. HYDROSPEEDa taula motz batena etzanda egiten da, eta hankak erabiltzen dira norabidea zuzentzeko. Bietan kaskoa ezinbestekoa da. URPEKARITZA ASKEA (oxigenorik gabe) oso arriskutsua da, eta horregatik sartzen da arrisku–kirolen multzo berberean.


Airean Hauek dira arriskutsuenak, lurretik oso altuera handian egiten baitira. Ezagunenak PARAKAIDISMO eta PARAPENTEA dira. Lehenengoa, hegazkin edo helikoptero batetik salto egitean datza, gutxieneko 850 metrotako altueratik. Normalean bi jausgailu erabiltzen dira, larrialdietan segurtasunekoa zabaldu dadin. Salto base deiturikoa eta


skysurfa parakaidismoaren modalitateak dira. Lehenengoan, hegazkin batetik salto egin beharrean eraikin batetik egiten da, ariketa askoz arriskutsuagoa bihurtuz. Haizea dela– eta, segundo batzuetan buru–hilketa bihur daiteke. Skysurfa parakaidismoaren oso antzerakoa da, baina taula bat hankei lotutik. Parapentea bidaiatzeko modu bat dela ere esan daiteke, baina airearen indarra eta norabidea kontuan hartu behar dira. Aireratzeko, haizearen kontra orientaturiko mendi– mazela batetatik salto egiten da. Pilotua eserita doa, eta GPS baten laguntza ere izan dezake. Beti eraman behar du larrialdietarako paraxuta. Delta hegala parapentearen modalitate bat da, baina azken honetan pilotua etzanda doa. Airean egiteko beste kirol bat erorketa librea da. Azken honetan, ehunka metroko altueratik (zubi bat normalean) salto egiten da, soka bat orkatilara edota bizkarrera loturik.


Mendian Eskalada, arroilen jaitsiera eta biziraupeneko lasterketak dira ezagunenetarikoak. ESKALADA berez ez da arrisku–kirola, baina sokarik gabe eta altuera handian eginez gero, muturreko eskalada bihurtzen da. ARROILEN JAITSIERA trokarte batean zehar jaistea da funtsean, hainbat oztopo natural zeharkatuz. Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea, eta alpinismoa eta espeleologia ere nahasten direnez kirol horretan, komenigarria da gai horiei buruz zerbait jakitea. Biziraupeneko lasterketak militarren entrenamenduetatik eratorriak dira, eta gaur egun txapelketak egiten dira. Horrekin guztiarekin esan behar da kirol hauek profesionalek zein ez–profesionalek praktikatzen dituztela. Amaitzeko, aipatu beharra dago kirol hauek ospe handia izan dutela oso ikusgarriak baitira. Hori dela–eta, gaur egungo iragarkietan partehartze handia dute, batez ere gazteei zuzenduriko janari, edari edo tabakoaren kontrako kanpainetan. Azken adibidea, Cola Cao produktuaren iragarkia da.



Arrisku Kirolak