Page 1


Iker crespo

Kalipso harria

Iker Crespo


KALIPSO HARRIA Iker Crespo Beasain

B

azen behin Amonatxo zahar batekin bizi zen katu marroi, leun eta lasai bat. Baserritxo batean bizi ziren oilo batzuekin, baratzarekin, lurralde batzuekin… Herrian zegoen erregea katuaren atzetik zebilen, zeren eta hitz egiten zuen eta ezpatarekin oso trebea zen. Behar zuen “Kalipso Harria” lortzeko. Egun batean, amonatxoak konkor asko eta marroi diz-dira kolorea zeukan landare arraro bat aurkitu zuen. Amonatxoak jenjibrea zela pentsatuz, katuarentzat, gaileta bat egitea erabaki zuen. Gaileta labetik ateratzean lurrikara txiki bat gertatu zen, ke asko atera eta gaileta zutunik ipini zen: —Kaixo ni Jenjibre naiz! Orduan amonatxoak konorte galdu zuen, eta lurrera jauzi zen. Momentu hartan erregea agertu zen haren soldaduekin. Eta katuaren eta Jenjibreren gainera bota ziren haiek harrapatzera. Noski, katua espatarekin, botekin eta txapelarekin defendatu zen. Baina alferrik izan zen, eta etxetik eraman zituzten.

E

snatzean katua kartzela ilun, itsusi eta nazkagarri batean zegoen. Beraren aurrean jengibre zegoen, beste kaiola batean: —Nola deitzen zara? —Galdetu zion Jenjibrek katuari.


—Ni Katu botaduna naiz, baina Katu deitu ahal didazu. Beste batzuentzat Pelusa naiz. Une horretan guardia bat sartu zen kartzelan eta katua eta Jenjibre eraman zituen. Gela batera eraman zituen; gela, oso iluna zen, ia ez zegoen argirik. Aulki bat bazegoen haien aurrean, oso handia zen eta oso erosoa zirudien. Orduan erregea agertu zen: —Badakizunez, Katu, ni Kalipso Harria nahi dut, jainkoen jainkoa izateko eta zure boterea behar dut, harria zaintzen duen dragoia hiltzeko, eta Jenjibreren laguntza ere bai, dragoiaren kobazuloa aurkitzeko. —Bihar aterako gara zortziretan. Eta ez egitekotan hatzapartzeen gosaria izango zarete!! —Eta hori esatean han zeuden kandela guztiak itzali egin ziren. Jenjibrek beldurragatik kotoizko jamoitxoak bota zituen ipurditik. Hatzapartzarrak txori erraldoiak ziren eta milioika hatzapar zituzten. Eta ez zioten ezeri beldur, dragoiei ezik. Eta Kartzelan, katua plan bat asmatzen saiatu zen. Eta hori egiten zuen bitartean, oso leuna zen dragoi kume txiki bat sartu zen. —Zer egiten duzu hemen? —Galdetu zion katuak. —Jolasten nengoen bitartean harrapatu ninduten eta nire truke Kalipso Harria eskatu dute. —Nola deitzen zara? —Orain Jenjibrek galdetu zion.


—Ni Daughri naiz. Hitz egin eta gero plana pentsatzen jarraitu zuten. Azkenean plan bat asmatu zuten.

H

urrengo egunean harriaren bila joan ziren. Mendiak igo, mendiak jaitsi… Basotik joan, basotik etorri… Azkenean kobazulo handi batera heldu ziren. Kobazuloaren barruan ez zen ezer ikusten, ilun—iluna zegoen eta. Bakarrik ikustea hor geratzeko beldurra ematen zizun, eta batzuk eskapatzen saiatu ziren. —Gu sartuko gara! —esan zuen katuak. Eta korrika batean sartu ziren kobazuloan. Han, gela batean, dragoia aurkitu zuten: —Zer egiten duzue hemen? Kalipso Harria ez dizuet emango! —esan zuen oso haserre. Bat-batean sua piztu zen kobazuloan. Harri asko eta asko zeuden. Dragoia altxatu zen. Erraldoia zen, eta hortz handiak zituen. Hori ikustean Jenjibrek karamelu bat bota zuen ipurditik: —Ama!! —Esan zuen Daughrik. —Ama, hauek nire lagun

berriak dira. Pelusa eta Jenjibre.

Gero bira eman zuen —Lagunok, hau nire ama da, Daughran. —Ka…Kaixo, emakume atsegina. —Esan zuen katuak — Erregeak bidali gaitu zuri Kalipso Harria lapurtzeko, baina guk plan bat asmatu dugu. Harri pozoitsu bat ematea gero bera hiltzeko. Harri pozoitsurik al duzu? —Noski! —eta bat eman zion —Tori, Pelusa.


Kobazulotik atera ziren eta erregeari harria eman zioten. —Tori harria. Erregeak hartu zuen harria emozionatuta. Baina ez zen ezer gertatu: —Agian, jan egin behar duzu. Jan egin zuen eta, pozoitsua zenez, hil egin zen. Gero herrira joan ziren guztiak dena ospatzera. Eta bi dragoiak, Jengibre eta katua amonatxoarekin bizitzera joan ziren.

Erreinu batean katu lasai bat bizi da, baina landare arraro batek bere bizitza arriskuan ipiniko du


B

azen behin, egun ilun eta beltz bat, negua zen. Bi umetxo zeuden jolasten baso haundi batean, Aladin eta Edurnezuri zeukaten izena. Aladin eta Edurnezuri futbolean jolasten zeuden eta bat–batean Garfio pirata agertu zen Edurnezuri hartzeko nahian. Garfio itxusia, lapurra eta maltxurra zen. Edurnezuri itsasontzira eraman nahi zuen bere semearekin eskontzeko. Haien atzetik joan zen. Edurnezuri ohiuka hasi zen eta Aladinek esan zion beraren bila joango zela.

Aladin pentsatzen geratu zen, ez zekien zer egin. Garfioren itsasontzia zein zen bazekien eta non zegoen ere bai; haraino abiatu zen. Garfio zegoen Edurnezurirekin; bertan bere semea zegoen Edurnezuriri begira. Aladin haien bila joateko ausartu zen. Aladin hurbil zegoen eta Garfioren semea ikusi zuen. Aladin korrika hasi zen. Garfioren semea bere atzetik, baina Aladin harri haundi baten atzean izkutatu zen. Harritik ateratzekoan Garfio ikusi zuen. Beraren kontra jo zuen, espatarekin, borrokatzen, baina momentu hartan Aladin uretata bota zuen. Garfiok ez zekien igeri egiten eta ohiuka hasi zen, baina inork lagundu zion uretik ateratzeko zeren eta bera oso maltzurra zen eta gende guztien kontra jo zuen.

Aladin itsasontzira igo zen, Edurnezuriren bila. Garfioren tripulanteek beraren kontra jo zuten baina Aladin guztiekin borrokatu zen eta irabazi zuen guztien kontra. Edurnezuri bilatu, kaiolatik atera eta biok batera joan ziren Aladinen alfronbra magikoan. Aladinen gastelura joan ziren. Edurnezuriren eta Aladinen gurasoak


ikusterakoan alai jarri ziren. Haiengana joan eta elkarri besarkada haundi bat eman zioten. Handik aurrera pozik bizi izan ziren.

ipuinen artean 1. alea  

ipuinak euskeraz

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you