INFORME DE EVALUACIÓN DE LA EXPERIENCIA PILOTO DE PATROCINIO COMUNITARIO AUZOLANA I

Page 17

Babesletza komunitarioa 1970eko hamarkadan hasi zen, Kanadan, gobernuaren berrasentamendu-programaren tresna osagarri gisa; izan ere, programari esker, ziurtatu zen pertsona gehiagok baliatu ahal izatea nazioarteko babesa. Orain arte, 300.000 errefuxiatu baino gehiago integratu dira berrasentamendu-tresna honi esker, eta horietatik 62.000 siriarrak dira, 2015az geroztik iritsiak. Kanadako bi milioi herritarrek baino gehiagok hartu dute parte, aldez edo moldez, siriar errefuxiatuak beren herrialdean hartzeko eta abegi emateko. Eta 117 entitatek baino gehiagok akordio bat sinatu dute Kanadako gobernuarekin, errefuxiatuei abegi emateko babesletza komunitarioko programaren esparruan.

2.1. BABESLETZA KOMUNITARIOA KANADAN ETA HARANTZAGO Kanada izan zen errefuxiatuentzako babesletza-programa bat izan zuen munduko lehen herrialdea. Programa horren bidez, partikularrek eta gizarte-entitateek errefuxiatuen berrasentamenduan parte hartzen zuten. Programa 1979an hasi zen, eta orain arte 250.000 errefuxiatuk baino gehiagok baliatu ahal izan dute. Hasieratik, asilo-programa orokorraren osagarri gisa funtzionatu du. Programa orokor horrek Kanadara iritsi eta eskaera modu partikularrean egiten duten pertsonen eskaerei erantzuten die. Kanadaren asilo-politikaren ardatza, beraz, beste herrialde batzuen antzeko programa orokorrean oinarritzen da, eta babesletza komunitarioko programarekin osatzen da (Berrasentamendua gehi Babes Pribatua/PSR). Bigarren programa horrek, lehenengoak ez bezala, arreta ematen die soilik ja errefuxiatutzat jotzen diren edo Kanadako gobernuak onartutako nazioarteko babes-estatutua duten pertsonei. Ildo horretan, eskaera-prozesua atzerrian egiten da; sistema tradizionalean, aldiz, eskaera baten onarpena edo ukapena Kanadako lurraldean izapidetzen da. Babesletza komunitarioaren sistemari heltzen dioten errefuxiatuak, beraz, egoiliar iraunkor gisa iristen dira herrialdera. Babesletza komunitarioa eratzen dute: babesletza-talde edo antolakunde pribatuek —horietako asko erlijiosoak— eta migratzaileen elkarteek edo atzerritarrei laguntzeko elkarteek. Talde horien esku daude laguntza finantzarioa eta oinarrizko laguntza errefuxiatuak egokitzeko, iritsi eta, gutxienez, urtebetean. Gaur egun, PSRak modalitate bat baino gehiago ditu, errefuxiatuei alternatiba gehiago eskaintzea bilatzen baitu, bai eta Kanadako gizarteak parte hartzeko aukerak hobetzea ere. Alde batetik, Babesletza Akordioen Titularrak daude (SAH), hau da, Kanadako gobernuarekin babesletza formaleko akordio bat sinatu duten antolakundeak. Gaur egungo SAH gehienak erakunde erlijiosoak, babes-taldeak edo antolakunde humanitarioak dira. SAHak tokikoak, eskualdekoak edo nazionalak izan daitezke, eta babesletza-moldeen kudeaketaren ardura hartzen dute beren gain, eta urtean zehar zenbait aukera eskaintzen dituzte errefuxiatuei abegi egiteko. Bestalde, Talde Eratzaileak (CG) daude, hau da, SAHen babespean lan egiten dutenak eta modu autonomoan egituratutako babesletza-taldeak direnak. Talde eratzaileek beren babesletza-proposamena eta -plana aurkeztu behar dizkiote SAHi, izapidetze ofiziala egin aurretik onar dezan. Beste aukera bat Bosteko Taldea (G5) da; alegia, Kanadako bost herritar nazionalek edo gehiagok, edo egoiliar iraunkor diren bost pertsonak edo gehiagok, kolektiboki beren burua eskaintzen dutenean errefuxiatu baten berrasentamenduaren babesletza beren gain hartzeko. Haiek dira errefuxiatuari babesletza-aldian behar duen laguntza bermatzeko konpromisoa hartzen dutenak,

EBALUAZIO-TXOSTENA

17


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.