Issuu on Google+

Igandea • 2013ko otsailaren 10a

06 Emakumeen eskubideak

Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko manifestazio bat, Bombayn. DIVYAKANT SOLANKI / EFE

Begiak irekitzen Hogei minutuz behin bortxatzen dute emakume bat Indian. Gobernuak legea gogortu berri du, baina emakumeen eskubideen aldeko erakundeek gizartea eraldatzeko prozesuan jarri dituzte indarrak. Iñaki Lasa ogei minutuz behin emakume bat bortxatzen duten herrialde batean, beste eraso bat izan zitekeen abenduaren 16koa, baina ez da hala izan. New Delhiko autobus batean 23 urteko emakume batek jasandako bortxaketak herritarren haserrea eragin zuen. Eraso basatia izan zen —sei lagunen artean bortxatu zuten, eta bi aste geroago hil zen—, ankerra, gehiegizkoa beste alde batera begira jarraitzen zuen gizarte harentzat. Kolpetik esnatu egin da lozorroan zegoen herri hura. Gizonezkoak emakumezkoekin batera atera dira kalera, aski dela ozen esateko, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eta akusatuen aurkako zigor gogorrak exijitzeko. Hain izan da handia erasoak sortutako oihartzuna, non bost

H

akusatuek —seigarrena adingabea da, eta gazteentzako auzitegi batek epaituko du— arazo ugari izan dituzten defentsarako abokatu bat lortzeko. Hiriburuko 2.500dik gora letraduk haiek ez defendatzea erabaki dute, «moralaren kontrakoa» litzatekeelakoan. Sua piztuta, gobernuak azkar erreakzionatu du, hilabete eskasean lege berri bat adostuta, zigor gogorragoak ezarriz, heriotza zigorra barne. New Delhiko emakumea hil eta gutxira, batzorde bat eratu zuten, Indiako Auzitegi Goreneko magistratu ohi JS Verma buru zuela. Herritarrengandik 80.000 iradokizun baino gehiago jaso ondoren, txosten mardul bat aurkeztu zuten. Handik gutxira onartu zuen gobernuak ordenantza berria, Pranab Mukherjee presidenteak izenpetua. Berehala sartu zen indarrean, sei hilabeteko epean Parlamentuak onartu behar duen arren.

Legea errotik aldatzea zen azken hilabeteko protesta askoren eskaera nagusia. Izan ere, itzal gehiegi zituen orain arte indarrean zen legediak. «Konfiantza gutxikoa» zela adierazi zuten erakunde ugarik, urteak eta hamarkadak pasatzen baitziren epaia jakin aurretik. Hala, erasotzaile askok zigor leunak jasotzen zituzten azkenean —zigorrik jasotzen bazuten—, eta biktima babesik gabe geratzen zen. Horri aurre egiteko, jada lanean ari diren epaitegi azkar batzuk jarri ditu gobernuak. Urtarrilean New Delhin lankide bat bahitu eta bortxatu zuen gizonezko bati hamar urteko kartzela zigorra ezarri berri diote, erasoa egin eta zortzi egunera. Horrez gain, urtarril amaieran Mendebaldeko Bengalan emakumezkoen lehenbiziko epaitegia ireki zuten, eta beste bost irekitzea espero dute. Emakumeen eskubideak bermatu

ahal izateko aurrerapausoak dira biak. Lege sistemaren azkartasuna ez da gobernuak ezarritako aldaketa bakarra, baina. Bortxaketaren definizioa zabaldu du, eta bestelako jazarpenak zigortzen hasi da. Erasotzaileek zigor gogorragoak jasoko dituzte aurrerantzean, hogei urtetik bizi osokorako kartzela zigor artekoak. Muturreko kasuetan, erasoak heriotza eragin badu edo erasoa jasan duena koman gelditu bada, heriotza zigorra ezar dezake epaileak. Ez da ohikoa Indian heriotza zigorra aplikatzea; azken hamar urteetan, kondenatuta zeuden bi pertsona soilik hil dituzte: 2008ko Bombayko atentatuetan egiteagatik bata, eta orduko presidente Indira Gandhi hiltzeagatik bestea. Hala ere, emakumeen eskubideen aldeko talde asko lege berriaren aurka azaldu dira, eta

hura gogor gaitzetsi. Eskaera nagusiak albo batera utzi izana leporatu diote gobernuari. Izan ere, epaitegi azkarrak txalotu arren, gai garrantzitsu ugari heldu gabe geratu direla uste dute, ordenantza ke laino gisa definitzeraino. Ezkontza erlazioak aintzat ez hartzea eta emazteak babesik gabe uztea gaitzetsi dute. Indar armatuen zigorgabetasunaren aurka ere azaldu dira, Kaxmirren eta gisako guneetan askatasun osoz aritzen baitira, emakume ugari gerrako armatzat erabiliz. Politikarien aurka ere jo dute, askok baitute kargu publikoren bat nahiz eta sexu erasoengatik zigortuta edo akusatuta egon. Estatu mailako sei parlamentari eta nazio mailako bi auzipeturik daude halako erasoengatik. Azken bost urteetan epaiaren zain zeuden 260 hautagai izendatu dituzte. Horrez gain, heriotza zigorra eta irentze kimikoa gaitzetsi dituzte, gizarteratzean sakondu behar dela uste baitute. Emakumeen aurkako indarkeria erroraino barneratua duen gizarte patriarkal kontserbadorea mugiaraztea da erronka. Garatze bidean den herrialde boteretsue-


2013ko otsailaren 10a • Igandea

Emakumeen eskubideak 07 Madhu Bhushan · Vimochana elkarteko kidea

«Hau ez da Indiako kontua soilik, mundu osokoa baizik; gauzak oso gaizki egin ditugu» I.Lasa

Emakume bat Shiv Senak banatutako labanetako batekin. D. SOLANKI / EFE

netakoa da India, baina, oraindik, aspaldiko usadioei atxikia dago, eta emakumea bigarren mailan dago. Datuak kezkagarriak eta beldurgarriak dira. Diskriminazioa jaiotze aurretik hasten da; The Lancet aldizkariaren arabe-

Gobernuak epaitegi azkarrak jarri ditu, orain arte oso geldoa baitzen Indiako lege sistema 2011n, 24.000 bortxaketa izan ziren Indian, aurreko urtean baino %9,2 gehiago ra, urtean 500.000 emakumezko fetu abortatzen dira, familiek nahiago baitute ondorengoa gizonezkoa izatea.

Babesteko,labanak Diskriminazioak eta erasoek bizitza osoan jarraitzen dute. 2011n, 24.000 bortxaketa egon ziren Indian, aurreko urtean baino %9,2 gehiago. Horietatik erdiak baino gehiago 18 eta 30 urte bitartekoak ziren, eta erasotzailea ezagutzen zuten. Bortxaketen %17 New Delhin izan ziren, bortxaketen hiriburuan. Thomson Reutersen inkesten arabera, emakumeentzako herrialde arriskutsuenen artean dago India. Kalean sortu den txingarra pizturik mantentzen saiatzen ari

dira emakumeen eskubideen aldeko hainbat erakunde, kontzientzia epe luzean eusteko. Sentsibilizazioan eta hezkuntzan oinarriturik, kaleko haserrea aldaketara bideratu nahi dute. Kontrako bidea hartu dute beste hainbatek, berriz, borroka zuzenaren bidea. Bombayn, eskuin muturreko Shiv Sena alderdi politiko nazionalistak —oposizioko alderdi nagusiaren aliatua— labanak banatu ditu emakumeen artean. Hiru hazbeteko —7,52 zentimetro— 21.000 labana banatu dituzte, eta 100.000 inguru eman nahi dituzte. «Barazkiak ebakitzen dituzuen modu berean moztu ezazue ukitzen zaituenaren eskua», esan zuen Ajay Chowdhary alderdiko buruak. Hori guztia legezkoa den aztertzen ari da Polizia, baina sei hazbeteko labanak baino txikiagoak legezkoak ei dira. Ez da Shiv Sena alderdiak halakorik egiten duen lehen aldia. Izan ere, abenduan txile hautsez beteriko paketeak banatu zituzten. Esnatzen hasi da India. Emakume askok urteak zeramaten matxinatuta, baina gizonezkoak ere hasi dira egoeraz jabetzen, eta beste aldera begiratzeari utzi diote. Gobernuak ere aurrerapausoak eman ditu, eta gehienak bide berean doazela dirudi orain. Poliki bada ere, hasi dira begiak irekitzen. Denborak esango du aldaketaren lehen urratsak diren edo saio antzu batean geratuko den guztia.

Urteak daramatza emakumeen eskubideen alde borrokatzen Madhu Bhushanek. Vimochana elkarteko langileetako bat da, eta Asiako emakumeen eskubideen giza eskubideen NBEko batzordeko kide izan da. Iaz Donostian izan zen Calkuta Ondoan GKEak emakumeen eskubideen alde antolatutako Saregiten jardunaldietan. Elkarlanean ari dira bi taldeak. G Zein da Indiako egungo egoera, New Delhiko erasoaren ondoren? E Kontzientzia ikuspuntu batetik, New Delhiko talde bortxaketak gizartearen begiak ireki ditu. Jendeak arreta bortxaketan jarri arren, guretzat, beste indarkeria mota bat besterik ez da. Indarkeria jarraitua ezagutu dugu: azpiratze sexuala, emakumezko fetuen abortua gizonezko haurrak gailentzeko... Baina gizartea sexu erasoen aurrean esnatu dela dirudi. Tragikoa da halako bortxaketa basati bat eduki beharra begiak irekitzeko. G Emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile gisa, nola ikusten duzu gizartearen esnatze hori? E Egia esan, esan berri dizudan bezala, nahiko tragikoa da hala esnatu izana. Jendea bat-batean jabetu da zer-nolako gizartean bizi garen, indarkeriari ez diogula inongo mugarik jarri. Baina hau ez da Indiako kontua soilik, mundu osokoa baizik. Zer ari da gertatzen? Gauzak oso gaizki egin ditugu, eta garrantzitsua da horretaz jabetzea, munduan barna gizartea garatzean egin ditugun hutsak ikustea. G Indiako Gobernuak legea gogortu berri du,baina hainbat erakundek prentsa ohar bat argitaratu duzue hura gaitzetsiz.Zergatik? E Ez da lege bat, ordenantza bat baizik. Oso minduta gaude gertatutakoarekin, saldu egin gaituzte: gobernuak ez du hitza bete. New Delhiko erasoaren ondoren, batzorde bat eratu zuen. Hasieratik ez genuen erabakia ulertu, nahiko zentzugabea zelako. Batzordeak herritarren iradokizunak jasoko zituela azaldu zuen, eta 5.000 mezu inguru jaso zituen eguneko. Orain dela bi urte bortxaketen aurkako lege batean lanean aritu ginen, eta legebiltzarreraino iritsi zen proposamena. Erantzunaren zain gaude oraindik. Batzorde berri bat guztiz

CALCUTA ONDOAN

erredundantea zen! Baina parte hartu genuenean, harrituta geratu ginen, oso lan ona egiten ari zirelako. Irekiak ziren, eta gardentasun osoz ari ziren lanean, lehen aldiz indarkeria zentzu zabalean aztertzen eta erasoen erroari begira. Itxaropena piztu zigun, eta bat-batean gobernuak ordenantza irrigarri hori onartu zuen, gomendioak aintzat hartu gabe, gabezia ugarirekin. G Zer eskatzen diozue zuek? E Emakumeen aurkako erasoak ez dira banako eraso moduan ikusi behar, eraso sistemiko gisa baizik. Zigorgabetasuna ere kontuan hartzeko arazoa da. Armada indarrean den lekuetan —Kaxmirren, kasu— bortxaketa ugari egiten dira «nazio segurtasunaren» izenean. Eta ez dute inongo zigorrik jasotzen, militarrak ezin baitira lege zibilen arabera epaitu. Poliziak ere bortxaketa erabiltzen du gizartea kontrolatzeko. Zigorgabetasunari aurre egin beharko lioke Gobernuak. Bestetik heriotza zigorraren aurka gaude. Aginteak ez du inongo eskubiderik pertsona baten bizitzari buruz erabakitzeko. Gainera, badakigu legedia boteretsuen esku dagoela beti, eta txiroen aurka erabil daiteke. Zigorrak gogortu baino gehiago, gizarteratzea bultzatu behar da, aldaketa eragin. Bestalde, legedia azkartzea ezinbestekoa da, oso motela baita egungo sistema. Azkenik, erasoren bat egitea leporatu dieten politikariek ezin dute lanean jarraitu, ezta hautagai izan ere. Horiek dira eskakizun nagusiak. G Mugarria izan al daiteke egungo egoera? Gizartearen pentsaera aldatzen has daitekeela uste al duzu?

E Bueno, hori espero dugu. Orain arte ikusi ez dugun moduan erantzun du gizarteak. Gizonezkoak eta emakumezkoak atera dira protestatzera. Ekinaldi globala da, ez Indiakoa soilik, mundu osokoa. G Itxaropenik baduzu? E Nire lanarekin, ezin naiz denbora luzez itxaropentsu izan. Indarkeria areagotuz doala ikusten dut egunero. Alde batetik, gizarteak emakumea gutxietsi egiten du, zapaldu. Gizarte kontsumistaren beste arriskuetako bat da. Baina, bestetik, gizartean gero eta lotura gehiago ikusten ditut, jendea gogor lan egiten ari da. Horrek sortzen du itxaropena. G Zer egin behar da egun kalean dagoen haserrea pentsaera aldaketa bihur dadin? E Haserreak bere bidea egingo du; azkenean, jendea berera itzuliko da. Baina halako mugimendu baten ondoren, etxera barrenak nahastuta itzuliko direla espero dugu. Baina, guretzat, behar duguna pentsatzeko era aldatzea baino gehiago da. Zentzua behar du aldaketak. Galdera ez da hori, beste bat da: zergatik daude egungo pentsaerak? Nork edo zerk bultzatu gaitu hala pentsatzera? Zergatik dago hainbesteko indarkeria? Hor dagoen loturaz konturatu behar dugu. Hartzen ditugun erabakiek eragiten dute indarkeria, gure bizimoduak sortzen ditu. Merkatu kultura global batean bizi gara, ahulekiko intoleranteak bilakatzen gaituen kultura batean. Hor dago lotura. Ez da India soilik, ez da herrialde baten arazoa; globala da, herrialde guztiek pairatzen dute emakumearen aurkako indarkeria.


2013_India Bortxaketak