Page 1

Igandea • 2012ko abuztuaren 12a

13 Elkartasuna

Calcuta Ondoan GKEak Indian ireki duen emakumezkoentzako Ashabari osasun etxea, Itxaropenaren etxea ere deitua. CALCUTA ONDOAN GGKE

Itxaropenezko marrazkiak Jendeak marraztutako irudiekin egin nahi ditu Eguberrietarako posta txartelak Calcuta Ondoan GKEak. Indiara bidaliko dute lortutako dirua. Ilargi Agirre alcuttako tren geltoki batean (India) bizi zen Rani Rashmoni 80 urteko alarguna orain gutxi arte. Ahulduta, oinez ibiltzeko ere indarrik gabe, jantzita zeramatzan arropa zaharrak zituen ondasun bakarrak. Bizitza errotik aldatu zaio bat-batean. Hobera. Eskale eta kaleko gaixoentzako Ashabari emakumezkoen osasun etxean bizi da egun. Donostiako Calcuta Ondoan garapenerako gobernuz kanpoko erakundearen proiektuetako bat da Ashabari. Ireki berri duten zentro horri laguntzeko, Elkartasun Artea izeneko kanpaina jarri dute abian. Jendeak abuztuaren 13ra arte bidalitako marrazkiak hautatu, eta Egube-

C

rrietarako posta txartelak egingo dituzte. Salmentatik ateratzen duten dirua Ashabari zentrora bidaliko dute. «Juan Txillida eta Alfredo Bikondoa artisten lanak nahiz haurrek egindako marrazkiak aukeratu izan ditugu aurreko urteetan. Edonork parte har dezake», azaldu du Edurne Gallo Calcuta Ondoan GKEko kideak.

Etxean bezala Ekainean ireki zuten 30 emakumerentzako osasun etxea, eta jadanik hamarri bizitza hobetu diete. Gizonezkoentzako egoitzak urteak daramatza funtzionatzen. Herrietatik hirira joan eta pobrezian amaitu zuten emakume batzuek. Elbarritasuna edo buruko arazoak dituzte beste zenbaitek. «Familia askok kalean uzten di-

Ashabarinen hamar emakume inguru bizi dira. CALCUTA ONDOAN

tuzte gaixoak». Hirietako tren geltokietan bizitzen amaitzen dute gisa horretako pertsonek. Gizarteak bizkar emanda, ikusezin; osasuntsu daudenak ere erotu egiten dira azkenean. «Emakumezkoen kasuan, sexu indarkeria eta genero indarkeria gehitu behar zaizkie, gainera». Osasun etxearen helburua etxean bezala sentitzea da. Hasierako osasun arretaren ondoren, laguntza emozionala eta lanbide terapiak eskaintzen zaizkie. Nahi

adina denbora egon daitezke han bizitzen. Atea irekia dute, edonola ere, nahi izanez gero alde egiteko. «Duintasuna berreskuratzen dute. Jendearekin hitz egin gabe eta inor ukitu gabe hiru edo lau urte daramatzate askok, eta eguneroko ekintzetarako gaitasunak badituztela ohartutakoan pertsona direla sentitzen dute, berriz ere». Alboan dagoen Ashabari gizonezkoen eraikinean, larunbatero sendagileen kontsulta antolatzen

dute inguruan bizi diren herritarrentzat. Gobernuz kanpoko erakundearen zutoina Calcutta izanagatik, India osoan dituzte proiektuak martxan. Gehienak emakumeentzat dira. «Egoerarik okerrenean beti haiek egoten dira, eta esperientziak erakutsi digu emakumeei dirua ematen zaienean komunitateak jasotzen dituela onurak». Hango langile eta boluntarioekin lan egiten dute, batez ere. Herrialdeko errealitatea askoz ere hobeto ezagutzeaz gain, integrazioa bultzatzeko modua baita. Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundea 1999an sortu zen. Iñigo Egurenek eta Izaskun Andonegik Indiara bidaiatu eta Teresa Calcuttakoarekin hiru urtez lanean pasatu ondotik. Laguntzeko, bazkide egin edo irudimena dantzan jar daiteke. Posta txarteletako Eguberrietako marrazkiak orijinala izan behar du, eta helbide hauetako batera bidali behar da: edurne@calcutaondoan.org-era edo posta arruntez Jauregi Jeneralaren kalea, 16, behea (Donostia).

2012_noticia_tarjetas navidad  

2012_noticia_tarjetas navidad