Page 1

Calcuta Ondoan ONGD-GGKE General Jauregui 16, behea. 20.003 Donostia – Gipuzkoa Email: info@calcutaondoan.org/ Web: www.calcutaondoan.org.

“BEGIRADA KONTZIENTEAK” ARGAZKI-LEHIAKETAREN OINARRIAK

SARRERA ETA TESTUINGURUA Globalizazioak eta sistema neoliberal-patriarkalak dituen eragin kaltegarriei buruz gogoeta kritikoa sustatzea da lehiaketaren xedea, batez ere Gipuzkoako gazteen artean, beti ere Giza Garapen Iraunkorraren kontzeptuan oinarrituta1. Hala, Calcuta Ondoan GGKEk argazkilehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak, eta bereziki argazkigintzarekin loturaren bat duten pertsonak eta profesionalak. Herrialde pobretuetan2 gertatzen diren egoera bidegabeen eta bazterketen aurrean herrialde aberastuek3 duten ardura edo erantzukizun partekatua erakustea da lehiaketaren xedea, hau da, “Hegoaldean egoera bidegaberik, desorekarik eta abar sor ez dadin laguntzeko edo horrelakoak saihesteko, Iparraldean zer egin dugun” erakustea. Hain zuzen, zeregin horretan oso lagungarri izango dira herritarren irudiak eta argazkiak. Horretarako, lehenik eta behin, hainbat argazki jarriko dira eskura, Hegoaldeak jasaten duen sistema bidegabe horren eraginak agerian uzten dituzten hainbat irudi. FERNANDO MOLERES4 argazkilariak utzitakoak dira argazki horiek. Argazkiak gaikako serietan banatuko dira, eta aurrerago erakusketa bat egingo da irudi guztiekin. Erreferentziazko argazki horietan oinarrituta, eta aurrez aipatu den eran, argazki “paraleloak edo laguntzaileak”5 aukeratuko dira, herrialde aberastuen ardura edo erantzukizun partekatua hobekien adierazten duten irudiak, eta bereziki aintzat hartuko dira gizon eta emakumeen arteko botere-egoerak islatzen

1

Giza Garapen Iraunkorra. Pertsonak hartzen ditu garapenaren ardatz, eta nahi duten bizimodua hautatzeko gaitasunak eta aukerak zabaltzen laguntzen die. Ondasunak eta zerbitzuak pertsona guztien gaitasunak hobetzeko dira. Hala, ondasun eta zerbitzu horiek iraun egin behar dute, etorkizuneko belaunaldien eta ingurumenaren beraren aukerak baldintzatu gabe. 2

Herrialde pobretuak edo Hegoaldekoak: hizkera arruntean “azpigaratu edo pobretzat” hartzen direnak. GGKEak pobretu esatearen aldekoak dira. 3

Herrialde aberastuak edo Iparraldekoak: hizkera arruntean “aberats edo garatutzat” hartzen direnak. GGKEak aberastu esatearen aldekoak dira. 4

Fernando Moleres. Bilbo 1963. 20 urtez Giza Eskubideekin erlazionatutako gaien inguruko argazkilaria. Horien artean adibidez, haurren lan esplotazioa edo kartzeletan dauden adingabeen egoera islatu ditu. Bere argazki/txosten/proiektuak argazkilaritza agentziek -Panos, Laif, Luz Fotos- banatzen dituzte eta aldizka prentsa nazionalean eta nazioarteko prentsan agertzen dira. 2012an World Press Photo” saria eraman zuen “ Aukera bat itxaroten” proiektuagatik. Informazio gehiago: http://www.fernandomoleres.com Migrazio atalean, Melillako Harresiko errealitatea islatzen duten argazkiak, Sergi Camara argazkilariarenak dira. Informazio gehiago: http://sergi-camara.blogspot.com.es/2010/10/europe-wall.html 5

Erreferentziatzat hartutako argazkietan (F. Moleres-ek emandakoetan) ageri den errealitatearen aldean egoera paraleloa edo kontrajarria islatzen duten argazkiak joko ditugu “paralelotzat edo laguntzailetzat”.


Calcuta Ondoan ONGD-GGKE General Jauregui 16, behea. 20.003 Donostia – Gipuzkoa Email: info@calcutaondoan.org/ Web: www.calcutaondoan.org.

dituztenak. Partaideen sormen eta originaltasunaren bidez tokiko harreman edo harreman global bidegabeei buruz gogoeta bultzatzea da xedea. Euskal Argazkilaritza Erakundeak (IVASFOT)6, Donostiako ZERO POBREZIA Plataformak7 eta CALCUTA ONDOAN GGKEk osaturiko epaimahaiak aztertuko ditu argazkiak, eta, behin aukeraketa eginda, “Begirada kontzienteak” erakusketan paratuko dira. 2014ko apirilean egingo da erakusketa hori, Donostiako Okendo Kultur Etxeko erakusketa areto nagusian, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin batera. FERNANDO MOLERESek eta lehiaketaren irabazleak inauguratuko dute erakusketa.

LEHIAKETAREN OINARRIAK 1.- PARTAIDEAK. Lehiaketan 18 urtetik gorako pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte, argazkigintzako profesionalek zein gainerako guztiek. 2.- GAIA. Herrialde aberastuetan gertatzen diren eta herrialde pobretuetan eragin negatiboa edo positiboa duten jarrerak, ekintzak edo uneak adieraziko dira argazkietan; hau da, F Moleres-en argazkietan ageri diren egoerak sortzeko edo, aitzitik, horrelakorik ez gertatzeko “nik egin dudana / Iparraldean egin duguna” islatuko dutenak. Hots, itxuraz batere kalterik sortzen ez duten gure eguneroko jardunek Hegoaldean gertatzen denarekin duten lotura adieraziko da argazkietan. Hauek dira argazki “paraleloak edo laguntzaileak” egiterakoan aztertu beharreko errealitateak: 1. Zabor elektronikoa. Aberastutako herrialdeen txatar elektronikoa 2. Gosea eta elikadura-burujabetza 3. Globalizazioa eta deslokalizazioa 4. Genero diskriminazioa: emakumeen kontrako indarkeria 5. Haur langileak. Lapurtutako haurtzaroak 6. Migrazioa

6

IVASFOT. Euskal Argazkilaritza Elkartea, duela hamabost urtetik hona argazkilaritzaren arloan irakasten, jakintza zabaltzen eta ikertzen diharduen erakundea. Webgunea: http://www.ivasfot.com 7

Donostiako Zero Pobrezia Plataforma. 25 erakundek osatutako plataforma da. Bilgune horren xedea da gobernuei exijitzea eta presioa egitea, Milurtekoko 8 Garapen Helburuak betetzeko onartu zituzten konpromisoak beren gain har ditzaten, eta, herritarren mobilizazioaren bidez, munduko pobreziaren aurka borroka egin dezaten.


Calcuta Ondoan ONGD-GGKE General Jauregui 16, behea. 20.003 Donostia – Gipuzkoa Email: info@calcutaondoan.org/ Web: www.calcutaondoan.org.

Aipatutako kontzeptuak eta gaiak lantzeko erabilgarri izan daitezkeen zenbait dokumentalen estekak dira segidakoak. Halere, eranskinetan erakusketa eta F Moleres-en argazkien inguruko informazio gehiago aurkitu ahal izango duzu:  La historia de las cosas (Gauzen historia) eta antzeko bideoak 

http://www.youtube.com/watch?v=ykfp1WvVqAY

http://www.storyofstuff.org/movies-all/

 La isla de las flores (Loreen uhartea): http://www.youtube.com/watch?v=Afy4LxRN67g  ‘38’ film laburra: http://www.youtube.com/watch?v=_Z749ReErEM  Comprar, tirar, comprar. Obsolescencia programada (Erosi, bota, erosi. Zaharkitze programatua): http://www.youtube.com/watch?v=chJT_uxSqNk  Home: http://www.youtube.com/watch?v=SWRHxh6XepM

3.- LANAK. Partaide bakoitzak gehienez ere sei lan aurkeztu ahal izango ditu, eta irudi guztiak originalak izango dira. Partaideen ardurapekoak izango dira, erabat, honako alderdi hauek: lehiaketara aurkeztutako lanen egiletza, hirugarren pertsonen eskubiderik tartean ez izatea, eta egile-eskubideengatik sor daitezkeen erreklamazioen aurrean erantzutea. Argazkiak ezingo dira ez elektronikoki ez beste edozein bitartekoren bidez eraldatu. Argazkimuntaketarik ere ez da onartuko. Kolore eta argiztapen aldetik zuzenketa txiki-txikiak baino ez dira onartuko. Zalantzarik izanez gero, epaimahaiak aukera izango du egileari Raw artxiboa eskatzeko eta aldaketak egiaztatzeko. 4.- AURKEZPENA ETA IDENTIFIKAZIOA. Lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, kalitate aldetik gutxienez 300ppm erresoluzioan, 45x60zm formatuan inprimatu ahal izateko. Euskarri digitala TIFF bat izango da, eta artxiboaren izena lanaren titulua bera izango da. Gutun-azal batean, lanaren titulua adieraziko da kanpoan, eta barnean, honako datu hauek: egilearen izen-abizenak, jaiotza-data, helbide osoa, telefonoa eta helbide elektronikoa.Argazkiak DVD batean aurkeztu beharko dira, eta gutun-azal beraren barnean sartuko dira. Bertan ere testu motz batean, obraren azalpen labur bat gehituko da edo irudian islatu nahi denaren interpretazioa.


Calcuta Ondoan ONGD-GGKE General Jauregui 16, behea. 20.003 Donostia – Gipuzkoa Email: info@calcutaondoan.org/ Web: www.calcutaondoan.org.

Lanak inprimatutako euskarrian ere aurkeztu ahal izango dira, gutxienez 30x40 cm eta gehienez 40x50 cm-ko neurrian. Gainerakoan, lan digitalak aurkezteko informazio eta jarraibide berak hartu behar dira aintzat. 5.- BIDALKETA. Lanak posta ziurtatu bidez edo agentzia bidez igorriko dira, edo eskura entregatuko dira, Calcuta Ondoan GGKEren bulegoan. Hau da helbidea: CALCUTA ONDOAN ONGD- GGKE - “BEGIRADA KONTZIENTEAK” argazki-lehiaketa Jauregi Jenerala kalea, 16, behea 20003- DONOSTIA (Gipuzkoa) Calcuta Ondoan GGKEk ez du bere gain hartuko bidalketan sortutako kalterik, eta, beraz, behar bezain sendoa izan behar du bilgarriak. 6.- LANAK HARTZEKO EPEA. Lanak aurkezteko epea 2013komaiatzaren 20etik urriaren 25era izango da zabalik. Data horretatik aurrera aurkeztutako lanak ez dira onartuko, egun horretako edo aurreragoko ziurtagiria (postakoa edo agentziakoa) dutenak izan ezik, nahiz eta zehaztutako epea amaitu ondoren jaso. 7.- ERABAKIA. Epaimahaiak gehienez ere hiru hilabeteko epean emango du epaia, eta antolatzaileek berariaz emango diete erabakiaren berri irabazleei. Epe hori igaro ondoren, inolako erabakiren berririk jaso ez duten interesdunek ulertu beharko dute beren lana ez dutela hautatu. Era berean, CALCUTA ONDOAN GGKEk bere web-orrialdearen bidez eta egoki irizten dion kanal eta hedabideen bidez zabalduko du erabakiaren berri. 8.- EPAIMAHAIA. Euskal Argazkilaritza Erakundeko (IVASFOT), Donostiako Zero Pobrezia Plataformako eta Calcuta Ondoan GGKEko kideek osatuko dute epaimahaia. Sormena, kalitate teknikoa eta lortu nahi diren helburuekiko egokitasuna irizpidetzat harturik aukeratuko dute epaimahaikideek irabazlea. 9.- ARGAZKIEN AUKERAKETA ETA SARIA. Epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan obrak ebaluatzeko: edukiaren egokitasuna, aurkezpena eta argazkien originaltasuna. Era berean, zeharka, beste alderdi hauek ere balioetsiko ditu: Euskadiko GGKEren Koordinakundeak landutako Jokabide eta irudien Kodea erabiltzea, genero-berdintasuna, giza eskubideen ikuspegia, alternatibak eta ingurumenarekiko errespetua proposatzea. Aurkeztutako argazki guztien artean sei aukeratuko dira (gai bakoitzeko bat), eta F Moleres-en irudiekin batera paratuko dira erakusketan. Seihorien artean, argazki bakar bat sarituko da. Calcuta Ondoan-en laguntzeko konpromisoa jasoko du irabazleak saritzat: hala, GGKEk 800 € jarriko ditu bere eskura, urtebeteko epean (Calcuta Ondoan eta irabazlearen artean adostutako datetan) gure inguruan argazkilari-lanak egiten jarraitzeko, gai bertsuei buruz eta ekinbide sozial beraren barnean. Irabazleak egindako lana hedatzen eta zabaltzen lagunduko du Calcuta Ondoan GGKEk. 10.- LANAK ITZULTZEA. Saririk jaso ez duten lanak Calcuta Ondoan GGKEren egoitzan edukiko dira sei hilabetean, egileak jasotzera pasa daitezen. Egileek aukera izango dute argazkiak posta ziurtatu bidez beren helbidera itzultzea eskatzeko, bidalketa-gastuak aurrez ordainduta. Epe hori igarota, Calcuta Ondoan GGKEk ez die erantzungo gerora egindako erreklamazioei.


Calcuta Ondoan ONGD-GGKE General Jauregui 16, behea. 20.003 Donostia – Gipuzkoa Email: info@calcutaondoan.org/ Web: www.calcutaondoan.org.

11.- EGILE-ESKUBIDEAK. Epaimahaiak aukeratutako eta saritutako lanen egileek Calcuta Ondoan GGKEri utziko dizkiote argazkien egile-eskubideak, doan utzi ere8. Egile-eskubideen artean hauek sartzen dira: erreprodukzio-eskubideak, banaketa-eskubideak, komunikazio publikorako eskubideak eta transformazio- eta egokitzapen-eskubideak, sentsibilizazioaren arloan eta garapenerako hezkuntzaren arloan antola daitezkeen kanpainetan erabiltzeko. 12.- OINARRIAK ONARTZEA. Lan bat aurkezteak berak oinarrietan ezarritakoa erabat onartzea dakar.

CALCUTA ONDOAN GGKEk eskumena izango du oinarri hauetan aintzat hartu ez diren egoerak ebazteko, baita oinarrien interpretazioan sor daitezkeen zalantzen gainean erabakitzeko ere.

CALCUTA ONDOAN GGKE-REN INGURUAN

Calcuta Ondoan, GGKE Gipuzkoan 1999. urtean sortutako eta “herri onurakoa” deklaratutako elkartea da.

Calcuta Ondoan-en EGINKIZUNA laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen alde lan egitea da Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero ekitatea bermatuz.

Gure ingurune hurbilean bazterketa, injustizia eta Hegoaldeko herrialdeen pobretze egoeren zergatien, ondorioen eta erantzunkidetasunaren inguruko kontzientzia konprometitu eta kritikoa sustatzea da ere bai. Era berean, ikuspegi positibo batetik habiatuz, solidaritatea, kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko errespetua indartzea da.

Calcuta Ondoan Elkarteen Erregistroan AS/G 8501/2000 zenbakia, G-20696175 I.F.Z inskribatuta dago eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko Kidea da Gure egoitza nagusia Donostian dago baina Bartzelonan boluntario talde bat ere badugu. Calcuta Ondoan eraikitzen duten BALOREAK eta identifikatu eta gida moduan erabiltzen ditugunak hurrengoak dira:

8

Aukeratutako argazkiak eta saritutakoa, “Begirada kontzienteak” argazki-erakusketan paratuko dira modu iraunkorrean.


Calcuta Ondoan ONGD-GGKE General Jauregui 16, behea. 20.003 Donostia – Gipuzkoa Email: info@calcutaondoan.org/ Web: www.calcutaondoan.org.

— Solidaritatea edo Elkartasuna: solidaritatea pertsonak batu eta mundu duinago bat eraikitzera eramaten dituen sentimendu gisa ulertzen dugu. — Gardentasuna: gure baliabideak modu eraginkor eta gardenean kudeatzen ditugu. Gure kontuak egin eta publikatzen ditugu eta gure aktibitateez aldizka informatzen dugu. Euskadiko Koordinakundeak ezarritako Jokaera Kodigoa betetzera konprometitzen gara. — Koherentzia: gure baliabideak arduraz erabiltzen ditugu eta gure egitekoan koherentzia gordetzen dugu gure eginkizunekiko — Genero ekitatea: genero ekitatearen alde lan egiten dugu, bai gure ekintza zein barne kudeaketari dagokionez ere. — Lankidetza: lankidetzaren alde apustua egiten dugu, lehiakortasunetik urrunduz. Ipar eta Hegoaldeko beste erakundeekin harreman zuzen eta iraunkorra mantentzen dugu, konfiantza eta errespetuan oinarritutakoa, sinergiak bilatu, baliabideak banatu eta elkarrekin bidea ibiltzeko. — Parte hartzea: gure gizarte oinarria boluntarioak eta kontratatutako langileak lan taldean lan egiteko eta partaide sentimenduaren alde lan egitera motibatzen ditugu — Gertutasuna: gertutasuna beste baloreekiko zeharkakoa den balore bat dela ulertzen dugu. Hortaz gure harremanak modu hurbil eta xumean ematen dira. BOLUNTARIOTZA. Calcuta Ondoanen adin guztietako boluntarioak ditigu, aktiboak eta konprometituak direnak, eta beren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke gure lana. Pertsona ororentzat dago lekua, hortaz animatu eta parte hartu ezazu aurrera eramaten ditugun ekintzetan.


begirada_kontzienteak_lehiaketa_oinarriak  

begirada_kontzienteak_lehiaketa_oinarriak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you