Page 1

EUSKAL ROCK ERRADIKALAREN KONTRA-INDUSTRIA

EHko eta Espainiar Estatuko Komunikazio-Sistemak Miren Rodríguez eta Mikel Sáenz de Buruaga 31. TALDEA


AURKIBIDEA SARRERA .................................................................................................................................................................. 3

TESTUINGURUA ................................................................................................................................................... 4 HERRI KULTURA ETA MUSIKA PROTESTA EUSKAL HERRIAN …………………………… 4 EUSKAL HERRIKO EGOERA SOZIOPOLITIKOA…………………………………………...………. 5

EUSKAL ROCKAREN EZTANDA .................................................................................................................... 7 ‘NO FUTURE’ (eztanda kulturala) ................................................................................................... 7 ‘DO IT YOURSELF!’ (kontra-industriala)................................................................................. 15

EUSKAL ROCK ERRADIKALAREN SISTEMATIZAZIOA………………………….………………..…. 17 MARTXA ETA BORROKA: RRV eta ezker abertzalea …………………………………………. 17 ESAN OZENKI: autogestioaren profesionalizazioa ……………………………………...……. 18

AMAITU DA EUSKAL ROCK ERRADIKALA? ........................................................................................ 20 EUSKAL ROCK ERRADIKALAREN GAINBEHERA ……………………………………………… 20 MUSIKHERRIA ETA AUTOGESTIOA EREDU GISA ………………………………………..…… 24

ONDORIOAK ……………………………………………………………………………………………….……………. 30

BIBLIOGRAFIA ................................................................................................................................................... 32

2


SARRERA Nabaria da musika eta orokorrean kultura, gero eta komenrtzialagoa den giro batean murgilduta dagoela. Gu, zehatzagoa izan daitekeen musikan zentratuko dugu gure lana. Egunero-egunero talde berrien sorrera ikusten dugu, baina disketxe baten pean al daude guztiak? Argi dago, disketxeetatik at ere musika badagoela, musika egiteko eta diskoak ateratzeko beste modu bat: autogestioa. Gazteak gero eta zailagoa ikusten dute disketxeen babesa jasotzea (disketxeak ez dute arriskatzen) eta ondorioz bide alternatiboak bilatzen dituzte euren helburuak lortzeko. Egon badaude, disketxeen babesa jaso duten taldeak. Baina, disko batetik bestera euren izaera aldatua ikusi dute askok. Estiloari dagokionez, talde desberdin baten aurrean gaudela somatu dute jarraitzaileek. Balore gabeko profesionalizazio batera hurbiltzen goaz. Horrean aurrean, batzuk disketxetik kanpo joan dira, beste batzuk ordea, negozio izugarriak egiteko aukerak ikusi dituzte. Eta azken esaldi honen ildora, diruaren kontua aipatzea gustatuko litzaiguke, hain zuzen ere. Nora goaz gizarte honetan diru barik? Ba al dago diru gabe aurrera ateratzeko aukerarik? Gaur egun badirudi, diru barik lekurik ez daukazula. Ez diskoak grabatzeko, ezta banaketa egiteko ere. Baina egia esan hau da lan honen helburua, gauzak egiteko beste modu bat dagoela erakustea, hain zuzen ere. Beste alde batetik, baina gure gaitik gehiegi urrundu gabe, SGAE, SACEM edo antzeko elkarteen esku hartzean etenalditxo bat egitea gustatuko litzaiguke. Musika eta orokorrean kulturaren pribatizazioak gutxi batzuei baino ez die mesede egiten. Modu batera edo bestera, askorentzat negozio batean bilakatu da musikaren mundua, eskerrak oraindik badagoela beste modu batera pentsatzen eta ekiten duen jendea! Gaur egungo egoera larria ikusita, lan honetan urte batzuk atzera egitea proposatzen dizuegu. Musika eta kultura antolatzeko beste modu bat egon da, gaur egun eredu nagusi eta bakartzat har dezakegunaren kontrakoa guztiz. Aipatutako begirada hori, Rock Radical Vasco etiketarekin izendatu zen mugimendua hartu dugu erreferentzia gisa. Orduko industriatik at sortzen den mugimendua da RRVa. Balore-sistema baten aldeko 3


taldeak ziren. 80. hamarkadaren erdialdean Euskal Herrian sortutako mugimendu musikaltzat hartu dezakegu. Modu batera edo bestera mugimendu honen bitartez kultura, merkatuaren zerbitzura baino, gizartearen ispilu gisa ikusiko dugu. Gazteriaren kezkak, amorruak eta ametsak, Euskal Herriaren egoera,... datu sorta batetik haratago, euskal gazteriaren erraietatik zuzenean irtendako garrasia musika bihurtu eta zabaltzeko sortutako eredu propio gisa aztertuko dugu Euskal Rock Erradikala. Gogoeta luze honen ostean, galdera batzuk planteatzen ditugu: Bukatutzat eman dezakegu RRVa? Amaitu ote da industria komertzialetik kanpo musika egiteko joera ala itzaletatik ateratzeko bultzada bat besterik behar ez duen gazteria existitzen da orainik?

TESTUINGURUA Badira Euskal Rock Erradikalaren eztanda ulertzeko ezinbestekoak diren bi elementu: alde batetik, betidanik (eta munduko beste herri askotan bezala) musika protestak izandako garrantzi kulturala; eta bestalde, frankismotik ustezko demokraziara igaro

berria

zen

Euskal

Herriko

egoera

soziopolitikoa

(gatazka

armatuari,

desindustrializazio eta langabezi bortitzak jasan behar zituen gazteriaren haserrea gehitzen zitzaionean). HERRI KULTURA ETA MUSIKA PROTESTA EUSKAL HERRIAN Euskal Herria hainbat mendeetan zehar luzatutako asimilazio saiakera ezberdinen objektu izan den heinean (Nafarroako Erreinuaren konkista, karlistadak, frankismoa...), asimilazio kulturalari ere aurre egin behar izan dio, bide ezberdinetatik: hizkuntzak eta ekimen kultural folkorikoek oso paper garrantzitsua jokatu dute zentzu horretan, are gehiago foruen galeratik aurrera. Horren ondorioz, orokorrean, euskal kultura herrikultura gisa artikulatu da, hau da, ofizialtasunik gabeko kultur gisa, eta soilik ekimen herritarraz sustatu den kultur gisa. Ez gaitu harritu behar, beraz, frankismoaren azken urteetan, erregimena nolabaiteko irekiera hastearekin batera eta mundu osoa astintzen zuten mugimendu iraultzaileekin batera (60-70ko hamarkadetan), euskal erresistentziaren lehenengo zeinuak agertu zirenean, adierazpen kulturalek berebiziko garrantzia izateak: ikastolak, mendi eta dantza taldeak, etab. Baina badago garrantzi berezia izango zuen elementu bat: musika protesta euskaldunak, edo Euskal Kantagintza Berriak gorpuztuko zuena, ‘Ez dok 4


amairu’ mugimendua (1965) eta beste batzuk sortu zirenean: Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo, Jorge Oteiza, Imanol,... Mugimendu hori laister bihurtuko zen euskal berpizkunde kontra-kulturalaren sinbolo (nahiz eta mugimendu askoz zabalago eta anitzago baten parte izan), eta gerora Euskal Rock Erradikalarekin errepikatuko zen fenomeno bat agerian utziz: garai hartako nazioarteko influentzia musikalak bereganatuz, adierazpen propioa garatzeko joera (bai euskararen erabileraz, zein tematika soziopolitiko propioa jorratuz). Momentuan ezarritako parametroetatik aldendu, eta nortasun propioaren berrestea (garrantzitsuagoa Euskal

Kantagintza

Berrian)

zein

inposatutako

nortasunarekiko

aurkakotasuna

(garrantzitsuagoa Euskal Rock Erradikalean) adierazteko erabiltzen da kultura, betiere izaera kontra-kultural hori mantenduz. Izan ere, aipatzekoa da gara hartan antolatzen ziren kontzertu asko klandestinitatean burutu behar zirela, bai euskararen erabileragatik, bai herri mugimenduek antolatuta izateagatik. EUSKAL HERRIKO EGOERA SOZIOPOLITIKOA Euskal Kantagintza Berriak utzitako oinarri kulturala baino askoz garrantzitsuagoa izan zen Euskal Rock Erradikalaren eztandarako 70ko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran Euskal Herrian bizi zen egoera sozial eta politiko latza. ETA erakundeak (ETA militarra, ETA politiko-militarrak 81an uko egin zion-eta) espainiar estatuaren aurkako borroka armatuaren dinamika gorakorra mantendu zuen, nahiz eta Francoren diktadura amaitu, erreforma politikoa diktaduraren aurpegi garbitze hutsa zelakoan; eta espainiar estatuak, berriz, gero eta errepresio bortitzago eta hedatuagoa erabiltzen zuen, erreforma politiko odoltsu baten ostean euskal disidentzia geldiarazi ezinean. Modu berean, frankismoaren aurkariak izandako hainbat indar politikoak (PSOE eta PNV) instituzionalizazioan murgildu eta erreformaren sustatzaile aktibo bihurtu ziren, ezker abertzalearen planteamendu apurtzaileekin (ETAk eta Herri Batasunak bereiziki, beste indar politiko batzuekin batera, KAS alternatiban definituko zituztenak) bat egingo duen gizartearen zati zabal baten haserrea sortuz. Panorama politiko nahaspilatsu horretan, gazte belaunaldi berriak sistema demokratikoaren miseriak inork baino argiago ikusten ditu: 40 urteko diktadura baten ostean, hura ote zen eskaini behar zietena? Ustelkeria, errepresioa, marginazioa, asperraldia, eta hori gutxi balitz, desindustrializazioak eta %30-%40ko langabezi tasak eragindako hondamendi soziala. Heroina eta antzeko drogak sartzeko testuinguru ezinhobea, gainera, ondorio guztiekin.

5


Bi elementu horiek (konfrontazio politiko latza, alde batetik, eta gazteriaren iruzur sentsazioa, bestetik), sortzear zegoen gazte errealitate zehatz baten oinarriak finkatu zituzten, Euskal Rock Erradikaletik haratago baina horrekin zuzenean harremanduta: Jakue Pascualek ‘Movimiento de Resistencia Juvenil’ deritzona, edo ‘Gazte Erresistenzia Mugimendua’. Mugimendu horrek ezaugarri jakin batzuen inguruan bilduko du euskal gazteriaren oso esparru zabala: ‘punka’, gaztetasuna, ezarritakoaren ukazio erradikala, asanblearismoa, irakurketa anti-errepresiboa... Nahiz eta guzti horrek ezker abertzalearen tradizioarekin nolabaiteko haustura suposatu

(naziotasun

tradizionala,

marxismo

klasikoa

–bai

ideologikoki,

bai

organizatiboki-,...), eta hasieran istiluak sortu baziren ere, denborarekin harreman naturala sortuko zuen. Izan ere, erreforma demokratikoaren iruzurraren aurka lerrokatu ziren guztiak, eta sistemak asimilatu gabeko izaera kolektibo baten eraikuntza denbora kontua besterik ez zen izan. Ezker abertzaleak belaunaldi bat lotzeko aukera paregabea ikusi zuen ‘GEM’ horretan, eta gazte mugimendu horrek erreferentzia politiko errebeldea, indartsua eta zintzoa aurkitu zuen ezker abertzalean. Gainera, arlo soziopolitikoan ‘Gazte Erresistentizia Mugimenduak’ neurri batean ezker abertzalearekin bat egingo duen bezalaxe, arlo kulturalean aipatu beharko genuke ‘punk’ subkulturaren eta euskal kulturaren arteko uztarketaren berezitasuna: izan ere, kultura menderatzailearen aurrean, modu naturalean kontra-kultur gisa gorpuztu ziren biak batera. Fenomeno horren bilakaeran euskarak jokatu zuen papera aipamen berezia beharko luke, hasierako identifikazio soziopolitiko hutsetik identifikazio kultural sakonago batera igarotzeko orduan. Testuinguru horretan sortuz joango ziren elementu ezberdinak, Euskal Rock Erradikalaren egitura kontra-industrialaren hazia bilakatuko ziren: ekoizpen, banaketa eta hedapen bide berriak, merkatuaren dinamikatik kanpo, baina balore-sistema berri baten parte. Nahiz eta horrekin identifikatu diren talde ugarik etiketa ukatu duten, nahiz eta salmenta/kontsumo paradigmatik aldendu eta datu eta zifretan ez oinarritu... industria bat osatuko zuen Euskal Rock Erradikalak. Kultura bere zentzu integralean (adierazpena, aisialdia, identitatea, askatasuna,...), eta ez zentzu ekonomiko hutsean, ulertzen zuen industria bat, baina industria bat azken finean. Kontra-industria kulturala edo kontrakulturaren industria.

6


EUSKAL ROCKAREN EZTANDA Euskal Rock Erradikalaren eztanda aztertzeko bi irizpide nagusi hartu beharko genituzke: alde batetik, eztanda kulturala sortzen, bultzatzen eta bideratzen lagundu zuten elementu kontra-industrialen definizioari dagokiona; eta bestetik, eztanda kulturala berari, hau da, lehenengo taldeen agerpenari, izaerari eta kulturalki eta sozialki izandako garrantziari dagokiona. ‘NO FUTURE’ (eztanda kulturala) ‘No Future’ esaldia punk mugimenduaren lelo ezagunenetarikoa da: ‘Etorkizunik ez’. Aski ongi definitzen du horrek, 70ko hamarkadaren amaierako gazte belaunaldi berriaren ikuspegia. 60ko hamarkadako hippie mugimendu itxaropentsu eta bakezaletik urrun, etorkizun beltz baten aurrean etsipena besterik sentitzen ez duen gazteriaren bizitza laburbiltzen zuen: langabezia, espetxea edo heroinaren ondoriozko heriotza. Hortaz, ‘euskal punk’-aren sorrera ez da kasualitatea: identitatearen eraikuntza fasean dauden milaka gaztek, estetikaz haratago, izateko, adierazteko eta mundua ulertzeko modu bat bezala ulertuko dute ‘punk’ izatea. ‘Do it yourself!’ edo ‘Zuk zeuk egizu!’ filosofia dakar berarekin punk mugimenduak. Aukera paregabea, beraz, etxean edo kalean asperturik eta sistemarekiko haserrea adierazteko irrikitan dauden gazte guzti horientzako. Produktu komertzialekin soilik eta lehiakortasunaren filosofiapean lan egiten zuten industria diskografikoan lekurik ez zutela argi zegoen (ez ekoizle gisa, noski; ezta askotan kontsumitzaile gisa ere); beraz, lagunen artean elkartu eta musika-tresna batzuk lortu (ez dugu “erosi” hitza ere orokortuko) ostean, lokal edo garaje batean zarata sartzen hastea aukera bikaina zirudien, helburua adierazpen ekintza hutsetik harago joan gabe. Eta horrela sortzen hasi ziren lehenengo musika taldeak (gehienak gaztelaniaz, gizartearen errealitatearekin bat; gainera, gazte ikuspegitik egindako protesta, eta ez ikuspegi

politiko-nazionaletik

egindakoa

delaren

seinale).

Hemen

talderik

garrantzitsuenak edo eragin handikoenak aipatuko baditugu ere, egia esanda ezinezkoa da sortutako talde guztien zenbaketa bat egitea. Kontraesan bat agertzen da Paul Dávila Baslera eta Josu Amezaga Albisuren “Juventud, identidad y cultura: el Rock Radical Vasco en los años 80” lanean, hamarkada osoan (1980-1990) 1500 punk-rock talde baino gehiago agertu zirela esaten den bitartean, diskoen produkzioa askoz txikiagoa zela adierazten duelako: 1980an, adibidez, punk-rock disko bat ere ez da agertzen, ez euskaraz, ez 7


gaztelaniaz, nahiz eta talde ospetsu asko ordurako jadanik martxan egon, eta batzuk maketaren bat ere grabatu; gaztelaniazko lehenengo punk diskoak 1981an agertzen dira, eta euskarazkoak, ordea, 1983an. Kontraesan honen arrazoia, aipatu bezala, taldeen izaera bera da: talde gehienak lagunarteko helburua baino ez zuten, eta askotan diskoak grabatzeko aukerarik edo intentziorik ez izatea zen disko gutxi argitaratzearen arrazoia, eta ez talde gutxi zeudenik. Diskoak ekoizteko modu bakarra maketen bidez (hau da, etxeko grabazioa) edo zenbait diskografika independienteen laguntzarekin zen. Benetako ‘boom’-a 1985tik aurrera etorriko da, eta 1987rako gaztelaniazko produkzioa 20 diskoraino ailegatu zen (euskarazko 5 disko besterik ez). 1989an euskarazko eta gaztelaniazko ekoizpena 10 diskoetan elkartzen dira, eta ordutik aurrera nahiko parekoak jarraituko ziren; 1992an euskarazko produkzioak gaztelaniazkoa gainditua zuen.

ITURRIA: ‘El Rock Radical Vasco en los años 80’ (J. Amezaga & P. Dávila)

8


Ibilbide ez-linealago bat eginez, hasierako garai honetan sortutako talderik aipagarrienak aztertuko ditugu, adibideen bitartez argazki orokor bat egiten laguntzeko. Ikusten denez, talde guztiek amankomuneko elementu batzuk dituzte, diferentzia handiak badira ere, bai jatorriari dagokionez, bai bizimoduari dagokionez, eta batez ere, musikaren industria eta merkatua ulertzeko moduari dagokionez. Interesgarria da talde hauen desberdintasunak eta antzekotasunak (handiagoak edo txikiagoak) ikustea gerora guztiak Euskal Rock Erradikalaren etiketapean kokatuko zirela jakinda: LA POLLA RECORDS Garrantzitsua da garaiko talde hauen adibide

adierazgarriena

dezakegulako;

ohiko

lan

dela

esan

egiteko

modu

autogestionatuarekin hasita arrakasta itzela lortzera ailegatu zen taldea. 1979an sortzen da Agurainen (Araba), aspertuta dauden herriko gazteen ekimenaz. Gaztelania hutsez abesten dute, baina euren letretan ordura arte sistema eta tradizionaren aurka, bere esparru guztietan (ez dakigu gairen bat jorratu gabe utzi ote zuten diskografia osoan) Euskal Herrian entzundako kritikarik gordin eta zorrotzenak botatzen dituzte konplexurik gabe. 1981an lehenengo maketa bat grabatu zuten (‘Banco Vaticano’) eta 1983an euren lehenengo EPa (4 abestirekin, ‘¿Y ahora qué?’), azken hau Soñua diskografika independientearekin. Ondoren, La Pollak bere diskorik ospetsuena ekoiztu zuen disketxe berdinarekin: ‘Salve’ (1984), Euskal Herriko eta nazioarteko erreferentzia musikal eta ideologiko ukaezina, eta Euskal Rock Erradikalaren baitan salmenta gehien izan dituen diskoetariko bat (hala ere, Urrezko Diskoari uko egin zioten). ‘Revolución’ grabatu ostean (1985), Soñua utzi eta disketxe autogestionatu propioa sortzea erabakitzen dute, Txata Records. Koherentzia mantendu nahian egindako hautua izan zen, baina desastre hutsa besterik ez: behintzat ‘No Somos Nada’ (1987) diskoa egitea lortu zuten, baina iruzurra egin nahi zien soinu-teknikari batekin iskanbila izan ondoren. Hauxe da garai hartako “eredu autogestionatuaren” zailtasunaren islada. Azkenik, Soñua disketxe independientearekin bueltatu (Oihuka disketxea bihurtuta) eta ‘Donde se habla’ (1988) diskoa grabatu zuten. Garrantzitsuena kontzeruak ziren, eta 1988an euren lehenengo zuzeneko diskoa grabatzen dute. Ordutik aurrera beste disko 9


ugari grabatu zituzten: ‘Ellos Dicen Mierda, Nosotros Amén’ (1990), ‘Los Jubilados’ (1990), ‘Barman’ (1991), ‘Negro’ (1992), ‘Hoy es el Futuro’ (1993), ‘Bajo Presión’ (1994), ‘Carne Para la Picadora’ (1996), ‘Toda la Puta Vida Igual’ (1999), ‘Bocas’ (2001) eta ‘El Último (el) de la Polla’ (2003), amaitzeko. Laburbilduz, 262 abesti, 15 disko (eta 2 gehiago zuzenean), bi bideoklip eta DVD bat (‘Vamos entrando’). ESKORBUTO Talde aipagarrienetarikoa da ere

harremandutako

bi

faktoreengatik: alde batetik, talderik ‘punk’-ena izan zen (bai jarreraz, bai musikaz eta bai industrialki); eta bestetik, aurrerago aztertuko dugun sistematizazioari

modu

bortitzenean aurre egin zion taldea izan zen (bai ezker abertzaleari eta bai ‘Rock Radical Vasco’ etiketa berari uko eginez). Herentzia garrantzitsua utzi zuen dudarik gabe Santurtziko talde honek. 77ko punk mugimenduaren jarraitzaile sutsuak (Sex Pistols,...), 1982an lehenengo aldiz mugitu ziren Madrilera maketa bat aurkezteko (datu adierazgarria orduko talde gazte erdaldunek euren merkatua non kokatzen zuten ikusteko), eta Spansuls Records disketxe independientearekin single bat grabatzea lortzen dute. 1983an, beste maketa bat aurkeztera doazenean, ezker abertzalearekiko harremana baldintzatuko zuen gertaera bat ematen da: atxilotzen dituzte, eta euren maketa entzun ostean lege antiterrorista aplikatzen diete; garaiko Amnistiaren Aldeko Batzordeek beraietaz paso egin zutelakoan, “A la mierda el País Vasco” abesti polemikoa grabatu zuten, ordutik aurrera definituko zituen jarrera politiko independientea definituz. Hala ere, polemika horrek eta taldeak izan zituen zenbait iskanbilek Euskal Herrian izandako harrera asko baldintzatu bazuten ere, aurrera egin zuten (askotan gehiago espainiar estatuari begira), 1984an RIPekin batera ‘Zona Especial Norte’ diskoa grabatuz. Disketxeaz aldatu eta Twins disketxe madrildarrarekin, ‘Eskizofrenia’ diskoa grabatzen dute 1985an. 1986. urtea bereiziki emankorra izan zen, Discos Suicidas disketxe bizkaitarrarekin (aipatu beharrekoa da disketxearen izena Zaramaren lehengo diskoa

10


‘Nahiko’ grabatzeko sortu zela, eta izena “punk disko bat euskaraz argitaratzearen suizidioari” egiten diola erreferentzia): ‘Anti-Todo’ diskoa, ‘Ya no quedan más cojones, Eskorbuto a las elecciones’ cassete + fanzinea, eta azkenik, ‘Impuesto Revolucionario’ zuzeneko diskoa, Euskal Herrian egindako lehenengoa, adierazgarria punk taldeentzat zuzeneko kontzertuek zuten garrantzia ikusteko. ‘Los Demenciales Chicos Acelerados’ (1987) kaleratu ostean, erabaki bat hartzen dute (La Pollarekin ikusi dugun bezala, talde gehienek egindako saiakera bat): disketxeetaz paso egin eta euren ekoizpena autogestionatzea, eta horretarako Butoeskor estudioa sortzen dute, ‘Las Más Macabras de las Vidas’ (1988) grabatuz. Heroinaren ondorio latzak pairatzen hasiak dira ordurako taldekideak, garaiko gazte asko eta asko bezala, baina Iosu, taldearen arima, drogak jota hil baino lehen, ‘Demasiados Enemigos’ (1992) kaleratzen dute. Ondoren, beste taldekide bat, Juanma, hil zen; hala ere, beste hiru disko kaleratu zituen Eskorbutok, Pako bateriajolearen ideiagatik: ‘Aki no keda ni dios’ (1994), ‘Kalaña’ eta ‘Dekadenzia’. CICATRIZ Cicatriz harrigarriena

taldearen bere

elementurik

sorreran

bertan

aurkitzen dugu: Gasteizko Las Nieves desintoxikazio-zentroan

sortu

zen

1983an, bertako taldeko terapia gisa. Bertatik atera bezain laster, ospe handia hartuko zuten Euskal Herrian, diskorik kaleratu

baino

lehen

(kontuan

hartzekoa), bi gauzengatik: euren jarrera zirikatzailea, eta euren kontzertu indartsuak. Izan ere, Egin egunkariko irakurleek ‘zuzeneko talderik onena’ izendatu zuten 1986an. 1986ra arte ere ez zuten lehenengo LPa kaleratu, ‘Inadaptados’. Horren ostean, beste gertaera aipagarri bat: Natxo, taldeko buruzagia, atxilotzen dute droga kontuengatik; bere fidantza ordaintzeko, taldeak hainbat kontzertu ematen ditu Gasteizen. Gainera, espetxetik atera ostean, motorreko istripu bat izan ostean herren gelditzen da, baina kobratzen duen indemnizazioa (70 milioi pezeta) “4 años, 2 meses y un día” diskoa grabatzeko eta disketxe propioa sortzeko erabiltzen dute: Zika Records. Ondoren, euren azken diskoa, ‘Colgado por tí’ (1992) kaleratu zuten.

11


Drogaren ondorio latzak gogor kolpatu zuen taldea, 1996rako jatorrizko kide guztiak hiesaren ondorioz hilda baitzeuden. Hala ere, 1994an, ‘En Directo’ zuzeneko diskoarekin agurtu ziren. BARRICADA Barricadaren ezaugarri nagusia, panorama honetan bereizgarria egiten duena, jakinda ere gaur egun aktibo jarraitzen duela: kalitate bereiziki oneko taldea da eta abesti guztiak gaztelaniaz egin ditu; horregatik, hedapen izugarria lortzeko aukera izan du (Diamantezko Diskoa jasotzeraino, karrera osoan milioi bat salmenta lortzeagatik). Hala ere, Euskal Rock Erradikalaren etiketari uko egin ez zioten taldeen artean aurkitzen dugu. Iruñeako Txantrea auzoan sortutako talde honek, auzoan bertan eman zuen lehenengo kontzertua 1982an, eta horren ostean zenbaezinak diren kontzertu pilo bat eskaini dituzte gaur egun arte. Euren lehenengo diskoa ‘Noche de Rock and Roll’ (1983) izan zen, eta aipagarria da geroago RRVren etiketa jasoko zuten beste hainbat talde bezala, Soñua diskografika independientearekin grabatu zutela. Bigarren diskoaren ostean ‘Barrio Conflictivo’ (1985), oso elementu berezia agertzen da Barricadaren karreran: hirugarren diskoa, ‘No Hay Tregua’ (1986) RCA disketxe multinazionalarekin ekoiztu zuten, baina disketxeak ezarri nahi zien zentsuraren ondorioz, diskoa kaleratu ostean kontratuarekin amaitzea erabaki zuten. ‘No sé qué hacer contigo’ (1987) Polygram Iberia disketxearekin ekoiztu eta berriro ere zentsura jasan behar izan zuen ‘Bahía de Pasaia’ abestiagatik, bertan Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren erahilketa salatzen baitzuten. ‘Rojo’ (1988) eta ‘Pasión por el ruido’ (1989) diskoen ostean, euren lehenengo zuzeneko diskoa kaleratzen dute, ‘Doble Directo’ (1990), arrakasta itzela lortuz, Urrezko Diskoa eskuratuz. Horren ostean, arrakastaz arrakasta ibiliko dira gaur egun arte. Dudarik gabe, salbuespena da Barricadarena, eta Euskal Rock Erradikalaren seme prodigioa dela esan genezake. Dena den, RRVren herentzia aztertzen dugunean 3 multzo bereizten baditugu -desagertutako taldeak, autogestioaren bidea jarraitu zuten taldeak eta nolabaiteko merkantilizazio edo profesionalizazioaren bidea hartu zuten taldeakBarricada hirugarren talde honetan kokatuko genuke.

12


KORTATU Kortatu, bere buruzagi izan zen

Fermin

Muguruzari

esker,

gerora Negu Gorriak-en gorpuztuko zen

tendentzia

baten

talde

adierazgarriena izan zen: ezker abertzalearekiko Euskal

Rock

harremana,

eta

Erradikalaren

etiketarekiko identifikazioa. Izan ere, Fermin Muguruzak (aurrerago sakonduko dugu honetan), talde gazteen autogestio hutsaren eta talde askoren merkantilizaziorako tendentziaren artean erdibide bat proposatuko zuen: nolabaiteko profesionalizazio autogestionatua, Euskal Rock Erradikalaren elementu nagusiak ukatu gabe (autogestioa, aldarrikapena,...), bereganatu eta sistematizaziorako proposamena egingo zuen, Esan Ozenki disketxearen bidez. Baina hain urrutira joan gabe, gero aztertuko baitugu hori, kontuan hartzekoa da Kortaturen ibilibide osoa, laburra baina oso emankorra. Izan ere, Irungo talde hau, ska eta punk doinuak nahastuz, The Clash talde britaniarraren influentziapean, talde politizatuena izan zela esan genezake, ezker abertzalearekiko identifikazio osoz. Kontuan hartzekoa da ere hiru disko izanda, lehenengoa (‘Kortatu’, ia gaztelania hutsean egin ostean, hirugarrena euskara hutsean izatea). Hasieran maketa bat grabatu zuten (1985), eta horrekin kontzertuak ematen hasi ziren: jaialdi eta kontzertu masiboetan, Martuteneko espetxean (Barricadarekin batera),... Soñua disketxearekin kaleratuko zuten lehenengo LPa, ‘Kortatu’ (1985). Nahiz eta berriak izan arrakasta itzela lortu zuten, eta horretarako garrantzi berezia izan zuten Euskal Rock Erradikala kontzeptua sustatzen ari zuten elementuek: ‘Musikaria’ aldizkari musikalak, eta ‘Egin’ eta ‘Diario Vasco’ egunkariek urteko diskoa izendatu zuten LPa. Kortaturen elementu nagusietako bat kontzertuen garrantzia da, eta 1986an Europatik (Suiza, Alemania eta Herbehereak) bira egin zuen. Maxi single bat (‘A la calle’, 1986) eta bigarren LPa (‘El Estado de las cosas’, 1987) grabatu egin zuten. Azkenik, 1988an banda handi bat bezala agurtzeko ‘Kolpez Kolpe’ diskoa (euskara hutsez eta jadanik Oihuka disketxearekin), ‘A front line compilation’ bilduma (Europa osotik saltzeko), eta ‘Azken Guda Dantza’ zuzeneko diskoa. 13


Ondoren, Fermin Muguruzak Negu Gorriak taldea eta Esan Ozenki disketxea sortuko zituen, hurrengo atal batean aztertuko duguna, Euskal Rock Erradikalaren fase berri gisa. HERTZAINAK Kortaturen

antzera,

Hertzainak

definituko zuten elementu nagusiak Euskal Rock

Erradikalaren

aproposenak

ziren:

etiketa alde

batetik,

egiteko abesti

aldarrikatzaileak ezker abertzale ikuspegitik; eta bestetik, Hertzainak lehenengo talde euskaldunetariko (euskara hutsez) bat izan zela. 1981eko Urtezaharrean jo zuen aurreneko aldiz zuzenean. Kortaturen antzera, The Clash taldearen influentziarekin, euskal musika, ska eta reggae doinuak punkaren probokazioarekin nahastu zuten, festa eta borrokarako koktel paregabea sortuz. Gerora, lehenengo kontzertuak ematen hasi zen, cassette formatuko maketa bat kaleratu ostean, Euskal Rock Erradikalaren etiketapean horietako asko: Tuteran tiro eremuaren aurkako jaialdian; irabazle Egin Rock txapelketan (1984);... Lehenengo eta bigarren disko luze arrakastatsuak, ‘Hertzainak’ (1984) ‘Hau dena aldatu nahi nuke’ (1985) kaleratu zituzten Soñua disketxearekin. Gero, Soñua utzi eta Elkar disketxearekin ‘Salda Badago’ (1988) grabatu. Azkenean, Oihuka disketxe independientearekin bueltatu eta ‘Amets Prefabrikatuak’ (1989) ekoiztu zuten. Taldearen desagerpenaren xurrumurruen artean, ‘Zuzenean 91-1-19’ (1991) zuzeneko diskoa, VHS bideo batekin batera kaleratu zuten. Hala ere, azken diskoa ‘Denboraren Orratzak’ izango zen (1992).

Aurretik esan bezala, 1500 talde inguru sortu baziren ere, lana gehiegi ez luzatzearren sakonduko ez dugunez, horiek dira aipagarrienak batez ere izandako garrantziari erreparatuz (adibide zehatz gisa), eta horiekin batera Zarama, RIP, Baldin Bada, BAP!!, Delirium Tremens, Jotakie, Korroskada, MCD, Potato, Tijuana in Blue, Vómito, Vulpess,... bezalako talde esanguratsuak izan ziren. Hala ere, Euskal Rock Erradikalaren lehenengo fase hau definitzen duten elementu sozial, kultural eta industrialekin identifikatuko genituzkeen taldeak zenbaezinak dira, eta argazki sozial oso zabal batean kokatu behar ditugu. 14


‘DO IT YOURSELF!’ Aurretik esan bezala, ‘Zuk zeuk egizu!’ esaldiarekin laburbildu daiteke punk mugimenduaren filosofia. Beste inoren menpekotasunetik aldendu eta bakoitzak bere tresnak, bere moduak, bere bideak aukeratzeko filosofia. Bizitzaren edozein esparrura hedatu daitekeen kontzeptua da, baina garrantzi berezia hartu zuen sorkuntza kulturalaren harira, eta batez ere, sorkuntza musikalaren harira. Euskal Rock Erradikalaren industriaren eraikuntza hiru eremu aldentezinetan ematen da: alde batetik, aurreko puntuan aipatutako faktoreen eraginez musika talde gazteen ‘boom’-ean; bestalde, ‘zuk zeuk egizu!’ filosofiaren baitan, 80ko hamarkadan ekimen autogestionatuaren bitartez gazteek eskuratutako gune edota hedabide askeen bitartez emandako bultzadan (gaztetxeak, jai herrikoiak, fanzineak, irrati libreak,...); eta azkenik, hurrengo atalean aztertuko dugunean, hau da, ezker abertzalearen azpiegituraren babesean (Egin egunkaria, jaialdi politiko-musikalak, tabernak,...). Atal honetan bigarren eremuan zentratuko gara, hau da, aurretik aipatutako ‘Gazte Erresistentzia Mugimenduak’ edo sinpleki esanda, garaiko gazte mugimenduak eskuratutako gune askeen garrantzian. Aipatzekoa da “gune aske” hauetan (jatorriz kultura politiko antikapitalista eta autonomoetatik zetozenak) ezker abertzaleak bere mezu politikoa indartzeko aukera paregabea ikusi zuela, ez instrumentalizazio ikuspegi batetik, baizik eta bere identitate politiko propioaren definizioaren baitan; hala ere, askotan harremana zaila izan zen, bi kultur hauen diferentziak zirela-eta, baina bien uztarketan Jarrai gazte erakundeak berebiziko papera jokatu zuen, intermediazio lana eginez. GAZTETXEAK Bere hastapenak 70ko hamarkadaren amaieran eta eztanda 80ko hamarkadaren hasieran izango zuen okupazio mugimenduak, indar berezia izango zuen Euskal Herrian, ‘herri bat, gaztetxe bat’ lelopean Euskal Herriko dozenaka herri eta auzoetan “Gazteon Etxeak”, normalean udalaren, banketxeen edo elizaren eraikin hutsak, okupatzeari ekin ziotenean. Gaztetxe hauek herrietako gazteentzako espazio huts bat izatetik haratago, aisialdi eredu kontra-kultural oso bat planteatzeko guneak bihurtu ziren, eta laister bilakatuko ziren sortu berria zen mugimendu musikal aldarrikatzaile horretarako hedabide: tabernetako soinu-banda gisa, salmenta toki alternatibo gisa, kontzertuetarako espazio

15


gisa edo taldeentzako entsegu lokal gisa. Modu berean ulertu beharko genituzke herri eta auzoetako jai-herrikoiak eta tabernak. IRRATI LIBREAK Gaztetxeak sustatu zituen eta garaiko gazte mugimenduan sustraitzen ari zen kultur autonomoaren ildoan, esanguratsua da ere Euskal Herrian 80ko hamarkadaren erdialdean irrati libreen boom-a: Hala Bedi Irratia Gasteizen, Eguzki Irratia IruĂąean, Tas-Tas Irratia Bilbo Handian,... . Irrati libreak, lizentziarik gabe frekuentzia batean emititzen duten “irrati piratakâ€? dira. Irrati libreak laister izango dira herri mugimenduaren komunikazio tresna eraginkorrenak, baita herritar askorentzako erreferentzia komunikatiboak, ohiko hedabideetan sufritzen duten boikota dela-eta. Frekuentzia bat hartu eta emisio-ordutegia kolektibo ezberdinen artean banatzeko ohitura zegoen, eduki sozial eta politikoei garrantzi berezia emanez. Hala ere, bozgorailu ezinhobea izan ziren irrati libreak ohiko hedabide eta dendetan lekurik ez zuten musika horientzat: bai atzerritik zetozen punk, rock eta bestelako subkulturen doinuak jasotzeko, bai Euskal Herrian eta eskualde bakoitzean sortzen ziren talde gazte horiek hedatzeko. FANZINEAK Punk eta beste underground kulturetatik eratorritako espresio bidea dira fanzineak, interes arlo jakin bati lotuta, besteak beste, komikiak, zientzia-fikzioa, musika, politika,... . Normalean fotokopiatutako orriak (inprimatutako edo eskuz egindako orijinal batetik) bilduz, tolestuz eta grapatuz, dohainik edo produkzio kostuak ordaintzeko prezio batean hedatzen dira. Euskal Herrian fanzineak ere bere lekua hartu zuten, batez ere, kolektibo politikoen euskarri komunikatibo gisa, aldizkari garestiak ordaintzeko ezintasunean. Hala ere, noski, musikak eta ondorioz euskal punk-ak izan zuen garrantzia ez da makala: diskoen analisiak, kontzertuen kronikak, taldeen elkarrizketak,... Gainera -eta hau da Euskal Rock Erradikala definituko zuen beste faktore garrantzitsu bat-, politikari buruzko eta musikari buruzko fanzineak askotan ez zeuden hain bereizita.

16


EUSKAL ROCK ERRADIKALAREN SISTEMATIZAZIOA Behin Euskal Rock Erradikalaren hastapenak aztertu ditugula, bere jatorria gazte mugimenduan eta ‘punk’ kulturan duen mugimendu kultural batekin identifikatu dezakegu Euskal Rock Erradikala. Hala ere, gaur egun izen horrekin ezagutzen duguna ez litzateke berdina izango beste zenbait faktoreek jokatu zuten paperarengatik izango ez balitz. Hori esatea absurdua dela irudi daiteke, faktore bat ere ez da inoiz modu isolatuan ematen. Baina RRVen kasuan komeni da gogoraraztea: beharbada Ingalaterran sortutako punk mugimendu hori ohargabe pasatu izango litzateke Euskal Herritik momentuko egoera politikoa zegoena izan ez balitz. Ez soilik aurretik aztertu dugun zentzuan, hau da, egoera soziopolitikoa hain korapilatsua izatea Gazte Erresistentzia Mugimendua sortzean izan zuen garrantziaren zentzuan. Baizik eta posizio politiko jakin batekin, ezker abertzalearekin, alegia, izandako uztardura kultural-ideologikoari esker garapenerako azpiegitura oso bat bere zerbitzura lortu izanaren zentzuan. Gainera, beste edozein herritan soilik bi bide izango zituen mugimenduak (merkantilizazioa ala desagerpena), hirugarren bide batetik bilakatu zen Euskal Herrian: autogestioaren profesionalizazioa. MARTXA

ETA

BORROKA:

EUSKAL

ROCK

ERRADIKALA

ETA

EZKER

ABERTZALEA Euskal Rock Erradikalak behin-betiko gorputz propioa hartzeko bi faktore nagusi berebiziko papera izan zuten: alde batetik, Soñua disketxe independienteak bere ekoizpenak definitzeko kontzeptu bera asmatu izana (“Rock Radical Vasco”), bere seilupean lan egiten zuten taldeak identifikatzeko; eta bestalde, Egin egunkariak, frankismoaren azken urteko Euskal Kantagintza Berriarekiko haustura suposatzen zuen euskal mugimendu kultural hau identifikatzeko beharra somatu zuen, 1983ko urriaren 16an, Jose Mari Blascok argitaratutako artikulu batean: baldintza sozioekonomiko latzetan sortutako

talde

gazteak,

letra

erradikalak

eta

Euskal

Herriko

egoerarekiko

konprometituak, eta gainera, horietako batzuk euskaraz hitz egiten dute. Egin egunkariko artikulua argitaratu zenetik aste batera, 1983ko urriaren 22an, Tuteran NATOren eta zentral nuklearren aurkako jaialdi erraldoia ospatu zen, bertan Barricada, Zarama, Eskorbuto, Hertzainak, La Polla Records, RIP, Basura... eta beste zenbait taldek jo zutelarik. Ordura arte sakabanatutako talde horiek identitate kolektibo bat hartzen ari ziren, kontzeptu bera onartu ala ez. 17


Ordutik aurrera, Egin egunkariak azpiegitura komunikatibo indartsua eskainiko die bere Kultur atalean –batez ere, Pablo Cabeza kazetariaren eskutik-, etiketa horren baitan biltzen diren talde guzti horiei. 1984ko Egin Rock txapelketa inflexio-puntu bat suposatuko zuen: Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako irakurleen talde gustukoenak aukeratzeko antolaturiko lehiaketa. Txapelketaren azken festa Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian ospatu zen, eta milaka gazte bildu ziren. Herrialde bakoitzeko talde bozkatuenak jo zuen jaialdian: RIP (Gipuzkoa), Hertzainak (Araba), Barricada (Nafarroa) eta Zarama (Bizkaia). Euskal Rock izenpean 1985eko azaroan Bartzelonan ospatu zen makrojaialdia aipagarria da ere, kontzeptua polbora bezala hedatu zela ikusteko. RIP, Hertzainak, La Polla Records, Kortatu eta Cicatriz taldeek 10.000 lagun erakarri zituzten. Kontzeptuaren sorrerarekin batera, beste elementu batek, hasieran polemikoa baina geroago oparo izandako harremana definitzen joango da: Herri Batasunak 1985ean martxan jarritako ‘Martxa eta Borroka’ dinamika (ekitaldi politikoak eta kontzertuak uztartzeko planteamendua). Bi aldeko interesaren mesedetan (taldeei hedatzeko eta ezker abertzaleari gazteen babesa lortzeko), musika mota berri hau lekua hartzen joango da ezker abertzalearen egunerokotasunean, nahiz eta hasieran sektore tradizionalengan mesfidantza sortu (drogazaletasunarekin eta euskal nortasunaren galerarekin lotzen baitzuten). ‘Martxa eta Borroka’ dinamika ezker abertzaletik haratago joan eta herri mugimenduaren kultur politikoan eragin zuen, ordutik aurrera antolatzen ziren jaialdi guztietan

RRVrekin

konpromezua

zuten

taldeei

lehentasuna

emanez:

jaialdi

antinuklearrak, soldaduzkaren aurkakoak, presoen aldekoak, Nikaraguaren aldekoak,... Eta ez soilik jaialdi eta ekitaldietan, baizik eta benetako soinu-banda suposatuko zuen RRVak ezker abertzalearentzat eta herri mugimenduarentzat, eskura zuen azpiegitura guztia eskainiz: herriko tabernetan, gaztetxeetan, jai herrikoietan, Egin egunkarian,...

ESAN OZENKI: AUTOGESTIOAREN PROFESIONALIZAZIOA Hasiera-hasieratik, aipatu dugun bezala, bi tendentzia nagusi aurkitzen ditugu euskal punk-rockaren ibilbidean: 1. Desagerpena. Baliabide materialen urritasunak edo taldekideen jarrerak bultzatuta, talde gehienak izaera iragankor bat zuten, adibidez, Eskorbuto, Cicatriz.

18


2. Merkantilizazioa. Beste talde batzuk autogestioa muga bezala ulertu eta merkatuan leku bat lortu ahal izateko disketxe komertzialekin lan egiteko erabakia hartu zuten, adibidez, Barricada. Hala ere, hasiera-hasieratik ere, beste hirugarren tendentzia bat somatzen dugu, Euskal Rock Erradikalaren inguruan eraikitako azpiegiturarekin edo industria bereziarekin lotuta. Hau da, aurretik aipatutako faktoreek (alde batetik, ‘do it yourself!’ filosofiaren inguruan sortutako euskal gazte mugimendua, eta bestetik, ezker abertzalearen

babesean

merkantilizazioaren

arteko

eraikitako erdibide

azpiegitura), bat

bilatzeko

iragankortasunaren baldintzak eskaini

eta

zituzten:

merkantilizazioan erori gabe, rock erradikala modu libre batean egiteko saiakeran irristatu gabe. Horregatik, lehenengo disketxe indpendienteak (baliabide gehiegirik gabe baina zerbitzu aproposa emateko gai direnak) sortzen hasten dira hasiera-hasieratik musika estilo berri hori sustatu nahi duten zenbait pertsonek, nolabaiteko profesionalizazioa burutuz: Basati Diskak, Soùua, Oihuka, Discos Suicidad,... Bertan trebatu ziren zenbait soinu-teknikari ospetsu: Jean Phocas, Kaki Arkarazo, Angel Katarain... Lehen ikusi dugunez, talde gehienen –edo behintzat, arrakastatsuenen- ibilbidean autoekoizpena lortzeko saiakerak agertzen dira, normalean eraginkortasun gutxirekin, nahiz eta gehienbat koherentzia-ariketa bat izan. Hala ere, aipamen berezia merezi dute, Euskal Rock Erradikalaren testigantza eta herentzia laburbiltzeko, Negu Gorriak taldeak eta Esan Ozenki disketxeak, biak Fermin Muguruzaren iniziatibak. Negu Gorriak taldearen garrantzia Euskal Rock Erradikalaren testamentu kultural gisa aztertzean datza, ordura arte (1990) etiketa horrek izandako mugak apurtu eta genero musikalen zurruntasuna pikutara bidali zuen: mestizaje musikala, hip-hop,.... Hori bai, euskaraz, euskal kultura eta Euskal Rock Erradikalaren izpiritua behin-betirako uztartuz. Modu berean, aipatu behar da Esan Ozenki, Negu Gorriak taldearen lanak autoekoizteko 1991n sortutako disketxea. Geroago autogestioaren profesionalizazioari azken ikutuak eman zizkion: euskaraz abestu eta konpromezu politikoa zuten taldeei ekoizteko aukera eskainiz,

kalitate

handiarekin

baina

helburu

ekonomikoak alboratuz. Funtzionamendu horizontal eta 19


asanbleario batetik, salmentak produkzio-kostuak finantzatzera bideratzen ziren, etekinak taldearen eta diskografikaren artean %50ra banatuz. Gainera, disketxeak grabazioaz, produkzioak, masterizazioaz eta promozioaz arduratzen zen. Asko dira bertan lan egin duten taldeak (horietako batzuk ospe handikoak), eta 200 disko inguru kaleratzen dira: 2Kate, Akauzazte, Ama Say, Anari, Anestesia, Baldin Bada, BAP!!, Basque Electronic Diaspora, Betagarri, Beti Mugan, Danba, Deabruak Teilatuetan, Debekatua, Delirium Tremens, Dut, EH Sukarra, Etsaiak, Fermin Muguruza, Jabier Muguruza, Jauko Barik, Joxe Ripiau, Kashbad, King Mafrundi, Kortatu, Les Mecaniciens, Lif, Lin Ton Taun, LisabĂś, Negu Gorriak, Î L.T., Ruper Ordorika, Selektah Kolektiboa, Skunk, Su Ta Gar, Xabier Montoia... 1994an Gora Herriak menpeko disketxea sortu eta euskaraz aparteko hizkuntzetako ekoizpenak egiten hasten dira (Banda Bassotti, Inadaptats,...). Esan Ozenki disketxeak, beraz, Euskal Rock Erradikalaren herentzia ideologiko, kultural eta industriala jaso eta berriztatzeko helburutik abiatuta, lan egiteko bestelako modu bat planteatzen du, autogestio hutsetik aldenduz baina merkantilizazioa onartu gabe. Hala ere, 2001. urtean bere ibilbidea amaitzen du.

AMAITU DA EUSKAL ROCK ERRADIKALA? EUSKAL ROCK ERRADIKALAREN GAINBEHERA 1989 inguruan mugimenduaren amaiera ikusten dute askok. Aldi honek bat egiten du RRVko talde adierazgarrien azken diskoekin (Cicatriz eta Eskorbuto, esaterako). Talde hauen kideak drogen edo HIESAren eskutan jauziko dira. Aipatutakoa gertatzen ari den bitartean, talde berriak agertzen hasten dira. Ezkerraldeko punkarekin jarraituz Parabellum 87an eta Piperrak 90ean egingo dute Nafarroako erriberatik. Negu Gorriak potenteenetarikoa izango da (1990ean sortua) Bronxeko edo Pariseko hiri-inguruetatik rap musika Euskal Herrira gerturatuz eta zapalduen musika autoafirmatzen. Eibarren ordea 1989eta 1992 bitartean beste 2 talde sortuko dira EH Sukarra eta Su Ta Gar (heavya eta euskaraz). Momentuan sortu berria den Euskadi Gazteak (euskal irrati publikoa) lekua egingo die talde guzti hauei. Gainera, 80. hamarkadako hainbat talde adierazgarri ere itzuliko dira: RIP edo Tijuana in Blue, esate baterako, 2002-2003an agertuko dira berriro ere. 20


Zergatik orduan MRJko (Gazte Erresistentzia Mugimendua) protagonista askok nekeaz hitz egiten dute? Argi somatzen da estiloen irekiera bat, izan ere, heavya eta rap estiloak barneratzen joango dira. Gainera data horietan MRJko kultura popularra eta euskal kultura batzen joango dira. Batez ere, Kortatu taldea 1988an euskarara pasatu zenetik, 1991an MRJko euskal produkzio diskografikoa gaztelerakoa baino handiagoa izango da. RRVko lehenengo belaunaldiarekin ez bezala (ezker abertzalearekin erlazio gatazkatsua), bigarren belaunaldikoekin alienazio bat gertatuko da eta MLNVrekin (Movimiento de Liberación Nacional Vasco) are gehiago. Oraintxe aipatutakoaren ondorioz ezin dezakegu esan RRVko taldeak nekatuta zeudenik. Ezin dezakegu unaduraz hitz egin, bai ordea aldaketaz. Karakterizazioan aldaketak somatzen dira, izan ere ezker abertzaletik gero eta hurbilago ikusten dira. Baina, modu batera talde batzuei harreman estu honek zailtasunak ekarriko dizkie, batez ere ideologikoki eta merkatuan integratzeko. Beste batzuentzat ordea, laguntza izugarria izango da. Hamarkadaren aldaketarekin MRJk gero eta gehiago, subkulturatik, boterearen kontrako kultura batera joko du. XXI. mendeko lehenengo hamarkadan ordea, mekanismoa nekearen eta arrakastaren eraginez hiltzen doala dirudi. Ondorio honetan, badira, mende aldaketa honetan, eragina izan zuten hainbat faktorek. Lehenengoa eta orokorrena, edozein prozesu berritzailean gertatzen dena. Prozesu orotan, heltzen da momentu bat non mugimendua sendotasun fasean sartzen da eta ondorioz, neke egoera bat sortzen da. Guzti honek, produkzioan eragiten du eta ordura arteko dinamikak lekuan geratu egiten dira. Ondoren aplikatu daitezkeen aldaketak freskatu egin dezakete prozesua. Baina nola? Noramalean, praktika eta dinamika berriak txertatzen (egitura egokietan, noski). Horrela, Berlinen eta Amsterdam edo Bartzelonan, lokal okupa edo alternatiboetan rock festibalak, punk, hip-hop edo party elektronikoak aurkitu zitezkeen. Hemengo Gaztetxe, txosna edo lokal gehienetan ordea, musika banda berdina entzuten jarraitzen dugu. Ordura arte hain arrakastatsua izandako egitura, orain, gutxiago funtzionatzen du. Gazte kontsumo alternatibo baterako aldaketa, badirudi Euskal Herrian ez dela finkatzen. Gainera, ezker abertzalearekiko lotura hori gatazkatsua bilakatzen hasten da: MLNV-a, “Martxa eta borroka”-n modu oso egokian bi elementuak (azpikulturetako festa elementuak, borroka politikoarekin) batzen jakin bazituen ere, 90. hamarkadatik aurrera binomioaren bigarren partera hurbilduko da batez ere, “Borroka”. Baina gainera, ez 21


edozein motatako borroka politiko, baizik eta erresistentzia eta itxierako borroka. Bigarren belaunaldiko taldeak ezker abertzalera hurbiltzen baziren, ondoren datozenak distantziak ezarriko dituzte, kultura eta politikaren artean ezberdintasun argi bat eginez. Azpikulturaren belaunaldi berriak sartzen hasten direnean, hiri handietan egingo dute batez ere. Merkatu gaztearen zirkuitotik, hain zuzen ere. Erreproduzkzio politikoaren eta kontrakulturaren zirkuitoetik at. Musika elektronikaren kasuan, honek daukan indarragatik, gero eta arrakastatsua bilakatzen hasiko da, batez ere gay eta diskoteka giroetan. Euskal Herrian ordea, zirkuito kontrakulturalak kontrako norabidea hartuko du. Bere gazteak, zirkuito komertzialagoetara bultzatuz. Ia denak (abertzale, euskaltzale zein ezkerrekoak) mugimenduaren erreprodukzio kulturalaren eta politika kontrakulturalaren nekean kointziditzen dute. Kezka erakusten dute industria sortzen ari den masa produktu kulturaren barneratze horren aurrean, Shakiratik, Gran Hermanora. Gurean doinuargitalpenak, Harrobia Lantzen editorialarekin elkarlanean Euskal Herriko eszena musikala promozionatzeko ekimena egin zuten. Eta Entzun musika aldizkariak 2010ean Euskal Herrian argitaratutako musika lanen bilketa bat ere argitaratu zuen (barnean sartzen ditu baita ere Euskal Herritik kanpoko diskografikekin lan egiten dutenak). Orotara 300 lan. 1991-1992 bitartean momentu arrakastatsuenean produkzioa gutxi gora behera 100 lanetakoa zen. Badirudi MRJko fruituak jasotzen ari garela. Lan gehienak euskaldunak diren 16 diskografikek eginak dira. Garrantzitsua da nabarmentzea auto-produkzioaren protagonismoa (sarritan laguntza ekonomikoak ere). Estiloari dagokionez, pluralismoa nabarmentzen dugu: tendentzia berriak rock, punk eta poparekin marko berean. Aurretiaz ez bezala oraingoan, gaztelerazko edizioak nagusioagoak dira euskarazkoak baino. Ahaztu barik ingeles hizkuntzan grabatutako lanak gero eta gehiago direla. Tendentziari begiratuta badirudi sektore euskaltzale eta nazionalistek zuten ardura arrazoizkoa zela. Ez soilik produkzioari dagokionez, masa kultura gero eta gehiago barneratzen doala nabaria da. Shakirak eta Lady Gagak gero eta nabariagoak dira merkatuan. Momentu horretan, horrenbesteko esfortsua eskaini dioten kultura hori dekadentzian dagoela baieztatu daiteke. “Euskara VS Atzerriko Hizkuntzak� Badirudi gutxinaka-gutxinaka Euskararen errebindikazio politikoa ez dela hain beharrezkoa, batez ere ingelesaren erabilpen masiboagatik eta Euskal Herriko begiradak

22


kanpora begiratzen hasten direlako. “Euskaldunon arima� proiektu politiko kulturalaren kontrakoa, hain zuzen ere. Ezker abertzalea bere aldetik, berrikuntza eta pluralitatearen proiektuari aurre egiten dihardu. GaztEHerria edo Euskal Herria Zuzenean jaialdia adibide gisa hartu daitezke.

Egia esan, ahultasun erlatibo batean gaudela uste dugu guk. Izan ere, ekimen berriak egunero ikusten ditugu. Horren adibide argi eta bikain gisa MusikHerria eta GaztEHerria bezalako mugimendu berriztatuak. Goazen ikustera zertan datzan MusikHerria, musika egiteko modu berria, autogestionatua, antzineko taldea gazte askok erabili izan zutenaren antzekoa. Azken finean, garrantzitsuena musika egiten jarraitzea da eta lagunekin ondo pasatzea. Izan ere, etorri beharrekoak, etorriko dira!

23


MUSIKHERRIA ETA AUTOGESTIOA EREDU GISA

Egitasmo herritar eta kulturala da. Musikaren sorkuntza, produkzio, edizio eta zabalpenerako sortutako gazteen taldea. Laguntza kolektiboa bultzatu nahi duena. Eredu komertzialetik urrundu, eredu herritarragoetara hurbiltzeko, baina beti ere garai berriotara egokituz. MusikHerrian gazteak proiektua sortu eta aurrera eramatearen arduradunak dira. Helburua: alternatiba berri bat, herri disketxe bat. 1-

Herri disketxearen izaera eta helburuak: “Disketxe bat baino gehiago!�

Talde

bakoitzak,

MusikHerriaren

(bertan

sartuta

dauden

talde

berriak)

laguntzarekin autogestionatutako disko bat ateratzea lortzen dute. Ideiak eta indarrak bilduz, errekurtsoak komunean jarriz, ezagutza eta sorkuntza konpartituz, lan kolektiboa bultzatzea eta egindakoari balio soziala ematea da helburua. MusikHerriako proiektu guztiak musikalak izango dira eta ahal izanez gero euskal kultura eta musika bultzatzen saiatuko dira. Estilo desberdin guztiak ongi etorrian dira egitasmo honetan, izan ere pluralitatea guztiz beharrezkoa ikusten dute musikan. Aipatu bezala ekimen berri baten aurrean gaude, izan ere egitasmoan parte hartzen duten talde guztiak subjektu aktibo izan beharko dute proiektuan, hĂłrrela laguntza kolektibo bat lortuz. Argi dago, MusikHerria ez dela empresa bat, eragile sozial bat baizik. Herri mugimenduaren eta gazte mugimenduaren beste eragile bat azken finean. Musika egiteko eta ekoizteko bitartekoak eskuragai ipini nahi izan ditu MusikHerrian, taldeei honek asko errazten die lana. Aurretiaz aipatu bezala Mugimenduaren barnean dauden talde guztiak euren musikaren zabalpena akordatutako banaketa puntuetan posiblea izango da.

24


Disketxea ez dago taldeen gainetik eta horrek bion arteko erlazioan izugarri eragiten du. Normalean, harreman on eta zuzenak emaitza positiboagoak ekartzen dituzte.

2-

Proiektuaren filosofĂ­a

Eredu berri hau martxan jarri zenetik, sakontasuneko aldeketak planteatzen dituzte, batez ere kontzeptu nagusien aldaketa bat lortzeko: - Musika Zer izan beharko luke musika guretzat? Musikaz bizitzea baino, ez al da hobeto musikaz gozatzea? Dirua ez da garrantzitsuena, ondo pasatzea, gozatzea, gizartean eragitea ere garrantzitsua da. Gainera musika, herritarren eskura egon beharko luke eta ez luke hain elitista izan behar. Musikari profesional herritarrak lortzea jomuga interesgarria izan daiteke. Musikaren egoera kritikatzen ikasten badugu, kontzientzia hartu eta gauzak aldatzeko indarrak batu daitezke. - Diskoetxea Diskoetxeekiko harremanak zailak izanten dira askotan, izan ere harremana lana aurrera ateratzeko baino ez da ematen. Gauzak egiteko beste modu bat ikusten du MusikHerriak: diskoetxearen parte izatea eta honetan parte hartze aktiboa izatea. Talde bakoitzak bere lana eraman beharrean, MusikHerriako proiektu guztien parte izango da. 3- Aspektu legalak Legalki aritzeko elkarte kulturala sortu dute. Bi aukera jabego intelektualaren ildotik: copyleft eta anti-copyright.(ez da ezer inongo motako lizentziarik) Copyleftaren kasuan creative commons lizentziak Musikak ez du zertan eskubide pribatuen esku egon behar (copyright), musika kolektiboa ere eskaini daiteke entzuleei (copyleft). “Dirua izan ezkero, eta merezi duela uste baduzu zerbait ordaindu bestela, lasai, kopiatu.�

25


4- Disketxean parte hartzeko gutxieneko batzuk -Herri mugimenduan nahitaezkoa partaideen inplikazioa eskatzen da bestela herri ekimen hau ez luke funtzionatuko. -Disketxeak ez due ezer ordainduko, vaina bitartekoak mahai gainean ipiniko ditu. -Musika interneten eskegiko da baina gero taldeak beste soporte fisikoa erabili ahal izango du -Gardentasuna kudeaketan zein egiten diren lanetan -Akordioak ahozkoak izango dira, konfiantza osoa taldean eta proiektuan. Zeozer egin baino lehen gauzak kontsultatu. Desadostasunak modu adiskidetsuan konpondu. -Ez dira honartzen homofoboak, faxistak, sexistak edo matxistak izan daitezkeen taldeak.

5- MusikHerriaren parte diren taldeak Beste talde askok parte hartu izan dute ekimen honetan baina hauek dira momento hontan barruan daudenak: 

121 krew

Anger

Banda batxoki

Dale ke Aun respira

Feos pero majos

Ihesbide

Itziarren semeak

Junzai txetxera

Kasu!

Kloratita

Norte apache

Odolaz blai

Oliba gorriak

Siroka

Skatu

Sovieht

Solte

26


Txurrustada

Zein da zein?

6- Banaketa puntuak Araba Gasteiz - Electra store: cercas bajas kalea 12 - Garraxi kalea: kutxilleria kalea 55 - Gaztetxea: Fray Zacarias z/g (casa de la colina) - Zap Ateneo kultur elkartea: Zapateria kalea 95

Bizkaia Bilbo - Gatazka gunea: ronda 12 (zazpi kaleak) -Inpernuko hauspoa: maria diaz de haro 13, beheko lokala 2 (indautxu) - power records: Villarias kalea 5 Derio - Txapela taberna: gernikako Arbola etorbidea 2 Getxo -Brinxton denda: kresaltxu kalea 4 (itzulbaltzeta) -Eztabaida gune antiautoritarioa: amesti kalea 3 (algorta)

Gizpuzkoa Lasarte-Oria -Gazte Bilgunea: Loiolako Iñigo kalea 8, azpia -Ilargi taberna: kale nagusia 6 27


-Xirimiri elkartea: aralar plaza 7 Orereta -Mikelazulo kultur elkartea: beheko kalea 4, behea Tolosa -Zunbeltz Musika denda: arostegieta 11 Zarautz -Kresala diskak: Orape kalea 2 -Putzuzulo amets fabrika: Bizkaia kalea 36

Lapurdi Baiona -Elkar Megadenda: arsenal plaza

Nafarroa Beherea Donibane Garazi -Kukuxka: 3 r Citadelle Donapaleu -Librairie Amikuze-Pagola: Gambetta kalea 8

Nafarroa garaia Altsasu -Gaztetxea Bara単ain -Akelamendi taberna Etxarri-Aranatz 28


-Gaztetxea Iru単ea -Ezpala taberna (iturrama) -Herriko taberna (alde zaharra) -Herriko taberna (txantrea) -Ipar Gorri taberna (errotxapea) -Toki eder taberna (donibane) Leitza -Gaztetxea Lizarra -Pinupe gaztetxea: kolonia I単igo Arista kalea 69 Zizur Nagusia -Sparru gaztetxea: ardoi kalea 1

Zuberoa Maule -Herri ekoizpen-produits regionaux 14, rue Jean Baptiste Heugas

29


ONDORIOAK Lana amaitu ostean, bi elementu nagusien inguruko hausnarketa egiteko ordua iritsi zaigu: alde batetik, Euskal Rock Erradikalak utzi digun herentzia; eta bestetik, herentzia horretatik abiatuta etorkizunari begira dauden erronka nagusiak. Hasteko, Euskal Rock Erradikalaren herentzia aztertzeko lehenengo gauza errealitate gisa onartzea da. Hau da, RRVa existitu dela errealitate sozial, kultural, ideologiko, politiko eta industrial gisa: baldintza sozial eta politiko jakin batzuen testuinguruan, eztanda egin eta marko industrial propioa eraiki zuen adierazpen kontrakultural bat existitu zela, eta ondorioz, Euskal Herriko kultur sisteman aztarna utzi duen mugimendu bat bezala (bere aniztasunarekin) ulertu dezakegula. Aztarna hori arlo ezberdinetan jaso dugula esan dezakegu: arlo ideologikopolitikoan, ezker abertzalearen eta ondorioz Euskal Herri osoaren kultur politikoan eragin zuzena izan du, sistemaren miseriak eta Euskal Herriaren egoera politikoa aktualitatearen lehenengo planora ekarriz. Gainera, euskararen berreskurapena eskutik joan da RRVan eta euskal gizartean, beti konpondu beharreko lan amaitezin bezala. RRVk jorratutako tematikak ere, gaur egungo musika talde askoren abestietan agertzen dira, komertzialak direnenetan ere. Modu berean, ezin da ukatu RRVren gainbeherari eta eredu berriak bereganatzeko ezintasunari, ezker abertzalearen ilegalizaioa eta jazarpena jarraitu diola, elkar elikatu den krisialdi bat bezala. Arlo kultural eta industrialari dagokionez, RRVk euskal herritarron kultura kolektiboan aztarna sakona utzi duela ukaezina da. Abestien melodiak eta letrak, baina batez ere bere filosofia gure imaginario kolektiboan itsatsita geratu dira, herri kulturaren oinarri gisa. Asimilatua izan ez den kultur baten euskarri gisa. Eta horregatik, Euskal Rock Erradikalaren herentziarik handiena, Euskal Herrian kontra-kultura herri kultura bihurtzeko ematen diren baldintzak agerian uztearena da, hau da, merkatu diskografiko komertzialetik haratago doan adierazpen kultural sakona egiteko aukera. Zentzu horretan, aipagarria da lan hau egiterakoan topatu dugun zailtasun bat: datuak aurkitzea. Izan ere, ohiko salmenta/kontsumo paradigmatik aldentzen den eredu honetan, ezinezkoa da (zuzenean planteatzen ez bada) azpiegitura kontraindustrialaren neurketa bat egitea: ekoizpena, banaketa, audientzia... hain zuzen ere, ohiko neurketa sistema kuantitatibo horretatik aldendu eta kulturaren balorazio kualitatibo bat egiten duelako. 30


Benetan oso interesgarriak direla MusikHerria bezalako ekimenak, RRV hil dela aldarrikatzen duten horiei errealitatea zein den gogorarazteko. Gizartearen ispilu den kultur eredu baten beharra, gizartearen errealitate sozial, politiko eta kulturaletik zuzenean jario duen, eta ez negozioen mesedetara dagoen eredu kulturalaren beharra dago Euskal Herrian. Eta horretarako, planteamendu folkloriko edota nostalgikoetatik urrundu eta egitura jakinak planteatzeko ordua iritsi da, jadanik bizi diren esperientzietatik ikasiz, eta gaurdanik eredu berria eraikitzen ari diren mugimenduak kontuan hartuz (MusikHerria, teknologia berriek zabaltzen dituzten aukerak,...).

31


BIBLIOGRAFIA 

“Flores en la basura. Los días del rock radical” (Roberto Moso, 2003)

“Juventud, identidad y cultura. El rock radical vasco en los años 80” (Dávila, P., & Amezaga, J., 2004)

“Herri kultura: Euskal Kultura eta Kultura popularrak” (Josu Amezaga, 2005)

“Negación Punk en Euskal Herria” (Huan Porrah, 2006)

“Rave & Borroka. Culturas populares juveniles, músicas rebeldes y creatividad social, cultural y política. El caso vasco” (Ion Andoni del Amo, 2011)

“Movimiento de resistencia juvenil en los años ochenta en Euskal Herria” (Jakue Pascual, 2011)

“Salda Badago” dokumentala | http://www.argia.com/multimedia/dokumentala/salda-badago

MUSIKHERRIAren webgunea | http://www.musikherria.org/

Eusko Jaurlaritzako Kultur-Saileko datu-baseak | http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-704/eu/

...

32

Euskal Rock Erradikalaren kontra-industria  

Euskal Rock Erradikalaren inguruan sortutako (kontra)industriaren inguruko lana

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you