Issuu on Google+

2012 irailak 22

BURANBELTZA

1960. urtean jaio zen Burundiko Errepublikan Belgikako kolonia izandakoan, alegia Ruanda eta Tanzania artean

Bat Bellon Zakur-heziketa eragingarria eta etikoki onargarriaren bila 1960. urtean jaio zen Burundiko Er republikan Belgikako kolonia izandakoan, alegia Ruanda eta Tanzania artean. Bertan, hasi zen lehen kontaktuak edukitzen animaliekin, zakurrekin bereziki. Izan ere, Burundin zakurrak erabiltzen zituzten lurra d e f e n d at ze k o. L a p u r re k p ozo i a erabiltzen zuten zakurrak hil eta lurraldeetan sartzeko. Bizi ahal izan zuten zakur bakarrak adiestratutakoak izan ziren, hau da, janari jakin bat bakarrik jaten zutenak, ontzi jakin batean, pertsona jakin batek emana eta esku jakin batekin. Ikasi zuten zakurrak nahi duzuna egiten duenean ordaindu egin behar zaiola. Hala ere bazekiten hori eginda tranpan eroriko zirela, konfliktoak agertu bezain pronto, beraz, agindurik bat ere ez erabili gabe tranpan erortzen zirenean aire konprimituta erabiliz distantzia onargarri batetik zakurra ez zauritzeko

1

tiro egin eta tranpan ez erortzen ikasten zuten.

Unibertsitatean Pavlov, Skinner eta Maslow aztertu zituen. Bereziki interesgarria iruditu zitzaion Maslowen piramidea eta zakurren adiestramenduan zer aplikazio izan zezakeen pentsatzen has izen. Nagusiki piramidearen beheko aldeari begiratu zion eta ondorioztatu zuen zakurra era existenzialean entrenatu behar zela, hau da lan egin behar du bizitzeko. Beraz, bizi iraupena ziurtatzen duten elementu horiek dira adiestramenduaren oinarria. Belatzak, goseak dagoenean ehizatuko du eta ez badu nahi janariak ihes egin dezan kontzentraturik lan egin beharko du. Hortxe oreka egokia motibazioa eta kontzentrazioaren artean.

Hutu eta Tutsien arteko gatazkak sortutako egoera politiko ez egonkorrak eraginda 1974. urtean Belgikara abiatu zen eta Malinas izeneko hirian bizitzen hasi zen, neederlanderaz, Mechelen. Flandriako Amberes herrialdean dago kokatua hiria eta berak ematen die izena malinois zakurrei. Handik gutxira ospe handiko zakur taldea den “Ringsport clubean� hasi zen lanean HA bezala. Bertan jasoko du zakurrekin lan egiteko pasioa. Oso gazte sartu zen eta taldeko beteranoek ez zioten kasu askorik egiten. Hori dela eta, bere aukerak erabiltzen jakin zuen arte bakarrik entrenatzeko teknikak garatzen hasi zen bere kabuz, maiz 1982.ean armadan sartu zen ofizial gisa harridura sortuz bere taldekideen eta bertan ikasi zuen armadan saria artean. dela zigorrik ez egotea. Hierarkia, nola motibatu eta nola gidatu ikasi zuen armadan. 1990eko hamarkadan Karen


BURANBELTZA 2012 urailak 22

1982.ean armadan sartu zen ofizial gisa eta bertan ikasi zuen armadan saria dela zigorrik ez egotea. Hierarkia, nola motibatu eta nola gidatu ikasi zuen armadan.

Pryorrem liburu eta esperientziekin egin zuen topo. Garai hartan eta Kerenen ikasgaiez baliatuz animalien babeserako lobbyak indar handiz zabaldu zuen nahikoa zela bide positiboa animaliak etikoki adiestratzeko eta horren eraginez gainerako metodoak desegokitzat jo ziren. Ordurarteko Adiestradoreek haien formazio teknikak berritu behar izan zituzten animalien babeserako lobbyaren eskaerei egokitzeko. Eztabaida horretatik sortu zen Bellonek gaur egun erabiltzen duen NEPOPO izeneko sistema. Izenaren akronimoek adierazten dute errefortzu negatiboak eta positiboak erabiltzen dituela. Sistema horren bitartez zakurraren zuzenketak ez dakar haren sumisioa. Errefortzu negatiboak jarraian errefortzu positiboa badu portaera egonkorrak sortzen ditu. Beraz, sentsazio desatseginak gertaera atsegina iragartzen du. Aurrerago estimulu negatibo horrek berak, zuzenketa lanetan, zakurra portaera desegokitik portaera egokira ekarriko du. NEPOPO sistema erabiliz zakurra konfliktoetarako prestatuko dugu. Aurrerago, gauzak gaizki egiten dituenean zuzenduko dugu eta berehalaxe hartuko du portaera egokia, zer nahi dugun ongi ulertuz, konfiantzaz eta azkar. Adiestradoreek onartu behar dute zakurraren formazioak beti dituela ondorioak, ondorioak ditu ariketa egiteagatik eta

2

ondorioak ez egiteagatik. Horrexegatik, soilik errefortzu positiboetan oinarritzen den adiestramientoak ez du egoki funtzionatzen saria edo errekonpentsa bera baino estimulu edo distrakzio handiagoak daudenean. Entrenamendu guztietan honako galdera hauen erantzuna argi eta garbi ezagutu behar dugu: 1.- Zer egin behar dut zakurrak egiten duenean? 2.- Zer egin behar dut zakurrak ezin duelako egiten ez duenean? 3.- Zer egin behar dut zakurrak egiten ez duenean zer egin behar duen ongi badaki ere? Horiexek dira adiestramendua kontrolatzen lagunduko diguten gako nagusiak. 1992.ean “Flup� izeneko bere zakurrarekin irabazi zuen Belgikako txapelketa. 2002an berriro ere txapela jasoko du Belgikako txapelketan baina, oraingoan, “Zodt� izeneko zakurrarekin. Dena den, data horien artean, 1992 eta 2002 urteen artean, alegia, 7 zakur txapeldun sortzen dute beren lanez. Ringean zakurrak egin egin behar du, ez du aparteko punturik jasotzen dotoreziarengatik edo exekuzio ikusgarriarengatik. Hala ere, 1992.eko bere garaipenaren ondotik, ahaleginak egin zituen zakurraren indarra eta


BURANBELTZA 2012 irailak 22

erresistentzia mantenduz obedientzia ikusgarria lortzeko. Horrela sortu zuen gaur egun erabiltzen duen sistema. Bertan, zakurrak ez du borroka egiten sistemaren kontra, sistemara egokitzen da bere abantailak erabiliz. Hasieran, hezitzaile klasikoek sistema sobera adimentsua zela uste zuten, hau da, animaliaren adimenaren gehiegizko lanketa zegoela, baina, jendeak sistema eragingarria zela ikusi zuenean erabiltzen hasi zen eta arrakasta etengabeak eskuratu zituzten. “Zodt� bere zakurrarekin, inoizko puntuaziorik altuenak eskuratu zituen ring txapelketetan Belgikan. Aurrerago RCIn hasi zen erabiltzen NEPOPO sistema eta gaur egun, goi mailako hezitzaileek erabili egiten dute. Zakur modernoaren heziketa da Bart Bellonen lana. Zakurraren adiestramendua aldatu beharra dago sistema zaharrak baztertuz lanari errendimendu hobea ateratzeko eta moral eta etikaren defendatzaileei aurre egiteko. Sistema zaharrak zaharkiturik gelditu dira eta Bellonek lan egiten du gure bizitzetan ongi egokitzen diren zakurrak lortzeko bai eta kirolaren alorrean arrakasta lortzeko ere. Mundu osoan gero eta handiagoa da estimulu positiboetan oinarrituz bakarrik adiestratu nahi duen jendea. Horiek estimulu negatiboak eragiten dituzten tresna guztien kontra ageri dira eta sutsuki borrokatzen dute animaliarentzat ona dela uste duten horren alde. Hala ere, maiz ahaztu egiten dute Karen Pryorrek gosea sentitzen duten izurdeekin bakarrik lan egin zezakeela eta goseak sentsazio desatseginak eragiten dizkiela janariaren bitartez leuntzen edo desagertzen direnak. Horixe da eta ez besterik errefortzu negatiboaren teoria, desatsegina den zerbait arintzeko portaera jakin batzuk egin behar dira.

Zakur modernoaren heziketa da Bart Bellonen lana. Z a k u r r a r e n adiestramendua aldatu beharra dago sistema zaharrak baztertuz lanari errendimendu hobea ateratzeko eta moral eta etikaren defendatzaileei aurre egiteko.

3

Zakurrak ez du borroka egiten sistemaren kontra, sistemara egokitzen da bere abantailak erabiliz.


BURANBELTZA 2012 irailak 22

Nola ikasten duen zakurrak Nola ikasten duen zakurrak azaldu zuen Bart Bellonek Bartzelonan eman zuen ikastaroaren hasierako saio teorikoan. Bertan, 3 puntu bereziki azpimarratu nahi izan zituen, horiek ezagutzeak ondorio zuzenak dituelako zakurraren heziketa lanean. 1.- Zakurrak nagusiki bere ongizatea bilatzen du gauza guztien gainetik. Ez d u i n o re n t z at l a n e g i t e n b e re ikuspuntua da bere portaeratan agintzen duen bakarra. Gauzak horrela, zakurrak atsegina bilatuko du beti. Hori janariaren, pilotaren, laztanen edo hozka egitearen bitartez etor daiteke. Maite dituen gauza horiek denak, den denak, gauza asko baitira egun osoan zehar zakur batek nahi dituenak, dira sari gisa erabil daitezkeenak. Bere portaerak beraz, atsegina bilatzeko ahaleginak d e fi n i t u k o d i t u . N a h i d u e n a dakarzkioten portaera horiek maizago finkatzen ez eta latentzia handitzen ere. egingo ditu eta emaitzarik gabeko Abiada eta konsistentzia lortzeko, beraz, portaerak desagertuko edo maiztasuna beste bide batzuk ere erabili behar dira. galduko dute. 2.- Zakurrak bere ongizatea nahi duen Errefortzu positiboa bakarrik eskainiz neurrian atsegina dakarzkioten gauzak oinarritzen den heziketa sistemari bilatzeaz gain egonezina sortzen “adiestramendu positiboa� deitu ohi dizkioten horietatik ihes egitea ere zaio.Bere ustez, soilik jardun honetan bilatuko du. Errefortzu negatiboa da oinarritzen diren heziketa sistemek huts hori. Hau da, animaliari egonezina egiten dute eta ez dituzte ez portaerak sortzen dion zerbait aplikatzen badiogu

Zakurrak nagusiki bere ongizatea bilatzen du gauza guztien gainetik. Ez du inorentzat lan egiten, bere ikuspuntua da bere portaeratan agintzen duen bakarra.

edo egonezina bestela eragiten badiogu handik ihes egiten ahaleginduko da. Nagusiki mugimendu berriak ikasteko erabiltzen da errefortzu negatiboa. Hau, nonbait, oso erabilia da zaldiekin. Egonezina eragiten dion zerbait aplikatuz gero animalia bere egoera hobetzen saiatuko da eta saiatze horretan nahi dugun portaerarekin topo egiten duenean irtenbidea bilatuko du. Beraz, ongizatearen bilaketa, egonezinaren ihesa ere bada. Azpimarratu nahi izan zuen egonezina eragiteak ez zekarrela beldurra bere neurrian aplikatzen bazen. 3.- Azkenik, mina edo oinazea eragiten duten estimulazioak aipatu zituen. Zakurrak ez ditu inolaz ere maite eta ahaleginak egingo ditu horiek ebitatzeko. Kontuan hartu behar da, garrantzi handikoa baita oinazea eragiten duten estimulazioek erreflexuak eragiten dituztela eta ez direla kognitiboak. Hau da, estimulazio jaso eta pentsatu gabe ihes egiten dugu zerk eragiten digun ikasi arte eta hortik aurrera ebitatu egingo dute estimulazioa eragiten duen portaera hori.

Bart Bellon Mota guztietako azalpenak ematen ditu kontzeptuak argi gera daitezen. Horretarako, maiz hartzen du zakurraren lekua.

4

Estimulazio horiek ez dute halabeharrez beldurrik eragiten. Hori ilustratzeko, zaldi eta behorretara jo zuen adibide bat jarriz. Aipatu zuen nekazariek belaien inguruan hari elektrikoak hedatzen dituztela deskargak ematen dituztenak ukituz gero. Zaldiak lehen aldiz hurbiltzen direnean deskarga jasotzen dute eta pentsatu gabe atzera egiten dute mugimendu erreflexuen bitartez. Ez dago pentsamendurik.


Handik ordu batzuetara ikusiko ditugu zaldiak hariaren gainetik eta azpitik belarra jaten. Beldurra eragingo balie ez lirateke hurbilduko baina, ez da horrela estimulazioa edo deskarga ebitatzen ikasten dute eta beren portaera modulatzen dute. 2 urteko haur batek oharkabean eskua ur berotan sartzen badu ziztu bizian kenduko du mugimendu erreflexu baten bitartez. Ez du pentsatuko, erretiratu egingo du, besterik gabe, gero dator gertatu denaren inguruko hausnarketa.

5

Zakurren kasuan ere berdin gertatzen da, estimulua aplikatu eta pentsatu gabe erreakzionatuko dute. Mina sortzen duten estimulazioak portaera jakin bat ez egiteko edo desberdin egiteko erabiltzen dira. Estimulazio tipo hori beraz, nagusiki zuzenketan aplikatzen dira ongi ziurtatuz bitarteko guztiak jarri ditugula zakurrak egin behar duena egin dezan eta ez beste ezer.


BURANBELTZA 2012 irailak 22

Adiestramendu modernoa Adiestramendu modernoaren ezaugarria eta oinarria da zakurrari sinistaraztea berak eta ez beste inork kontrolatzen duela egoera. Animaliak zerbait behar duenean edo egonezina sortzen dion zerbait nahi ez duenean erabaki propioak hartzen dituela sinistaraztean datza adiestramendu modernoa. Animaliak berak erabakiak hartzen dituela uste sakona badu portaerak egoki eta sakon finkatuko dira. Adiestramendu modernoa neurri handi batez existenziala da bizitzeko edo egoki bizitzeko behar dituen elementuekin lan egiten dugulako. Nagusiki janariarekin lan egiten da hasierako fasetan. Animaliak janaria behar du bizitzeko eta horretaz baliatzen gara nahi ditugun portaerak lortzeko baina, kasu guztietan animalia da portaera ondorioztatu behar duena egoera kontrolatzen duela jakin dezan. Jatea eta adiestratzea gauza bera dira, animaliak lan egiten du janaria eskuratzeko eta eskuratze horretan finkatzen dituen portaerak bere heziketa egituratzen dute. Azpimarratu behar da animaliak zuk duzun hori maite eta behar duela. Askotan ikusi omen du sobera elikatutako zakurra eta horiekin nekez lan egin daiteke. Adibidea ilustratzeko falkonerian erabiltzen diren teknikak aipatu ditu. Horietan janaria eta animaliaren jan beharraren artean bilatzen da oreka. Gosea sentitu behar du jan nahi izateko, ehiza portaerak abiatzeko baina, era berean, sendo egon behar du ehizak eskatuko dion ahaleginari arrakastaz eusteko. Adiestramendu positiboaren zigorra saria ez ematea da. Maiz ikusten omen du jendeak animaliak zigortzen dituela era positiboan ari direnean eta hutsune handia dela azpimarratu nahi izan du. Ez ematea, ez uztea lortzen nahikoa zigorra da. Animaliak kontzentrazioa galtzen badu ez du lortuko behar duena baina, horretarako intentsitatez desiratu behar du eskaintzen diogun hori. Ideia hori ilustratzeko, talde kirolez hitz egin du. Hau da, kirol guztietan arauak daude eta arau horiek errespetatzea ezinbestekoa da ez badugu nahi jokoa gelditu dadin. Txartel horiaz eta txartel gorriaz hitz egin du zakurrari ere aplikatu behar zaizkiola esanez. Positiboki ari garenean arauak ez

6

baditu betetzen txartel horia aterako diogu zentzu figuratuan animalia arin zigortuz baina, hautsi duen araua garrantzi handikoa bada txartel gorria aterako diogu eta jokoa bertan behera geldituko da frustrazioa eraginez. Jendeak, arau hauste larrien aurrean ez du jokoa eteten eta hori ez dela egokia azpimarratu nahi izan du. Beti daude ondorioak adiestramenduan, egiteagatik eta ez egiteagatik ere bai.

Adiestramendu modernoa neurri handi batez existenziala da bizitzeko edo egoki bizitzeko behar dituen elementuekin lan egiten dugulako. Anekdota gisa kontatu du txapelketak baino lehenagoko entrenoetan nagusiak sari asko ematen edo zigor asko jartzen ikusten dituenean badakiela ez dutela suerterik izango txapelketan. Maila horretara iristen garenean sari eta zigor gutxi erabili behar dira. Motibazioa eta kontzentrazioaren arteko balantzea da adiestramientoa. Bereziki azpimarratu nahi izan du maiz ahazten den zerbait, hau da, kasu guztietan zakurrak ikasi behar duela portaera bat egiten eta kontrakoa ere bai. Adibidez, zaunka egiten ikasten badu, isiltzen ere ikasi beharko luke, etortzen ikasten badu, joaten ere ikasi beharko luke, hozka egiten ikasiz gero, askatzen ikasi behar du, nagusiari begiratzen ikasi badu, helburuari edo targetari begiratzen ere ikasi beharko luke.. Kasu guztietan portaera bat eta kontrakoa, den denak agindupean. Portaerak sortzen eta finkatzen dituena frustrazioa da. Hasieran, behar duen hori erraz eskainiko diogu apenas kontrapartidarik gabe. Behin zakurrak ikasi duenean hori nola lortu ez diogu erraz emango eta portaera berriak sortzen utziko dugu. Lortu ez izanak eragiten dion frustrazioa da portaera sorkuntzaren motorra. Zenbat eta intentsitate handiagoz desiratu orduan eta azkarragoak eta zuzenagoak izango dira portaerak. Zakurrak hozka egitea maite duenean, biziki maite duenean, lehenago beste gauza batzuk egitera behartu beharko genuke. Horrela bi gauza lortzen ditugu, alde batetik, eskatzen diogunaren exekuzio azkarra eta zuzena eta bestaldetik, hozka egiteko gogoa


BURANBELTZA 2012 irailak 22

handitzea. Kirol-adiestramenduan konfirmazioaren ondotik zakurrak ez du erabateko ziurtasunik saria jasoko ote duen. Etengabe aipatzen du frustrazioa dela abiadaren motorra, frustrazioa dela portaera sortzeko modua, frustrazioa dela adiestramenduaren gako nagusia. Zentzu horretan errorea iruditzen zaio oso prebisiblea izatea. Maiz ikusten du klik egin eta gero sari bat eskaintzen dela eta kasu guztietan sari bera ematen dela nahiz eta portaeren exekuzioa desberdina izan. Ez zaio zuzena iruditzen horrela jokatzea. Esan bezala, animaliak uneoro pentsatzen du egoeraren kontrola duela eta edozein gauza eginda saritzen badugu ez du portaera hobetzeko joerarik izango. Azkarrenak, hoberenak, zehatzenak, horiexek sarituko ditugu. Askotan ikusten du zakurrak etengabe saritzen direla, bere ustez, ordea, saria jaso baino lehen 5 minutuz (adibide bat da) aritu beharko luke. Pentsatu behar dugu, frustrazioa dela motorra, beraz, zenbat eta frustratuagoa orduan eta kontzentrazio handiagoa eta exekuzio zehatzagoak, baina, era berean, soka hautsi gabe. Izan ere, lortu ezinak portaeraren desagertzea dakar. Esperantzaren ardatzean lan egin behar da. Zakurrak nahi duena lortzeko esperantza duen bitartean lanean arituko da, saturatzen bada, ordea, animalia galduko dugu. Sistema honekin lan egiteko bi seinale izango ditugu. Alde batetik, egiten ari dena ongi dagoela esateko “ongi, ongi, ongi� erabiliko dugu tonu neutro, informatiboan. Bestaldetik, bereziki ongi egin duenean, “super� esan eta jaso egingo du bere saria. Horretarako komandoak nahi erara erabil litezke, klikerra erabiliz eta onomatopeiak ere bai.

7

Adiestramendu modernoan beren buruarekin oso seguru dauden zakurrak ikusten dira. Une honetan arrakasta handiagoa dute zakur teknikoek beste garai bateko zakur gogorrek baino.

Adiestramendu modernoan beren buruarekin oso seguru dauden zakurrak ikusten dira. Une honetan arrakasta handiagoa dute zakur teknikoek beste garai bateko zakur gogorrek baino. Hala ere, gero eta teknikoagoak dira hezitzaileak eta adiestramendu taldeak eta horrek maila berdinduko duenez, 5 urte barru zakur oso teknikoak nahikoa izango ez direla uste du eta ezinbestean teknika oso ona duten zakur gogorrek, bihotz handikoek bakarrik irabaziko dute. Hori dela eta, adiestramendu sistema egokitu behar da errefortzu negatiboak eta inpultsoak egoki erabiliz. Sistemaren hasierari dagokionez, hau da txakurkumearekin nola hasi behar den azaltzeko orduan, lana 6 asterekin hasten dela aipatu du. Bereziki azaldu du mahaiaren gainean egiten duen lana. Izan ere, posizioak ukimen-

komandoak erabiliz lantzen du. Ez du inoiz hitz egiten animaliarekin oso berandu arte. Lehendabizi eskua erabiliz edo makila labur bat erabiliz animaliak ukitzen ditu nahi duen hori egin dezaten eta egiten dutenean saritu egiten ditu. Ondoren, komando bisualak edo ikusmen-komendoak aktibatzen ditu eta ahozkoak bukaeran. Mahaiaren gainean irakasten duen beste gauza interesgarri bat hartzea eta askatzea da. Gogoan izan kasu guztietan irakatsi behar dela portaera bat eta bere kontrakoa. Lehenengo eta behin, animaliak ahoa itxita mantentzen ikasiko du. Hau da, animaliak bere kabuz ahoa ixten duenean klik egin eta saria jasoko du. Ondoren denbora irabaztera joko du, a l e g i a , a h o a i t x i t a m a n t e n t ze n ahaleginduko da ahal bezain luze.


BURANBELTZA 2012 irailak 22

Segundoka irabazten joango gara, poliki-poliki gero eta segundo gehiago. Ondoren, saria jasotzeko “eman” komandoa erabiliko dugu eta ahoa irekitzen ikasiko du komandoa entzun bezain pronto. Beraz, ahoa irekitzen eta ixten ikasi du eta komandopean jarri ditugu. Ondoren, Ahoan mota guztietako materialak edukitzen erakutsiko diogu. Lehenago ahoa itxita mantentzen ikasi duenez ez du aho urduririk izango eta hozkada egonkorra izango da. Horrela arituz gero, animaliak ez du arazorik izango “apport” egiteko. Bigarren parte batean, itotzen duen lepokoa erabiliko du eta presio eragingo du objektua ahoan har dezan, hau da errefortzu negatiboa erabiltzen du eta hori ulertu duenean lepoko elektrikoa erabiliko du funtzio berbererako. Elektrikoa erabiltzen duenean itotzeko lepokoa ere erabiliko du badaezpada ere. Horren helburua irtenbiderik ez duela ikustaraztea da. Funtzionamendua horrelakoa da: Animaliak askatzen badu lepokoa erabiliz ito eta presan jarriko du, hartu bezain pronto askatuko du. Hozka urduria erakusten badu lepokoa erabiliz ito eta eragotziko dio, lasaitzen denean askatu. Lan bera egingo da aurrerago lepoko elektrikoarekin. Lan honetan egon badago arau orokor bat, hau da, zakur urduriak itotzen duen lepokoa behar du eta lasaiak ordea puntaduna. Aipatu behar da, gaur egun, lepokoak erabiltzen direla askatzeko eta hozka egiteko ez garai batean bezala, non soilik askatzeko erabiltzen ziren. Lepoko elektrikoari dagokionez, intentsitatea handitzeak kontzentrazioa handitzen duela azpimarratu du, beraz, animalia saturatzen denean intentsitatea handitu beharko da. Maukaren askatzeaz ari zela azpimarratu nahi izan zuen garrantzi handikoa dela mauka mugitzen denean eta mugitzen ez denean ere askatzea. Gauza bera gertatzen da

8

eraso gizonekin, askotan gertatzen da haren mugimendua behar dela zakurra aktibatzeko eta hori hutsune galanta iruditzen zaio. Mugitzen ez denean ere zaunka egin behar zaio edo zainketa aktibatu espezialitatearen arabera. Horretan laguntzeko ona izaten da lurrean geldi dauden “jambier” edo maukekin lan egitea. Izan ere, hari zainketa eta zaunka egiten ikasten du, zainketa aktiboa eta pasiboa alegia. Izan ere, bi agindu desberdin erabiltzen ditu horietako bakoitzarentzat. Komando bat emanda animaliak HA zaindu egiten du zaunka eginez eta beste komando bat emanda zainketa egiten du baina, ez du zaunka egiten, aktiboa eta pasiboa alegia. Posizioei dagokienez, Bar Bellonek kutxa batzuk erabiliz lan egiten du. Kutxa horiek, helburu edo target bihurtzen ditu animalia hara joan dadin era naturalean, “motu propio”, alegia. Horretarako bertaratzen denean saritzen ditu eta gero bertan mantentzeagatik saritzen ditu. Mahaian ikasitako posizioak hara eramaten ditu eta sokak erabiliz mugiarazten saiatzen da eta saritzen ditu ez badu lortzen. Saioak mugiarazteko gero eta indartsuagoak dira eta horrela zakurra bertatik ez mugitzea lortzen du. Kontuan hartzeko ideia garrantzitsu bat eskaini zuen. Beti egiten badugu lan hori posizio berean, eserita, esate baterako, gainerako posizioak lantzea sokarekin eseri egingo da eseri dadin nahi dugula interpretatuko baitu. Beraz, posizio guztiak batera eta hasieratik landu behar dira. Horretan ari dela animaliari errefortzu negatiboa aplikatuko dio irtenbiderik ez duela ikustarazteko, gero eta gogorragoa animalia bera gogortzeko. Kirolari onek sufrimendua maite dutela esan du eta zakurrak ere errefortzu negatiboaren beharra du. Gaur egungo zakurrak oso teknikoak dira eta ez dute hozka egiten bihotzarekin, hori bilatu beharra dago.


BURANBELTZA 2012 irailak 22 BURANBELTZA www.buranbeltza.wordpress.com


Bart Bellonen ikastaroa