Page 1

-18- Zk. 2018ko martxoa

JAN ETA LO, POTOLO. OSASUNA. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakasleek umeen osasuna ardatz duen proiektu bat antolatu dute. Umeek euren gorputza ezagutzea eta osasuntsu egoteko jarraitu beharreko ohiturak modu dibertigarri batean ikastea lirateke proiektu honen helburu nagusiak. Eskoletan osasuna kontzeptua era desberdinetan azaltzen duten zenbait jarduera jostagarri egiten dituzte. Jarduera hauen bidez, kirola egiteak, osasuntsu jateak edota norberaren gorputzaren ezagutzak duten garrantzia azpimarratzen zaie umeei. Adibidez, garrantzi horretaz jabe daitezen gorputz ezagutza arloan Mr-Bones eskeletuaren laguntza dute umeek.

Ikasleak jarduera bat lantzen.

Uxue, Amaia, Miren eta Garazi proiektu honen arduradunak dira

“Osasunak berebiziko garrantzia du txikitatik.” Aipatutakoaz gain, irakasleek garrantzi handi ematen diote gorputz higieneari. Gaixotasunak ekiditeko eta bizitza osasungarria izateko ezinbesteko ardatza dela azaltzen diete umeei. Irakasleen hitzetan “oso aberasgarria da umeentzat txikitatik euren etorkizunerako hain garrantzitsuak izango diren ideiak eta kontzeptuak lantzea”. Susana, Miren, Amaia eta Garazi dira proiektu hau martxan jarri duten irakasleak. Eurekin berba egiterakoan, berehala ohartu

gara proiektu honen inguruan duten ilusioaz baita lanean jarraitzeko gogoaz ere. Gainera proposatutako jarduerak egitean umeen erantzuna paregabea izan da.

Ikasleak giza gorputza ezagutzen

Umeekin egiten den lan hau nabarmentzekoa da eta lantzen diren kontzeptuak gainontzeko mailetan ere interesagarriak izan daitezkeelakoan gaude.

En resumen: Mantener un estilo de vida saludable es muy importante no solo en la adolescencia sino desde la niñez. Cuando un niño o una niña practica un deporte y lleva una alimentación saludable, está creando un hábito, una disciplina que le permitirá desarrollarse saludablemente. Este concepto, junto al conocimiento del cuerpo humano, es el que se está trabajando en “Jan eta lo, potolo”. KEYWORDS:

KIROLAK – ELIKADURA – GIZA GORPUTZA - OSASUNA

Newsletter 18, MARTXOA 2018  

Newsletter 18, MARTXOA 2018

Newsletter 18, MARTXOA 2018  

Newsletter 18, MARTXOA 2018

Advertisement