Page 1

#08

03 Ezkontzetarako osagaiak, Juanitosa “Arregi” Opariak 05 Akaroen aurkako produktuak, Maibi Dekorazioa eta Ehungitza 06 Marrubiak, Sustrai Fruta Denda 10 Elkarrizketatua, Juan Carlos Aranburu, Txandako Lehendakaria 14 Udaberri eta Udako moda, Marku Arropa denda 15 Oakley betaurrekoen showroom-a, Itziar Optika 16 Kotxerako hainbat osagarri, Oñati Garajea 17 Ikusmen terapia, Arkauz Optika

BOMAG Bizi Oñati Magazina # 08 Martxoa 2014 Hiru hilabetekaria Edizioa: 2000 Doako alea www.bomagaldizkaria.wordpress.com Bomag Bizi Oñati Magazina


#08

.........................................................................................................................................................................................................

BOMAG | Bizi O単ati Magazina

#08 azalean Juan Carlos Aranburu 01

O単atiko Udalaren Laguntzaz

Zuzendaria Testuak

ARANTXA EGOSKOZABAL

bomag.arantxa@gmail.com

Diseinua, Artea eta Maketazioa Argazkiak LEZURI ORMAZABAL

bomag.lezuri@gmail.com

Inprimatzen du GERTU Edizioa 2000 ale

06

14

03

17

05

15

BOMAG 息 2014 Martxoa www.bomagaldizkaria.wordpress.com

Eskerrak O単atiko Udala TXANDA BOMAGFESTen laguntzaileak

BOMAG-ek ez du zertan aldizkari honetan azaltzen direnekin bat etorri beharrik, hori dela eta ez da bertan adierazitakoaren erantzule egiten.

16


ERREPORTAIA Opariak - Etxerako tresnak

t e m al

et

ea

ni

be r r i a

. S a m so

en l i n

Arrate Markiegi Maixabel Urzelai Nieves Gomez

JUANITOSA “Pedro Arregui” Opariak

Mahai handia 190,00€ Mahai txikia 130,00€ Mahai-bidea 13,00€ Kafe jokoa (6 katilu + 6 plater) 23,00€ Kafesne jokoa (6 katilu + 6 plater) 38,00€

“Point Shock” teknologia, ultra-arinak, segurtasun itxitura eta 5 urtetako garantia. Informazio gehiago: www.samsonite.com Kabinako maleta, 55x20zm Maleta, 68x25zm

210,00€ 230,00€

Porcelanas VP besaulkia 247,00€ Porcelanas VP puf-a 80,00€ Porcelanas VP te jokoa (15 pieza) 55,00€

BOMAG #08

Kalitatea eta diseinua abiapuntutzat hartuta Juanitosak dekorazio eta osagarrien marka ezagunek udaberri honetarako proposatutako nobedadeak aurkeztu dizkigu. Diseinuzko altzariak, Samsonite markako maleta berrienak, modako poltsa eta osagarriak, eskuz egindako ezkontzetarako apaingarriak, … etxea apaindu, oparitu edo eta zure buruari kapritxo bat ematea nahi badiozu etorri Juanitosara.

3

EZKONTZAK ETA OSPAKIZUNAK — Juanitosan ezkontza eta bestelako ospakizunetarako osagarri eta apaingarri bereziak aurkituko dituzu. Eskuko-poltsak eta clutch-ak, lepokoak, brotxeak eta ilean jartzeko apaingarrien aukera zabala eskaintzen dizu Juanitosak, nahi izanez gero gainera eskuz egindako lepoko, brotxe eta ilean jartzeko apaingarri pertsonalizatuak enkargatu ditzakezu.

“ Juanitosak Chic Symphathique osagarriren diseinu berrienak eskaintzen dizkizu”

JUANITOSA “Pedro Arregui” Kale Barria, 24 / Atzeko Kale 11 20560 Oñati 943 780 462 Juanitosa Arregi

Chic Sympathique poltsa Chic Sympathique zapia

56,00€ 25,00€

Chic Sympathique bidai poltsa Chic Sympathique poltsa

48,00€ 40,00€


LABURRA Haurren moda

“Anek, udaberri-uda honetan etxeko gaztetxoenek eramango duten moda aurkeztu digu”

Ane Beitia

ANE Mertzeria

Ane Mertzerian, jaioberriendako arropa leun eta goxoak, txikitxoendako moda alaia eta gaztetxoendako jantzi modernoak aurkituko dituzu. Beste batzuen artean, Anek, 14 urte arteko Absorba, Mayoral, 3 pommes, Bimbalina, Woolo Moolo eta Yatsi marketako moda berriena eskaintzen dizu. Horrez gain, Ane Mertzerian etxeko guztiendako pijamak eta barruko arropak dituzu.

ABSORBA markako peto eta kamiseta jantzi-joakoa. 41,90€ ABSORBA jaka beixa. 30,90€

BECKARO markako fraka motzak. 31,95€ 3 POMMES markako kamiseta. 10,95€

3 POMMES markako praka bakeroak. 31,90€ 3 POMMES kamiseta. 22,90€

Zapata zuriak. 19,50€

Zapata grisak. 19,50€

LABURRA Moda

KI E R A IRE

BE

·

BOMAG #08

4

ANE Mertzeria Kale Barria, 54 20560 Oñati 943 081 409

ABSORBA markako lorez estanpatutako soinekoa. 45,50€ ABSORBA markako jaka gorria. 35,50€

R RI A ·

Isabel Negreira

LUAR

Arropa Denda Isabel Negreirak LUAR neska eta emakumeendako moda denda zabaldu berri du Lazarraga kalean. Luar-en, beste batzuen artean, Pepita Perez, Carme Pol, Ada Gatti edo eta Kling marketako azken moda aurkituko duzu. Luar-en neska eta emakumeentzako S eta XXL neurri bitarteko arropak, zapiak, sandaliak, poltsak eta bestelako osagarriak dituzu. LUAR Arropa Denda Lazarraga, 4 20560 Oñati 943 044 941 652758610 Luar Oñati

Kamisetak 12€-tik aurrera Prakak 25€-tik aurrera Jakak 24€-tik aurrera Jertseak 25€-tik aurrera Soinekoak 24€-tik aurrera


ELKARRIZKETA Dekorazioa - Ehungintza

Argiloain Perosterena

MAIBI

Dekorazioa eta Ehungintza

HAUTSAREN AKAROAK

HAUTSAREN AKAROEI ALERGIA

Akaroak armiarmen azpi-mota bat dira, mikroskopikoak. Mota askotariko akaroak daude eta hauen artean ezagunenak hautsaren akaroak ditugu. Animali txiki hauen bizilekua etxe barruko hautsa izan ohi da. Hezetasunaren beharra dutenez eta argiari beldurra diotenez, koltxoietan, burkoetan, pelutxeetan edo eta alfonbretan bizi dira. Hautsaren akaroak airearen hezetasuna % 75-80 eta tenperatura 21 gradutik gora dagoenean erraz garatzen dira, airearen hezetasuna %40-50etik jaistean bestalde, hautsaren akaroak hil egiten dira.

Alergiaren eta asmaren eragile arruntenak akaroen gorozkiak eta hildako akaroak izan ohi dira. Kongestioa, doministikuak, azkura, txistua arnasan, azaleko gorritasunak eta negar jarioa dira hautsaren akaroekiko alergiaren sintomak. Euskal Herrian biztanleriaren %30ak akaroei sentsibilitatea diola uste da. Sentsibilitate hau sudur alergien eta asma iraunkor gehienen eragilea da. Horrez gain, dermatitis atopikoarekin zerikusi handia du. Hautsaren akaroak kontrolpean izateko aholku batzuk:

Maibi dekorazio eta ehungintza dendak urteak daramatza hautsaren akaroen aurkako produktuak eskaintzen. Produktu hauen berezitasunak ezagutu nahirik Argitxu Perosterena Maibiko arduradurekin hitz egin dugu.

• Etxea garbia mantendu • Akaroen aurkako oihalak (burko-azalak, koltxoi -azalak, alfonbrak, …) erabili • HEPA filtrodun aspiragailuarekin garbitu • Izarak astean behin 60ºC-tara garbitu • 60ºC-tara garbitu ezin diren oihalak, 24 ordu izozkailuan sartu eta garbitu • Etxean, airearen bataz besteko hezetasuna %50-etik behera mantendu • Liburuak, arropak, jostailuak,… armairuetan gorde • Etxeko gelak aireztatu BOMAG #08

01

“Urte asko daramatzagu akaroen kontrako produktuak saltzen, koltxoi azalak, burkoak ,… baina azken urteotan produktu hauen eskaera eta eskaintza asko igo da”

5

02

01 Argitxu, MAIBIko arduraduna, atzealdean akaroen aurkako errezelak dituela. 02 Akaroen aurkako burkoa. 03 Akaroen aurkako nordikoa. 04 Akaroen aurkako tratamendua duen alfonbra eta nordikoa.

Noiztik saltzen dituzue akaroen aurkako produktuak Maibin? Guk urte asko daramatzagu akaroen kontrako produktuak saltzen, koltxoi azalak, burkoak,… baina azken urteotan produktu hauen eskaera eta eskaintza asko igo da. Jendea alergia mota hau duela jabetzean, informatu eta neurriak hartzen ditu. Produktuen eskaintza bestalde asko handitu da eta gaur egun etxea janzteko eta apaintzeko akaroen aurkako material berriak garatu dira. Akaroen kontrako zer produktu dituzue? Oherako produktu gehienak ditugu, besteak beste koltxoiak, koltxoi azalak, burkoak, burko azalak, barruko izarak eta nordikoak. Horrez gain, akaroen aurkako tratamendua duten alfonbrak eta errezelak ere baditugu.

MAIBI Dekorazioa eta Ehungintza Mendiko Kale, 2 20560 Oñati 943 781 480 argiloain@maibidekorazioa.com www.maibidekorazioa.com Maibi Dekorazioa eta Ehungintza

Zergatik dira produktu horiek akaroen kontrakoak? Oherako produktuek akaroen kontrako tratamendu bereziak dituzte. Alfonbra batzukere akaroen aurkako tratamendu bereziak dituzte eta beste batzuk garbigailuan 60ºC tara garbitu daitezke, akaroak tenperatura horretan hil egiten dira. Azkenik, errezelak edo gortinak screen-ak dira, screen-ak plastiko berezi batez eginda daude eta ondorioz akaroak ez dira bertan ezartzen.

03

Akaroei alergia dieten pertsonek zailtasunak izaten al dituzte etxea janzteko? Zailtasunak baino baldintza batzuk dituztela esango nuke. Izan ere ezin dute edozein alfonbra edo gortina jarri baina gaur egun eskaintza oso zabala da. Screen-etan gama handia dago, bai kolore aldetik bai eta estanpatu aldetik. Horrez gain 60ºCtara garbitu daitezkeen oihal ugari daude. Behar bada orainarte arazorik latzena alfonbrena izan da, baina gaur egun material ezberdinak azaltzen ari dira eta eskaintza gero eta zabalagoa da. Maibik AENOR-en UNE kalitate agiria du. Zer esan nahi du horrek? UNE agiria bezeroarekiko arreta ona ziurtatzen du. Maibik segurtasun neurriak betetzen dituela, produktuek prezioa agerian dituztela, erosketa tiketek informazio guztia garbi azaltzen dutela, aurrekontuak era egokian aurkezten ditugula,… ziurtatzen du.

04


ERREPORTAIA Elikadura

“Marrubiek hezurren osasuna hobetzen duten magnesio, potasio eta K bitaminen kantitate handia dute” Alberto Vesga

SUSTRAI Fruta Denda

“Marrubiak dituzten kaloria gutxi eta nitrato kantitateari esker pisua galtzeko dietetan oso lagungarriak dira”

Marrubizko batidoa, izozkia, tarta, mermelada. Marrubiak laranja zukuarekin, azukrearekin, esnegainarekin. Marrubiak gosaltzeko, postrerako, askarirako. Marrubiak argaltzeko dietetan, buruko minak kentzeko, hezurrak sendotzeko, ilea indartzeko.

BOMAG #08

6

Marrubien garaian gaude eta argi dago fruta txiki hauek gure arreta berezia merezi dutela. Hori dela eta, Sustrairen orrialde hauen bitartez marrubiei omenalditxo bat egin nahi izan diegu. Zein da gaur egungo marrubien jatorria? Zer onura dute gure osasunarentzat? Zer eskaintzen digute? Zer gertatu dezakegu marrubiekin?

HISTORIA ETA JATORRIA Gaur egun ezagutzen ditugun marrubiak Virginiako (Estatu Batuak) lehenengo kolonoek ekarri zituzten Europara XIX. mendean. Bertako marrubiak Virginiatik iritsitako marrubiekin nahastean, tamainan irabazi baina zaporean galdu zuten barietate berriak lortu ziren. Denborarekin marrubi mota hauek Txileko barietate berezi batekin nahastu eta marrubi handi eta zaporetsuak lortu ziren. Espainian Huelvako probintzia marrubien produkzioan espezializatuta dago, bertako marrubiak Europa osoan ezagunak eta preziatuak direlarik. Propietateak 100 gramo marrubi 30 kilokaloria %85 ura 7 gr karbono hidratoak 9,9 gr zuntz 150 mg potasioa 13 mg magnesioa 40 mg kaltzioa 60 mg C bitamina 69 mg azido folikoa 0,2 mg E bitamina

“Espainian Huelvako probintzia marrubien produkzioan espezializatuta dago”

MARRUBIAK JATEKO HAMAR ARRAZOI

SUSTRAI AGENDA APIRILA Elikadura, osasuna eta kirola — Apirilak 25 Sustrai lehiaketa MAIATZA Maiatzak 27 Nutrizioaren Eguna “Haurren Gizentasuna”

SUSTRAI Fruta Denda Kale Barria, 1 943 780 090 San Lorentzo, 2 943 534 159 20560 Oñati

Kaloria gutxi Katilu bat marrubik 43 kaloria ditu. Zuntzean aberatsa direnez gose sentsazioa murriztu eta digestio prozesua erregulatzen laguntzen dute. Antioxidante ugari Marrubiek fenola izeneko konposatu kimikoak dituzte. Antocianina marrubietan ugari aurkitzen den fenol mota bat da, kolore berezi hori ematen diona eta zelulen osasuna mantentzen duen antioxidatzaile naturala. Antiinflamatorio naturala Fenolek, aspirinak edo ibuprofenoak egiten duten bezala,organismoaren prozesu inflamatorioen aurka egiten laguntzen digute. Bitaminetan aberatsak Marrubiak B taldeko bitaminetan aberatsak dira, B6, niacina, riboflavina, azido pantotenikoa eta azido folikoan. C bitaminaren kantitate esanguratsua ere badute. Manganesoa dute Manganesoa antioxidatzaile indartsu eta antiinflamatorio natural bat bezala lan egiten duen minerala da.

Hezurren osasuna hobetu Marrubiek hezurren osasuna hobetzen duten magnesio, potasio eta K bitaminen kantitate handia dute. Begien osasuna hobetu Ikerketa ezberdinek marrubiak jatea begien osasuna hobetzen duela frogatu dute. Zahartzaroaren aurka Marrubiek dituzten azido elagikoek azalaren elastikotasuna hobetu eta zahartzaroaren seinaleen sorrera atzeratzen dute. Biotinak gainera ilearen eta azazkalen osasuna mantentzen laguntzen du. C bitaminaren iturri garrantzitsua Katilu bat marrubik egunean behar dugun C bitaminaren %136a dauka, horrek sistema inmunitarioa hobetzen duen antioxidatzaile garrantzitsuaren iturri bihurtzen ditu. Pisua galtzen laguntzen dute Marrubiak dituzten kaloria gutxi eta nitrato kantitateari esker pisua galtzeko dietetan oso lagungarriak dira. Gosea murrizten laguntzen dute eta odol zirkulazioa hobetu.


Errezetak

MARRUBI MERMELADA

MARRUZBIZKO SORBETEA

· 100 gr azukrea · 400 gr marrubi · 300 gr jogurt natural · 500 ml ur

· 2 kg marrubi · 1,5 kg azukre · 2 limoiren zukua 01 Marrubiak ondo garbitu eta zatitu

ondoren, azukrea eta limoi zukuarekin nahastu. Beratzen utzi gutxienez bi orduz.

03 Mermelada denbora luzez gorde nahi izanez gero, mermelada bero-bero dagoenean kristalezko potea goraino bete behar da. Tapa ondo itxi eta toki fresko batean hozten utzi. Hurrengo egunean mermelada hozkailuan gorde daiteke.

02 Sutatik atera eta guztiz hozten utzi, ordu erdi inguru. 03 Marrubiak garbitu eta batidorarekin pure bat lortu arte oldartu. Nahi izanez gero pipi guztiak kentzeko purea iragazki batetik pasa daiteke. 04 Purea ura-azukrearekin ondo nahastu eta jogurta erantsi. 05 Tuper batean sartu, ondo itxi eta izozgailuan sartu. Bi ordutara izozgailutik atera, ondo nahastu eta sartu berriro izozgailuan.

SUSTRAI LEHIAKETA: MARRUBIAK

Marrubiak arteria eta zirkulazioaren lagunak dira. 100 gramo marrubik 30 kilokaloria besterik ez dute eta zuntzean aberatsak direnez, betekorrak dira, garbitzaileak eta idorreriari aurre egiteko lagungarriak. Potasioan aberatsak direnez zirkulazioan laguntzen dute, gure giltzurrunari lan egiten laguntzen diote eta horrela txiza gehiago egiten dugu. Frutari esker, egunero gozo puntu interesgarria ematen diogu gure buruari. Azido uriko gehiegi, idorreria eta zirkulazio txarra dutenentzat beraz, bereziki onak dira marrubiak. Berezitasun bezala, komentatu, marrubiak azido saliziliko deritzon sustantzian aberatsa direla. Bai, betiko aspirinaren bezala. Askotan esaten dugu, frutak eta barazkiak botikatxo onak direla gure gorputzerako beraz badakizue! Haurretan erreakzio alergiko ugari ematen duen fruta izanik, umeak urte bete izan arte ez dizuet gomendatzen dietan sartzea.

EGUNA Apirilak 25 ORDUA Arratsaldeko 18:00tan TOKIA Kale Barriako Sustrai dendan

Sustrai fruta dendak apirilaren 25ean antolatu duen marrubien postre lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Lehiaketa arratsalde-ko seietan izango da eta bi kategoria izango dira, helduak eta haurrak. Parte-hartzaileek postreak Sustraik Kale Barrian duen denda aurrean izango den gunera eraman beharko dituzte.

Amaia Diaz de Monasterioguren NUTRIZIONISTA

Giltzurruneko gaitzak, harriak dituztenek ere kontutan izan beharreko fruta da. Azido oxalikoak harriak sortu dezakelako.

OINARRIAK - Postrearen osagai nagusia marrubiak izan beharko dira. - Bi kategoria: helduak eta haurrak. - Epaimahaiak postrearen osagaiak, zaporea, aurkezpena eta originaltasuna baloratuko dute. SARIAK Helduen kategorian: - Bi lagunendako pintxo dastatze afari edo bazkaria Luis tabernan. Haurren kategorian: - Sustrai fruta-dendaren barazki eta fruten saski ederra.

Marrubiak era askotan jan daitezke, osasuntsuena beti bera bakarrik jatea bada ere, esnekiekin lagunduta, laranja urarekin, … askari eta postre osasungarriak lortzen ditugu. Frutaren heldutasunaren arabera gozoagoak dira eta ez dute azukrerik beharko. Oso ondo konbinatzen du, esnegainarekin, txokolatearekin eta gazta freskoarekin ere. Urte osoan disfrutatzeko mermelada egin dezakegu. Askotan animatzen dugu fruta hau mahai inguruetan eta tertulietarako, pikatzen joateko eta osasuntsu mantentzeko. Jateaz aparte, marrubiak haginak, hortzak zuritzeko ere erabiltzen da. Eta marrubiak azaleko hidratazio eta garbiketarako ere erabil ditzakegu. Beraz, eraman marrubiak zuen elikadura planera!

BOMAG #08

02 Lapiko baten jarri eta ordu erdiz su baxuan egosi, noizean behin koilara batekin bueltak eman. Apar zuri bat agertzen bada, koilaratxo batekin kendu. Mermelada sendotzeko egosketa denbora luzatu daiteke.

01 Lapiko batean ura eta azukrea nahastu eta sutan jarri. Ura irakiten hastean hiru minutuz bueltak eman azukrea guztiz disolbatu arte.

“Marrubiak, politak, dibertigarriak, koloretsu eta osasuntsuak dira”

7


ERREPORTAIA Elikadura

“Antxon harategiak arrautza, esnea eta glutenari alergia dieten pertsonendako jaki bereziak eskaintzen ditu” Antxon Eguiburu Izaskun Iriondo

ANTXON Harategia-Urdaitegia

1986an Antxon harategia zabaldu zutenetik, Antxon Eguiburu eta Izaskun Iriondoren helburu nagusiak eskaintzen dituzten produktuen kalitatea eta bezeroarekiko arreta pertsonalizatua zaintzea izan da.

ANTXON Harategia-Urdaitegia San Lorentzo, 5 20560 Oñati 943 782 583

Antxon harategiak Oñati eta inguruko baserrietako txal eta moxalen Euskal Okela eskaintzen dizu. Harategiko arduradunek harreman zuzena dute abereak saltzen dizkieten baserritarrekin, Antxonek azaldu digunez harreman hau oso garrantzitsua da, “okela erosi aurretik baserrira joaten gara, aberea ikusten dugu eta jabearekin adostasun batera iristen gara. Guretzat oso garrantzitsua da saltzen dugun haragiaren jatorria eta kalitatea ezagutzea”. Antxonek Eusko Label-eko baserriko txerrien haragia ere eskaintzen dizu.

Izaskun eta Antxonek bere bezeroei eskaintzen dieten arreta pertsonalizatuaz hitz egin digute, “harategian produktu eta jaki asko egiten ditugu, txorizoak, saltxitxak, hanburgesak, kroketak, … bezero batzuk produktuen tamaina aldatu dezakegun edo beste eskaera batzuk egiten digutenean gu bere beharrak asetzen saiatzen gara”. Antxon harategiak arrautza, esnea eta glutenari alergia dieten pertsonendako jaki bereziak eskaintzen ditu, esne gabeko york-a edo gluten, esne eta arrautza gabeko hanburgesa mota ezberdinak esaterako.

BOMAG #08

8 LABURRA Elikadura

“Euskal Herrian abereen elikadura, hazkuntza, bizimodua, kalitatea, arraza eta hilketa prozesua zaintzen dituzten ustiapen txiki asko daude”

Jesus Odriozola Belen Lobo

ODRIOZOLA

Azken bi urteotan Odriozola harategiak Oñatiko abeltzainen moxalen okelarengatik apustu berezia egiten ari da, “moxal txikiak dira, 200 kilo ingurukoak, kalitatezko elikadurarekin bertan hazita eta hemengo hiltegian hildakoak. Moxalaren haragia burdinan, proteinetan eta bitaminetan aberatsa da eta txal eta txerrien okelak baino koipe gutxiago du”. Odriozolak moxalen haragiarekin egindako haragi gisatua, hanburgesak, saltxitxak eta almandogilak eskaintzen dizkizu.

Harategia

Odriozola harategiak ondo elikatuta eta hazitako abere mota ezberdinen kalitatezko okela eskaintzen dizu. Besteak beste, baserriko Luma Gorri oilaskoak, Nafarroako untxiak, Oñatiko moxalen haragia eta inguruko txalen okela.

ODRIOZOLA Harategia Arantzazu Kalea, 2 behea 20560 Oñati 943 716 211 jesus@odriozola-anaiak.com

Jesus Odriozolak azaldu digunez, merkatuan hiru oilasko mota aurkituko ditugu, “industriala, begetala eta baserriko Luma Gorri oilaskoak. Azken bien haragia horiagoa da, zaporetsuagoa eta naturalagoa, izan ere oilasko hauen arraza, elikadura eta bizimodua hobea da. Guk oilasko begetala eta baserrikoa gomendatzen dugu, bi hauen artean ere ezberdintasunak daude, oilaskoen arrazan eta prezioan batez ere”.

Gaur egun okelerako abereak produzitzen dituzten ustiapen handi eta industrialez gain, Euskal Herrian abereen elikadura, hazkuntza, bizimodua, kalitatea, arraza eta hilketa prozesua zaintzen dituzten ustiapen txiki asko daude. Odriozola harategiak bertako abeltzain txiki hauen produktu bereziak eskaintzen dizkizu.

“Moxalaren haragia burdinan, proteinetan eta bitaminetan aberatsa da eta txal eta txerrien okelak baino koipe gutxiago du” Odriozola harategian inguruko baserrietako txalen okela, Nafarroan aske eta elikadura naturalarekin hazitako untxiak eta Nafarroako ustiapen txiki bateko txerri haragia ere aurkituko duzu.


LABURRA Elikadura

Anton eta Agustin Garai

GARAI

“Guretzat oso garrantzitsua da Oñatin jaio, hazi eta hildako Eusko Labela duten abereen kalitatezko okela eskaintzea”

Harategia-Urdaitegia

Garai harategiak Oñatiko 30 baserrietako txal eta moxalen okela eskaintzen du. Anton Garaik azaldu digunez, Garai harategiak urte asko daramatza bertako haragia saltzen, “guretzat oso garrantzitsua da Oñatin jaio, hazi eta hildako Eusko Labela duten abereen kalitatezko okela eskaintzea. Jaten dugun haragiaren ziklo guztia Oñatin burutzeak zori handia da oñatiar guztiontzat”. Antonek azaldu digunez Oñatiko baserritar gehienen ustiapenak txikiak dira, “betiko baserriak dira eta urtean hiruzpalau txal hazten dituzte”. Duela bi urte Oñatiko abeltzainek bertako harategiekin batera moxalaren haragia promozionatzen hasi ziren, “moxalaren okelak propietate bereziak ditu, bertakoa da eta prezio oso ona dauka, oso gomendagarria”.

Garai harategiak 65 urte daramatza oñatiarrei Oñatiko baserritarrek hazitako abereen okelarik hoberena eskaintzen. Duela bost urte arte Bakardadeko Ama kalean kokatuta, 2009an Garaik Mendiko Kalen harategi handi, eroso eta modernoa zabaldu zuen.

Garai harategian bestalde bertan egindako saltxitxak, hanburgesak, kroketak, barazkien menestra eta berehala gertatzeko beste hainbat jaki aurkituko dituzu.

LABURRA Elikadura

Tarsicio Oses

TARSICIO Harategia

Tarsicion baserriko txerrien okelarekin harategian bertan egindako txistorra, frijitzeko, egosteko eta gordinik jateko txorizoa, saltxitxoia eta hirugiharra aurkituko duzu. Horrez gain, bertako txalen haragiarekin janari goxoak prestatzen ditu Tarsiciok, almandogilak, mingaina egosia, okela gisatua, buztana gisatua, … berotu eta jateko prest dauden janari hauek hutsean itxita eta pasteurizatuta erosi ditzakezu. TARSICIO Harategia Portu Kale, 2 20560 Oñati 943 783 104

“Tarsicio harategiak inguruko baserrietako okela hoberenekin harategian bertan egindako produktu naturalak eskaintzen dizkizu”

OÑATIKO ETA EUSKAL PRODUKTUAK.

Tarsicio harategian bertan gertatutako txerrikiak eta janari pasteurizatuez gain, Oñatiko produktu ezberdinak aurkitu ditzakezu, Aldaiko gazta eta Upaingoa txakolina esaterako. Tarsiciok Euskal Herriko kalitatezko produktuak eskaintzeko helburuarekin bertako jaki ugari eskaintzen dizkizu, besteak beste Arabako babarruna, Ezeiza goxotegiko teilak, Idiazabaleko gazta ezberdinak eta Nafarroako ardo gorri eta beltza.

BOMAG #08

“Garai harategian besteak beste, bertan egindako saltxitxak, hanburgesak, kroketak, barazkien menestra aurkituko dituzu”

GARAI Harategia-Urdaitegia Mendiko Kalea, 8 20560 Oñati 943 780 259 info@carniceriagaraiharategia.com www.carniceriagaraiharategia.com

9


ELKARRIZKETATUA TXANDA ELKARTEKO LEHENDAKARIA

JUAN CARLOS ARANBURU

BOMAG #08

10

Hamazazpi urte pasa dira Txanda, Txantxiku Dendarixen Alkartia, sortu zenetik. Urte hauetan elkarteak ekintza ugari burutu ditu eta gure herriko agente aktiboenetarikoa bihurtu da. Gaur egun herrietako komertzio txikien etorkizuna kolokan dagoela diote batzuk, Txandak aldiz gaur egungo gizartean O単atiko zerbitzu, taberna eta denda txikiek bere tokia dutela sinesten du. Juan Carlos Aranburu, Txandako lehendakariarekin solasean izan gara Txandaren ikuspuntua, helburuak eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko.


BOMAG #08 11


GERTUTIK Zer da zure lanetik gehien atsegin duzuna? Jendearekin harremana. Bezerorik onena da … Aholkuak entzun, gure lana baloratu eta errepikatzen duena. Zer da zure aisialdi denboran gehien atsegin duzuna? Nire aisialdian ortuan lan egitea asko atsegin dut.

elkarrizketa

Azken urteotan gure gizartean aldaketa asko eman dira, hauetariko bat kontsumitzeko modua izan da. Kontsumo ohitura berriek gure bizimoduan eta besteekin erlazionatzeko eran eragina dute, baita gure herriko estetikan, ekonomian, … Oñatiko komertzioek aldaketa hauek nola bizi duten, gure herriko denden etorkizuna nola ikusten duen eta Txandaren helburuak eta 2014rako elkartearen plangintza ezagutzeko asmoz Juan Carlos Aranburu Txandako lehendakariarekin izan gara.

Astebururako plan on bat? Lagunekin afaldu eta tertulixa on bat. Lagunekin edo familiarekin eguneko irteeratxoak egitea ere asko atsegin dut. Drama bat edo barre egiteko filma. Nahiago ditut dramak. Zuri beltzean edo koloretan. Koloretan

12

Oñatin faltan botatzen duzu … Ez dut ezar faltan botatzen.

BOMAG #08

Musikari bat. Ana Belen, Luis Miguel, Alejandro Sanz, …

Zer da Oñatin bizitzeaz gehien atsegin duzuna? Herria bera eta ingurua, paisaia. Oñatin bizitzea luxu bat da.

Zer eskaintzen diote dendek, tabernek, jatetxeek eta zerbitzuek oñatiarrei? Lehenengo eta behin bizitza. Goiz eta arratsaldetan dendak eta zerbitzuak kokatuta dauden kaleetan jendea ibiltzen da erosketak egiten eta bere bidean aurkitzen dituen ezagunekin hitz egiten. Bestetik herritarrei zerbitzu bat eskaintzen diegu, behar dituzten jakiak, jantziak, tresnak, zerbitzuak, … etxe alboan eskuratzeko aukera. Azkenik, asko gara hirugarren sektorean lan egiten dugunok, lanpostuak sortzen ditugu, zergak Oñatin ordaintzen ditugu, beraz herriarentzat aberastasun ekonomiko iturria ere bagara. Zein da gaur egun Oñatiko denda eta zerbitzuen egoera? Dendei dagokienez egoera ez da ona. Azken urteotan arrazoi ezberdinak direla eta, hamarnaka denda itxi dira Oñatin. Betiko denden kasuan jabeak jubilatu egin direlako eta inork ez diolako erreleboa eman eta denda berrien kasuan ez dutelako behar bezalako erantzuna izan. Egia da denda berriak ere zabaldu direla, baina komertzio gazte hauek zaila dute gaur egun bizi dugun egoerari aurre egitea eta askok urte gutxiren buruan ateak ixten dituzte. Hamar urteren buruan Oñatiko betiko hainbat denden arduradunak jubilatuko dira eta gehienek ez dute erreleborik aurreikusten, izan ere gaur egun dendari izatea ez da batere erakargarria. Zer eragin izan du krisiak gure herriko komertzio eta zerbitzuetan? Azken urteak zailak izan dira dendariontzat, oñatiar guztiok bezala krisi ekonomikoaren eragina jasan dugu. Unerik latzenak Fagor-en itxieraren ondoren jasaten ari gara. Izan ere Fagor-en itxiera bertako langileei eragiteaz gain, beste kooperatiba batzuetan lanean ari ziren hainbat oñatiarrei eragin die eta guzti horrek, nola ez, bertako denda eta zerbitzuetan eragin handia izan du. Krisiaz gain, azalera handiko zentroek eta internet bidezko erosketek ohiko denden etorkizuna zalantzan jartzen dutela uste duzu? Bai, gure inguruan azalera handiko zentroak zabaldu zirenean kontsumo ohiturak asko aldatu ziren. Lehen emakumeak egunero erosketak egitera irteten ziren, harategira, fruta-dendara, arrandegira, … , gaur egun familia askok astean behin azalera handiko zentro batera joan eta erosketa potolo bat egiten dute. Larunbatetan gainera azalera handiko zentro horiek arratsaldea igarotzeko plana bihurtzen da askorentzat. Nola eman buelta horri? Beste herrialde batzuetan, Frantzian esaterako, egoera

“Herriko denda batzuk internetek eskaintzen dituen aukerez baliatzen ari dira, Oñatiko komertzio eta zerbitzu batzuk web orria dute eta askok Facebook-a” hau aspaldi jasan zuten, ohiko komertzioak poliki poliki desagertuz joan ziren, herrietako kaleen bizitza galtzen joan zen, komertzioa azalera handiko zentroetan bildu zelarik. Gaur egun egoera horri buelta eman nahian dabiltza eta herrietako denda txikiak berreskuratu nahi dituzte. Guk ez dugu hori hemen gertatzerik nahi, gure ustez errazagoa da duguna mantentzea zerotik hastea baino. Internet bidezko erosketek zer eragin dute betiko komertzioengan? Internet bidezko erosketak azken urteetako eta etorkizuneko erronka bihurtu dira dendari txikiontzat. Gazteek geroz eta gehiago erosten dute internet bitartez eta badirudi kontsumo mota hau gora joango dela. Oñatiko denda batzuk internetek eskaintzen dituen aukerez baliatzen hasi dira, Oñatiko komertzio eta zerbitzu batzuk web orria dute eta askok Facebooka. Zer egin dezakete Oñatiko dendek, azalera handiko zentroen eta internet bidezko salmentei aurre egiteko? Oñatiko komertzio eta zerbitzuok baditugu azalera handiko zentroez eta interneteko salmentez bereizten gaituzten baloreak eta gure helburua bezeroek balore hauek kontutan hartzea eta bere fideltasuna lortzea da. Batetik herriko dendek gure bezeroei zerbitzu pertsonalizatuta eskaintzen diegu, guretzat bezeroak ezagutzen ditugun pertsonak dira eta ez zenbakiak, epe luzera begira mantendu nahi ditugun bezeroak, beraz ahalik eta gusturen uzten saiatzen gara. Aholkularitza eskaintzen diegu, arazoren bat badute badakite non gauden eta erantzun egokiena ematen saiatzen gara, gauzak etxera eramateko aukera eskaintzen diegu, etxe alboan gaude, erosi aurretik artikulua ikusi, ukitu eta probatu dezakete, guzti horrek balore bat du eta bezeroek kontutan hartzen dugula uste dugu. Herrietako komertzioak hirietakoak baino garestiagoak direla esaten dute batzuk, horrela al da? Baliteke hiri batzuetan gauza batzuk merkeago aurkitzea, izan ere denda txikiok batzuetan ez ditugu prezio hoberenak lortzen. Hala ere, marka berdineko artikuluetan ez da prezio alde handirik izaten eta askotan posible da artikulu bat herriko denda txiki batean merkeago aurkitzea.


01

Oñatiko komertzioen etorkizuna dendarien eta herritarren eskuetan dagoela diozu, Udalak egin al dezake zerbait? Txanda sortu zenetik Udalaren laguntza jaso dugu, 17 urte hauetan bi alderdi izan dira Udal Gobernuan eta biek bere laguntza eta kolaborazioa eskaini digute. Biekin aritu gara elkarlanean eta asko eskertzen dugu. Gure ustez Udalarekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da eta etorkizunean bide honetatik jarraituko dugu. Zein da Txandaren helburua? Txanda garai hartan dendariek bizi genuen arazoei aurre egiteko sortu zen, une horretan guretzat garrantzitsuena dendarien arteko erlazioa eta elkarlana bultzatzea zen. Urteak aurrera egin ahala arazo berriak eta sakonagoak agertzen joan dira eta gure lana ere aldatuz joan da, une bakoitzean bizi izan dugun egoerari erantzun egokiena ematen saiatu gara.

“Txanda 1997an sortu eta lanean hasi zenetik bere momentu onak eta baxuak izan ditu, hala ere balorazioa guztiz positiboa da” Nola baloratzen duzu Txandak orain arte egin duen lana? Txanda 1997an sortu eta lanean hasi zenetik bere momentu onak eta baxuak izan ditu, hala ere balorazioa guztiz positiboa da.

02

01 Juan Carlos, Txanda Elkarteko lehendakaria. 02 Txanda Elkarteko batzarra, Foruen Enparantzan.

MARTXOA SARI ZUZENAK TXANDA txartelarekin 5€ eta 10€tako sariak egindako erosketengatik

“Turistak Oñatira etortzen dira baina oso eragin txikia dute bai denda, bai zerbitzu eta bai herriko tabernetan”

APIRILA MODAREN HILABETEA TXANDA txartelarekin diru-sariak banatuko dira TXANDAko moda dendetan gastatzeko.

MAIATZA Zeintzuk dira 2014 urtean Txandaren erronkak? Gure helburuetariko bat bazkideak erakartzea da, gero eta gehiago izan, indartsuagoak eta eraginkorragoak izango garelako. Ekintzei dagokienez dagoeneko plangintza bat dugu eta hilero herritarrei zuzendutako ekintza ezberdinak burutuko ditugu. Bestalde gure bazkideei zuzendutako ikastaroak antolatuko dira eta udalarekin eta beste elkarte batzuekin elkarlanean jarraituko dugu. Turismoak Oñatiko denda, taberna eta zerbitzuei bezero berriak ekarri diezaioke. Igartzen al duzue azken urteotan turisten presentzia? Turistak Oñatira etortzen dira baina oso eragin txikia dute bai denda, bai zerbitzu eta bai herriko tabernetan. Gehienak autobusean iristen dira, bisita gidatu bat egiten dute eta kafe bat hartzeko denborarik ere ez dute izaten. Gure ustez turistak diru iturri garrantzitsua bilakatu daitezke Oñatiko taberna, jatetxe, zerbitzu eta komertzioendako, baina horretarako plangintza on bat behar da. Gu prest gaude gure aldetik jartzeko, baina estrategia baten barruan eta helburu garbi batzuekin.

OÑATIKO TURISMO BULEGOA ETA ARRIKUTZ KOBEKIN ELKARLAN EKINTZAK

EKAINA INGURUMENAREN HILABETEA Ingurumenarekin lotutako ekintzak

IRAILA VARIETÉS HILABETEA

TXANDA txartelarekin ordaintzen dutenen artean TXANDAko denda ezberdinetan gastatzeko diru-sariak banatuko dira.

URRIA TXANDAREN 3 ASTEAK Iazko hamabostaldiari jarraiki, ekintza desberdinak antolatuko dira.

AZAROA DESKONTUAK TXANDA TXARTELAREKIN %5-eko deskontu zuzena TXANDA Txartelaren erabiltzaileentzako.

GAU BELTZA Azaroko azken ostiralean, gauez antolatutako ekintzak.

ABENDUA GINKANA Oztopoak eta probak gainditu beharreko lehiaketa Oñatiko kaleetan.

BOMAG #08

Nola ikusten duzu komertzio txikien etorkizuna? Zaila da esatea, denbora gutxian aldaketa asko eta sakonak ematen ari dira eta ekonomiari dagokionez urte txarrak bizi ditugu. Hala ere oraindik hemen gaude eta gure aldetik behar den guztia egingo dugu etorkizunean ere hemen egoteko. Oñatiko komertzioaren etorkizuna denon eskuetan dagoela uste dut, dendarion eta herritarron eskuetan. Dendariok bezeroak erakartzen eta bere fideltasuna lortzen saiatu behar gara eta herritarrak Oñatin erostearen garrantziaz jabetu behar dira. Horretarako bezeroek produktuaren prezioaz gain, erosketa bat egiterakoan beste faktore batzuk hartu behar ditu kontutan, produktuaren kalitatea, saltzailearengatik jasotzen duen aholkularitza eta tratu pertsonalizatua, produktua ikusteko, ukitzeko edo probatzeko aukera, produktua edo zerbitzua etxe ondoan izatearen erosotasuna, …

TXANDA PROGRAMAZIOA 2014

13


ERREPORTAIA Emakumezkoen moda

“Udaberri eta uda honetan marinel estiloko jantzi eta estanpatuak eramango dira” Begoña eta Arantxa Markuleta

MARKU

Jocavi soinekoa Indi&Cold jaka

Indi&Cold soinekoa Indi&Cold jaka beixa PM parka Linozko zapia

129,00€ 49,90€

Begoña eta Arantxa Markuletak udaberri eta uda honetan jantziko dugun moda aurkeztu digute. Markuko arduradunek azaldu digutenez, tonu guztietako berde eta urdinak, korala eta kakia izango dira denboraldiko koloreak; diseinuari dagokionez, marinel estiloko jantzi eta estanpatuak eramango dira.

75,00€ 49,90€ 122,00€ 24,00€

Arropa Denda

“Tonu guztietako berde eta urdinak, korala eta kakia izango dira udaberri-uda honetako koloreak”

BOMAG #08

14

Company&Co kazadora 106,00€ Jocavi frakak 99,00€ Indi&Cold blusa 36,00€ Linozko zapia 24,00€

MARKU Arropa Denda Kale Barria, 4 20560 Oñati 943 780 319

Company&Co parka Indi&Cold frakak

100,00€ 96,00€

Noa Noa jaka bakeroa Indi&Cold frakak Indi&Cold gabardina Villalobos zapia Magan jaka

109,95€ 89,95€ 99,00€ 12,00€ 54,00€

Jackpot bakeroak Magan jertsea PM parka Indi&Cold zapia

89,95€ 52,00€ 85,00€ 25,00€


ERREPORTAIA Optika

“Martxoaz geroztik Oakley markako betaurreko berrienak Itziar Optikan aurkituko dituzu”

Itziar Altuna Maite Amondarain

ITZIAR Optika

Graduatu daitezken eguzki betaurrekoak.

Itziar Optikak Oakley Rx betaurrekoak, zure beharren arabera, lente monofokal nahiz progresiboekin graduatzeko aukera eskaintzen dizu.

High Definition Optics R (HDO R).

Oakley-k patentatutako HDO R teknologiak argiago eta garbiago ikusteko aukera emateaz gain, begiak kolpeengatik eta argi izpiengatik babesten ditu.

Polarizatutako lenteak – HD Polarized TM.

OAKLEY Radar Path Photochromic

OAKLEY Holbrook

Ispilu lenteak.

Oakley etxeak IRIDIUM R izeneko ispilu lenteen kolore gama zabala eskaintzen dizu.

Eguzki izpietatik %100 eko babesa.

Oakley betaurrekoen lenteek UVA, UVB eta UVC eguzki izpien %100a filtratzen dute.

Oakley etxeak patentatutako HD Polarized TM teknologiak itsutzen gaituzten distirak blokeatu eta HDO R teknologia dute. Horrez gain, Oakley-ek eskaintzen dituen koloretako lente hauek sakontasunaren pertzepzioa hobetzen dute.

Pertsonalizatuak.

Lente fotokromatikoak.

Estaldura-hidrofobikoa.

Okley markak eguzki argiaren intentsitatearen arabera automatikoki ilundu edo argitzen diren lente fotokromatikoen teknologia eskaintzen dizu.

Itziar Optikak zure Oakley betaurrekoak pertsonalizatzeko aukera eskaintzen dizu. Zuk nahi duzun lente-eustoina (montura), nahi dituzun lente eta akabatuekin.

Estaldura-hidrofobikoari esker Oakley betaurrekoen lenteak erraz garbitzen dira eta hezetasunaren pilaketa galarazten dute.

“Apirilaren 4an Itziar Optikan Oakley betaurrekoen showroom berezia ospatuko da” OAKLEY Frogskins

Showroom-ean Oakley modelo guztiak ikusi eta probatzeko aukera izango duzu, baita merkaturatu berri diren Oakley betaurreko berrienak ere. Showroom-a apirilaren 4an, ostirala, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara izango da. ITZIAR Optika Kale Barria, 32 20560 Oñati 943 718 288 itziaroptika@wanadoo.es www.itziaroptika.com Itziar Optika

Itziar Optikak showroom-ean Oakley betaurrekoak erosten dituzten bezeroei %10eko deskontua egingo die.

APIRILAK 4 16:30 - 20:0 0

“Oakley modelo guztiak ikusi eta probatzeko aukera izango duzu”

“Oakley EROSLEEI, %10eko DESKONTUA” -10%

BOMAG #08

Martxoaz geroztik Oakley markako betaurreko berrienak Itziar Optikan aurkituko dituzu. Mundu osoan ezaguna den Oakley marka amerikarraren sekretua, lenteen teknologia aurreratuena modako diseinu erakargarrienekin konbinatzea da. Kirolari profesionalen beharrei erantzun nahian Oakley etxeak egindako ikerketa eta sortutako berrikuntza guztiak orain Itziar Optikan dituzu.

Oakley marka ezaguna ia 40 urte daramatza eguzkitako betaurrekorik berezienak garatzen. Oakley betaurrekoen artean bi estilo nagusi bereizi ditzakegu, kirolariei zuzendutako eguzkitako betaurrekoak eta kalean janzteko modan oinarritutakoak. Guztiak Oakley markak garatutako lente aurreratuenekin eginak, edozein egoeratan gure begiak babesteko artelan txikiak dira.

15


ERREPORTAIA Merkatari Elkartea

Mari Lourdes Txintxurreta Juan Carlos Godoi Javier Lezeta Mikel Altuna Eli Astigarraga Antonio Martin

OÑATI GARAJEA Peugeot, Volkswagen, Seat eta Audi markako automobilen konponketan espezializatuta, Oñati Garajeak edozein marketako automobilentzako mekanika, txapa, pintura eta diagnosi zerbitzuak eskaintzen dikizu. Oñati Garajeko arduradunek Aste Santuan kotxean bidaiatu behar duzuenoi, aldez aurretik gurpilen egoera eta presioa eta argien, garbigailuen, balazten eta nibelen egoera egiaztatzea aholkatzen dizue.

“Eskatu inolako konpromisorik gabe zure aurrekontua Oñati Garajean” Oñati Garajeak marka eta modelo guztietako automobil berri, 0 kilometroko eta bigarren eskuko kotxeen aukera zabala eskaintzen dizu.

Oñati Garajeak marka guztietako kotxeak eskaintzen dizu, PIVE plana eta marka bakoitzak martxan duen kanpaina aplikatzen duelarik. Horrez gain, erosketa finantzatu nahi izanez gero deskontu bereziak izango dituzu. Eskatu aurrekontuak inolako konpromiso gabe Oñati Garajean.

BOMAG #08

16

239,20€* eurotik aurrera

GURPILAK.

Gurpilek ibilgailuaren pisua jasaten eta azelerazioak eta frenadak eutsi behar dute. Gurpilen presioa baxua bada, gurpila azkarrago higatzen da eta erregaiaren kontsumoa handitu. Gurpilen marrazkiek gutxienez 1,6 mm-ko sakontasuna izan behar dute. Gurpilen marrazkiek sakontasun gutxi izatean automobilak egonkortasuna galtzen du, frenatzeko distantzia handitu eta akuaplaning egiteko arriskua gehitzen da. Oñati Garajeak marka, modelo eta prezio ezberdinetako gurpilak eskaintzen dizkizu.

Kutxak.

Oñati Garajean erremolkeak kotxera lotzeko homologatutako bola finko eta desmuntagarriak dituzu, bola finkoak 124 eurotik aurrera eta desmuntagarriak 184,86 eurotik hasita, prezio hauetan ez dira lanorduak eta BEZ-a sartzen. Oñati Garajeak erremolkerako bola kotxera lotu eta legez beharrezkoa den IAT-ra eramateko zerbitzua eskaintzen dizu.

+ BEZ

Bizikletak-eramatekoa.

Oñati Garajean kotxean bizikletak eramateko euskarrien homologatutako modelo aukera zabala aurkituko duzu.

+ BEZ

BOLAK.

Oñati Garajeak auto barnean sartzen ez zaizun ekipaia eramateko, homologatutako kutxa modeloen aukera zabala eskaintzen dizu.

135,20€ eurotik aurrera

OÑATI Garajea Goribar Auzoa, z/g 20560 Oñati 943 781 350

124,00€ eurotik aurrera

+ BEZ *400 l-ko kutxa

30,40€ eurotik aurrera

+ BEZ

Eskiak-eramatekoa.

Segurtasun arrazoiak direla eta gaur egun debekatuta dago eskiak auto barnean eramatea. Oñati Garajean eskiak kotxean eramateko homologatutako euskarri modelo ezberdinak dituzu.


ERREPORTAIA Optika

Jorge Santos Sorkunde Arkauz

ARKAUZ Optika

1999an zabaldu zenez geroztik Arkauz Optikak betaurrekoekin edo ukipen-lenteekin konpontzen ez diren ikusmenaren hainbat arazoei erantzuteko Ikusmen Terapia izeneko tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Izan ere, Jorge Santos ikusmena hobetzeko terapia berezi hauetan espezializatuta dago.

“Especialidad en áreas de Visión Binocular, Terapia Visual, Optometría Pediátrica, Problemas de Aprendizaje y Patología Ocular” “Especialidad en áreas de Diagnóstico y Tratamiento de Estrabismos, Terapia Visual y Patología Ocular”.

Askotan betaurrekoek edo ukipenlenteek ez dituzte gure ikusmen arazo guztiak konpontzen. Askotan ikusmen arazo bat ez da gure begien arazo patologiko bat ez eta ikusmen baxua izatearena. Askotan ikusmen arazo bat beste area bateko arazo bategatik estalita egon daiteke edo alderantziz. Ikusmen arazo hauek gure ikusmen sistemaren funtzionalitatearen arazoak dira. Gure begiak osasuntsu egon daitezke eta baliteke %100a ikustea, baina sistema ez dabil ondo, arrazoi ezberdinengatik ez da efikaza (bi begien arteko koordinazioaren arazoagatik, begi nagiagatik, estrabismoagatik, inguruan jasotako informazioa prozesatzeko arazoengatik, …), arazo hauek ez dira betik betaurrekoekin konpontzen, gehienok ezagutzen ditugun betaurrekoekin ez behintzat. Kasu hauetan gure ikusmen sistema ez dabil ondo eta irakatsi egin behar diogu.

“Estrabismoen kasuetan, kirurgia gomendaturik dagoenean, ebakuntza aurretik eta ondoren emaitza hoberenak lortzeko ikus terapia egitea gomendatzen da”

BOMAG #08

Jorgek, CEO Zentroko (Centro de Especialización Optométrica) bi Master burutu ditu:

“Askotan betaurrekoek edo ukipen-lenteek ez dituzte gure ikusmen arazo guztiak konpontzen”

17

IKUSMEN TERAPIA OPTOMETRIKOA.

Ikusmena, osotasun baten parte bat bezala hartu behar da. Izan ere, ikusmena gainontzeko zentzuekin integratuta lantzean, ikusmen sistemari modu eraginkor eta errendimendu maximoarekin lan egiten erakusten diogu. Horrez gain, ikusmena beste zentzuek emandako informazioarekin lan egitean, argiztapena, posturak, … gure portaera aldatu dezakegu. Teknikoki Ikusmen Terapia Komportamentala, Optometriaren espezializazio bat da. Optometrista ikusmen primarioa lantzen duen profesionala da, alegia, bezeroak bere ikus-lanerako behar duen ikusmen kalitate eta kantitea egokia izateaz arduratzen da. Pazientearen ikus trebetasunak ebaluatzea da optometristaren lana; nekea, arreta eza, begi-eskuaren koordinazio arazoak, begi-bagoak eta horrelakoak ekiditeko. Ikusmen terapia ikusmen ariketetan oinarritutako teknika optometrikoa da, bere helburua hobetu ahal diren hainbat disfuntzioei irtenbidea ematea delarik. Teknika honek ikus trebetasun guztiak hobetzeko erabiltzen dira, hala nola konbergentzia, dibergentzia, fokatze sistema estimulatu eta erlaxatzeko gaitasunak, begi mugimenduen hobekuntza edo ikus pertzepzio prozesuen hobekuntza. Estrabismoen kasuetan, kirurgia gomendaturik dagoenean, ebakuntza aurretik eta ondoren emaitza hoberenak lortzeko ikus terapia egitea gomendatzen da.

ARKAUZ Optika Lazarraga, 2 20560 Oñati 943 716 063 jss4289@cnoo.es es.arkauzoptika.com

“Ikusmen terapia ikusmen ariketetan oinarritutako teknika optometrikoa da, bere helburua hobetu ahal diren hainbat disfuntzioei irtenbidea ematea delarik”

Ikaste prozesuari eragiten dioten ikusmen arazoak gainditzeko ere ikusmen terapia erabiltzea aholkatzen da, irakurmen eta idazmenean batez ere. Begi bagoren berreskuratze prozesuan emaitza onenak lortzeko diagnostiko goiztiarra oso garrantzitsua da, nahiz eta edozein adinetan tratatu.


LABURRA Musika

DJ EBIL Ospakizun on batean ezinbestekoa da musika. DJ Ebil-ek antolatzen ari zaren ospakizun edo jaia gustuko duzun musikarekin girotuko du. Ezkontzak, agurrak, kintadak, auzoetako jaiak … DJ Ebil-ek ekitaldi bakoitza dagokion musikaz alaitzen du. DJ Ebil zuzenean ezagutu nahi baduzu apirilaren 11an Bomag Jaixa girotzen aurkituko duzu. DJ EBIL 20560 Oñati 617 269 099 rockerbrain@hotmail.com www.djebil.com DJ EBIL

BOMAG #08

18

Argazkia: Felix Sanchez

Iban Idigoras

Argazkia: Xabier Rezabal

2014ko TARIFA 5 ordu_ 300,00€ Aurrekontu pertsonalizatuak egiten dira.

Iban Idigorasek urtebete besterik ez darama DJ lanean eta dagoeneko bere lan ona ezaguna egin da oñatiarron artean. Izan ere Ibanek musika odolean daramala esan dezakegu, musika jartzaile baten semea, hamabi urtez musika talde bateko bateria jolea eta urtetan soinu teknikari lanak burutzen ibilita, Ibanek afizioa ofizio bihurtzea erabaki du. Ibanek, DJ batek aldez aurretik egin behar duen musika eta abestien aukeraketa lana, jaian bertan burutzen duena bezain garrantzitsua dela azaldu digu, “ezkontza bat gertatzeko ezkongaiekin bi bilera izaten ditut, solasaldi hauetan atsegin duten

“DJ EBILek ospakizun bakoitza ekitaldi berezia bihurtzen du” musika estiloa, entzun nahi dituzten abestiak, gustuko ez dituztenak, … kontatzen didate. Horri esker, bikoteek eta bere gonbidatuek gustuko duten musika aukeratu eta gertatzen dut”. Gainontzeko ospakizun eta jaiak gertatzeko, DJ Ebilek antolatzaileekin entzun eta dantzatu nahi duten musika estiloaz eta abestiez hitz egiten du. DJ Ebilek ospakizun bakoitza ekitaldi berezia bihurtzeko asmoz, bertan parte hartzen duten gonbidatuen adin eta gustuen arabera eta antolatzaileek sortu nahi duten giroaren arabera proposamenak luzatzen ditu. DJ Ebilek hilero eguneratzen duen musika artxibo erraldoiarekin lan egiten duenez ospakizunetan bertan antolatzaileek nahiz gonbidatuek egiten dizkieten eskaera guztiei erantzuten saiatzen da.

LABURRA Elikadura

Maria Jose Elorza

KRESALA

“Garai honetan berdelaren arrantzan murgilduta daude, apirilean antxoaren kanpaina hasiko dute eta udan hegaluzearena”

Arrandegia

Martxoan bi urte bete dituen Kresala arrandegiak, arrain eta itsaski freskoenak eskaintzen dizkizu. Asteartetik larunbatera Kresalak, Pasaia eta Ondarroako portuan arrantzaleek egunean bertan lehorreratutako garaiko arraina eta atzerritik hegazkinez iristen diren inportazioko arraina bereziekin betetzen du mostradorea.

KRESALA Arrandegia Kale Zaharra, 6 20560 Oñati 943 252 742

Maria Jose Elorza, Kresala arrandegiko arduradunak azaldu digunez hiru dira Kantauri itsasoan arrantzale euskaldunek burutzen dituzten arrantza kanpainak, “garai honetan berdelaren arran-tzan murgilduta daude, apirilean antxoaren kanpaina hasiko dute eta udan hegaluzearena”. Maria Josek esan digunez, oñatiarrok oso gustukoak ditugu hiru arraina mota hauek, “hala ere arrandegiko erregea legatza da, arrain txikiak ere oso ondo saltzen ditugu, antxoak, sardinak eta perlitak batez ere. Txipiroiak ere eskaera handia dute eta gazteen artean izokina nagusitzen da”.

Maria Josek geroz eta arraina gehiago kontsumitzen dugula dio, “janari arina da, propietate asko ditu eta kaloria gutxi. Behar bada atzera botatzen gaituena arrain-hezurrak dira. Orokorrean arrain-hezur gutxi dituzten arrainak nahiago ditugu, horregatik guk hemen arrainak ahalik eta garbien gertatzen saiatzen gara”. Geroz eta oñatiar gehiago arrandegira tuperarekin hurbiltzen dela esan digu Maria Josek, “jarrera egokia da, batetik zabor gutxiago sortzen dugulako eta bestetik arraina garbi eta egoera onean mantentzen delako”.


LABURRA Edertasuna

“IO-k ezkontza eta bestelako ospakizunetarako orrazkera eta makillaje zerbitzua eskaintzen dizu”

Izaskun Olabe - Carmen Riba Claudia Valdivieso - Maria Diaz

BEAUTY PARTY

IO

Ile-apaindegia IO ile-apaindegiak ezkontza, jaunartze, bazkari eta bestelako ospakizunetan eder agertzeko orrazkera eta ilerako apaingarri pertsonalizatuak, aurpegia edertzeko makillajea, manikura, … eskaintzen dizu.

Beauty Party-ak lagunekin goiz edo arratsalde bat gozatzeko era berri bat dira, zorionak, titulu bat, agur berezi bat, … ospatzeko edo lagunekin zerbait berezia konpartitzeko modu ezberdina. Izenak dioen bezala Beauty Party-etan edertasunak eta lagun arteko jai giroa elkartzen dira.

Izaskun Olabek eta bere lankideek, etengabe ikasten eta berrikuntza guztiak ezagutu nahian, IO ile-apaindegiko Udaberriko orrazkeren tendentziak ezagutu eta praktikan jartzeko asmoz, martxoaren 24an Davines etxeak antolatutako orrazkeren ikastaro berezian parte hartuko dute.

IO ileapaindegiak eta Distira Estetika Zentroak lagun taldeentzako Beauty Party pakete ezberdinak eskaintzen dizkizuete. Pakete hauetan makillajea, orrazkera, manikura, pedikuroa, masajeak, aurpegiko nahiz ileko tratamenduak eta beste hainbat zerbitzu proposatzen dizkizuete. Beauty Party-ak dirauten bitartean IO ile-apaindegia eta Distira estetika zentroko ateak itxita egongo dira eta jaia girotzeko, kafea, cape-cake-ak, coctel-ak, pintxoak, … banatuko dituzte. Zatoz eta ezagutu IO eta Distirak proposatutako Beauty Party planak, nahi izanez gero pakete pertsonalizatuak antolatzen dira.

BOMAG #08

IO Ile-apaindegia Apaolaza, 4 behea 20560 Oñati 943 034 676

“IO ile-apaindegiak eta Distira Estetika Zentroak Beauty Party izeneko aisialdi pakete bereziak proposatzen dizkizuete”

19

“Bomag-en helburua gure herriko denda, zerbitzu, ostalaritza enpresa eta profesionalen eskaintza ezagutzera ematea da” — “Urtebete bete dugun honetan, Bomag-en sinetsi duzuen guztioi eskerrak eman nahian, Apirilaren 11an ospatuko dugun ˝bomagfest˝ jairarako gonbitea luzatzen dizuegu”


bomag #08  

#08 bomag - Bizi Oñati Magazina martxoa 2014

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you