Page 1

#03

03 Egongelak, Ormazabal Barne Arkitektura 04 20. urteurrena, Maibi Dekorazioa eta ehungintza 06 Pellet eta egurrezko estufak, Iñurritegi Iturgintza 08 Margoak, Muñoz Margoak 09 Ezkontzetarako taxi zerbitzua, Jon Casais Taxi Zerbitzua 10 Garaiko fruta eta barazkiak, Sustrai Fruta Denda 12 Elkarrizketatua, Alex Alvarez 17 Udaberriko bilduma berria, Juanitosa “Pedro Arregi” Opariak 18 Secretos del Agua, Mari Jose Ile-apaindegia 19 Udaberriko moda, Chic Arropa Denda 20 Orrazkera pentsonalizatuak, IO Ile-apaindegia 22 Txanda, Txantxiku Dendarixen Alkartia 24 Gida

BOMAG Bizi Oñati Magazina # 03 Martxoa 2013 Bi hilabetekaria Edizioa: 2000 Dohako alea www.bomagaldizkaria.wordpress.com Bomag Bizi Oñati Magazina


#03

.........................................................................................................................................................................................................

BOMAG | Bizi Oñati Magazina

#03 azalean Alex Alvarez 01

08

20

04

18

10

03

19

06

09

17

22

Oñatiko Udalaren Laguntzaz

Zuzendaria Testuak

ARANTXA EGOSKOZABAL

bomag.arantxa@gmail.com Diseinua, Artea eta Maketazioa Argazkiak

LEZURI ORMAZABAL

bomag.lezuri@gmail.com

Inprimatzen du GERTU

Edizioa 2000 ale BOMAG © 2013 Otsaila www.bomagaldizkaria.wordpress.com

Eskerrak Oñatiko Udala Alex Alvarez Zuriñe Madinabeitia Mikel Inda

BOMAG-ek ez du zertan aldizkari honetan azaltzen direnekin bat etorri beharrik, hori dela eta ez da bertan adierazitakoaren erantzule egiten.


ERREPORTAIA Egongelak

Andrea Azkoaga

ORMAZABAL Barne Arkitektura

01

Ormazabal Barne Arkitekturak etxeko egongela zure behar eta gustuei egokitzen du. Materialen kalitatea, argiaren garrantzia, egongelaren neurriak eta bezeroaren aurrekontua kontutan izanda, Ormazabalek pertsona edo familia bakoitzarentzat egongelaren osaketa pertsonalizatuak burutzen ditu. 02

01

Ormazabal Barne Arkitekturak, kalitatezko materialak erabiliz eta aukeratutako diseinua jarraituz, bezeroaren aurrekontuaren arabera egindako altzariak eskaintzen ditu. Argazkian 330 zentimetro luzeko egurrezko eta lakatu mateko akabera duen konposizioa, 2.314,00 €. Altzari bera, egu-rrez apaindutako akaberarekin eta poro irekiarekin, 1.922,00 €.

02

03

Kristal-apalez osaturiko 320 zm luzeko konposizioa: 4.665,00 € Mahai baxuak, oinarrizko bertsioan edo tiraderadun bertsioan, bi altura eta diametrotan aurki ditzakezu. Lakatu matea edo distiratsua dituzu akabera aukera bezala.

3

“Espazioaren oinarrizko egiturak diseinatu eta burutzen ditugu”

Eguneko zonaren dimentsio estilistiko berri baterako oinarrizko solidoen estetika; argi garbi, zorroztasun geometriko eta funtsezko materialak, egungo etxeetan nagusiki soziabilitatera bideratzen den tokian. Argazkian, atzetik argiztaturiko panel eta kristal lakatuzko banakako kaxoi esekiz, estratifikatu lakatuzko apalez eta kristalezko beira-arasaz osaturiko konposizioa.

03

BOMAG #03

“Ormazabal Barne Arkitekturak, kalitatezko materialak erabiliz eta aukeratutako diseinua jarraituz, bezeroaren aurrekontuaren arabera egindako altzariak eskaintzen ditu”

04

04-05

Espazioaren oinarrizko egiturak diseinatu eta burutzen ditugu. Istorio pertsonalak kontatu eta ibilbide pribatuak laguntzeko pentsatu eta proiektaturiko objektuak. 04 Lakatu mate akaberako 270 zm luzeko konposizioa: 3.012,00 € 05 Lakatu mate eta egurrezko akaberako 360 cm luzeko konposizioa: 4.153,00 €

05


ERREPORTAIA Dekorazioa - Ehungintza

“Maibi ehungintza eta dekorazio dendak hogei urte beteko ditu apirilean” Argiloain Perosterena

MAIBI Dekorazioa eta Ehungintza Maibi ehungintza eta dekorazio dendak hogei urte beteko ditu apirilean. Urte hauetan bizitakoa ezagutu nahian Marivi Arregi dendaren sortzailearekin eta bere alaba Argiloain Perosterena, gaur egungo Maibiko arduradunarekin izan gara.

BOMAG #03

4

“Oñatiarrez gain, Maibik Bergara, Arrasate, Legazpi eta inguruko beste herrietako bezeroak ditu”

Marivi Arregik 60ko hamarkadan dekorazio ikasketak burutu eta garai hartan bere gurasoena zen Juanitosan lan egiten hasi zen, “bezeroek gortinak, alfonbrak eta etxea apaintzeko dendan saltzen ez genituen produktuak eskatzen zizkiguten eta zerbitzu hori eskaini nahian Donostiako beste komertzio batzuekin kolaboratzen hasi ginen. Denborarekin Juanitosan oihalekin lan egiteko tokirik ez zegoela eta, ehungintza eta etxeko apainketa lantzeko denda bat zabaltzea erabaki nuen eta horrela sortu genuen Maibi”. Maibi 1993ko apirilean zabaldu zituen ateak eta Marivik azaldu digunez dendaren izena “Marivi eta Bittor, nire eta nire senarraren izenen lehen silabak elkartuz sortu zen”. 2002 urtean Marivik denda eraberritzea erabaki zuen “lanak urtebete luzatu ziren eta denbora horretan Egaña elikagai denda izandako lokalean egon ginen. Xarma handiko tokia zen eta eskertuta gaude Egaña familiari une horretan eskaini ziguten laguntzagatik”. Eraberritze lanei esker, dendaren tamaina hirukoiztu egin zen, “denda orain handiagoa izateaz gain, praktikoagoa da. Espazio zabalak ditu, argiztapen egokia, ea. baina lehengo zorua, egitura eta altzariak mantendu nahi izan genituen. Denda modernoa nahi genuen, baina goxoa ere bai”. Dendaren espazioaz gain, bestelako aldaketak izan dira azken urteotan Maibin. Gaur egun dendaren arduraduna Mariviren alaba Argiloain Perosterena, Argitxu da. Argitxu urteak eman zituen amarekin lanean eta dendari familia baten bosgarren belaunaldia da, Marivik azaldu digunez “denda odolean daramagu, guretzat bezeroak lagunak dira. Gure lanbidearekin erlazionatutako zerbaiten beharra dutenean guregana jotzen duten bezero-lagunak, eta gure helburua lagun horiei zerbitzu hoberena eskaintzea da”.

“Sari bakoitza bi lagunentzako hotel batean gau bateko egonaldia izango da”

01 Argiloain eta Marivi ama-alabak Mendiko Kaleko dendan. 02 MAIBI denda

Hogei urte hauetan Marivi eta Argitxu Nazioarteko makina bat azoketara joan dira. Bertan azkeneko tendentziak, produktu berrienak eta fabrikatzaile garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izan dute. Horri esker, Maibik Europako ehungintza arloko etxe garrantzitsuenen produktuak eskaintzen ditu, nordikoak, izarak, toallak, alfonbrak, gortinak edo paretak apaintzeko paperak esaterako. Oñatiarroi etxea ondo apaintzea gustatzen zaigula esan digu Argitxuk, “etxea apaintzeko estiloa aldatuz doa, azken urteotan minimalismoa nagusitu da. Moda bat izateaz gain, gaur egungo bizimoduarekin bat datorren estiloa dela esan daiteke. Denbora gutxi ematen dugu etxean eta ditugun apaingarriak praktikoak izan behar dira, alergiak ere eragin handia izan dute etxeko dekorazioan, materialetan, diseinuan, … hala ere oñatiarrok etxea polita izatea atsegin dugu”. Oñatikoez gain, Maibik Bergara, Arrasate, Legazpi eta inguruko beste herrietako bezeroak ditu.

APIRILEAN MAIBIK HIRU SARI ZOZKETATUKO DITU BERE BEZEROEN ARTEAN Bere hogeigarren urteurrena ospatzeko Maibi ehungintza eta dekorazio dendak apirilean hiru sari zozketatuko ditu bere bezeroen artean. Sari bakoitza bi lagunentzako hotel batean gau bateko egonaldia izango da. Sarituek eskaintza zabal baten barruan, nahi duten hotela aukeratu ahal izango dute. Irudian sarituek aukeratu ahal izango duten hoteletako bat.


“Gaur egun leihoak kalitate eta diseinu ezberdinetako errezelekin janzten dira”

“Maibin dohaineko eta konpromiso gabeko aurrekontu pertsonalizatuak egiten dituzte”

Urtetan oihalezko gortina handiak erabiltzen ziren etxeak apaintzeko, gaur egun leihoak kalitate eta diseinu ezberdinetako errezelekin janzten dira. Maibiko Argitxuk gaur egun merkatuan dauden gortina sistema ezberdinak azaldu dizkigu. Prezioak, aukeratutako oihalaren eta sistemaren arabera kalkulatu behar direnez, Maibin dohaineko eta konpromiso gabeko aurrekontu pertsonalizatuak egiten dituzte.

VENEZIANAK.

BILGARRIAK.

Gortina bilgarriek euskarri berezi bati esker, leihoko markoa zulatu gabe, leihora nahiz paretara lotzeko aukera eskaintzen dute. Bilgarriak egiteko screen-a eta erretxinatutako oihalak erabiltzen dira. Screen-ak kolore eta estanpatu aukera zabala eskaintzeaz gain, gortinak argazkiekin edo marrazkiekin pertsonalizatzeko aukera ematen du eta eguzki filtroaren funtzioa ere bete dezake. Garbitzeko errazak, ez dituzte akaroak erakartzen. Bilgarriak nahi diren neurrira jarri daitezke, materialaren arabera gela guztiz iluntzeko aukera eskaintzen dute eta oso erosoak dira.

PANELAK.

Panelak edozein materialekin egin daitezke, ohiko oihalekin, screen-arekin edo erretxinatutako oihalekin. Panelak leihoa zabalik dagoela gortina ixteko aukera eskaintzen dute eta bilgarriek bezala, screen-ezko panelak argazkiekin edo marrazkiekin pertsonalizatu daitezke.

“Screen-ak kolore eta estanpatu aukera zabala eskaintzeaz gain, gortinak argazkiekin edo marrazkiekin pertsonalizatzeko aukera ematen du”

LAMA BERTIKALAK.

ESTOREAK.

Estoreak ohiko oihalekin egindako gortinak dira. Leihoetara itsatsi daitezke eta nahi den neurrira erregulatzeko aukera eskaintzen dute.

Argazkian ikusi daitekeen bezala, lama bertikalek zuzenak ez diren leihoetan jartzeko aukera ematen dute. Sartu nahi den argiaren arabera, lamak gehiago edo gutxiago zabaltzerik dago. Lama bertikalak ezin dira ohiko oihalezkoak izan, screen-ak edo erretxinatutako oihalez egin behar dira.

BOMAG #03

Aluminiozko edo egurrezko lamekin egindako gortinak dira Venezianak. Lehen bulegoetan asko jartzen ziren arren, gaur egun edozein etxetako dekorazioan aurkitu daitezke. Oso praktikoak, nahi den neurrira erregulatzeko aukera ematen dute.

5


ELKARRIZKETA Iturgintza

“Garbia, berriztagarria eta merkea, pellet-a landareen hondakinekin egindako erregai 100% ekologikoa da”

Xabier Iñurritegi Eli Iñurritegi

IÑURRITEGI Iturgintza

“Erabiltzeko errazak eta oso erosoak, pellet berogailuek programatzeko aukera eskaintzen dute”

Duela urte eta erdi Xabi eta Eli Iñurritegi anai-arrebek Iñurritegi Iturgintza denda zabaldu zuten Kale Zaharrean. Negu honetan ohiko su-estufez gain, pelleteko berogailuak ikusi ditugu Iñurritegiko erakusleihoan. Berotze sistema hau hobeto ezagutu nahirik Xabi eta Elirekin izan gara.

BOMAG #03

6

01 RAVELLI R70 pellet. 1.398,31€ + BEZ 10,0 kW potentzia eta 440x951x458 mm neurria. 02 RAVELLI R1000 pellet. 2.881,36€ + BEZ 13,0 kW potentzia eta 690x489x446 mm neurria. 03 RAVELLI Olivia pellet. 2.790,68€ + BEZ 800x1120x250 mm neurria.

“Bi kilo pellet, gasoil litro batek sortzen duen energia kantitate bera ekoizten du eta askoz merkeagoa da”

Pellet-a, ekologikoa eta merkea.

Garbia, berriztagarria eta merkea, pellet-a landareen hondakinekin egindako erregai 100% ekologikoa da. Xabi Iñurritegik azaldu digunez pellet-a biomasa mota bat da “zerrautsa eta txirbila guztiz prentsatuta da pellet-a , naturatik zuzenean datorren erregai ekologikoa. Atmosferara COrik isurtzen ez duenez, pellet-aren kutsadura maila oso baxua da”. Pellet-ak beroa sortzeko gaitasun handia duela esan digu Xabik, “ bi kilo pellet, gasoil litro batek sortzen duen energia kantitate bera ekoizten du eta askoz merkeagoa da”. Pellet-a 15 kilotako poltsetan nahiz kantitate handitan erosteko aukera dago. Bataz beste 15 kilotako pellet poltsak 3,80€ balio ditu.

Instalazioa.

01

Pellet berogailuek etxea, gela bat edo bulegoa berotzeko aukera eskaintzen dutela azaldu digu Xabi Iñurritegik, “mota ezberdinetako pellet berogailuak daude, batzuk etxe osoa berotzeko aukera eskaintzen dute eta beste batzuk gune jakin batzuk berotzeko edo etxean dagoen berotze sistemari laguntzeko jartzen dira”. Erabiltzeko errazak eta oso erosoak, pellet berogailuek programatzeko aukera eskaintzen dute. Xabik estufa hauen instalazioa oso samurra dela azaldu digu, “garrantzitsuena estufari kokaleku egokia aurkitzea da, ondoren instalazioa egiteko denbora gutxi behar izaten dugu. Pellet-eko estufa arrunt bat jartzea ordu bat edo bi eraman diezaguke; berogailuetara lotura egiteko edo bero irteerak beste gela batzuetara eramateko denbora gehiago beharko genuke, baina hori ere erraz egiten da”.

Pellet-eko estufak. 02

03

Pellets-eko estufak aurrerapen handia suposatu dute berotze sistemetan. Europako herrialde askotan aspalditik erabiltzen dute pellet-ezko estufak etxeak eta bulegoak berotzeko, Alemanian edo Austrian esaterako. Xabik azaldu digunez gurean duela gutxi hasi ziren pellet estufak jartzen “2005ean instalatu genuen lehena, ordutik Oñati eta inguruko herrietako baserri, etxe, jatetxe eta bulego askotan jarri ditugu eta jendea oso pozik dago emaitzekin”. Pellet-ak erregai bezala erabiltzen duten hiru motatako berogailuak bereizi daitezke: Pellet-eko estufa arruntek kokatuta dauden gela berotzen dute. Turbina edo haizagailu bati esker, kanporatzen duten beroaren intentsitatea erregulatzeko aukera ematen dute eta programatu daitekeen termostatoari esker, tenperatura kontrolatu daiteke. Kanalizatutako estufek pellet-eko berogailu arrunten ezaugarriak izateaz gain, beroa beste bi gelatara eraman ahal izateko bi irteera dituzte. Pellet-eko hidro-estufek kokatuta dauden gela berotzeaz gain, etxeko berogailuen ura berotzen dute.


sukaldeak.

Iñurritegi Iturgintzan zure sukaldea diseinatzen lagunduko dizute. Sukaldea familia biltzeko gune berezia izateaz gain, lan egiteko tokia ere bada. Horregatik, diseinu polita izateaz gainera, sukaldea erosoa eta praktikoa izan behar du, erraz garbitzekoa, material iraunkorrez egina eta gauzak gordetzeko espazioarekin. Metro gutxi dituen sukaldea diseinatzerakoan oso garrantzitsua da altzarien distribuzio egokia planifikatzea. Iñurritegi Iturgintzan zure sukalde berriari etekin handiena ateratzeko aholkuak emango dizute. Elementuen kokapen praktikoena, material ezberdinen ezaugarriak, elektratresna egokienak eta koloreen garrantzia esaterako. Diseinua eta distribuzioa erabakita, Iñurritegik sukaldea nola geldituko den ikusteko, hiru dimentsioetako planoa aurkeztuko dizu.

Xabi eta Eli Iñurritegi Kale Zaharreko dendan

Egurrezko estufak.

BOMAG #03

Iñurritegi Iturgintzan egurrezko estufen eskaintza zabala aurkituko duzu. Etxea berotzeko egurra erabili nahi baduzue eta suaren goxotasunaz gozatu, Iñurritegik beheko suari etekina ateratzeko kalitatezko estufak eskaintzen dizkizu.

Iñurritegi Iturgintzak bezero bakoitzaren estiloaren araberako diseinu pertsonalizatuak burutzen ditu, modernoak, koloretsuak, minimalistak, tradizionalak, ea. pertsona eta familia bakoitza bakarra eta berezia delako, bere izaera islatu eta nahiak asetzen duen sukaldea behar du.

7

05

04 SPARTHERM Piko L+HF sua. 2706,00€-tik hasita + BEZ. 175kg eta 5,9kW-ko pontentzia. Iñurritegik Kale Zaharrean duen dendan ikusgai dago. 05 HAAS+SOHN Ystad sua. 550,00€ + BEZ 9,5 kW potentzia eta 960x550x380 mm neurria.

04


ZERBITZUAK Margoak

Jexus Muñoz

MUÑOZ Margoak

Muñoz Margoak etxebizitzak, atariak, tabernak, fatxadak, bulegoak eta pabiloiak margotzen ditu. Gotelea kendu, paretak leundu eta pinturaren akabera ezberdinak lantzen ditu Muñozek, mateak, distiratsuak, satinatuak eta klondike, iztuku edo “tierras florentinas” bezalako efektuekin. Muñoz Margoak-ek gainera ateak eta altzariak lakatzen ditu.

PINTURA.

BOMAG #03

8

Jexus Muñozek azaldu digunez gaur egun etxeak margotzerakoan bezeroek kolore neutroak aukeratzen dituzte, “grisak, zuri mota ezberdinak, teila koloreak edo eta hondar koloreak dira erabilienak. Etxeari kolore puntu bat emateko edo pareta bat nabarmentzeko, askok horma bat tonu biziago batez margotzen dute eta gainontzeko paretak lehen aipatu ditugun kolore basikoekin apaintzen dituzte. Kolore konbinaketa hauek giro polita sortzen dute eta etxeko edozein gelatan egin daiteke. Haurren logeletan adibidez horma bat urdinez, moreez edo berdez margotu daiteke eta gainontzekoak apurtutako zurian”. Urteak aurrera egin ahala etxebizitzak margotzeko ohiturak edo modak aldatu direla kontatu digu Jexusek, “lehen etxeko gela bakoitza kolore ezberdin batean margotzeko ohitura zegoen, gaur egun etxe osoa nortasuna ematen dion tonu neutro batean margotzen da eta pareta batzuk muralekin apaindu, kolore biziekin margotu edo paperekin estaltzen dira”. Muñoz Margoak-ek zuk aukeratutako muralak eta paperak jartzen ditu.

ARBELA MARGOA.

Zure sukaldeari, haurren gelari, tabernako horma bati edo beste edozein espaziori originaltasun puntua eman nahi badiozu Muñoz Margoak arbela margoa proposatzen dizu. Arbela margoa beltza nahiz beste kolore batzuetan duzu eta ohiko klarionekin margotzeko aukera eskaintzen du. Erraz garbitu eta mantentzeko, klarion arrastoak latexeko borragomarekin nahiz trapu umel batekin ezabatzen dira.

“Arbela margoa beltza nahiz beste kolore batzuetan duzu eta ohiko klarionekin margotzeko aukera eskaintzen du” GARAJEKO ATEAK.

Muñoz Margoak-ek garajeko ate metaliko eta automatikoak saldu eta jartzen ditu. Horrez gain, lehendik duzun garajeko atea automatizatzen dizu Muñoz-ek.

FATXADAK.

Muñoz Margoak enpresak etxebizitzaz gain, pabiloiak, bulegoak, tabernak, etxeen atariak eta fatxadak margotzen ditu. Fatxadak margotzerakoan Muñoz-ek fatxaden azterketak egiteko aukera eskaintzen du. Azterlan honi esker argazkien bidez, fatxada kolore ezberdinekin pintatuz gero nola geldituko litzateke ikusteko aukera eskaintzen du.

HORMETARAKO MARGOTUTAKO PAPERAK.

Muñoz Margoak-ek zuk aukeratutako hormetarako paperak jartzen ditu. Gaur egun papera osagarri bezala erabiltzen dela esan digu Jexusek, “gelako horma bat paperez apaindu eta gainontzeko paretak margotu egin daitezke, beste aukera bat hormen erdiraino papera jarri eta hormen beste erdia margotzea da, erdian listoi mehe bat ipini daiteke bereizketa egiteko”. Gaur egun bezero gehienak marra horizontalak eta estanpatu ezberdinak dituzten paperak aukeratzen dituztela esan digu Jexusek.


ZERBITZUAK Garraioa

Jon Casais

JON CASAIS Taxi Zerbitzua Jon Casais-ek ezkontzetarako taxi zerbitzu berezia eskainiko du aurten. Elizara, Udaletxera nahiz Epaitegira ezkontzera azken belaunaldiko auto batean joan nahi duten bikoteek Jon Casais-en taxi zerbitzua kontratatu ahal izango dute.

“Bailarako enpresak dira Jon Casais-en bezero nagusiak. Aireportuetako zerbitzua, bidai laburrak, Estatu mailako bidaiak eta nazioartekoak”

Ezkontzetarako taxi zerbitzua.

Ezkontza egunean ezkongaiak lorez apaindutako auto modelo ezberdinetan iritsi ohi dira ezkontza ospakizunera. Bikote asko bere autoarekin hurbiltzen dira, baina beste batzuk auto berezi batean joatea aukeratzen dute, Jonek esan digunez, “badira elizara nahiz epaitegira iristeko aspaldiko automobil bat aukeratzen dituzten bikoteak, baina beste batzuk azken belaunaldiko auto batean joan nahi dute, azken hauei zerbitzua eskaintzea da nire helburua”. Jonek ezkontzetarako taxi zerbitzuaren zehaztasunak bikote bakoitzaren eskaeren arabera egiten direla azaldu digu, “autoaren apainketa, bidai kopurua, ibilbideak,ordutegia … ezkongaiek erabakitzen dute. Iaz ezkontzetarako taxi zerbitzua eskaini nuen Gasteizen eta esperientzia polita izan zen”. Detaile guztiak zaindu asmoz, Jonek Bellotza Loradendarekin elkarlanean apainduko du autoa.

Enpresendako eta partikularrendako taxi zerbitzua.

Bailarako enpresak dira Jon Casais-en bezero nagusiak. Aireportuetako zerbitzua, bidai laburrak, Estatu mailako bidaiak eta nazioartekoak. Azken urteotan enpresen eskaera murriztu egin den arren, Jonek bezero finkoak dituela esan digu. Partikularren artean bezero finkoak dituela ere azaldu digu Jonek, “gaur egun partikularrek ez dute taxia erabiltzeko ohitura askorik, hala ere baditut bezero partikularrak taxi zerbitzua behar dutenean deitzen didatenak”.

24 orduko zerbitzua.

Jon Casais-ek urtean 365 egunetan eta egunean 24 orduko zerbitzua eskaintzen du. Norbaitek Jonen taxi zerbitzua kontratatu nahi izanez gero telefonoz deitu besterik ez du, 616592445 zenbakira edo e-maila bitartez joncasais11@gmail.com helbidera idatziz.

“Jonek aurten bere zerbitzuen eskaintza zabaltzeko asmoz, ezkontzetarako taxi zerbitzu bereziak ematea erabaki du”

BOMAG #03

Jon Casais-ek sei urte daramatza taxi zerbitzua eskaintzen. Bere bezero nagusiak enpresak diren arren, taxia zerbitzu publikoa izanik, partikularrei ere zerbitzua ematen die. Bezeroei ahalik eta zerbitzu hoberena eskaini nahian Jonek gama altuko autoa erosi berri du, BMW 730. Jonek aurten bere zerbitzuen eskaintza zabaltzeko asmoz, ezkontzetarako taxi zerbitzu bereziak ematea erabaki du.

9


“Gure dendan eskuragai dituzuen produktuez gain, bezeroek eskatuz gero, nahi diren produktu tropikalak ekartzen ditugu, guayabak edo guanabanak esaterako.”

ERREPORTAIA Elikadura

EZAGUTZEN AL DUZU? Alberto Vesga

SUSTRAI Fruta Denda

“Yuca patataren antzeko tuberkulua da eta era berean kontsumitu dezakegu, egosita edo frijituta” Alvaro gure lankideak beste elikagai batzuetan aurkituko ez ditugun propietateak dituzten bere herrialdeko jaki tropikalak dastatzera gonbidatzen gaitu, papayak, mangoak, platano harrak, … oraingo honetan yuca-ri buruz hitz egingo digu.

Zer da yuca eta nola jan dezakegu? Yuca patataren antzeko tuberkulua da eta era berean kontsumitu dezakegu, egosita edo frijituta. Askok yucarekin irina egiten dute eta irin horrekin jaki ezberdinak. Yuca ez da inoiz gordinik jan behar. Zer propietate ditu yucak? Karbono hidratoetan aberatsa da eta oso pobrea koipean. Glutena ez duenez zeliakoek eta glutenari alergia dioten pertsonek lasai asko kontsumitu dezakete yuca. Horrez gain, osasunarentzat onuragarriak diren propietate asko ditu. Aipatuko zeniguke propietate batzuk? Yucak ahalmen arazgarria edo depuratibo handia duenez kolesterola bezalako gaitzetarako onuragarria da. Hanturak gutxitzeko ere erabiltzen da, horrela artritisa, erreuma eta artrosisak eragindako minak arintzeko hartzen dira. Yucaren zukua bestalde, zauri txikiak desinfektatzeko erabili daiteke.

BOMAG #03

10

Sustrai fruta-dendako Alberto Vesgak zenbaki honetan dieta osasungarria eta orekatua eramateko eguneroko jatorduetan barazkiek eta frutek duten garrantzia eta “Egunean 5” nazioarteko mugimenduaren nondik norakoak azaltzen digu. Sustraiko Alvarok bestalde, yuca-ren propietateak zeintzuk diren eta tuberkulu hau nola jan dezakegu kontatzen digu eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak haurrei frutak erakargarriak bihurtzeko aholkuak ematen dizkigu. Adi egon ere Sustrai fruta dendak antolatu duen pintxo lehiaketa bereziarekin, apirilaren 12an ospatuko da eta guztiak parte hartzera gonbidatuta zaudete.

EGUNEAN 5 Adituen esanetan dieta osasungarria eta orekatua eramateko pertsona batek egunean gutxienez bost fruta edo barazki fresko kontsumitu behar ditu. Ideia hau bultzatzeko eta ezagutzera emateko helburuarekin 1989an Estatu Batuetan “egunean 5” izeneko mugimendua sortu zen. Gaur egun elkartea Estatu Batuetan eta Europako hainbat herrialdeetan lanean dihardu. Zergatik bost razio? Egunero barazki eta fruten bost razio hartzeak, beharrezkoa dugun ur, bitamina, mineral eta zuntz kantitatearen portzentai handi bat ziurtatzen digulako. Fruta eta barazki freskoek gaixotasun asko prebenitzen lagundu diezagukete, kanzer mota batzuk, digestio arazoak eta bihotzeko gaixotasunak esaterako. Jaki fresko hauek kaloria eta koipe gutxi dituzte eta asetzen gaituztenez, beste elikagai batzuen kontsumoa jaisten laguntzen digute, gizentasunaren aurkako borrokan lagunduz. Egunean barazki eta fruten bost razioen kontsumoak orekatutako dieta eramaten laguntzen digu bizitzako etapa guztietan. Nola neurtu fruta edo barazki razioa? Egunean adituek gutxienez bi barazki razio jatea aholkatzen dute. Razioa gutxi gora behera 140-150 gramo barazkik osatzen du, freskoa eta gordinik. Horrela, 150 gramo letxuga eta tomate ertain batez osatutako entsalada jango bagenu, eguneko gutxieneko bi barazki razioak izango genituzke. Frutari dagokionez, adituek egunean gutxienez hiru razio jatea gomendatzen dute. Razioa, fruta ertain bat, baso bat zuku, zortzi mailuki edo mahatsen plater txiki batek osatzen du.


“Epaimahaiak pintxoaren osagaiak, zaporea, aurkezpena eta originaltasuna baloratuko du.”

PINTXO LEHIAKETA Apirilak 12 Arratsaldeko 18:00tan Kale Barria kaleko Sustrai dendan.

“Haurrek gehien atsegin dutena jolastea da, beraz janariak puntu dibertigarri bat izatea lortzen badugu lagungarria izan daiteke”

AMAIA DIAZ DE MONASTERIOGUREN Nutrizionista

Frutak gure dietarako funtsezko elikagaiak dira. Zuntza, bitaminak, mineralak eta gai antioxidatzaileak dituzte. Frutak gainera, berezko gozokiak dira. Ongi helduta daudenean oso goxoak daude eta ez dute beste gehigarririk behar. Ondo garbitu ostean, azalarekin hartzen badira, asetzeaz gainera, hestea garbitzen eta erregulatzen laguntzen dute. Eguneroko dietan, ordu artean eta postre ezin hobea dira frutak. Garaian garaikoa erabiliko dugu natura oso jakintsua bai da. Dieta osasungarria eramateko egunean gutxienez hiru razio fruta jan behar dira. Haurrengan fruta zaletasuna sortzeko aukera ezberdinak ditugu:

OINARRIAK • Pintxoaren osagai nagusiak barazkiak edo frutak izan beharko dira • Pintxoa 2-3 mokadutxotan jateko modukoa izan behar du • Parte hartzaile bakoitzak 6 pintxo gertatu beharko ditu, berdinak BALORAZIOA • Epaimahaiak pintxoaren osagaiak, zaporea, aurkezpena eta originaltasuna baloratuko du. SARIA • Lehiaketako irabazleak Sustrai fruta-dendaren barazki eta fruten saski eder bat eta bi lagunendako pintxo dastatze afaria Luis tabernan jasoko du. • Parte hartzaile guztiek Sustrai fruta-dendaren opari bana jasoko dute.

Apirilaren 12an arratsaldeko seietan zita bat duzu Kale Barriako Sustrai fruta dendan, zatoz eta gozatu arratsalde ezberdin batez, ezagutu eta dastatu barazki eta frutekin sortutako pintxoak. Animatu eta parte hartu Sustrairen pintxo lehiaketan!

BOMAG #03

Sustrai fruta dendak apirilaren 12an antolatu duen pintxo lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Lehiaketa arratsaldeko seietan izango da eta partehartzaileek pintxoak Sustraik Kale Barrian duen denda aurrean izango den gunera eraman beharko duzue.

• Haurrek helduen ohiturak jarraitzeko joera dute. Gurasoek fruta jaten ez duten etxe batean zaila izango da haurrak fruta jatea. Etxean fruta agerian izateak ere laguntzen du. • Haurrek gehien atsegin dutena jolastea da, beraz janariak puntu dibertigarri bat izatea lortzen badugu lagungarria izan daiteke. Hori lortzeko frutak forma ezberdinekin moztu ditzakegu edo fruten konbinazio erakargarriak egin, koloretako fruta brotxetak, zati txikiz egindako mazedoniak,ea.

11

• Haurrei fruta erakargarri bihurtzeko beste aukera bat, beste elikagai batzuekin konbinatzea da. Mailukiak chantilly-arekin, fruta ezberdinak jogurt-arekin edo txokolatearekin, mazedonia azukrearekin, ea. • Zukuak fruta hartzeko beste aukera bat da. Fruten propietate batzuk galtzen diren arren, zuntza batez ere, zukuak freskagarriak baino osasuntsuagoak dira eta zapore ezberdinak konbinatzeko eta probatzeko aukera eskaintzen dute. • Fruta erosterakoan eta gertatzerakoan haurren partehartzea sustatzea ere lagungarria izan daiteke. Ikusteak, ukitzeak, usaintzeak, … haurrarengan fruta probatzeko grina piztu dezake.

Txokolatezko fonduea frutekin · 250gr mailuki · Sagar bat · Platano bat · Madari bat · 1/2 piña · 2 kiwi · Mango bat · 250gr gozogintzako txokolatea · 150ml nata · Piper beltza Lehendabizi txokolatea gertatu behar da, horretarako txokolatea zatitan moztu eta lapiko batean urtzen jarri beharko dugu. Txokolate guztia deseginda dagoela nata bota eta berdindu arte eragin, piper beltz apurtxo bat bota. Mailukak garbitu eta erditik moztu. Gainontzeko frutei azala kendu eta zatitxotan moztu. Frutak txokolate beroan sartu eta on egin!


BOMAG #03 12


ELKARRIZKETATUA ALEX ALVAREZ

BOMAG #03 13


01-02 Alex Alvarez-en “Dicotomía” bilduma 03 Alex, bere lehen kolekzioan lanean 04 “Dicotomía” kolekzioko marrazki bat

GERTUTIK Diseinatzaile bat. Raf Simons

01

Zure armairuan beti duzu. Praka beltz batzuk Tendentziak jarraitu edo norberaren estiloa? Norberaren estiloa Modara joan edo eroso jantzi? Eroso jantzi. Dena dela biak batera lortzea posible dela uste dut Bartzelonatik atsegin duzu. Mugimendua, hiriaren aktibitatea Oñatitik faltan botatzen duzu … … lagunak, Oñatin bezala, inon! Aukeratu ahal izango bazenu, non nahiko zenuke lan egitea? Moda munduan lan egin nahiko nuke, diseinatzaile batekin edo modako aldizkari batean

Alex Alvarez, 23 urteko oñatiarra, bost urte daramatza Bartzelonan Moda ikasketak burutzen. Alexi betidanik moda, estetika eta dekorazioaren mundua gustatu izan zaio eta argi zuen mutikotik sormenarekin erlazionatutako ikasketak egingo zituela. Udaberri-udako denboraldia hasi berri, modaren nondik norakoak ezagutzeko helburuarekin Alexekin hitz egin dugu.

“Gehienetan emakumeek tendentziak gehiago jarraitzen dituztela uste dugu eta askotan alderantziz gertatzen da”

Nola definituko zenuke moda? Moda sentimenduak adierazteko era bat da, nola sentitzen zaren transmititzeko modu bat.

Zer iruditzen zaizu Oñatin dugun arropa denden eskaintza? Oñatin eskaintza zabala dagoela uste dut, estilo eta gustu ezberdinetarako aukerak daude, gazteentzako, helduentzako, kirol dendak, …

Moda eta tendentziak, gauza bera al dira? Ez. Moda janzten duzun zerbait da eta tendentzia proposatzen den zerbait. Modak tendentziak diktatzen ditu.

14

BOMAG #03

elkarrizketa

Beheko argazkian, Raf Simons X Fred Perry. Raf Simons moda diseinatzaileak, Udaberri-Uda honetan Fred Perry marka ezagunarekin kolaboratu du “Collage” izeneko bilduman. Material, print eta kolore desberdinen nahasketa eta gizonezkoen estanpatu tradizionalak kolore elektrikoekin konbinatu ditu.

“Moda sentimenduak adierazteko era bat da, nola sentitzen zaren transmititzeko modu bat”

Nork erabakitzen du hurrengo denboraldian jantziko ditugun arropa eta koloreak? Coolhunters-en edo tendentzia ehiztarien proposamenetan oinarrituta, tendentziak sortzen dituzten agentziek erabakitzen dute. Tendentzia ehiztariek aipatu agentziek eskatuta, mundu osoan zehar herrialde ezberdinetako moda ikertzen eta jasotzen ibiltzen dira. Lan horretan oinarrituta, agentzia hauek hurrengo denboraldian izango diren tendentziak jasotzen dituzten diseinu koadernoak argitaratzen dituzte . Firma handiak agentziek emandako informazioarekin tendentziak markatzen dituzten lehenak izaten dira eta ondoren “pronto moda” deitzen diren markak eta dendek tendentzia hauek zabaltzen dituzte. Eta udaberri honetan, nola jantziko gara? Udaberri honetan estanpatu eta diseinu geometrikoak eramango dira, zuri-beltzak, kolore metalizatuak, horiak, bakeroak, kimonoak, 40ko hamarkadako diseinu retroak, 60ko hamarkadako diseinuak eta ekialdekoak. Emakumeek tendentziak asko jarraitzen dituzte, gizonezkoek ordea modari garrantzi gutxiago ematen diotela ematen du. Zergatik? Emakumezkoen modan gizonezkoenean baino aukera gehiago dago. Hala ere denetik dago, gehienetan emakumeek tendentziak gehiago jarraitzen dituztela uste dugu eta askotan alderantziz gertatzen da. Pertsona baten janzkerak asko esaten al du? Bai, une bakoitzean sentitzen dugunaren arabera era batera edo bestera janzten gara eta besteek irudi hori ikusten dute. Pertsona bat ezagutzen duzunean lehenengo ikusten duzuna bere irudia da, nola doan jantzita, eta lehen inpresioa beti garrantzitsua izaten da. Eta oñatiarrok, nola janzten gara? Iparraldekoak ondo janzten garela esan ohi da, gure itxura zaintzen dugula. Oñatin ere orokorrean ondo janzten dela uste dut.

Diseinuzko eta markako arropak erostean, izena bakarrik ordaintzen dugu? Batzuetan arropa markaren izenagatik bakarrik erosten dugu, oihalen kalitatea eta diseinua kontutan hartu gabe, eta hori da azken finean arropa mota hau erostean garrantzitsuena. Arropak non eginda dauden jakitea ere garrantzi handia du. Europan, Txinan, Indian edo Tunez-en landutako arropak oso ezberdinak dira, oihalen kalitatea, akabatuak, … Arropa bilduma bat diseinatu berri duzu, nori zuzendua dago? Moda gustuko duten 20 eta 35 urte bitarteko mutilentzako zuzenduta dago. Arropa klasikoa da baina modernotasun ukituarekin. Klasiko-kasual estiloko bilduma. Zer berezitasun ditu? Diseinatu berri dudan bilduma alkandora eta praka klasikoek osatzen dute, baina berezitasun batzuekin. Alkandoretan batez ere oihal ezberdinen konbinazioak landu ditut, gardentasunen, kremaileren eta mozketen detaileekin. Diseinatzean, zer faktore hartzen dituzu kontutan? Lehendabizi kontzeptu bat bilatzen dut, sentimendu bat, emozio bat, … eta berari buruz ikertzen hasten naiz, irudi ezberdinak, idatziak, ea. Ondoren diseinuaren prozesua hasten da eta oihalen bilaketa. Duela egun gutxi New York-en izan zara, nolako esperientzia izan da? Europatik kanpo egin dudan lehen bidaia izan da eta esperientzia izugarria izan dela esan dezaket, moda munduko pertsonak ezagutzeko aukera izan dut, erakusketa interesgarriak bisitatu ditut, … eta jendeak New York-en nola janzten duen ikertzen ibili naiz, zer eramaten den, estilo ezberdinak, … Zeintzuk dira gaur egun modaren hiriburuak? Garrantzitsuenak Paris eta Milan dira, ondoren New York, Londres eta Berlin.


02

BOMAG #03 15

03

04

“Oñatin eskaintza zabala dagoela uste dut, estilo eta gustu ezberdinetarako aukerak daude”

ALEXen diseinuak sarituta Alex Alvarez-ek CYL aldizkariak 2011an antolatutako “IMPULSO” bainu jantzien diseinu lehiaketaren “Subaquatic tendentzia” atalean lehen saria irabazi zuen. Subaquatic adin guztietako emakumeei zuzendutako tendentzia sofistikatua da. Diseinuak esklusiboak, originalak eta bereziak izan behar dute, ur azpiko naturako kolore indartsuak eta etorkizuneko atmosfera islatzen dutenak. Ordenagailuz sortutako aspektu artifizialak, neon koloreak, animalien orbanak akuarela markak, minimalismo diseinua 80ko hamarkadako patroiekin konbinatuz. Alex-en proiektua: Itsaso hondoa, ozeano sakonean, bizitza ez dagoen tokia. Hemendik atera zituen Alex-ek bere ideiak. Forma geometrikoak eta abstraktuak kontutan izanda eta kolore deigarriak konbinatuz garbitasuna islatzen saiatuz. Pieza samur eta basikoak. Oinarrizko oihaltzat neoprenoa hartuz, baina detaile ezberdinekin. Bildumako berezitasuna motxila erako itxitura berezia.

“Arropak non eginda dauden jakitea ere garrantzi handia du. Europan, Txinan, Indian edo Tunez-en landutako arropak oso ezberdinak dira”


ZERBITZUAK Moda

“Udaberri honetan kolore pastelak, azidoak eta fluor-ak eramango ditugu. Tonu ezberdinetako urdinak, berdeak, arrosak eta laranjak bizitasuna emango diote hasi berri dugun udaberri-uda denboraldiari.”

Inma Baladron

NI

Moda

MISS SIDECAR prakak. 74,90€ MISS SIDECAR kamiseta. 39,90€ MISS SIDECAR polilarruzko jaka. 75,90€

Euskal modarekin konprometitua, NIn Zergatik, Ondo ta punto eta hongo etxe euskaldunen azkeneko bildumak aurkituko dituzu. NI arropa dendak neska gazte, emakume nahiz mutilendako arropen eskaintza zabala du. Emakumeen atalean gainera, neurri handientzako azkeneko tendentziak aurkezten dizu NIk, 38 eta 56 neurri bitarteko moda hain zuzen.

MISS SIDECAR poltsa. 45,90€ Zapiak. 22,90€ LOIS sandaliak. 59,90€

ZERBITZUAK Moda

“Kolore alaiak betiko kolore basikoekin konbinatzea proposatzen dugu. Beix eta zuria oinarrizko koloreak, berde, arrosa eta limoi tonu argi eta alaiekin.”

Arantxa eta Begoña Markuleta

MARKU Arropa denda

Iritsi da udaberria eta berarekin arropa koloretsu eta alaia. Marku jantzi dendan denboraldi honetan eramango den moda aurkituko duzu. Estanpatutako soineko arin eta erosoak, pitillo erako prakak, kamiseta eta blusa nasaiak eta kolore argiko jakak. Arantxa Markuleta Marku arropa dendaren arduradunak azaldu digunez, koloreak izango dira denboraldi honetako protagonistak, berdeak, arrosak, urdinak, … tonu pastelak eta koloretsuak. Markun Indi&Cold, Company&Co eta Jackpot etxeetako moda aurkituko duzu. Horrez gain, udaberri honetan Markuk, Magan etxe katalanaren proposamenak aurkezten dizu. Magan-ek kolore eta ehun naturalekin landutako puntuzko jantzien bilduma eskaintzen dizu.

JACKPOT koilarea. 25,00€ GUITARE soinekoa. 100,00€ INDI&COLD jaka. 89,90€ VILLALOBOS gerrikoa. 15,00€

BOMAG #03

16


ZERBITZUAK Opariak

“Delsey etxeko maleten gama zabalaz gain, Juanitosan Samsonite eta American Tourister marken bilduma berriak aurkituko dituzu” Arrate Markiegi Maixabel Urzelai Nieves Gomez

JUANITOSA “Pedro Arregi” Opariak

Argazkian, Maixabel Urzelai, Arrate Markiegi eta Nieves Gomez

Iritsi dira udaberriko bilduma berriak Juanitosara. Etxea apaintzeko altzari eta ontziteriak, eroso bi-daiatzeko lehen mailako maletak eta diseinuzko osagai koloretsuak. Zatoz eta ezagutu denboraldi honetaz gozatzeko Juanitosak aurkezten dizun proposamenak.

BOMAG #03

Delsey maletak.

Quintana poltsak.

Desley maleta (47x67x27zm). 69,00€ Desley maleta (40x55x20zm). 149,00€

Quintana poltsa. 50,00€.

Delsey maleta gogorrak, oso arinak eta TSA sarrailarekin. Delsey etxeko maleten gama zabalaz gain, Juanitosan Samsonite eta American Tourister markako bilduma berriak aurkituko dituzu.

Juanitosak Quintana diseinatzaile kataluniarrek denboraldi honetarako gertatu duten bilduma eskaintzen dizu. Diseinu berriak eta koloreen, estanpatuen eta oihalen arteko konbinazio alaiak.

3 coma 3 blusak.

Juanitosak uda honetan hondartzara joateko nahiz kalean ibiltzeko kotoizko blusa luze eta arinak proposatzen dizu. Estanpatu eta kolore ezberdinetakoak, M eta L tailatan aurkituko dituzue. Estanpatutako kotoizko “3 coma 3”ren blusa luzea. 35,00€ Lepoko etnikoa. 45,00€

diet poltsak.

Diet, Katalunian diseinatu eta fabrikatutako narruzko poltsen etxearen bilduma berria Juanitosan duzu dagoeneko. Diet narruzko poltsa. 93,00€

Alemaniako portzelana.

Juanitosak etxea apaintzeko eta jatorduei udaberri kutsua emateko Alemaniako portzelanazko ontziteriaren modelo berriak aurkeztu nahi dizu. Portzelana estaltzen duen esmalte geruza babesleari esker, pieza guztiak ontzi-garbigailuan eta mikroondasean sartu daitezke. Alemaniako portzelanazko 20 piezetako ontziteria. 87,00€ Portzelanazko sei katilu jokoa. 25,00€ Kotoizko aurreko-mantala. 35,00€

3 coma 3 toallak.

Juanitosak “3 coma 3” diseinatzaileen bilduma berria aurkezten dizu. Argazkian hondartzara nahiz igerilekura eramateko toallak. Arinak, estanpatu alai eta koloretsuekin eta toki gutxi hartzen dutenez, poltsan erraz eramatekoak. Kolore biziak izanda ere, toalla berezi hauek garbigailuan garbitu daitezke. Juanitosak “3 coma 3”k diseinatutako toallen bi modeloak eskaintzen dizu. Felpadun toallak. 53,00€ Felpa gabeko toallak. 35,00€

17


ERREPORTAIA Edertasuna

“ Ur biopolarra gure zelulei bere aldaketak eta desbitalizazio prozesua zuzentzeko informazioa eta aginduak bidaltzen dion adimendun ura da”

Mari Jose Jauregialtzo Ana Mauleon Maider Arkauz Maider Erostarbe

MARI JOSE Ile-apaindegia

Mari Jose Jauregialtzok Secretos del Agua kosmetika naturala lantzen duen etxearen sekretuak azaldu nahi izan digu. Gure azala eta ilea garbitzeko eta zaintzeko erabateko iraultza. Ur biopolarrean oinarrituta, silikona eta osagai sintetiko gabeak eta petrolioaren eta animalien deribaturik ez dituzten, landare eta mineraletatik jasotako osagai naturalez egindako produktu naturalak eskaintzen digu Secretos del Aguak.

BOMAG #03

18

“Secretos del Agua etxeak gure azala eta ilearekin komunikatzeko era berri bat eskaintzen digu”

01

Mari Jose Jauregialtzok kosmetika tradizionaleko hainbat etxe ezagutzen ditu eta Secretos del Agua etxearen tratamenduak erabateko iraultza direla uste du, “ohiko kremek poroak buxatzen dituzten silikona dute, itxuraz azala ondo uzten digutenak baina errealitatean zikinkeria pilatzen dituztenak. Secretos del Agua etxearekin lanean hasi ginenetik, tratamenduetan azalek kanporatzen dituzten hondakin kantitateak harritu gaitu, silikonazko bolatxoak ateratzen dira. Secretos del Aguako tratamenduek azala erabat garbi uzten dute eta emaitzak berehala igartzen dira”.

Mari Jose ile-apaindegian Secretos del Aguak aurpegirako dituen lau tratamenduak eskaintzen dituzte: ARGIZTAGARRIA Azala argitzen du, berezko kolorea berreskuratuz. Azalaren tonua argitzen da, orbanak txikiagotu edo desagertu egiten direlarik.

Tratamendua.

Ana Mauleon da Mari Jose ileapaindegian Secretos del Agua etxeko tratamenduen arduraduna. Anak azaldu digunez, azal mota bakoitzari tratamendu bat dagokio, “teknika eta jarraitu beharreko pausoak berdinak izanik, azalaren beharren arabera kosmetikoak dira aldatzen direnak, hori dela eta lehenik eta behin diagnostiko bat egiten dugu. Azalaren beharrak aztertuta eta dituen beharrak ezagututa tratamenduarekin hasten gara”. Produktu naturalak erabiltzen direnez eta zelulari informazioa uraren bitartez bidaltzen zaionez, lehen pausoa azaleko zelulak ondo garbitzea dela esan digu Anak, “denboran zehar azalean pilatutako zikinkeria eta silikona kentzeko garbiketa sakon bat egiten dugu, xahutasun hau Secretos del Aguako produktuekin egitean, azalak ez du inolako erasorik jasaten eta bezeroak ez du ia ezer igartzen, berotasun sentsazio bat besterik ez aurpegiko zona batzuetan. Garbitasunarekin amaitzeko, ematiteekin drainatze-linfatiko masajea burutzen dugu. Ondoren, printzipio aktiboa barneratzeko rosa mosketarekin peelinga egin eta azala energia positiboarekin ixteko kuartzo zuriak erabiltzen ditugu”. Tratamendua bukatzeko maskara bat ematen da eta azkenik masajea.

SENTIKORRA Azala baretu, hidratatu eta indartzen da, suminkortasuna geldituz. Azalak tonua eta tenperatura berdintzen du, babes barreraren funtzioa berreskuratuz. ANTIAGING Azalaren bizitasuna berreskuratzen da, zahartzaroa eta denboraren seinaleak geldituz. Azalak gaztetasuna arnasten du, leundu eta tenkatu, poroak txikitu egiten dira galdutako tonua berreskuratuz, bizitza azalera itzultzen delarik. DETOX Azala sakonean garbitzen du, gehiegizko olioa eta hondakin sintetikoak garbituz. Ohiko kosmetikak utzitako hondakin sintetikoak ezabatuz, azalak arnasa hartzen du eta ura-olioa arteko oreka egoki mantentzen da.

02 01 Behetik gora, Mari Jose, Ana, Maider eta Maider 02 Aurpegiko tratamendua 03 Secretos del Agua etxeko produktuak

03

Aurpegiko tratamenduak 50€ balio du eta azaleko garbiketa sakonaz gain, bekain eta ezpainen depilazioa egingo dizute Mari Jose ile-apaindegian.


ELKARRIZKETA Moda

Irma Juaristi

CHIC Arropa denda Neguko kolore ilunak atzean utzi eta iritsi da udaberria Chic jantzi dendara. Loradun estanpatuak, fluor koloreak, marinel motibodun kamiseta eta blusak, short-ak, kolore biziko fularrak eta eguraldi onaz gozatzen lagunduko dizuten modako beste hainbat jantzi eta osagai dagoeneko eskuragai dituzu Chic-en.

Irma Juaristik udaberri eta uda honetarako American Vintage etxeko konjunto eroso eta alaia proposatzen dizu. Marinel motibodun jertse nasaia, jauskera zoragarria duen gona urdin, luze eta arinarekin konbinatuta. Modeloa osatzeko Irmak lepoa fular urdin luzeaz apaintzea aholkatzen du.

Udaberri-udara honetako armaitu fondoa: beix koloreko Formarina prakak hiru look desberdinetan Emakume guztien jantzitegian ezinbestekoak diren jantziek “armairu fondoa” osatzen dute. Arropa hauek erraz konbinatzekoak izaten dira eta eguneroko bizitzan emakume batek dituen konpromiso ezberdinetarako aproposak izan behar dute. Irma Juaristik denboraldi honetan edozein emakumeri ondo etorriko zaion basiko bat aholkatu digu eta egoera ezberdinetan era egokian konbinatzeko ideiak eman dizkigu. Basikoa. Formarina beix koloreko prakak. 1 1 9,00€. Pitillo erakoak eta bost poltsikodunak. Elastiko puntu batekin, erosoak, modakoak eta erraz konbinatzekoak. Eguneko look-a. The Hip Tee kamiseta. 70,50€. Irudi lasaia eta era berean ausarta emateko egokia. Egunean zehar janzteko aproposa, konbinazio alaia eta dibertigarria. Lanerako look-a. Fornarina setazko marinel motibodun mahuka motzeko blusa nasaia. 79,30€. Irudi formala izan nahi den egoeretarako egokia. Lanerako, bilera baterako, ea. Gaueko look-a. Fornarina setazko blusa estanpatua. 91,00€. Ospakizun baterako edo gauean irteteko.

“Ondo janzteko eta modara joateko ez da beharrezkoa arropa asko izatea, nahikoa da, ondo aukeratu eta egoki konbinatzea”

BOMAG #03

Eguzkiak gogoz berotzen duen egunetarako Irmak kolore biziko konjunto arin eta dibertigarria aurkezten dizu. Fornarina etxearen estanpatutako loredun short-ak, The Hip Tee markaren kamiseta alaia eta nasaiarekin konbinatuta. Lepoan American Vintage-eko fularra.

19


ELKARRIZKETA Edertasuna

Izaskun Olabe Garazi Montiel Claudia Valdivieso

IO

Ile-apaindegia Ekainean hiru urte beteko dituen IO ile-apaindegian sartzean dekorazioak erakartzen gaitu. Izaskun Olabe arduradunak azaldu digunez, “diseinu modernoa jarraituz apaindu nahi izan genuen eta era berean gune goxo eta erosoa bihurtzea. Ile-apaindegiko zonak bereizita daude bezero bakoitzak bere espazioa izan dezan eta altzariak oso erosoak direnez etxeko egongelan baleude bezala egotea lortu dugu”.

01 Izaskun Olabe eta Garazi Montiel IO ile-apaindegiko estilitak 02 Aurpegiko tratamenduak egiteko txokoa 03 IO ile-apaindegiko itxaron-gela eta ilea garbitzeko gunea

BOMAG #03

20

“Ile-apaindegian erabiltzen eta saltzen ditugun produktu guztiak silikona eta detergente gabeko produktu naturalak dira” “Bezeroei ilea apaintzen hasi aurretik eguneroko estresa arintzeko shiatsu masaje lasaigarria eskaintzen diegu”

PRODUKTU NATURALAK.

Erlaxatzeko helburuarekin, bezeroei ilea apaintzen hasi aurretik eguneroko estresa arintzeko shiatsu masaje lasaigarri bat eskaintzen diete IO ile-apaindegian. Erosotasun giro honetan Izaskunek ile-apaindegiko filosofia azaldu digu, “buruko azalaren eta ilearen arazo asko silikonak eta detergenteek eragiten dituzte, ilearen erorketa, koipea, ea, hori dela ile-apaindegian erabiltzen eta saltzen ditugun produktu guztiak silikona eta detergente gabeko produktu naturalak dira”. Ilean kolorea emateko ere produktu naturalak erabiltzen dituztela esan digu Izaskunek, “ohiko teknikekin lortzen ez diren kolore, tonalitate eta efektu t bereziak sortzeko Flamboyage izeneko teknika berritzailea erabiltzen dugu”. IO ile-apaindegiak estetikako zerbitzua ere eskaintzen du, Claudia Valdivieso estetizistak manikura, pedikuro, makillajea eta aurpegiko tratamenduak ematen ditu, azken hauek burutzeko ere produktu naturalak erabiltzen dituztela azaldu digun Izaskunek, “aurpegirako tratamendu guztiak Secretos del Agua etxeko produktuekin egiten ditugu”.

ORRAZKERA PERTSONALIZATUAK.

Izaskun Olabek urtero ilerako tendentzia berriak agertzen direla esan digu, hala ere pertsona bakoitzak dagokion orrazkera aurkitu behar duela uste du, “bezero batek aholkua eskatzen digunean, lehendabizi aurpegiari hobeto doakion mozketa, orrazkera eta kolorea aztertzen dugu, horrez gain janzkeraz eta egunero ilea apaintzeko duen denboraz galdetu eta gure proposamena azaltzen diogu. Tendentziak jarraitu nahi dituztenak ere badaude, baina tendentzia horiek ere norberaren estilora egokitzea komeni da”. Ezkontza eta Jaunartze garaia datorrela eta, ekitaldi hauetako protagonisten orrazkerez galdetu diogu Izaskuni, “azkeneko urteotan emaztegaiek ahalik eta naturalen orraztea eskatzen digute. Egun berezia denez, orrazkera berezia behar dute, baina norberaren estiloa mantenduz. Jaunartzea egingo duten neskatilei ere orrazkera naturalena egitea proposatzen diegu, haurrak dira eta gaztetasun hori islatzen dituzten orrazkerak dira egokienak”.

IAZ MIAMIN AURTEN PARISEN.

Izaskun Olabe iaz Miamin izan zen mundu osoko beste mila eta bostehun ile-apaintzaileekin batera 2012ko bilduma berriaren aurkezpenean, “esperientzia izugarria izan zen, berrikuntzak eta tendentziak ezagutzeaz gain, besteen esperientziak jasotzeko eta adituenengatik ikasteko aukera paregabea ”. Aurten Izaskun Parisen maiatzean izango den 2013ko bilduma berriaren aurkezpenean izango da. Nazioarteko bileretan izateaz gain, Izaskun Olabe eta Garazi Montiel, bere lankideak, urtero Madrilen antolatzen den astebeteko jardunaldietan parte hartzen dute eta astelehen askotan Bilbo, Donostia nahiz Gasteizen burutzen diren ile-apaindegiko ikastaro ezberdinetara joaten dira, “orrazkerak, kolorazioak, mozketak, produktuak eta ile-apainketaren inguruko gaiak jorratzen ditugu. Ile-apainketan etengabe aldaketak ematen dira eta gure helburua bezeroei zerbitzu onena eskaintzea da”.


ZERBITZUAK Kirola

Juanjo Berasaluze Sergio Uriarte

INDAR Gimnasioa

Negua atzean utzi eta gorputza martxan jartzeko unea iritsi da. Indar Gimnasioak sasoian jartzeko, estresa arintzeko, soberako kiloak galtzeko edo muskuluak indartzeko aktibitate eskaintza berezia aurkezten dizu.

“Circuit Training eta Body Pump kirol aktibitateak musikaz girotuta, gorputzeko koipea galtzen eta estresa arintzen laguntzen dute”

Gimnasioa ........................................................... 38,00€/hilabetea Gimnasioa + aktibitate bat .................................. 41,00€/hilabetea Gimnasioa + bi aktibitate .................................... 45,00€/hilabetea Gimnasioa + aktibitate guztiak ........................... 50,00€/hilabetea

Pilates, arnasketa, erlaxazioa eta kontrol mentala uztartuz indar muskularra eta dinamismoa lantzen dituen entrenamendu fisiko-mentala da. Antsietatea eta estresa gutxitzearekin batera, arnasketaren kontrolari esker, gorputzaren oxigenazioa hobetzen du . Pilates metodoarekin gainera, gorputzeko giharrak indartu eta erlaxatzen dira eta gorputzeko jarrerak lantzean, eguneroko bizitzako desorekak konpentsatzen laguntzen du.

Lasterketa edo lehiaketa berezia gertatzen ari bazara, kirola praktikatuz argaldu nahi baduzu edo gorputzeko atalen bat indartu nahi izanez gero, Indar Gimnasioak saio pertsonalizatuak eskaintzen dizu. Juanjo Berasaluze eta Sergio Uriartek zure beharrak eta helburuak aztertu eta neurrira egindako saioak antolatu eta eskainiko dizute.

21

ZERBITZUAK Edertasuna

Betileen permanentea.

Dorleta Fernandez

d’Or

Estetika Zentrua d’Or estetika zentroak zure begiradaren edertasuna areagotzeko betileen permanente tratamendu berria proposatzen dizu. Zure betileak egunero luzeak, kurbatuak eta politak izan nahi badituzu, zatoz d’Or-era eta apaindu zure begirada.

d’Or estetika zentroak, betileen forma naturala zuzentzen eta kurbatzen duen permanentea egiteko teknika berria eskaintzen dizu. Begiak itxi gabe eta inolako kalterik sortzen ez duen tratamendu honek 30 minutuko iraupena dauka. Tratamendu berri hau probatu dezazun, d’Or-ek martxoa eta apirileko astearteetan betileetako permanentea prezio erdian, 15€-tan, egingo dizu. Ileko permanentearekin gertatzen den bezala, tratamenduaren iraupena pertsona bakoitzaren ilearen araberakoa den arren, betileen permanentea hiru hilabete arteko iraupena izan dezake.

Betileen Tindaketa.

Begirada indartsuagoa lortzeko, permanentea eta betileen tindaketa konbinatzea ezin hobea da. Emaitza, betile luze, eder eta deigarriak. Betileen permanente eta tindaketarekin begirada, errimel eta eskuko kizkurgailurik gabe, nabarmentzea lortzen da. Betileak kurbatuak eta beltzak izango dituzu egun osoan zehar. Betileen permanentea eta tindaketa begirada nabarmentzen ez duten gaztain argi koloreko eta loditasun gutxiko betileentzako oso egokia da. Era honetako betileek errimela eta eskuko kizkurgailua behar izaten dute, begirada sofistikatua lortu nahi denean batez ere. Horrez gain, betile zuzenak, ia ikusezinak, egunero eskuko kizkurgailua behar izaten dute.

Aurpegiko tratamenduak.

Udaberria aurpegia zein gorputza eguzkitarako prestatzeko garaia da. d’Or estetika zentroak aurpegiko garbitasun tratamenduez gain, lehen begiradan antzematen den eta zelulen berriztapena hobetzen duen karboxiterapia bidezko peeling-a eskaintzen dizu, 25 minutu, 19,50€.

BOMAG #03

Circuit Training eta Body Pump muskuluak eta artikulazioak indartzeko ariketak lantzen dituzten kirol aktibitateak dira. Musikaz girotuta, gorputzeko koipea galtzen eta estresa arintzen laguntzen dute. Muskuluak indartzean, bi aktibitate hauek hezurretako gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonendako egokiak dira eta klaseak kolektiboak direnez, sozializazioa sustatzen dute.

INDAR GIMNASIOA. TARIFAK 2013.

Laser depilazioa.

d’Or Estetika Zentruak laser bidezko depilazioaren prezioak jaitsi ditu. d’Or-ek laser propioa duenez, laserreko depilazio tratamenduak bezeroak nahi duen egunean egin ditzake, zerbitzurik onena zuk nahi duzun unean.

“Begirada indartsuagoa lortzeko, permanentea eta betileen tindaketa konbinatzea ezin hobea da”


ERREPORTAIA Elkartea

TXANDA Oñatiko Dendarien Elkartea Bezeroen fideltasuna lortzeko helburuarekin Txanda, Oñatiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak urtean zehar kanpaina eta ekintza ezberdinak antolatzen ditu. Zerbitzuen sektorea profesionalizatzeko asmoz, Txandak etengabeko prestakuntza akzioak burutu eta araudiaren, diru-laguntzen eta bazkideentzat interesgarria izan daitezkeen gaitaz informazioa bildu eta zabaltzen du. Elkarteak bestalde, merkataritza eta zerbitzu sektoreen gain esku hartzen duten erakunde desberdinen aurrean elkartekideen interesak ordezkatzen ditu.

BOMAG #03

22

“Txandaren helburua, elkarrekin lan eginez herritarrei zerbitzu hoberena eskaini eta bezeroak erakarriko duen Oñati marka sortu eta indartzea da” Txanda, elkarlana bultzatuz.

Oñatin zerbitzuen sektorean lanean diharduten ia 300 enpresa daude. Txandak, elkarrekin lan eginez, herritarrei zerbitzu hoberena eskaini eta bezeroak erakarriko duen Oñati marka sortu eta indartzeko momentua iritsi dela uste du. Ahalegin handia eskatuko duen proiektu hau gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da herriko erakunde, turismo, ostalaritza, zerbitzu eta denden arteko elkarlana. Txandak, zerbitzuen sektoreak Oñatin egun dituen erronkei aurre egiteko asoziazionismoa elementu bateratzaile bezala sustatu behar dela uste du, bezeroek identifikatuko duten imajina komun bat sortuz, Oñati marka, estalperik gabeko azalera handiko zentroa.

Gaur egun Txandak 68 bazkide ditu, argazkian elkarteko batzordea.

Gaur egun bizi dugun aldaketa garai honi aurre hartu eta etorkizunari ilusioz begiratu ahal izateko, Txanda elkarteak herriko zerbitzu eta komertzioei elkarrekin lan egiteko deialdia luzatzen die. Denon artean lortu dezakegulako, guztion ideiak behar ditugulako eta denon parte hartzea nahi dugulako.

Garai berri bat.

Duela 50 urte arte bizitzeko kontsumitzen zen, azken hamarkadetan berriz, kontsumitzeko bizi izan garela uste dute askok. Orain kontsumo ohituren beste aldaketa baten aurrean gaudela dirudi. Etorkizunean nola kontsumituko dugu? Gure aisialdia erosketak egiten igarotzen jarraituko al dugu? Erosketa guztiak internet bidez egingo ditugu? Herrietako komertzioa eta ostalaritza desagertu eta zerbitzuak azalera handiko zentroetan bilduko dira? Herrietako dendek, tabernek, jatetxeek eta profesionalek bere espazioa aurkituko al dute? Galdera hauen erantzunak denon artean idatziko ditugu. Aro berri baten aurrean gaude eta herriko komertzio eta zerbitzuek garai berrira egokitzeko neurriak hartu beharko ditugu. Krisi gogorra bizitzen ari garen arren, gure komertzioak eta zerbitzuak modernizatzeko, kalitate planak burutzeko edo internet bidez gure produktuak saltzeko diru-laguntzak daude. Bezeroek nahi duten komertzioetan erosteko eta nahi dituzten zerbitzuak kontratatzeko eskubide osoa dute. Gu, geroz eta zabalagoa den merkatu baten zati bat baino ez gara eta ezin dugu lo hartu. Lan asko dugu egiteke, bezeroek urtetan guregan jarritako konfiantza eta fideltasuna zaindu eta indartu beharrean gaude. Besteengatik bereizten gaituzten balioak ditugu, gertutasuna, aholkularitza, ea, hala ere hobetu beharrekoak ere egongo dira. Denon artean, elkarlanean, helburuak zehaztuz eta behar diren medioak jarriz lortu dezakegu.

Oñatin inbertitu.

Lanean dauden oñatiarren %44a zerbitzuen sektorean dihardu. Hauetariko askok komertzio txikietan, ostalaritza alorrean eta zerbitzu profesionalen atalean lan egiten dute. Oñatiko zerbitzuak erabiltzen ditugunean eta herrian kontsumitzen dugun bakoitzean, Oñatin inbertitzen ari gara eta Oñatin are eta gehiago inbertitu, are eta zerbitzu eta lanpostu gehiago sortuko dira.

“Oñatiko zerbitzuak erabiltzea eta herrian kontsumitzea, Oñatin inbertitzea da”


TXANDAK LIBURUAREN EGUNA OSPATUKO DU Apirilaren 23an liburuaren eguna dela eta Txanda elkarteak irakurketa bultzatzeko zozketa berezia antolatu du apirilerako. Hilabete osoan zehar Txandako dendetako bezeroek, liburuak edo ipuinak erosteko 20€tako saria irabazi ahal izango dute. Guztira Txandak 20€tako 40 txartel zozketatuko ditu bere bezeroen artean. Txartelak Oñatiko Haritza liburu-dendan, Hirukar liburu-dendan, Irizar estankoan eta Urzai informatika dendan trukatu ahal izango dira. Liburuaren eguna ospatzeko apirilean herriko erakusleihoak gai honekin apainduko dituzte.

BOMAG #03

“Hilabete osoan zehar Txandako dendetako bezeroek, liburuak edo ipuinak erosteko 20€tako saria irabazi ahal izango dute”

23

TXANDA TXARTELA Zer da? Txanda txartela, Txanda elkartearen eta Rural Kutxaren elkarlanari esker sortu den fidelizazio txartela da. Zer abantaila ditu? Zure erosketen ordainketa hiru hilabetetan egin ditzakezu interes gabe. Txanda txartelarekin burutzen diren zozketa eta promozioetan parte hartu ahal izango duzu. Bezeroak aukeratutako edozein finantza-erakundetara helbideratu daiteke. Madalena gasolindegian %1eko deskontua Gasturik al du txanda txartelak? Txanda txartela guztiz doakoa da. Non atera daiteke Txanda txartela? Rural Kutxan eta Txandako zenbait dendetan.


CASAIS Taxi Zerbitzua 616 592 445 joncasais11@gmail.com

#03 GIDA

CHIC Arropa Denda Kale Barria, 54 20560 Oñati 943 716 269 Chic Denda d’Or Estetika Zentrua Bidebarrieta, 20 behea 20560 Oñati 943 533 647 dor.estetika@gmail.com www.dorestetika.com dOr ESTETIKA INDAR Gimnasioa Bidebarrieta, 32 20560 Oñati 943 783 429 IndarGym IÑURRITEGI Iturgintza Kale Zaharra, 17 20560 Oñati 943 718 249 e.inurritegi@gmail.com IO Ileapaindegia Apaolaza, 4 behea 20560 Oñati 943 034 676 JUANITOSA “Pedro Arregui” Kale Barria 24 / Atzeko Kale 11 20560 Oñati 943 780 462 Juanitosa Arregi

MARI JOSE Ile-apaindegia Motxon Kalea, 5 behea 20560 Oñati 943 780 069 MARKU Arropa Denda Kale Barria, 4 20560 Oñati 943 780 319 amarku@hotmail.es MUÑOZ Margoak Olakua, 7 behea 20560 Oñati 686 975 819 NI Moda Kale Barria, 12 20560 Oñati 943 716 240 ORMAZABAL Barne Arkitektura Santa Marina Plaza, 4 943 783 058 20560 Oñati Garibai Etorbidea, 6 943 711 981 20500 Arrasate andrea@ormazabal.net SUSTRAI Fruta Denda Kale Barria, 1 943 780 090 San Lorentzo, 2 943 534 159 20560 Oñati TXANDA Txantxiku Dendarixen Alkartia Bidebarrieta, 12 behea 20560 Onati 943 037 700 kontaktua@txanda.com www.txanda.com

MAIBI Dekorazioa eta Ehungintza Mendiko Kale, 2 20560 Oñati 943 781 480 argiloain@maibidekorazioa.com www.maibidekorazioa.com Maibi Dekorazioa eta Ehungintza

AT

I MAGAZIN

A

•••

BI

••

ZI

••

O

Ñ

2

0

• ••

13

••

•••

•••••••

••••••••••

#04

M A I AT

ZA

Oñatiko dendaria, profesionala edo ostalaria bazara eta zure zerbitzuak azaldu nahi badituzu, BOMAG da zure euskarria! Zuk idea eman eta guk landuko dugu. Maketazioaz, elkarrizketez, erreportaiez, artikulu laburrez, eta argazkiez gu arduratzen gara. Hurrengo alea, Bomag#04, Maiatza erdian aterako da!!

Harremanetarako 665 701 029 bomag.arantxa@gmail.com

••

bomag#03  

bomag - bizi oñati magazina martxoa 2013

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you