Issuu on Google+

127377 _ 0292-0317.qxd

14/8/08

10:00

Página 316

PRAKTIKAK Historiako teknikak Mapa historiko baten iruzkina Jada aztertu dituzu mapak aurreko gaietan, eta badakizu dokumentu historiko erabilgarriak direla.

zutela eragina: mugen trazaduran, sezesioetan, anexioetan, lurreko edo itsasoko kontrol estrategikoan, etab.

Deskolonizazioaren gaia ikasteko, ingurune geografikoa etengabe aipatzen da. Izan ere, geografia-erreferentziarik gabe ezinezkoa litzateke fenomeno horren benetako dimentsioaren berri izatea. Kontuan hartu behar da prozesu politiko horiek batez ere lurraldetasunari dagozkiola, eta horren ondorioz, lurraldeen hainbat alderditan izan

Deskolonizazio-prozesuaren lurralde-dimentsioa ulertzeko, deskolonizazioaren ondorengo Hindustan penintsulako mapa politikoa landuko dugu. Prozesu historiko osoaren bilakaera adierazten du. Mapa aztertzen laguntzeko, zure lana zuzenduko dugu, gidoi baten eta galdera batzuen bidez. 38. DOK. HINDUSTANGO PENINTSULAREN INDEPENDENTZIAREN ETA ZATIKETAREN MAPA.

AZAD KAXMIR (Pakistandarren agindupean 1949. urtetik)

AFGANISTAN Islamabad

IRAN

Srinagar Amritsar

PUNJAB

JAMMU ETA KAXMIR

TXINA

(Indiaren kontrolpeko eremua)

SIKKIM (Indiari 1975ean gehitutako protektoratua)

PAKISTAN New Delhi

Gehiengo hindua Gehiengo musulmana

NEPAL BUTHAN

Gutxiengo sikhak

AM ASS

Karachi

1947an matxinadak

BANGLADESH

I N D I A

Calcutta

1959tik 1962ra Txinak okupatutako lurraldeak

Dacca BIRMANIA

Mugak auzitan

Bombay

ARABIAKO ITSASOA

Errefuxiatu musulmanak

HYDERABAD Errefuxiatu hinduak

BENGALAKO GOLKOA Madras

SRI LANKA

INDIAKO OZEANOA

31 Mapari erreparatzea eta mapa irakurtzea. • Zer gertaera historikori buruzkoa da mapa? Zer geografia-eremutan gertatu zen? Zer garaitakoa da? • Argitu mapako koloreen eta ikurren esanahia. • Adierazi zer motatako mapa den eta zer garairi dagokion. 32 Maparen izaera eta testuinguru historikoa. • Zer motatako mapa da (politikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala…)? Zer adierazten du: egoera historiko jakin bat edo fenomeno historiko batek denboran eta espazioan izandako bilakaera? • Azaldu labur-labur mapak adierazitako aldi historikoa.

316

33 Mapa deskribatzea eta aztertzea. • Zenbat estatu sortu ziren lurralde koloniala zatitu zutenean? Zer irizpide erabili zuten zatiketa zehazteko? • Zorrozki bete al zen irizpide hori? Azaldu zure erantzuna. • Estatu horietako zein zatitu zen berriz 1971n? • Zure ustez, zergatik egin zen zatiketa hori bi herrialdeak musulmanak izanik? • Indiak kontrolatzen al du lurralde erdi-kolonialik edo protektoraturik? Zein? Zergatik ez dute protestarik egiten? 34 Ondorioak. • Baloratu zer esanahi zuen Britainiar Inperioak lurralde hori zatitzeak komunitateen arteko bizikidetza-arazoei irtenbidea bilatzeko.

13. gaia


MAPAREN IRUZKINA