Issuu on Google+

127377 _ 0030-0051.qxd

7/8/08

16:22

Página 48

PRAKTIKAK Historiako teknikak Grafikoak aztertu eta iruzkinak egitea

Nola egin

Grafiko bat estatistika-dokumentu bat da, eta horrek zenbait ezaugarri ditu: • Zenbait magnitude eta unitate mota kontabilizatzen eta neurtzen ditu. • Datuak lantzeko prozesuen ondorioz lortutako dokumentu bat izaten da, ekonomistek, demografoek, soziologoek edo historialariek egina. • Ia inoiz ez digute erakusten jatorrizko iturrian emandako modu berean. Horregatik, datuak biltzeko, lantzeko eta interpretatzeko teknikak erabili behar dira. Beraz, bigarren mailako iturria da, lehen mailako iturri batean oinarritua. Normalean, grafikoak hiru motatan sailkatzen dira: barra-grafikoak, linealak eta zirkularrak. • Barra-grafikoa magnitudeak leku edo une jakin batean adierazteko erabiltzen da. • Grafiko lineala denboran zehar balioen (prezioak, ekoizpenak, biztanleak, etab.) bilakaera adierazteko erabiltzen da. • Grafiko zirkularrak datu absolututan edo ehunekotan bana daitekeen magnitude baten barne-konposizioa adierazten du. Zati guztien baturak 100 izan behar du ehunekotan.

Grafiko baten azterketa eta iruzkina egiteko, jarraibide batzuk kontuan hartu behar dira. Urrats hauek proposatzen dizkizugu: 1. Estatistika-dokumentuaren deskribapena. Zer magnitude dauden adierazita, eta zer garaitakoak edo zer lekutakoak diren. 2. Barne-iruzkina. Ageri diren fase edo elementu guztiak aztertu behar dira. 3. Kanpo-iruzkina. Fase edo elementu bakoitza dagokion testuinguru historikoan kokatu behar da. 4. Dokumentuaren kritika. Ageri diren datuen garrantzi historikoa baloratzea du helburu.

Zeuk egin 30 Erreparatu arretaz hurrengo orrialdeko ebatzitako adibideari. 31 Egin grafiko bakoitzaren iruzkina, proposatutako urratsei jarraituz. 33. DOK. KOTOIAREN KONTSUMOA.

34. DOK. EHUNGINTZAKO LANGILEAK.

Urteko batez bestekoa, milaka tonatan 250

Ingalaterra

Gales

24.164

89

Erresuma Batua

250

50.675

Erresuma Batua Frantzia

450

354

53.843

200

Milaka km-tan 500

241

Frantzia

35. DOK. TREN-SAREAREN HAZKUNDEA.

Espaina 400

AEB

458

53.410

350 161,8

Guztira: 182.092

Guztira: 1.151

Eskozia

Irlanda

150

300 96

250 4.082

6.168

436

100

200 10.442

847

1.553

12.403

150 57,6

50

44,4

Guztira: 33.095

Guztira: 2.932

100

32

30,1 19,2 13,5 10,7

Gizonak

Gazteak

Emakumeak

Haurrak (13 urtetik beherakoak)

50

5

0

48

17901800

18011810

18111820

18301840

18411850

0

1840

1850

1860

1870

1880

1900

1913

2. gaia


127377 _ 0030-0051.qxd

7/8/08

16:22

PĂĄgina 49

3. Kanpo-iruzkina

Grafiko-iruzkinaren eredua Milioika tona Pisua, milioika libratan Milioika ÂŁ

Milioika tona Milaka milia

1.000

20

Kotoi landugabearen inportazioa

Ikatz-inportazioak

100

10

Diru-masa 10

1 Erabilitako trenbideen luzera

1 1700

Lurrunontzien edukiera

0,1 1750

1800

1850

1900 1920

36. DOK. BRITAINIA HANDIKO EKONOMIA-ALDAGAI BATZUK.

1. Estatistika-dokumentuaren deskribapena Grafiko lineal konplexu bat da, eta Erresuma Batuko bost ekonomia-magnituderen bilakaera adierazten du. Hona hemen: 1. Diru-masa. 2. Kotoi-inportazioak. 3. Ikatzinportazioak. 4. Trenbideen ibilbideen luzera. 5. Lurrunontzien edukiera. Abzisak denbora-tartea adierazten du: 1700-1920. Ezkerreko ordenatuak lehen hiru magnitudeen bolumena adierazten du (diru-masa, kotoi- eta ikatz-inportazioak, hurrenez hurren), eta eskuinekoak, berriz, lurrunontzien edukiera eta zenbat milia trenbide eraiki diren, milaka miliatan. 2. Barne-iruzkina Adierazle guztiek goranzko joera dute, oso markatua gainera; hala eta guztiz ere, zenbait adierazletan (diru-masa eta kotoi-inportazioak, esate baterako) badira tarte beherakorrak ere. Grafikoa egiteko erabilitako periodo osoan goranzko joera luzatzen den arren, XIX. mendearen erdialdetik aurrera zenbait magnitude moteldu egiten dira, eta mendearen amaieran, guztiak. Grafikoan ageri den hasierako datatik, bi adierazle aztertu dira: ikatz-inportazioak eta kotoi landugabearen inportazioak. Trenbideei eta lurrunontziei buruzko adierazleak bi garraiobide horiek abian jarri ondoren hasi ziren zenbatzen.

Industria Iraultza

Grafikoak egoki adierazten ditu Britainia Handiko Industria Iraultzako sektore dinamikoenak. Beraz, tresna egokia da, adierazitako bi mendeetan zehar Erresuma Batuan izandako ekonomia-bilakaera orokorraren berri izateko. Aztertutako sektore guztiek gorakada ikusgarria izan zuten 1780. urtetik 1850. urtera bitartean, Britainia Handiko industrializazioaren garaian, hain zuzen ere. Ikatza izan zen siderurgia garatzeko oinarrizko energia-iturria; XVIII. mende osoan hazkunde iraunkorra izan zuen eta hazkundea handiagoa izan zen 1800. urtetik aurrera. Corten eta Onionsen asmakizun berriei esker, burdina gehiago eta hobea egin zuten, eta lehendabizi, iruteko makinak eta ehungailuak fabrikatzeko erabili zuten, eta 1830etik aurrera, trenbidea egiteko. Kotoiaren inportazioaren kurbaren bilakaera ikusgarria da; batik bat, 1780. urtetik aurrera: iruteko makina eta ehungailu berriei esker, ekoizpenak gora egin zuen nabarmen, eta horren ondorioz, lehengaien inportazioak ere gora egin zuen. Lehengaiak independentzia lortu berri zuten Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldeko estatuetatik inportatzen zituzten, batik bat. Trenaren kurba 1830. urtean hasi eta izugarrizko erritmoan handitzen da; antzeko zerbait gertatu da ontzigintzan 1840. urtetik. Erresuma Batua nazioarteko merkataritzan nagusi zela erakusten dute bi garraiobide horiek. Diru-masaren adierazleak Erresuma Batuaren finantzapotentzial izugarriaren berri ematen du. Londresko burtsa munduko handiena zen, eta Erresuma Batuak merkataritza- eta finantza-potentzia izatea lortu zuen; batik bat, herrialdea merkataritza librean hasi zenetik, 1846an. Erresuma Batuak neurri hori hartu ondoren, beste herrialde askok ere (Alemania, Errusia, Frantzia, Espainia) antzeko neurriak hartu behar izan zituzten, baina 1873ko krisiaren ondoren, ezin izan zieten aurre egin Britainia Handiko ehungintzaren eta siderurgiaren lehiari; horren ondorioz, neurri protekzionistak hartu zituzten. 4. Dokumentuaren kritika Grafikoan argi eta garbi ikusten dira Britainia Handiko industria-garapenaren adierazle nabarmenenak. XVIII. mendetik XX. mendearen hasierara iristen da; une horretan, nolabaiteko beheraldi bat ageri da, eta beste herrialde batzuk (Alemania eta AEB) bihurtu ziren munduko ekonomiaren buru.

49


GRAFIKOAK