Page 1

127377#_#0268-0291.qxd

14/8/08

09:59

Página 291

Oraina ulertzea Ipar Korea eta arma nuklearrak

Ipar Korearen ekonomia urria

Korea biak

SESB desagertu eta Txinak aldaketa estrategikoa egin zuenean, Ipar Koreako erregimena aliaturik gabe geratu zen.

Gerra Hotza 1991n amaitu zen; hala ere, haren ondoriozko gatazka batzuek diraute gaur egun oraindik ere, Korea da haietako bat. Ipar Korean erregimen komunista dago, munduko erregimen totalitario eta despotikoenetako bat, sobietar estalinismoaren eta txinatar maoismoaren zuzeneko oinordekoa. Ipar Koreako erregimen politikoari buruz esan ohi da lehen erregimen dinastiko komunista dela. Kim Il Sung-ek 1945etik 1994ra gobernatu zuen, eta hil zenean (1994), haren seme Kim Jong Il-ek eskuratu zuen boterea. Hego Korean, berriz, erregimen kapitalista ezarri zuten. Zenbait diktadurak agindu zuten Gerra Hotzaren garaian, baina 1980ko hamarkadaren bukaeran, demokratizazioprozesua hasi zen.

Ipar Koreako erregimenaren immobilismoaren ondorioz, ekonomia-sistema ustez autosufizientea ezarri zen, baina ez da gai biztanleria hornitzeko. 1990etik aurrera, herrialdeak gosete izugarriak jasan ditu. Gerra Hotza gogoan: arrisku nuklearra Ipar Koreako gobernuak programa nuklear bat abiarazi zuen 1990eko hamarkadan. 2003an, Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna utzi zuen Ipar Koreak. Handik bi urtera, 2005ean, Kim Jong Il-en gobernuak arma nuklearrak zituela baieztatu zuen. Aldi berean, irismen luzeko misilen programa bat garatu du, oso arriskutsua inguruko herrialdeentzat. 2007ko otsailean, Ipar Koreak herrialdea desnuklearizatzea onartu zuen, laguntza energetikoaren truke.

35. DOK. GOSEA IPAR KOREA SUNTSITZEN ARI DA

36. DOK. KOREA ETA ARMA NUKLEARRAK

Ipar Korean, 2,4 milioi pertsona gosez hil dira azken hiru urteetan. Adierazpen horiek Pekinen egin zituzten atzo AEBko parlamentuko ordezkari batzuek, Ipar Koreatik itzuli ondoren. Informazio horren arabera, Ipar Koreako biztanleriaren (23 milioi) % 10 hil egin da, herrialdeak nahikoa elikagai ez duelako, etengabeko uholdeek eta lehorteek suntsitu baitute. Atzo, telebistak elikatu gabeko haurrak erakutsi zituen Ipar Koreako ospitaletan.

Ipar Korearen proba nuklear baten ondorio estrategikoak larriagoak izango lirateke berehalakoak baino: • Elkarren segidako nuklearizazioa: Japonia, Hego Korea eta Taiwan arma nuklearrak fabrikatzen has litezke, eta horrek Ekialdeko Asiako oreka aldatu eta Txinaren erreakzioa eragingo luke. • Tokio eta Seulek AEBrekin duten lankidetza militarra areagotuko lukete: AEBren aterki nuklearrean eta misilen aurkako defentsa-sisteman parte hartuko lukete, eta armamentu sofistikatua inportatu. Horrek guztiek Pekin asko kezkatuko luke.

El País, 1998ko abuztuaren 20a

P. BUSTELO, «Zer bide hartzen ari den Ipar Koreako krisi nuklearra», Real Instituto Elcano, 2005

Galderak 33 Zer motatako erregimena dago Ipar Korean? Kontraesana al da dinastia komunistaz hitz egitea? Azaldu erantzuna. 34 Zer ekonomia-arazo dituzte iparkorearrek? 35 Adierazi zer ondorio dituen Ipar Korearen programa nuklearrak. 36 Zer herrialde sentitzen dira mehatxupean? Zer gertatu zen 2007an? 37 Adierazi zer antzekotasun dituen Gerra Hotzarekin.

Gerra Hotza

Gaiari buruzko informazioa • BUSTELO, P.: Washington y Pyongyang bajo la diplomacia de Rice: un peligroso impasse, Real Instituto Elcano, 2005 [Sarean, http://www.realinstitutoelcano.org/] • BUSTELO, P.: Hacia dónde se encamina la crisis nuclear con Corea del Norte, Real Instituto Elcano, 2005 [Sarean, http://www.realinstitutoelcano.org/] • ZENBAITEN ARTEAN: El estado del mundo 2006, 2005 • ACHCAR, Gilbert [Dir], «Corea: la reunificación en peligro», El Atlas de Le Monde Diplomatique, 2003 • GONZÁLEZ, E.:«Pakistán ayudó a Corea del Norte a construir las armas nucleares», in El País, 2002ko urriaren 19a

291


GERRA HOTZA-ORA  

Galderak Zer motatako erregimena dago Ipar Korean? Kontraesana al da dinastia komunistaz hitz egitea? Azaldu erantzuna. Zer herrialde sentit...

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you